herria 2990

8
2009ko Urtarrilaren 15ekoa - ISSN 0767-7643 - 15 Janvier 2009 - 1,10 - N° 2990 - ILBELTZA Baztan aldean eta hor gaindi, urteko le- hen hilabetea ez dute deitzen urtarrila bainan ilbeltza. Erran nahi baita “hila- bete beltza”. Ardurenik keinka huntan baita senditzen neguaren ausiki handi- ena. Horma, elur eta gaineratiko... Izen asurtia beraz. Aurten usaian baino beltzagoa ote dugu ? Egia erran, ez gira baitezpada mintzo azken egun horietako elurteaz eta hotzaldiaz... Denen buru, ez direa alabainan sasoinekoak ? Negua negu izaitea ez dea bada gauza egokia ? Ez ahanztekotan haatik aterberik gabe bizi diren jende gaixo horiek... Eta biziki xuhurki ari behar dutenak, berotzekorik ez, jatekoa eskas eta hola... Beltza aipatzearekin, gogorat heldu ere, eta nola ez, delako krisia hori, ge- hienik orobat krisia horren gatik edo horren estakuruan hedatzen ari zaukun lan-gabezia. Ttipi eta handi, etxe frango ba jadanik inarrosiak, Ipar-Ameriketan, Europan ala nun nahi... Eskualde hor- tarik kasik denetan kantu bera, azken bizpahiru hilabetetan lan eskasa eman- datu dela eta itxura guzien arabera on- doko egunak ez direla batere hobeak heldu, gobernuek hitzemanik ere indar bat ederra eginen dutela, eta jadanik abiatua ere, gaitz horri nolazpait ihar- dokitzeko... Beltza ere bestalde, eta beltza baino beltzagoa, Ekialde-Hurbileko egoera hori, oroz gainetik Israel eta Hamas- en arteko gerla, Palestinako jendeak jasan behar duena eta bereziki Gaza lurraldekoak... Urrats balios batzu egi- nak badira ere aterabide zerbaiti bu- ruz... Bainan hoinbeste hil, hoinbeste zauritu, hoinbeste bazter funditze, bi populuren arteko leizea ez baita emen- datzen baizik... Eta zubigintzari atxikiak direnak baino ausartago baitabiltza arrunt bortizkeriari emanak diren batzu. Beltza ere bere heinean, eta ar- runt beste gisa batean, hegoaldeko auzi bitzi hori, nola euskal-gobernuko lehendakaria, bai eta harekin batean sozialixta eta ezker abertzaleko batzu nahi ukan dituzten epaitu, auzia haste- raino funtsean, gero ez bada ere segitu, elgarrekin solasean arizan direlakotz, eta solasean bakeari buruz hain xuxen, iduri-eta ez den solasean egon behar bakebide bat nahi balinbada ideki... J-B D 3000 Urtean mila ontzi Portua naturari ihardokiz egina da eta horrela di- rau. Ur zola salbetzen delako gelditu gabe, ontzi bereziek karraskatzen dute urtean aldi bat edo bietan, urzola arrastelatuz sistematikoki. Azken hamabi urte hauetan merkatal ganbarak 100 mi- lioi euroko inbeztizamenduak eginak ditu, kasik dena gure sakelatik, departamenduak bai eta ere Akitaniak (6,8 milioi euro), Estatuak eta behar bada Europak ekarri baitute dirutza hori. Beraz erran daiteke Baionako portua gu guziena dela. Angelu Barrako sargia handitua izan da, ontzien sartzen eta ateratzen laguntzen duten muntadu- rak berrituak izan dira, portuari hainbeste in- guru ezarri diote non 20 000 tonako ontzi batek barnean itzuli osoa egin baitezake kaiak torratu gabe. Urtean mila ontziren mugimenduak kontatzen dituzte, gertatzen da usu batek atera behar due- nean beste batek edo bik sartu nahi dutela ; traku hori oro ordenatu behar da, inori sobera denbora galarazi gabe. Ontzi horietako karga ar- toski kontrolatua da, zer den, zertarako den eta norentzat. Kontrola lan horietan ari diren sozie- tateak ez dira guti. Aipamen berezia merezi dute La Tour des Signaux” enpresako zazpi langilek : horietatik bost ontzi gidariak dira, gau eta egun gidatzen dituzte ontzien sar-jali mugimendu gu- ziak, 2000 eragiketa urtean segurtatzen dute. Ez ditugu ere aipatu gabe uzten ahal « Société Coopérative Maritime » koperatibako zortzi langileak ; horiek dituzte ontziak kaian lotzen eta deslotzen, horretarako tresna eta soka berezien jabe direlarik. Trakua lau milioi tonetan Badu dotzena erdi bat urte jada lau milioi tonetara heldua dela Baionako portuaren trakua. Gorago aipatu obra horien ondorioa parte batentzat bakarrik, ezen industria sailak sekulako berregituraketa bizi izan du 1975/1990 urtetan, eta Baionako portu hegiko hainbat enpresek leher egin dute, Socadour eta Satec, bi izenen emaiteko. Ordainez, eta ainitz urratsen emaitza, ADA altzairutegia lurretik atera da. Gaur egun 230 langile badabiltza lantegi horretan, burdinkia urtzen duen labea gau eta egun ari delarik, hiru asteko pausa bakar bat hartuz urtean. Rafnerie du Midi enpresa hetsi berria dute, 2007 ondarrean. Ontziz ekartzen zituzten horko dupa erraldoietara 400 000 litro gasolina, kamioietan hemen gaindiko ezentzategien beharrentzat. Dupak, omen, biziki zaharkituak izanki, eta lanjerosak inguru hurbilarentzat, dena hetsia dute. Ingurumenak orokorrean irabazi duenez ez da argi, ezen, egunean berrogei kamioi jiten dira Bordeletik honat ezentzaz beterik errepidez. LBC sozietateari behako bat eman gabe ez gauzke. Industri kimikoan gaude sartuak enpresa horrekin. « Vigi pirate » plana indarrean izanki eta 2001az geroztik, enpresa horrek ezin ditu ateak ireki publiko zabalarentzat. Ezin ditu beraz inork enpresa horretako hamabi dupa erraldoiak hurbilenetik ikusi, hor ari diren langileek salbu. « Seveso bi » kategoriako seguritate neurri zorrotzak artoski betetzen dituen enpresa horrek bestalde, igurikatzen du bizpahiru urte honetan jada, Estatuaren baimen berezia bere eremuaren handitzeko, salmenta arazorik ez duelarik, obren egiteko dirua ba, dela aktibitate kimikoarentzat, bai eta ere seguritateak eskatzen dituen baldintza guziak beterik. Azkenik ikusirik sofrearen trakua beti beheiti doala, eta artoarena hein bertsuan egonki, ez da harritzeko 2008an portuko trakua 3,6 milioietara jautsi baldin bada. Xantier berriak Port Bayonne Avenir deitu elkarte bat sortu dute portuko industrilariek horko bizia- ren hobeki ezagutarazteko. Urtean pare bat aldiz kazetariak gomitatzen dituzte portuko biziaz puntuaren egitera. Gai guziei hunki xinple bat emaiten dioten hedabidekariek ba- dute horrela parada, industria gune premiatsu hori bizitzen sentitzeko. Joan den urriko ikustaldian, argazkian ageri diren enpresaburuak baikor agertu dira, ezkor agertzeak ez du balio bistan dena baina, hala ere ingurumen gaiari guziz irekiak zirela erran dute, etsenplu batzuez hornitzen zutelarik beren engaiamendua. Agriva onkailuen enpresak hangar berriak ezartzen ditu, eguzkiaren eta egurraren indarra baliatuz ; ea Landesetako oihan erraldoian diren egurrek berant ala goizago traku berri baten gaia ekarriko dioten portuari ? Garaibi berriak ezarriko dituzte, kontatzen dute horiei esker urtean lau mila kamioi gutiago hurbilduko direla kaietara, dena ere on CO2a ekonomiatzeko. Hor dira ere bi proiektu, ikusi aitzin arrankura biziak sortzen dituztenak. Beltrame eta CELSA mehategiak. Lehenak zazpi hektara hartuko ditu, besteak 35. Beltrame Italia- rren xedea da aitzinatuena, abendoaren hamaseian antolatu duen argitasun bilkuran 250 lagun hurbildu dira xehetasun eske. Zutik joanez geroztik hiru aldiz jabez aldatua den ADA altzairutegiak du bigarren mehategia begistatzen. Bi asmo horien artean bost ehun bat lanpostu irekitzea posible ikusten dute ekonomialariek, portuari milioi bat to- nako traku emendioa ekar liezaioketelarik. Horiek denak zutik ikusteko denbora 2010 eta 2011 urtetan han hara joanak izanen gara. (Ikus 3. orri) Baionako portua hiritarren erdian Arrapartitzen da Baionako portua 2009 hastapen honetan ezjakin andana bat argiturik eta mesdantzazko beste batzuk ere agerian. Azkenean bizi den entitate edozeinen egoera, baina kasu honetan, industria saileko 3000 lanpostu biziarazten dituelarik, inguru biziki hurbilean milaka hiritarrekin. Xantza bat erraiten dute batzuek, horrelako portu bat hirigunearen barnean izaitea, hiritarretatik sobera hurbil erraiten dute bestek kaltegarria dela azpimarratuz ; hurbil bizi diren hiritar horietatik ainitzek portuko lantegietan ateratzen dutelarik soldata. Kontradikzione horren elementuei behako bat eskaintzen die aste honetako HERRIAk. Bokaleko altzairutegiekin duela 150 urte baino urrunagodanik piztua da Baionako portuaren industria saila. Lehenbiziko altzairuari geroztik gehitu zaizkio gasolina, sofrea, zimenta, onkailuak eta artoa. Azken hogeitamar urtetan gehitzen zaizkio gero eta gehiago zerbitzu, administratiboak nola ez, bai eta ere portuaren zaintza eta osagarrian atxikitzeak galdatzen dituenak. Ezkerretik hasiz : Philippe Ivandekics (LBC), Jean Dominique Dronneau (SOTRAMAB), Henri Capdupuy (AGRIVA), Gerard Parreno (MAISICA), François Caseille (PBA). Ikasten ari zireno, etzira biziki xahartzen (Xinako erran zaharra) Baionako portua, gero eta muntadura gehiagorekin, Aturri ibaiaren bazterrean

Upload: 8probintziak

Post on 06-Mar-2016

258 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Herra astekaria 2990

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2990

2009ko Urtarrilaren 15ekoa - ISSN 0767-7643- 15 Janvier 2009 - 1,10 € - N° 2990 -

ILBELTZABaztan aldean eta hor gaindi, urteko le-hen hilabetea ez dute deitzen urtarrila bainan ilbeltza. Erran nahi baita “hila-bete beltza”. Ardurenik keinka huntan baita senditzen neguaren ausiki handi-ena. Horma, elur eta gaineratiko... Izen asurtia beraz.

Aurten usaian baino beltzagoa ote dugu ? Egia erran, ez gira baitezpada mintzo azken egun horietako elurteaz eta hotzaldiaz... Denen buru, ez direa alabainan sasoinekoak ? Negua negu izaitea ez dea bada gauza egokia ? Ez ahanztekotan haatik aterberik gabe bizi diren jende gaixo horiek... Eta biziki xuhurki ari behar dutenak, berotzekorik ez, jatekoa eskas eta hola...

Beltza aipatzearekin, gogorat heldu ere, eta nola ez, delako krisia hori, ge-hienik orobat krisia horren gatik edo horren estakuruan hedatzen ari zaukun lan-gabezia. Ttipi eta handi, etxe frango ba jadanik inarrosiak, Ipar-Ameriketan, Europan ala nun nahi... Eskualde hor-tarik kasik denetan kantu bera, azken bizpahiru hilabetetan lan eskasa eman-datu dela eta itxura guzien arabera on-doko egunak ez direla batere hobeak heldu, gobernuek hitzemanik ere indar bat ederra eginen dutela, eta jadanik abiatua ere, gaitz horri nolazpait ihar-dokitzeko...

Beltza ere bestalde, eta beltza baino beltzagoa, Ekialde-Hurbileko egoera hori, oroz gainetik Israel eta Hamas-en arteko gerla, Palestinako jendeak jasan behar duena eta bereziki Gaza lurraldekoak... Urrats balios batzu egi-nak badira ere aterabide zerbaiti bu-ruz... Bainan hoinbeste hil, hoinbeste zauritu, hoinbeste bazter funditze, bi populuren arteko leizea ez baita emen-datzen baizik... Eta zubigintzari atxikiak direnak baino ausartago baitabiltza a rrunt bortizkeriari emanak diren batzu.

Beltza ere bere heinean, eta ar-runt beste gisa batean, hegoaldeko auzi bitzi hori, nola euskal-gobernuko lehendakaria, bai eta harekin batean sozialixta eta ezker abertzaleko batzu nahi ukan dituzten epaitu, auzia haste-raino funtsean, gero ez bada ere segitu, elgarrekin solasean arizan direlakotz, eta solasean bakeari buruz hain xuxen, iduri-eta ez den solasean egon behar bakebide bat nahi balinbada ideki...

J-B D

3000

Urtean mila ontziPortua naturari ihardokiz egina da eta horrela di-rau. Ur zola salbetzen delako gelditu gabe, ontzi bereziek karraskatzen dute urtean aldi bat edo bietan, urzola arrastelatuz sistematikoki. Azken hamabi urte hauetan merkatal ganbarak 100 mi-lioi euroko inbeztizamenduak eginak ditu, kasik dena gure sakelatik, departamenduak bai eta ere Akitaniak (6,8 milioi euro), Estatuak eta behar bada Europak ekarri baitute dirutza hori. Beraz erran daiteke Baionako portua gu guziena dela. Angelu Barrako sargia handitua izan da, ontzien sartzen eta ateratzen laguntzen duten muntadu-rak berrituak izan dira, portuari hainbeste in-guru ezarri diote non 20 000 tonako ontzi batek barnean itzuli osoa egin baitezake kaiak torratu gabe.Urtean mila ontziren mugimenduak konta tzen dituzte, gertatzen da usu batek atera behar due-nean beste batek edo bik sartu nahi dutela ; trafi ku hori oro ordenatu behar da, inori sobera denbora galarazi gabe. Ontzi horietako karga ar-toski kontrolatua da, zer den, zertarako den eta norentzat. Kontrola lan horietan ari diren sozie-tateak ez dira guti. Aipamen berezia merezi dute “La Tour des Signaux” enpresako zazpi langilek : horietatik bost ontzi gidariak dira, gau eta egun gidatzen dituzte ontzien sar-jali mugimendu gu-ziak, 2000 eragiketa urtean segurtatzen dute. Ez ditugu ere aipatu gabe uzten ahal « Société Coopérative Maritime » koperatibako zortzi langileak ; horiek dituzte ontziak kaian lotzen eta deslotzen, horretarako tresna eta soka berezien jabe direlarik.

Trafi kua lau milioi tonetanBadu dotzena erdi bat urte jada lau milioi tonetara heldua dela Baionako portuaren trafi kua. Gorago aipatu obra horien ondorioa parte batentzat bakarrik, ezen industria sailak sekulako berregituraketa bizi izan du 1975/1990 urtetan, eta Baionako portu hegiko hainbat enpresek leher egin dute, Socadour eta Satec, bi izenen emaiteko. Ordainez, eta ainitz urratsen emaitza, ADA altzairutegia lurretik atera da. Gaur egun 230 langile badabiltza lantegi horretan, burdinkia urtzen duen labea gau eta egun ari delarik, hiru asteko pausa bakar bat hartuz urtean. Raffi nerie du Midi enpresa hetsi berria dute, 2007 ondarrean. Ontziz ekartzen zituzten horko dupa erraldoietara 400 000 litro gasolina, kamioietan hemen gaindiko ezentzategien beharrentzat. Dupak, omen, biziki zaharkituak izanki, eta lanjerosak inguru hurbilarentzat, dena hetsia dute. Ingurumenak orokorrean irabazi duenez ez da argi, ezen, egunean berrogei kamioi jiten dira Bordeletik honat ezentzaz beterik errepidez.LBC sozietateari behako bat eman gabe ez gauzke. Industri kimikoan gaude sartuak enpresa horrekin. « Vigi pirate » plana indarrean izanki eta 2001az geroztik, enpresa horrek ezin ditu ateak ireki publiko zabalarentzat. Ezin ditu beraz inork enpresa horretako hamabi dupa erraldoiak hurbilenetik ikusi, hor ari diren langileek salbu. « Seveso bi » kategoriako seguritate neurri zorrotzak artoski betetzen dituen enpresa horrek bestalde, igurikatzen du biz pahiru urte honetan jada, Estatuaren baimen berezia bere eremuaren handitzeko, salmenta arazorik ez duelarik, obren egiteko dirua ba, dela aktibitate kimikoarentzat, bai eta ere seguritateak eskatzen dituen baldintza guziak beterik. Azkenik ikusirik sofrearen trafi kua beti beheiti doala, eta artoarena hein bertsuan egonki, ez da harritzeko 2008an portuko trafi kua 3,6 milioietara jautsi baldin bada.

Xantier berriakPort Bayonne Avenir deitu elkarte bat sortu dute portuko industrilariek horko bizia-ren hobeki ezagutarazteko. Urtean pare bat aldiz kazetariak gomitatzen dituzte portuko biziaz puntuaren egitera. Gai guziei hunki xinple bat emaiten dioten hedabidekariek ba-dute horrela parada, industria gune premiatsu hori bizitzen sentitzeko. Joan den urriko ikustaldian, argazkian ageri diren enpresaburuak baikor agertu dira, ezkor agertzeak ez du balio bistan dena baina, hala ere ingurumen gaiari guziz irekiak zirela erran dute, etsenplu batzuez hornitzen zutelarik beren engaiamendua.Agriva onkailuen enpresak hangar berriak ezartzen ditu, eguzkiaren eta egurraren indarra baliatuz ; ea Landesetako oihan erraldoian diren egurrek berant ala goizago trafi ku berri baten gaia ekarriko dioten portuari ? Garaibi berriak ezarriko dituzte, kontatzen dute horiei esker urtean lau mila kamioi gutiago hurbilduko direla kaietara, dena ere on CO2a ekonomiatzeko.Hor dira ere bi proiektu, ikusi aitzin arrankura biziak sortzen dituztenak. Beltrame eta CELSA mehategiak. Lehenak zazpi hektara hartuko ditu, besteak 35. Beltrame Italia-rren xedea da aitzinatuena, abendoaren hamaseian antolatu duen argitasun bilkuran 250 lagun hurbildu dira xehetasun eske. Zutik joanez geroztik hiru aldiz jabez aldatua den ADA altzairutegiak du bigarren mehategia begistatzen. Bi asmo horien artean bost ehun bat lanpostu irekitzea posible ikusten dute ekonomialariek, portuari milioi bat to-nako trafi ku emendioa ekar liezaioketelarik. Horiek denak zutik ikusteko denbora 2010 eta 2011 urtetan han hara joanak izanen gara. (Ikus 3. orri)

Baionako portua hiritarren erdian

Arrapartitzen da Baionako portua 2009 hastapen honetan ezjakin andana bat argiturik eta mesfi dantzazko beste batzuk ere agerian. Azkenean bizi den entitate edozeinen egoera, baina kasu honetan, industria saileko 3000 lanpostu biziarazten dituelarik, inguru biziki hurbilean milaka hiritarrekin. Xantza bat erraiten dute batzuek, horrelako portu bat hirigunearen barnean izaitea, hiritarretatik sobera hurbil erraiten dute bestek kaltegarria dela azpimarratuz ; hurbil bizi diren hiritar horietatik ainitzek portuko lantegietan ateratzen dutelarik soldata. Kontradikzione horren elementuei behako bat eskaintzen die aste honetako HERRIAk.Bokaleko altzairutegiekin duela 150 urte baino urrunagodanik piztua da Baionako portuaren industria saila. Lehenbiziko altzairuari geroztik gehitu zaizkio gasolina, sofrea, zimenta, onkailuak eta artoa. Azken hogeitamar urtetan gehitzen zaizkio gero eta gehiago zerbitzu, administratiboak nola ez, bai eta ere portuaren zaintza eta osagarrian atxikitzeak galdatzen dituenak.

Ezkerretik hasiz : Philippe Ivandekics (LBC), Jean Dominique Dronneau (SOTRAMAB), Henri Capdupuy (AGRIVA), Gerard Parreno (MAISICA),François Caseille (PBA).

Ikasten ari zireno,

etzira biziki xahartzen

(Xinako erran zaharra)

Baionako portua, gero eta muntadura gehiagorekin, Aturri ibaiaren bazterrean

Page 2: Herria 2990

• George Bush Estatu-Batuetakopresidentak bere azken prentsaurrekoaegin du, lekukoa Barack Obama-ri pasatuaitzin. Oro har, ez du deusen urrikirik, berelana ahal bezen xintxoki egin duela, artetan zon-bait huts ere nornahik egiten dituen bezala. Aitor-tu du nolazpait Irakiako gerlari plantatu zela berribatzu ez xuxenak bildurik. Bestalde, arruntIsrael-en alde agertu da, Hamas delakoa gaitze-tsiz

• Inglaterrak euro hori ez du maite kondu guzienarabera. Ehuneko 71 dira herri hortan euroarenonartzearen kontra direnak hamar urteren buruaneta ehuneko 23 bakarrik daude han alde sondaiabaten azken ikertzearen arabera. BBC delakoan% 69 dira Anglesetan erran dutenak heien sterlingliberak apaltze bat egin badu ere, ez dela horarrazoin bat euroan sartzeko eta % 14 ek ikustendute hori arrazoin bat gehiago europear monedahortan ez sartzeko.• Errusia eta Ukrainak ez dute batere konpon-tzen orainokoan segurik gazarekin duten auzihori. Errusiako Gazpromek dei egin dio berrikiUkrainari berriz itzul dadin elgarrekin hasiak zituz-ten tratuetan, aldiz azken hortako Kiev kapitalakdiolarik kalte haundiak izan ditazkeela europearbatasuneko herrientzat auzi hortan. Eta hor duteTxekia, Europar batasunaren presidentzia duenaorai. Hunek berriz deitu ditu bi herri gasailarihoriek hautsi-mautsi batetarat erranez : « Guk ezdugu zuen gataskan parte hartuko, zeren baitirahor zuen arteko kondu batzu, zuek baizik xuri ezditazkezuenak”.• Argentinan zer eginen ote zuten orai, lehengolaborari eta hazle euskaldunek ? Ahal bezalakozerbait hain segur, oraingoak egiten ari direnbezala. Jakin behar dena da ez zuketela lehengodenboretan egin izan zuten fortunarik eginen.Traba eta neke handiak dituzte alabainan hangopanpa zabaletan behiarekin bizi behar dutenek,gero-ta-neke gehiago baitute hango tropakkudeatu behar dituztenek. Hots, behiak utzi etasoja transgenikoa egiten dute edo amesten hala

nola Sergio Medail laborari hunekbezala, bere 350 behiekin Buenos Aires

kapitaletik 350 kilometretan. Berengobernamenduaz dira kexu, hunek peso

batean ezarririk pinta esnea, neurri hori hautatubaitu diru arrazoinez, inflazioaren beldurrez.Lurraren jabeek aldiz 1,30 peso galdatzen pinta-ko, beste herrien eta gostasariaren neurrian egoi-tekotz eta behar litakeen kontrolarik ez izaki,Emiliano Amondaray batek deitoratzen duenbezala. Eta horra nolako ondorioak dituen horrekjadanik : duela hogei urte 60.0000 behi tropaziren lekuan 11.000 dira orai doi-doia. Nausibatek 12 langile kanporatu ditu… eta zenbat hola-ko ! • Espainian gero-ta ixtripu gutiago dute bideetanurtetik urtera joan deneko bost urte huntan.Oraino ixtripuz 2.181 hilak bai haatik joan den urtehortan eta beraz beti sobera. Ez dira ustegabeta-rik holako ondorioak : lehenik ponduak ezarrizituzten han ere permisean, hemen bezala, horibaita hutsak eginez ttipitzen den kapitala. Etabadira beste neurriak, hala-nola bidetako larderiaeta gaztiguak. Eta ere, hau betikoa, gero-ta-gehiago ikasten ari dela han ere bakotxa, kasuegiteari, eta hobe !• Palestinarren Gaza beti supean da eta berrizere 25 hil izan dituzte egun bakar, orotarat milakobadirelarik hilak. Hamar egun oraino, Obama pre-sident berriak falta zituelarik bere kargu berriarenberak hartzeko bainan arte hortan deus mirakulu-rik ez ageri, nahi ala ez Amerikaren aldetik etaurrats zerbaitetan delarik gako bat igurikatzen.Denbora berean, jendea kexatuz bezala, horramanifestaldiak dituztela arabek eta beste protes-tariek, politika gizonak ere higi diten diplomaziabidez. ONU batasuna eta bazter guzietako mani-festaldiek ez dute beste desirarik: geldi dadienIsrael bere bonbardatzetarik, bai-eta Hamas eretiratzetik, baina nola entzunaraz holako deiak ?• Sri Lanka da lehenagoko Ceylan estadu ttipia,India haundiaren izkina batean. Han dira elgarrenarteko gerla gorrian Zingalesak eta Tamulak,azken hauk gehiago jendez. Bi herri, bi kultura, bialfabeta. Eta huna zenbait egun bakarrez SriLankako armada izigarriak, Tigreak deituak sartuzaizkiela artean basa jestu hauekin : erredolaedo « bouclier » orde, haurrak ezartzen dituzte.Gobernuak 2009 urtearen buruko meneratu gogoditu Tamulak, baina mendeak ditu gataska horrek.• Londresen eta Inglaterran zernahi kanpotiarlangaldatzale badute azken urte hautan beren lu-rrean sarturik, beste herriak baino laxoago izanbaitziren han onartzeko. Daukate, holaxet badi-tuztela miliun bat kanpotiar sartuak, Europanbarna baina urrunagotik gehienak. Haatik hor ereikasi dute sartze horien neurtzen eta mugatzenemeki emeki. Lege batzu ere eginak dituzte, kon-trola bat neurtu gogo dutenak. Hots, haratekoetorkineri galdatua zaie ahalaz ofizio bat ukaitea,ingles mintzaiaren ezagupen doi bat bederen etaholako gauzak. Ministro baten arabera, moldehoiekin, % 12 etorkin gutiago dituzte 2007anonartuak beren erresuman.

JUJE HORIEK...Nihun ezin egona baitu eta denetan bere sudu-rra gutien ustean sartu behar, Nicolas Sarkozypresidentak erakusterat eman du, Parisekogorte nagusiaren aitzinean egin hitzaldi batean,ikerketa akulatzaile ekarriak diren juje berezihoriek, frantsesez “juges d’instruction” deitu jujefamatuak, kentzen ahal litazkeela edo bederenbeste gisako sail bati lotzen. Berehala horrengatik ere sortu dira eztabada minbera batzu.Ainitzen beldurrra, untsalaz segurik arras berengain diren juje horiek kenduz, ez denetz justiziagero eta gehiago gobernuaren eskumakil iza-nen. Bizkitartean, egia da ere batzuetan jujehorien gatik izan direla gaitzeko saltsa nahasiaketa baditakeela hor nunbait zerbait aldaketafuntsezkoren beharra. Afera hortan, gogoeta-garriena hauxe ditake: batzorde berezi bat bultahuntan ari delarik ikertzen nolako kanbiamendu-ak litazkeen preseski egokienik justiziarenmundu hortan, nolaz eta zendako, bat-bateaneta batzorde horren txostenik igurikatu gabe,Sarkozy plantatu den holako hitzaldi bati. Delako juje horien saila Napoleon-en manuzabiatua da1811-n, badu beraz kasik berrehunurte! Orraztatze on baten beharra segurikbadela hor gaindi, guk ez dugu ezetz erranen,bainan orraztatze hori ez nolanahika egi-tekotan...

ELURRAKasik Frantzia guzia elurpean, aspaldixkoanetzen hori ikusia! Eta hotzaldi bat ona denboraberean! Nahi bezenbat elur beraz elur-tokietan,eta nahi baino aise gehiago beste nun nahi!Ondorioz, bide asko zerratuak elurraren gatiketa lerrakor izanez. Idekiak egon direnetanautoak nekez ibilki eta errekontru frango, treinbatzu geldituak, hegazkinen mugimendua erelekuka trabatua, nahiko buruhausteak zonbaitegunez segidan.Araberan gehiago elurra bakan aire izaitenduten eskualdetan, ez baitira alabainan gisahartarat muntatuak. Gogoetagarriena, aterberik

ez duten jende horien egoera. Gauza jakinabestenaz ere horietarik badela gero eta gehiagoeta ez bakarrik hiri handi horietan...Laguntzaileak ere gisa hartarat bermatzen dirasegur bainan zer egin behar da, horma ari etaelurpean berdin, laguntzarik onesten ez dutenbatzuekin? Holako kasuak gertatu baitira egunbeltz horietan ere...

MINBERAPalestinako gertakari latzek eta bereziki Gazakolurraldea zafratzen dutenek inarrosten dituztebestalde ere bazter guziak. Frantzian gaindikonparazione, zernahi manifestaldi izan daehun bat hiritan palestinarren sustenguz, ezinonetsia dela populu horrek holako erasoajasaitea. Joanden asteburu hortan berean,barne-minixteritzaren arabera, 123.000 lagunizan dira manifestaldi horietan parte hartu dute-nak, bainan aise eta aise gehiago ibilaldi horiekmuntatu dituztenen gostuko. Denetan, biziki girominbera. Lekuka, zonbait zalaparta. Bainan haneta hemen izan dira ere manifestaldiak Israel-enalde, Israel herrialdeko jendeari behar zaiolasegurtatu bakean bizitzea, bakean eta ez Gazaaldetikako tiroen mehatxupean... Hots, batzueriiduritzen Israelgo gobernuak dituela hoben guzi-ak, bere armada atrebituarekin, eta bestebatzuk gauza bera erraiten Hamas delakoaz...Anartean, zonbat nahigabe Gaza aldean! Etanolako itsuskeriak! Nazioarteko erakunde nagu-sia ari delarik dei eta dei bakearen alde bainanorainokoan segurik arrunt debaldetan! Hainbestenarekin, igande aratsean, Parisekoondoan, Saint-Denis hirian, norbaitek lehergailubat bota du zinagoga baten aitzinaldeari. Makurguti zinagogan berean bainan frango handiaksahetseko jatetxe batean, jatetxe hori judubatzuek atxikitzen. Eta hori da preseski ainitzenbeldurra, Palestinako gertakarien gatik, juduenkontra eta mendekio hutsez tzarkeria batzu egi-nak izan ditazkeela hor gaindi eta berdin gutienustean. Giroa aitzina nahasiz eta suminduz...

J-B D

2

Ibarretxe auzia ezabatua Ibarretxe lehendakaria,PSE-EEko eta ezkerabertzaleko kideen kontrakoauzia ez dute eginen Euska-di Autonomia Erkidegokoauzitegi nagusiaren eraba-kiz. Prokuradoreak ala PSEeta ezker abertzalekoepaituen abokatek, epaileeieskatu zieten auziarenezabatzea. Aldiz Ibarre-txeren abokatak auziarenegitea eskatua zuen, zerenelkarrizketaren zilegitasunaeta eskubidea baitzenauziaren mamian.ETAren su-etena denboran,2006ean, Batasunakoordezkariekin elkarrizketapolit ikoak egitea gatikauzipetu zituzten, ErmukoForoa eta Dignidad y Justi-cia elkarteek galdeginik.Sekulako ikusmina sortuazuen auziak. Lehendakariaketa auziperatuek, auziarenzentzugabekeria salatuazuten. Nolaz, Euskal Herrikoagintariak elkarrizketa gatikauziperatuak izaitea, berenbete beharra, mila aldizaldarrikatua hori beradelarik. Beren kontrako auzia, elkarrizketaren kontrako auzia zela salatuazuten. Auzia politikoa zela, zenbaitek bultzatua, lehendakaria auzipetuenalkian jarrita argazkiaren egiteko. Salatua zuten halaber, nolaz epaileek –eta ez hautesleek – erabakitzen ahal duten zein izan behar den agintaripolitikoen lana bakearen bidean.Juan Jose Ibarretxe lehendakaria kezkatuta agertu da auzitegiak ez due-lako auziaren mamia aztertu nahi izan eta beraz epaiketa berriro egindaitekelako interes politikoa baldin badago. Auzitegi Gorenak beharko duazken finean trenkatu zeren epaiketaren deia bidalia izanen da.

Independentziaren aldeko plataforma “Demokrazia Hiru Milioi - D3M” izeneko plataforma aurkeztu dute, besteakbeste Itziar Aizpurua, Julen Aginaga eta ezker abertzaleko pertsonalitateezagun andana batek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoaren 1eaneginen diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, herriplataforma berria aurkeztu dute, Euskal Herriko hiru milioi biztanleek,beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren alde.Berehala Espainiako Estatuko prokuradore nagusiak, ANV, Batasuna edoEHAK alderdi debekatuekin zerikusia baduen ikertzeko agindua emandu. D3Mk gutxienez 17.900 sinadura beharko ditu hautagaitzaaurkezteko : 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.700 Araban eta hau-tagaien zerrenda urtarrilaren 21 eta 26 bitartean aurkeztu beharko du.Izenak herriko etxeetan eta notaritzetan bilduak izanen dira.

Zentsura-mozioaren kontrako manifestaldia AzpeitianIñaki Errazkin ANVko auzapezari sustengua emaiteko eta herriko etxeanEAk eta EAJ-PNVk aurkeztu zentsura-mozioaren kontra egiteko ezkerabertzaleak manifestaldia egin du Azpeitian (Gipuzkoa). Manifestarienartean, Errazkin bera eta ezker abertzaleko ordezkari ezagunak izan dira,besteak beste, Arnaldo Otegi, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko auza-peza eta Rafa Diez Usabiaga. EAJ-PNVk ezker abertzalearen proiektupolitikoa zentsuratu nahi duela salatu dute. Larunbatean eztabaidatukodute Errazkinen kontrako zentsura-mozioa herriko etxean.

Lokarri : herritarren partehartzearen alde Lokarri, akordio eta kontsultaren aldeko mugimenduak, gogoeta epea abi-atu du urtarrilaren 31n eginen duten biltzar nagusian bururatuko dena.Mugimenduaren lehentasuna : herritarren parte hartzearen bultzatzea.Indar eta sustengu bildu nahi ditu, herritarren ikusmoldearen alda-rrikatzeko eta entzunarazteko.

Mikel Iribarreni 170.000 euroko kalte-ordaina Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Mikel Iribarreni170.000 euroko kalte-ordaina emaiteko agindu dio Espainiako Estatuari.Iribarrenek zauri biziki larriak izan zituen 1991n, Iruñean euskal presoenaldeko manifestaldian parte hartzen ari zela. Auzitegiak aho batez hartudu erabakia eta ordainketa datozen hiru hilabeteetan gauzatzeko aginduaeman dio Estatuari.

97 milioi euro, 15 kultura azpiegitura laguntzekoKasik 100 milioi euro gastatuko ditu euskal gobernuak heldu diren 5urteetan, kultur azpiegitura berrien egiteko edo erreberritzeko eta horihiru probintzietan. Orotara 15 azpiegitura berri edo zahar lagunduko ditu.Horietatik bost Araban, hala nola, Gasteizko Kongresu Jauregia edo KirolJauregia ; hiru Bizkaian : hoietan Historiaren Museo Nazionala edo Artxi-bo Historiko Nazionala ; zazpi Gipuzkoan : hoietan Balentziaga Museoa,Ekain Berri, txotxongiloaren nazioarteko zentroa, Hondarribiko harresiaeta kultura garaikidearen nazioarteko zentroa.

Bilboko Guggenheim Museoan bisitari gutiago iaz50 mila bat bisitari gutiago pasa dira joanden urtean Bilboko museotik :%5 gutxiago. Atzerritarren kopurua gutitu egin da bereziki. Hala ere,museoko arduradunak ez dira kezkatuak zeren prebisioak bete baidituzte.Iazko urtean bisitariek 230 milioi euro utzi zituztela Bilboko egonaldietan.

Hamar mila langileren lanbidea zalantzan Hodei beltzak hegoaldeko ekonomiaren panoraman 2009ko urtehasieran : Gasteizko Mercedes Benz enpresan 2.800 langile etxerat bidalinahi dituzte hirurogeitamar egunez eta ondoko egunetan enpresak lan-postuak murriztu nahi dituela jakinaraziko du.Pilak fabrikatzen dituen Cegasa enpresak, 360 langiletik 240 kanporatunahi ditu Gasteizko fabrikatik.Sidenor, 3.114 langile dituen enpresa haundian 2.200 langileren lan pos-tuak zalantzan dira Basauri, Gasteiz, Azkoitia eta Legazpin dituen lantegi-etan.Gipuzkoan, Transportes Catalan, 130 langile dituen garraio enpresa ateakhesteko zorian aurkitzen da. Eguzkialde fabrikak 40 langile, Egoki enpre-sak 120 langile eta Ureche taldeak 70 langile kanporatzeko asmoa jaki-narazi dute.

Juan Jose Ibarretxe eta Arnaldo Otegi solasean astelehen goizean, Bilboko auzitegian…

Page 3: Herria 2990

BIXINTXO-BESTAK ZIBURUNHerriko bestak ortzirale huntan hastendira Ziburun. Egitaraua azken urte hori-etakoaren ildo beretik ezarria dute pikoan.Hasteko beraz, auzapezak eskoletako haurreriemanen daizkiote herriko giltza edo gakoak.Aratsean, mus lehiaketa Kathy ostatuan bai etakontzertu bat Mikel Hats taldearekin.Larunbatean, tiro lehiaketa herriko tirogunean.Aratsaldean, trial motoen balentriak pilotaplazan. Aratsean, kontzertua Moskoritaldearekin bai eta ondotik dantzaldia Koloka-rekin.Igande goizean, meza nagusia JondoniBixintxoren ohoretan. Ondotik, aurreskuaBixintxo taldearekin. Bai eta odolki prestatza-ileen xapelgo nagusia, urtetik urterat arrakasta-tsuago dena. Eguerdi irian, odolki jastatzea etaherriak eskaini zintzur bustitzea, Arrantzaleaktaldea partzuer. Aratsaldean, pilota partida,Paxkal de Ezcurra eta Thierry Harismendy,Gregory Aguirre eta Eneko Bessonnart.Bertsulariak, Errexil, Ezponda, Xumai Murua etaXabi Soubelet. Fandango lehiaketa, mutxikoak,bestalde muslarien finalerdiak eta finala.Ondoko igandean, herri-bazkaria, Alaiak han izanen bazterren aitzina airosteko.Izenak eman behar turismo-bulegoan.

TOKIA ESKASZiburuko bestek badutela arrakasta, huna uste-gabeko froga bat gehiago. Pesta-karietortzen dira ausagailu mota frango eskaintzen duten ofiziale horietarik. Joandenastelehenean, goizeko 3etan, gauak gau beraz, batzu arribatu dira aski aitzinerat etaherriko plazaren erdian plantatu, toki bat behar zutela atsulutuki besta horien denbo-rako. Bainan tokia eskas izanez herriak ezin ditu hartu. Bazterrak minberatu ere dira,herriko etxeak beti erraiten tokirik etzela gehiago eta ofiziale heiek ez amor emaiten,plazaren erdian egon nahi ! Azkenean lekuak hustu dituzte halere iluntxeari buruz…

ARTIXTAK LEHENHendaian ere Bixintxoak hurbilduak dituzte bainan helduden astean dira hasiko, ezaste huntan, eta hiru asteburu iraunen dute. Lehen egunean, urtarrilak 23, ongi eto-rri egina izanen zaio Pellot itsasturi famatuari. Biharamunean, alimaleko atabalarielgarretaratzeak harrotuko du hiri guzia! Anartean, horra herriko margolarien erakus-keta herriko etxean, egun hotan hasia, otsailaren lehena arte segituko dena.

ZALDIA SALBATUUrruñan, ihizin zabilan gizon bat ohartu da zaldi bat bazela errekontruz erreka tzarbateratat lerratua eta toki lohitsu batetarik ezin ateratuz ari. Su-hiltzaileak deituakizanik eta maraxel bat ere heiekin, denen artean, behar zen denbora hartuz, salbatudute gaixo zaldia!

14.074 BIZTANLE DONIBANENHortakoa den INSEE erakundeak Urtats-kari agertu ditu xifre batzu legezko jendekondaketa batzuen ondotik eta hor agertu da Donibane Lohizunek gainditua duela14.000 bizilagunen ozka, ofizialki heldua baita 14.074-etarat.Hori izan da funtsean Peyuco Duhart auzapezaren lehen solasetarik, deneri ongietorria egin bezen laster, joanden egunean, herriko etxean muntatu agiantza bilkuran.Hitzaldi berean azpimarratu du giro berezi batean hasi dela urte berria, krisia delakohorren gatik, bainan nehork ez dakiela xuxen erraiteko zoin izanen diren ororen burukrisia horren ondorioak. Jadanik diru sartze gutiago herriarentzat; hori segura. Horrekez du murrixten, hala erran du auzapezak, herria kudeatzen dutenen borondateaaitzinerat egiteko garapen sano baten griña azkar batekin. Bai eta zerga emen-datzerik gabe, ez dela keinka preseski diru gehiagoren galdetzeko gutarteko jendeari.Gutiagorekin berdin untsa egitea eta ahalaz hobeki, hori da errepikatu duen leloa.Oroitarazi du obra asko akulatu dela iragan urtean, Hiri-Bihotz aparkalekua eta beste.Aurten ere gogo berarekin segitu behar dela.

RENE THURIN OHORATUA ZIBURUNZiburun ere jende frango bildu da Bordagaineko kaskoan egin den herriarenagiantza-bilkurarat. Guy Poulou auzapezak aipatu ditu jazko obrak eta aurtengoxedeak. Behar-ordu presatuenetan, Zokoa aldeko itsas-hegian ezponda batzuen

azkartzea, aspaldiko arrangu-ra, azkarki emendatu denaazken aste hotan, udazkenondarreko euritearen gatik.Bilkura berean, urte guzizbezala, ohoratu dira elkarteaskotako langile jarraiki batzu.Ohorezko medaila ukandutenetan, René Thurinerakasle eta hautetsi ohia,oraino biziki pixkor bere 91urteekin. Denboran errientegona Pagolan eta Saran,gero Ziburun berean etaazkenik Donibane Lohizunen.Herriko etxean axudant izanahamabi urtez. Ohoratuetan ereMichel Imaz mereximenduainitz baduen gizon ernea,Ziburu xaharra errotikezagutzen duena, parropiarenlaguntzaile suharra etaJakintza elkarteko kide argia.Bestalde, departamendukokirol eta gazte zerbitzuenohorezko medaila hiru lagunekukan dute bilkura beraren kari-etarat. Horiek dira RogerFlorane, herriko axudant ohia,luzaz kirol-sailaz arduratudena, Guy Lalanne, tenislarihauta izana, ondareaz axolahandia baduena, bestaldeJakintza elkartearen burudena, eta Jean-JacquesGouaillardet zinegotzia, he-rriko elkarteen gida-liburuxkabat ateratu berri duena,bestalde bera Itsas-Begiaelkarteko buruetarik dagoena.

3

Baionako portua hiritarrenerdian (1.hasia)

Ingurumenaren arrankura1962/63 urtetan seriostu zirelarikBokaleko altzairutegien hesteko sus-moak, jendea milaka atera zen karri-ketara, apezpikua lehen lerroan, gal-duko ziren enpleguen eta galdukozen ekonomiaren bersustapena gal-datzeko. Hetsi ziren lantegi haiek, etagobernuak bultzaturik eta, menturazdiruz lagundurik ere, hemen gaindikokatu ziren Turbomeca Tarnoseneta Dassault Angelun. Industria gar-biak eta kasik ixilak. Jendea hasi zenbizitzera jiten brauki Tarnose etaBokalera. ADA altxatzearekin piztuziren lehen ingurumen elkarteak.Franko laster gobernuak zutik ezarrizuen S3PI kontsulta eta iker ba-tzordea. Geroztik eta portuko ingurumenarenarrankura goitituz joan da.“Derivados Forestales” enpresa kimi-ko proiektuak gibelera egin zuen,bereziki Angeluko eta Miarritzekohautetsiek interes guti eta trabafranko ezarri baitzioten. Hori ikustea-rekin eta oharturik portuko ordezka-ri guziak biltzen dituen S3PI batzor-dean deusik ez zela aitzinatzen,industrialariek sortu dute PortBayonne Avenir elkartea. Honek,bistan dena, enpresen interesakzaintzen ditu, baina, denbora bereaningurumenaren arrankura gero etahandiagoa izanki iduripen kolekti-

boan, erakusten die enpresei elemen-tu hori erregularki kontutan hartzen,eta berdin, ingurumenaren izeneanmintzatzen erraztasun edo laguntzapublikoak eskuratzeko.

Desertu industrialen tratamenduaGaurko eguneko legeak zorrotzakdira, industria gune deserturatuenberriz baliatzeko baldintza biziki zai-lak ezartzen dituzte. Bokale etaTarnosen ordea badateke dotzenakafamilia lehenagoko altzairutegien ere-muetan bizitegia eraiki duenik, lekuhaiek larre eta etxeleku ezartzera-koan botere publikoek zerbait kon-trola eginarazi ote zuten ? Satec etaSocadour lantegiak hetsi ondoan, zertratamendu eginik izan da ?Tratamendu legeak hitzez hitz betea-razteko, ez litekea hor zenbait garbi-tzaile enpresentzat ixtant bateko lan-biderik ? Raffineries du Midi desegi-ten ari diren bezalako tratamenduzuhurra ez luketea bestek eremerezi ? Lan ainitzen mentura balite-ke, baina nork pagatuko luke ?Haatik, horrelako gogoetak inguru-men elkartek gutixko plazaratzendituzte ; portuko enpresei leporatzendizkien arrisku berak bizi direnlekuetan agerian emanak balira zeregin behar lukete, beste norapaitbizitzera joan ? Hor hunkitzen dituguingurumen arrankuraren mugak.

René Thurin erakasle ohia ohoratu du Ziburuko herriak

Michel Imaz saristatua izan da Jakintza elkartearen laguntzaile bezala.

Ikus arte lagunaTa segi bideaGuk ere hi gogoanEginen gureaBetiko zorionaHire ondareaEkiaren distiraOrai duk hirea

Denborak erreposkiBeretzen dik denaUrteekin eztituzArimaren penaBizirik atxik beza hire orroipenaAusarki eman dukanMaitasunarena

Eskerrik asko MixuBihotz bihotzetikHainbeste kantu, irriEskaintzea gatikGoza ezak ba phestaIzarren eskutikAingeruñoak kuxkuxDituzkek engoitik

Jojo Bordagarai

AGIANTZA-BILKURA URRUÑANUrruñan ere, kasik herri guzietan bezala, agiantza-bilkura bat egin da herriko etxean.Astelehen iluntxean bildu dira beraz asko jende, hautetsi eta beste kargudun. Odile deCoral auzapezak aipatu ditu jazko gora-beherak bai eta ahal bezen laster gauzatzekoakdiren xede zonbait. Hala nola herriak nahi lukeen erosi Camieta etxaldean salgai deneremua, sozial-mailekobizitegi andana baten horeraikitzeko. Oleta-ko aldeanainitz etxe berri egin baita,auzoalde hortako eskolahandituko dute. Bestalde,elkartetxe bat eraikikoUrruñako plazatik arras hur-bil. Auzapezak garbiki erranere du toki gehiago nahidiola herriak emaneuskarari. Hain xuxenInternet sarean gune batideki da herriaren kondu etagune hori elebiduna.Bestalde, oroitarazia izan daelizako organo berriaestreinatuko dela udahastean eta xaharra, heinbat berriturik, joanen delaPausuko elizarat.

Odile de Coral auzapezaren inguruan, Ziburu, Donibane,Biriatu, Ahetze eta Getariako auzapezak, Kotte Ecenarrokontseilari orokorra, Sylviane Allaux, Akitania-Lurraldekohautetsia eta Germaine Hacala, Urruñako lehen axudan-

ta, euskararen sustatzeaz ere azkar arduratzen dena.

Aski eguraldi hotza zenjoanden ortziralegoizean. Eta halerejende ainitz bildu daUrruñako hilerrietaratazken omenaldi suharbat eskaintzekoPatrick Michelenadenek Mixu erraitenziotenari. Artixta frangobesteak beste, kantarieta soinulari. Mixu-renbetiko adixkide batzumintzatu dira erranez zoin zen lagun-kina eta nolako bihotz ona zuen,lekukotasun guziz hunkigarriak.Kantuak ere entzun dira, hala nolaXabaltx eta Maialen Errotabeherekeman dutena. Denek gogoan zutenMixuk ereman saila, Euskal Herriamaitez eta euskara maitez, bide berri-ak ere idekiz kulturaren sailean.

MIXU

Eve Chevara neskatxak moldatu afixa.

Page 4: Herria 2990

4

ANGELU

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Compositadour proiektua bidean -“Compositadour” hegazkingintzakoproiektua presentatu dute joan denastelehenean Dassault lantegian. Horrenobratzeko, ekai konpositoen garatzekozentro tekniko bat sortuko dute aurten,ikerketa eta formakuntza segurtatuz,enpresa ttipi eta ertainen zerbitzuko. Hor-rela, jakintza teknologikoa garatuko dute,munduko lehiaketa ekonomikoari buruegiteko, eta tokian berean, lanpostuaksortzeko. Zentro tekniko hori izanen dafuntsean, Baionako Ruwel ohiko ere-muan, “ Technocité ” lan gunean irekikoden lehen entitatea. Akitaniako Dassault,SOCATA eta Composites d’Aquitaineenpresak, metalgintzako ofizioen bata-suna, Peiroradeko lizeo teknikoa, etaeskualde, departamendu eta herri elkar-goko arduradunak dira Compositadourproiektu horren partaideak.

BAM hiri elkargoaren agiantzak 09 -BAM hiri elkargoaren burua aldatu dajoan den primaderako bozetatik landa,baina agiantzen kari Jean Grenet buruza-gi berriak ez du aldaketa handirik eraku-tsi Didier Borotrak kargu berean eramanduen bidearekin. Hiri elkargoak ekonomiaeta proiektu larriak ditu ildo nagusi, etasozial sailean segitzen du Miarritzeneraikiko den hotel sozialaren xedearekin.Gorago aipatzen dugun “ Composi-tadour ” proiektuari hurbiletik kasu egitendio, erraitea ez baita aski izanen departa-mendua eta botere publiko desberdinenpartaidetza ekonomikoaren segurtatzeko,21 milioi eurotan estimatua den xede ho-rrentzat. Bigarren treinbide lasterraren(LGV) kasuan baieztatu du hiri elkargoak25 milioi euro ekarriko dituela Tours-etikBordelerateko bidearentzat ; baina baiez-tatu du elementu eskasian dela Bor-deletik Hendaiarateko partearen 40 milioieuroak erabaki aitzin ; nondik pasa lite-keen bigarren treinbidea eta geltoki batizanen den zehaztu aitzin.

SENPERE

Herriko Etxearen Urtatsak - Ganden ortzirale aratseanElkartetxean elgarretaratze bat egin da andere auzapezakbere kontseiluarekin gomitaturik. Hor aurkitzen ziren gurekontseilu orokor Auroy jauna. Herriko 50 bat elkarteetakoordezkariak. Eskola guzietarik. Herriko zerbitzu guzietakozuzendariak edo ordezkariak. Herriko enplegatuak etajandarmeria. Guzieri urte berri eta osagarri ona desiraturikandere auzapezak zabaldu di tu bere berr iak. Urtexaharreko egintzak eta urte berriari buruz proiektuak.Eskertu ditu bere laguntzaile guziak.

Ganden urtean izan ditugu 65 sortze, 25 eskontza eta 45heriotze. Hauteskundeak ere bere alderat ongi joan zaizko.Eginak izan diren obra guzietan gotorrena Luberriko urarrasta. Diru laguntzak handizki ukanez. Bertzalde arrasbeharrezkoak diren obra zonbeit bururatuxeak dire.Eskoletako haurren jateko gela handia Gantxikiri lotua etaAmozko eskolaren handitzea. Etxegintza asko izan da,horietan andana on bat sozial mailekoak.

Urte berriko proiektuak – gure karrikaren erditik denautopasaiaren arintzea. Bortz kantoinetarik Urgurikolandetan gaindi Ibarrun alderat bide berri bat eginez.Hortako gure “ Ur Xuri ” ibaiaren gainetik beharko dire eginbi zubi handi. Lehena aurten eginen da. Gainerateko laneksegituko dute. Kontseilu Orokorrak diru laguntza handiakemanen ditu. Lizardiko zelaian orai diren saltegi eta lantegihorien aldean bertze zonbeit egiteko lur peza bat erosigogodute. Plaza gibelean Dokhelar eta Dourisboure familierierosi lurrean obra asko egi teko xedetan dire.Haurtzaindegia handitu behar da. Lakuan sozial etxe multxobat egin gogo dute. Horiekin arrangura bat erakutsi du aipuden Zalutasun Handiko Treinbide berriaren gainetik. Berealdetik Auroy jaunak Urtatseko desira hoberenak erakutsirikerran dauku orai arte bezala bere ahal guzien arabera gureherriaren laguntzerat lehiatuko dela. Mintzaldi horienondotik denek egin dugu zintzur bustitzea pastiza puska onbatzuekin.

Sortze - Berri on batekin idazten hasteak emaiten daut segitzeko gutizia eta huna Ihintza Jorajuria deitzen delagure urteko lehen etorria. Lorietan daude bai aita Peio eta ama Marie Benedicte burraso gazteak, LekorneOpokan. Bizitze luze eta zoriontsu bat Ihintza sortu berriari eta goresmen herrikoiak etxeko guzieri eta segurnaiz euskaldunki eta sanoki altxatua izanen dela neska muñuña !

Ondarea - Claude Labaten mintzaldi aberatsa gorestekoaizan da gure Mindegian eta entzulea alegera etorri. Bai,Lauburuko kideak ez dira lo egoki eta guk ere har ditzagunxede onak, lekuko ondarea esku onetan uzteko !

Beti Aitzina - Nola huts egin hirugarren adinekoen bazkaria,Makea Ogibarnean iragan duguna ? Alegeraki eta anaiki etaurririk urteko agiantza beroen eskaintzeko, hor ginuengutartean Alain Dubois auzapez berria, aldean zuelaAlgueiru apeza Makeartua !Bazkaria arradoa zen eta ukanen du aipamen eta agian horziren guziek hartuko dute xedea Herria astekari balios hunenirakurtzeko. Milesker etorri zirezten guzier eta helduden urtearte. Ez adiorik.

P.I.

AZKAINE

Heriotze - Duela bi aste segitua izan dabere azken egoitzarat Jean Joris jauna.Bertzalde, Aitzetxeberriko VeroniqueAlbistur, sortzez Beirys, 77 urtetan zenduda. Familia handi baten ama eta emaztelangilea. Jainkoak bere lorian har ditzalaeta doluminak bi familieri.

Eguberri - Gure herrian zeremonia ede-rrak izan ditugu. Jendea ibili da mezetanoste handian, korala ere beti erne izanda, otoitz eta kantu guzien xoragarri.

Adin goxoa eta CCAS - Erregeakospatzeko gomitatuak ginen Txopinondosagarnotegirat, 150 lagunez goiti gira hanaurkitu. Multxo ederra, Michel Teilletxeaanimatzaile, jaun auzapezak berritu ditubere zorionak urte berriko. Ohoretanziren hiru jaun andere bikote, bi 50 urteeta hirugarrena 60 urte ezkonduak direla.

Otsailaren 7an - Azkaine-Bollendorfelkarteak antolatzen du arrats bat deneriidekia, otruntza bat, alegiazko jauntzizbeztiturik edo ez, tonbola ere bai, bilagunentzat bidaia bat irabazten ahaldena. Hortarako deitu Bernard Boucon0559544829rat.

Selauru huste - Helduden otsailaren14ean plazan izanen da. Parte hartzekoizenak eman turismo bulegora deituz0559540084ean.

Ihauteriak - Bollendorf elkarteak anto-latzen du bidaia bat ihauterikariotsailaren 20etik 28 arte. Xehetasunak :0559544829

Appel Detresse - Elkarte horrek anto-latzen du merke saltzea ortzegun huntan15a, 10 orenetarik 5 orenak arte. Baliokodu itzuli baten egitea.

M.L.

ITSASU

Heriotze - Urtarrilaren 8an zendu da Baionan J. BaptisteVESCEMBES, Xarraenian bizi izan dena, bainan aspaldiskohuntan Kanboko “ Bon Air ” xahar-etxean zuen egoitza.Doluminak familiari.

Ardi hazle eta artzaineri - Urte guziz bezala, hilabete huntanbete behar den ardi prima (edo saria) ardiesteko txostena He-rriko Etxean eskura daiteke. Bakotxak DDEA laborantzakozuzendaritzari helarazi beharko du bere eskaera otsailaren 2aaitzin. Interesatuak diren guziek jakin dezatela Herriko Etxekoidazkaritzak bere laguntza eskaintzen duela nahi duenaritxosten hunen betetzeko.

DUCASSOU eta MONCE xapeldun ! - Gure herritar pilotarigazteak Euskal Herriko xapeldun atera dira iragan asteburuanSenpereko Gantxiki trinketean 40 eta 26 bestaldeko pilotarierinagusituz.

Laborantza Ganbara - EHLG-ren aldeko kanpaina bizi biziandugu eta azken egunak dira sustengu txostena izenpetzeko.Nehor sinatu ez duelako arranguran geldi ez dadin, Krakadanzerrenda bat zabalik dago eta handik pasa daiteke sinaduraemaiteko.

ZURAIDE

“ Urtarril hotza Neguaren bihotza ” dio erran zaharrak.

Zinez neguan sartuak gira egun horietan. Haurrenloria ! “Nahiz eta elurra eskasian den Zuraiden” asko herrienaldean “ezin lerrarekin josta oraindino !”. Herrian gaindi ibiliz,paisaiak ederrak dira, iduri karta postala batean bizi girela.

Paradaz baliatuz, URTE ON bat opa dezagun Zuraidar etairakurle guziei. Joan den igandean eskainiak izan dira He-rriko Etxeko agiantzak : GENIN jaunak, hainbeste denborahuntan herriko auzapez denak, hautetsieri eta elkartebu-rueri eskainirik. Roger IDIART gure herriko apezaren berrijakin dugu : beti Kanboko sendaetxe batetan dago gertatuzakon AVCaren ondotik. Pittaka-pittaka aitzina doa bereosagarriaren aldetik, bainan elea ez zako oraindik heldu,han dago mintzatu nahiz eta ezin egin. Agian bihotz bero-tuko da, bere pertsua entzun dezagun oraino.

IRAGAN URTEKO GORA BEHERAK - 2oo8an Zuraidenizan ditugu 8 ezkontza, 17 sortze eta 20 heriotze, jakinezhorietan kondatzen direla ETXETOA erretira etxera kan-poko herrietatik etorriak zirenak.

Ezkontzak : AGUERRE Frederic eta ETCHEPARE Mari-lyne, BABUSIAUX Christophe eta LEPINE Vanessa, BAR-BIER François eta DE PABLOS ALVAREZ Berta Maria,DAGUERRE Dominique eta DARGUY Maider, ETCHE-VERS Joël eta AMBUGA Maurine Nanjala, GODARD Deniseta LARRARTE Isabelle, INSAUSTI Olivier eta OGER Laeti-tia, VIDALINC Claude et PIROCHE Christine. Sortzeak :AGUERRE Paul, ANOCIBAR Naia, BARBUSIAUX NinonLéa Cindy, CULICCHI Elaia, D’UHALT-IBARBOURE Ana,D’UHALT –IBARBOURE Jokin, ERRECART Leire, GONI-AMESTOY Julen, JEFFRAY Soan Gérard Camille, LARREElorri, MASSONDE Thomas, OURQUIA Elea, SALLABE-RRY Laura, SANZBERRO Clara Lore, SEGUIN XanaDanielle Ghislaine, SEIN Tatiana, SOUDRE Pierre. Heri-otzeak : ITURRIA Tomasa, BOISSEL Jean Bernard, DESAINT VIANCE Denis, ZALDAIN Marianne, ECHEVERRIALaurent, ELICECHE-ECHEBELTZ Raimundo, ERVITI Jean,ERVITI Jean Pierre, ETCHETO Bertrand, ETCHEVERRYJean Baptiste, ITURRIA Maria Santos, GENIN Manon, JAU-REGUY Robert, ABOUT Rebecca Marcelle, MASSONDEBernard Dominique, MASSONDE Jacques, SALLABERRYMartin, LUENGO Feliciana, EZKURRA Anita, ZUBIETAMarie Jeanne.

Egon agian luzaz gazte !

MAKEA - LEKORNE

HAZPARNE

Totte Lafitte kantaria - Hazparnen ongi ezagutzen dugu TtotteLafitte, erakasle gazte zenetik, kantua maitez, asko kantatu duhaurrentzat. 1988 an grabatu zuen beren lehen CD kantu bildu-ma. Ordutik arrakasta gaitza bildu zuen eta Frantziako lau hai-zetarat jo du bere ikusgarriarekin. 1994 ko urtean CD bat eginzuen euskaraz ororentzat. CD hortan barne zagon “ Xoria tahaurra ”, kantu eder horri esker bere omena zabaldu zitzaionoraino eta hobeki ezagutarazi bere herrian berean. 1999 kourtean erakaslegoa utzi du, kantutik bizitzeko.

Baionako “ Luna Negra ” antzokian grabatu du berrikitan berelehen DVDa, “ A Travers Chants”, bere ikusgarri berriarekin.Grabaketa hau haurren aitzinean egin du eta hauek xoratuakizan dira. Ttotte Lafitte kantariaren mezuak bihotz haundikoakdira, goxoak eta baitezpadakoak edo dorpeak, bizia bera izatenden araberakoak. Erraiten du ororentzat kantu egiten duela etabereziki musikak eta hitzek gauzak hein bat aldatzen ahal dute-la sinesten dutenentzat. Philippe Albor bere lagunarekin osa-tzen du ikusgarri hori eta aurten 20 urte betetzen ditu kantuzabiatuak direla lurralde batetik bertzerat eta urrunago orainourrutiko itsas haindiko ugarte batzuetan ere.

Euskal Herriko Laborantza Ganbaraz - Hazparnen ere bertzeherrietan bezala EHLG-ren alde izenpetze bat antolatua da.Sustengu talde bat dabila, laborari, ofiziale, enpresaburu, artix-tak eta artagintzan lanetan ari direnen izenpetzearazten. Ila-bete hunen 29 an Baionan izanen da EHLG-ren auzia, prefeta-ren nahikariz. 2005eko urtarrilaren 15 ean sortu zen Labo-rantxa Ganbara eta geroztik 10 langile baditu eta 1300 diru-emaile. Sustengu komiteak dei egiten du Baionarat juaitea auziegunean 13.30tan. Jakinarazten du ere sustengu janaldi bateta pesta egun bat antolatua dela urtarrilaren 17 an EHLG-ren4 garren urteburuaren karietarat Ainhize Monjolosen.

Urte berriko agiantzak - Iragan larunbatean herriko hautetsiekeskaini dituzte beren agiantzak urte berriari buruz. Karia horta-rat, herriko elkarteen 100 bat ordezkari bilduak ziren “ Elgar ”

zentrokog e l ahaundian.2 0 0 8 a nz e h a r ,z e r b e i tbalentriagatik oho-retan izandiren 53k i ro la r i kukan dutesari bere-zi bat,H a z p a r -neko he-r r i a r e ng a n i k .

Beñat Inchauspe auzapezak urte on bat desiratu du herritarguzieri, jakinez urte dorpe bati buruz goatzila : “ Elgarrekin bai-zik ez gira zerbeitetarat helduko, itxaropena atxiki behar dugu,nola ere elkartasuna, elkartetan atxemaiten diren balore horie-tan bermatuz ”. Aratsaldea zintzur bustitze batekin bukatu dagiro ederrean.

Hazparnen urteberriari buruzagiantzak

Page 5: Herria 2990

ALDUDE

Heriotze - Azken egun hauetan Mixel Aleman Sabinainekoak utzi gaitu 83 urtetan.Azken urteak pasatu ditu Garaziko zahar etxean. Doluminak familia guziari.

2009 - Urte berri on bat desiratzen dut irakurle guzieri. Aurtengoa izan dadila zori-ontsua eta bakeak leku garrantzitsua izan dezala bakotxaren baitan. G.S.

BIDARRAI

Heriotze – Ateteneko Maria Felixi Ormaechea zendu zaiku 88 urtetan. Erratzuarrazen sortzez. Bulta bat huntan etzen batere untsa osagarriz. Ehorzketak joandenlarunbatean iragan dira. Gure dolumin bizienak Ateteneko familia osoari.

5

DONIBANE GARAZI

Aro berri bat saihesbide proiektuarentzat ? - Aurtengo agiantzen kari, iaz eginobrak orroitarazi ditu Alfontxo Idiart auzapezak, horietan herriko etxearen kanpokoobrak, eta errubiko gelen handitzea. Aurtengo egitasmoetan aipatu du, geltokiondoan, jendentzat xerbitxu gune baten bideratzea ; jenden errezibitzeko errextasunguziak ukanen dituena. Hamar urte hauetan egin beharra den Donibane Garaziko sai-hesbideari doakionez aldiz, auzapezakaitortu du, Kontseilu Nagusiak bultzaturik,Uharte Garazi, Izpura, Donazaharre etaDonibane Garaziko auzapezak bildu direlamahai baten inguruan, gogoeta eta ate-rabide batzuen atxemaiteko. Alfontxo Idiartfranko baikor atera da bilkura horretatik.

Dantza : berriz heldu zaizkigu !! - Gutar-tean dituzkegu laster Dantzaz (lehengoBalet Biarritz Junior) Konpainiako dantzarigazteak. Eta plazer handiz errezebitukoditugu “ Lur Sagar ” deitu duten heien lanberriaren aurkezteko heldu den ostiral ara-tsean, urtarrilaren 16an, aratseko 9etan,Vauban gelan. Dantzaz Konpainiarekin Baxe NafarroakoHerri Antzokiak daraman partaidetzariesker, ikusgarriak antolatzeaz gain besteekintza batzuk antolatzen ditu urteanzehar : ikastetxetako ikasle eta erakaslee-kin kultur hezkuntz ekintzak, dantzari taldeegonaldiak, tokiko dantza talde amaturren-tzat ikastaldiak... Orroit gira Dantzaz Konpainia errezebituginuela Garazin egonaldi batentzat joanden urrian (garai hortan osatzen baita talde berria, herri eta dantza eskola desberdi-netatik datozen dantzari gazteekin). Geroztik egin dute bide, elgarren ezagutzaz gainikusgarria osatu eta landu baitute, urratsez urrats, Gaël Domenger, Christophe Garciaet Itzik Galili koreografia egileekin. Eta pentsatzekoa da gustagarria izanen dela aurkeztuko diguten dantza emanaldia !Azken aste hauetan zeharkatu dituzten herri desberdinetako publikoak lilluratu dituz-te, zatozte zuek ere ! Ez ahantz aitzinetik deitzea zuen izenen emateko !

HELETA

Urteko gora beherak - Gure herrian joanden urtean izan dira zazpi sortze : BenacLeire, Goyti Heidi, Vaugoyeau Louis, Lebocuf Alyssa, Perez Ainhoa, PezoinboureAntton, Istillarte Iestebe. Lau ezkontza : Ascarain Roger - Maitia Marie Pierre, AlkhatAguxtin - Denis Lydia, Curutchet Xavier - Handia Solange, Sorhondo Pascal -Mongabure Christelle. Sei heriotze : Etchegoinberry Aña Mañaldea, ArbelbideEstebe Biscaya, Etcheverry Marie Agerrea, Urgorry Gabrielle Garreta gaztelua,Arbelbide Mayi Eiheraldea, Etcheverry Helene Konzolua.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7 orenetan, Armendaritzen. Igandean 9.30etanMehaine eta Iholdin, 11 orenetan Heleta eta Landibarren, azken huntarik zabalduairratietan. Herritarra

IZTURITZE

Sortze - Bi sortzerekin hasi dugu urtea : Bettirian, Gabi, Etchart Jon eta Fanny-renbigarren semea eta Gaztelubegian, Gexan, Arotçarena Philippe eta Sandrine-n biga-rren semea ere. Zorionak eta bereziki osagarri on sortu berrieri eta beren ohantzeberrietan duela guti sartuak diren burrasoeri goresmenak !

Mus xapelketa - Arberoako ikastolaren alde antolatua den mus lehiaketa urtarrilaren18an dugu igande aratsaldez, beharrez berotua izanen den Izturitzeko Denen Etxekogelan. Sari ederrak eskainiko dira : 400 euro irabazleentzat, bazkariak jatetxetan,janari saskiak, edari eta beste. Bestalde izanen da jateko eta edateko lekuan berean.Hitzordua 2 orenetan muslarientzat. Beste nornahi ere hurbil daiteke haatik, eta aroederra beharra baita, haurrak jostatzen ahalko dira gelaren ondoan den leku ederberezian. Beraz ongi etorri deneri!

Jende kondaketa - Herriko Etxeak jakinarazten du jende kondaketa eginen dela Iztu-ritzen urtarril hunen 15etik otsailaren 14erat. Hortarako izendatua den IsabelleHaramboure Sarrikoa da etxez etxe ibiliko. Erran gabe doa ongi etorria hartze duelaeta hunen galdeeri gogo onez eta xuxen ihardetsi behar dela.

ORTZAIZE

Mus xapelketa - Museko xapelketa nagusia laster hasiko da eta aitzineko urtetanbezala Ortzaizeko eta Arrosako muslariek kanporaketak Zubiondoa ostatuan jokatukodituzte. Izenak egin ahala laster, eta berantenaz urtarrilaren 18-an, eman behar diraostaturat deituz (tel.: 05.59.37.73.81). Partidak ondoko asteburuan hasiko dira.

IRISARRI

Eskubaloia - Joanden larunbatean, Irisarriko talde nagusiak, adiskidantzako partidabaten kondu, irabazi du, nekez bada nekez, Olorueko taldearen kontra 29-25. Aste-buru huntan, Limoges-erat doa, xapelgoaren konduko partidaren jokatzera.

BANKA

Heriotze - Bere azken egoitzarat lagundu dugu Alfaro Marcel Pegasaineko nausixaharra 82 urte zituela. Elizkizun bat osoa eman izan da herriko elizan, funtseanmerezi zuen bezala. Bere denboran bazuen zenbait eskualdi emanik, bai herrikoetxean, laborari etxetan, Lurdeko aldean eta herriko elektrika usinan. Gure doluminakigortzen ditugu familia guziari.

Musa - Ilabete hunen ondarrean hasiko da xapelketa. Izenak eman behar dira Baiti-tainean lehen bai lehen.

Pilota - Ezker paretako lehiaketa aitzina doa multxoko partidak direlarik. Frantziakoezkerparetako xapelgoan esku huska galdu du Iribarren Beñatek bere lagunarekin.Finalean Landesetan orain izanen dutelarik trinketako lehiaketa jokatzeko eta agiantxapeldun izaiteko.Nahiz urtarrilaren erditan giren, nere agiantza hoberenak eskaintzen ditut herritarguzieri, irakurle guzieri, desiratuz urte berri on bat bai osagarriz, zorionez eta bakez.

AIHERRA

Mus xapelketa, 32 parerekin hasi ! - Attatean hasi dira lehen haitadak joandenlarunbatean. Union Basque batasunak antolatzen duen mus xapelketan, aurten 32parek parte hartzen dute. Hemendik goiti, larunbat arrats guziz 8.30etan elga-rretaratuko dira. Multxoetako partidak bururatu bezain laster, jakinen dugu zoin direnkantonamenduko finaletan parte hartuko duten pareak… Anartean, parioa libro ! !

Goiti Aire elkarteak, 25 urte - “Goiti Aire” 3.adinekoen batasunak bere 25 urteakospatu ditu joanden abendoaren 19an.Meza sainduarekin hasi da eguna. Gero, Denen Etxean iragan da Biltzar Nagusia.Urteko gora beheren eta konduen berri eman ondoan partaide berri bat izendatu edohautatu dute, bulegoan sartzeko. Hau da Mayi Minjou Etxebazterrekoa, Maitexa Iri-barne zenaren tokia hartu duena. Ondotik, Jean Pierre Sainte Marie lehendakariakelkartearen ixtorioa egin du, orroitaraziz hastapenean 41 zirela, eta orain 68 direla.Elkarte hunen arduradunen izenak ere eman ditu, aipamen berezi bat eginez PiarresLaclau betiko kideaz. Egia erran, hau duela 25 urte hor zen, eta orain ere beti hor da !Egun berezi hau mahain on baten inguruan bururatu da, Auxotea ostatuan. Xarlomusikariak bere akordeoiarekin animazionea segurtatzen bazuen, Andre Martinonherritarrak kantatu ere ditu berak egin bertsu batzu. Bazkal ondoan, zonbeit museanarizan dira, beste batzu dantzan, eta ohartu gabe ilhuna eta harekin betan etxerasartzeko tenorea etorri da… Biba zuek, eta segi horrela, luzaz !

Xuxentze - Joanden astean zendu den Marie Jeanne Saffores Lukugaineko etxekan-dere xaharrak, Kaieten amaginarreba edo emaztearen amak 85 urte zituen. Sortzezbastidarra baitzen, hunen ehorzketetak Bastidako elizan iragan dira. Jendea pollikibildu da. Gure doluminak Lukugaineko familiari.

BAIGORRI

Inkesta publikoa - Baigorriko karrikarendesbideratzeak galdegiten duen inkestapublikoa eginen da urtarrilaren 28tikotsailaren 27ra. Inkesta hau hiru pondu-tan eginen da : onura publikoa (utilitépublique) eskuratzea, P.O.S.-arekinadostea eta proiektua gauzatzeko beha-rrezkoak diren eremuen mugatzea. Desbideratzeak hunkitzen dituenak, xehe-tasun eta argitasunak eskuratzen ahalditu, epe hortan, herriko etxean lanekoorduetan. Christian Lecaillon komisarioikertzaileak errezebituko ditu eginen direnoharrak. Hortarako, herriko etxean izanenda lau egunez : urtarrilaren 28an, asteaz-ken goizarekin 9.00etarik 12.00ak arte.Otsailaren 12an ostegun arratsaldearekin14.00etatik 17.00ak arte, 18an asteazkengoizarekin 9.00etatik 12.00ak arte eta27an ortzirale arratsaldearekin 14.00etatik17.00ak arte.

Musa - Mus-eko txapelgo nagusia lasterhasiko da Baigorrin ere. Hortarako Mane-xenea ostatuan parte hartu nahi dutenek,behar dute izena eman hor berean, urta-rrilaren 28-a barne. Lehen partidakotsailaren 8an jokatuko dira.

Bertzalde, gazteen maileko lehen itzuliaere Manexenean eginen da urtarrilaren24ean, larunbatarekin arratseko 19.00eta-rik goiti. Izenen emaiteko azken epea,oren erdia aitzinetik. Huna Manexenekotelefono zenbakia : 05.59.37.41.68.

Pilota - Egun, nexkatoak ditugu aipagai.Palantxan, Frantziako txapelgoarenkondu, finalerdietan benjaminenmailean : Amaia Hirigaray eta LaetitiaLatasak galdu 13 – 40 Senpereren kon-tra. Mail berean, Izaskun Arrosagaray etaAnais Elgart-ek galdu ere 14 – 40Urruñarren kontra. Minimetan, Maitenaeta Martta Hirigaray-ek galdu 22 – 40Senpereren kontra. Kadet mailean, AmaiaEtchemendy eta Mirentxu Hirigarayfinalean ditugu igandean Bardozen.Junior mailean Kristina Aguerre etaMirentxu Hirigaray-ek galdu 34 – 40Goizeko-ren kontra. Helduetan ArgiaOlçomendy eta Hélène Ansolabeherekgaldu 34 – 40 Goizeko-ren kontra.

Errugbia - US Nafarroak Tournefeuilleerrezebitu du Garaziko zelaian eta galdu17 – 21.

NOLAKO LABORANTXA ?Zonbaitek nahi ala ez, Euskal Herriko Laborantza Ganbarari egiten zaion auzi horrenkariala ene hitza erranen düt, eta hona zeren. Laborantxako ekoizkinen erosle niz enefamiliarekin, eta jaki sanoa nahi dügü prefosta, ez pozuz beterik eta min biziaren pizle.Botzemaile izanez, legelaria haütatzen düt nik ere, arren laborantxaz bozkatzen direnlegeen sortzean ene parte txipia hartzen düt. Legar eta zergak pakatzen dütüt, handi-ena TVA, beste güziek bezala, eta ene müsatik elkitzen da. Laborantxako erakuntepüblikoak biltzen düan sosetik parteñi bat.Gaineala laborari seme, anai, aita niz, eta ofizioko bide güzia eraman düt laboran-txako irakaskuntzan. Arrez ez düt isiltzeko arrazurik.Iparraldeko Eüskal Herriak laborantxa berezia düala, düdarik ez. Haatik pe hortakojaunek beren zelai eta ordoki zabaletako norma zorrotzetan sartü nahi lükeie, “for-matatü”, eta laborantxa industrialeko bidetik ibilarazi akülüz. Bena ildo güzien gainetik,mendia patar dago eta ez plain : hau da hebenko egoeraren sinbolo ikusgarriena,sotilago elibaten artetik.Bestalde nornahik ikus diro mündü zabalean ere laster bazterra joko düala laborantxaindüstrial horrek, bereziki ezin iraünezko kalteak egiten dütüalakoz : lürrak higatzen,kanpoa eta jentea pozuatzen, prezioak zapatzen, kanpaina-baserriak hüsten, Afrikakolaborantza ehorzten, erregeiak eta urak agortzen…Hots laborantxa berri baten beharra agertzen da bazter güzietan, eta bereziki heben :laborantxa autonomo, ekonomo eta biologikoago baten behar gorria. “Autonomo” dio-dalarik, ene geia ez da Eüskal Herriko autonomia (nahiz ez düdan deüs ere horrenaitzi), Etxaltearen beregaintarzünaz ari niz : kabalen janaria ahal oroz hor berean erai-ki dadin, eta bereziki belharra ontsa balia, abereen bazkarik hoberena beita, berdenboran merkeena.Laborantxa berri horren hastapen baikorrak ikusten dütüt Ipar Eüskal Herrian, parte handibat Euskal Herriko Laborantza Ganbaran eta horren üngürüan egiten den lanari esker.Arren egiten zaion auziari bürüz, ene süstengü txipi bezain osoa ekarri nahi deiot.Ber denboran ez düt ahazten demokraziatik zerbait ere joküan dela hor, berezikiiniziatibalako eskübidea. Iniziatibak eta potereak beti gainetik jin behar ote düe, euriaketa ekiak bezala, Estatü-Jinko baten ganik ? Ala petik ere sor ditake ? Üdüri lüke baietz, demokrazia popülüaren poterea omen delakoz.Azken püntü bat, horren üdürikoa eta horri lotürik : Eüskaldünek eta Eüskal Herriak ezote dügu behar gure potere partea heben ? Beti besteen peko egon behar dügüaosoki, majoria zabalago batetan itorik ? Hori ere auzitan ikusten düt, lekükodemokraziari lotürik. Epaile-jüjeen eskü dago deliberoa, bena ez gure kontzientzia, ezeta mintzatzeko eskübidea. Ene ustez hau maratoi baten hastapena da, edo segida.Arren jo aitzina pazentzia lüze batekin, eta lanealako gogo biziarekin !

J.L. Davant

AZKARATEDolu - 2009-eko urte berri hau hasten dugu heriotze batek hunkiturik, jakitearekinnola Jean Baptiste Dupuy gaztea, gure Jainko maiteak bereganatu duen nehork usteez zuen mementoan, 45 urte zituelarik. Ehorzketak iragan dira urtarrilaren 7an jendakieta adixikidez lagundurik. Jainkoak bereganat deitu baitu eman diezaiola merezitubetiereko pausua. Gure doluminak familia guziari. C.M.

Page 6: Herria 2990

6

Euskal laborantza ganbarari, Bai !Esnearen gutitzeari (kuota), Ez !Esnearen prezio apaltzeari, Ez !

KULTURA SAILA

Bahituak : Jadanik emana dut “bahitu” hitzaren erran nahia : presuna bat(gizon, emazte ala haur) preso eta hiltzeko irriskuan dagoena. Beraz, otoi,ez nolanahika enplega hitz hori, zoritxarrez hala egiten baita prentsa etairrati-telebistetan.Egun hauetan bertze bahitu mota bat agertzen zaigu. Ez gehiago presunabat bere bakartasunean, multzo bat ez balinbada populu bat osoa. Errandezakegu Gaza-ko jendea bahitua dela. Lehenik Gaza da, aspaldi honetan,egiazko presondegia Israeldarrek zaindua ; bigarrenik gerla hasiz geroz,eta badu bi aste hasia dela hiltzeko irriskuan dago hango jendea. Jadanik800 bat jende hil izan da eta israeldarrek diotenez haien artean 500 batHamaseko gudariak. Bertze 300 gelditzen dira eta horiek emazte eta hau-rrak dira, bahituak lehenik, hilak gero. Zinez tristeak dira diruaren edo poli-tikaren gatik bahituak direnak Kolonbian bezala, tristeagoak gerlan hiltzendirenak, gudari izan gabe, gaixo hobengabeak, kondatu gabe haur zau-rituek beren bizi guzian jasanen dituzten zaurien ondorioak.

***Manifestaldiak : Ortziral aratsean hasi dira eta segitu larunbatean. Milakajende bildu da Parisen eta Frantziako hiri haundietan. Ikusi ditugu telebix-tan, oihukatzen zutela : “Israel hiltzaile” eta araberakoak. Entzun dugu ere,denbora berean, polizak kondatu zituela 123.000 zirela Frantzia guzian.Dakigularik zein kondatzale onak diren poliziak erran dezakegu deplauki250.000 zirela eta hori den gutienetik.

***Hegoaldeko zirka : Egiazko zirka da iragaiten ari dena hegoaldean. J.J.Ibarretxe lehendakaria eta Patxi Lopez sozialista tribunalera deituak diraeta hasi da auzia, harremanetan sartu direkakotz Batasunako jendearekin,haien artean Arnaldo Otegi, alderdi hau debekatua zelarik, su-eten garaian.Gehiago dena, Ibarretxe ala Patxi Lopez izan daitezke biharko lehen-dakaria Autonomia Erkidegoan. Nolaz justiziak onartu du holako maskara-da ? Non da politikarien eta agintarien askatasuna ?Oharra : Astelehenean jakin da auzi hori alde bat baztertua zela, akusapenfunts eskasian !

***Errugbia : Hotza izana gatik jokatu dira partidak. Akizek galdu du etxeanTolosaren kontra (25 eta 9), Mont de Marsan-ek ere Paristarren aurka (13eta 6). Baiona joan da Montauban-era eta han gutiz galdu (15 eta 13). Miarritze jokatu da Castres-en eta, azkenean, irabazi (10 eta 9). J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

IRAKURLEAK MINTZO

EUSKAL IRRATIAK

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Etxeko norbeit hiltzen delarikmaiz gertatzen dira gauzabereziak ; zendu berriarenkondu ematen ditugu, guk,fededunek. Gure aita “ piztu ”zelarik telefono dei bat izangenuen, arraroa. 30 urte har-tan berririk ez genuen urrungopresuna batena. Zuzenbideaere galdua genuen. Eta pre-seski, azken hilabeteetan,harekin harremanetansartzeko gutizia azaldua zuenaitak. Gain hortan tratu zerbeitgertatu zitakeen...

Berrikitan bizi bizirik sentitudugu duela 94 urte zendu nor-beit.

Omiasainduz Parisen ginen,hil zorian zen ttantta xahar batibisita egiten. Handik lekoraizan ginen koñadoaren e-txean; Amerikar hil-herrizaintzailea da; bere lagunbatek bisitarazi zigun pu-blikoari idekia ez den harrobibat, “creute” deitzen dutena;zurubi zut batetik jautsi ginen,esku-argi eta guzi, 15m barnadiren galeria luze batzuetara.14-eko gerlan alemanak hanegon ziren luzaz, gerofrantsesek hartu zuten etaazkenik amerikanoek zaindu.Harritzekoa da nola hor direnoraino, ba alemanek bafrantsesek ba amerikanoekidatzi eta zizelkatu gauza e-derrak, iduri baitute egin berri-ak. Otoitz egiteko aldareak...girixtino, judu, musulmano edoindiano ikurrak... Mezuak;“Gaur 20 urte ditut”.... “Orroitgure arimaz” .... eta zuzen-bideak... bakotxak ezahantzia izatea nahi izan balubezala. Zinez hunkigarria.

Gainera, gure lagunak “lu-mignon” deitu argi banapitzarazi zigun, aldaretxobatean, erranez: “Zure bi o-saben orroimenez!”.

Banakien bi osabetarik bathan hila zela, “Chemin desdames” famatu hartan, bainannun xuxen ez nuen gogoan.Etxera etorri ta interneten (Mé-moires des hommes) atxemannuen Oulches herrian hil zela.Lastima! Han ginen, ondo on-doan! Bertze “creute” batenbehereko aldean da herrixkahori. Hango harrobia bixitatzenda, “La caverne du dragon”deitzen dute.

Handik bizpahiru asteren bu-ruko zendu zen gure ttantta.Elizkizun hunkigarrien ondotik,familiarekin goxatu ginen etabiharamunean “Dragoiarenharpean” ginen. Han jakindugenuen Oulches herria arrassuntsitua izan zela. “Gelditzenden gauza bakarra da iturria.

Har zazue lehen bidea eskuineta aurkituko duzue.” Iturrihartan gure “filma” muntatugenuen arrebarekin: han edanzuela bere azken hurrupakoaosabak eta holako...

Geroztik bere konpainiaren“Journal des marches etopérations” aurkitu dut inter-neten eta ez dute holakoaipamenik egiten Jean Andi-azabalen heriotzeaz , soilik “lacompagnie a subi de grossespertes” . Bere hil-harria ere ezda aurkitzen. Oulches-etik hur-bil den soldadu hilherri bateko1000 ta zenbeit gurutze begi-ratu genituen: Sallaberry, E-rrandonea eta holako ainitz.Andiazabalik ez. Osabarengorputza “ossuaire” edohezurtegi batean sartuzuketen. Gelditzen zaigun a-rrasto bakarra 6,7 urtetakoargazki hondatu bat.

Pipiñ zenak ekarri dituzke, bizibizian, guen gogo bihotzetara,bere bi otto horiek. AzkaingoSerres Etxerriko hogoi baturteko gazte horiek, euskaraneta laborantzan jakintsun zi-tazkenak: Jean Andiazabal,niveau d’instruction: 2. “Mort àl’ennemi”. Jean-Baptiste An-diazabal, niveau d’instruction:0. Mort pour la France (Ty-phoïde).

Mandio

PS. Zenbat holako euskal etafrantses etxeetan, etxe po-brenetan gehienik, Chemindes Dames-eko kantu batekdion bezala. http://chemindes-dames.blogspot.com/2007 1001 archive.html.

Hilik ere bizi.

Urtarrilaren 18anLandibarre Behaune-tik

Goizeko 11etan

Urtarrilaren 15a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, Jean Michel Bedaxagarmaskaradetaz mintzo

Urtarrilaren 18a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak Gabaditik• 11.00 : Meza Behaunetik • 15.00 : Errubia, Nafarroa / St Gironseta Maule/Lurde

Urtarrilaren 19a, astelehena• 19.00: Zer dioxu: Peio Jorajuria Herria astekarikoa

Urtarrilaren 17an, 14.00 : Maryse Cachenaut-ren lekukotasuna, 2008 ko Gogoeta astean emana (2/2).Berriz zabaldua : Urtarrilaren-ren 19an (23.00) ; 20aneta 22an, 14.00 eta 20.15

Urtarrilaren 18an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 28. partea.Berriz zabaldua : Urtarrila-ren 21an eta 23an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Igandea 18 : Misionesten Oihartzuna – Jules Lahargou.Asteartea 20 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andi-azabal.Asteazkena 21 : Lurra keinulari – Jean Urkia.Osteguna 22 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak – Marije Gerra.Ostirala 23 : Herria astekariaren prentsa bilduma– Jamattitt Dirassar.

Euskal laborantza ganbara ofizialki sortzen bada, nahi ginukeen bezala,“kuota” delakoer behar luke jazarri. Ene aldetik ez ditut onartzen : gure lanagutiesten baizik ez dute eta lan mugatzea primatzen, hoinbeste gabezia de-larik bazter guzietan. Ezin jasanezko eskandala da, bereziki gure girohuntan : UNICEF-en arabera, 15000 haur hiltzen dira egun guziz, jateko es-kasean. Alta nehoiz ukan ez ditugun teknikak baditugu jakiteko nun den be-harra, nun stokak eta nola helaraz behar diren tokietarat.Jainkoak eman du gizonari lurra landu zezan. Ez da gizonari izartzea lu-rraren emaitza : idorte, izurrite eta eritasunek dauzkute bakarrik izartzen lu-rraren emaitzak.Europa, mundu guziari zorretan dago : hunek ditu hoinbeste gerla piztu,bereziki bi azken horiek, eta bi ideologia basa sortu bere ehun miliunhiltzerekin. Holako zorrak ez ditazke ahantz bainan bederen nolazpait or-daindu : munduan gosetearen eztitzea, horra obra ona eta beharrezkoa.

Nahi dut erresuma aberatsek behar dituztela gabezian direnak lagundu,bainan ez dut untsa ikusten gure mozkinak igortzea urririk edo erdipreziotan :1 - Gozatzen dituztenek ez ote dute irriskatzen diren baino xumeagoakkausitzen beren buruak ?2 - Guk, emaileek, gure lana preziatuko ote dugu behar lukeen bezala ?3 - Janari horiek guziak beharduneri emanak balire, ontsa liteke. Bainanbadakigu ere, armen erosteko baliatzen dituztela. Orduan…

Alta gizonaren lehen dretxoa da, bizia : beraz janaria partekatzen duten ar-duradun guziek horri buruz lehiatu behar lukete. Zuzen da beren lanetik bizidiren guziek behar dena jan dezaten, nungo nahikoak izan diten. Bainanmundu zabalean bada ainitz presuna gabezia gorrian bizi direnak : heierizor dioztegu gure soberakinak.Esne kuota horien alde daudenek diote esne eskaintza horiek ez dutelakalterik baizik ekartzen heren-munduari. Hogoi urte hotan, gure laguntzarengatik, iduri luke gosetea eta gerlak emendatuz doatzila.Zoin-gehiagoka bat munta nezake, ahal banu, oraiko informatikalari horienbidez : nola parteka gure jateko soberakinak, eta denbora berean nola sus-ta hartzaleak beren buruaren jabe izan diten gero-eta gehiago ?

Galde egiten dut muntatu nahi duten laborantza ganbarari ordaint nezatengalde hauien egiten, ofizialki, gobernuari.Europako laborari guziek Bake Nobel saria merezi lukete egiten dutenlanaren gatik : - Europa guzia asetzen dute nasaiki.- Eta bestalde ausarkian eskaintzen dituzte beren soberakinak gabezianbizi direneri.- Gure kabalak berak ainitz jende xume baino hobeki artatuak dira !

Zinez gure zibilizazioa, zibilizazio eria da : nun nahiko gaxtagin eta ohoinakasetzen ditugu gure presondegietan, eta goseak hiltzerat uztenhobengabeak, milaka, egun guziz !Eta hori gertatzen da, ez duela mende bat edo hamar mende, bainan21garren mende huntan. Hemen, Frantzian, haur bat galtzen delarik, ehungizon eta emaztez goiti badoatzi xeka... Jean Amestoy

TBILISSI-tik GETARIA-raNEW-YORK-en gaindi

Ezagutzen ginuen “De Biarritz à Tbilissi en passant par Bogota (1942-1994)” liburua, Filipe Oyhamburu-k plazaratu zuena, liburu handi eta go-torra (346 orrialde) bere dantza eta kantu ibilbideaz, Olaeta, Oldarra, Etor-ki, Etorburu eta gainerateko urrats aberatsak berme.Hara liburu horri segida bat emaiten diola, “De Tbilissi à Getaria en pas-sant par New-York (1995-2008)” publikatuz, ainitz argazkiz apaindurik.Askok eskuratu nahiko duten altxor hori salgai da 32 eurotan, harpidetzabidez, Filipe Oyhambururi zuzenki manatuz eta xeka bat igorriz helbidehontara : Filipe Oyhamburu, 25 Ambroise Paré karrika 64200 Miarritze. Etahori martxoaren 15a aitzin. Gero, haatik, 39 eurotan da erosten ahalko.

Nani eta Jamattitt

Page 7: Herria 2990

7

SENPEREN SORHAITZ-HAROÇARENE

EUSKAL LIGAKO XAPELDUN

LEGEZKO ABISUSorhaitz-Haroçarene . . . . 40Aguirre-Jeannots . . . . . . . 36Aurtengo neguak hau erebadu : neguaren samineneangertatu pilotako xapelgo etabesteak eta halere jendeabiltzen. Hori badakite segurigande huntan Gantxiki trinketeberinadunean zirenek : jendeainitz, eta beroa, aroa hotzaizana gatik, eta pilotako mailaona trinketetan. Partida haubeste alderat hasi zen, 9-3,urruñar-landestar parearekinbainan ez dute luzatuZuraideko Atzarritarrek 11etanazken berdintze bat eginezgeroz gainaren hartzeko, buru-raino. Besoz ongi ziren baibesteak ere baina konpondudira hobeki irabazleak, beharzen nahikaria eta joko jarraikibatekin.Monce - Ducassou . . . . . . 40Bizkaitarrak . . . . . . . . . . . . 21Atseginekin ikusi dira ere bibizkaitar junior gazteen finalahuntan, erakutsiz trinketean aridirela trebatzen horiek ere.Baina partida hau ez dute arrasustegabetarik galdu. Baitutebeso bezenbat joko Moncegaraztarrak eta Ducassouitsasuarrak. Agian segitukodute.Ibarburu - Berasateguy . . 40Oyhenart - Heguiabehere 38Eta huna bai finala eder bat hauere, bigarren mailakoa, bakanikusten baitira hein hortakopilotariak mail hortan. Fun-tsean, izen horiek ez dituguiajadanik ezagutzen ?

GARATENEANBielle - Ducassou . . . . . . . 50Ezkurra - Kurutcharry . . . 47Asteleheneko partida hunentzatez zuen aski espantu izanenGarateneko jende harek aroagoxoago izan balitz, bainan ezda alde hortarik batere beldurtieta hoxpila Garaziko jendea.Beraz oren bat eta hiru laurdenosoz, segitzaleak beti-ta-beroagoturik segitu da partidahau. Ageri zen bai hastetik biputiko gazte, osagarriko etabeso ederreko zituztela aldihuntan aitzinean joandenasteko irabaztunek. Halaxetjoan dira ere, lehen dudakjoanez geroz, 19-9, 15 kintzelerroan egin-eta 8 sakerekin.Hori izan dute partida guzikomakurra galtzaleek : 32-20, 39-29, 41-31, zer egin orduzgeroz ? Alta etorri da orena, biazerien jukutria eta irau-penekin, eta horra 38-42. Bestehiru sake, ixkin eta sare,Ezcurrak eta Kurutcharryrendefentsa misterioa, eta 45-48txaloen erdian.

Hortan gelditu da komedia. Helduden astean, musika berribat : Ibarrola - Oçafrain etaBielle - Ezcurra II. Parioa libro.

XAPELGO NAGUSIKOFINALA ZORTZIGARRENAKCachenaut - Olaizola . . . . 40Errecart - Bonetbeltx . . . . 22

Lavielle - Benesse . . . . . . 40Aguirre - Istillarte . . . . . . . 19Horiek biak lehen mailean.Telier anaiak . . . . . . . . . . . 40Miremont - Dubarry . . . . . 33

Arambel - Othalepo . . . . . 40Juanena - Endara . . . . . . . 24Eta horiek biak bigarrenmailean.Anchordoqui - Garat . . . . 40Olçomendy - Saldubehere 11

Urruty - Chohobigarat . . . 40Otheguy - Guilçou . . . . . . 23Eta azken bi partida haukditugu junior gazteenmailekoak.

HEGOALDEAN, HOLA DOAXAPELGOA ERECapellan - Zubieta . . . . . . 22Olazabal - Eulate . . . . . . . 15

Lasa - Arruti . . . . . . . . . . . 22Belloso - Eskudero. . . . . . 13Urretxuko partidak izan dirahauk.Titin - Pascual . . . . . . . . . . 22Olaizola I - Ruiz. . . . . . . . . 18

Koka - Rai . . . . . . . . . . . . . 22Retegi II - Pena . . . . . . . . . . 8Irunen jokatu dira hauk, lehenhori xapelgokoa naski.Gonzalez - Barriola. . . . . . 22Bengoetxea - Beloki . . . . . 16

Koka - Zearra . . . . . . . . . . 18Leiza - Otxandorena. . . . . 15Iruñeko Labriten ziren haukjokatu.Xala - Laskurain . . . . . . . . 22Olaizola II - Mendizabal . . 10Eibarren jokatu da xapelgokohau eta aise nagusi zirenirabazleak.Galarza V - Zubieta. . . . . . 22Aritz Lasa - Lasa III . . . . . 19

Apezetxea - Merino . . . . . 18Ongay - Arruti . . . . . . . . . . . 8Bi partidak Eibarren, hauk ere.Camarero II - Huarte. . . . . 22Alvaro Gomez - Mixelena. 20

Urdaniz - Altuna . . . . . . . . 22Bengoetxea VII - Larramendi 13Larrabetzun jokatuak, biak.Esain - Cecilio. . . . . . . . . . 22Larrea - Matute . . . . . . . . . 18Eta hau Logroñoko finala.

Bego

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 Saint-Jean-de-Luz

CONSTITUTIONSuivant acte sous seing privé en date àSAINT-JEAN-DE-LUZ (P.A.) du 2 janvier2009, il a été institué une EntrepriseUnipersonnelle à ResponsabilitéLimitée présentant les caractéristiquessuivantes :DÉNOMINATION : LA FALAISE D’ERROMARDIECAPITAL : 10 000 euros, composéexclusivement d’apports en numéraireSIEGE SOCIAL : Centre CommercialBAB 2, ZI des Pontots, 6 rue Jean LéonLaporte ANGLET (P.A.)DURÉE : 99 années à compter de l’immatriculation au RCS de BAYONNE(P.A.)OBJET : la création, la détention, l’ex-ploitation de tous fonds de commercede vêtements et accessoires de mode,la commercialisation en demi-gros ouau détail de tous biens meubles corpo-rels, et tout ce qui peut se rapporterdirectement ou indirectement à l’objetci-avant énoncé.GERANTE : Madame Laurence NEUHAUS, demeurant à CIBOURE(P.A.), 52 avenue Jean Poulou, nomméepour une durée non limitée à compterdu 2 janvier 2009.

La Gérante

« ATLANTIC FINANCE »Entreprise Unipersonnelle à

Responsabilité LimitéeAu capital de 72.240 euros

Siège social : Rue des ArtisansZ.I. de Jalday

64500 – SAINT-JEAN-DE-LUZRCS : BAYONNE B 449 059 864

AVIS DE PUBLICITEL’associé unique en date du 27 juin2008 a décidé la transformation de laSociété en Société à responsabilitélimitée à compter du même jour. Cettetransformation entraîne la publicationdes mentions suivantes :Forme :• Ancienne mention : Société parActions Simplifiée• Nouvelle mention : Société àResponsabilité LimitéeAdministration et gérance• Ancienne mentionPrésident- Monsieur Didier LABALETTE• Nouvelle mentionGérance :- Monsieur Didier LABALETTEdemeurant : Chemin Larrondoa –64210 – ARBONNECommissaires aux comptes :• Ancienne mention- Monsieur Jean-Michel LABROUSSE,Commissaire aux comptes titulaire,- CABINET FIAC, Commissaire auxcomptes suppléant.• Nouvelle mentionNéantLes mentions antérieures relatives auxsociétés par actions sont frappées decaducité.RCS : BAYONNE

Pour avis.

DISASociété à responsbilité limitée

au capital de 7622,45 €siège social :

2 rue d’Astour-chez SARL INNODEV83000 TOULON

384 883 906 RCS TOULON

Aux termes d’une délibération en datedu 2 janvier 2009, l’assembléegénérale extraordinaire a décidé detransférer le siège social du 2 rued’Astour, chez sarl innodev, 83000Toulon, à la Maison Atherbea, LeBourg, 64310 Sare, à compter du 2 jan-vier 2009, et de modifier par con-séquent l’article 4 des statuts.

La société fera donc l’objet d’une nou-velle immatriculation auprès du re-gistre du commerce et des sociétés deBayonne.

La société dont l’objet social est l’é-tude, le conseil et l’assistance enmatière d’aménagement lié à l’urba-nisme et à l’habitat, a été constituéepour 99 ans à compter du 24 mars1992.

Txomin Peillen-ek Agosti Xaho Saria

Aro ezin pollitagoa lagun euskal kulturak eta euskarak sarjali batburutu dute Baionako unibertsitatean joan den larunbat goizean.Txomin Peillen Karrikaburu erakasle emeritoak leku hori hautatubaitu “ Agosti Xaho ” sariaren eskuratzeko, izen bereko fundazioareneskutik. Erreberentzia dantza eta “ Agur jaunak ” txixtuz eskaini zaiz-kie Xaho sariarenhiru azken eskura-tzaileei, Daniel Lan-dart, Jean LouisDavant eta TxominPeilleni. Lehentxoa-go unibertsitateko12 zenbakiko gelakez ohizko hogeita-mar ikasle ikusi dituAgosti Xaho etaTxomin Peil lenenaurkezpenak entzu-ten bilduki eta esku-zartatzen ozenki.Txomin Peillen,berrikitan euskal-tzain emerito (75urteko adinarenpoderioz) izenda-tua, hogei urteko marra pasatu berria duena Euskaltzaindian, harrozen “ Agosti Xaho ” sariaren hartzeaz, xiberotar izaiteaz gain askokidetasun sentitzen duela Atharraztar pentsalariarekin azaldu du,heterodoxo izanik ideietan, Baionan bizi aspaldidanik, eta, denboraberean euskal idazle eta pentsalari gisa. Azpimarratzekoa da Txo-min Peillen Baionako herriko etxean sartua dela euskaltzain 1988an,eta bere bizia aspaldidanik partekatzen duela Xiberoa eta Baionarenartean.

Elixabete Piñol (Agosti Xaho fundazioko presiden-tea), Andres Urrutia Euskaltzainburua, DanielLandart, Txomin Peillen eta Jean Louis Davant.

DONIBANEGARAZIN,

ZINE-MINTZALDIA“NORAT GOAZ ?”

Urtarrilaren 20an, astearte aratsez(21:00), zine-mintzaldia DonibaneGaraziko Vauban zinegelan : lehenpartean, “Nos enfants nousaccuseront” filma, Jean Paul Jaud-ena, gure jateko moldeetaz etaingurumenaren errespetu es-kasaz ; ondotik solasaldia JonHarlouchet bio-ekoizlea etaBiharko Lurraren Elkarteko kidebatzuekin.

FIPA 2009Urtarrilaren 20etik 25era, Miarritzen

Urteroko FIPA-k(Festival Inter-national de Pro-grammes Audio-visuels) heldu-den astearteanemanen ditulehen urratsakMiarritzen, herri-alde frangotako150 programabaino gehiagoikusgai izanendirelarik, saild e s b e r d i n e -takoak (errepor-tai handi, jendarteko gaiak, sorkuntzak, saioak, fikzioak, hos-tokadak, musika eta ikusgarriak…). Tokiak : Bellevue, herriko kasi-noa, Midi geltoki xaharra, Royal zinegela, Mediateka, Koliseoa.Idekidura urtarrilaren 20an (19:45) Midi geltoki xaharrean, bertzeegunetan 9.30etatik 23.30ak arte. Sartzea : 20 euro presuna bakar6 egunentzat (25 euro bi presuna) edo 5 euro aldi bakotx (3 eurolangabeek eta ikasleek). Programa osoa : www.fipa.tm.fr

FIPA-n ikusten ahalko den irudietarik bat (Blood of Kouan Kouan)

LARZABALEN BERTSU SAIOAUrtarrilaren 20an, astearte aratsaldez (14:15), Piarres Larzabalkolegioak antolaturik, beharra da bertsu saio bat Larzabaleko her-riko gelan, 4 bertsulari gazterekin : Bixente Hirigarai, GillenNegueloua, Mattin Luku eta Bixente Luku.

LAU URTE !Ainhizan dagon Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 4 urte betekoditu eta ospatuko urtarrilaren 17an, larunbat huntan. Garai berezibat bizi du elkarte horrek, ilabete undarrean beharra duenauziarekin, frantses estaduak eta Paueko Laborantza Ganbaraknahi bailukete egitura langiletsu hori behin betikotz hetsi. Ez doazhortarik, bistan da, elkarte hortako arduradunak eta sustengu ikara-garri bat ari da muntatzen bere inguruan. Anartean, urtarrilaren17ko egun hori nahi lukete besta egun eder bat izan dadin. Hunaegitaraua : 10:00-12:00 Biltzar Nagusia, 12:30-14:00 aperitifa Her-lauz’Band txarangak alaiturik, 14:00 oihal-aterpeko bazkariamusikariek eta kantariek alaiturik, 17:00 kontzertu : Begiz Begi,Kantuz, DJ High Pod.

GAZA-REKIN ELKARTASUNEZ450 lagun bildu dira joanden larunbatean Baionan, Gazako palesti-narrekin beren elkartasuna adierazteko eta Israelek bere eraso hilko-rra geldi dezan eskatzeko. “Gazarekin elkartasuna” elkarteak erabakidu, gerla hori gelditzen ez deno, larunbat goiz guziz Baionako HerrikoEtxe aitzinean elgarretaratzea, 11 etan. Beraz urtarrilaren 17 huntan,ahal duten guziak hurbil ditela Herriko Etxe aitzinera !

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

Museko frantses federazioak antolatzen duen mus xapelgo nagu-siaren garai berean iraganen da ere Euskal Herri osoko mustxapelketa, Ipar eta Hegoaldean gaindi beraz, hunen antolatzaileekhelburutzat daukatela egun batez Euskal Herriko mus federaziobakar bat osatzea.Euskal Herriko aurtengo mus txapelketa hasiko da urtarril erditaneta kanporaketek iraunen dute otsail erditaraino, lurraldeka.Lurraldetako finalak otsailaren 28an beharrak litaizke, finala handiaaldiz martxoaren 14ean Seguran, 64 bikoterekin. Bikote irabazlea-rentzat : txapela, 3000 euro, astebeteko bidaia eta sariak. Bigarrenbikotearentzat : 1500 euro eta aste osoa Kanarietan. Hirugarren etalaugarren bikoteek : 500 euro bakotxak eta sariak. Finalerat heldudiren pare guzientzat opariak.

MUS XAPELGO NAGUSIA BIDEAN

Asteburu huntan hasiko dira herri frangotan mus xapelgo nagusikolehen partidak. Herrietako haitaden ondotik, kantonamendukoakjokatuko dira martxoaren 21ean eta 29an. Finala aldiz Baionan,Moderne trinketean, beti bezala Bazko astelehenez, apirilaren13an.Gazteen xapelgoko lehen itzulia jokatuko da urtarrilaren 24ean,larunbatez (19:00) toki hauetan : Larzabaleko Espellet ostatuan,Garindaineko trinketean, Baigorriko Manexenea ostatuan, UrkoikoKosta Paota ostatuan, Urruñako Dongaitz trinketean.Emazte xapelgoa hasiko da urtarrilaren 25ean, igandez (14:30), bitokitan : Urdiñarben, Xixtera ostatuan, eta Zuraideko trinketean.

Hizkuntza gutituen lege batFrantzian aurten ?

Hizkuntza gutietsien inguruko lege proiektu bat aurkeztuko delaaurten iragarri zuen frantses gobernuak iaz. Karia horretara,plataforma bat osatu dute Euskal Konfederazioak eta beste herri-aldetan hizkuntza gutituen alde lanean ari diren eragileek, doku-mentu bateratu bat lantzeko, hizkuntza proiektu horretan agertubehar lirateken puntu nagusiak zehazteko. Lan dokumentu batidatzi du Konfederazioak, eta beste herrialdeei aurkeztu die. Doku-mentua adostu ondoan interpelazio lan bat abiatu nahi luke Kon-federazioak, lege proiektua heldu den maiatzeko aipatzen baitaFrantses legebiltzarrean.

Page 8: Herria 2990

8

ZER DAKIZUE EUSKAL HERRIKO

LABORANTZAZ GAUR ?

agriculturedupaysbasque.com

euskalherrikolaborantza.com

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT

Jendeak, lurraldeak, gaur eta bihar

10.000ENPLEGU BAINO GEHIAGO ERAGITEN DITU

LABORANTZA ALORRAK EUSKAL HERRIAN

5000 ETXALDEREKINEz baiditaike laborantzarik izan laboraririk gabe, eta laboraririk lurrarik gabe, Pririnio-Atlantikoetako Laborantza Ganbarak

aholkatzen eta laguntzen ditu departamenduko herriak beren hirigintza proiektuetan, laborantzako lurrak begiratuak izan diten,

bihar ere laborantza indar bat izan dadin Euskal Herrian.

-Ortzegunean (21.OO), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Ring d’Impros» antzerki ikusgarria.-Ortzegunean (21.00), Hendaian, Variétés gelan, «Le ventre des philosophes « antzerkia.-Ortzegunean eta ortziralean (20.00), Angelun, Barojako zalditegietan, «Cosmétique de l’ennemi» antzerki ikusgarria.-Asteburu guzian, Ziburun eta Beskoitzen, herriko bestak Jondoni Bixintxoren ohoretan.-Ortziralean (20.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, musika, olerki, antzerki eta pintxo. -Ortziralean (21.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, «Lur Sagar» dantza ikusgarria.-Larunbatean, Ainhizen, Euskal-Herriko Laborantza Ganbarak ospatzen bere lau urteak.-Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, «Patxibusa», euskarazko irakurketa haurrentzat.-Larunbatean (19.00), Hazparnen, Mendeala bilgunean, Danborrada elkartearen besta, talo ta xingar janez, Féminin Pluriel taldearekin. Ondotik, kelto musikaldia, Acoustiques Anonymes eta Briganthya taldeekin.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Le mariage de Figaro» antzerkia.-Larunbatean (21.00), Maulen, Maule Baitha gelan, Brothers Anaiak.-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Salsa Verde taldea.-Larunbatean (21.00) eta igandean (17.00), Baionako antzokian, «Urraska» dantza ikusgarria.-Igandean, Eskiulan, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik.-Igandean, Ahetzen, kukuso-merkatua.-Igande aratsaldean, Izturitzen, Denen Etxea biltokian, mus lehiaketa Arberoako ikastolaren alde.

ZOHRADuela hamabost urte sortu zen Flora eta telebixtek erakutsi zuten bere amaren ondoan, ama ari zelarik lanean, altzoa paperrez hornitua adieraziz, haurra ukana gatik, segitzen zuela bere ministro lana. Delako ama hura Segolene Royal.

Urtarrilaren 2an Frantzia guziak jakin du Zohra, Rachida Dati-ren alaba sortu zela mail haundiko Pariseko klinika batean. Ez da telebixta sartu klinikan, bainan bost egunen buruan ikusi dugu haurra amaren besoetan jalgitzen zela klinikatik. Ama berriz lanean, bost egunen buruan ! Hau bai, balentria !Pentsa daiteke haurra ez dela haurtzaindegian, bainan, behar bada, aita ezezagutuak hartu dituzke amak merezi zituen oporrak.

Gehexan Pontto

Bizia da bizia, fi te ari duzu, baita Diasporan ere. Egun guziz da jendea hiltzen, ume berriak sortzen dira, ekimen eta aktibitate berriak azkartzen eta beste batzu

akitzen eta bukatzen. Buffalo Wyoming-etik aipatzen daukute 90 urte bete --eta ospatu-- berri dituela Pete Caminok. Orroit, Pete Buffalon sortu arnegitarra dela, hala baitziren bere burrasoak. Duela urte guti bisitatu zuen Petek le-hen aldikoz Euskal Herria, eta euskaraz mintzatu ahal izan zen Arnegin sortu bere ahaide eta lagunekin. Bisita hori fi lm batera ere bildu zuten amerikano batzuk, “The Last Link” (Azken lokarria) izena emanez.

Urte berria hasirik, urtarrilaren 2an gertatu eta jakin genuen Mixu Mixelena

kantariaren heriotza, tupustean, Baionan Aviron Bayonnais eta Castres taldeen arteko errubi partida denboran, bihotzekoak jo ondoren. 38 urte zituen eta itzuli berria zen Mixu Argentinatik, Maialen Errotabehere eta Xabaltx-ekin (MMX proiek-tuarekin) emanaldi batzu emanik euskal etxeetan. Anitz lagun utzi zituen han eta bere heriotzaren berriak oihartzun berezia izan du Buenos Aires hiriburuan eta probintzian. Loturak azkartzen doaz Euskal Herriaren eta Diasporaren artean eta egun, berriak instantean jakiten direlarik, ohargarria da bizia, berriak eta geroa ere elgarrekin dugula hango eta hemengo euskaldunok, partikulazki euskaltzaleok.

Mundu tipiarena eta loturak azkartzearena ez dira hitzak bakarrik. Iragan aste-

buruan bilduak dira Argentinako Mar del Platan Estatu Batuetako (AEB) eta Argen-tinako euskal etxeetako buruzagiak. Bidaia egina dute horrendako, heien partaide argenti narren ikusteko, Estatu Batuetako NABO erakundeko hiru ordezkarik, Mary Gaz tambide, John Ysursa eta Izaskun Kortazarrek. Mary Gaztambide NABOko le-hendakaria da, sortzez estatubatuarra eta Utah-ko Salt Lake Cityn bizi dena, Jean Gaztambide arnegitarrarekin esposaturik. John Ysursa estatubatuarra da baita ere, Kaliforniako Chinon bizi dena, Ortzaize eta Donoztiriko alaba den Jenny (Pe-trissans) Ysursarekin esposaturik. NABOko permanenta da bera, koordinatzailea. Izaskun Kortazar, azkenik, Euskal Herrian sortua da, Bizkaian, eta Idahon bizi den neska gaztea da. Bera okupatzen da Estatu Batuetako euskara eskolez. Elgarren berri hobea ukan, elgarrengandik ikasi eta Argentina eta AEBetako euskal eki-menen hobeki koordinatzea da bilkura hauen helburu, Euskal Gobernamendua tarteko.

Aste huntako be rriak bukatzeko, zer hobe lagun baten alaba sortu dela eta

Nevadako Elkon euskaldun tipiño bat gehiago badela erraitea baizik. Alaba ukan berria du, urtarrilaren 5ean, Amaya Ormaza euskaldun amerikanoak. Sofi a ezarri dakote tipiari izena eta ama eta alaba ontsa dira. Uros legoke Amaya-ren aita, Pete Ormaza, 2006 urte hasta-penean zendua, bere alabatxi be rriaren ikusten. Zorionak Sofi a berari, bi urte t’erdiko bere ahizpa Katharine Isa be l-e-ri, eta Ormaza eta Winer familieri. Agian 18 urteren buruan Sofi a tipia bere ama bezala Euskal He rrira jinen da urtebetez eta atxikiko du Ameriketan nahiz Euskal Herrian euskaldun egiten gaituen kul-tura eta sentimendua !

Joseba Etxarri

Biziak bizi-bizi zortzigarren probintzian

Amaya Ormaza-Winer, Sofi a alaba tipiarekin, zorionak eta ongi etorri!

Pete Caminok 90 urte bete ditu Wyoming-eko Buffalon, zorionak, Pete! (Arg. EuskalKultura.com)