herria 3072

Post on 16-Mar-2016

272 Views

Category:

Documents

19 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Herria 3072

TRANSCRIPT

2010eko Irailaren 16ekoa - 16 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3072- ISSN 0767-7643

Izan da bidaiari : 70-bat la-runbatez eta 35 igandez… Bide nabar, jendea bildu da antolatuak ziren ekintzetan. Jatsu-Salbatoren egin baita estrena, herriko kantariek molde ederrenean egin daukute ongi-etorria, ohore eginez herriari, publikoari eta beren kaperari : bul-tzada egokia, goxoa bezain bizia ibiltarientzat. Pierre Sabalok tartean, berak da-kien molde alaian, eraman gaitu kapera hunen historia ilunetan barna izar batzu

piztuz han hemenka. Portu-Berriko zubixkan, Mi-lafrangako Bizi-Berri talde-koak gure beha zauden aperitifa fresko batekin. Izarrak jadanik dantzan!Bazkariaren ondotik, zu-

bixkan, antolatua izan da oroitgarria. Delako “Prou-dines” zubian, 1343-an ira-gan ziren gertakari latzak berriz biziaraziz. Bost la-purtar jaun ito-arazi zituen Pés de Puyanne Baionako auzapezak bere poderea marearen mugetaraino he-datu nahiz. Kantuz egin da guduka, hitzez eta dantzaz, xinpleki bainan umore ho-berenean. Eskertuak izan bitez bai Milafrangako Bi-zi-berria bai Heraitzeko Plazerrekin elkarteko “star-izarrak”, gogo onez ego-kiturik bakoitza bere erro-lari. Eskertuak ere Marie Tellechea dantzaria, Alain Martineau eta Mikel Ducau musikariak. Bakearen sagarra* janik, dantza kordan, joan da jendea Santa Katalina ka-peraraino. Bide-bazterretik, Lurxurietako kisu-labeak, kaldan, pindarrak botatzen zituela zerura. Bururatzean, Gabi Duhalden sagar jusa-ren gozoa! Izarrak zintzu-rrean behera! Larunbat arratsean, Ko-sabateneko Iturrian, An-doni Agirrek eta Luzien Alfonsok eskaini daukute Bidaiarien kontzertua: Eu-ropa guzian gaindi eraman gaituzte, Rom eta Juduen musikarekin bereziki. Aldiz A rruntzako ASCA-k Afri-kako erritmoen pil-pilean atxiki gaitu... Denak zeru

bera dugu teilatu.Adiskidantzaz iguzkiz be-zala, biharamuna bezpe-raren betekoa izan da, arrunt bestelakoa izana gatik. Aroaren goxoa, ibil-bidearen ederra, giroaren ona ! “Bidaide gogaide” erran zaharrak dion bezala. Mezaren ondotik Uztaritze-ko gaiteroek eman daukute hats eta urrats. Eder balin-bazen iguzkia, ederrago itzala oihanean gaindi : Astobizkar, Anglesen Kuru-tzea, Hardoia eta Otsanz. Kaperan kontzerturik ezin izan dugu antolatu bainan han ginenaz geroz nola ez kantu pare bat bota. Hain xuxen, kantatzeko, zeruak igorririk, hor gertatu dira Camino bi anaiak… Kantua ere, zeruetan gora joan da, kantua bi aldiz otoitz baita !! Esker hoberenak Etxe-hasiko musikarieri eta Gabi kantariari eguerdiko partea alaitzea gatik.Azken finean bi egun hauek ez zaukaten beste helbururik elgarrekin ibil-bidea gozatzeaz besterik eta herrietan zehar, jendea bat besteari hurbilarazteaz besterik … Ez! Izar guziak ez dira zeruan. Bidean kau-situ ditugu zenbait, bai eta ere antolatzaileetan.

*Sagarra erdigunetik moz-ten bada 5 adarreko izarra ikus daiteke.

Ur Begi

Betsulari xapelketa 2010 gehigarria

EncartChampionnat Bertsulari 2010

Izarren bidea

Abuztuko azken asteburuan egin da oinezko ibilaldia Jatsu Salbatoreko elizatik, Heraitzeko Santa Katalinan barna, Otsantzeko Magdalena kaperaraino « Izarren bidea » deitutako ibilbidea. Denboran Otsantzeko ospitalea deitzen zen ZERUKO ATEA, dudarik gabe izarren bidean ginen. Hau zen beste Konpostelako bideetarik. Ibilbidea luze, iguzkia bero, urratsa arin, gogoa alai eta izarrak bihotzetan, bi egun eder iragan ditugu.

Milafrangako «Proudines» zubian…

Xan Errotabehere ipuinlaria…

Jatsu-Salbatoretik abiatzean…

Gure Hitza

Irailaren 11Mundu guziak badakike zer iragan den New-York-en duela bederatzi urte 2001-eko irailaren 11-n, bi dorre haundiak lurreratu direlarik. Lehen aldikotz joak ziren Amerikarrak beren lurrean. Geroztik Irakeko gerla beti segitzen duena noiz eta nola bukatuko den nehork ez dakielarik.Bada bertze irailaren 11 bat, 1973koa hain zuzen Pinochet jenerala asaldatu zelarik Allende-ren kontra, egun hartan zabaltzen zuela diktadura Txile guzian. Zenbat hil? New-York-en bezainbat eta, behar bada gehiago.Bi irailak gogoan ditut eta ez dut ez bata eta ez bertzea ahantziko.

Mundu zabalean

Zer berri Euskal-Herrian?Asteño bat egon niz Euskal-Herritik kan-po, Frantziaren haindiko puntan nolazpait, Alemaniako mugan. Zortzi egunez Euskal-Herriko berri handirik gabe. Kasik bate-rez. Hango egunkarietan, bi aldiz bakarrik aipatua izan da gure eskualdea. Aldi bat berri nagusietan, zonbait lerro erraiteko ETA su-eten bati plantatua zela. Bestaldi bat, kirolen sailean, Top 14 lehiaketaren emaitzekin, gure xuri-urdin eta xuri-go-rriak nola heldu ziren jakin-arazteko han-go irakurleeri ere, bainan xoko batean, emaitza hutsak hizki xehez, han gaindi ez baitira errugbiari biziki emanak, futbolak, saskibaloiak eta eskubaloiak badutelarik arrakasta gaitza… Eta besterik ez… Ha-rritu behar dea hortaz? Han ere, denetan bezala funtsean, tokian tokiko gertaka-rieri emaiten diote lehentasuna, gero eta gehiago naski, eta bestalde hartzen dituz-ten berri “handiak” dira ardurenean, kasik beti, Pariseko zetabe handian pasatuak. Uste-gabeko zerbait arraro behar da lau haizetarat zabaldua izaiteko…

Ez badira gutaz biziki mintzo eman deza-gun Bordeletik haratago, gu beti hor gira, beti bizi eta bizi nahi ere! Gure nortasu-nari ahal bezen azkar atxikiak, ez espantu hutsez bainan gureak gure nahi ditugu-lakotz. Asteburu huntan hain xuxen, urte guziz keinka berean bezala, atxikimendu hori erakutsiko dugu ondarearen egunak ospatuz. Hori ainitz gisetarat egin ditake, gure ondarea hain aberatsa izanki-eta! Urruñan konparazione, abiatuak dira Larrun alde, mendi hori oraino hobeki ezagutu nahiz, beti baita hor gaindi ere zer ikus eta zer ikas, nornahirentzat eta mendia bera alde bat bixtan duenarentzat ere! Bainan izanen da ere elizaren bisita, argitasun guziak emanez jaz estreinatu organo berriaz. Ahantzi gabe Sokorriko kapera eta Urtubiako gaztelua. Ziburun, estreinaldi bat muntatzen dute Bordagai-neko dorrean. Aspaldikoa da dorre hori bainan xaharberritu dute, kanpotik eman diote freskaldi bat ona… Ainitz tokitan izanen da gisa berean jauregi bisita eta holako, ibilaldi frango ere ba. Baionan aldiz, bi hitzordu guziz aipagarriak, eta biak euskaraz: larunbat goizean, euskal erakustokian, Xipri Arbelbide mintzatuko da hiri hortako euskaltzaleetaz. Aratsal-dean, hirian gaindi gaitzeko itzuli ederra eginen da Lucien Etxezaharreta gidari…Denetan ere, ezagun da badela ondareaz bulta huntan emendatuz doan axola handi bat, gure bazterrak, gure eraikinak, gure kultura, gure ohidurak, eta gaineratikoak oro, gure nortasuna moldatzen duten guziak, gero eta gehiago preziatzeko gi-san… Su hori aitzina azkartuz joan dadila! Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

bera hila bada ere. Beti bizi dira haren gai-netiko gataskak eta igande huntan oraino 13 hil izan dira manifestaldian, heietan bederatzi polizier, eta 251 jende altxatuak segurtamenez.• Iranen gertatzen den izigarrikeriaz arras asaldatua da beti mundu guzia: ezin one-tsia zaio mundu osoari hango lege zahar baten araberako kondenamendua, Sa-kineh anderea harrika kalitzeko gaztigurat kondenatua baita hau bere senarra utzirik eta hilik omen. Horra hor lege basa bat, nehork ez dirona gehiago onets. Manifes-taldiek segitzen dute beti horren kontra orotan.

• Errumano Rom Frantziarat emigratu horiekilakoez badu erasia eta kritika ede-rrik Frantziak. Errumania eta Bulgariatar jende ainitz badela frantses lurrean beren europatiar izaitearen izenean libro dabila-nik, hori da egia bat orok dakitena. Bainan horien kanporatzea, beren herrirat itzula-razteko, kritikatu ere dio europear komi-sioak Frantziari. Arrazistatzat ere jaukitu dute zenbaitek Frantziaren egiteko molde hori eta Parise akusatu dute diruz bilduak izan direla dohakabe horiek, 300 eurore-kin igorriz helduak eta 100ekin haurrak. Auziak sortu dira hor, kritikekin Frantziatik beretik, bainan bi aldeetarat iritziak ere mugaren bi partetarik. Hor baita haatik Europaren tratua ere bere mugaz gain-diko zuzenekin, eta artetik bere akusa-menduekin. Ororen buru aski kordokan ezarria da Frantzia bere kanpotiarren al-derako aiherkundeagatik, Erromarainotik Aita Saindua mintzatu gainera.• Sri Lankan bozak beharrak dituzte eta hortaz ez ditake berez deus erraitekorik. Bainan hauxe da arazoa: hirugarren aldia duela beste mandatu batentzat presenta-tzen dela Mahinda Rajapakse jauna eta aldi huntan bere presidengoaren luzat-zeko ta iraunarazteko bidea nahi duela he rriari bozkarazi. Hori haatik ezin onar-tuz, ez eta nahi ere zuzentasunaren gatik, horra herri hortako girixtinoak kontra jart-zen zaizkola xede horri, Colombo ingles anglikano apezpikua buru. Arrazoina gar-bi garbia dute: demokraziarena, ez dela zuzen herriari bere nausitasuna egun-dainokotan baieztaraztea, libertatearen fagoratzeko baitira bozak eginak, beren aldizkatzeekin.• Xilen lurpeko 700 metra barnatasunean lur-lehertze batek preso ezarriak dituen mehategietako 33 langileak han daude beti nekatuak eta berantetsiak bainan ez ahantziak. Orai bada bigarren zilatze bat egiten hasia lurretik bi edo hiru ilabete barne langileetarat heldu beharra.• Italian auzapez bat tiroz hil dute bere autoan zoalarik karrika betean, Angelo Vassallo, 57 urte. Ekologista zen auzapez hori eta ez emaiten etxe egiteko baimenik galdatu lekuan. Mafiako Camorraren gain ezarri dute zonbaitek hilketa hori.• Mozanbikak lanak ditu jateko eta egu-neroko gauzen prezioekin. Oraino ere ogia kariotu, ezantza eta beste erregailuak ere bai. Manifestaldi haundiak egin dituzte herritarrek ehunka eta milaka bilduz karri-ketarat. Erran behar da haatik neurri bere-koak izan dituztela ere podorearen gogor-keriak, hamahiru hil eginez hauk tiroz eta kolpatuak 450taraino, eta, preso ezarriak gainera. Jateko eskasa dute txarrena, eta hau askotan kanpotik ekarriaz osatu be-har 600.000 tona irrisa behar ditu herriak eta horien erdia herriz kanpotik behar.• Huna Turkian bozak zituztela igande huntan beren konstituzioari berritze zer-

baiten emaiteko. Hogoita hamar urte du Cem Yilmaz ezkerrekoa president sartu zela hor 1980an berak presondegi bortitz bat jasan ondoan. Armadaren iraultzak zituen orduan gobernamendu hortaratu. Orai, erreferendum baten bidez nahi lukete

armadaren eragina ez-titu baina b a d u t e zer egin oraino, ja-kinez geroz mi l i tar rek d i t u z t e l a k u r t s u a k e m a i t e n l i z e o t a n . Eta hor dute ere kurdo he-r r i k o e n

batetaratze horren nekea. Azkenik, oroz gainekoa ez ote du Europa Batasunean sartu nahia, Turkia horrek. Baina badute hainbertze egin beharrik hortaratzeko: libertatea, emaztearen kasua, grebaren baimena eta beste. Denaden, turkiarrek baia bozkatu diote erreferendumari, go-bernu horren podoreak mugatuz.• Urkaturik hila da Bielorrusian Oleg Be-benine kasetalari ezagutua herri hortako oposizioaren sortzailea. Nehork ez du uste haatik bere burua urkatu duela. Sanninov oposiziokotz presentatu beharra bide den baten kidekoa zen Oleg helduden 2011n eginen diren bozetan, Alexandre Luka-tchenkoren kontra. Badute holako joko bortitzen usaia herri hortan: ez direa ala-bainan beste politiko batzu ere garbituak izanak horgo diktaturan!• Musulmanoeri aiher diren estremista batzuek asaldatu dute mundua Ameri-ketan eta protesta zuzenak pitzarazi ere bazter guzietan erlisione hortakoen Coran liburua publikoan erretzeko desafio basak erabili dituztelarik. Horien denen gibelean izpiritu gaixto bat ikusten dute erlisione hortako ez direnek ere, besteren erlisione ala ideien kontrakoa. Eta ez da musulma-nen kontrakoa bakarrik besteak ez onetsi nahizko ozarkunde hori. Aita Sainduak ere bere griñak erakutsiak ditu Vaticano-tik beste herri batzuetako eliza erretze eta apez edo serora hiltze batzuen gai-netik. Erlisione libertatearen aldeko hitz zuzenak baditu Obama presidentak ere ukanak. Badira ere Suizan otoitzeko mi-narete batzuen debekatzeak izanak eta, Frantzian, emazteen burga eta poligamia auziak. Auzibide baino gehiago, gasaila-bide eta gerla jestu ere bilaka ditazkeenak aitzinagotuz hoik oro, mundua zabalduz bezala minbera errexak.• Xilen ez dute ahantzia Pinochet dikta-dore ohia, duela 37 urte kargua indarka hartu zuena president izaiteko, geroztik

Recep Erdogan Turkiako gobernuburua

2

Han eta HeMen

Larunbatean emanen ditu lehen urratsak Ipar Euskal Herri osoko bertsulari xapelketak, Muskildin iraganen den lehen kanporake-tarekin. Hogoi bertsulari dira oro-tara taulen gainetan agertuko, bertsulari gehienak arrunt gaz-teak, Amets Arzallusek azpima-rratzen zaukun bezala, bera ja zaharrenetarik izanki. Halere hor dute Mixel Xalbador, beti trebe gazte horien artean. Zenbaitzuk haatik maleruski ez parte hartzen ahal, beren estudioek herritik u rrunduak, Mizel Mateo, Madda-len Arzallus eta bertze batzuk...

“Elkarte heldua, xapelketa gaz-tea” da adieraziko, Bertsularien Lagunak elkarteak 30 urte bete-tzen dituen huntan, bigarren xa-pelgoa baizik ez izanki-eta. Hiru kanporaketa eginen dira, iraila-ren 18an Muskildi Posonpese-nean, irailaren 25ean Aiherrako Denen Etxean eta urriaren 2an Sarako Lurberri gelan, aldi oroz arratseko 8etan. Bertsu afari mo-duan iraganen dira kanporake-tak, afaltiarrek aitzinetik atxikiz tokiak (tel.05.59.54.15.04 edo bertsularien-lagunak@wanadoo.fr). Bakotxean sei bertsulari dira agertuko. Bakotxeko bi lehe-nak finalerdietarako sailkatuko dira bai eta puntuen araberako bertze lau hoberenak, horieri juntatuko direla zuzenki Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Fi-nalerdiak iraganen dira Luhuson urriaren 16an eta Gabadin urria-ren 23an, finala aldiz Donibane

Lohizuneko Jaialaian azaroa-ren 13an. Irakurleak xeheta-sun horiek guziak (bertsularien zerrenda, gai-emaileak, epaileak eta abar) aurki lezazke kaseta huni juntaturik Bertsularien La-

Irailaren 18ko eguna “Idazle eskola”-koe-kin iragaitea proposatua da. Elkarte ho-nek 2003az geroztik literatura alorrean bide aberats eta emankor bat derama. Bere altzotik agertu dira : eskola bat, idazten ikasteko ; “Ilunabar literarioak” deitu saila, herriz herri irakurketak egite-ko ; “Idazten” deitu webgune oparoa ; “Luma berrien eleak” deitutako idazle berrien testu-aldizkaria, eta… hainbat hi-tzaldi eta agerraldi Euskal Herrian zehar. Agorrilaren 20az geroz, “Idazle Eskola” dolutan da, Karmele Igartua Aretxaba-letarra bere sortzaileetarik bat mundu honetarik desagertu baita. Azken bi urte hauetan bi olerki liburu publikatuak zi-tuen, Hitzak orbainetan eta Denbora ena-ren hegaletan ; hirugarren bat ere, Itsaso kontra bat argitaratzeko prest zaukan. Kar-meleren zonbait olerki, Hatsaren Poesia bil-duman aurki daitezke ere. Irailaren 18ko eguna iraganen da be-

raz Karmeleri pentsatuz. Goizean, ome-naldi bat eginen zaio, Zugarramurdi gaine-kaldean den Ibainetan barna, Mairu baratze miresgarrian, eta arratsaldean bere olerkiak irakurriko dira.

Iraila 18ko egunaren egitaraua : 10:00 Hitzordua Senpere Larral-dean11:00 Zugarramurdiko Urbia lepotik Ibainetako Mairu baratzera, oinezko ibilaldia11:30 Ibainetan, Karmele Igartuari

omenaldi bat13:00 Bazkaria Amotz Larraldean

16:30 “Idazle eskola”-koen ekitaldi poe-tikoa (Karmele Igartua bihotzean!)

Hatsa elkartearentzat,Auxtin Zamora

“Maite ditugun olerkariak”Karmele Igartua bihotzean !

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketa

Bertsulari xapelketaren aurkezpenean, Senperen, Amets Arzallus, Maurice Aguerretche, Joana Itzaina eta Zoe Bray

Zoe Bray margolaria, Mixel Xalbadorren potreta eginik

Larunbatean Muskildin ariko diren sei bertsulariak, Odei Barroso, Patxi Iriart, Bixente Hirigarai, Joanes Etxebarria, Ximun Cazaubon eta Ra-muntxo Christy

gunak elkarteak zabaltzen duen liburuxkan, bai eta ere www.xilaba.net webgunean.

Xapelketa garaian, Ipar Euskal Herriak 19. mendeaz geroz ukan dituen bertsulariak gogoaraziak izanen dira molde batez edo bes-tez. Finalaren egunean, Donibane Lohizunen, Zoe Bray margola-riak 22 bertsularitaz (lehengo eta oraiko) eginiko potretak erakutsiak izanen dira. Euskaldun berria da Zoe Bray, eta antropologoa. Eta atsegin handia zaio bertsularitza-ren mundu hori hurbilagotik eza-gutzea.

Idazle eskola, Lizarran bildu zelarik

Karmele Igartua zena

3

HeGoaldeanBilboko manifestaldia debekatuaAdierazi Euskal Herria izeneko elkarteak deitu eta alderdi edo talde politikoek sustengatu “Eskubide zibilen aldeko” ma-nifestaldia bietan debekatu du Auzitegi Nazionalak. Ekitaldi politikoa egin dute ordez, eta jende andana batek manifestatu du hala ere Bilboko kaletan er-tzaintzaren kontrolpean.

Kritika gogorrak jasan ditu ma-nifestaldiaren debekatzeak. Al-derdi abertzale guziek salatu dute demokraziaren kontrako erabakia. ETAk suetena iraga-rria duelarik, gobernuaren eta alderdi sozialistaren beldurra azpimarratu dute : egoera be-rriak eragin beldurra, euskal gizartearen galdeak eta eska-kizunak entzutearen beldurra, ETAren indarkeriaren aitzakirik ez izanez, eskakizun hoien ba-liogabetzeko.

Beste manifestaldia izanen dela dio UrizarrekLarunbateko manifestaldia de-bekatua izan eta, goiz edo be-rant, beste manifestaldia anto-latua izanen dela eskubide zibil eta politikoen aldekoa jakinarazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Bidenabar jakinarazi du, ETAk ikasi beharko duela ez diola ezker abertzaleari mana-tzen eta ez dela egoeraren jabe.

EAko buruaren arabera, ETAk egin urratsek eta ezker abertza-leak gehiengo haundiz hautatu bide baketsuak, ongi eza sortua dute orain arte gizartearen gal-deari ezkortasunez erantzuteko ETAren indarkeria estakurutzat zutenei.

Arraunean : Urdaibai Kontxako banderaren irabazleBermeoko arraunlariak bil-tzen dituen Urdaibaik bere lehen Kontxako bandera ira-bazi du igandean Donostiako itsasoan. Oriok irabazi du azken estropada bainan sailkapen oro-korrean Bermeotarrak nagusi. Sestaoko Kaikuk ezin izan du Urdaibaien martxari jarraitu. Sailkapen orokorrean Orio bi-garren izan da.

Mahatsa merkeegi ?Errioxako mahastizainek kexa adierazi dute zeren sotozainek mahatsa merke- merkeegi- erosi nahi baitiete. Orain arte euroa inguru kiloko ordaintzen zieten.

Jaz 45 zentimetara beheititu zuten prezioa eta aurten, 35 zentimotan erostea aipatzen dute soto ospetsuek. Logroñon manifestaldia egin dute beren kexaren plazaratzeko 60 zen-tima euro kiloko gutieneko pre-zioa galdatuz.

Orain arte, Espainiar estatuko arno gune ospetsuena deritzo-neko mahastizainek, mahatsa soto haundiei saltzen zieten bildu arau prezioaren berri jakin gabe. Irailean ekarri mahatsa, primadera arte ez zitzaien or-daindua. Krisiarekin gauzak mindu dira eta jaz 45 zentimotan kiloko saldu zuten mahatsa.

UAGA, mahasti zainen sindika-tak, ekoizleen % 20ak egoera larrian aurkitzen direla salatu du. Arnoaren salmenten mu-rriztearen ondorioz, Bodegas Domecq, Elziego, Marqués de Riscal edo Bodegas Muriel be-zalako sotozainek mahats eros-ketak gutitzen dituzte. Ondorioz, mahastizain ainitz uzta ezin sal-duz gerta laitezke. Sormarkak bestalde neurriak zorroztu ditu : hektareako ekoizpena 6 500 ki-lotik 5 850 kilotara murriztea era-baki du. Eta aurtengo uzta iduriz sekulakoa izanen delarik.

U2 taldea Donostian Irlandar talde famatuak Do-nostian emanen du kontzertua irailaren 26ean eta txartelak ar-diesteko lehen bai lehen erostea hobe.

UGT eta CCOO : greba deialdia irailaren 29rako “ Demokrazia garaian langilek jasan duten eraso haundiena “ salatzeko, greba deialdia egin dute UGT eta CCOO sindikatek irailaren 29rako Euskal Erkide-goan. Lan erreformaren neurriak dituzte salatuko. Aldiz ELA eta LAB ez dira juntatu beste bi sin-dikaten deialdiari.

Alex de la Iglesias zinegile bizkaitarra saristatuaAlex de la Iglesia bizkaitarrak bi sari ardietsi ditu Italiako Ve-neziako Mostra zine festibal os-petsuan : zuzendari onenaren zilarrezko lehoina eta gidoi one-naren saria lortu ditu « Balada triste de trompeta » filmarentzat. Film onenaren urrezko lehoina Sofia Coppola zuzendariaren «Somewhere» filmarentzat izan da, Francis F. Coppola-ren ala-barentzat.

Espainiako Vuelta – Igor Antonek utzi behar izan duSailkapen na-gusiko lider eta Vueltaren irabaz teko au-kerarekin ja-rraitzen zuela-rik, eroriko la-rriaren ondorioz Igor Anton Gal-dakaoko txirrin-dulariak agur erran behar izan dio lasterkaldia-ri. Egoi Martinez E u s k a l t e l e k o ta ldek ideare-kin erori da. Bi txi rr indulariak odoletan, eri-tetxera eraman behar izan di-tuzte eta ukon-doa hautsia luke galdakaoz-tarrak.

Astelehenean, etapa nagusia zen, aurtengo gogorrena, eta Mikel Nieve na-fartarra da de-neri aitzindu, molde ederrenean gainerat! Balentria gaitza! Em-aitza hauta Euskaltel taldearent-zat!

Donostiako zinemaldiaDonostiako Zinemaldia gain gai-nean dugu: aurtengo 58 garren edizioa, irailaren 17tik 25 era ira-ganen da. Goran Paskaljevicek zuzenduko duen epaimahainak lehian diren 18 filmetarik hobe-renak saristatuko ditu : hoietarik 11 Europakoak. Azken festibala Mikel Olaciregik zuzenduko duena, helduden urtekoa Jose Luis Rebordinosen ardura iza-nen baita. Fipresci saria, Roman Polanski zinegileari emanen diote bainan bera ez da Donos-tiara hurbilduko.

Emazteen kontrako indar-keria : 5.000 emazte zain-duak HegoaldeanKasik 5 mila emaztek polizaren zaintza badute hegoaldean, senar edo hurbilekoen indar-keriaren biktimak ez izaiteko. Urteko lehen sei ilabetetan, 1.763 e mazte indarkeriaren bik-timak izan dira nahiz eta adituek onartzen duten beste askok ixilean jasaiten dutela egune-roko indarkeria, salaketa ofizia-lik egin gabe. Esparru ofiziale-tik azpimarratzen dute gizarte gaitz hori, gero eta salatuagoa dela, gero eta gutiago onartua eta jasana. Kanpaina ofizialak

saiatzen dira emazteen animat-zen, gaitz horren kontra egiten. Etorkinei buruzko informazio kanpaina abiatzekoa dute. Urte hastapenaz geroz, lau emaztek bizia galdu dute, jasan tratu txar-ren ondorioz. Lau emazte hoie-tarik hiruk, beren erasotzaileen kontrako salaketa ezarria zuten.

Ordiziako gasna lehiaketa : Aranburu elkartea irabazleIdiazabalgo Aranburu elkarteak irabazi du Ordiziako ardi gasna lehiaketa Beasaingo jatetxe ba-tek erosi duena 7.200 eurotan. Lehian parte hartu duten gasnak 67 baziren. Bigarren saria Segu-rako Karmele Muruarentzat izan da.

Hegaluzearen arraintzaAgorrilean hegaluze guti a rrantzatua izan da : Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleek 4 mila tonelada dituzte harrapatu 3 eu-rotan saldu dituztenak. Alta uz-tailean harrapaketak onak izan ziren bainan iduriz agorrilean hegaluzea edo bonitoa desa-gertu da. 90eko hamarkadan 15 mila tonelada arrantzatzen ziren sasoinean. Arrantzalek ez dute konprenitzen nolaz betbe-tan hegaluzea Bizkaiko golkoan zegoena desagertu den. Urak hotzegiak izanez ? Untsalas urri ondarra arte iraunen du arrain-tzak bainan arrantzaleen bel-durra, aurtengo hegaluzearen harrapaketak agortuak direla.

Mikel Nieve garaile Cotobellon

4

eGun eta biHar

Bota beretik!Arrakasta handia ukan dute joanden asteko manifestaldiek, jendea oihuka erretretaren har-tzeko adina behar dela 60 urte-tan utzi eta ez bi urtez gibelatu! Zonbat jendek parte hartu duten, beti bezala arrunt xifre desberdi-nak agertu dira. Ez dakite xuxen kondatzen ala zer? Zernahi gi-saz, ainitz eta ainitz izan dira ibilaldietan parte hartu dutenak, dela Parisen, dela beste ainitz hiritan. Hainbestenarekin, eta ez beti arrunt elkorrarena egin nahiz dudarik gabe, Nicolas Sarkozy presidentak onartu du gobernuak agertu xede batzuen doi bat goxatzea: beren erre-treta 60 urtetan aitzina hartzen ahalko dute 18 urtetakotzat ja-danik lanean hasiak direnek bai eta berantago hasirik ere lan penatuetan arizan direnek. Sindikatak hasarre, goxatze hori deusik ez dela! “Bota beretik beraz!”, horra nolako deia za-baldu dioten langileriari, denak gomitatuz berriz greba egiterat hilabete hunen 23-an, ortzegun huntan zortzi beraz. Dei hori zabaldua izan orduko, Fran-çois Fillon gobernuburua ere mintzatu da eta arras fermuki: ez dela gehiagoko goxatzerik izanen, ez delakotz izaiten ahal ere omen, nun ez diren erretreta

kutxak utzi nahi errekan beheiti joaiterat! Gobernua zentzuz ari dela, denen onetan, hori du aski gora errepikatu. Horiek hola, handik hiru egunen buruko de-putatuek onartu dituzte gober-nuaren xedeak, gai hori presaka bezala eztabadatu ondoan… Eta zenaturrek zer erranen ote dute ondoko egunetan? Berdin aise baietz eta baietz, gobernua xuxen doala bide hori hartuz?

Sos meta ederra!Bernard Tapie minixtro ohiak, auzi batzuen ondorioz, gobernu-tik altxatzekoa du gaitzeko sos aldea! Gutienez 20 miliun euro, handienez 50, horra zer errana zuen Chistine Lagarde diruzain handiak. Aise gehiago, diote al-diz Pariseko berriketari batzuk, leku segurretik jakina dutela hori, hain segur 200 miliun in-guru edo holako zerbait! Bainan nolaz hori eta konduak nork egi-nik? Afera horrekin ere ainitz ba-dira harrituak daudenak, beste batzu hasarre gorrian, eskanda-la gogorra dela hori, hoinbeste diru funts hortan emaitea holako gizon bati! Damu-domai gisako dirua omen da bainan zonbatek ez dute erraiten Bernard Tapie-k ez duela egundaino jasan hein hortako kalterik! Eta zendako behar zaion hola eman gure zer-

getarik bildu dirutik hoinbeste! Dena den, berak dio ukana har-tuko duela eta hortan kito bai-nan zerrikerian bezala segituz bere solasetan aski kopeta badu erraiteko untsalaz gehiago ere behar lukeela hunki!

“Zendako ez?”Duela zonbait denbora entzuna ginuen Alain Juppé gober-nuburu ohia erran eta erran kar-raskan ari baizik eta Bordeleko auzapez karguari arrunt atxikia izanez besterik etzuela segurki nahi horren gainerat… Gauza den bezala erraiteko, ez ginuen haatik baitezpada sinetsia! Dena den, joanden egunean berriz galdetu diote etzuenetz bada amesten berriz gobernuan sar-

tzea. “Eta zendako ez?”, horra zer duen berehala ihardetsi… Azpimarratuz gobernuaren a rramoldaketa, helduden urrian edo berantenaz azaroan eginen dena oraiko ustez, ez litakee-la entraalekoa behar, bainan ahal bezen zabala. Erakusterat e manez, solasak polliki itzuli-katuz, horrek erran nahi duela gobernuburua bera ere behar litakeela kanbiatu… Egia erran, Juppé eta Fillon ez omen dira hain untsa akomeatzen… Bai-nan Sarkozy-k biak nahi baditu gobernuan, batek ez besteak ez dute aise ezetz erranen…

MehatxuakEric Woerth minixtroak badu bulta huntan ixtorio frango, batean hau eta bestean hura, saltsa askoren ziliporta batzuek azkarki hunkitzen-eta alabainan, denek dakiten bezala … Azen ontzeko, horra nun norbaitek gutun bat igorri dion Chantilly hiriko herriko etxerat - hango au-zapeza ere baita- dena mehatxu eta bala bat ere barnean! De-nak harritu dira eta minixtro ho-rrek arrunt kontra dituen ainitzek ere salatu dute bixtan da gauza hori, zernahi gisaz ezin onetsia delakotz!

J-B D

Seigarren urtea elkarretaratzen direla Iparralde eta Hegoaldeko Nafarrak. Horrela elkar hobeki ezagutuz, beren arteko lokarriak tinkatzen dituzte. Aldi bakoitz, gai bat da bereziki barnatzen. Jaz, Luzaiden, Santiagoko bi-dea zuten hautatua; aitzinekoan, O rreagan, nafar erregeak... Aur-ten, aipatuak izan da Donibane Garaziri buruz idatzia izan den liburu eder eta koloretsua, Su-sana Herreros eta Alain Zuaz-nabar-en eskutik. Berek aipatu digute horrela egin lana. Gero, Iruñeko eta Pabeko bi erakasle mintzatu zaizkigu Nafar erre-geen « Cartularios » dokumen-tuetaz.

Ohorezko mahaian zauden Al-fonso Idiart Donibane Garaziko alkatea, Miguel Sanz Nafarroako gobernuburua, eta Juan Ramón Corpas, kultur ordezkaria, bes-teak beste. Bakoitza mintzatu da

Nafarroari buruzko sentimentu beroenak agertuz. Halakoa zen giroa, haste hastetik anaitasu-nez oratua.

Lehen partea bukatu eta, denak ateratu dira udaletxe aitzinera. Oihal handi bat, gorribeltza, ba-zagon balkoitik dilindan, nafar erredola erdi erdian urrez bro-daturik. Jende guziak agurtu du, Iruñeko Erdiaroko musika tal-deak jotzen zuela Nafar gorteko himnoa. Ordu zen bat egin gine-zan, hangoek eta hemengoek, gure aspaldiko arbasoekin.

Gero, bigarren ekitaldea. Ezen « Lehengo Nafarroaren adiski-deak » garaztar taldea omendu beharra zuten. Haren buru den Lucien Hurmic medikuak es-kuratzen zuen, Miguel Sanz-ek emanik, Karlos III erregearen domina edo medaila ospetsua.

Talde hori 1962an eraiki zuten

garaztar historiatzale batzuek, J. P. Salaberry erakaslearen ingu-ruan. Nahi zuten jendeak oroit zitezen historia bakar bat zutela jasan Goinafarroak eta Benafar-roak, duela bost mende. Guta-rik bakoitzak bere haurtzaroko etxea ezin ahantzia daukan be-zala, benafarrek beti maite dute Nafarroa. Beraien helburua be-raz: aspaldiko oroitzapenak bi-ziaraztea, paper eta dokumentu zaharrak ongi miatzea, lehengo denboretara apur bat itzuliz. Lan horretarako, behar zen Garazitik hasi, hor baitaude anitz erresto, Nafarroaren garaiakoak. Bai, Zu-bi-buruko elizatik haste, Santxo Azkarrak berriz eraikia, Espai-niako eta Zitadelako karriketan etxe zahar batzuek historiaren hatzak ategainetan dauzkate, zizelkaturik....

Beraz, Miguel Sanz-ek goraipa-tu du ikerketa horiek kudeatzen

dituen taldea, Hurmic jaunaren inguruan. Beti eta gehiago heda ditezela, denen onetan.

Gero, Lucien Hurmic-ek nafar gobernuari eskerrak bihurtu dizkio, bihotzaren eta adimen-duaren garantzia azpimarratuz nazio bakoitzaren historian, San Frantses Xabierrekoaren keme-na eta Karlos III-garren zuhurtzia etsenpluzat hartuz.

Ez da ahantzia izan Baigorriko Izpegi kultur taldeak deraman lana, Pierre Bidart antropolo-goa buru, ez eta Donapaleuko Erakustokiarena.

Beharrezkoak direla uste dugu gisa horretako topaketak. Eta ez gutiago zenbait erakaslek dera-maten lan ixila han eta hemen. Nafarroa bere osoan ikasleeri maitarazi beharrez.

J. B. Etxarren-Lohigorri

Donibane Garazin Nafarren Biltzarra

Alain Juppé berriz gobernuan? Eta zendako ez?

5

Kostaldean

Eskola sartzea 2010 : handitzeko markak Seaskan

Lau arrazoin atsegintsu agertze-ko Seaskak sartze honen kari ; bi ikastolek ateak zabaldu dituz-tela, “Baigura” izenekoak Ge-rezietan eta “Arrokagarai” deitu dutenak Itsasun ; Lekorneko herriko etxeak alokatu duen eskola publiko ohian hamabi haur badabiltza, erdiak iaz Hazparnen zabiltzanak eta bes-teak aurten sartu direnak ; Xe-xil andereñoak badu denentzat begi. Itsasuko ikastola berrian kondatzen dituzte jada hama-zazpi haur, hor ere erditsua iaz Kanbon ibilki zirenak ; haur kopuru emendio argia aurtengo sartzean : berrehun haur gehia-go eta 2700-eko marra pasatzen

du Seaskak.Hirugarren atsegin arrazoina Xalbador kolegioan ireki dela sartze honetan “Integraziorako egitura pedagogikoa” ; admi-

nistratiboki gela bat bezala kon-datua da, baina horren ahalak baliatzen dituzte honela : egitura horren kontu hartua den erakas-leak ahal urrikoen oren berezitu-

etako klaseak segurtatzen ditu, aldiz egiturako (AVS) eduka-tzaileek ahalmen urriko haurrak jarraitzen ditu bakoitza bere kla-sean dabilanean. IEP hori ireki da hiru ikaslerekin.

Laugarren atsegina Claire Haran anderearen emaitzak ekartzen diona Seaskari ; Baiona/San Andreseko “Hotel des Basques” lau estaiko bastiza bere ha-maika gelekin utzi dio ikastolen federazioari notarioaren aitzine-an. Adituek 600 000 euroz goiti estimatua zuten ontasun horren kudeantza legezko epean ira-gaitera utzi eta pentsatuko du Seaskak zertan baliatuko duen.

Irailaren 23an enplegu berdeei buruzko egun bat antolatzen du Akitaniak Gradignanen. Erakunde ofizialek ateratzen dituzten kontuen arabera Akita-nian 1300 lanpostu berde sortu dira iaz ; hemen gaindiko zen-

bait enpresa, hala nola Itsasuko Loreki (21 lanpostu) eta An-geluko Nobatek (28 lanpostu) gomitatuak dira beren lekuko-tasunaren ekartzera, Akitania guziko bost ehun ordezkari ekonomikoren aitzinean.

angelu : nobatek aitzina etengabe

Nobatek en-presaren estre-naldian : Pedro Hernandez (Jaur-laritza), Jean Espilondo, Alain Rousset (Akita-niako presiden-tea), Philippe Rey (prefeta), Sylviane Alaux haute tsia, Didier Teixido (Nobatek-eko presidentea) eta Frantxua Mai-tia hautetsia.

Urruñako bestak iragan dira buruan buru “LGV ez” lemaren pean. Larunbat arratsaldean herriko karrikak afixez beteak ziren, hainbestetaraino non au-zapezak andana bat kenarazi baitu, beldurra sortuz ea ez ote zen ideiaz aldatu. Lau egun be-rantago, asteazkene-ko “abere primetan”, dela jende dela abere, denek trenbide proi-ektuaren gaitzespena emana zuten, behien estalietan bezala (ikus HERRIAren argazkia) laborarien eta besta komiteko gazten pa-poetan. Jean Louis Eizmendi “Errexil”, Sustrai Kolina eta Odei

Barrosok auzapeza frango bar-natik bipildu zuten larunbateko afixen kenaraztea gatik ; baina hona non agertzen den Kotte Ezenarro kontseilari orokorra-ren ondoan, biek papoan eza-rririk dutela « LGV EZ » lotgailua.

urruña bestetan trenbide proiektuaren kontra

Xe xil andereñoa haurrekin Baigura ikastolan

Arrisku ekologiko larriaren gatik Akitaniak uko egin dio Boka-leko Fertiladour bastizeria eta zazpi hektareko eremua eros-teari. Hari luzeko dozier hori ireki zuen CADE ingurumen el karteen kolektiboak duela hamahiru urte, argazkian ageri den Victor Pachonek Thorium gas hiper pozointsuaren erresto erradioaktiboak aurkitzearekin. Orduan ireki dozier ekologikoa azkarki hanpatu da urteak ira-gaitearekin : prefetak bi arres-ta atera zituen, 1997-an eta 2000-an, eremu horren jabea den ROULIER firma behartuz lekuko kutsaduraren kentzera orobat. Bi erabaki atera beha-rrak berak erakusten du jabea

ez dela lasterka ibili gauzak axean emaiten ; alta gauzak jabaltzen dira denborarekin eta ADREAL administrazioko kon-trolarien ikerketek erakusten dute kutsadura arriskuak ezezta daitezkeela metro bat eskaseko loditasunean lurra hedatuz ere-mu osoan ; puntu hori sinesten du Akitaniak eta eremuaren erospena negoziatzen du ; pri-maderako bozetatik landa egi-narazten dituen ikerketa berriek ordea bost urte lehenagokoak gezurtatzen dituzte kutsadura-ren larria erakutsiz, hortik dator Lurraldearen urratsa gibelka. CADE kolektiboak atseginekin jakin du lurraldearen ukapena.

Fertiladourez erosten akitaniak

CADE-ko Victor Pachon, gune kutsatuaren aitzinean

6

Kostaldean

agenda 21 jantokietan

Gastatuak direla bai Angeluko haurrak ! Herriko Etxeak hasi ditu berritzen eskola publikoetako zerbitzuak ; distiratsu (obrak eta gero) dira, airestatuak eta ne-guan berotuak, batzuk ahalmen urrikoen hartzeko gai. Haurrak klasera sartzen direlarik errein-tsak botoi bat zapa eta zerbitzu guziak berak garbitzen dira. Sistema berria Michel Planté landestarrak emana du pikoan, hurbileko ekonomian gaude.Hazkurri naturalak, fruituak eta barazki freskoak ikusiko dituzte eskolako jantegian haurrek,

sukreki eta gormankeriak baino seguruago. Mereziko dute for-makuntza berezi bat jatekoen kapituluan, gormankeriek ez badute azalpenik behar fruitu eta barazki freskoek bai, zeren oraingo gazteriak ez baititu ko-munzki ezagutzen. Hazkurrien etorrera sistema ona eta merkea kausitu dute herriko etxeko zer-bitzuek : zentimo bat gehiago gostako zaie 0,48 euro bazkaria pagatzen duten burrasoek, eta 4,17 euro pagatzen dutenek ha-mar zentimo gehiago.

ondarearen egunak baionan irailaren 18an, larunbatez, bi ekitaldi euskaraz

Ondarearen Egunak kari, Baio-nako hiriak eta Euskal kultur er-akundeak bi ekitaldi antolatzen dituzte euskaraz.

Goizeko 10:00etan: mintzaldia Euskal Erakustokian, “Xokoa” gelan Hizlaria: Xipri Arbelbide. Gaia: “Baionako euskaltzaleak”. Baionan, aspaldi handian, euskal idazleak eta euskararen alde bermatu direnak izan dira, eta gaur egun, sekula baino ge-hiago. Baionan sortua zen Pierre Lhande jesuita euskaltzaina, idazlea eta hiztegigilea; Baionan luzaz egon ziren, besteak beste, Pierre Narbaitz bikario jenerala, liburu andana baten idazlea eta Jakes Etcheverry, euskara irakaslea. Baionan bizi dira ere hiru euskaltzain: Piarres Xarri-ton, Txomin Peillen eta Xarlex Videgain. Zerrenda luzea, Xipri Arbelbide idazle nasai eta iker-lari xorrotxak agerian ezarriko duena. (Sartzea urririk).

Arratsaldeko 17:00etan, Baio-na hiriko bisitaGidaria : Lucien Etxezaharreta. Hitzordua : Euskal Erakustokiko

aitzinean.«Erromatarrek Lapurdum dei-tzen zuten hiriak ondare guziz aberatsa du. Ibai gune batean kokatu hiri nagusian ibiliz, hogei menderen laburpena ikusten da. Katedraleko gune zaha-rraren inguruan gotorlekuaren harresiek hiriaren handitzea kondatzen dute. Vaubanen ha-rresi ikusga rriek luzaz gerizatu hirian, Baiona Handia eta Ttipia kokatzen dira, azken honek euskal munduari asko eman diolarik. Oinez ibiliz Pizkunde denboratik hogeigarren mende artinoko arkitektura ezberdinak agertzen dira, portu komertzio-ak markatu eskualdean. Geroari buruz itzultzen den hiria sortzen ari da, karrikak arramoldatuz, berriz topagune bilakatuz, egoitzak apainduz, komertzio berri bat bideratuz. Begirada za-balean, jendearen neurriko hiri nagusi baten ikuskizuna dakar ibilaldiak”. Lucien Etchezaharreta, jakitate handiko kazetari aparta, Maiatz aldizkariaren sortzaile eta ku-deatzailea, Baiona hiria hobeki ezagutarazteko presuna zinez egokia. (Urririk).

ondarearen egunak MiarritzenIrailaren 18an eta 19an, larunbatez eta igandez, lau ibilbide desberdin antolatzen ditu Herriko Etxeko kultur zerbitzuak, Ondarearen egunen karietara. Ibilbide gidatuak. Landare-ibilbidea Marion eta Mouriscot aintziretan gaindi. Luxuzko eta gormanten ibilbidea, dutea saloin, dendari etxe, jatetxe eta fama handiko saltegi batzutan barna. E rruso ibilaldia, 19. mende hondarrean Miarritzera etorritako erruso aris-tokrata haien arrastoetan. Auzoaldez auzoalde ibilaldia, tokiak hobeki ezagutzeko, bereziki etxeen izenen ildotik. Eta ere, bi egun horietan, mintzaldi, kondaira, film, museo bisitaldi...

Aurten ere, egitarau nasaia ba-dute pikoan ezarria Donibane Lohizunen Ondarearen Egu-nak ospatzea gatik. Larunbat goizean, bi bisita urririk, lehe-nik Luis XIV erregea egon zen etxearena (09.00) eta gero Joanoenia portu bazterreko egoitza ederrarena (11.00). Goi-zean ere, herriko etxearen bisita bai eta portuarena. Aratsaldean, beste bisita bat, Dukontenea etxea eta inguruko parkearena. Hor, Guy Lalanne gidari. Erran behar da toki hortan ideki zela duela 50 urte Donibaneko lehen lizeoa eta urteburu hori gogoan Jakintza elkarteak atera duela bere aldizkariaren zenbaki be-rezi bat kondatuz nola sortu zen ikastegi hori eta nola iraun zuen hamar bat urte Ravel deitu lizeoa eraiki arte. Hain xuxen, asteburu huntan, Dukontenea egoitzan izanen da ere erakus-keta bat hor ikasle izan zirenen oroitzapen askorekin, argazki eta beste. Beste hitzordu bat aratsaldean (15.00), baratze bo-tanikoan gaindiko ibilaldiaren-tzat Euskal-Herriko landareetaz mintzaldi batekin.Igande goizean, atabalarien elgarretaratzea, hiru ehun bat orotarat, karriketan gaindi eta azkenik herriko etxe aitzinean. Aratsaldeko 4-etan elizaren bi-sita. Tenore berean, itsas-hegi alderat, lehengo auto zaharren ibilaldia… Eta bestalde oraino, bi egunez Itsas-Begia elkarteak portuko erretegian muntatzen du erakusketa bat itsas-onda-reari buruzkoa.

… Bai eta Ziburun…Ziburun, nola Bordagaineko dorrea berritua izan den, estrei-naldi bat beharra da ortzirale huntan, aratsaldeko 5-etan. Eta han berean bisitaldi bat la-runbatean, aratsaldeko 3-etan. Erakusketa bat ere muntatua dute toki berean. Bestalde, hiri barne zaharraren bisita larun-bat goizean, 10-ak eta erdietan. Tenore berean, bai larunbatean eta bai igandean, badiaren itzu-lia itsas-untziz.

… Eta UrruñanUrruñan, Larrun mendian gain-diko itzulia ukanen dute larun-batean. Bai eta bi ateraldi Gal-bario mendirat, larunbatean eta igandean, aratsaldeko 3-etan abiatuz turismo-bulegoaren ai-tzinetik. Bisita batzu eginen dira ere Sokorri kaperarat eta Oletakorat. Larunbatean eta igandean, aratsaldeko 3-etarik goiti, elizaren bisita, argitasun guziak norbaitek emanez jaz estreinatu organo berriaz. La-runbatean, aratsaldeko 2-ak eta erdietan abiatuz, hiri-barnearen itzulia, ondotik hitzaldi bat eus-kal-etxeetaz, hori Posta deitzen den gelan. Igandean izanen da bestalde margolarien eguna. Margolariak ariko dira beren artixta lanari bai burgoan, bai base rrian, mendi alderat edo itsas-bazterrean, hots berek hautatuko duten tokian, bainan gisa guziz Urruñako lurretan. Lehiaketa gisako eguna da hori, margo ederrenak ukanen du Selaurua saria.

ondarearen egunak donibane lohizunen…

Gauzak xinpletu behar direla eta bilkurak ez biderkatu, BAM hiri elkargoak hartu du juridikoki eskutan aglomerazioko garraio publikoaren kudeantza. Orain arte sei herri barne ziren : An-gelu, Baiona, Bokale, Hiriburu, Miarritze eta Tarnose ; egitura hori desegin da eta karguak oro BAM hiri elkargoari pasatu diz-kio, nahiz Tarnose eta Hiriburu abstenitu diren esku aldaketa horren gainetik. Heldu den ur-tarrilaren lehenean BAM elkar-goa hirutik bostera pasatuko da, Bidarte eta Bokale barne har-tzearekin, presidenteak onarra-razi du hiri elkargoa dela egitura egokiena garraio publikoaren ordenatzeko eta kudeatzeko.

aglomerazioko garraio publikoak berregituratzen

ahalmen urriko ikasleak egoera larrianAPES, Aurreratu, Autisme-TED Côte Basque, Chrysa-lide eta Integrazio Batzordeak osatzen duten HANDIK, ahal-men urriko pertsona, familia eta lagunen elkarteen Eus-kal Herriko kolektiboak pren-tsa bildu du pundu hauen aipatzeko :

- ahalmen urritasun egoeran diren ikasleen eskolatzea zailtasunekin eginen da, haur frangorentzat AVSen lagun-tza falta gorriaz

- MDPHaren funtzionamen-duan desoreka larria bada Biarnoa eta Ipar Euskal He-rriaren artean

- 2005eko legea betearazte-ko auzitegira joaitera behar-tuak dira familiak.

« Ez dugu sekula hain egoera larria ezagutu » dio Handik kolektiboak.

7

Herriz Herriezpeleta

A g o r r i l a r e n 29an, Jeannette eta Sauveur Noblia jaun an-dereek diaman-tezko ezteiak ospatu zituzten Ezpeletako eli-zan. Besta ederra izan zen egun hartan. Familia osoa eta hur-bileko lagu-nak bildu ziren alegerazko baz-kari baten ingu-ruan, Jeannette eta Sauveurren hirurogei urte ezkontzak zele-bratzeko.Hirurogei urte lehenxago be-raz, 1950ean, Jeannette eta Sauveur intimi-tate oso batean esposatu ziren. Ezpeletako men-dien lurretan bizi sinple bat era-man dute, goiz eta arrats, senar-emazteak besoz-beso, soroetan lan eta lan arituz. Segurako borda-tik Munduteiara, zazpi haur hazi dituzte eta ur-tez-urte familia zabalduz joan da, gaur egun, 17 haurso eta 13 arra-ilobaso dituztelarik.Noblia jaun andereen bizia dia-mante bati erka dezakegu du-darik gabe, hirurogei urtez, harri baliotsua leunduz eta landuz

aritu baitira, haien bizitzak duen dirdirak erakusten duen bezala.Egun berezia izan zen bai or-duan abuztuaren aste ondar hori, zorionez eta pozez betea. Zorionak bieri.

Diamantezko ezteiak

ikusten dugu Munteian

Ikusten’tugu Munteian,nere Aitatxi eta Mami

duela aspaldi hantxe bizi.Mami betitik izan da xintxo

sano, laztantxo ta goxomunduratu familia, kantuz altxotan goxatuz,

menditxo baten erdian.So ari da igandetanTitin, Goni edo Xala

gustura etxeko jauna.Batzutan kanpoan, guttitan barnean

usutan lanean, karraskanbaratzean solasean, gorritzen die tomateak

entzutean istorioak.Aita-amaren amultsuanhor bizi die haur guziak,

Eraiki eta etxeakA ze etsenplu, bai guretako

maite zaituztegu betiko,ez kezkatu, zuen hizkuntza egonen da gure baitan,

bihotzaren bazterretan.Lutxo eta Maikatxo

« Ikusten duzu goizean » airean

ASUNAK Ainitz jende etorri da Hazparne-rat iragan igandean “Asunak”

bio elikaduren merkaldiaren karietarat. 40 bat laborari ziren, ezki azpiko plazan saltegiak za-balduak zituztenak, hauetarik zenbeit, Nafarroatik eta ere Azpeitiatik etorriak zirenak. Egu-naldia ona izanez jendea jaten gelditu da tokian berean giro onaz baliatzeko molderik ho-berenean. Egun osoan, soinu-lariek alaitu dute merkatu haun-di hau. Aurten “Asunak” egunak bere sortzearen 10 garren urte muga ospatzen zuen.

ZELAIAN AUZOEN EGUNAUrte guziz bezala, Zelaitarrek antolatzen dute beren arteko pesta egun bat. Hau irailaren 5

an zuten igandearekin. Goizean palazko pilota partida batzu egin dituzte auzo hortako arrabo-

tean. Hiru fina-la, ekainean 46 pilotari bikotek hasia zuten l eh i ake ta ren bukaera hain xuxen.H i r u g a r r e n mailako zo-ingehiagoka, Delphine Bar-netche eta Lea Ospital, bi neska gaz-tek ereman dute Vincent Hirigoyen eta Benoît Michel-ena-ren kontra. Biga rren maile-ko finalean

S.Olaizola eta W.Doilet nagusitu dira Mendilahatzu aita semer. Lehen maileko xapelgoa ere-man dute J.M. Goutenègre eta P.Goyenetche-k, D.Errandonea eta M.Jaurreguiberry parearen aurka. Lehiaketa hunen berezi-tasuna zen, talde bakotxeko bi pilotarietarik bat gutienez Zelai-tarra behar zela izan. Hiru par-tida horien ondotik, Zelaitarren bazkaria egin dute gaztetxean eta orotarat 150 bazkaltiar bildu dira egun goxo baten iragaiteko.

Hertz festibalaHelduden laurunbatean, iraila-ren 18 an Hazparnen, Hertz Festibalaren azken ekitaldiak

izanen dira. 11 garren urte bu-rua ospatzen du aurten Fes-tibalak. Bera-n hasia da irai-laren 10ean eta beraz Iparral-derat etorriko zauku aste undar huntan Eihartzea kul-tur elkarteak galdeginik, Do-nostian barna ibili ondoan.

Hazparne

Asunak egunean, jende ainitz Hazparnen

Zelaiko pilota partida: J.M. Goutenègre eta P. Goyenetche, D.Errandonea eta M.Jaurreguiberry parearen aurka.

izpuraEzkontza - Buruilaren 4ean baginuen gure elizan espos meza bat ederra zointan elgarretaratu baitira gure herritar andere Magalie Etchart eta Remi Eyheramendy jauna Pagolakoa. Espos berriak Pagolan kokatzen zauzkigu beren lan saila segitzen dutela. Zorionak eta gure goresmen beroenak espos berrieri bai eta ere familia guziari.

JutsiHeriotze - Joanden astean la-gundu dugu bere azken egoi-tzarat Goienetxeko Emile Teilla-gorry 65 urte baizik ez zituelarik. Osagarriz ahuldua, 15 bat urte huntan egonaldi frango bazituen eginik eritegi horietan. Ehorzke-tako zeremoniarat ainitz jende juntatu dira familiari eliza zanpez betetzen zutela. Penetan geldi-tzen direneri gure doluminak.

luhusoHeriotze - Joan den astean segitu dugu bere azken egoitzarat, Arnaud Etchechoury 75 urtetan zendu dena Donibane Lohitzunen. Luhuson sortua, bere denbora gehiena egina zuen Parisen eta erretretan jina zen berriz Euskal Herrirat. Gure doluminak hunkituak diren guzieri.

bankaSortze - Bi bildotx berri sortu dira gure herrian, bat Barberaineko arditegian, Elaia eman dakote izena, bertzea aldiz Lekaioneko arditegian, Andde eman dakote izena. Hor ikusten da hauen ar-tzainek geroko segida badutela, zeren Bankako mendiek izanen baitute horien beharra. Gores-men beroenak bi familieri eta xantza eta zorion Elaia eta An-dderi. F. J.

larzabaleEhorzte - Manex Bidondo Zibitze Bidegaineko nausi xaharra azken egoitzara lagundu zen 80 urte zituela. Familiaren

doluminari juntatzen gira.Ezkontza - Frederic Larralde Etxeletakoak emaztetzat hartu du Maider Pujol Izpurarra. Zorionak!

itsasuLekukotasunen bilduma filmatua - Irailaren 18an, Itsasuko kultur batzordeak antolatzen du «Recueil des témoignages» filmaren emanaldia Sanoki gelan 21’00 etan: Itsasu gure herritarrek kondaturik. Bestalde, hau ere larunbat huntan, « Ondarearen Egunak » kari, antolatua da Elizaren bisita bat eta bere altxorren aurkezpena 10etatik 12ak arte eta 15etatik 18ak arte. Erakusketa - Erakusketa bat ikusgai dugu hilabete osoan (buruilaren 29a arte) Ateka gunean: Nathalie ARMAND margolariaren lanak, « Lumières du Sud » deitu erakusketa. Oliozko margoak dira eta akrilikoak.Gau Eskola erakasle beharretan - Urriaren 5ean Itsasu eta Kanboko Gau Eskolak ateak idekiko ditu sartze berri baten abiatzeko. Gau Eskolak erakasleak xekatzen ditu egunez edo gauez aritzeko, interesatua denak deit dezala Gau Eskolara 05.59.93.40.83 zenbakirat.

8

Herriz Herriirisarri

Erretor berriaren sartzeaAgorrileko Andre dena Maria

egunean Peio Bordagaray-en azken mezan erran dugu ainitz jendek parte hartu zutela eta bihotz barnetik bizi izan zutela egun hori. Beste hoinbeste jende bildu da joanden igandean Jean Michel Barnetche e rretor berria-ren ongi etorriarentzat. Hor ere erran ditaike oso barnetik bizi zutela jendek meza hori hain da izan kartsua eta kantatua Euskal Herrian maite ditugun bezala. Diosesako Aillet apez-pikuaren izenean Cornu bikario jeneral izanak du hasieran ze-remonia gidatu eta erretor ber-ria presentatu. Peio Bidalun-ek, animazaile ekiparen izenean, aurkeztu dio Errobiko Salbatore parropia 11 eliza edo kapera dituena, ikastetxe girixtino eta laikoak, parropiaren zerbitzuko diren talde edo elkarteak. Apez be rriak bere mintzaldian, ardi galduaren ebanjelioa hartuz er-ran du Heletan zelarik ainitz bil-dots eta ardiren ikusteko parada

izan zuela han laborari ainitz baitago oraino. Errobiko Salba-tore pa rropian laborari kopurua ttipitu da bainan zaude segur Jean Mixel hemen ere ardi gal-du zonbait noizean behin izan daitekela. Artalde hitza baino nahiago duzu girixtino batasun edo komunitate hitza erabili. Baxenafarroan zinuena baino askoz handiago da hemengoa 11000 arima inguru baitauzka bainan dakigu ere zer gogo bi-hotzekin lotzen ziren zure pas-toral lan berriari. Anita Ospital andereak meza bukaeran auza-pez eta hautetsien izenean egin dizun ongi etorria bezala kaseta hunen irakurleen partetik ere gauza bera dizugu egiten.

Jaunaren graziz hartua duzu Errobiko Salbatore

Utzi gaitzazu zuri eskaintzen amodio ta ohore

Antton apeza zurekin duzu, jakin ezazu halere

Indar biziak laguntzailetan iza-nen dira gerore

Denen lan onak gerta ditezen Errobitarren fagore

Heriotze Agorrilaren 31n bere azken egoitzara eremana izan da Ma-rie Jeanne Hiriberry, Ibarboure sortua Orok Bat etxegunean bizi zena. Azantz handirik gabe ere-man du bere bizia. Duela urte bat kasik ospatuak zituen bere 100 urteak. Antton Etchegorry-ren jubilauan ikusi berria ginuen. Doluak hunkitu dituen familia eta hurbilekoer nahi ditugu es-kaini gure doluminak.

uztaritze

Pilota - Esku-huskako lehiake-taren finalak izan ditugu, buruil hastapenean. Denbora eder bat lagun, Irisarriko plazak bere 2010-ko xapeldunak ohoratu ditu. Lehenik, 2’ mailan, Ihidoy-Amestoy-ek irabazi Pagola eta Urruty-ren aurka 30-20. Jazko finalistek aurtengoan kausitu dute xapelaren janztea. On-doko partidan, lehen maileko finalean gauzak tinkiago ziren, eta E tchemendy-Arbeletche-k

eraman dute 30-25 Etchega-ray-Bordagaray-ri. Hoinbeste denbora pasatu ondoan lehia-ketaren kudeatzen, Julien Arbe-letche-k bi aldiz merezitua zuen aurtengo txapela! Eta sarietan, urte guziz bezala, Plaza-Gi-zon-arena, herriko Betti Erro-tabehere (Pekotz) -ri emana izan zaio Dede Adelaide-ren eskutik. Ondotik, hurrupaldi eta zikiro jatea alegeraki iragan dira Gure-Doia trinketean!

Lehen mailako pilotariak

Uso PopAbuztuaren 28an, larunbat gauean, Lizarrietako lepoan iragan da Uso Pop festibala. 5 orkestrek lepoa airostu dute usoak etorri baino lehen. Ipar eta hego bi aldetatik 350 bat gaz te elkarretaratu dira. Gau ona dena izar arte, izigarriko omore onean bukatu dute. Larrun ttikiAterberik gabeko aisealdi La-rrun Ttiki zentroan uztailaren 5etik abuztuaren 20a arte, 7 neskatxek haurrak atxiki dituzte goizeko 7ak eterditatik arratsal-deko 6ak eterdiak arte. Hola burasoak trankil gaten ahal zi-ren beren lanetarat. Egun guziz banazbertze 20 haurreri ez kasu egin bakarrik, bainan jostara-zi. Igerilekua, lezeak, animale parkea, usotegiak... izan dira ere Angelura, Miarritzera eta gaineratekoetan leku gainean egon dira jostailu eta eskolako lan batzu eginez. Ateraldiak egin dituzte herriko autobusarekin dohainik. Hor bertan jaten zuten Senpereko ostatu batek ekarrita (10E). Abuztuaren 20an ortzi-rale arratsaldez, beren oporrak bukatzeko Lur Berri gelan egin dituzte dantzak eta kantu batzu eman, bukatzeko begiratu dituz-te eginak zituzten argazki batzu. Haurrak izigarri kontent ziren, burasoak ere.Orai denak eskoletarat joanak dira. Sarako hiru eskoletan badi-ra 207 haur. Publikoan 43 haur, 2 erakasle, eta batto haur ttiki-en zaintzeko, buruzagia Helene Prevost. Ikastolan 65 haur, 3 e rakasle egun osoka, 3 erdizka, hiruetatik batek egiten du lan in-tegrazio batzordearentzat eta 2 haur ttikien zaintzeko, buruzagi berezirik ez dute, erakasleek tal-dean lan egiten dute elgarrekin. San Josepe eskolan 99 haur, 5 erakusle eta 2 haur ttikientzat, buruzagia Xabi Durañona. Sara-ko herrian bada haur, horiek dira Saran berean, eta bertze ainitz herritik kanpo joaiten dira.Inkesta publiko bat izanen da POS-a saindatzeko. André Pees izanen da herriko etxean, zuen errenkurak hartzeko eta zueri argitasunak emateko. Buruila-ren 21ean asteartez goizeko 9ak eterditatik eguerdi eterdiak arte. Urriaren 8an ortziralez arratsal-deko 2tatik 5ak arte. Urriaren 22an ortziralez, arratsaldeko 2tatik 5ak arte.

Uztailean eta abuztuan gerta-tuak : Sortzeak : Davion Amaiur Julen Mattin (08/07/10). Lasaga Intza (14/07/10). Goyeneche Oihan (24/07/10). Saint Martin Andoni (28/07/10). Fagoaga-Sallaberry Lore (08/08/10). Ezkontza: Ollivier Louis Marie Frederic et Bertaud du Chazaud Cmille Marei Anne (30/07/10). Heriotze : Loustalot espos Plumcocq Madeleine 93 urte (28/07/10). Larzabal Jean Jo-seph 80 urte (07/08/10).

Pilota : palantxaka trinketean gizonak : Mounho Guy eta Iri-barren Jean Francois Ahurti pi-lota-ren kontra galzaile 40-17. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony Lehunztarrak-en kontra irabazle 40-26.Emazteak : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia Lokarri-ren kontra galzaile 40-13. Kadetak Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana alde batetik eta bertze-tik Balaire Maeva eta Etchega-ray Joana, bi taldeak elkarren kontra, 35-40 bigarrena nausitu.

Sarako bestakLarunbatean bestetako korrikan parte hartu dute 136 korrikarik. 113 gizon, Fernando Etxega-rai Beratarrak irabazi, 10km egin ditu 39mn 27s, lehenbixi-ko Saratarra 17garren Philippe Vacquie 44mn 26s. 23 emazte, Carty Marie-k egin du 49mn 10s, Saratara Grillard Claire orenbat 4mn 4s. Arratsean 2000 sarrera izan dira. Igande goizean meza Urruñako klikarekin, Tanborrada Mariñeenak izulika. Errebote-ko luzeko partira Luzaz Gaztek irabazi 8-3 Azkaindarrak Baten kontra. Arratsaldean ikusi ditugu gazte horien tresna paregabeak, ahate jokoa zaldizkoek xarmanki egin dute, indar jokoak ere. Mun-dua bazen, ezin mugi hainbertze jenderekin. Ostatu horiek egun ederra zuten. Horien denen on-dotik afal aitzinekoa airostu du Sara Kantu taldeak. Arratseko 10etan Amaia Riouspeyrous kantari, ondotik dantzaldia Sa-main taldearekin eta gau erditan Susko Zezena ez izigarria. Aste-lehen goizeko luzeko pilota par-tira, Kapito Harri Uztaritzekoak, 2010ko Frantziako txapeldunek, irabazi dute 10-7 Lapurdiko se-lekzione baten kontra.

Ganex

sara

Kapito Harri eta Lapurdiko selekzioa, luzeko jokoarentzat. ezkerrean Laborde auza-peza, eskuinean Jean Michel Jauregui

9

Herriz Herri

senpereUrguritarren biltzarreaBuruilaren 7an Urguritarrak elga-rretaratu dire Herriko Etxeak gon-bidaturik. Karrikaren kanpotik egin beharra den bide berri hori iragaiten da kartier hortako landa zelaietan. Biltzarre hortan aurkitzen ziren an-dere auzapeza bere kontseilariekin, Kontseilu Orokorretik Auroy jauna bere lagun zonbeitekin, zubi berrien egiteaz arduratuko diren Etchart enpresako teknikalariak eta Urguri-tik jende ainitz. Andere auzapezak erran du bidea iraganen den landa peza horien tratuak arras goxoki eginak izan direla. Gero Auroy jaunak bere lagunekin eta Etchart enpresaren gizonek zabaldu dute laneri buruz den proiektua. Erran dute ere hitzeman bezala pentsa-tzen dutela 2013ko urtean bide be-rria estreinatuko dela. Gero Urguri-tar gehienek galderak egin dituzte. Egundainotik eurite handietan kar-tiereko etxe ainitz ur pean izaiten da. Eta lan berriek zer kanbiamendu ekartzen ahal duten zinez kexu ba-tekin egin dituzte beren galderak. Arrapostua emana izan zaiote erra-nez lanek ez dutela ez gehiago eta ez gutiago ur emanen. Errana izan da Luberriako ur-arrastak ur jaus-teak eztituko dituela jadanik frogak emanak izan diren bezala. Bederen Dantxarienetik jinen diren urentzat.

Denen buru giro onean bururatu da elgarretaratze hori.Gure eskolakDenetan bezala gure herriko ikas-tegiak abiatu dire beren laneko urte berriari buruz. Emanen ditut ikas-tetxe horietako kopuruak:- Ama eskolatik seigarrena arte .Karrikako eskola publikoak .. 263Zuzendaria Xabier Dubernet- Amozko eskola publikoak.... 67Zuzendaria Pierre Otaeche- Ikastolak ...................................71Andereño zuzendaria Argitxu Mu-rrua- San Josep eskola pribatuak ..167Zuzendaria Marie Jeanne Lassaga- Arretxeko kolejioa ..................220Zuzendaria Magalie Zubillaga- St Christophe laborantzako lizeoak ......................................192- Elebidun saila erakatsia da Karri-kako eskola publikoan, San Josep eskolan eta Arretxean.Orotarat haur, gaztetxo eta gazte badira 980. Beraz goizetan ideki-tzeko eta aratsetan eskola horien zerratzeko tenoretan Senpereko karrikan iragaiten denak beharko du pazientzia.Ondarearen egunaIgandean, plaza errota egun osoan eta eliza aratsaldean idekiak izanen dira bisitarieri.

Gau eskolatik abisu :Azkaingo / Senpereko gau eskolak izenak hartzeko eta xehetasunak emateko permanentziak antolatzen ditu Azkainen eta Senperen. Hona permanentzia egunak : - Azkai-nen, irailaren 20an eta 22an (aste-lehena eta asteazkena), 16:00etatik

19:00etarat, «Jauregia» elkarteen etxean- Senperen, irailaren 21ean eta 23an (asteartea eta osteguna), 16:00etatik 19:00etarat, Denen Etxean. Xehetasun gehiagorentzat: 06.85.40.57.13

azkaine

XI-LA-BA Aiherrarat heldu : zer ote da hori ?Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Naba-rreko bertsulari txapelketa dugu, aurten bigarren aldikotz iraganen dena, Ramuntxo Christy herritarra hortan lehiatuko delarik !Txapelketa horren bigarren kan-poraketa irailaren 25ean, larun-batarekin iraganen da, Aihe rrako Denen Etxean, 20:00etatik goiti. Bertsu-afaria izanen da gainera.Miren Artetxe, Xumai Murua, Ma-ttin Luku, Kristiñe Txoperena, Txo-min Elosegi eta Gillen Hiribarren izanen dira parte har tzaileak.

Afarirako txartelak irailaren 21a ai tzin erreserbatu behar dira, Bertsularien Lagunak elkarterat deituz : 05 59 54 15 04 edo ber-tsularien-lagunak@wanadoo.fr helbidean. Beltzuntze elkarteko lagunek dute afaria eta ostatua segurtatuko, gaualdi goxo baten mentura dugu beraz. Prezioa : 20 E.http://xilaba.net/ web-gunean se-gitzen ahalko dira txapelketa ho-nen gora-behera guziak. Ongi etorri bertsuzale guziei, araiz Denen Etxea beteko dugu !!

Eñaut Elosegi

aiherra

baigorriOrriako beilaOhi bezala, buruilaren lehen as-teazkenarekin iragan da Orriako beila. Aurtengoan ere, denbora zinez ederrarekin, jendea trumilka etorri da, ainitz autoz, ainitz ere oinez Garazi eta Baigorriko balee-tako mendietarik, zonbait frango goiz abiaturik. Eliza mukurru bete dutenek eta ezin sartuz, kanpoan egon direnek, kartsuki parte hartu dute mezan, otoitzaldian eta bez-peretan. Baigorri aldeko “Artzain ona” parropiaren gain zen aur-tengo elizkizunen antolamendua, hamabost bat apez inguruan. Mi-chel Arrossa meza eramaile eta predikari, Agnès Gorostiaguek kantua kudeatzen zuela. Horrara etortzen direnentzat da bereziki otoitz eguna, da ere lagunarteko eguna ; mendiz, oinez orenak el-garrekin kurrituz heldu direnen-tzat, bazkal denbora, ostatuetan ala nun nahi multxoka piknika-tzean, denak solasean eta kan-tuz ari ere egiten. Hauek denak daude ere egun hortako memento azkarrak. Horiek iraganik, bakotxa etxera itzuli daike, gogoan dau-kala helduden urtean berriz etor-tzeko xedea.

ErrugbiaJoanden urtean, federala 2ko sa-soina, sailkapeneko azken pos-tuetan bururatu zuen US Nafa-rroak eta behar zen peko mailera pasatu. Mail bereko bertze zonbait talde dira azken finean jautsiak izan, hauek diru arrazo haundiak dituztelako. Beraz, aurten, Ga-razi Baigorri aldeko taldeak mail berean segitzen du. Txapelketa joanden igandean hasi du Peyre-horadeko zelaian eta hangoen kontra irabazi 12 – 9.Germietako bestakLarunbat huntan, buruilaren 18an iraganen dira. Goizean, palazko binakako finala auzoko pilota pla-zan. Ondotik bazkaria “Asteaz-kenekoak” taldeak alaiturik. Ara-tsean, talo ta xingar eta dantzal-dia.ArrolaDantza eskolak bere sartzea egi-nen du hilabete hundar huntan. Horretarako, izen emaiteak burui-laren 17an egiten dira, arrastiriko 18.00tan Plaza Xokon. Ondotik, elkarteak bere biltzar nagusia eginen du lekuan berean, aratseko 19.00tan. Xehetasun guzientzat, deit 05 5 37 48 52 zenbakira. Ikus bertzalde pilotako berriak 15. orrialdean.

Eskoletan sartzeaEskola publikoan diren 25 hau-rretarik gazteenentzat irakaskun-tza elebiduna abiatu da.Irakasle zuzendaria dute Elo-die Rodriguez Miarritzekoa, ele-bidunean frantsesarentzat Xavier Sairn Kanbokoa (denbora erdiz), euskararentzat Julie Indaburu Mehaindarra (denbora erdiz ere), laguntzaile beti bera delarik Véro-nique Garay herritarra.San Josepe eskola girixtinoan joan den urtean numerikoari lotu ondoan, aurten bi hizkuntzetan ikasiko dute hor ere 10 haurretarik ttipienek Jenofa Garra Lekondar irakasle euskaldunarekin. Beti ama eskola eta lehen mailan, badira ere 10 haur Izturitzetik Ha-zparneko Ezkia Ikastolan eta 6 Arberoako Ikastolan Donamarti-rin, hor orotarat 20 direlarik Exte-fana Oihenart Aihertar eta Maialen Etxart Izturiztar irakasleekin, Naia Lahetzjuzan Senpertarra eta Mad-di Bordagarai Makearra lagunt-zaile.

HeriotzeJoan zauku 81 urtetan gure xoko huntako azken arakardaria Maddi Dachary, sortzez Lacoste.Ainitz urtez ibilia zen etxez etxe eta merkatuz merkatu, lehenik bera aitamekin eta geroago bere senar zenarekin. Aspaldian Ongi etorri etxean bizi izana gatik herri-tarrentzat beti Maddi Xapatero zen (Xapateronekoa). Elizari eta he-rriko biziari osoki atxikia, hiruga-rren adinekoen elgarretaratzeak maite zituen, bereziki museko aratsaldeak Seroratea ostatuan. Bere nahiaren araberako ehorz-keta kartsuak eta alegerak ukan ditu larunbat ara tsaldean. Uzten dituen hurbileko guzien bihozmi-nean parte har tzen dugu.Herriko bestakHurbiltzen ari zauzku alabainan, urriko lehen asteburuan baitira urte guziz bezala eta herriko gaz-teak ibiliko dira etxez etxe larunbat huntan buruilaren 18an goizeko 10etarik goiti. Egitarauak emai-tearekin usaiako laguntza iguri-katzen baitute, denak esker tzen dituzte aitzinetik.

izturitze

Espos: Mirentxu Etcheverry Aka-boteikoak hartu du espos laguntzat Christian Pezoinboure Lekondar gizon gaztea, elizkizunak herrian, gainerako eguna ere Agerreko os-tatuan iragan dute. Gure gorain-tziekin, bizi zoriontsu bat desir dugu bikote gazteari.Dolu: Luzaz pairatu eta sofritu on-doan, eritasunarekin borrokatu eta, mundu hau utzi du Matin Duhalde Mentaberrikoak 80 urtetan. Bertze anitz gaztek egiten zuten bezala or-duan, hegaldatu zen Ameriketara, itzuli eta jin zen gutartera, gizon lan-

gile ta fededun baten orhoitzapena uzten dauku Matin-ek, errotik atxikia bere familiari, indar zueno bere gi-rixtino eginbideak betetzen zituela.Ehorzketan, eliza mukurru bete da herritar, lagun ala ezagun jinak otoitz egitera Matinendako eta sus-tengu familiari. Gure dolumin bizie-nak, espos, haur, haur ttipi, anaiari, heriotze hortaz hunkiak diren guzie-ri eta hiri Matin geroago arte.Mezak: Ibiakoitz aratsean 7 orene-tan, Mehainen. Igandean 9 orene-tan, Heletan eta 10ak et’erditan Lan-dibarre Martinen (pestak). Herritarra

Heleta

lasaBestak - Urte oroz bezala herriko bestak hor ditugu buruilaren 17tik 21erat iraunen dutenak. Ortziralea 17: afari herrikoia batekin hasiko dira, Menditarrak hor izanen dira denen airosteko.Ibiakoitza 18: aratsaldez Lasar Xoriak kabalkada ikusten ahalko da Donibane Garaziko karriketan. Aratsean aldiz dantzaldia Egan tal-dearekin.Igandea 19: goizean lehenik 11 orenetan meza. Aratsaldean 5 ore-netarik goiti izanen da zer ikus: Kabalkada, Arbonako Primadera taldea, hauiek emaiten dituzte eta zoin ongi usaiaz kanpoko dantzak; makilariak dotzena bat bederen orotarik ttipi, arteko eta helduak

Anhauzeko makil eskolatik heldu direnak, zaldizkoak eta abar... Adartza taldeak harrotuko ditu baz-terrak eta leheneko gazteak ere, baitituzte mutxikoak ahantziak. Talo eta xingar nahi duten guzien tzat. Astelehena 20: eguerditan bazkaria ondotik mus zoin gehiagoka. Afa-ria ere nahi dutenentzat Aldakurria sagarnotegian. Asteartea 21: pilota partida Sébastien Barnetche, Gor-ka Eliceche, Guillaume Etcharren, Tambourin Guillaume. Ondotik he-rritarren atsalaskaria. Bururatzeko Etxoinia ostatuan jaten ahalko da oilo saltsa arraro eta famatua. Men-ditarrak hor izanen dira aratsaldetik haste denen alaitzeko. Ongi etorri deneri eta besta on! M. G.

10

Herriz Herri

Üdako berri…Üda igaranik dügü eta gibelean dütügün üztaila eta agorrilan agi-tü gertakari zonbaitetzaz llabürzki berri emaitera hona gitzaüzüe, argazki elibatez beztitürik.Holtzarteko zaldaina berriz ere planta ederrean. Igaran baran-tailaren 27ko gaüaz baz-terrak alabadere itsuski iharrausi zütüan Xynthia aize-ekaitzak Oladübiko a rroila gainetik jauzten den Holtzarte zaldaina desegin züan. Tauladüraren peza hon bat eramanik, ihur ere ez zen, prefosta, hortik iga-raiten ahal… 170 metrako ziloa beita güne hortan zan-keapetan ! Lekü ikusgarri eta amiagarri hortara jente prunki jin ohi beita, bazter horietan nausi den Xiberoko Botingoak (Sindikatak) zaldaina antolarazi deio holako lanetan be-reziki ari den entrepesa bati. Honek lana ederki joanarazirik, zaldai-na arrapo berrietan agertü zaiei ikusliarrer, igaran üztailaren 14etik haste. Jentea berriz joan daite, arren, italiar zurginek 1927. urtean eraiki züen zaldain eder hortara. Hara heltzeko, haatik, abantxü oren bat behar da lapitz kinta baten gora elkitzez… ebilteko oski honak soinean ezarririk !Xahakoa pastoralekoak oritzapenaren ürratsetan. Üda hon-tan, Barkoxeko herriak eskentü deikün Xahakoa pastoral ezinago

ede rrak segidarik üken dü. Traje-ria horren parte batetan aipatzen ziren Bigarren Mündü Gerlako ihes egileak eta horien mügaz bestaldealat era-maileak. Beste gaintialat igaraile eta igaranarazleen bide peza bat egin nahian, Xahakoa pastoraleko plan-tazaleek hoinez ebilte bat egin düe igaran agorrilaren

21ean. Hau, Zakiako ola kantüan abiatü da, Xiberoan, eta Bela-goako ordokian ürrentü, Nafarroan. Ebilte hortan parte hartü düe Barkoxeko hogeita hamar bat herritarrek – pastoralean arizale edo lagüntzale zirenak –, Bortükariak alkarteko hogei bat mendizalek lagüntürik. Aro ezinago eder bat bide lagün ükenik, iraganaren ü rratsetan ebilte horrek gogobihotzetan tximiko bat egin deie, se-gürrean, partelianter.Xiberoko eskü-hüska txapelgoa igante hon-tan ürrentüren da. Igaran a rramaiatz edo ekainan abia-türik, Xiberoko pelota eskü-hüska txapelgoa Urdiñarben ürrentüren da igante hontan, setemeraren 19a. Lau hi-labetez, pelotakariak Xibe-roko dozena bat arrabotütan zoin lehentakan ebili dira, ikusliarrer gozamen handiak eskentzez. Egiazki ideia hona da Xiberoko arra-botüak biziaraztea, gisa ho rrez ere pelotakan aritzeko gogoa pitza-raz beitate gazteen artean. Goresmen bizienak merexi dütüe, arren, txapelgoa horren plantazaleetan ziren Alain Mugurdoy, Eric Etxart, Jean-Jacques Carriquiriborde, Dominique Aguergaray edo Jean-Jacques Etxeberri ‘Llargo’-k (parka izentatü gabe ützi dütüdanak). Udiñarbeko besten igante hontan, goizanko 10:30tarik haste, hona zoin diratekean Xiberoko txapelgoako finalean lehiatüko direnak : 2. mailan : Philippe Caset eta Ximun Barthaburu, Bastien Christy eta Richard Lafuenteren kontre ; lehen mailan, Xabi Héguiaphal eta Allande Lucu, Peio Jauréguy eta Julien Arbeletcheren kontre. Joan gitean saldo handian, arren, Urdiñarbeko arrabotü eder hartara.

Xiberoa

Lürbeltz egiteko ontzi baten esküalatzeko kümitüaOndarkinen biltzeko ardüra düan ‘Xiberoa’ Herri Alkargoak eta horien tratatzeaz axolatzen den Bil Ta Garbi botingoak lür-beltz egiteko ontzien banatze bat egin züen 2005ean, ondar-kinen gütitzeko helbürüarekin. Lürbeltza egiteaz interesatürik liratean familia habororen bil-tzeko nahiküntearekila, beste kanpaina bat abiatüren da laster.Nola plantatürik datean ? Sinple da. ‘Xiberoa’ Herri Alkargoak etxe ondarkin organikoekin lürbeltza egin nahi izanen düe-ner lan horren egiteko ontzi bat emanen deie, 10 euroren trük. Egingei horrez xehetarzün haboro eta lürbeltzaren egiteko aholkü nahi bazünü, ondoko bilküra horietarik batetara kü-mitatzen zütügü :- Setemeraren 21ean, astear-

tea, Alozeko Herriko Etxean, 18:00tan- Setemeraren 23an, ostegü-na, Ezpeizeko Denen Etxean, 18:00tan- Setemeraren 27an, astelehe-na, Barkoxeko Denen Etxean, 18:00tan- Setemeraren 29an, asteazke-na, Mauleko Zerbütxügünean 18:00tan

Bilküraren ürrentzean, lürbeltza egiteaz beti interesatürik ba-zira, lan horren egiteko ontzi bat esküalatzen ahal dükezü. Bestalde, jadanik lürbeltzaren egiteko ohidüra düen jente txerkatzen dügü jünta horietan jakilegoaren emaiteko. Horren egiteko prest bazinate, jaki-naraz ezagüzü ‘Xiberoa’ Herri Alkargoala deitzez, 05 59 28 67 67 zonbakiala.

bidarrai

Amarrain besta goxoa – Zer igande goxoa ! Arras ederki ira-gan da Amarrain besta. Elizkizun airosa eliza bete batean. Hau-rren partida pollita errebotean : Patxi Casemajor-Xan Oronos 30, Joan Orhategaray-Xan Cedarry 26, 8/9 urteko haur horiek be-ren hoberena eskaini dute eta bada hor gai pollitik gerorako.

Bazkariko, trinketa osoki bete da, berrehun bazkaltiarrez goi-tirekin, herriko musikari gazteek alaiturik. Bai, bazen giro berant arte, janariak beti bezala denak gostura utzi dituela, eta, nola ez, irabazteko ziren zingar azpi heiek gutizia handia piztu dute askoren baitan, bainan denek ezin irabaz...

Trinketa bazkaltiarrez betea

Makea-lekorneSortzeakHiru sortze ukan ditugu Men-diondoan. Lehen haurra sortu da Lekorne Haitzondoan, Francis Larrea eta Stephanie Fournieren puttikoa, Mattin. Ongi etorri egin diote ere premuari Basoita In-txaurrenean, David Elissalde eta Lydia Etcheverry-k Extebe ttipiari! Eta huna bigarren neska mun-duratu dela Baigura xolan, Peio eta Mariren Oihana muñuña. Bai, goresmen herrikoiak hiru burraso langile eta zintzoeri, eta Mattin, Extebe eta Oihana handi ditela osasun eta zorion betean, eus-kaldunki, gure herri beroan eta zabalean.Lekorneko bestakEta huna Lekornen iraganen diren Mendiondoko pesten egitaraua eta agian alegeraki eta sanoki bu-katuko direnak:Buruilaren 17an, ostirala. 18:00, trinketean Lekorne lehiaketa esku huska, finalerdiak: Larretchea - Oçafrain / Ibarrola - Kurutcharry

eta Bielle - Etcheto / Waltari - Ha-rizmendi. 20:00, zikiro jatea (15 euro), ondotik dantzaldia Holako-rekin.Buruilaren 18an, larunbata. 22:00, kontzertua: Xutik, Goula-mas’k, ondotik dantzaldia Entzun-ekin.Buruilaren 19an, igandea. 10:00, meza. 11:30, aperitifa, Ganixtarrak klikak eta Urtxoko Xoriek alaiturik. 12:30, angira jatea ostatuetan. 16:00 antzerkia Makeako Jostakin taldeak emanik, euskal dantzak Urtxoko Xoriekin eta Begiz Begi-ren kantaldia. 19:00 mutxikoak.Buruilaren 20an, astelehena. 11:00, birla xapelgoa, 16:30 haur jokoak, 17:30 pilota herriko gaz-teekin, 18:30 Lekorne lehiaketa-ren finala, 19:30 angira jatea os-tatuetan.Buruilaren 25ean, larunbata. Gau pasa Gaztetxean. Oraitik ongi etorri beroa, gazte gu-zien partez! P. I.

11

�������������

abisuaK

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.frimprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko frogak

urriaren 2an

Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Izen emateko azken epea irailaren 17a

EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izenemate orria bete.

Baldintzak : 2010ean 17 urte betetzea eta Iparraldeansortu, bizi edo lan egitea.

Izen emate saria 17 €Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue FAGET de Baure64000 PAU

Société Coopérative Agricole BELAUNSociété au capital variable

Siège social : Herriko Etxea - 64430 LES ALDUDES

RCS BAYONNE 507 605 947

Suivant procès verbal du 5 juillet 2010, l’assemblée générale extraordinaire de la société coopérative agricole BELAUN a décidé, à compter de cette même date, de transférer le siège social à la Zone Artisa-nale Erreka Gorri - Route d’Urepel - 64430 LES ALDUDES.

L’article 6 des statuts a été modifié en conséquence.

Pour avis

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETél : 05.59.25.71.00 - Fax: 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle - 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05.59.37.38.94 - Fax : 05.59.37.27.19

« AGUIRREBARRENA »S.A.R.L. à Forme Unipersonnelle au

capital de 105.000,00 eurosSiège social : Le Bourg

Maison Ipar Muga64520 BIDACHE

R.C.S. BAYONNE B.483.104.980

Aux termes des décisions de l’Associé Unique en date du 1er juillet 2010, il a été pris acte de la démission de Madame Dominica MENDIBOURE épouse AGUIR-REBARRENA, demeurant à BIDACHE (64520) - Le Bourg - Maison Ipar Muga, de ses fonctions de co-gérante à compter du même jour, la société étant par suite gé-rée par Monsieur José Antonio AGUIR-REBARRENA RUIZ DE LA CUESTA en qualité de seul et unique gérant.

Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avis,L’Associé Unique

AVIS DE CONSTITUTION

SARL AKSON 64

Société en cours d’immatriculation

Aux termes d’un acte, sous-seing privé en date du 1er septembre 2010 à Ciboure, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : - Dénomination sociale : AKSON 64- Forme sociale : S.A.R.L.- Siège social : 4 RUE DE LA FONTAINE - 64500 CIBOURE- Capital social : Dix mille euros (10 000 euros)- Objet social : CONSEILS EN COMMU-NICATION- AGENCE DE COMMUNICATION TANT EN FRANCE QU’A L’ETRANGER DIREC-TEMENT OU INDIRECTEMENT TOUTES LES OPERATIONS SE RAPPORTANT- Durée de la société : 99 années à la date d’immatriculation de la société au registre du commerce et des sociétés- Gérance : Mademoiselle BREQUE RomyDemeurant à : chemin du Petit Bonheur - MONT DE MARSAN (40)Monsieur ACKER AlexandreDemeurant à : 91 Avenue de la Libération - LE BOUSCAT (33)Monsieur PLISSON AymericDemeurant à : 4 Rue Clérambault - 33200 BORDEAUX- Immatriculation de la société au re-gistre du commerce et des sociétés de : BAYONNE

La Gérance

Avis de location gérance

Suivant acte du contrat de location gérance avec promesse de vente en date du 9 juillet 2008, Mr Clavier Ni-colas, domicilié au 5 avenue Cam de Prats à Bayonne 64100, a donné bail en location gérance à Mr Chabauty Christophe l’ « EURL KANAYE » situé au 52 rue Bourgneuf 64100 Bayonne, du 9/7/2008 au 8/7/2009. Pour avis

Garazi Baigorriko herri ttipieneta-riko huntan arrabotsetik babes-turik, ingurumen goxo batean aurkitzen gira. Ipar ekialdean, ha-rrobi bat aurki dezakegu, «central d’enrobé à chaud» eta» central à béton» bat.Horiek guziak eskas ez bagenitu bezala ekialdean hondarkin gune bat ere badugu.Bestalde, Wimax antena baten mehatxupean gira, oraindik ezin izan dugu jakin nun aurkituko den.Hegoaldea zaigu bakarrik babes-tua gelditzen. Baina zorigaitzez ez luzazko. Prentsaren bidez (Sud Ouest, 2009ko abendoaren 29ko edizioan) jakinean izan gira egoe-ra fite aldatzekotan dela. Garazi Baigorriko herri elkargoak «quai de transfert» baten eraikuntzarako proiektua agertu digu (Bil ta Gar-bik proposaturiko egitasmoa).Horiek hola, gure kezkak emen-datuz doaz egoera penagarri hau ikusterakoan.Ikerketak hasi orduko, 2008ko abendoaren 16ko «registre des délibérations de la communauté de communes» delakoan pasarte batek proiektua esplikatzen digu.Haatik zonbait xehetasun oraindik argitzekoak gelditzen dira : · Zergatik Garazi Baigorriko herri elkargoak 7 880 m2ko lur eremu bat erostea erabaki du, 3 500 m2

bakarrik ez direlarik beharrezkoak «quai de transfert» baten eraikun-tzarako ? · Nolaz lur eremu hori 17 E/m2 saldua izanen litzateke, laboran-tzarako erabilgarria den gune bat izanik ere ?· Nolaz lur eremu hori hautatua izan da, uholde irriskuak badirela jakinik ere ? (Gaur egun «quai de transfert de déchets» baten eraikuntzarako baimena ez dute oraindik eskuratu, proiektu hunek publikoaren sekuritatea zalantzan emaiten duelako). Garaian pen-tze huntan Bordaletik Astorgarat zioan bide bat aurkitzen zen. Fro-gak liburu arkeologikoetan aurki-tzen ditzakegu. · Zergatik herri elkargoak herrian bertan, informazio bilkura baten egitea ez ote du onartzen ? Mar-txoan eta ekainean herri elkar-goari 2 gutun zuzenduak izan dira eta oraindik erantzun baten zain gira !!! Erantzun argiak nahi di-tugu orain…Bainan nor ote gira galdera horien pausatzeko ?HERRIA ZAIN 2008an, Du rruty enpresak “centrale d’enrobé à chaud” bat eraiki ondoan, sortu-riko herritar kolektibo bat da. Herria Zain

Buztintze Iriberrin, Lakarra eta Donazaharreren artean aurkitzen den herrixkan bizi gira.

BuztINtze IrIBerrIN KezKaK

HarPIDe zaItez

HerrIa

a S t e K a r I a r I

- urtesaria,

IPARRALDEAN 52 y HEGOALDEAN 63 y

12

telebixta leihotik

asteburuKo HitzorduaK

Bahituak: Denbora doa eta bi frantses kasetariak preso daude Afganistanen. Denbora doa, jazko abenduaren 29tik irailean gaude eta, hain zuzen, artikulutxo hau irakurriko duzularik zortzi hilabete eta erdi iraganak dira ez ditugularik ahanzten haiekin ziren hiru afganistar lagunak.Ez ditzagun ahantz ere Txileko meategi batean bizi diren gizonak. Hilabete bat eta erdi iragan da. Agian, aski laster, berriz ikusiko dute argia.A vous de juger: Joan den ortzegunean irailaren 9an Arlette Cha-bot andereak proposatzen zuen bere emankizuna. Orain emanen dut ene iritzia.Gau hartan agertu dira telebixta leihoan François Fillon lehen minis-troa, Ségolène Royal sozialista eta sindikalistak Chérèque (C.F.D.T.) eta Thibaud (C.G.T.). Uste duzu buruz-buruka arizan direla. Ez ho-lakorik! Bat bertzearen ondotik jokatu dira bi kasetarien galdeei erantzunez. Fillon irriño batekin erretreta legearen alde, Ségolène kontra eta azkenik bi sindikalistak. Fillon-en gibelean bazen minis-tro parrasta bat eta lekuak hustu dituzte Ségolène mintzo zelarik jarri dela orduan sozialista multzo bat. Ez dakit nor zen gibelean sindikalistak ari zirelarik.Buruz-buru hori ez duke maite Arlette Chabot-ek ez baitu menpe-ratzen politikariekin. Alabainan, Frantzian bederen, politikaria jende bitxi bat da. Mintzo da iturria iduri eta buruz buru delarik bertze ba-tekin ez du entzuten, aregutiago aditzen.Zorionez baditugu bertze emankizun batzu: « C’ dans l’air » Yves Calvi gidatzailearen emankizunean gai batentzat deitzen baitituzte adituak gehienetan baitakite mintzatzen eta, gehiago dena ber-tzearen entzuten. Egia da « Mots croisés » emankizunean deitzen dituela politikariak eta, orduan, badu lan bitxo horien menperatzeko demokrazia ez baita nahasmendua. « A vous de juger »: hau da ene iritzia.La nueve: Nork daki 1944eko abuztuaren 25ean Parisen sartu diren lehenbiziko militar karroa « Guadalajara » deitzen zela eta barnean zirela espaniar errepublikanoak. Ahantziak dira, Pariseko aldundiak oroit harri bat eraiki du eta estrenatzean biga ziren Manuel Fernan-dez Asturiarra eta Lluis Royo Katalandarra. France 3 gateak eskaini du larunbatean, irailaren 11n emankizun eder bat aipatuz zer zor dion Frantziak egiazko Espainiari.

Errugbia: Baiona beti lehen Top 14-eko sailkapen orokorrean ira-bazi baitu Clermont jazko Frantziako xapeldunaren kontra (18 eta 16). Miarritzek ere irabazi du Tolosaren kontra (25 eta 20).

J. H.

eusKal irratiaK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

ortziralean-Azkainen, Herriko Etxean (17.00) J. M. Hiribarreni Euskal-tzaindiaren omenaldia.-Donibane Garaziko elizan (21.00), Mundo Nuevo.

larunbatean-Lekunberrin, Ttutturru trail eguna, ibilaldi eta lasterkaldi.-Getarian, herriko plazan (09.00-13.00), zaharki feria.-Baigorrin, Germietako bestak.-Kanbon, besta Paxkaleku auzoaldean.-Donamartirin, besta gelan (10.00) “Artetatik’ Han” topake-ta, Pierre Haiçaguerre hautetsia eta Toni Casalonga korsikar ar-tista.-Donibane Lohizunen, portu bazterrean, goizean, Udazke-neko merkatu berezia. Zeruan (15.00) “Patrouille de France” delakoa dena balentria. -Senperen, Amotz lurraldean (16.30) Karmele Igartuari ome-naldia. -Baionan, Elkar liburutegian (17.00) Francis Brumont-en mintzaldia : “Euskal xerria,

mugarik gabeko aberea (XVI. Mendea)”, Eusko Ikaskuntzak antolaturik.-Muskildi Posonpesenean (20.00), Iparraldeko bertsulari xapelketaren konduko lehen kanporaketa.-Hazparnen, Ttattola gelan (21.00), ERTZ festibala.-Angelun, Andredena Maria eli-zan (21.00), Vocanti koroak go-mitaturik, Gaztelumendi abes-batza.

igandean-Sunbillan, euskal amerikano artzainen besta.-Ahetzen, kukuso merkatua.-Angelun, Barrako eremuan, Glisseguna, Seaskak antolatu-rik eta Barojako lurretan “Jazz sur l’herbe” musikaldia.-Azkainen, besta Axafla-Baita auzoaldean, eta Txopinondo sagarnotegian, sagar tinkatze besta.-Donibane Lohizunen, portu-tik abiatuz (10.00), Urdazuriko lasterraldiak. Herriko etxearen aitzinean (11.30), atabalari el-garretaratzea. -Donapaleun, merkatu plazan (10.30), Amikuze kantuz eta dantzan.

-Hendaian, hiribarneko esko-lan (11.30), Hendaia kantuz.-Garruzen, herriko salan (15.00) Madagaskarreko hau-rren aldeko kantaldia.

asteburuan-Iparralde guzian gaindi, larun-batean edo(eta) igandean, On-darearen Egunak.-Miarritzen, igande arte, Dan-tzaren Maitaldia.-Bidarten, Udazkeneko bestak.-Lekornen, Lakarran, Lasan, Landibarren eta Udiñarben, herriko bestak.-Donibane Lohizunen, ortzira-lean eta larunbatean, besta Er-republika karrikan.-Baionako IUTean, ortzegune-tik igandera, Emazteen Alter-natibaren aldeko unibertsitate herrikoia.

euskal amerikanoen bestaUrriaren 3an, Euskal Amerika-noen besta Baigorrin, Plaza Xoko gelan.Ate idekitzea: eguerditan.Aperitifa: 12.30.Bazkaria: 13.00.Izenak eman 26a arte, deituz Henri Oçafrain, tel.: 05.59.49.10.04.

Garruzen kantaldiMadagaskarreko haurren fa-goretan antolatua da kantaldi bat Garruzen, herriko biltokian, buruilaren 19an, larunbatez (16:00 - 23:00). Entzunen dira Maylis eta Miren Etchart, Katta-lin Indaburu, Gogotik, Pilpil eta Cabo Berdeko Auras taldea.

Irailaren 17a : Ostiralea• 19.00 : Aitzur eta

Jorra• 20.00 : Presoen

oihartzunaIrailaren 18a : Larunbata

• 11.00 : Airesta Hai-tiko pidaiaz

• 12.00 : Berriak • 19.00 : Foot, Baio-

na/ Gueugnon Irailaren 19a : Igandea

• 10.30 : Meza Sen-peretik

Irailaren 20a : Astelehena• 10.00 : Gure arba-

soak• 16.00 : Zuria bel-

tzez musika ema-naldia

• 19.00 : Hegoalde-ko ostatua Andoni Tolosa

• 20.00 : Gazte za-parrada

• 21.00 : Kanpoko mintzaldia, jana-ria eta minbizia, Asunak egunetan grabatua

Sartzea da Euskal Irratietan !!!Egitarau berria hor da !

Entzun !!

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

13

Han eta HeMen

Gaurishankar gaualdia Baionan

Irailaren 24ean, ostiralez (20:30), Gaurishan-kar elkarteak gaualdi berezi bat antolatzen du Baionan, Polo Beyris-eko biltokian (MVC), Hi-malayaz, eta berezikiago Nepaleko lurraldeaz.Baxenabartar eta lapurtar mendizaleek osatzen dute Gaurishankar elkartea, Nepalen proiektu batzu gauzatzeko asmoz, zubi eraikitze, eskola antolatze...Gaualdi hortara etorri beharra da Dawa Gyalie Sherpa, Iparralde huntako goimendizale batzu-ren gidari bikaina. Lekukotasun sarkorra eskai-niko du bere herrialdeaz eta hango jendeen biziaz. Film eta diapo batzuren bitartez min-tzatuko dira ere Xiril Alvarez, Patrick Artola, Yves Etxegarai eta Frederic Laffitte, lauak han gaindi behin baino gehiogotan ibiliak.

Hor dugu, bosgarren aldikotz, Dantza Hirian festibala, mugaz bi aldetan ira-ganen dena. Hunen berezitasuna da dantza ikusgarriak eskainiko direla hi-rietako plaza eta karriketan. Hiru egun iraganen dira Gipuzkoan, Donostian irailaren 17an ostiralez, Irunen irai-laren 18an larunbatez eta Errente-rian irailaren 26an igandez. Beste bi egunak Lapurdin. Baionan irailaren 25ean larunbatez : 17:00 Merkatu plazan Izaskun Lapaza (Donostia), 17:20 Pasteur plazan Del-revés (Bar-tzelona), 17:40 Montaut plazan 420 People (Praga), 18:00 Lacarre plazan Eneko Balerdi (Aia), 18:20 Merkatu plazan Chameleon (Manchester). Eta Donibane Lohizunen irailaren 26an igandez : 11:30 Luis XIV plazan Izas-kun Lapaza (Donostia) eta IrunBreak (Irun).

Mugagainetik, dantza Hirian festibala

Zoe Bray-en begi kliska

Sarkozyren politika

Sartze huntan, nahiz bera ez den bai-tezpada lan egitetik gelditu, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bidean dituen lan ildoak aurkeztu dauzkigu. Ha-ren izenean mintzatu zaizkigu Mixel Be-rhocoirigoin, Beñat Molimos eta Iker Elosegi. 11 langile badauzka EHLG el-karteak (10 lanpostu oso), frantses esta-duaren kontra irabazitako auziaz landa osoki beren lansailetan buru-beharri sartuak direnak.Ohiko lau lansailak hor ditu, beti-ta mamitsuagoak. Laborantza politikak hurbiletik segitu, laborariak hobeki la-guntzeko administratibo bide bihurri horietan, administrazioneak EHLGren lan ona mail hortan estimu handitan daukalarik. Etxaldeen transmisioan la-gundu, EHLG ofizialki onartua delarik instalatze diagnostikoak egiteko. “Ba-lio erantsiaz” laborariekin gogoetatu, laborantza ekonomoa eta autonomoan ekoizteko sistema ahal bezain eragin-korra izan dadin, laborantza iraunkorra garatuz. Lurraldearen garapena sustatu operazio desberdinen bidez, Larrungo Natura 2000, Errobiko uren kalitatea, Uhabiakoena, Lurrama, mugazgaineko

harremanak...Ildo berri batzu ere bideratzen ditu EHLG-k, hala nola pentzeetan belar ereiteko molde egokiagoa zabaldu, joanden astean Suhuskunen erakutsi dutenaren gisa. Kostalde hortan bere-ziki nola beiratu lurrak laborantzarako, hara hor bertze kezka handi bat, hau-tetsiekin sakondu nahi lukeena : horri buruz gogoeta egun bat beharra da Ainhizen urriaren 16an, ahal bezain bat hautetsirekin. Arto ureztatzeetaz ere zine-min tzaldi bat Donapaleuko zine-gelan beharra da irailaren 23an, oste-gunez (21:00), “Pour quelques grains d’or” dokumentala presentatuz, hunen egiletarik baten, Benoit Biteau Poitou-Charentes eskualdean laborantzaz arduratzen denaren presentziarekin. Laborantza herrikoi eta iraunkorarren erreferentziala presentatua izanen da ere, Ainhizen, abendoaren 14ean, 25 etxaldetan eginiko lana aurkeztuz. Hots, lansail mamitsuak denak ere, laboran-tzaren onerako... Horiek guziak hurbila-gotik segi daitezke ehlgbai.org webgu-nera joz.

Lana segitu eremua zabalduz

anai arteak gutun idekia Castaing jauna, Kontseilu Orokorreko lehendakariariLehendakari jauna,Anai Artea euskal presoen hurbiltzeaz hainbat eki-taldi egin dituen giza taldeak, gutun hau helarazten dizu.Jakitun zara seguraski, nola Alliot-Marie andere ministroak Korsikako politikarieri hitzordu bat propo-satu dien preso korsikarrez mintzatzeko.Oroitarazi nahi dizugu zuk ere euskal kontseilari gehienek bezala zure sustengua ekarri zinuela « Euskal presoak beren familietarik hurbiltzea » gaian.Pentsatzen dugu departamenduko politikari ego-kiena zarela ordezkaritza bat antolatu eta andere ministroari Gobernuak eremaki duen euskal preso politikoen urruntze eta bakartze politika alda dezala eskatzeko. Oroitarazi nahi dizugu ere Euskal Herri osoak sus-tengu haundia ekarri duela (ikus Anai Artearen libu-ruxkak) :- Auzapez eta herriko kontseilarien %60k- Jean Grenet eta Jean Lassalle deputatuek- Elkarte ainitzek, kolore guzietako partido politikoek eta sindikatuek- Milaka jendekZuen eraginez frantses gobernua frantses legeari eta Europako gomendioei atxikiko zaielakoan gaude. Har ezazu errespetuz, lehendakari jauna, gure agu rra. 2010ko Irailaren 2an ANAI ARTEA

14

KirolaK

pilota urruña eta Sarako

bestakIbarrola - Kurutcharry .........40Ezcurra I - Oçafrain ............22Lehen mantxako bi irabazleek, Urruñan beti ainitz ikuslerekin, behar zuten gero garbitasun bat egin beren arteko finalean. Ez du ordea finalerdietako plazer bera gozatu publikoak, sobera nausi baitziren. Ibarrola bere 7 boteekin eta arras goxoan hare-kin Kurutcharry, eta nekatuegiak beste biak, behingoan.

Heguiaphal - Bessonart .....50Monce - Heguiabehere .......43Garatenean usaiako jendea, lapurtar ikusleak Sarako beste-tan izanagatik ere. Ez da nehor enoatu partida huntan, Ihizta-rien kopa edo beste. Gustatu

bai jendea gazte horiek denek nahi baitzuten irabazi. Ohargarri zen Monce gaztearen beso eta errextasun haundia airetik eta beste, Heguiabehere-k untsa gi-daturik. Baina atxiki dituzte beti menean Heguiaphal xuberota-rrak eta Bessonart senperta-rrak, biak ere goiti ari eta jakinki irauten. Sakeak 14 garaztarrak eta 12 xuberotarrak eta oren bat eta hogei partidak batere gelditu gabe, kintze pollit andanarekin, eta Heguiabehere-k sei tirako eskuineko xokorat erreusituak.

Lambert - Saldubehere ........?Tellier - Lazcano ...................?Hau helduden asteleheneko ga-raztarren eta uruñarren artekoa. Ikustea balioko duen partida.

Sarako trinketeanWaltari - Lazcano ................40Ibarrola - Harizmendy ........36 Jendea ederki pilotarientzat Sa-rako besta batasunak eginarazi dituen bi partida hauetan. He-men Waltarik ereman du berea Urruñakoetan ez bezala. Eta, han ez bezala ere, Ibarrola bito-ria gabe gelditu. Nun da orotako dena alabainan?

Alfaro - Kurutcharry ............40Lambert - Etcheto ...............37Eta huna Saran ukan duten bi-garren partida. Kurutcharry da huntan ere irabazle atera dena, ez ordea bakarrik bainan aldi huntan Alfarorekin, hau ez baita batere lotsa bere mailaren zain-tzeko beste horien artean.

Hegoaldean ainitz bestaOlazabal - Merino II ............22Idoate - Eulate ......................9

Irujo - Beroitz ......................22Titin - Barriola .....................19

Retegi II - Zezilio.................22Apezetxea - Goñi III ............19

Xala - Laskurain ..................22Irujo - Merino II ...................12

Olaizola I - Otxandorena ....22Saralegi - Patxi Ruiz ...........14

Rico IV - Peña .....................22Mendizabal I - Urrizelki ......14

Cabrerizo - Merino I ...........22Ongay - Zezilio......................8

Xala - Ladis Galarza ...........22Gonzalez - Pascual .............12

Diaz - Albizu ........................22Lemuno - Argote .................20

Esain - Beobide ..................22Capellan - Matute III ...........19

Mikel - Huarte .....................22Nagore - Gorriti...................15Horiek oro Lezaman, Tobian, Galdakaon, Hondarribian, Zes-toan, Mirandan, Vianan, Urdu-lizen, Segovian, Lantziegon gaindi.

Bego

Herrian jokatu azken pilota lehiaketak bururatu dira joan-den asteburuan. Gaineko ka-rrikako bestakari, elizako plazan egin dira palazko eta esku hus-kako torneoen finalak. Larun-bat aratsaldean, palaz, bigarren mailean : A. Errotabehere, P. Larre 40 – G. Oçafrain eta J.P. Inda 39. Lehen mailean : R. Irastorza eta F. Dutaret 40 M. Oçafrain eta S. Barnetche 34. Igande goizean, esku huska, lehen mailean : D. Saldubehere eta Minondo 30, A. Haristoy eta X. Sorhondo 23. Bigarren maile-koa, lehenago jokatua zen : I. Arreguy eta R. Hasquet 30 – F. Juanicotena eta M. Ourthiague 27. Eskertzekoak dira, lehiaketa

hauen antolatzaileak, V. Tel-letchea palazkoarentzat eta B. Videgain esku huskakoarentzat eta ere beren laguntzaile gu-ziak, pilota bizi atxikiz, horrela, hiru hilabetez jende ainitz go-xatzen baita eliza bazter hortan, pilotarier so.Plaza nagusian, larunbat goi-zean, joko garbiko finalean, Mai-tia Monaco eta Etchechoury-k irabazi dute horgo lehiaketa 45 – 40 nagusituz Cadot, T. Rious-peyrous eta Jauretcheri. Hunen antolatzaile diren Zaharrer-Segi eta animazio komitea ere es-kertzekoak dira, ahantzi gabe “Bar du fronton” eta A. Lissar ekartzen duen laguntza baliosa gatik.

Pilota baigorrin

Elizako plazan, esku huska lehen mailakoak, ezkerretik eskuinera : Olçomendy, Haristoy, Sorhondo, Minondo, Saldubehere, Curutchet, Juantorena eta beherean Videgain, Alfaro.

Dutaret – Irastorza / Oçafrain – Barnetche. Antolatzaileak : Telletchea eta Gaicotchea. Palaz, lehen mailakoak

15

inbido

eusKal diasPoraImmigranteak ohoratzen Argentinan eta pasaportak ebatsirik Londresen Buruilaren 4a ‘Immigrantearen Eguna’ da Argentinan, eta herrialdeko ainitz hiri, herri eta xokotan ospatzen da, eguna, astea edo hilabete osoa immigranteeri buruz antolatu-rik. Immigranteak ohoratzen dira, zaharre-neri diplomak emaiten zaizkote, azoka eta bestak egiten dira immigranteen sorterrie-tako janaria, musika, dantzak, ohidurak eta kultura erakutsiz, Immigranteen Erregina hautatzen da, kabalkada eta paradak egiten dira herri eta hirietako karriketan bakotxa bere jantzi eta arropa bereziekin... Immi-granteen elkarteek heien bandera eta usa-diozko jan tziekin hartzen dute parte... Aur-ten ere hala egin da --egiten ari da-- Argenti-nako hainbat bazterretan, eta ardura euskal etxeak eta euskal batasun eta elkarteak hor dira, ikurriña eta dantzariekin, euskaldunen ordezkari. Argazkian, ekitaldi horietarik baino ikusten ahal da, Chaco probintziakoa. Hor ekitaldi berezi bat egin zen, instituzionala, Probin-tziako Diputatu Ganberan, orroituz besteak beste italiarrak, kroaziarrak, ukrainarrak, grekoak, serbiarrak, poloniarrak eta euskal-dunak, eta heiek egin lana Chaco eta Argen-tina eraikitzeko ahaleginean. Euskaldunen

izenean, Chacoko ‘Kotoiaren Lurra’ Euskal Etxeko buruzagitza izan zen partzuer, eta euskal banderari Oscar Bulacio, Xavier Can-teros eta Mariana Echarri aritu ziren. Potre-tan Ganberako lehendakari Juan Jose Ber-giarekin azaltzen dira. Bizkitartean, behar da erran abenduaren 31tik goiti Txilen atxilotua zegon euskal idazlea, Asel Luzarraga bermeotarra (Biz-kaia), errudun atxeman duela Temucoko

Epaimahai batek. Lehergaiak egiteko ma-teriala ukaitea leporatu dakote. Berak zinez ukatu du, zinez maputxeen aldekoa baina ber denboran zinez bakezalea dela erranik. Haren alde jalgi dira bere Euskal Herriko lagunak eta idazleen elkartekoak. Ez dute sinesten errudun denik eta hala aldarrika-tzen dute epaiaren ondotik ere. 220 kartzela eguneko zigorra eman dakote, eta ez da oraino argi Txiletik kanporatuko dutenez. Ez ahantz bestenaz, helduden igandean Artzain Amerikanoen besta dela Sunbillan egun osoan. Txartelak agortuak dira aspal-di. Eta bezperan, Donostiako Zinemaldian,

filme bat behar dute estreinatu: ‘Amerika-nuak’ du izena, eta Nevadako Elkoko eus-kal immigranteen bizia du kondatzen. Ahal duzularik, etzazu galdu, egun hortan, ala geroztik emanen dutelarik. Eta azken lerro huntan erranen dut arrakastatsua izan zela Londresko Euskal Etxean Amets Arzalluz hendaiarrak eta Jokin Uranga azpeitiarrak agorrilaren 28an egin bertsu saioa. Berant hasi zen, bertsularieri taberna batean... kar-tera eta pasaporta ebatsi baitzieten. Omorez hartu eta hor ukan zuten kantatzeko eta irri egiteko gaia! Joseba Etxarri

Bizkaian gaindi (beretik)Santurtzitik Ondarroarat…

Joanden astean sail huntan berean abiatua dugu ibilaldi bat Bizkaian barna, Donibane Lohizunen egin zen erakusketa baten argitarat nolazpait, Ipa-rraldean arras guti ezagutuak diren lau portutan geldituz, ho-riek izanki Zierbena, Sopela, Plentzia eta Gorliz.Egun behako bat emanen diogu larri-larria ja aipatu toki horietaz bestalde burutik buru miresgarria den Bizkaiako itsas-bazterrari, azpimarratuz kos-talde arraroa dela Santurtzi eta Ondarroaren arte hortan. Itsas-hegi bihurria, dena badia, golko eta lur-mutur, horrek egiten du ere funtsean hoin xarmegarria dela!Kostalde aberatsa segur! He-rriak berak guziz gustagarriak eta bazterrak xoragarriak, izan Bakio-ko hondartza, denetako luzeena, Getxo-ko atseden-por-tua, Euskadi guziko zabalena, Urdaibai gunea, ingurumena-ren altxor paregabe baten jabe dagoena, Mundaka, surflarien parabisua deitzen dutena eta ez naski uste-gabetarik, eta zonbat holako leku loriagarri!Bada nun nahi zernahi ibilaldi-ren egiteko parada ainitz! Getxo aldeko ezponda batzuen hegiz-hegi eta kaskoz-kasko berdin, edo Ondarroaren bazterreko errepiretan, Gipuzkoako juntan.

Ez dugu egun aipatuko, bi hi-tzez baizik, Bilbo bezalako hiri batek eskaintzen duen onda-rea, egoitza zahar, erakustegi, monumento eta beste! Batzuk diotelarik hango metroa bera ere ikustekoa dela! Eta zoin aberatsa ere Gernika, dena xehatua izana duela 73 urte eta orai bakearen mezulari agertu nahi dena mundu osoaren aitzi-nean! Beti egonez euskaldunen “hiri saindua”, gure nortasuna-ren seinale eta lekuko landatu haitzaren itzalpean.

Fama handiko zubiaLuzaz izana eskualde hotako portu handiena xardina arran-tzarentzat, Santurtzi hiri han-dixkoa bilakatua da, berrogoi-ta-hamar bat mila biztanleen heinerat heldua, jendetzearen aldetik Baiona gainditzen due-na beraz. Negozio handiko portua, Bilbokoari hertxiki lotua. Ikusteko gauza besteak beste lehengo emazte xardina sal-tzaleen omenez eraiki oroit-ha-rria. Betiko errana da arrain sal-tzale ziren emazte heiek oinez joaiten zirela Bilbo erdiraino, arrainez bete sarea buruaren gainean, urrats onean edo erdi lasterka, dotzena bat kilometro edo gehixago hola eginez! Hori kondatzen da balentria handi gisa. Artetik erraiteko, guk ba-dakigu Donibane Lohizune eta

Ziburuko emazte batzuk gauza bera egiten zutela eta molde berean, bainan oraino bide luzeagoan, hogoi kilometro pasa gu-tienez, Baionarat joaiten baitziren beren arrainare-kin!

Segida berean dago Por-tugalete, hau ere Bilboko portuari dagoena. Eta hor da “transbordorea” dei-tzen duten zubi famatua, 1893-an eraikia eta beti baliatzen dena, gisa hor-tako obretan mundu gu-ziko aipagarrienetarik eta

baliosenetarik bezala ekarria UNESCO erakundearen sailka-pen berezi batean.

Bakio eta Bermeo-ren artean,

badira itsasoari desa-fioka bezala lur punta batzu zinez harriga-rriak, bereziki Matxi-txako delakoa. Gerni-katik aitzina ekialderat, gisa hartakoa da ere Elantxobe. Uruntxa-go, Gipuzkoa alderat joanez, Lekeitio eta Ondarroa erne daude beren arrantza portu ezagutuekin. Hor ere toki ederrak eta on-dare nasaia. Ainitz gi-setarat Bizkaiak joko

gaitza badauka bere esku. Be-rak ere badaki bixtan da eta hortakotz du ere deneri ezagu-tarazi nahi… Muslaria

Portugalete bere zubi famatuarekin

Lekeitio, itsas-bazterreko perla zilarra!

Euskal Etxeko Oscar Bulacio eta Mariana Echarri Chacoko Diputatu Ganberako lehendakariarekin, Argentinan. Arg. EuskalKultura.com

16

top related