gernu aparatua.ppt

Post on 12-Apr-2017

968 Views

Category:

Education

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

GERNU-APARATUA

1

Julen ZubiaurNagore AyarzaMirene IglesiasGarazi BarturenLeire Orozko

ANATOMIA2

FUNTZIOAK:

1.) Barne ingurunearen erregulazioa (homeostasia). Ardura nagusia zelulen kanpoko likidoko ioien kontrola.

2.) Metabolismoko hondakin-produktuen kanporaketa.

3.) funtzio endokrinoa: zenbait gai jariatu:

● ERITROPOIETINA (globulu gorrien eraketa)

● RENINA (presio arterialaren erregulazioan parte hartu)

● D-bitamina (kaltzioaren metabolismoan funtzio garrantzitsua)

3

GERNU APARATUAREN ANATOMIA

ATAL NAGUSIAK:

1. GILTZURRUN PARENKIMA: azalez eta muinez osatuta.

2. GERNU-BIDEAK: kaliza, pelbisa, ureterrak, maskuria eta uretraz osatuta.

4

- Kolore nabar gorria, azal leuna eta indabaren formako organo bikotea

- Eskuinekoa beherago kokatuta dago. Giltzurrunak gantz perirrenalez inguratuta daude. Giltzurrunak eta guruin suprarrenala inguratuz, zuntzezko kapsula ageri da.

GILTZURRUNAREN ANATOMIA

5

GILTZURRUN PARENKIMAN gernua iragazi eta aldatu egiten da● kanpo aldeari AZALA deritzo eta muina inguratzen du. ● muina MALPIGHI-ren piramidez osatuta dago.● piramide hauen oinaldea kanpoaldean kokatuta dago eta erpinek

PAPILAK osatzen dituztenak, GILTZURRUN-HILIORANTZ.● hortik sartu eta irten egiten dira odol hodiak, nerbioak eta ureterrak

giltzurrunera.● piramideen arteko azala BERTIN-en zutabeak osatuta.● piramideak ertzetan kaliza handietan eta txikietan banatzen da. kaliza

handiak batu eta PELBISA sortzen da eta hemendik URETERRAK.

6

GILTZURRUNARENANATOMIA

NEFRONA

Giltzurrunaren unitate funtzionalak. Giltzurrun bakoitzean 1-2 milioi nefrona daude. Hauek odola iragazten dute, gero substantzia ezberdinak birxurgatuz eta jariatuz, horrela gernua aldatuz.

EGITURA

1. GILTZURRUN EDO MALPIGHI-ren KORPUSKULUA2. APARATU JUSTAGLOMERULARRA3. GERNUKO HODIXKA BIHURGUNETSUA4. HENLE-ren LAKIOA5. URRUNEKO HODIXKA BIHURGUNETSUA6. HODIXKA BILTZAILEA

8

GILTZURRUN KORPUSKULUA

Epitelio parietala PODOZITO izeneko zelulaz eta mintz basalez osatuta dago. Zelula hauek glomeruloaren odol-hodien endotelio inguratzen dute eta PEDIZELO izeneko zulo txiki batzuen bidez, gernua iragazten da (erraieko epitelioa). Kapilarren artean MESANGIOA dago. Matrizea eta zelula mesangialak biltzen ditu. Zelula mesangialek, euskarri gisa jokatzeaz gain, fagozitosi eta uzkurdura funtzioak dituzte.

GLOMERULUAZ eta BOWMAN-en kapsulaz osatuta dago. Glomerulua arteriola aferentetik datozen kapilar-multzoaz osatuta dago eta Bowman-en kapsulak inguratzen du. Kapilarrak arteriola eferentea osatuz batu egiten dira, korpuskulutik odola iragazi ostean ateratzeko.Bowman-en kapsula bi epitelioz (erraieko epitelioa eta epitelio parietala) eta haien arteko gernu-espazioaz osatuta dago.

GILTZURRUNARENANATOMIANEFRONA

9

GILTZURRUNARENANATOMIA

APARATU JUSTAGLOMERULARRA

1. ZELULA JUSTAGLOMERULARRA: arteriola aferentearekin kontaktuan ageri dira. Zelula muskular bereziak dira eta reninaz osatutako granulu zitoplasmatikoak dituzte.

2.) MAKULA DENTSOA: zelula justaglomerularrekin kontaktuan daude. Hodi bihurgunetsu distalean agertzen diren hodixken zelula berezi batzuk osatzen dute.

3.) ZELULA MESANGIALAK: arteriola aferente eta eferentearen artean kokatuta.

NEFRONA

10

GILTZURRUNARENANATOMIA

ATAL TUBULARRA

1. GERTUKO HODIXKA BIHURGUNETSUA: bi ataletan banatzen da, alde kontorneatua eta alde zuzena. Epitelio kubiko batez estalita dago eta bertako zelulek mitokondrio eta lisosoma ugari dituzte. Tolesturaugari ere dituzte, zurgapen handia jasaten dutelako.

2.) HENLE-ren LAKIOA: epitelioa aurrekoaren antzekoa. Hodiaren luzera nahiko aldakorra, lortu nahi den gernu-kontzentrazioaren araberakoa.

3.) URRUNEKO HODIXKA BIHURGUNETSUA: epitelioa gertuko hodixka bihurgunetsuaren antzekoa da, tolestura gutxiagorekin.

4.) HODIXKA BILTZAILEA: zelulek mitokondria gutxi dituzte. Hodi biltzailea muinean batzen da, papila osatuz.

NEFRONA

11

GILTZURRUNARENANATOMIA

BASKULARIZAZIOAOdola aortatik irteten den giltzurrun arterien bidez heltzen da. Giltzurrun-arteriak hilioa zeharkatzen dute giltzurrun barrura sartuz. Arteriak behin giltzurrun parenkiman arteria segmetarioetan banatzen dira eta hauek arteria interlobularretan.

12

GILTZURRUNARENANATOMIA

BASKULARIZAZIOA

Arteria interlobularrak piramideen oinarritik zuzendu eta bertan arteria artziforme izena hartu.

Arteria artziformeetatik arteria interlobulilarrak irteten dira eta azkenik arteriola aferentea sortzen da, glomerulua era dadin.

Glomerulutik arteriola eferentea irteten da, gero kapilar peritubularrak sortzeko.

Sistema benosoa arteriarekiko paraleloa da eta beheko kaba benan bukatzen da.

Arteria arkuetatik hodi zuzenak irteten dira, muina irrigatzeko.

13

GILTZURRUNARENANATOMIA

GERNU- BIDEAK

Funtzioa sortutako gernua giltzurrunetik kanpora garraiatzea da.

OSAGAIAK

- KALIZAK- PELBISA- URETERRAK- MASKURIA- URETRA

14

GILTZURRUNARENANATOMIAGERNU- BIDEAK

URETERRAK

Psoas muskuluarekin erlazionatuta dauden hodi muskularrak dira. Hiru ataletan banatuta dago: abdominal, iliakoa eta pelbikoa.

3 geruzaz osatuta daude: mukosa (epitelio pseudogeruzatuz osatua), geruza muskularra (barruko geruza longitudinala eta kanpoko geruza zirkularraz osatua) eta adbentizia.

MASKURIA

Muskuluz osatutako zaku itxura duen egitura da eta bertan gernua metatzen da.

Bi atal:1. Trigono besikala edo lietaud-en trigonoa. Ureterrak

dakarren gernua jasotzen du eta ertzetik uretra irteten da.

2. Maskuri-gorputza. Handitzeko gaitasuna du, bertan gernua metatzeko. 15

GILTZURRUNARENANATOMIAGERNU- BIDEAK

URETRA Ezberdintasun nabarmenak daude, emakumeen eta gizonen artean.

- Emakumearenak 4cm luzera du eta epitelio ezkatasu batez estalia dago.

- Gizonengan hiru atal banatzen dira : uretra prostatikoa, uretra membranosoa eta uretra esponjosoa (bulbarra eta zakil-uretra).

- Gizonenak guztira 20cm-ko luzera.

Bi esfinter daude:

● Barneko esfinter uretrala: muskulu leuna (nahigabeko mugimendua).

● Kanpoko esfinter uretrala: muskulu eskeletikoa (borondatezko mugimendua) 16

FISIOLOGIA

17

GORPUTZAREN LIKIDOAKGizonengan ura gorputzaren pisuaren bi heren da eta emakumeengan erdia.

Gure gorputzean bi konpartimentu likido daude, alde bietan solutu berak agertzen dira baina kontzentrazio ezberdinetan.

ZELULAREN BARNEKOA

Katioi nagusia potasioa da.Gorputzaren pisuaren %40.

ZELULAREN KANPOKOAKatioi nagusia sodioa eta anioi nagusia kloroa eta honen ostean bikarbonatoa.Gorputzaren pisuaren %20.Hiru atal ditu:•PLASMA: odolari zelulak kentzerakoan geratzen dena. Pisuaren %4.•LIKIDO INTERSTIZIALA: plasmatik zelula barneko likidora substantziak garraiatu. Pisuaren %15-20•LIKIDO TRANSZELULARRA: zelulek jariatzen dutena besteak beste. Pisuaren %1-3

18

GERNUAREN OSAERA

1. IRAGAZKETA GLOMERULARRA

2. HODIXKEN GARRAIOA (BIRZURGAKETA +

JARIAKETA)

3 . HODIXKEN FUNTZIOEN KONTROL HORMONALA

19

1-IRAGAZKETA GLOMERULARRA

Gernua osatzeko lehen pausua da. Ura eta solutuak plasmatik Bowman-en kapsularen gernu-espaziora igarotzen dira.Proteina gehienak ez dira iragazten, iragazketa-mintza iragazkaitza delako proteinentzat.

Iragazketa bi inguruneen artean dagoen presio-aldaketari esker ematen da.

20

21

22

IRAGAZKETA-MINTZA 3. Bowman-en kapsularen epitelio parietalaren zelulak: podozitoak

1. Kapilar glomerularren endotelioa

Podozitoak

23

2. Mintzbasala

2-HODIXKEN GARRAIOAHodixketan Bowman-en kapsulan iragazitako gai erabilgarriak berreskuratzen dira.

Hodixka bihurgunetsu proximalean iragazketa glomerularraren 2/3 birzurgatzen dira (Na+, Cl-, K+, uraren %65a, bikarbonatoaren %80a eta konposatu organiko ia guztiak).

Henle-ren lakioan bi zati bereizten dira: beheranzko aldea eta goranzko aldea.•Beheranzko aldea urarekiko iragazkorra eta gernua bertatik pasatzean hipertoniko bihurtzen da.•Goranzko aldea urarekiko iragazkaitza da. Bertatik pasatu ondoren, gernua hipotonikoa bihurtzen da eta bertako giltzurrun-parenkima hipertonikoa. Henle-ren lakioan lehen zurgatu ez diren ioiak (Cl- eta Na+-ren %25a) eta uraren %15a birzurgatzen dira.

Hodixka bihurgunetsu distalean eta hodixka biltzaileetan gernuaren azkeneko aldaketak jasotzen dira. Urarekiko iragazkorra da eta H+ eta K+ jariatzen dira. Ca2+aren birzurgapen nagusia hemen ematen da.

Nefronan sortutako gernua, hodi biltzaileetara igarotzen da.

24

25

26

27

3-HODIXKEN KONTROL HORMONALAALDOSTERONA

Guruin suprarrenaleko azalean ekoizten da eta hodixka biltzaileetan parte hartzen du batez ere. H+ eta K+ jariaketa areagotzen du eta Na+ aren birzurgapena urarekin batera gehitzen du, horrela zelula kanpoko likidoa eta presio arteriala gehitzen ditu.

HORMONA ANTIDIURETIKOA

Hodixka bihurgunetsu distalean eta hodixka biltzailean bi funtzio nagusi ditu: uraren iragazkortasuna areagotzea eta odol-hodien uzkurdura egitea.Zelula kanpoko likidoaren solutu-kontzentrazioa erregulatu.

PARATORMONA

Hodixka distaletan Ca2+-ren birzurgapena eragiten du.Hodixka bihurgunetsu proximalean NaCl eta uraren birzurgapenak gutxitzen ditu.

28

MIKZIOAREN FISIOLOGIABehin giltzurrunean gernua eratutakoan, ureterrera igarotzen da. Ureterrak goialdean zabaldu egiten dira giltzurrun-pelbisa sortuz eta behealdean, maskuriaren muskuluan zehar sartzen dira maskuriaren barrunbean bukatuz.Maskurian sartzerakoan, zulo uretralek balbula bat daukate gernua maskuriatik ureterrera berriro ez itzultzeko.Gernua ureterretan zehar igarotzen da mugimendu peristaltikoen bidez. Mugimendu hauek giltzurrun-pelbisean sortzen dira.Gernuaren neurria handitzen bada, giltzurrun-pelbisa zabaldu egiten da.

•MASKURIAREN BETETZEA: distentsio-gaitasun handia dauka. Maskuria

handitzen den neurrian, horman dauden hustuketa-errezeptoreak kitzikatzen

dira. Bolumena 400ml baino handiagoa denean, mikzio-gura larria izaten da.

•MASKURIAREN HUSTUKETA: muskulu detrusorearen uzkurduraren eta barneko

esfinterraren lasaiketaz burutzen da. Kanpoko esfinterraren lasaiketa nahitaezkoa

da. 29

30

GILTZURRUNEN FUNTZIO NAGUSIAK

•HONDAKIN-PRODUKTUEN IRAIZKETA

•GORPUTZAREN HOMEOSTASIAREN ETA

AZIDO-BASE OREKAREN MANTENUA

•GILTZURRUNEN FUNTZIO ENDOKRINOA

32

HONDAKIN-PRODUKTUEN IRAIZKETA

Iragazketa glomerularraren ondorioz sortutako hondakinak (urea eta kreatinina) gernura garraiatzen dira, gero kanporatuak izateko.

33

GORPUTZAREN HOMEOSTASIAREN ETA AZIDO-BASE OREKAREN MANTENUA

Giltzurrunak ura eta elektrolitoak (Na+, K+,...) konstante mantentzen ditu.Birikekin batera azido-base orekaren erregulazioan parte hartzen du. Azido-base oreka sortutako H+ kopurua eta kanporatutakoak berdinak izatean lortzen da.

34

GILTZURRUNEN FUNTZIO ENDOKRINOAGiltzurrunek funtzio endokrinodun substantziak jariatzeko gaitasuna dute:● Eritropoietina: eritrozitoen ekoizpena eta garapena eragiten

du.● D-bitamina: gibelean sintetizatu eta giltzurrunetan eraldaketa

jasaten du. Bertan, giltzurrunean, metabolito aktiboago bihurtzen da eta kaltzioaren metabolismoan funtzio garrantzitsua dute.

● Renina: Aparatu justaglomerularrean sortzen da. Odol-hodien konstrikzioan eragiten duen eta tentsio arteriala eta zelulaz kanpoko likidoa areagotzen duen subtantziaren sintesian eta eraldaketan parte hartzen du (angiotensina II).

35

36PATOLOGIA

PATOLOGIAGLOMERULONEFRITISAHondakinak eta odolaren jariakinak filtratzen laguntzen duen giltzurrunen atala (glomerulua) kaltetzen denean gertatzen da. Iragazketa-prozesua ez dabilenean modu egokian.

Odola eta proteina iragaztea eragiten du

Kausa: ezezaguna gehienetan

Glomerulua 37

PATOLOGIASintomak:- Odola gernuan. Iragazketa-mintzak zulo handiak izaten ditu

eta bertatik, egoera normalean igarotzen ez diren zelulak igaro daitezke.

- Gernu aparduna gehiegizko proteinaren ondorioz, zulo horietatik proteinak ere igarotzen baitira.

- Hainbat atalen hantura.- Hipertentsio arteriala. Renina gehiegi sortzen da.- Giltzurrun-urritasuna. Azkenean giltzurrunak iragazketa

glomerularra gutxitzen du eta gernu gutxi kanporatu.

38

GLOMERULONEFRITISA

PATOLOGIA

GILTZURRUN-URRITASUN AKUTUA (GUA)

Giltzurrunaren funtzioa galtzea da, oso azkar.

Giltzurrunak ezinezkoa izatea gernua kanporatzea eta homeostasia mantentzea eragiten du

Kausak-Gaixotasun ezberdinak-Odol-fluxua murriztearen ondorioz odol-presioa oso baxua-Arazoak giltzurrunen barruan, odol hodien koagulazioa sortzen dutenak

39

PATOLOGIA

GILTZURRUN-URRITASUN KRONIKOA

Akutuaren antzekoa baina urte askotan zehar garatzen dena eta ez egun batzuetan.

40

PATOLOGIAGILTZURRUN-INFEKZIOAK

Bakterioek kolonizatu egiten dituzte gernu-aparatuaren organoak, infekzioak sortuz. Mikroorganismo hauek beheko gernu-bideak (uretra eta maskuria) kutsa ditzakete, beheko gernu-infekzioa sortuz. Bestalde, ureterrak edo giltzurrunak kutsatzen dituztenean, goiko gernu-infekzioa dago.

Kausak-Bakterioak-Diabetesa-Anemia-Sistema immune ahula

41

PATOLOGIA

SintomakSukarra, presa txiza egiteko oso gutxi bota arren eta egitean mina sentitu, jateko gogoa galdu…

PrebentzioakSexu area garbi mantendu eta garbitu aurretik atzera, ondesteko bakterioak uretrara joateko aukerak murrizteko. Gaixotasun infekziosoak kasu askotan higiene-praktika gutxi izateagatik sortzen dira.

42

GILTZURRUN-INFEKZIOAK

PATOLOGIAGILTZURRUN KALKULUAKGorputzean edo giltzurrunean kaltzio gehiegi dagoenean edo giltzurrunak modu egokian funtzionatzen ez duenean sor daitezke. Kalkuluak gernu bideak baino handiagoak direnean, ezin direnez igaro, mina sortzen dute.Kristal txikiez osatutako masa solidoa da.KausakMota bakoitzak bere kausak:

-Kaltzio-kalkuluak: arruntenak. 20-30 urteko gizonetan. Janari batzuek, adibidez espinakak, oxalatoa dute. Oxalatoak kaltzio-kalkuluak sortzea bultzatu.

43

PATOLOGIA

-Zistina-kalkuluak: zistinuria duten pertsonetan. Hereditarioa, gizon eta emakumeetan.

-Estrubita-kalkuluak: gernu-infekzioa duten emakumeetan.

PrebentzioakUr asko edan, sendagaiak hartzea (beharrezkoa izan liteke), dieta aldatzea…

44

GILTZURRUN KALKULUAK

PATOLOGIA

GERNU-APARATUKO MINBIZIAK

Giltzurrunetako minbizia: gizon nagusiengan (55-60)

SintomakOdola gernuanKonkor (bultoa) baten agerpena sabelaldeanAzaldu gabeko pisu galeraJateko gogoa galtzea

KausakTabakoa, obesitatea, substantzia kimikoen esposizioa, arrisku faktore genetikoak, dialisiak sortzen dituen kisteak,...

45

PATOLOGIA

Maskuriako minbizia: 40 urtetik gorako gizonengan.

Zelula kantzeroso gaiztoak maskuriako ehunetara itsasten direnean.

Mota honetako minbizia laserra erabiliz senda daiteke, garaiz diagnostikatuz gero.

SintomakOdola gernuan, mina txiza egitean, gehiagotan txiza egin beharra…

46

Kausak- Tabakoa: minbizi honen %40aren kausa. Zigarroak

dituen produktu kartzinogenoak gorputzak xurgatu, hauek gernuaren bidez kanporatzen dira eta kanporatzean, gernu-bideko paretako zelulak kaltetzen dira.

- Giza papilomaren birusa: %17a sortzen du.

- Substantzia kimikoen esposizioa: produktu batzuk, hala nola, metalak, gaixotasun honen arrisku-faktoreak dira.

- analgesikoen gehiegikeria.- zistitis kronikoa (maskuriaren infekzioa)

PATOLOGIA

47

48

GALDERARIK?

top related