gaztetxoen astekaria 908. zenbakia larunbata ......2020/08/22 · marrazkiak eider eibar ipuina...
Post on 20-Jan-2021
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 908. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A
Barazki hostotsua, buruhandi berdea, zinez atsegin zaigu entsaladan jatea. Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Letxuga.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EIBA
R
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A berria
ZORiON AGURRAKZorionak, Jare!Atzo 11 urte handi
bete zenituen!!
Oporretatik
bueltan ospatuko
dugu denok
elkarrekin.
Muxu handi bat
zure familiaren
partez.
Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuakastearte arratsaldea baino lehen jaso beharditugula. Asteartetik aurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengo asteko zenbakianargitaratuko ditugu.
Kaixo, MANTANGORRI! Zer
moduz zaudete?
Koronabirusarekin ez
dakit nola moldatuko
zareten. HeleneMujika naiz, etagauzatxo bat kontatu
nahi dizuet. Nire aitatxo
Kantabriara etorri da, eta
haurrentzako egunkaria
ekarri digu. Oso gustura
jaso dut. Ni ere
egunkarian agertzea
erabaki dut, eta
zuentzako marrazki bat
prestatu dut; postaz
bidaliko dugu. Espero dut
zuen gustukoa izatea. A!
Eta 5 urte ditut.
Besarkada bat eta musu
handi bat!
Beñat Elustondo
Izar Martin
Ekhi Zeberio Irazu
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A
ZU ERE ARTiSTA
Ondarroako (Bizkaia) Zubi Zahar herri eskolako ikasleen marrazkiak
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Eneko Rey Haritz Ramos Iraia Ruiz
Ernai Badiola Irati Solabarrieta June Atxurra
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A berria
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
UKUILUKO ENTSALADA
ERRUSIARRA
Osagaiakd 350 g patatad 100 g azenariod 100 g urdaiazpikoiberikod 4 arrautzad 250 g oilasko bulard 100 g ahuakated 50 g oliba berded 50 g ozpin pepinod 10 g perrexild 800 g maionesad 150 g tipulin
Nola egin:
1Ontzi batean, egosi pata-tak eta azenarioa, eta, egos-ten direnenean, laukietanmoztu. Jarraian, egosiarrautzak eta txikitu.
2Ebaki urdaiazpikoa, ozpinpepinoak, perrexila, oliba ber-deak eta tipulina dado txi-kietan.
3Oilasko bularrak frijitu,eta hari formatan ebaki bularbakoitza, fin-fin.
4Ahuakatearen mamia birrin-du, eta osagai guztiak bol ba-tean nahastuko ditugu.
5Osagai guztiak nahas-tuak ditugunean, maione-
sa gehituko diogu, eta berrironahastuko dugu, dena homoge-neoa geratu arte.
6Amaitzeko, gatz pixka batbota, eta hozten utzi.
Ded Moroz
Ainesek esan dio berealaba Izarori:–Kontatu dizut elu-rrezko neskatoarigertatua, baina ustedut ez zaizula gehiegi
gustatu. Orain, kondairaren bigarrenamaiera kontatuko dizut; horretara-ko, ordea, Ded Morozena istorioaezagutu behar duzu lehendabizi.
Eta era honetan kontatu dio DedMorozen kondaira:
Deduxka Moroz Errusiako etabeste zenbait herrialde eslaviarre-tako pertsonaia bat da. DeduxkaMoroz izen horrek esan nahi du «Ai-tona Izotz». Lurralde haietako ume-ek asko maite dutelako (Euskal He-rriko umeek Olentzero maite dutenadina) Ded Moroz deitzen diote, «Ai-tonatxo Izotz».
Eslaviarren mitologian, DedMoroz agure xahar-xahar bat da,handia, neguko beroki luze etadotore batekin jantzia, gehienetankolore urdinekoa eta zilarrezkoapaingarriekin. Bizar luzea du,urdindua edo zuria, urte askodituen aitona zahar batek edukidezakeen modukoa, larruzko botahandiak eta makulu magikoa.Makulu horrekin lurzorua jotzenduenean izotza zuri-zuri zabaltzenda inguruan.
Urtearen amaieran, Ded Morozekerregaluak eramaten dizkie Errusia-ko umeei. Aitonatxo Izotza etxeeta-ra iristen da eta makulu magikoare-kin jotzen du atea. Irekitzendiotenean, etxekoek urte-amaiera-ko otordura gonbidatzen dute, etajan ondoren etxeko umeei eskatzendie abestu dezatela zerbait (ordez,poemaren bat errezitatu, edotaipuin zahar bat kontatu) berak zaku
5berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A m a n t a n g o r r i
Badirudi Ded Moroz eslaviarraizaki mitologikoa zeharo basatiazela hasieran. Oihan edo basoe-
tan bizi zen, eta izaki hezigabea zen,boteretsua eta ankerra. Neguarenbihotza irudikatzen zuen, eta hotza,izotza eta jela ekartzen zituen beremakulu magikoarekin lurra indarrezjotzen zuenean. Garai hartako Morozbasatia ez zen «aitonatxoa», eta Negu-ko zaharra edo Izotzaren zaharra eredeitzen zitzaion.
Gero, denborarekin, gure Olentzerorigertatu zaion moduan, leunduz joanzen Morozen izaera: dotoretuz joanzen, bota luzeak jantzi zituen, berokidotorea zilarrezko apaindurekin, etaabar. Urteberri-Urtezaharreko festanumeei opariak ekartzen dizkien «aito-natxo» maitagarria bilakatu da Ded Mo-roz. Ohikoa omen da Olivier entsaladajatea festa horretan, guk entsaladaerrusiarra deitzen diogunaren antze-koa.
gorri handi batean ekarri dituenerregaluak jaso nahi badituzte.
Etxetiarren otordu-lekura sartugabe ere urteberriko zuhaitz apain-duaren azpian uzten ditu errega-luak, batzuetan.
Ded Moroz elur-lera batean etor-tzen da opariak ekartzera. Elur-lerahori ez da belaz ibiltzen, eta ez dahegan etortzen elur-oreinakgarraiatuta. Ded Morozek Errusiakoelur-lera zahar bat erabiltzen duhorretarako, eta hiru zaldi zuridotore izaten ditu elur-lera erama-teko. Elur-lera mota horri troika dei-tzen zitzaion, eta deitzen zaio orainere.
–Hori da Ded Morozen istorioa–amaitu du Izaroren amak.
–Eta Sneguroxka? Ez didazu…–Pazientzia pittin bat –moztu du
amak Izaroren esaldia–. Utzi konta-tzen. Badakizu zein den Ded Moro-zen laguntzailea erregalu-partike-tan?
–Sneguroxka? –galdetu du Izarok.–Bai horixe! Sneguroxka! Elurreta-
ko neskatoa Ded Morozen bilobada, eta haren laguntzailea umeeiopariak eramatekoan. SneguroxkakDonibane bezperako suaren gaine-tik salto egin zuenean, harekin zeu-den laguntxoek oihu lazgarri batentzun zuten, eta begiratutakoanez zegoen inor. Desagertu egin zenelurretako neskatoa, eta lurrun lai-notxo bat besterik ez zen ageri.
–Urtu eta lurrundu egin zen Sne-guroxka?
–Ba, ez! Ded Moroz aitonatxo izo-tzak arriskuan ikusi zuenean berebiloba, urrutitik etorri, txingarretaraeror ez zedin gogor eutsi eta bera-rekin eraman zuen elurrezko neska-toa. Istant batean dena.
–Eta salbatu egin zuen.–Bai, horrelaxe da. Ded Morozek
izotzezko eskuetan hartuta salbatuzuen biloba, eta ziztu batean joanziren biak Neguaren jauregira. Lurru-nezko laino txiki bat besterik ez zengeratu errautsez estalitako txinga-rren gainean.
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu eta apaindu. Iker soka saltoan ibili da. Etxera heldu, etaegindakoaren inguruko irudi bat marrazten hasi da, baina erdia falta zaiooraindik. Lagunduko diozu marrazkia bukatzen?
2.Ordenatuirudiak. Fliperizurdeak salto ikusgarriaegin du, eta Naiarakargazkiak atera dizkio,baina nahastu eginzaizkio. Lagundukodiozu irudiakordenatzen?
C
D
A
B
ESPERIMENTUA
Bitxi distiratsuak
berria LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A
Erantzunak: 2.-A, C,D eta B. 3.- Agitz-zeharo, eritasun-gaixotasun, kiskali-erre, mingots-garratz eta patxada-lasaitasun.
Harri batzuek zergatik egiten dutedistira argitan?
Zer egin?
1 Jarri kristalezko harria eguzkitan.
2 Mugitu harria, eta aztertu nola eragitendion argiak.
3 Ikusi ea distirarik igor dezakezun horma-ra edo lurrera.
Zer gertatzen da?
Kristal aleak edo imitaziozko diamanteakmodu berezi batean ebaki-tzen dira, ahalik eta argigehiena islatzeko. Ar-giak harriaren edokristal alearen an-geluei eragitendie, eta erre-fraktatu egitenda; kolore es-pektroa osatzendu, eta hainbatangelutatik igor-tzen du argia zurebegietara. Horrenbes-tez, harriak distira egitendu mugitzean.
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo
gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
m a n t a n g o r r i 7
MATERIALAKd Ebakitakokristalezko harri bat(kristal ale bat edoimitaziozkodiamante bat,adibidez)
3. Sinonimoak. Gozoki bakoitzarenbarruan hitz bat dago. Zure lanaesanahi bera dutengozokiak binaka jartzeaizango da.
agitz erre
eritasun lasaitasun
kiskali garratz
mingots zeharo
patxada gaixotasun
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO ABUZTUAREN 22A
JOLASA
Igelarendantza
Jokalari guztiakkukubilko jarrita,
batak bestea lurrerabotatzea da jolasarenhelburua. Horretarako,ezingo dute elkarukitu. Kideak oreka galdezan, jokalariek biz-kor pasatu beharkodute albotik.
Lantzen dituenalderdiak: Oreka,motrizitatea eta erreflexua.Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).
DATUAK
Kontinentea:Asia (Myanmar).Adina: 6-10 urtebitartean.
Webgunea:www.txatxilipurdi.com
top related