kretomizenastarra dbh4 10-11
Post on 04-Jul-2015
885 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
◘ Ziklade uharteetako aurre-
indoeuroparrak (Egeo itsasoan).
◘ Itsas- merkataria zen gizarte
honen ekonomia nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan
oinarrituko zen.
◘ Itsasoan nagusitasuna azaldu zuten, bertako metal- eta harri-
baliabideei esker.
◘ Kreta minoikoa nagusitu artean
iraun zuen kultura zikladikoak.
◘ Nekropolietan
aurkitutako
estatuatxoak dira arte
zikladikoaren
adierazpen
ezagunenak eta
esanguratsuenak.
◘ Idoloak? Hil
ondoreneko
bidaiarako kutunak?
◘ Giza figurak, gehienak
emakumeen irudiak (Ama
jainkosak? Kutunak?);
musikariak ere.
◘ Egitura eskematikoa,
geometrikoa,
estereotipatua (Neolitoko
nekazari gizarteen ezaugarriak).
◘ Azal leunduak.
◘ Tamaina gehienetan
txikiak, salbuespenen
batekin: 15 cm – 2m.
k.a.2000 urtean.
Egeo itsasoan bi
zibilizazio
garrantzitsu
garatu ziren,
Kretan minostarra
eta Mizenasen
mizenastarra.
Kultura grekoaren
oinarritzat har
daitezke.
◘ Minostar izena ere baduen artea garatu
zen; Minos erregearen izenean hartzen
du izen hori.
◘ Gizarte talasokratikoa izan zen, itsas
merkataritzari esker aberastu zena; itsas
bazterreko herrien eragina izan zuen eta
hauetan ere eragin zuen.
◘ Artea gortekoa eta aristokratikoa izan
zen bereziki; ez zuen inolako zentzu
belikorik izan.
◘ Jauregia monumentu
arkitektoniko
garrantzitsuena da
arkitektura minostarrean;
Knossos-ekoa, hauen
artean garrantzitsuena,
bertan Minos erregea bizi
izan zelarik. Funtzio
politikoa, administratiboa,
erlijiosoa izango zituen.
Arkitektura
◘ Ez zuten harresirik izaten;
izaera baketsua adierazten
zuten, minostar zibilizazioa
baketsua izanik.
◘ Hainbat gela izaten zituen erdiguneko
patio zabal baten inguruan . Eraikinari
beste gelak ere eransten zizkieten,
beharren arabera.
◘ Gelak ausazkoki egituratzen zituzten,
labirinto itxura hartuz. Knossos-eko
jauregia Teseoren labirintoarekin
identifikatu izan zen, zeinean minotauroa
gordeta zegoen.
◘ Eraikin dintelduak izaten ziren.
◘ Batzuetan zenbait pisu izango zituzten,
terrazatan.
◘ Harriz eginikoak izaten ziren.
◘ Oso esanguratsuak ziren erabiltzen zituzten
egurrezko zutabe polikromatuak; oinarririk
gabeak, enborra behealdean meheagoa
izaten zen goialdean baino. Balore
sinbolikoa izango zuten (zerua lurrarekin
erlazionatuko zuten).
◘ Hormak freskoz
estalita egoten dira.
Erabiltzen diren
koloreak biziak,
deigarriak eta lauak
dira.
Pintura
◘ Naturalismoa, formen
estilizazioa, forma kurbatuak, kolore
lauak, fintasuna,
dotoretasuna ditu
ezaugarri.
Lirioen printzea, Knossos-eko jauregia
◘ Knossos-eko jauregiko
Tronuaren Saloia animalia eta landarez
dekoratuta dago.
◘ Knossos-eko jauregiko
Erreginaren Aretoko Izurdeen freskoan
animalia urtarrak
agertzen dira.
◘ Margoetan beste jarduera batzuk ere
agertzen dira, adibidez: zezenei salto egiten
(taurokathapsia errituala).
Zeramika
Lan aipagarrienak “jauregi estilokoak” izango dira eta
marrazteko bi joera nagusituko dira:
◘ “Kamares” estiloa: landare eta lore
geometrikoak marraztuta agertzen dira fondo
beltzaren gainean.
◘ “Itsastar” estiloa: berriagoa da, animalia
urtarrak agertzen dira; olagarroak dira
gehienetan.
Eskultura
◘ Oso eskultura gutxi aurkitu izan
dira. Aurkitutakoak
marfilezkoak, urrezkoak edo
zeramikoak izan dira.
Garrantzitsuenetarikoa:
Sugeen jainkosa
Jainkosa (emankortasunarena)
edo sazerdotesa baten irudia
da; jantzi karakteristikoa
darama; otoitza egiten ari
denaren edo gurtzapen itxura
du eta buru gainean katukia du.
Vafio-ren ontziak
Vafio-ren hilobian (Espartan)
topatutako bi ontzi badira,
ontzi erlijiosoak izan zitekezkeenak. Zezena eta
gizakia harremanean irudikatzen dira, paisaia
bukolikoan eta dramatikoan.
◘ Grezian eta ondoko uharte batzuetan
nagusitu ziren inbasore indoeuroparren
herriak (akearrak, joniarrak eta
beranduago doriarrak), baita Kretan ere.
Guda zale zakar hauek daude
Homeroren elezahar guztien jatorrian.
◘ Gerlari-aristokrazia honek Minostarrekin
izandako harremanarekin hauen fintasun
eta dotoretasunaren eragina izan zuten
artean.
◘ Mizenastar izena beraiek eraikitako izen
bereko hiritik datorkie.
◘ Akearren eraikinak gotorlekuak dira nagusiki,
harri erraldoiez burutuak.
Arkitektura
Mizenas Lehoien atea
◘ Hiri txikiak izan ziren gehienbat.
◘ Babesa zen kezka nagusia; hiriek harresi sendoak
izan zituzten (ziklopearrak).
Tirinto
◘ Mizenastarraren eraikinik
berezkoena megaron izeneko
atari zutabeduna da, areto
nagusiaren aurrean. Greziako
tenplu klasikoen oinplanoaren
jatorria izango da.
Pilos-eko megaroia
berreraikita
Megaroiaren
oinplanta
◘ Hilobiak ere eraikin
garrantzitsuak izan ziren,
batez ere Tholoiak,
ibilgua eta ganga
faltsua duten eraikinak.
Atreo-ren altxorra, Mizenas
top related