elektrizitatea eta magnetismoa

Post on 03-Aug-2015

144 Views

Category:

Documents

7 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

ELEKTRIZITATEA

ETA MAGNETISMOA

ELEKTRIZITATEANatureak elektrizitatearen adibide asko emoten dauz.Gainera gizakiak beste energia mota batzuk energia elektriko bihurtzen ikasi dau, eta energia elektriko horrek makinak eta tresnak funtzionatuazoten dauz.

KARGA ELEKTRIKOA

Gorputz guztiak materiaz osotuta dagoz , eta hainbat propietate daukiez: masea, bolumena edo karga elektrikoa.Gorputz batek karga mota bakoitxeko zer kantitate daukan kontuan hartuta, gorputz hori positiboa, negatiboa edo neutroa dala esaten dogu.

KARGA POSITIBOAKarga negatibo baino karga positibo gehiago daukanean, gorputza positiboa dala dinogu.

KARGA NEGATIBOAKarga positibo baino karga negatibo gehiago daukanean, gorputza negatiboa dala dinogu.

KARGA NEUTROA

Karga positibo eta negatibo kantitate berbera daukanean, gorputza neutroa dala dinogu.

KORRONTE ELEKTRIKOA

Gorputzen barruko karga elektrikoen

lekuz aldatzeari edo mogimendu horri,

korronte elektrikoa deitzen jako. Materialak

eroaleak,

Edo isolatzaileak izan daitekez

EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

Material

eroaleak karga

elektrikoei errez

pasatzen izten

deutsee.

Material isolatzaileak

ez deutsie korronte elektrikoari pasatzen

izten.

KABLE ELEKTRIKOASarri korronte elektrikoa material eroalez eta isolatzailez egindako kable elektrikoen bidez transmititzen da

ENTXUFEA

Kobre hariak plastikoz estalita

dagoz. Horri esker, kableak

ikutu daikeguz, karranparik

jaso barik.

Barruan kobre hariak

daukaz, material hori

elektrizitate eroale

onenetarikoa dalako.

ZIRKUITU ELEKTRIKOAK

Alkarren artean

konektatuta dagozan

eta korronte elektrikoa

dabilen elementuen

multzoari zirkuito

elektriko deitzen jako.

ZIRKUITU ELEKTRIKOEN OSOGAIAK

Era askotako zirkuituak egon arren, guztiek osogai komunak daukiez: sorgailua, eroaleak, hargailuak eta etengailuak

SORGAILUAK

Sorgailuak korronte elektrikoa

sortzen dau. Aparatu batzuk,

funtzionatu daian, erabilten dira,

pilak eta bateriak sorgailuak dira.

Alternadoreak zentral

elektrikoetan energia mekanikoa

energia elektriko bihurtzen daben

sorgailuak dira.

ETENGAILUAK

Etengailuek korronte

elektrikoaren bidea gura dan

moduan etetea edo barriro

abiatuazotea ahalbidetzen

dabe. Zeregin hori dauka

argiaren etengailuak.

EROALEAK

Eroaleak korronte elektrikoak

zirkulatzen dauan kableak

dira, eta zirkuituaren

elementuak lotzen dabez.

HARGAILUAK

Hargailuak zirkuitura konektatuta korronte

elektrikoa jaso eta beste energia mota bat

bihurtzen daben tresnak dira: garbigailuek,

korrontea energia mekaniko bihurtzen dabe;

eta lanparek, argi energia.

ELEKTRIZITATEAREN EFEKTUAK

Korronte elektrikoaren energia beste era bateko

energia bihurtu daiteke. Pertsonek aldaketa horreen

efektuak aprobetxatu daikiez, eta efektuen artean

honango honeek nabarmentzen dira:

Beroa sortzea

Argia sortzea

Mogimendua sortzea

Magnetismoa sortzea

Irudiak eta soinua sortzea

BEROA SORTZEA

Korronte elektrikoak material bat

zeharkatzen duenean,materialaren

temperatureak gora egiten dau. Beroa

ondo transmititzen dauanean,

eroankortasun termiko handia dauala

esaten dogu.

Elektrizitateak

hotza ere

sortu daiteke.

ARGIA SORTZEAGorputz batzuk, beroa emoteaz aparte, argia igorten dabe korronte elektrikoak zeharkatzen dauzanean. Fenomeno hori da bonbillen funtzionamenduaren oinarria; bonbillek zirkuitutik jasoten daben energia elektrikoaren parte bat argi bihurtzen dabe.

MOGIMENDUA SORTZEA

Korronte elektrikoa espiralean batutako eta imanen artean jarritako eroale baten bidez pasatuazoten danean, mogimendu birakaria sortzen da.

MAGNETISMOA SORTZEA

Egoera batzuetan, elektrizitateak gorputz batzuk iman bihurtu daikez.

IRUDIAK ETA SOINUK SORTZEA

Elektrizitatea aparatu batzuetara heltzean gertatzen da

MAGNETISMOA

Orain dala milaka urte, gizakiek baeukien metal batzuk erakarteko gaitasuna eukan naturako material baten barri. Material horrek magnetita edo iman harria dau izena, eta gorputzak erakarteko gaitasunari magnetismo deitzen jako.

IMANAK

Imanak magnetismoa daukien gorputzak dira, eta burdina zein beste metalen bat daukien objetuak erakarteko gai dira. Imanak naturalak edo artifizialak izan daitekez. Iman naturalek nahiz artifizialek polo positiboa eta polo negatiboa daukie.

IMAN NATURALAK

Iman naturalak ez dira gizakiak egindakoak, eta naturan aurkitu daitekez.

IMAN ARTIFIZIALA

Iman artifizialak gizakiak sortutakoak dira. Material batzuei korronte elektrikoa emonda ere fabrikatu daitekez.

EREMU MAGNETIKOAImanak bere indar magnetikoagaz metalezko objektuak erakarten dauzan eremuari, eremu magnetikoa deitzen jako. Eremu hori polo positibotik urten eta polo negatibotik imanera itzultzen diran irudizko marren bidez adierazoten da. Marrak alkarrengandik zenbat eta hurrunago egon, orduan eta handiagoa da magnetismoaren intentsitatea. Metalezko objetu bat imanaren eremu magnetikotik harago jarri ezkero, imanak ez dau efekturik eragingo objektuan.

LURRAREN MAGNETISMOALurrak iman erraldoi bat balitz legez jokatzen dau. Ipar polo magnetikoa Ipar polo geografikotik hur dago; eta Hego polo magnetikoa, Hego polo geografikotik hur.

LURRAREN EREMU MAGNETIKOA Lurraren eremu magnetikoak lurrazalean

dagozan gorputz guztiei eragiten deutse, baita lurrazaletik milaka kilometrora dagozan gorputzei ere, eta eragin horri esker, pertsonek, iparrorratza erabiliz, orientatzeko modua daukie.

ELEKTROMAGNETISMOA Elektrizitatearen eta magnetismoaren artean dagozan erlazinoarekin, elektromagnetismoa deskubritu zan.

ELEKTRIZITATEAK MAGNETISMOA SORTZEN DAU

Elektriziteak zirkulatzen dauan kable baten inguruan imanek daukienaren antzeko eremu magnetiko bat sortzen dala ondorioztatu eben. Eremu magnetiko horren intentsitatea korronte elektrikoaren intentsitatearen araberakoa da. Kable elektriko bat burdinazko objektu baten inguruan batu eta objektuan zehar elektrizitatea pasatuazoten danean, metala elektroiman izeneko iman bihurtzen da. Elektro imanak motor elektrikoetan eta garabi elektromagnetikoetan erabilten da.

MOTOR ELEKTRIKOAMotor elektrikoek harila daukie imanen artean jarrita. Elektrizitateak harilean zirkulatzen dauanean, imanek sortutako eremu magnetikoaren eta harilak sortutakoaren arteko interakzinoak harila biratuazoten dau, eta biratze mogimendua makinaren engranajeei transmititzen deutse.

GARABI ELEKTROMAGNETIKOAGarabi elektromagnetikoek indar handiko elektroimana daukie besoan, oso zama astunak erakarteko gaitasuna daukana. Elektroimanari korronte elektrikoa igortea iztean, garabiak zamea askatzen dau.

MAGNETISMOAK ELEKTRIZITATEA SORTZEN DAU

Elektrizitateak eroale batetik zirkulatzen dauanean, eremu magnetikoa sortzen da. Korronte elektriko horren intentsitatea, imanaren neurriaren eta mogitzen dan abiadurearen araberakoa da. Propietate hori zentral elektrikoetan elektrizitatea ekoizteko erabiltzen da, alternadore izeneko sorgailu elektromagnetikoen bidez.

ALTERNADOREAAlternadoreek iman finko handi batzuk eta horreen eremu magnetikoen barruan birea egiten daben harilak daukiez. Harilak biratuazoten dauzan indarrak ez dau beti jatorri berbera izaten, zentral elektriko motearen araberakoa da:

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOAK

Zentral hidroelektrikoetan, uraren mogimenduaren indarrari esker biratzen dira harilak.

ZENTRAL EOLIKOAK

Zentral eolikoetan, haizearen indarrez mogitzen dira.

ZENTRAL TERMIKOAK ETA NUKLEARRAK

Zentral termikoetan eta nuklearretan, ur lurrunaren indarrak harilak mogiduazoten dauz.

EGILEA: AITOR

top related