elkarbizitza
Post on 30-Dec-2015
28 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Elkarbizitza
ElkarguneElkargune
ElkarkideElkarkideElkarbide
ElkarlaElkarlann
ElkarrekintzaElkarrekintza
Elkartze
ELKARREKIN ELKARREKIN BIZIBIZI
Elkarrizketa
Adi zure pentsamendueihitz bihurtzen baitira,
adi zure hitzeiekintza bihurtzen baitira,
adi zure ekintzeiohitura bihurtzen baitira,
adi zure ohitureizure nortasuna bihurtzen
baitira,adi zure nortasunari
zure patua izango baita
elkarrekin izanzorionaren bila
gidaJohann Wolfgang Goethe
(1749 - 1832) eranskina
iturriak
aurkezpenaren bukaera
HERRITARTASUNAREN HEZKUNTZARAKO MATERIAL DIDAKTIKOA: ELKARREKIN BIZIELKARREKIN BIZI
IKASTUNITATEA
- ELKARREKIN BIZIELKARREKIN BIZI ikastunitatea erabiltzeko argibide praktikoak (gida). Ikastunitatearen material guztia eskura dago word formatuan ere ERANSKINA izeneko atalean.
- ELKARREKIN BIZIELKARREKIN BIZI ikastunitateak lau zati ditu:
1. ELKARREKIN IZANELKARREKIN IZAN: honako atal hauez osatua dago:a. ELKAR-IZAN (Tich Naht Hanh maisu eta idazlearen testu baten moldapena). Testuari buruzko ariketak. Tich Naht Hanh-en biografia laburra.b. Gizakiaren beharrizanak testu laburra eta Maslow-en beharrizanen-piramidea testua eta ariketak.c. Bi metroko zotzak ipuina.
2. ZORIONAREN BILAZORIONAREN BILA: honako atal hauez osatua dago:a. Sarrera: Zorionaren bila.b. Andere zaharra ozpin-botilan ipuina eta ipuinari buruzko galderak.c. MAFALDA: zoriontasunaren giltzak.d. Lehenengo atala (zorionaren bila…) eta jarduerak.e. Bigarren atala (emozio negatiboak eta emozio positiboak) eta jarduerak.f. Hirugarren atala (zer egin emozio negatiboen aurrean) eta jarduerak.g. Laugarren atala (emozio eta jokaera positiboak aukeratzen) eta jarduerak.h. Beldar txikia ipuina.
3. ERANSKINA: ELKARREKIN BIZI ikastunitate osoa word formatuan. Hor aurkituko duzue, baita ere, Atarikoa izeneko atalean, ikastunitate hau burutzeko jarraitu dugun espiritua, ikastunitatearen ildo nagusiak eta ikastunitateak lantzen dituen gaitasunak; eta azkenik, Arreta oso izeneko jarduera osagarria ere, ikasleek gelan edo etxean egin dezaketena.
4. ITURRIAK: hor zehazten da erabilitako material guztiaren jatorria (testuak, argazkiak, audioak…), horietan oinarrituz egin baita ikastunitatea.
gida
itzuliitzuli
• Ondoren zehazten da erabilitako material guztiaren (testuak, argazkiak, audioak…) jatorria, horietan oinarrituz egin baita ELKARREKIN BIZI ikastunitatea.
• Liburuei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak:- BISQUERRA, Rafael: Educación para la ciudadania y convivencia, Wolters Kluwer, Madrid, 2008.- NHAT HANH, Thich: Hacia la paz interior, Plaza y Janes, Bartzelona, 1992. - NHAT HANH, Thich: La ira, Oniro, Bartzelona, 2004. - MASLOWen piramidea: wikipedia.org- FISHER, Robert: Valores para pensar, Obelisco, Bartzelona, 2005.- FISHER, Robert: Cuentos para pensar, Obelisco, Bartzelona, 2005.- DALAI LAMA con Howard C. Cutler: El arte de la felicidad, De Bolsillo, Bartzelona, 1999.- QUINO: Toda Mafalda, Lumen, 1998.- GOLEMAN, Daniel: Inteligencia emocional , Kairós, Bartzelona, 1996.- LANTIERI, Linda; GOLEMAN, Daniel: Inteligencia emocional infantil y juvenil, Aguilar, Mexiko, 2009.- BERRIA: 09 URTEKARIA- CANALES, Maru: Feng shui en la vida, Ceac, Bartzelona, 2010.- AZURMENDI, Joxe: Indarkeria eta balio berrien bilaketa, Hikhasi -3. monografikoa- 1998.
Irudiei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak:- Microsoft Office: prediseinaturiko irudiak- Wikipedia.org- Flicker- Emozio unibertsalen irudiaren iturria: opiniones.terra.es/gente/paul-ekman_17698.htm
• Audioei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak:- Microsoft Office: prediseinaturiko audioak- Gure grabazioak: Donostiako IRALE eskolan eta Bidanian egindakoak.
Iturri eta egile horiei denei adierazi nahi diegu gure esker ona, ikasmaterial hau gauzatzea ahalbidetu dutelako. Zerrenda horretatik, oharkabean, aipamenen bat falta edo ahaztuta geratu bada, ez da izan gure nahia eta, aldez aurretik, barkamena eskatzen dugu.
Gure esker ona IRALEn irakasle eta lan honen begirale eta zuzentzaile izan den Nekaneri, berak egindako zuzenketa eskergengatik. Gure eskerrak, halaber, Santiri, informatika-alorrean aurkezpena taxutzen eskaini digun laguntzagatik.
iturriak
itzuliitzuliBIXENTE ALBERDI eta TRINIDAD JORKERA Bidania-Goiatzen, 2009ko martxoaren 23an
top related