ekosistemak 2. taldea 2016

Post on 23-Feb-2017

1.013 Views

Category:

Education

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

EKOSISTEM

AK2.taldea: Beñat D., Nahia P., Ibai, Saioa eta Joan

Ekosistemak Ekosistema leku batean bizi diren izaki bizidun multzoak, eta leku horretako ingurune fisikoa osatzen dute. Izaki bizidunen arteko harremanak eratzen dira leku horretan.

Leku batean bizi diren izaki bizidunak eta ingurune fisikoak osatzen dute ekosistema. Bertan haien harremanak sortzen dira. Bi ekosistema mota daude.

Ekosfera: Lurreko ekosistema guztien multzoa da.

Izaki bizidun multzoek

osatua. Espezietan banatuta

daude. Flora eta Fauna

ekosistemen elementuak

Ingurune fisikoa

Osagai bizigabe guztiak: airea, ura, lurra...

LEHORREKO EKOSISTEMAKIzaki bizidunak lurzoruaren gainean daude, airez inguratuta, besteaz beste: basoak, mendiko belardiak, basamortua eta estepa. Hurrengo hauek daude:

Basoak

Baso atlantikoa Baso mediterraneoa

Mendiko belardiak

Basamortuak eta estepak

BASO ATLANTIKOAHosto erorkorreko zuhaitzez osatuta dago: pagoz, haritzez

eta astigarrez, adibidez. Horrelako ekosistema klima hezeko eta uda epeleko eremuetan izaten da. Besteak beste, animalia hauek bizi dira: hartzak, otsoak, okil beltza eta basoilarra.

baso mediterraneoaHosto iraunkorreko zuhaitzez osatuta dago: artez eta artelatzez, adibidez.

Baso mediterraneoa klima lehorreko eta uda beroko eremuetan izaten da.

Besteak beste, animalia hauek bizi dira: katamotza, untxia, eguzki-arranoa eta

mika urdina.

MENDIKO BELARDIAK

Buruxkak dituzten landareek, hirustek, orkideek,nartzisoek eta bioletek osatzen dituzte.

Mendi-eremuetan daude, negu hotzeko eta hezetasun handiko lekuetan.

Belardietan bizi dira tximeletak, matxinsaltoak, marmotak, lursagu eta hegaztiak (mendi-tuntunak, kasu).

Belardietan, landare guztiak belarkarak dira; hau da, ez dute zurtoin zurkararik. Lurzoru emankorreko eremu handiak izaten dira belardiak, eta larre ugari hazten da haietan. Larre horiek azienda elikatzeko erabili ohi dira.

MENDIKO BELARDIAK

basamortuak eta estepakEkosistema horietan daude eta ur eskasa dago. Tenperatura ondorioz izaten diren baldintza gogorretara. Belarkiek eta sastraka txikiak (adibidez, ezkaiak) dira nagusi. Klima lehorreko eta erliebe lau edo uhinduko eremuetan izaten da. Besteak beste, animalia hauek bizi dira: erbiak, hegatxabalak, basoiloak, mirotzak, saguak eta muskerrak.

Uretako ekosistemakItsas ekosistemen ezaugarri nagusiak hauek dira: gazitasuna eta uren etengabeko mugimendua, olatuen eta ur-lasterren ondorioz. Urak gatz kantitate handia du disolbatuta; horregatik da gazia itsasoko ura.

Uretako ekosistemak: Itsas ekosistemak-Hondartzak: eragiten duten faktoreak: itsasaldiek eta olatuek. Hondartzan fauna ugaria du: itsas mikak,itsas-ardia

-Kostalde harritsuak: eremu horiek ez dira oso sakonak. Eguzkiaren argia heltzen zaie eta algek fotosintesia egin dezake. Ur horietan animalia ugari bizi dira: itsas izarra, olagarroak, anemonak eta harrietan babesa duten arrain asko; esaterako, mero zuriak, itsas sugeak eta krabarroka txikiak.

-Itsas zabalak: Ekosistema horiek kostatik urrun daude. Eguzkiaren argia 100metroko inguruko sakonerako, eta hortik behera jada ez dira alga mikroskopikoa aurkitzen. Ur horietan bizi dira marmokak, itsas dortokak eta ugaztunak.

Ibaiak: Hori dela eta ibaietako ekosistemetan ura mugitu egiten da etengabe. Ekosistema horietan bizi direnak ur-lasterraren indarrera egokitu behar dute. Goi-ibilbideko ur hotz eta bizietan hauek bizi dira: igarabak, amuarrainak (harri handiek ibaiaren ohean uzten duten hutsuneetan babesten dira),hegaztiak (adibidez, ur-zozoa; intsektuak harrapatzen ditu ibai bazterretan.

Urmaelak: Urmaeletan, ura ez da ia mugitzen. Sustraiak hondoan lurperatuta dituzten belarkiak hazten dira; este baterako, zinta belarrak, lezkak eta ihiak. Landaredi horren artean, hegaztiak daude: kopetazuriak, koartzak, murgilak eta ahateak (adibidez, basahateak eta murgilariak). Halaber, anfibioak bizi dira ( adibidez, zuhaitz-igel arrunta), suge gorbatadunak, dortokak, uretako kakalardoak (ditiskoak, adibidez) eta burruntzien larbak.

ur gezako ekosistemak

Ur gezako ekosistemak dira, besteak beste, ibaiak, aintzirak eta urmaelak. Ekosistema horietan, urak ez du ia gatzik disolbatuta.

Basamortuak eta estepak: NafarroaNafarroan basamortu bat dago: Errege Bardeak.

Nafarroako hegoaldean kokatzen dira.

FaunaErrege Bardean animaliak daude: Sugeak, azeriak, txoriak...

Flora

Errege Bardeak lehorrak dira eta landaredia urria da.

Adibidez, jareak eta belarkiak.

top related