dibertitzeko hitzak · 2020-04-10 · inguruko hausnarketak, txiste-ak, grabatutako gauzak,...
Post on 20-Jun-2020
13 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 878. ZENBAKIA OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A
Ez naiz batekoa,
ez naiz bikoa, ez naiz hirukoa,
ez naiz laukoa, bostekoa naiz!
Zer naizen nork daki?
m a n t a n g o r r iErantzuna: eskua.
Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).
HIZ
KU
NTZ
AR
EKIN
JOLA
SEA
N.A
SMO
Z.O
RG
Dibertitzeko
hitzak
m a n t a n g o r r i2 OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A berria
Zorionak, June. 3 urte handi. Ederra bizipoza duzuna:
denok zipriztintzen gaituzu.
Zorionak, Malen! Bihar11 urte beteko dituzu. Nahiz
eta konfinamenduan gauden,
ahalik eta egun bereziena eta
zoriontsuena opa dizugu.
Jarraitu zaren bezalakoa
izaten, zure izateak zu egiten
baitzaitu. Maite zaitugu, atzo
baino gehiago, eta bihar
baino gutxiago.
Kaixo, MANTANGORRIzaleok!!
Pottoka gelakoak etxean
gaude, baino gure gelako
Aimar Bengoetxeariaunitz urtez erran gabe ez gara
pasatuko. Aimarrek apirilaren
3an bete zituen urteak.
Aimar, ahal duzun bezain ongi
pasatuko zenuen, ezta?
Koloretako besarkada!
Pottoka gela.
Aupa,
Beñat!9 urte!!
Zorionak
Sara, Paula,
amatxo eta
aitatxoren
partetik.
Muxu pila!!
Zorionak
Oihan!!!Jada
5 urte!
Muxu eta
besarkada
handi bat
etxekoen
eta
familiaren
partez!
Zorionak, sorgintxo! 6 urte.
Muxu handiak amatxoren eta
aitaren partez.
Apirilaren 8an, 8 urte bete
dituzu, monsieur Telmo.Zorionak!!! Harro gaude zutaz.
Etxekoak.
Zorionak, Sugoi!! Bihar 7 urte.Segi gure bizitzak gozotzen eta alaitzen.
Familia guztiaren partetik.
ZORiON AGURRAK
Bihar Aritz maiteak 4 urte beteko ditu. Zorionak
eta muxu handiak Eneko, Lukas eta gainontzeko
senideen partetik!!
Zorionak, Irati!!! Gaur 8 urte. Segi beti bezain
alai. Txokolatezko muxu goxoak zuretzat.
Zorionak, Añes! Aurten, bost aldiz
ospatuko dugu zure bosgarren
urtebetetzea. Asko maite zaitugu!!
MalenIparragirreri
aunitz urtez erran nahi
diogu. Martxoaren
20an bere
urtebetetzea izan
zuen. Denak etxean
geundenez, ez genuen
elkarrekin ospatu,
baino eginen dugu.
Denok elkartuko gara!
Baina, orain, etxean
gelditu! Besarkada bat,
Malen. Pottoka gela.
Egoera berezi honetan ere zu
txapeldun! Bukatzean, ospatuko
dugu denok elkarrekin zure 4.
urtebetetzea. Bitartean, mila muxu
eta ZORIONAK, Inge!
Zorionak, politta!! Dagoeneko 3 urte gure
Arianek!! Zenbat handitzen ari zaren!Ospatzeko, joango gara udan hondartzara,
gazteluak egitera! Zaren bezalakoa izaten jarrai
dezazula! Muxu handi-handi bat amatxo eta
aitatxoren partez! Eta baita zure txistorrita
Kaien partez ere! Muuuuaaaaaa!!!
Zorion agurrakargitaratu ahalizateko, gogoanizan mezuakasteartearratsaldea bainolehen jaso beharditugula.Asteartetik aurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengo astekozenbakianargitaratuko ditugu.
m a n t a n g o r r i 3berria OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Gaur gure familiako printzesa berriak, Izarok, 2 urte bete ditu.
Oso jenio bizia duzun arren, oso maite zaitugu; beraz, orain arte
bezain jatun eta irribarretsu jarraitzea espero dugu. Hori bai,
jenioa kontrolatu behar duzu... kar-kar! Aurten finala Athleticek
irabazten badu, sekulako ospakizuna egingo dugu, urtebetetzea
ezin izan baitugu guztiok batera ospatu, ditxosozko birus
hori dela eta. Gurasoak eta zu oso zaleak zaretenez...
Musu pilo bat aita, ama, aitita, amama eta Gasteizen
daudenen aldetik.
m a n t a n g o r r i4 OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A berria
ERREPORTAJEA ‘Hizkuntzarekin jolasean’
Dibertituz ikastea.Umorez blaituta-ko materiala era-bilita, gaitasunkomunikatiboakeskuratzea. Hel-
buru horrekin jaio da Hizkun-tzarekin Jolasean egitasmoa.Eusko Ikaskuntzaren Asmozfundazioaren enkarguz ekinzion bideari Kike Amonarrizek,orain hiru urte, aurreko espe-rientzia batetik abiatuta: «Au-rrez, Hizkuntzen mundua etaeuskara deskubritzen unitatedidaktikoak sortu genituen».Bere garaian, soziolinguistikaizan zuten ardatz, eta heldueizuzendu zitzaizkien. Ondoren,Asmoz-en proposamenarekin,urteetan pilatutako materiale-an arakatzen hasi zen Amona-rriz, eta egitasmoaren susta-tzaile bihurtu zen. «Hizkuntza-ren eta hizkuntza jolaseninguruan nuen materiala bil-tzen hasi nintzen: umorearen
inguruko hausnarketak, txiste-ak, grabatutako gauzak, idatzi-tako liburuen zatiak…».Pilatutako materiala orde-
natu eta egokitzea izan zenAmonarrizen hurrengo urratsa.Erronka ere bai: «Konplikatuaizan da, material asko hel-duentzat pentsatuta geneuka-lako. Egokitzapen asko egin di-tugu, baina polita ere izan da».Lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleentzako jardue-rak prestatu dituzte, hiru uni-tate didaktikotan banatuta:Mahai jolasa, Sare sozialetaneta Txistealdia. Euskara oinarrihartuta, hainbat jolas propo-satzen dira unitateetan, apur-ka ikasleek tresna komunikati-boak eskura ditzaten. Ikasleentzako jarduera eta
jarraibideekin batera, unitate
didaktiko bakoitzak irakasle-entzako gida bat du, irakasleekere jarduerak ondo ulertu, bi-deratu eta egin ahal izatekomaterial guztia eduki dezateneskura. «Irakasleek gidak etamaterial osagarria dauzkate,eta metodologia, argibide tek-nikoak eta erreferentzia gisaerabiltzeko material umoristi-koa ere badituzte». Hala, unita-teak osatu eta praktikara saltoegiteko baliabide guztiak es-kaini nahi izan ditu Amonarri-zek. Urtarrilean aurkeztu zuten
unitate multzoa, eta edono-rentzat dago eskuragarri, web-gune honetan: Hizkuntzarekin-jolasean.asmoz.org. Atari digi-tal horretan, azalpen idatziak,hainbat irudi eta azalpen bi-deo ugari daude. Oro har, An-tton Telleria aritu da aurkezlelanetan. Haren funtzioa ikasle-ei laguntzea dela azaldu duAmonarrizek: «Antton Telle-riak, hainbat bideotan, ikasle-ak animatu eta azalpenak, adi-bideak eta argibideak ematendizkie. Horrek oso tonu jolastiaematen dio unitateari».
Hizkuntza, ikastea eta ondo pasatzeaardatz dituen egitasmo batzuzendu du Kike Amonarrizek:Hizkuntzarekin Jolasean. Hiruunitate didaktikoz osatutadago jarduera sorta. AnttonTelleriak bideoen bidezaurkezten ditu jarduerak,Julen Telleria, Zuriñe Hidalgo,Idoia Torregarai eta IkerGalartzaren kolaborazioarekin.
Hizkuntjolaseraleheng
HIZKUNTZAREKINJOLASEAN.ASMOZ.ORG
m a n t a n g o r r i 5berria OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A
tza,akogai
MAHAI JOLASA
Lehenengo unitate didaktikoak mahai jolas bat sortzea du helburu.
Aurretik eginiko jolas bat baliatu ordez, euskarri fisikoa egitea
izango da ikasleen erronka. Horretarako, bi ariketa sekuentzia di-
tuzte: Hitzekin jolasean eta Hieroglifoak. Lehen zatian, hizkuntza-ren bueltan sortutako jolas batzuk izango dituzte ikasleek, eurek osatu
behar dutenerako inspirazio gisa. Bigarren atalean, berriz, hieroglifoen
munduan murgilduko dira gazteak: «Ikasten dute nola sortzen diren hie-
roglifoak, zer mekanika erabiltzen diren: hitzak nola zatitu, hitzen esa-
nahi ezkutuak deskubritu eta horiekin jolasten hasi, irudiak nola erabili
hieroglifoak sortzeko...» Proposatutako jolasak eta hieroglifoak egin
ostean, mahai jolas propioa egiteko moduan egongo dira ikasleak. Jo-
lasteko erabiliko duten euskarria eurek sortuko dute.
SARESOZIALETAN
Bigarren unitate didaktiko-
ak euskara eta sare sozia-
lak uztartzen ditu, sare so-
zialetan zabaltzeko mezu
umoristikoak sortzea baitu hel-
buru. Kasu honetan ere, bi se-
kuentziatan bereizita dago unita-
tea: Euskara mundiala da eta Hizkun-tzak imitatzen. Lehen sortak izenakditu oinarri: toponimoak, pertsona
izenak eta abizenak, esaterako. «Hor
erakusten da nola erabil daitezkeen
pertsonen izenak, lekuen izenak,
abizenak… korapilatu, moldatu eta
umorezko piezak sortzeko; izan dai-
tezke memeak edo antzekoak». Bi-
garren atalean, berriz, bestelako hiz-
kuntzak ezagutu eta horien bueltan
jolasteko aukera izango dute ikasleek: txinera, errusiera,
japoniera edo italiera oinarri hartuta hizkuntza horietako
hitzak ezagutu, asmatu edota horietatik abiatuta txisteak
sortzeko proposamenak biltzen dira. Beste hizkuntzak eta
euskara uztartuz mezu umoretsuak sortzea da asmoa, on-
doren pieza horiek sareratu eta sare sozialen bidez zabal-
tzeko.
TXISTEALDIA
Hirugarren eta azken unitate didaktikoa jaialdi bat egiteko proposame-
na da, umorea ardatz duen jaialdi bat hain zuzen: Txistealdia.Hiruga-rren urratsean, oholtzan jarriko dira ikasleak, eta ikaskideen aurrean
aurkeztuko eta interpretatuko dituzte sortutako umore piezak. «Bate-
tik, txisteen kontaketa lantzen dugu, eta, bestetik, txisteen antzezpena.
Teknikak azaldu, umorearen mugez hitz egin, eta umorea egiteko erabil dai-
tezkeen erregistro ezberdinak landu», esplikatu du Amonarrizek. Jaialdia
prestatzen laguntzeko, Julen eta Antton Telleriak, Zuriñe Hidalgok, Idoia To-
rregaraik eta Iker Galartzak txiste batzuk kontatu eta aholkuak emango diz-
kiete ikasleei. Unitate honek ere bi jarduera sekuentzia ditu: Txisteka-miste-ka eta Txouaren ordua. Lehen multzoan, txisteen nolakotasuna, egitura etasorbideak azaltzen dituzten ariketak daude. Bigarren zatian, berriz, jaialdia
ondo prestatzeko egin beharreko urratsak zehazten dira.
m a n t a n g o r r i6 OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A berria
DENBORA-PASAK
1.Ezkutuko irudia.
Lolo pailazoa busti egin dasaio batean, eta koloreguztiak galdu ditu.Lagunduko diozuhurrengo saioabaino lehen betikoitxura izaten?
Horia1
Berdea2
Gorria3
Urdina4
Arrosa5
Laranja5
2.Moztu eta osatu. Jostunak lauhari mota moztu ditu, eta nahastu eginzaizkio. Lotu zati bakoitzadagokionarekin!1 2 3
A B C D
4
m a n t a n g o r r i 7berria OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A
3. Sinonimoen bila.Gozoki bakoitzak bere bikia du.Nola bilatu, ordea? Gozokienbarruko hitzen bidez;bakoitzak beresinonimoa dauka!
Erantzuna: 2.- .1-C, 2-D, 3-B eta 4-A.3.- .Alokairu - errenta,
ezbehar-zorigaitz, irmo - tinko, matxinada - errebolta eta ebakuntza - operazio.
alokairu zorigaitz
ezbehar operazio
irmo errebolta
matxianda tinko
ebakuntza errenta
‘Etxetxorotarrak’ Lea eta Mattin neba-arrebak aspaldikonturatu ziren familia bitxia osatzendutela. Aitari sukaldean aritzea gusta-tzen zaio, eta etxean beti dago janariusaina; amak, ordea, idaztea eta margo-tzea atsegin du. Goizetan, aitak opilakegiten dizkie egun onak emateko, etaamak, bertsoak eta olerkiak kantatzen,eskolan ondo pasa dezaten. Etxetxoro-tarrak dirudite batzuetan.
Lur GallastegiArgitaletxea: Elkar
‘Bestiario sekretua.Neska gaiztoak’ Munduko neskatila guztiak onak dira, etaesanekoak. Esnatzen direnean, ohea egin,hortzak garbitu, eta fruta jaten dute gosa-rian. Neskatila bat, marruka, goxoki batnahi duelako? Bai zera! Inoiz ez da halakorikikusi! Gauez, pozik bainatzen dira, kantu-kantari, eta oso maitekorrak izaten dira fa-miliarekin. Neskatila batek ez duela lotara
joan nahi? Bai zera! Inondik inora! Munduko neskatila guztiakonak dira, on-onak, onak baino hobeak, ontasun bera baino ho-beak. Guztiak?
Myriam CamerosArgitaletxea: Cénlit Ediciones
AZOKA
BAI BITXIA!Zer da polena?Polena loreak ernalarazten dituen osagaimaskulinoa da, eta erleek proteina iturri-tzat erabiltzen dute, larben janari gisa. Erle-ak lorez lore egiten dituen ibilaldietan bil-tzen ditu ale mikroskopiko horiek. Bere listua-rekin trinkotuz bi pilotatxo egiten ditu, atzeko bihanketan horretarako dauzkan otartxoetan ipintzeko. Bestalde, ba-dira polenari alergia dioten pertsonak. Polenari alergia diotenek, hainjustu, sintomak udaberri-udetan bakarrik izango dituzte. Polenari alergia dionak tratamendu aukera ezberdinak ditu, sintomenintentsitatearen arabera. Antihistaminikoak, sudurreko kongestioa-rentzako tantak eta begietarako tantak erabili ohi dituzte alergiarensintomak baretzeko.
m a n t a n g o r r iberria
JOLASA
Awithlaknannai
jan daitezke piezen gainetik salto eginez,betiere hurrengo lekua hutsik baldin bada-go. Kontrakoaren fitxa guztiak jaten ditue-nak irabaziko du partida.
Oharra: Jolasteko taula ere norberak sordezake.
Mahai jolas honetan, aldiko bi la-gun jolas daitezke, eta jokalaribakoitzak kolore bateko fi-
txak erabiliko ditu. Irudian ageri direneran jarri behar dira fitxak. Jokalariek,txandaka, fitxak espazio hutsetara mu-gitu behar dituzte. Aurkariaren fitxak
GAZTETXOEN ASTEKARIA OSTIRALA, 2020KO APIRILAREN 10A
DATUAK
Kontinentea: Amerika (Mexiko).
Materiala: Taula bat eta 24 fitxa:12 kolore batekoak, 12 bestekoak.Adina: 8 urtetik aurrera.Lantzen dituen alderdiak:Arreta, kontzentrazioa, estrategia.Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com
top related