gaia: laguntzaren eraginkortasunari buruzko goi mailako 4....

6
Edukien elaborazioa: Finantzatzen dute: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroa, Busan Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi-mailako 4. Foroa (2011): Alianza de Busán para la Cooperación Eficaz al Desarrollo. Busan. Busango Goi-mailako 4. Foroan, mundu-mailako itun berria egin zen garapen-arloan. Akordio horren abiaburua, guztionak diren oinarri batzuk dira, garatzeko lankidetza-molde guztiak sendotzen dituzten oinarriak, adibidez, hegoa-hegoa motatako lankidetza, eta gizarte zibileko erakundeek eta aktore pribatuek egindako ekarpenak. Helmuga garapen- arloko emaitza iraunkorrak lortzea da, eta etorkizuneko helburua, berriz, laguntzarekiko independentzia eskuratzea. Ildo horretan, ezinbestekotzat jotzen da politika publiko guztien interdependentzia eta koherentzia aztertzea, horrela, herrialdeek osorik baliatu ahal izan ditzaten inbertsioko aukerak eta nazioarteko merkataritza. Gainera, ekintza osagarriak adostu zituzten, besteak beste, generoko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza lortzea funtsezkoa dela, garapen-arloko emaitzak eskuratzeko. Busango esparru berriak garapen eraginkorrerako lankidetzaren ikuspegia hartu zuen, laguntza garapenari loturik dauden arazoen irtenbide bat baizik ez dela kontuan izanik. Azkenik, beharrezkotzat jotzen dute gune barnetzaile bat sortzea, elkarrizketa eta ikaskuntza sustatzeko, eta kontu emateko, eta itun orokor bat finkatzen dute garapenerako lankidetza eraginkorra izateko. http://www.aideffectiveness.org/busanhlf4/images/stories/hlf4/OUTCOME_DOCUMENT- FINAL_ES.pdf 4 ZER DA BULETIN HONEK JORRATZEN DUENA? Informazio baliabideak eta komentaturiko bibliografiaren bitartez, laguntzaren arkitektura berriak generoaren ikuspegitik dituen inplikazioak aztertzen dituen bost buletineko bildumaren laugarren zenbakia da honakoa. Gizarte eraldaketarako hezkuntza kritikotik, nazioarteko lankidetzatik eta elkartasunetik lanean dabilen erakunde eta pertsona guztiei zuzenduta dago. Modu honetan pertsonen artean, mugimendu sozialetan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, ikerketa zentroetan, administrazio publikoetan, etab. informazioa sozializatzea eta ezagupen kritikoa sortzea da gure helburua. Buletin bakoitzak gai zehatz bana jorratzen du, non baliabide guztiak fitxa formatuan aurkezten diren eta interneten erabilgarri dauden dokumentuei dagokien, hauek, Nazio Batuen inguruko web orritik bildutakoak nahiz beste erakunde edo gizarte zibilekoak izanik. Testuen laburpena eta hauei dagokien estekak erraztuko dira, sartze erraza eta testuaren deskarga azkarra bideratzeko.

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

Edukien elaborazioa: Finantzatzen dute:

Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroa, Busan

Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi-mailako 4. Foroa (2011): Alianza de

Busán para la Cooperación Eficaz al Desarrollo. Busan.

Busango Goi-mailako 4. Foroan, mundu-mailako itun berria egin zen garapen-arloan.

Akordio horren abiaburua, guztionak diren oinarri batzuk dira, garatzeko lankidetza-molde

guztiak sendotzen dituzten oinarriak, adibidez, hegoa-hegoa motatako lankidetza, eta

gizarte zibileko erakundeek eta aktore pribatuek egindako ekarpenak. Helmuga garapen-

arloko emaitza iraunkorrak lortzea da, eta etorkizuneko helburua, berriz, laguntzarekiko

independentzia eskuratzea. Ildo horretan, ezinbestekotzat jotzen da politika publiko

guztien interdependentzia eta koherentzia aztertzea, horrela, herrialdeek osorik baliatu

ahal izan ditzaten inbertsioko aukerak eta nazioarteko merkataritza. Gainera, ekintza

osagarriak adostu zituzten, besteak beste, generoko berdintasuna eta emakumeen

jabekuntza lortzea funtsezkoa dela, garapen-arloko emaitzak eskuratzeko. Busango esparru

berriak garapen eraginkorrerako lankidetzaren ikuspegia hartu zuen, laguntza garapenari

loturik dauden arazoen irtenbide bat baizik ez dela kontuan izanik. Azkenik, beharrezkotzat

jotzen dute gune barnetzaile bat sortzea, elkarrizketa eta ikaskuntza sustatzeko, eta kontu

emateko, eta itun orokor bat finkatzen dute garapenerako lankidetza eraginkorra izateko.

http://www.aideffectiveness.org/busanhlf4/images/stories/hlf4/OUTCOME_DOCUMENT-

FINAL_ES.pdf

4

ZER DA BULETIN HONEK JORRATZEN DUENA?

Informazio baliabideak eta komentaturiko bibliografiaren bitartez, laguntzaren

arkitektura berriak generoaren ikuspegitik dituen inplikazioak aztertzen dituen

bost buletineko bildumaren laugarren zenbakia da honakoa. Gizarte

eraldaketarako hezkuntza kritikotik, nazioarteko lankidetzatik eta elkartasunetik

lanean dabilen erakunde eta pertsona guztiei zuzenduta dago. Modu honetan

pertsonen artean, mugimendu sozialetan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko

Erakundeetan, ikerketa zentroetan, administrazio publikoetan, etab. informazioa

sozializatzea eta ezagupen kritikoa sortzea da gure helburua. Buletin bakoitzak gai

zehatz bana jorratzen du, non baliabide guztiak fitxa formatuan aurkezten diren

eta interneten erabilgarri dauden dokumentuei dagokien, hauek, Nazio Batuen

inguruko web orritik bildutakoak nahiz beste erakunde edo gizarte zibilekoak

izanik. Testuen laburpena eta hauei dagokien estekak erraztuko dira, sartze

erraza eta testuaren deskarga azkarra bideratzeko.

Page 2: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

BetterAid eta Open Forum for CSO Development Effectiveness (2011): OSC de camino

a Busán: Mensajes y propuestas clave. BetterAid eta Open Forum for CSO

Development Effectiveness.

Gizarte zibileko erakundeen (GZE) agiri honetan, dei egiten zaie garapen-arloko aktoreei,

Busango Adierazpen garrantzitsu eta handinahi bat lortzeko, eta, ildo horretan, lau arlo

eraberritzeko. Lehenengo arloari jarraiki, ebaluazio bat prestatu behar da, Paris eta

Akkrako konpromisoekin sakontzeko, eskuratze demokratikoan oinarritutako erreformen

bidez (tartean dauden aldeen arteko politikako elkarrizketa sustatzea, garapenerako

estrategiei buruz eztabaidatzeko, baldintzapen politikoak amaitzea, gardentasuna izatea

gobernantza hobea izateko, etab.). Bigarren arloan, garapenerako eraginkortasuna indartu

nahi da, eta, ildo horretan, giza eskubideak sustatzen eta pobrezia eta desberdintasuna

ezabatzea jomugatzat hartzen duten praktikak baliatu nahi dira (generoko berdintasuna

eta emakumeen eskubideak sustatzea, eta, beraz, baliabideak horretarako bideratzea, lan-

agenda barne hartzea). Hirugarren arloan, gizarte zibileko erakundeen partaidetza

bultzatzen da, garapen-arloko aktore independenteak direlako eskubide osoz. Azken arloak

garapenerako lankidetzaren bidezko arkitektura zuzena bultzatu nahi du. Hortaz, foro

multilateral barneratzaile bat sorrarazi nahi du, garatzeko bidean dauden herrialdeek

zuzenduta, Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Lan Taldearen ondorengoa izan dadin.

http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/cso_asks_final_spanish-2.pdf

Open Forum for CSO Development Effectiveness (2010): Principios de Estambul para

el trabajo de las OSC como actoras del desarrollo. Istanbul, Open Forum for CSO

Development Effectiveness.

2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte zibileko erakundeetako 170 ordezkarik baino

gehiagok Istanbulgo oinarriak adostu zituzten, hau da, garapen-arloko aktore diren aldetik,

gizarte zibileko erakundeen lana eta praktikak gidatzen dituzten oinarriak. Jarraian, zortzi

oinarri horiek paratuko ditugu:

1. Giza eskubideak eta justizia soziala errespetatzea eta sustatzea.

2. Generoko zuzentasuna eta berdintasuna, eta, orobat, emakumeen eta nesken giza

eskubideak sustatzea.

3. Jabekuntza, eskuratze demokratikoa eta pertsona guztien parte-hartzea.

4. Ingurumen-arloko iraunkortasuna.

5. Gardentasuna eta kontuak ematea.

6. Itun bidezkoak eta solidarioak.

7. Elkarrekiko ikaskuntzaren bidez ezaguerak eta konpromisoa sortzea eta

partekatzea.

8. Aldaketa onuragarriak eta iraunkorrak lortzeko konpromisoa.

http://www.aideffectiveness.org/busanhlf4/images/stories/hlf4/PrincipiosdeOSC-

Estambul-Final.pdf

Page 3: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

Instituto Internacional de Investigación y Capacitación de las Naciones Unidas

para la Promoción de la Mujer, INSTRAW (2003): Género y financiación para el

desarrollo. Nueva York, INSTRAW.

Este documento tiene como objetivo aplicar la perspectiva de género al análisis de las

estrategias de financiación para el desarrollo, aprobadas en el Consenso de Monterrey

en 2002. Para ello, se proponen medidas para implementar su incorporación en los

mecanismos de seguimiento de la conferencia, así como en otros eventos mundiales a

favor de la justicia económica y de género, la paz y la garantía de los derechos humanos.

Uno de los importantes resultados del texto se refiere al respaldo del Consenso de

Monterrey hacia las políticas de liberalización de mercado, que han provocado unas

desfavorables consecuencias sobre la población mundial. Otra de las cuestiones que se

destacan es la escasa atención prestada a como promover la igualdad entre hombres y

mujeres ya que no consideran las posibles desigualdades e impacto de género que las

políticas de ajuste estructural recomendadas en Monterrey pueden provocar. Se

concluye con un llamamiento a los gobiernos para que reconozcan los diferentes roles y

actividades de las mujeres, tanto en el ámbito de la economía de mercado como fuera de

esta.

http://www.amdh.org.mx/mujeres3/biblioteca/Doc_basicos/5_biblioteca_virtual/2_gen

ero/34.pdf

Europako Garapenerako Emakumeak WIDE; Emakumeen Eskubideetarako eta

Garapenerako Elkartea, AWID; Afrikako Emakumeen Garapen eta Komunikazioko

Sarea, FEMNET; Emakume, Eskubide eta Garapenari buruzko Asia-Itsaso Bareko

Foroa, APWLD, eta Boliviako Emakumearen Koordinakundea (2011): Demandas

clave de las Organizaciones por los Derechos de las Mujeres y Defensoras de la

Igualdad de Género. Brusela, BetterAid.

Sei eskaera horiek Emakumeen Erakundeen Nazioarteko Kontsultan prestatu ziren; eta

kontsulta hori, berriz, Belgikan izan zen, eta Garapenerako Lankidetza, Emakumeen

Eskubideak eta Generoko Zuzentasuna aztertu zituen. Lehenenik, eskaera egiten dute

Busango garapenerako lankidetzaren esparruak giza eskubideak har ditzala oinarritzat,

emakumeen eskubideak barne hartuta. Bigarrenik, eskaera egiten dute emakumeen

eskubideak garatzeko dagoen bidezko lankidetza-sistema berria Nazio Batuen babespean

jartzeko. Hirugarrenik, bereziki azpimarratzen dute garapenaren eraginkortasuna

lortzeko, emakumeek eskuratze demokratikoa lortu behar dutela, eta gizarte zibilak parte

hartu behar duela, batez ere, emakumeen eta feministen erakundeek. Laugarrenik,

eskaera egiten dute kontuak emateko era askotako sistemak susta daitezen, horrela,

emakumeen eskubideak bermatu ahal izateko. Bosgarren eskaeraren arabera,

finantziazioak askotarikoa izan behar du, generoko zeharkakotasuneko ikuspegiak eta lan-

banaketak emakumeen eskubideen arloan hartutako konpromisoak ezabatu ez ditzaten.

Azkenik, seigarrenak eskaera egiten du onar dadin gatazkak eragin desberdina eta neurriz

gainekoa duela emakume eta nesken bizitzan eta eskubideetan.

http://awid.org/esl/content/download/129144/1451455/file/Demandas%20esp_new.pdf

Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako Eraginkortasunari buruzko Foroa (2011):

Consenso de Siem Reap de las OSC sobre el Marco Internacional para la Eficacia del

Desarrollo de las OSC. Siem Reap, Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako

Eraginkortasunari buruzko Foroa.

Agiri honek 5 atal eta 3 eranskin ditu. Sarrerako lehenengo atalean, gizarte zibileko

erakundeen ustez garapenerako eraginkortasunak duen esanahia azaltzen da. Giza eta

gizarteko garapen-prozesu polifazetikoei lotuta dago, hau da, pobrezian bizi diren

pertsonak eta, orobat, bereizkeria eta bazterketa nozitzen dituzten biztanleak barne

hartzen dituzten eta haiei jabekuntza ematen dieten prozesuei. Bigarren atalean,

Istanbulgo oinarriak praktikan jartzeko bete beharreko jarraibideak lantzen dira. Hirugarren

atalean, zenbait tresna jaso dira, gizarte zibileko erakundeek kontuak eman ditzaten

(Istanbulgo bosgarren oinarria). Laugarren atalean, gizarte zibileko erakundeek eskaera

egiten diete gobernu eta emaile ofizialei politikak, erregulazioak eta praktikak behar bezala

azter ditzaten, horrela, gizarte zibileko erakundeek garapen-prozesuetan parte hartu ahal

izan dezaten. Azkenik, bosgarren atalean, dei egiten zaie Busango Goi-mailako 4. Foroan

parte hartu zuten gobernu guztiei, Istanbulgo oinarriak berrets ditzaten, oinarri horiek

ezinbesteko abiaburua baitira, garatzeko bidean dagoen gizarte zibilari lankidetza eta

laguntza emateko politikak sustatzeko.

http://accionag.cl/wp-content/uploads/2012/09/spanish_framework_for_cso_dev_eff.pdf

Page 4: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

Mejía, C.; Celiberti, L.; Ospina, R.I.; Fernández, R. (2010): Ocho tesis de trabajo desde

el Movimiento feminista y de mujeres latinoamericano para el debate sobre

Efectividad del Desarrollo. Open Forum for CSO Development Effectiveness.

Testu honetan, emakumeek, gizarte zibileko erakundeen aktore nagusi gisa, aurrez aurre

dituzten erronka nagusiak agertzen dira. Latinoamerika eta Karibeko gizarte zibileko

erakundeei egin zaizkien estatu-kontsultetatik jaso diren zortzi lan-tesi proposatzen dira.

Lehenengoari jarraiki, emakumeen eskubideak eta generoko berdintasuna lortzeak

helburu nagusia izan behar du, garapenaren gainetik egon behar baitu. Bigarren tesiaren

arabera, emakumeek funtsezko aktoreak izan behar dute demokratizatzeko eta garatzeko

prozesuetan. Hirugarren tesiak feminismoa bultzatzen du, proposamen kultural aurreratua

delako, eta funtsezkoa izan delako nagusikeriaren eta kultura patriarkalaren aurkako

borroketan. Laugarren tesiaren arabera, emakumeen mugimenduak eta mugimendu

feministak rol nagusia bete behar dute estatuan eta nazioartean, baina tokian bertan ere

esku hartu behar dute. Bosgarrena tesiak bereziki azpimarratzen du praktika patriarkalak

gainditu behar direla gizarte zibileko erakundeen barruan. Seigarren tesiari jarraiki,

emakumeen erakundeak indartu behar dira, garapena eraginkorra izan dadin. Zazpigarren

tesiak gogora ekartzen digu estatuen politika publikoek emakumeen berdintasuna eta

jabekuntza zaindu behar dituztela; eta azken tesiak proposatzen du emakumeen eta beren

mugimenduen sendotasunaren adierazleak sar daitezen, garapenerako nazioarteko

lankidetzaren eraginkortasunerako irizpide gisa.

http://www.cso-

effectiveness.org/IMG/pdf/ocho_tesis_sobre_efectividad_desarrollo_grupos_feministas_y

_de_mujeres_es.pdf

BetterAid (2011): Declaración Política del Foro Global de las Mujeres de Busán.

BetterAid.

Agiri honek emakumeen erakundeek ematen dituzten zenbait gomendio jasotzen ditu,

garatzeko bidean dauden herrialdeetako gobernuei eta emaileei egindako gomendioak.

Hona hemen zein diren gomendio horietako batzuk: giza eskubideetan oinarrituta

dagoen garapenerako lankidetza zehaztea; tokiko eskuratze demokratikoa lortzea,

garapenaren eraginkortasuna lortzeko funtsezko oinarri gisa, garapen-arloko aktore

guztien parte-hartze osoa izanik eta kontuak emanez; Generoko Ekintzako Planak

nazioarteko konpromisoak onartzea (CEDAW eta Beijing); sektore pribatuko politiketan

giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta oinarriak sartzea, eta estatuek arau

horiek betearazteko erantzukizuna izatea; Nazio Batuek emakumeei, bakeari eta

segurtasunari buruz eman dituzten ebazpenak gauzatzeko ekintzak egiten dituzten

estatuko eta gizarte zibileko aktoreei laguntza ematea, etab.

http://www.laalianza.org.co/observatorio/docs/busan/Declaracion_politica_Foro_de_M

ujeres_de_Busan.pdf

Page 5: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

Harcourt, W. (2011): Igualdad de Género y Eficacia del Desarrollo. Resumen del

Informe Mundial. Foro sobre la Eficacia del Desarrollo de las OSC.

Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako Eraginkortasunari buruzko Foroak generoko

zuzentasunaren arloan bere gain hartu zuen konpromisoa da txosten honen sorburua

(Istanbulgo Bigarren Oinarria). Hala, bada, foroak genero-arloko aholkularitza batzuk

egin ditu gizarte zibileko erakundeekin, Afrikan, Asian / Ozeano Barean, Latinoamerikan,

Europako ekialdean eta estatu independenteen komunitatean. Foroak azterketa global

honetan sartu ditu aholkularitza horiek, gizarte zibileko erakundeen eraginkortasunerako

oinarrizko politikak, praktikak eta baldintzak sustatzeko asmoz, erakunde horiek

generoko zuzentasuna eta emakumeen eskubideak babesten dituztelako. Horrenbestez,

gizarte zibileko erakundeek protagonismo berria hartzen dute, generoko berdintasuna

jotzen baitute eragile nagusitzat, garapen ekonomikoari eta justizia sozialari begira.

Gainera, gizarte zibileko erakundeek azterketa kritikoa egiten dute garapenerako

lankidetzak dituen mugei buruz, eta generoko ikuspegia hartzen dute barne beren

jarduera guztietan. Aldi berean, mugimendu feministen autonomia, garapena, jakintzak,

prozesuak eta baliabideak errespetatzen dituzte, eta horietatik ikasten dute.

http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/gender_report_es-3.pdf

Ospina, R.I.; Núñez, L.M.; Turbay, M.M.; et al. (2011): Consulta regional sobre la

Equidad e Igualdad de Género en el Marco del Foro abierto sobre la Efectividad de

las OSC como actoras del Desarrollo. América Latina y El Caribe. Open Forum for

CSO Development Effectiveness.

Agiri honetan, hitz laburrez azalduta dago generoen arteko zuzentasunari eta

emakumeen eskubideei buruzko kontsulta eta eztabaidatzeko prozesua, Gizarte Zibileko

Erakundeen eraginkortasunari buruzko Foro Irekian egindakoa Horren ondoren, lau

ikaskuntza nabarmentzen dira, gizarteko mugimendu eta erakunde guztien onurari

begira. Lehenengo ikaskuntzak zehatz aztertzen du esparru kontzeptualari buruko

eztabaida egiteak duen baliagarritasuna, eta azterketa honen aurkikuntzei buruzko

irakurketa eta interpretazioa egiten ditu. Bigarrenak aditzera ematen du premiaz heldu

behar zaiela berriz eztabaidako alde politikoei, hau da, emakumeen eta gizonen artean

dauden boterezko asimetriekin zerikusia duten alderdi horiei, hala gizartean nola

erakundeen baitan. Hirugarren ondorioaren arabera, zeregin hori guztia

eraginkortasunez egiteko, gizarte zibileko erakunde guztiek emakumeen agenda jarri

behar dute beren sektoreko agendaren erdigunean, alde eta eskakizun guztiak aintzat

hartuta, bai eta praktika patriarkalak eta boterearen erabilera gehien kritikatzen dituzten

gaiak ere. Laugarren ikaskuntzari jarraiki, emakumeen erakundeen eta mugimenduen

autonomia eta gaitasuna onartu eta indartu behar da, emakumeek beren borroketako

subjektu politikoak eta protagonistak izan daitezen. http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/consulta_regional_espanol_web.pdf

Page 6: Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. …pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1222/Bolet_n_4... · 2015. 12. 14. · 2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte

Schoenstein, A.; Alemany, C.; et al. (2012): La Cooperación para el Desarrollo más allá

del paradigma de la Eficacia de la Ayuda: Una perspectiva de derechos de las

mujeres. Toronto, Mexiko BF eta Lurmutur Hiria. AWID.

Testu honek laguntzaren eraginkortasunari buruzko prozesuaren alderdi batzuk lantzen

ditu, hala nola, Parisko eta Akkrako adierazpenak, etab. Alabaina, laburpen honen ardatza

4.2 idatz-zatia da: “Garapenerako lankidetzako esparru berri baterako hasierako osagaiak”

izenekoa. Lehenik, giza eskubideei buruzko ikuspegiak behar bezala bermatu behar du

emakumeek giza eskubideak erabili eta baliatu ahal izango dituztela, eta, aldi berean,

zenbait esku-hartze egin behar ditu garapen-arloan, emakumeekiko bereizkeria sorrarazten

duten era askotako eragileak onartzeko eta zuzentzeko. Bigarrenik, emakumeen

eskubideen aldeko erakundeek hartu behar dute parte. Hirugarren osagaiaren arabera,

politika global guztietan giza eskubideei eta generoari buruzko ikuspegia hartu behar da

barne, adibidez, merkataritza- eta finantza-arloko politiketan, eta garapenerako lankidetza

eta laguntzarekin zerikusia duten horietan. Laugarren osagaiak bereziki azpimarratzen du

errotik kendu behar direla generoko desberdintasunak, pobreziaren egiturazko arrazoi

nagusia direlako. Bosgarren osagaiak kritika egiten die emaileek garatzeko bidean dauden

herrialdeei ezartzen dizkieten baldintzei eta laguntza-mota horri. Seigarren eta zazpigarren

osagaietan aipatutako alderdi nagusiak hauek dira, hurrenez hurren: emakumeen

mugimenduak eta erakundeak garapen-arloko eskubide osoko aktore gisa indartzea, eta

aurrez esateko moduko eta epe luzeko finantziazioa. Azkenik, zortzigarren osagaiak

proposamena egiten du generoko adierazle bereziak sartzeko, garapen-arloko emaitzetan

dagoen aurrerapena neurtze aldera.

http://awid.org/eng/content/download/140226/1556791/file/DevCoopBeyondAid_SP.pdf

Interneteko dokumentuen kontsulta data: 2012ko abendua.