larrialdiko laguntzaren hasierako balorazio eta bizi euskarrirako teknikak

Post on 23-Jan-2016

58 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Larrialdiko laguntzaren hasierako balorazio eta bizi euskarrirako teknikak. Gaurko lana. Anatomia Bizi-konstanteak. Nerbio-sistema. Gorputzeko nerbioek jarduera ezbardinen aurrean, garunera nerbio-bulkadak bidaltzen deutsoz. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Larrialdiko laguntzaren hasierako balorazio eta bizi euskarrirako teknikak

Gaurko lana

Anatomia Bizi-konstanteak

Nerbio-sistema Gorputzeko nerbioek jarduera

ezbardinen aurrean, garunera nerbio-bulkadak bidaltzen deutsoz.

Burmuinak, jasotzen dauan informazioarekin, gorputzean zehar etengabean emoten diren gertaerak kontrolatzen dauz eta era egoki batean erantzuteko agindua emoten dau.

Funtzioak: Zentzumenen bitartez, ingurugiroarekin

erlazionatzea posible egiten dau. Gure organismoko funtzioak kontrolatzen dauz.

Adb: bihotzaren taupadak, arnasketa, egarri izatea edo ez, zutunik edo itzunduta egotea…

Oroitzapenak gorde egiten dau. Poza edo tristuraren sentimenduak kontrolatzen

dauz. Bizirik jarraitzeko beharrezkoa. Tenperatura erregulatu.

Atalak: Garuna(neurona). Bizkarrezur-muina Nerbioak

Funtzionamendua: Nerbio-zelulak neurona izenez ezagutzen

dira eta garunean kokatzen dira. Bi nerbio mota dagoz:

Zentzumen nerbioa: Estimuluak NS heltzea dauka helburu.

Nerbio motorra: Estimuluak NStik ekintza burutzen dauan organora eroatea dauka helburu.

Egarri zara eta baso bete ur mahai gainean ikusten dozu.Begiak edalontzi hori ikusi eta inpultso elektriko baten bidez garunera eroaten dau zentzumen nerbioei esker. Inpultso hau bizkarrezur-muinetik igon eta garuteko atalera heltzeko eta aztertzeko neuronen bidez doa.

Behin aztertu ondoren garunak hartzeko agindua emoten dau eta nerbio motorrak muskuluan eragina izango dau eta eskuarekin lortu nahi da ur edalontzia hartuko da.

Arnas-sistema Funtzioa: Airean dagoan oxigenoa gorputzera

barneratzea eta karbono dioxidoa botatzea da.

Arnasa hartzen dugunean ,airea sudurrean berotu, hezetu eta zikinak (hautsa eta mikrobioak) kentzeko iragazi ondoren, faringea,laringea ,trakea eta bronkioetatik barrena birikietara iristen da . Bronkioen amaieran pareta oso meheak dituzten birika albeolo izeneko poltsatxo batzuk daude odol hodiz inguratuak.Milioika albeolo ditugu birikietan.Albeoloetan jasotzen du odolak bizitzeko behar dugun oxigenoa, eta baita kanporatu kaltegarria zaigun karbono dioxidoa ere.

Diaframa, arnasketa eragiten dauan muskulua da. Arnasten dogunean txikitu egiten da airea birikietara joateko eta hau botaten dogunean bere jatorrizko formara moldatzen da.

Odol aparatua Zirkulazio-aparatuari esker, odolak gure

gorputzeko atal guztiei bizi ahal izateko behar daben mantenugaiak eta oxigenoa banatzen deutsoz. Horrez gain, gorputzak sortutako hondakinak jarraiatzea kanporatzeko funtzioa daukazan organuetara.

ATALAK ZIRKULAZIO-APARATUAREN: Bihotza Arteria Zainak Kapilarrak

Bihotzak, bere barnean, lau barrunbe ditu: bi aurikula (goiko aldean) eta bi bentrikulu (beheko aldean).Bentrikuluak aurikulak baino handiagoak dira.

Gorputzean zehar ibilitako odola,zainen bidez eskumako aurikulara sartzen da. Ondoren uzkurtu egiten da eta odola bentrikulura igarotzen da. Birika arteriatik birikietara doa odola, bertan oxigenatu egiten da.

Biriki zainetatik, bihotzeko ezkerreko aurikulara doa, hemendik bentrikulura eta arteriaren bitartez gorputz guztira.

Odol aparatuko bideoa: www.youtube.com/watch?v=bBxgi-UZ07E&feature=related

Arnas sistemako abideoawww.youtube.com/watch?v=wNAiyhcDWBI&feature=player_embedded#

Nerbio-sistemako bideoa:

www.youtube.com/watch?v=L5T81uMVr44&feature=player_embedded

Bizi-seinaleak

Organismo baten oinarrizko funtzioak adierazten dabezan fenomeno edo seinaleak dira.

Tenperatura Arnasketa

Pultsua

baloratu beharreko seinaleak.

GORPUTZEKO TENPERATURA: Gorputzak ekoizpen dauan beroaren eta

galtzen dauanaren arteko oreka da. Lehenengo laguntzetan ez da

termometrorik egongo. Tenpertatura hartzeko esku-gaina airean dagoan azal zati baten ipini eta norberarenagaz alderetu.

Pertsona nagusiak, bularreko umeak eta umeak txarto erregulatu ahal dabe, erregulazio zentrua altereta daukielako.

Tenperatura normala baino baxuagoa danean, hipotermia deritsogu.

Sitomatologia: Ahultasuna, nekea,azala hotza izatea, letargiatik (logura) koma egoera bitarteko kontzientzi egoerak .

Bajatzen jarraitzen badau, pultsua astiroago joango da, igartzeko gero eta gatzagoa.

Tenperatura, normala baino altuago danean, hipertermia deritsogu.

Sintomatologia: Bihotz-frekuntzea arindu,hotzikarak.

ADINA TENPERATURA(ºC)

Jaio barria 36,1-37,7

Bularreko umea 37,2

Haurra (2-8 urte bitartean)

37

Heldua 36-37

PULTSUA: Bihotzaren kontrakzioak eragindako

inpultsoa transmititzerakoan arterietan gertatzen dan dilatazioari deitzen jako.

Baloratu behar dana: Frekuentzia. Erritmoa. Intentzitatea: ahula edo betea.

Erabilera handiko arteriak: Karotida arteria: Zama alboetan kokatzen

da muskulu esternokleidomastoideoaren aurretik.

Humero arteria: ukondo gainean hartzen da besoaren barneko aldean.

Erradial arteria: eskumuturreko kanpo aldean dago kokaturik. Erabilena da topetako errezena dalako.

Femoral arteria: Izterrondoaren erdian kokatzena da.

Teknika: Pultsua ritmikoa bada, 30seg eta gero x2 eta pultsua arritmikoa bada minutu 1.

ADiNA PULTSUA/MIN

Jaio barria 120 – 170

Bularreko umea 110 – 160

Umeak(2-8 urte bitartekoak)

100 – 120

Helduak 60-100

Aldaketak: Frekuentzia:

Minutu baten normalak diran taupada baino gehiago egotea, takikardia deitzen da.

Eragin: Kirola egitea, mina, estresa, sukarra, medikamendua, odol-jarioa

Minutu baten normalak diran taupada baino gitxiago egotea, bradikardia deitzen da.

Eragin: Adina,medikamentua,kirola…Sintomatologia: Neke-sentsazioa, mareoa ahultasuna, konortea galtzeko posibilitatea…

www.youtube.com/watch?v=yxJMme_Pw1A &feature=relatedwww.youtube.com/watch?v=xw4nDMgTOrw&feature=related

Erritmoa: Taupaden arteko denbora bardina bada,

erritmo erregularra deitzen da. Taupada arteko denbora desbardian bada,

erritmo irregularra deitzen da.

www.youtube.com/watch?v=gZFEln6ttfI&feature=related

www.youtube.com/watch?v=yxJMme_Pw1A &feature=related

Taupadak erritmorik ez daukanean, arritmia deritsogu. Mota askotako arritmiak dagoz,

adb:extrasistoleak (aurikulak behar baino lehenago uzkurtzen danean).Bihotza erritmo egokira bueltatzeko, desfibriladore izenaz ezagutzen dan makina behar da.

Intentzitatea/bolumena:Taupada bakoitzean odolak egiten dauan indarra da.

Zaina atzamarrekaz presionatzerakoan, buxadora (obstrucción) eragiten bada, ahula dala esaten da.

Ondorioa: Shock, desorientazioa, konortea galtzea.

Atzamarrekaz sakatzerakoan buxadora ez bada sortzen, betea dala esaten da.

ARNASKETA:Arnasketa, gorputzak atmosfera eta odolaren arteko gas trukea (oxigenoa hartu eta CO2 bota) erabilten dauan teknika da. Arnasketa normalari, eupnea izena dau.Baloratzeko orduan garrantzitsuena: Frekuentzia. Sakontasuna. Erritmoa

ADINA ARNASKETA/MIN

Jaio barria 30-80

Bularreko umea 20-30/40

Umea (2-8 urte bitartean)

20-25/30

Heldua 12-18

Teknika: Pultsua hartzen dan bitartean, arnasketak ere kontatu

Aldaketak: FREKUENTZIA:

Minutu baten arnasketa kopurua 12 baino gitxiagoa danean, bradipnea deitzen da.

Minutu baten arnasketa kopurua 18 baino gehaigokoa danena, takipnea deitzen da.

Arnasketa minutu pare batetan eten egiten bada, apnea izenaz ezagutzen da.

Arnasa hartzean erreztasunik ez dagoanean, disnea deritsogu.

Apnea agertzen dan bideoa:www.youtube.com/watch?v=a8F3zPjh6QA&feature=related

Disnea agertzena dan bideoa:www.youtube.com/watch?v=9OgWFYRGNpo&NR=1

Gainazaleko arnasketa:www.youtube.com/watch?v=XzIv_qHrjs4

Arnasketa sakona/esfortzua/soinua:www.youtube.com/watch?v=wlygTaY4ioc&feature=related

Frekuentzia aldatzeko hainbat factore dagoz:Kirola egitea(), estresa(), hipertermia(), altuera handiko lekuak(), medikamenduak().

Sakontasuna: Bularra normal igoten bada, arnasketa

normala dala esaten da. Bularra, gitxi igoten bada, gainazal

arnasketa dala esten da. Bularra asko igoten bada, arnasketa sakona

dala esaten da.

Erritmoa.

Arnasketa baloratzeko beste gauza batzuk euki behar dira kontutan, adb: gaixoak arnasterakoan esfortzuak egiten badauz (esternokleidoaren erabilerearekin) eta arnasketaren soinuarekin (ahula edo gogorra bada).

Begiratu behar dana, azala eta mukosen kolorea.

Shock Bihotz-birikietako gelditzea

Shock: Zirkulazio sistemaren ezinak sortutako sindrome

klinikoa.Ehunetara heltzen dan odol kopurua (perfusioa) bajatu egiten da. Ondorioz:Ehunetara heltzen dan oxigeno kopurua gitxitu egiten da.

Motak: Hipobolemikoa. Septiko/Anafilaktikoa. Neurogenoa.

HIPOBOLEMIKOA: Kausak:

Odola, plasma (erredurak) edo gorputzeko likidoa (beherakoa, botaka,…) galtzen danean.

SEPTIKOA: Kausak:

Zauri bategandik sortutako infekzioa. ANAFILAKTIKOA:

Kausak: Alergi erreakzio bat da.

NEUROGENOA: Kausak:

Mina, muineko lesioa.

Arteria eta zainak handitzeko edo txikitzeko arazoa dagoanean da.

Odol bolumena egokia da baina arazoa bihotzera heltzen dan odol kantitatea eskasa dala.

Bihotz-birikietako gelditzea. Bihotza eta arnasketaren bat-bateko

etenaldia. Egoera itzulgarria da, maniobrak arin

hasten badira.

www.youtube.com/watch?v=kdhNcsbUMU0&feature=related

EGINBEHARRA: Bihotz-birikietako gelditzea:

Bihotz-birikietako oinarrizko bizkortze-teknikak. Kontzientzia +“ABC”.

Shock: Odol-jarioa gelditu. Gaixoa mantarekin

tapatu. Hankak burua baino

gorago ipini.

Bihotz-birikietako oinarrizko bizkortze teknika

Gertaera larri baten ondorioz, hau da, istripu, bihotzaren arazoak… bizitza salbatzeko egin behar dan teknika da.

Pausuak: Kontzientzia badagoen begiratu. Arnasketarik badauen begiratu. Zirkulaziorik badagoen begiratu.

Kontzientziaren aldaketak

Kontzientzia, pertsona bere burua inguruarekin bat datorren egoerari deritso.

Egoera honeta gai da, estimuluei era egoki baten erantzutea.

Kausa desbardinak euki ahal dauz, adb: infekzioa, golpe bat, organoen funtzionamendu okerra.

Motak: Logura (somnolencia): Lo egiteko joera izan. Letargia: Logura egoera baino sakonagoa. Estupor: Koma egoera baino gitxiagoa dan

kontzientzi egoera. Koma: Kontzientzia galtzea era luze eta

kontserbatu baten. Sd. Konfusionala: Errealitatarekiko erlazioa

galtzen dan egoera da, pertsepzioan arazoak agertzen dira, leku zein denborarekiko desorientazioa dago.

4 egoera emon ahal dira: Gaixoa kontziente egotea. Gaixoa konorte barik egotea baina arnasketa eta

pultsua dauka: Segurtasun posizioan ipini behar da gaixoa.

KONTUZ!! Muineko lesio bat egon ahal dalako. Gaixoa konorte barik, arnasketa barik baina

pultsioarekin: 10 arnasketa emon behar jakoz eta pultsoa

konprobatu. Konorte, arnasketa eta pultso bako gaixoa.

BBB teknika.

Jaio barrien eta bularreko umeen BBB:

www.youtube.com/watch?v=nFh-RxiHTas&feature=related

Umeen BBB:

www.youtube.com/watch?v=T0cv1qHilvM

Helduen BBB:

www.youtube.com/watch?v=xwuxsM0nVxQ&feature=related

Zehazpen osoz azaldu zer egingo zenduen egoera honetan:

Gaba baten zure herriko kaletik zoazela istripu bat ikusi dozu. Kotxe bi aurrez aurre jo dira.Lehenengo kotxeko gidariak ez jako begibistako zauririk

ikusten baina tripetako minak daukazala adierazten deutsu. Emaztea barriz, konorte barik dago baina pultsua eta arnasketa dauka.

Bigarren kotxekoak barriz, gidaria besoko zauri batetik odoletan ikusten dozu eta atzean dagozan umeak bata onik dago eta besteak ez deutsu kasurik egiten.

Gero eta gente gehiago hurbiltzen hasi dira lekura,bati bihotzekoaren sintomatologia azlatzen dabilela entzuten dozu eta beste bat gero eta urduriago jarten hasi da.

top related