bilboko_hiruhileko_koiuntura_txostena_2012
Post on 16-Mar-2016
214 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
III
2012
Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
1
Laburpena
Bilbo hiribilduko hirugarren hiruhilekoko koiuntura sozio-ekonomikoak egungo arazo
ekonomikoak islatzen ditu. Krisialdiaren larritasuna ikusita, hazkunde ekonomikoko
aurreikuspenak beherantz berrikusten ari dira.
Nazioarteko Diru Funtsaren urriko proiekzioek -% 0,4ko atzeraldia islatzen dute
eurogunean 2012rako, eta munduko ekonomiarako, aldiz, % 3,3ko hazkundea
aurreikusten dute (beherantz doituta ekonomia emergenteetan eta garapen bidean
daudenetan hazkundea moteldu egin delako).
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak urte osorako egindako
aurreikuspenek BPGaren -% 1,2ko uzkurdura adierazten dute 2012rako, eta -% 2,4ko
enplegu-galera. Eskariaren ikuspegitik, BPGaren agregatu guztiek negatiboan
eboluzionatuko dutela aurreikusten da, kanpoko eskariak esportazioen hazkundearen
ondorioz egingo duen ekarpenak izan ezik. Eta eskaintzaren ikuspegitik, bestalde, bai
industriak eta bai zerbitzuen sektoreak ere urte arteko aldakuntza negatiboarekin
amaituko dutela urtea aurreikusten da.
Bilboko hiribilduan ere agerikoa da krisi ekonomiko orokorraren eragina, lan-
merkatuaren magnitude nagusien eboluzioa ikusita. Hala, hirugarren hiruhilekoan,
Bilbon bizi diren herritar okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 5.400 gutxiago dira, eta
langabeen kopurua 5.200 pertsonatan handitu da. Langabezia-tasa % 18,1ekoa da
(aurreko hiruhilekoan % 15,0koa zen), eta gizonezkoen artean % 21,1era iritsi da.
Bestalde, hiribilduko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanle-kopurua
167.280koa zen hirugarren hiruhilekoaren bukaeran, ekainean baino 861 pertsona
gutxiago (-% 0,5 ehunekotan). Afiliazioaren beherakada handia izan da udako
hilabeteetan eta zerbait suspertu da irailean, hiletik hilerako % 4,0ko hazkundea izan
baita (abuztuan baino 6.384 pertsona gehiago).
Bestalde, erregistratutako langabe-kopuruak marka historiko berria ezarri zuen
hirugarren hiruhilekoaren amaieran hiribilduan (30.441 lagun). Horrek esan nahi du %
2,5eko igoera izan zuela aurreko hiruhilekoarekiko (750 lagun gehiago, kopuru
absolututan). 2011ko iraileko datuarekin alderatuta, langabezian 3.844 lagun gehiago
daude erregistratuta (+% 14,5).
Krisi ekonomiko
orokorraren eragina
hiribilduan ere nabaritzen
da
Biztanleria okupatua 5.400
lagunetan murriztu da eta
biztanleria langabea 5.200
lagunetan gehitu
Langabezia-tasa maximo
historikora iritsi da: 30.441
pertsona
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
2
Krisi ekonomiko orokorrari atxikitako arazoak Bilboko herritarrek erregistratutako
kontratu-kopuruaren beherakada handian ere islatzen dira. Izan ere, hirugarren
hiruhilekoan 26.623 kontratu egin dira guztira, aurreko urteko aldi berean baino % 10,2
gutxiago. Kontratazioen beherakada oso esanguratsua izan da 24 urtetik beherako
biztanleen artean, -% 20,6ko urte arteko aldakuntza izan baitu.
Jarduera-sektore nagusiei dagokienez, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak
beherakada nabarmena izan du urteko bigarren hiruhilekoan (urte arteko -% 8,4), eta
une honetako arazo ekonomikoak islatzen dituen joera guztiz negatiboa finkatu du.
Merkataritza-sektorea soilik kontuan hartuta, kontsumoaren atoniak eta ekonomiaren
eta enpleguaren eboluzioari buruz familiek daukaten ziurgabetasunak zuzenean eragiten
dute salmentetan, enpleguaren bolumenean eta enpresa-ehunean.
Bizkaiko salmenten sektorekako eboluzioaren emaitza txarrak (-% 8,3) are eta
okerragoak izan litezke hiribilduan, sektore horrek, oro har, eta jatekoak ez diren
produktuek, bereziki, hiribilduan duten garrantzi erlatiboa kontuan hartuta. Bilbon
sektore horretan afiliatutakoen kopuruak murrizten jarraitzen du, eta baita
merkataritza-lizentziak ere (txikizkakoa eta handizkakoa).
Gainerako zerbitzuek salmenten % 8,5eko batez besteko urte arteko beherakada izan
dute Bizkaian, oso esanguratsua izan dena administrazio-jardueretan, zerbitzu
laguntzaileetan eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuetan. Sektore horietan
hiribilduko enpresetan afiliatutakoen kopurua ere murriztu egin da.
Bilboko hotel-establezimenduen jarduerari dagokionez, hirugarren hiruhilekoko
balantzea ona izan da, izan ere, urte arteko % 2,7ko gehikuntza egon da ostatu-gauen
kopuruan eta % 3,0koa ostatu hartu duten bidaiarien kopuruan. Emaitza horiek
atzerriko turismoaren dinamismoan oinarritu dira (Frantziatik, Erresuma Batutik,
Alemaniatik eta Italiatik etorritakoak nabarmentzen dira), estatuko turismoaren portaera
negatiboaren aurrean.
Turismo-sektorearen emaitza onak Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuan ere islatzen dira,
aurreko urteko zifrak hobetzen jarraitzen baitu aireportuak. Hirugarren hiruhilekoan
1.291.179 bidaiari kontabilizatu dira, beraz, urte arteko % 5,6ko hazkundea egon da.
Kopuru metatuetan, lehen bederatzi hilabeteetako bidaiari-fluxuaren gehikuntza %
4,5ekoa izan da.
Hiribilduko hotelen
jarduerak hobera egin du
Zerbitzu-sektoreko
salmentek nabarmen egin
dute behera, eta
merkataritza-sektoreko
krisiaren inpaktua
luzatzen ari da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
3
Bestalde, itsas garraioaren balantzea txarra da. Uztailean eta abuztuan 4.835 mila tona
merkantzia garraiatu dira Bilboko portuaren bitartez, beraz, urte arteko % 4,6ko
beherakada egon da. Ontziratu gabeko likidoen, esaterako, petrolioaren eta bere
deribatuen trafikoa murriztea (-% 10,8) izan da eboluzio horren arrazoi nagusia,
portuak kudeatzen dituen salgaien erdia baino gehiago osatzen baitute.
Ez dago dudarik salgaien itsas garraioa industria-jardueraren beherakadaren ondorioak
jasaten ari dela, haren ekoizpen-indizeek beheranzko joera izan baitute azken
hiruhilekoetan. Uztailean eta abuztuan, Bizkaiko industria-produkzioak urte arteko %
9,2ko beherakada izan du, zerbait txikiagoa izanik manufaktura-jardueretan (-% 8,8koa
hain zuzen ere).
Emaitza horiek koherenteak dira Bilboko kanpo-merkataritzak uztailean eta abuztuan
izan duen beherakada esanguratsuarekin, Europako ekonomia nagusien uzkurdurak
eraginda. Hala ere, kanpoko salmentek gako-faktorea izaten jarraitzen dute lurraldeko
BPGaren beherakada arintzeko.
Kanpo-merkataritzak ere
behera egin du,
euroguneko uzkurdura
ekonomikoaren
eraginpean
Salgaien itsas garraioaren
emaitza txarrek jarduera
industrialaren beherakada
islatzen dute
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
4
Testuingurua
MUNDUKO EKONOMIA
Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia aurreko
hiletan aurreikusitakoa baino gehiago narriatuko da eta, ondorioz, hazkunde-proiekzioak
beherantz berrikusi dira.
NDFren arabera, “gako-galdera da ea munduko ekonomia susperraldi motel eta
gorabeheratsua izango zela aurreikusitakoaren barruan zurrunbilo gehigarrizko etapa
bat zeharkatzen ari den, edo egungo motelaldiak osagai iraunkorragoa duen”.
“Epe ertainera, zalantza garrantzitsuak daude munduko ekonomiak zor publiko handi
baten inguruan izango duen portaerari buruz eta baita merkatu emergenteetako
ekonomiek beren hedapen-erritmo dinamikoari eusteko eta, aldi berean, kanpoko
hazkunde-iturrien ordez barne-iturriak gero eta gehiago erabiltzeko aukerari buruz ere”.
Aurreikuspen-taula berriaren arabera, munduko suspertze ekonomikoa aurrera egiten
ari da, baina ahuldu egin da hala ere. 2012 osorako munduko ekonomiaren % 3,3ko
hazkundea proiektatu da (uztailean proiektatutakoa baino bi hamarren gutxiago),
2011ko % 3,8ko hazkundearen aurrean. 2013an, munduko BPG % 3,6 haziko dela
aurreikusten da.
munduko BPG 2011 2012 2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
MUNDUKO BPG 3,8 3,3 3,6
Ekonomia aurreratuak 1,6 1,3 1,5
- Estatu Batuak 1,8 2,2 2,1
- Eurogunea 1,4 -0,4 0,2
- Alemania 3,1 0,9 0,9
- Frantzia 1,7 0,1 0,4
- Italia 0,4 -2,3 -0,7
- Espainia 0,4 -1,5 -1,3
Ekonomia emergenteak eta garatzen
ari direnak 6,2 5,3 5,6
- Txina 9,2 7,8 8,2
- India 6,8 4,9 6,0
- Brasil 2,7 1,5 4,0
- Errusia 4,3 3,7 3,8
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2012ko urria) Aurreikuspenak
2012an munduko
ekonomia % 3,3 haziko
dela aurreikusten da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
5
NDFren arabera, ekonomia aurreratuetan “hazkundea txikiegia izaten ari da egoera
goitik behera aldatzeko”. Beraz, 2012rako aurreikusitako hazkundea % 1,3koa da eta
2013rako aurreikusitakoa, berriz, % 1,5ekoa. Euroguneko herrialdeetan, BPG % 0,4
uzkurtuko da 2012an, eta hazkunde txiki bat izango du 2013an (% 0,2koa). Alemania
eta Frantzia aurreikusitakoa baino gutxiago haziko dira, izan ere “ahultasuna periferiatik
eurogune osora hedatzen ari baita”.
Espainiako ekonomiari buruzko aurreikuspenek, bestalde, 2012an BPG % 1,5 uzkurtuko
dela adierazten dute (uztaileko aurreikuspenarekin alderatuta bi hamarreneko
hobekuntza) eta % 1,3 2013an (hamarren bat okerrago).
Eta merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomia
nagusietan, hazkundea (hasieran dinamikoa zena) moteldu egin da. Hori kontuan
hartuta, 2012rako hazkunde-aurreikuspenak % 5,3koak dira eta 2013rakoak %
5,6koak.
EUSKAL EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berriki argitaratu du 2012-
2013 aldiari dagokion koadro makroekonomiko berria. Aurreikuspen berri horietan
goranzko berrikuspen txiki bat egin da uztailean egindakoekin alderatuta. Aurreikuspen
horien arabera, euskal ekonomia % 1,2 uzkurtuko da 2012an.
EAEko BPG 2012 III 2012 IV 2012 2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG -1,6 -2,1 -1,2 -0,8
Kontsumo pribatua -1,5 -1,5 -1,1 -0,9
Kontsumo publikoa -3,6 -3,0 -2,2 -1,2
Inbertsioa -5,5 -4,9 -4,8 -3,4
Barne-eskaeraren ekarpena -2,8 -2,7 -2,2 -1,7
Kanpoko saldoaren ekarpena 1,2 0,6 1,0 0,9
Industria -3,0 -3,5 -2,5 -1,3
Eraikuntza -7,0 -6,8 -6,5 -4,5
Zerbitzuak -0,6 -0,9 -0,3 -0,3
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Eszenategi makroekonomikoa (2012ko iraila)
2013rako hazkunde ekonomikoaren estimazioak, gainera, BPG % 0,8 eroriko dela
iragartzen du. Aurreikusitako hiruhilekoaren eboluzioak narriadura adierazten du 2012ko
azken hilabeteetan. 2013tik aurrera zertxobait suspertzen hasiko litzateke eta urte
arteko hazkunde positiboekin amaituko luke urtea.
Eurogunea -% 0,4
uzkurtuko da 2012an,
eta Espainiako
ekonomia -% 1,5
Euskal ekonomia -% 1,2
uzkurtuko da 2012an
eta -% 0,8 2013an
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
6
Euskal Autonomia Erkidegoko barne-eskaria portaera okerreneko agregatu gisa azaltzen
da, aurreikusitako aldirako ekarpen negatiboa aurkezten duelako. Euskal ekonomiaren
osagai dinamikoena kanpo-eskaria izango da. Esportazioak inportazioak baino gehiago
haziko direla aurreikusten da.
2012ko bigarren seihilekoari dagokionez, hirugarren hiruhilekoan euskal ekonomia -%
1,6 uzkurtuko dela aurreikusten da eta -% 2,1 laugarren hiruhilekoan. Eskariaren
ikuspegitik, agregatu guztien ekarpena negatiboa izango da urtea amaitu arte, kanpoko
saldoaren ekarpena izan ezik.
Eskaintzaren ikuspegitik, bestalde, sektore handi guztiek 2012an eta 2013an urte arteko
aldakuntza-tasa negatiboa izango dutela aurreikusten da: % 2,5eko eta % 1,3ko
atzeraldiak industrian, % 6,5eko eta % 4,5ekoak eraikuntzan eta % 0,3koa (2012an
nahiz 2013an) zerbitzuetan.
Atzeraldi-testuinguru honetan, enpleguak galtzen jarraituko dugu, eta % 2,4ko urte
arteko aldakuntza-tasa negatiboa aurreikusten da 2012rako eta -% 1,6koa 2013rako.
Langabezia-tasa, bestalde, 2012an % 12,3koa izango dela aurreikusten da, batez beste,
eta 2013an % 12,9koa.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
7
Lan-merkatua
MAGNITUDE NAGUSIAK
Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuei erreparatuta, 2012ko hirugarren hiruhilekoan
Bilboko biztanleria okupatua (16 urte eta gehiagokoak) 135,1 mila lagun izango direla
kalkulatu da, aurreko hiruhilekoan baino 5.400 lagun gutxiago (-% 3,8).
Emaitza horrek areagotu egiten du okupazioaren beheranzko joera Bilboko biztanleen
artean, krisi ekonomikoaren eraginak aurrera jarraitzen duela agerian utziz. Horrela,
hiribilduan bizi direnen enplegu-tasa % 46,0koa da (16 urte eta gehiagoko biztanleen
artean), izanik % 42,8koa emakumeen artean eta % 50,1ekoa gizonezkoen artean.
Biztanleria okupatuaren galera ia osoa bat dator biztanleria langabearen
hazkundearekin, 2012ko bigarren hiruhilekoan 24,7 mila lagun izatetik hirugarren
hiruhilekoan 29,9 mila lagun izatera igo baita (5,2 mila lagun gehiago, eta % 21,1eko
hazkunde erlatiboa).
Langabeziaren hazkunde handi hori gizonezkoen artean pilatu da (+% 38,4), eta
dagoeneko 17,3 mila gizonezko dira lanik gabe daudenak (bigarren hiruhilekoan baino
4.800 gehiago). Bestalde, langabezian dauden emakumeen kopurua % 3,3 hazi da.
Eboluzio hori ikusita, Bilboko biztanleriaren langabezia-tasa % 18,1ean kokatu da, %
21,1 gizonezkoen artean eta % 15,2 emakumeen artean.
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea
III-2010
171,7
III-2011
176,4
III-2012
165,0
III-2010
150,2
III-2011
156,2
III-2012
135,1
125
135
145
155
165
175
185
I II III IV I II III IV I II III
2010 2011 2012
Biztanleria okupatua
Biztanleria aktiboa
29,9
21,5
[milakoetan]
Biztanleria langabea
20,2
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta gehiagoko biztanleria.
Hirian bizi den biztanleria
langabearen hazkunde
handia eta biztanleria
okupatuaren beherakada
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
8
BIZTANLERIA AFILIATUA
Urteko lehen hilabeteetan ikusitako joeraren eta abuztuan izandako beherakada
handiaren ondoren, Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanleriak
aurreko hiletako balioak berreskuratu ditu irailean.
Zehazki, irailean Bilboko enpresetan afiliatutako biztanle-kopurua 167.280 lagunekoa
zen, hain zuzen ere, bigarren hiruhilekoaren bukaeran zegoena baino % 0,5 gutxiago
(861 afiliatu gutxiago). Abuztuarekin alderatuta, bestalde, Gizarte Segurantzako
afiliatuen kopurua 6.384 hazi da, hau da, % 4,0.
Biztanleria afiliatua
Biztanleria afiliatuaren kotizazio-erregimenen araberako banaketak dio irailean % 82,3k
Erregimen Orokorrean kotizatzen zuela (138.224 lagun), % 13,3k Langile Autonomoen
Erregimen Berezian kotizatzen zuela (22.311 lagun), % 3,4 Etxeko Langileen Erregimen
Berezikoa zela (5.771 lagun) eta % 0,6 Itsasoko Langileen Erregimen Berezian eta
Nekazaritzako Erregimen Berezian izena emanda zegoela (974 lagun guztira).
Ekainarekin alderatuta, Gizarte Segurantzako afiliazioaren beherakada orokorra ikusten
da. Etxeko Langileen Erregimen Berezikoen afiliazioak soilik egin du gora aldi horretan
(% 12,3). Gainerako erregimenek eboluzio negatiboak izan dituzte: -% 7,7 Itsasoko
Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian eta -% 0,9 bai
Erregimen Orokorrean eta bai Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere.
Etxeko langileen
erregimenean soilik
handitu da afiliazio-
kopurua
Hiribilduko enpresetako
biztanleria afiliatuaren
kopuruak susperraldia
izan du irailean. Dena den,
% 0,5 murriztu da
ekainarekin alderatuta
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
9
pertsona afiliatuak 2012-09 % ∆
GUZTIRA 167.280 -0,5 Erregimen Orokorra 138.224 -0,9 Autonomoak 22.311 -0,9 Etxeko langileak 5.771 12,3 Nekazaritzakoa eta Itsasoko langileena 974 -7,7
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak1 agerian utzi du berriz ere
zerbitzu-sektorearen nagusitasuna, sektore horrek hartzen baitu Bilboko enpresetan
afiliatutako biztanleen % 87,3. Ekainarekin alderatuta, zerbitzuen sektoreko afiliazioak
% 4,5eko beherakada izan du, industrian (-% 2,9), eraikuntzan edo lehen sektorean (-
% 0,2) baino emaitza kaskarragoak lortuz.
Zerbitzu-sektorearen barruan, afiliazio gehien biltzen dituen jarduera merkataritza da
(guztizkoaren % 13,2), zerbitzu administratibo eta laguntzaileen aurretik (% 10,0),
osasun-zerbitzuen aurretik (% 7,4), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoen
aurretik (% 7,0), hezkuntza-zerbitzuen aurretik (% 6,6), eta Administrazio Publikoari
lotutakoen aurretik (% 6,6).
Bigarren hiruhilekoaren bukaerako datuaren eboluzioari dagokionez, nabarmentzekoa
da abuztura bitartean izandako hezkuntzako enpleguen beherakada (-% 29,1, ekainean
baino 4.330 pertsona gutxiago), ekainarekin alderatuta izandako afiliazio-galeraren bi
heren hartzen baititu. Esanguratsuak dira zerbitzu administratibo eta laguntzaileetako
enpleguen galerak ere (-% 4,4 edo 749 enplegu gutxiago), merkataritzakoak (-% 2,1
edo 461 enplegu gutxiago), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoetakoak (-% 3,3
edo 379 enplegu gutxiago) nahiz informazio- eta komunikazio-zerbitzuetakoak (-% 4,9
edo 374 enplegu gutxiago).
1 Abuztuari buruzko azken informazio eskuragarria
Hezkuntza da, alde
handiarekin, afiliatu
gehien galdu dituen
jarduera-adarra
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
10
pertsona afiliatuak
jarduera-adarrak 2012-08 % ∆
Lehen sektorea 399 -0,2
Industria eta Energia 9.951 -2,9
Industria 6.256 -2,5
Energia 1.496 -3,2
Hondakinak eta ura 2.199 -3,6
Eraikuntza 10.146 -2,9
Eraikuntza 3.662 -4,5
Eraikuntzako laguntzailea 6.484 -1,9
Zerbitzuak 140.400 -4,5
Merkataritza 21.253 -2,1
Administratiboak eta laguntzaileak 16.094 -4,4
Hezkuntza 10.547 -29,1
Profesionalak, zientifikoak eta teknikariak 11.193 -3,3
Administrazio Publikoa 10.539 -1,3
Osasuna 11.905 3,2
Gizarte-zerbitzuak 7.079 -2,9
Finantza-jarduerak eta aseguruak 9.353 -1,5
Garraioa eta biltegiratzea 9.627 0,7
Ostalaritza 7.990 -2,8
Informazioa eta komunikazioak 7.213 -4,9
Etxeko langileak 6.204 6,8
Aisiakoak eta kulturalak 2.583 -12,1
Ostatua 1.263 -0,8
Higiezinak 1.146 1,7
Beste zerbitzu batzuk 6.411 -1,9
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Gainerako euskal hiriburuekin alderatuta, Bilboko Gizarte Segurantzako afiliazioaren
eboluzioa Gasteizen (-% 0,7) eta Iruñean (-% 1,6) izandakoa baino zerbait hobea eta
Donostian (+% 0,7) izandakoa baino zerbait kaskarragoa da.
Espainiako bost hiriburu garrantzitsuenetan erregistratutako afiliazioari dagokionez,
Zaragozak soilik izan du eboluzio positiboa (+% 0,3) ekaineko afiliazioarekiko.
Gainerako hiriburuek eboluzio negatiboa izan dute. Valentzian (-% 2,1) eta Bartzelonan
(-% 1,1) izandako beherakadak nabarmentzen dira, Sevillan (-% 0,9) eta Madrilen
(-% 0,6) izandakoekin alderatuta.
Afiliazioa gutxiago
murriztu da Bilbon
erreferentziako hiriburu
gehienetan baino
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
11
benchmarking
pertsona afiliatuak 2012-09 % ∆
Madril 1.693.140 -0,6
Bartzelona 971.779 -1,1
Valentzia 327.463 -2,1
Sevilla 308.369 -0,9
Zaragoza 260.404 0,3
G-5en batez bestekoa .. -0,9
BILBO 167.280 -0,5
Gasteiz 109.783 -0,7
Donostia 106.451 0,7
Iruña 92.513 -1,6
G-3ren batez bestekoa .. -0,6
G-9ren batez bestekoa .. -0,7
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza
G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea
G-9: G-5, G-3 eta Bilbo
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek, urteko hirugarren
hiruhilekoari dagozkienek, adierazten dute aldi horretan Bilbon bizi den biztanleriak
26.623 lan-kontratu formalizatu dituela guztira. Horrek % 10,2ko beherakada esan nahi
du 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hiruhileko arteko kopurutan,
beherakada % 2,6koa izan da.
Generoari dagokionez, gizonezkoen nahiz emakumeen kontratazioek beherakadak izan
dituzte, gizonezkoen kontratazioen beherakada handiagoa izan bada ere (-% 11,2,
emakumeen -% 9,2aren aurrean). Hala, emakumeen artean 13.845 kontratu
erregistratu dira eta gizonezkoen artean 12.778.
Adin-multzoen araberako azterketak adierazten du kontratu-kopuru handiena 25 eta 34
urte arteko pertsonek formalizatu dutela (9.668 kontratu, guztizkoaren % 36,3), eta
ondoren 35 eta 44 urte arteko segmentukoek (6.374 kontratu, % 23,9).
Biztanleria egoiliarrak
erregistratutako kontratu-
kopuruak murrizten
jarraitzen du
25 urtez azpikoen
kontratuak % 20,6 gutxitu
dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
12
45 urtetik gorakoen segmentuak 5.502 kontratu formalizatu ditu eta 16 eta 24 urte
bitartekoak 5.079 kontratu (% 20,7 eta % 19,1, hurrenez hurren). 2011ko aldi
berarekiko eboluzioari dagokionez, eta adin-multzo guztiek eboluzio negatiboa duten
arren, adin-segmentu gazteenak izan du murrizketarik handiena (-% 20,6koa).
kontratuak 2012 III % ∆
GUZTIRA 26.623 -10,2
Emakumeak 13.845 -9,2
Gizonezkoak 12.778 -11,2
16 - 24 urte 5.079 -20,6
25 - 34 urte 9.668 -9,8
35 - 44 urte 6.374 -7,6
45 urte eta gehiago 5.502 -2,2
Aldi baterakoak 24.911 -10,4
Mugagabeak 1.712 -7,7
Zerbitzuak 23.740 -9,2
Eraikuntza 1.335 -20,1
Industria 1.380 -14,6
Lehen sektorea 168 -22,6
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: SEPE.
Jarduera-sektoreen arabera erregistratutako kontratuen banaketak adierazten du
zerbitzuen sektoreak duela biztanleria egoiliarraren kontratu-kopuru handiena (23.740)
eta sektore hori dela, gainera, 2011ko aldi berarekin alderatuta murrizketarik txikiena
izan duena (-% 9,2koa). Lehen sektorean murrizketa % 22,6koa izan da, eraikuntzan
% 20,1ekoa eta industrian % 14,6koa.
Azkenik, aipagarria da Bilboko biztanleek 2012ko hirugarren hiruhilekoan
erregistratutako kontratuen % 93,6 aldi baterakoak izan direla (24.911), eta % 6,4
bakarrik izan direla mugagabeak edo mugagabe bihurtutakoak (1.712 guztira). Bai
kontratu mugagabeek eta bai aldi baterakoek atzera egin dute 2011ko hirugarren
hiruhilekoarekiko (-% 7,7 eta -% 10,4, hurrenez hurren).
Erregistratutako
kontratuen % 93,6 aldi
baterakoak izan dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
13
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA
20012ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, erregistratutako pertsona langabeak
30.441 ziren Bilbon, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 2,5 gehiago (750 langabe
gehiago kopuru absolututan). 2011ko iraileko datuarekin alderatuta, erregistratutako
langabezia % 14,5 gehitu da: 3.844 lagun gehiago kopuru absolututan.
Erregistratutako langabezia
Langabeen kopurua zertxobait gehiago handitu da gizonezkoen artean emakumeen
artean baino (% 2,7 eta % 2,4, hurrenez hurren). Ekainarekiko gehikuntza horien
ondorioz 15.572 emakume eta 14.869 gizonezko daude erregistratuta langabe gisa.
Adin-segmentuen arabera erregistratutako langabeziaren banaketa ez da ia aldatu
aurreko aldiekiko, beraz, langabe gehienak adin handieneko biztanleen artean pilatzen
dira. Hirugarren hiruhilekoan, erregistratutako langabeen % 41,4k 45 urte edo gehiago
ditu, 35 eta 44 urte bitartean dituzten (% 26,9), 25 eta 34 urte bitartean dituzten (%
23,8) eta 16 eta 24 urte bitartean dituzten (% 7,9) pertsonen parte-hartze erlatiboaren
aurretik. Ekainarekiko eboluzioari dagokionez, hazkunderik handienak 35 urtetik
beherako pertsonen artean erregistratu dira (% 4,0 ingurukoa).
Erregistratutako
langabezia % 2,5 gehitu
da aurreko
hiruhilekoarekiko
Langabeziaren
gehikuntza handiena 35
urtez azpikoen artean
erregistratu da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
14
erregistratutako
langabezia 2012-09 % ∆
GUZTIRA 30.441 2,5
Emakumeak 15.572 2,4
Gizonezkoak 14.869 2,7
16 - 24 urte 2.395 3,9
25 - 34 urte 7.241 4,0
35 - 44 urte 8.188 1,6
45 urte eta gehiago 12.617 2,1
6 hilabete arte. 10.889 2,2
6 hilabetetik 1 urtera 5.322 -2,4
1 - 2 urte 6.969 0,0
2 - 3 urte 2.888 18,2
3 urte baino gehiago 4.373 5,0
Ez du prestaziorik jasotzen 19.198 2,9
Prestazioak jasotzen ditu 11.243 2,0
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: SEPE eta Lanbide
Langabezian emandako denborari dagokionez, kontuan hartzekoa da erregistratutako
langabeen herenak baino gehiagok 6 hilabete baino gutxiago daramatzala egoera
horretan (10.889 pertsona, guztizkoaren % 35,8). Langabezian egindako denbora
urtebetera luzatzen bada, parte-hartze erlatiboa % 53,3raino igotzen da. Langabeen
bostetik batek, gutxi gorabehera, urte bat eta bi urte artean darama egoera horretan
(% 22,9), langabezian gutxienez bi urte daramatzatenen antzeko portzentajea (%
23,8).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
15
Azkenik, hirugarren hiruhilekoan Bilbon erregistratutako langabeziak Espainiako hiriburu
nagusien batez bestekoaren antzera (hiruhileko arteko % 2,2ko hazkundea) eta
gainerako euskal hiriburuen batez bestekoa baino hobeto (% 3,9) eboluzionatu duela
esan behar da.
benchmarking
erregistratutako langabezia 2012-09 % ∆
Madril 244.162 3,0
Bartzelona 112.088 1,4
Valentzia 82.931 2,6
Sevilla 88.819 3,4
Zaragoza 58.950 0,7
G-5en batez bestekoa .. 2,2
BILBO 30.441 2,5
Gasteiz 20.398 5,4
Donostia 10.880 2,4
Iruña 16.469 3,8
G-3ren batez bestekoa .. 3,9
G-9ren batez bestekoa .. 2,8
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Erregistratutako
langabezia hiri
handietakoen
antzeko proportzioan
gehitu da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
16
Merkataritza
Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmentek beherakada nabarmena izan dute hirugarren
hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekoetako eboluzio negatiboa areagotu dute. Zehazkiago
esateko, merkataritzako salmenta-indizeak urte arteko % 8,2ko beherakada izan du
termino nominaletan (behin urtaroen eraginak ezabatu ondoren), eta % 1,8ko
beherakada urteko lehen hiruhilekoan.
Taula erantsiak adierazten duen bezala, txikizkako merkataritza-azpisektoreko salmenten
beherakada (-% 7,4) handizkako azpisektorean (-% 8,5) eta ibilgailuen salmenta- eta
konponketa-azpisektorean (-% 9,4) erregistratutakoa baino zerbait txikiagoa izan da.
Txikizkako azpisektorean, janarien salmentek % 4,1eko beherakada nominala izan dute
aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekiko, eta gainerako produktuek beherakada
nabarmenagoa izan dute (% 10,8koa betez beste).
merkataritza 2012 I 2012 II
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK -1,8 -8,2
Ibilgailu motordunen salmenta eta
konponketa -5,3 -9,4
Handizkako merkataritza -2,0 -8,5
Txikizkako merkataritza -0,8 -7,4
Janariak 0,3 -4,1
Gainerako produktuak -2,4 -10,8
PERTSONA OKUPATUAK -1,9 -2,7
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010.
Iturria: Eustat.
Bizkaiko merkataritza-gune handiei dagokienez (2.500 m2-tik gorako
establezimenduak), hirugarren hiruhilekoan salmenta-indizea % 2,5 jaitsi da aurreko
urteko aldi berarekiko. Beraz, aurreko hiruhilekoan baino emaitza kaskarragoa lortu da
(-% 5,4).
Kasu honetan ere janarien salmentek neurri txikiagoan jasan dute krisi ekonomikoaren
eragina, % 1,0ko beherakada izan baitute 2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko.
Gainerako produktuen salmentek, bestalde, % 3,2ko beherakada izan dute azken
urtebetean.
Merkataritza-sektoreko
salmenten beherakada
areagotu egin da
Merkataritza-gune
handietako salmenten
beherakada ere
areagotu egin da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
17
merkataritzako gune handiak 2012 II 2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK -5,4 -2,5
Janariak 0,6 -1,0
Beste produktu batzuk -8,4 -3,2
PERTSONA OKUPATUAK -3,9 -2,7
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak
Iturria: Eustat.
Merkataritza-sektoreko salmenten beherakada orokorrak zuzenean eragiten die
sektoreko okupazio-kopuruei. Bizkaiko merkataritza-sektoreko biztanleria okupatuaren
indizeak urte arteko % 2,7ko beherakada izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan, eta
merkataritza-gune handiei dagokiena proportzio berean erori da hirugarren
hiruhilekoan.
Datu horiek bat datoz Bilboko merkataritza-sektoreko afiliazioaren eboluzioarekin.
Eskura ditugun azken datuen arabera, abuztuari buruzko datuak dira horiek, sektoreko
afiliatuak 21.253 lagun dira, guztira, hau da, hiribilduko biztanleria afiliatuaren totalaren
% 13,2. Txikizkako merkataritzak sektoreko biztanleria afiliatuaren bi heren hartzen ditu
(% 66), 14.126 lagun guztira. Handizkako merkataritzak, berriz, 5.625 lagun hartzen
ditu.
Duela urtebete erregistratutako afiliazio-kopuruekin alderatuta, Bilbok % 4,1eko
beherakada izan du afiliazioan, hau da, 2011ko abuztuan baino 913 afiliatu gutxiago
dauzka gaur egun.
Txikizkako azpisektorean % 3,1eko beherakada izan du afiliazioak, eta 458 enpleguren
galera garbia urtebetean. Handizkako azpisektorean 308 enplegu galdu dira (-% 5,2)
eta ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorean 147 enplegu (-% 8,9).
Koiuntura ekonomiko orokor txarra eta, bereziki, merkataritzakoa enpresa-ehunaren
galeran islatzen dira. Abuztuan, zehazki, Bilbon 2.972 enpresa zeuden Gizarte
Segurantzan inskribatuta (eta soldatako langileekin) merkataritza-sektorean: 1.947
txikizkako azpisektorean, 800 handizkako azpisektorean eta gainerako 225 ibilgailuen
salmenta eta konponketako enpresak.
Merkataritza-ehuna
murriztu egin da, batez
ere txikizkako
azpisektorean
Merkataritza-sektoreko
afiliazioa % 4,1 murriztu
da azken urtebetean,
eta 913 enplegu galdu
dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
18
Aurreko hiruhilekoaren amaieran (ekainean) erregistratutako enpresa-kopuruarekin
alderatuta, merkataritza-ehuna % 2,7 murriztu da. Beherakada -% 3,1ekoa izan da
txikizkako merkataritzako enpresen artean. Handizkako azpisektorean beherakada %
1,5ekoa izan da eta ibilgailuen salmenta eta konponketakoan % 2,6koa. 2011ko
abuztuko datuarekin alderatuta, sektoreko ehunaren beherakada % 1,8koa izan da (-%
2,1ekoa txikizkako azpisektorean).
Lehen ere azaldu den bezala, automobil-merkatuaren egoera oso kezkagarria da, eta
Bizkaiko ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektoreak urte arteko % 9,4ko
beherakada izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan.
Merkatuaren eboluzio hori nabarmen geratu da Bizkaiko automobilen matrikulazio-
datuak aztertzean, azken hiruhilekoetako joera negatiboari eutsi baitio. Hirugarren
hiruhilekoan, zehazki, urte arteko % 11,2ko beherakada erregistratu da, eta aurreko
urteko aldi berean baino 380 ibilgailu gutxiago matrikulatu dira.
Taula erantsiak adierazten duen bezala, ibilgailu partikularren matrikulazioa % 1,9 soilik
murriztu da BEZaren irailaren 1eko2 igoeraren aurrean erosketak aurreratzearen
eraginez. Enpresako automobilen eta bestelakoen epigrafean pilatu da beherakada (-
% 27,4).
automobilen matrikulazioa 2012 III % ∆
GUZTIRA 3.016 -11,2
Partikularrak 2.117 -1,9
Enpresak eta beste batzuk 899 -27,4
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Faconauto.
2 Eta ea PIVE planak (ibilgailu eraginkorra sustatzeko urriaren 1etik aurrera indarrean dagoen pizgarrien
programak) merkatua dinamizatzea lortzen ote duen egiaztatu ahal izango da datozen hilabeteotan.
Automobilen
matrikulazioa % 12,6
murriztu da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
19
Turismoa
Hiribilduko hotel-establezimenduen jardueraren balantzea ona izan da azken
hiruhilekoan, bai hartutako bidaiari-kopuruari dagokionez eta bai establezimendu
horietan egindako ostatu-gauei dagokienez ere.
Hirugarren hiruhilekoan, zehazki, 462.898 ostatu-gau erregistratu dira; gehikuntza,
beraz, aurreko urteko aldi berarekiko % 2,7koa izan da. Gehikuntza horren arrazoia hiru
izar eta gehiagoko hoteletako ostatu-gauen eboluzio positiboa izan da (urte arteko %
3,4koa), kategoria apalagoetako establezimenduetan izandako ostatu-gauak % 0,5
murriztu baitira.
Ostatu-gauen eboluzioa aldatu egiten da bisitarien jatorriari erreparatzen bazaio ere.
Hala, estatuko bisitarien kopuruak murrizten jarraitzen duen bitartean (-% 3,6 2011ko
hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero), nazioarteko turistek egindako ostatu-gauen
kopurua nabarmen handitu da (% 12,0), ostatu-gau guztien % 44 hartzeraino.
turismoa 2012 III % ∆
OSTATU-GAUAK 462.898 2,7
3 izar edo gehiagoko hotelak 379.814 3,4
3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak 83.084 -0,5
Estatukoak 259.502 -3,6
Atzerritarrak 203.396 12,0
BIDAIARIAK 229.186 3,0
Estatukoak 121.684 -5,9
Atzerritarrak 107.502 15,4
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) 2,02 -0,3
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat.
Bidaiari-kopurua, bestalde, 229.186 pertsonara igo da, hau da, aurreko urteko
hirugarren hiruhilekoan baino % 3,0 gehiago. Ostatu-gauen kasuan bezala, gehikuntza
horren arrazoia atzerriko bidaiarien gorakada handia izan da (% 15,4koa), estatuko
bisitarien kopuruak atzera egin baitu (-% 5,9an).
Turista atzerritarren
ostatu-gauak % 12 gehitu
dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
20
Estatuko bisitarien jatorriaren azterketa xehatuago batek erakusten digu hiru
autonomia-erkidegok biltzen dutela sarreren % 57,5: Madril dago lehen tokian
(Estatuko bidaiari guztien % 25,2), bigarren tokian Katalunia (% 17,2) eta EAEko
gainerakoa hirugarren lekuan (% 15,1).
2011ko hiruhileko berarekin alderatuta, Andaluziako bisitarien gehikuntza (% 36,7) eta
Madrilgo bisitariena (% 11,2) nabarmentzen da, Kataluniako (-% 25,2) eta EAEko
gainerako udalerrietako turistek izandako beherakadaren (-% 2,4) aurrean, besteak
beste.
Atzerriko bidaiarien artean, Frantziako turistak nabarmentzen dira (nazioarteko bidaiari
guztien % 19,5 hartzeraino), eta ondoren datoz Erresuma Batukoak (% 11,5) eta
Italiakoak (% 9,7). Erresuma Batuko bidaiarien (% 25,3), Alemaniakoen (% 25), AEB
eta Kanadakoen (% 24,0) eta Frantziakoen (% 22,1) gehikuntza nabarmentzen da, eta
beste aldean, Italiako bidaiarien beherakada (-% 6,2).
nazioarteko bidaiariak 2012 III % ∆
GUZTIRA 107.502 15,4
Frantzia 20.993 22,1
Erresuma Batua 12.394 25,3
Italia 10.469 -6,2
Alemania 9.980 25,0
Ibero Amerika 8.073 4,8
AEB eta Kanada 7.973 24,0
Beste herrialde batzuk 37.620 14,6
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat.
Bidaiarien sarreren eta Bilboko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen eboluzioak
batez besteko egonaldien murrizketa txiki bat eragin dute (% -0,3), bi ostatu-
gau/bidaiariko batez bestekoaren gainetik jarraitzen duen arren.
Batez besteko egonaldiak
2 ostatu-gautik gorakoak
dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
21
Espainiako bost hiriburu handienetako ostatu-gauen eboluzioak agerian uzten du
turismo-sektorea, koiuntura ekonomikoaren ondorioz, bizitzen ari den egoera gogorra.
Hain zuzen ere, erreferentziazko hiriburuen artean, Bartzelonak soilik gehitu du
hirugarren hiruhilekoan erregistratutako ostatu-gauen kopurua (% 1,6). Aitzitik,
Madrilek (-% 9,4), Zaragozak (-% 4,8), Valentziak (-% 4,2) eta Sevillak (-% 1,6)
aldakuntza negatiboak dituzte aurreko urtearekiko. Eboluzio horien ondorioz, bost
hiriburuetako batez bestekoak % 3,7 egin du behera aurreko urteko aldi berarekin
alderatuta.
Gainerako euskal hiriburuetako ostatu-gauen kopuruak, bestalde, gora egin du aldi
berean: % 7,6 Iruñean, % 6,7 Gasteizen eta % 1,1 Donostian.
benchmarking
ostatu-gauak 2012 III % ∆
Madril 3.864.965 -9,4
Bartzelona 5.107.929 1,6
Valentzia 1.032.060 -4,2
Sevilla 906.193 -1,6
Zaragoza 341.731 -4,8
G-5en batez bestekoa (hiriak) .. -3,7
BILBO 462.898 2,7
Gasteiz 172.504 6,7
Donostia 334.965 1,1
Iruña 171.423 7,6
G-3ren batez bestekoa (hiriak) .. 5,1
G-9ren batez bestekoa (hiriak) .. 0,0
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat eta EIN
Benchmarking: euskal hiriek, oro har,
ostatu-gauen gehikuntza
izan dute
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
22
Garraioa
ITSAS GARRAIOA
Uztailean eta abuztuan 4.835 mila tona merkantzia garraiatu dira Bilboko portuaren
bitartez. Horrek esan nahi du urte arteko % 4,6ko beherakada egon dela kudeatutako
merkantzien bolumen osoan. Uztailean merkantzien garraioak beherakada handia izan
zuen, abuztuan gainditu duena.
Uztailean eta abuztuan Bilboko portuaren bitartez kudeatutako salgaien trafikoaren %
53,8 ontziratu gabeko likidoei (petrolioari eta gasari) dagokie, eta 2011ko aldi berarekin
alderatuta % 10,8 murriztu da kopurua. Merkantzia orokorrek aldi horretan
garraiatutako salgai guztien % 31,8 biltzen dute, urte arteko % 6,2ko beherakadarekin.
Ontziratu gabeko solidoek (txatarrak batik bat) osatzen dute garraiatutako
merkantziaren % 12,6, urte arteko % 24,2ko gehikuntzarekin. Azkenik, salgaien % 1,8
beste trafiko-mota bati dagokio (hornidura, arrantza eta barne-trafikoa).
Salgaien itsas garraioa
Urteko lehen zortzi hilabeteetan metatutako salgaien trafikoa 18.411 mila tonakoa izan
da, hau da, 2011ko aldi berean portuan garraiatutakoa baino % 17,4 gutxiago (22.294
mila tona).
Salgaien itsas
trafikoak murrizten
jarraitzen du
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
23
Azkenik, esan beharra dago Bilboko portuan merkataritza-ontziek uztailean eta
abuztuan egindako eragiketak 481 izan zirela. Horrek esan nahi du urte arteko % 0,6ko
beherakada egon zela. Metatutako kopurutan, 2012ko urtarrila eta abuztua bitartean,
merkataritza-ontzien 1.857 eragiketa erregistratu dira Bilboko portuan, 2011ko aldi
berean baino % 12,1 gutxiago.
AIREKO GARRAIOA
Urteko hirugarren hiruhilekoan, Bilboko aireportuak 1.291.179 bidaiari izan ditu guztira,
eta horrek % 5,6 gehiago esan nahi du 2011ko aldi berarekin alderatuta (68.695
bidaiari gehiago, kopuru absolututan). Datu horiek ikusita, urteko lehen bederatzi
hilabeteetako balantzea oso positiboa da 2011ko aldi berarekin alderatuta, bidaiari-
kopurua % 4,5 handitu baita.
Merkataritza-hegaldietako (horrelakoek hartzen dute Loiuko aireportutik egiten diren
hegaldien gehiengoa) bidaiarien jatorriaren araberako banaketak adierazten du
bidaiarien trafikoaren bi heren baino zertxobait gutxiago nazionala dela (% 63,7) eta
gainerakoa nazioartekoa dela (% 36,3).
Urte arteko kopurutan, hegaldi nazionaletako nahiz nazioarteko hegaldietako bidaiari-
kopurua handitu egin da. Nazioarteko hegaldietako bidaiarien kopurua hazi da gehien
2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko (% 12,5), hegaldi nazionaletako bidaiarien
hazkundea % 1,8koa izan den bitartean.
aireko garraioa 2012 III % ∆
BIDAIARIAK (kop.) 1.291.179 5,6
Nazionalak 820.473 1,8
Nazioartekoak 468.596 12,5
ERAGIKETAK (kop.) 13.847 -4,9
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: AENA.
Nazioarteko hegaldietako bidaiari-kopurua handitu egin da uztailean (% 14,6), abuztuan
(% 10,4) eta irailean (% 12,6). Hegaldi nazionaletako bidaiari-kopurua, bestalde,
handitu egin da uztailean eta abuztuan (% 5,9 eta % 1,9, hurrenez hurren), baina
atzera egin du irailean (-% 1,7).
Eragiketak gutxitu egin
diren arren, aireportuko
bidaiari-kopurua handitu
egin da
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
24
Eragiketa-kopuruari dagokionez, 2012ko hirugarren hiruhilekoan 13.847 izan dira
guztira, beraz, % 4,9ko beherakada izan du 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta.
Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuaren gehikuntza ez dator bat erreferentziako beste
aireportu batzuetan lortutako emaitzekin. Espainiako erreferentziako bost hiriburuen (G-
5) eboluzioa aztertuta, urteko hirugarren hiruhilekoan bidaiarien trafiko metatua % 3,3
murriztu dela ikusi da 2011koarekin alderatuta. Bartzelonako aireportuak soilik handitu
du bidaiari-fluxua aldi horretan (% 5,9).
benchmarking
aireportuetako bidaiariak 2012 III % ∆
Madril 12.923.965 -8,9
Bartzelona 11.196.537 5,9
Valentzia 1.539.136 -0,1
Sevilla 1.191.349 -15,7
Zaragoza 158.005 -30,8
G-5eko metatua 27.008.992 -3,3
BILBO 1.291.179 5,6
Gasteiz 1.865 28,8
Donostia 69.418 10,4
Iruña 48.475 -19,8
G-3ko metatua 119.758 -4,0
G-9ko metatua 28.419.929 -3,0
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: AENA.
Benchmarking:
Loiuko aireportuko
bidaiari-kopurua handitu
egin da bidaiariak
gutxitzeko testuinguru
orokorrean
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
25
Ekonomia produktiboa
BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko Barne Produktu Gordinak urte arteko % 1,1eko beherakada izan du 2012ko
bigarren hiruhilekoan, 2011ko azken hiruhilekoan hasitako eboluzio negatiboa
areagotuz.
Hiruhileko arteko aldakuntza-kopurutan, Bizkaiko BPGak ere tasa negatiboa izan du.
Horrela, % 0,4 murriztu da 2012ko lehen hiruhilekoarekiko, azken bi hiruhilekoetako
beherakadak gutxigatik gaindituz (-% 0,3).
BPG
ZERBITZUAK
Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak beherakada nabarmena izan du urteko
bigarren hiruhilekoan, eta une honetako arazo ekonomikoak islatzen dituen joera guztiz
negatiboa finkatu du. Zehazki, zerbitzuen sektoreko salmentek urte arteko % 8,4ko
beherakada izan dute termino nominaletan, behin urtaroen eraginak ezabatu ondoren.
Zerbitzu-sektoreko
salmentak % 8,4 murriztu
dira Bizkaian
Bizkaiko BPGak azken
hiruhilekoetako eboluzio
negatiboarekin jarraitzen
du
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
26
Zerbitzuen salmentak
Emaitza honek hainbat jarduera-adarren portaera islatzen du, merkataritza-sektoreko
salmenten beherakada (-% 8,2) gainerako zerbitzuen aurrean erabakigarria gertatu
arren (-% 8,4 batez beste), horiek magnitude desberdineko beherakadak izan
baitituzte.
Jarduera administratibo eta laguntzaileetako jarduerek % 13,0ko beherakada izan dute
2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, informazio- eta komunikazio-zerbitzuen
salmentek izandako beherakada bera (-% 13,0). Garraio- eta biltegiratze-jardueretan %
9,2ko beherakada izan da, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan izandakoaren
antzekoa (-% 9,0). Ostalaritzak, bestalde, salmenten beherakada txikiagoa izan du, urte
arteko % 0,9ko atzerakadarekin.
zerbitzu-sektoreko salmentak 2012 I 2012 II
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Zerbitzuak -3,2 -8,4
Merkataritza -1,8 -8,2
Garraioa eta biltegiratzea -10,0 -9,2
Ostalaritza 1,4 -0,9
Informazioa eta komunikazioak -7,7 -13,0
Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak -4,8 -9,0
Administrazio-jarduerak eta laguntza-zerbitzuak -2,3 -13,0
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta.
Iturria: Eustat.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
27
Zerbitzu-sektoreko salmenten beherakada sektoreko okupazio-indizea Bizkaian izaten
ari diren pixkanakako beherakada finkatzen ari da. Hala, zerbitzu-sektorean
okupatutakoen indizea % 4,6 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Merkataritzako okupazioaren batez besteko beherakada % 2,7koa izan da, eta %
5,7koa gainerako zerbitzuetan.
Emaitza horiek (Bizkaiari buruzkoak) lotura dute hiribilduko afiliazioan ikusitakoekin.
Izan ere, eskura ditugun abuztuko azken datuen arabera, Bilbon kokatutako zerbitzu-
enpresetako biztanleria afiliatua % 4,5 murriztu da ekainarekiko, eta hezkuntza izan da
beherakada hori gehien jasan duen jarduera-adarra (-% 29,1 eta 4.330 pertsona
gutxiago). Nabarmentzekoa da era berean afiliazioaren beherakada erlatiboa aisia- eta
kultura-zerbitzuetan (-% 12,1). Aitzitik, etxeko langileekin (% 6,8), osasunarekin (%
3,2), higiezinekin (% 1,7) eta garraio nahiz biltegiratzearekin (% 0,7) zerikusia duten
zerbitzuak dira afiliatuen kopurua handitu duten azpisektore bakarrak.
INDUSTRIA
Uztailean eta abuztuan, Bizkaiko industria-produzkzioa % 9,2 murriztu da batez beste
aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (egutegi-efektua zuzenduta hartutako datuak).
Emaitza hori uztaileko industria-produkzioaren beherakada handian oinarritzen da (-%
12,8), abuztuan izandakoa baino (-% 2,5) askoz handiagoa baita.
Manufaktura-jardueretan produkzioa % 8,8 murriztu da aurreko urteko aldi berarekin
alderatuta. Beherakada zerbait handiagoa izan da energiaren, gasaren eta uraren
sektorean (-% 11,2) eta erauzketa-industrietan (-% 14,0).
industria 2012 II 2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
PRODUKZIOA -10,7 -9,2
Manufaktura-industria -10,2 -8,8
Energia, gasa eta ura -13,3 -11,2
Erauzketa-industriak -43,5 -14,0
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Hirugarren hiruhileko
datuak uztaila-abuztua aldikoak dira.
Iturria: Eustat.
Zerbitzu-sektorean
okupatutakoen kopurua %
4,6 murriztu da Bizkaian
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
28
KANPO-MERKATARITZA
Bizkaiko kanpo-merkataritzaren uztaileko eta abuztuko eboluzioak beherakada
esanguratsua islatzen du. Hala ere, kanpoko salmentak gako-faktorea izaten jarraitzen
dute lurraldeko BPGaren beherakada murrizteko.
Europako ekonomiaren uzkurdura-testuinguruan, Bizkaiko esportazioek eragina izan
dute. Hala, uztaileko eta abuztuko esportazioen zenbatekoa (1.376,7 milioi eurokoa)
aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 10,3 txikiagoa da.
Inportazioek (1.715,3 milioi euro guztira), bestalde, % 3,2ko beherakada izan dute
2011ko uztaila eta abuztua bihilekoarekin alderatuta, eta agerian utzi dute barne-
eskariaren ahultasuna.
Eboluzio horren ondorioz, Bizkaiko merkataritza-saldo negatiboa areagotu egin da, eta
kanpoko estaldura-tasa % 80,3an geratu da.
kanpo-merkataritza 2012 II 2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
ESPORTAZIOAK -7,8 -10,3
INPORTAZIOAK -19,9 -3,2
Bizkaiko datuak. Hirugarren hiruhilekoko datuak uztaila/abuztua aldiari dagozkio.
Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Koiuntura Industrialeko Inkestaren bitartez Bilboko Merkataritza Ganberak jasotako
enpresa-iritziek Bizkaiko esportazioen motelaldia berretsi dute. Horrela, euren
esportazioek behera egin dutela dioten Bizkaiko enpresen portzentajea % 54koa da,
duela urtebete % 50 zenean. Halaber, eskarien kanpo-zorroak (eta datu hori datozen
hilabeteetako esportazioen eboluzioaren adierazle aurreratutzat jo daiteke) atzeraldia
erakusten du, izan ere, galdeketa egin zaien hamar enpresatatik ia seik (% 57k) beren
kanpoko eskariek % 41eko beherakada izan dutela adierazten dute 2011koekin
alderatuta.
Europako ekonomiaren
uzkurdurak Bizkaiko
esportazioei eragin die
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
29
Jarduera ekonomikoak
2012ko bigarren hiruhilekoan jarduera ekonomikoko 35.862 lizentzia zeuden indarrean
Bilbon. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoekin alderatuta % 2,3 murriztu direla
(855 lizentzia gutxiago kopuru absolututan). Eboluzioa negatiboa da 2011ko hiruhileko
berarekin alderatuta ere, 516 jarduera-lizentzia gutxiago baitaude, hau da, urte arteko
% 1,4ko beherakada.
Jarduera-motaren arabera, enpresa-jarduerek biltzen dute lizentzia-kopururik handiena
(guztizkoaren % 76,3), 27.361 hain zuzen ere: urteko lehen hiruhilekoan baino % 3,0
gutxiago. Zerbitzuek pilatzen dute jarduera-kopuru handiena (23.778), eta ondoren
eraikuntza-jarduerek (2.115) eta industria-jarduerek (1.468). Hiru epigrafe horiek
eboluzio negatiboa izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,8ko beherakada
zerbitzu- eta erakuntza-jardueren kasuan eta % 5,3koa industriaren kasuan, hain zuzen
ere.
Jarduera profesionalek ere beherakada txiki bat izan dute aurreko hiruhilekoarekin
alderatuta (-% 0,3), 8.232 lizentzia osatzeraino guztira. Jarduera artistikoek soilik izan
dute hiruhileko arteko hazkundea (% 2,7koa, 269 lizentzia osatzeraino).
jarduerak 2012 II % ∆
Jarduera ekonomikoak 35.862 -2,3
Enpresa-jarduerak 27.361 -3,0 Industria 1.468 -5,3 Eraikuntza 2.115 -2,8 Zerbitzuak 23.778 -2,8
Jarduera profesionalak 8.232 -0,3
Jarduera artistikoak 269 2,7
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
Enpresako jarduera-adar nagusi gehienek beherakada izan dute lizentzia aktiboen
kopuruan 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Oso esanguratsuak izan dira
handizkako merkataritzako jardueretakoak (-% 9,7) eta finantza, aseguru eta
higiezinetako jarduera laguntzaileei (-% 7,8) lotutakoak.
Bestalde, handitu egin da txikizkako merkataritza-lizentzien kopurua: bai janari eta
edariena (% 0,9), zerbitzu pertsonalena (% 1,3) eta baita aisia- eta kultura-zerbitzuena
ere (% 1,0).
Jarduera
ekonomikoetarako
lizentziak % 2,3
murriztu dira
Enpresa-jardueretako
adar gehienetan
murriztu egin da
lizentzia-kopurua
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
30
enpresa-jarduerak adar nagusiak
2012 II % ∆
Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak 4.391 -3,2
Enpresei eskainitako zerbitzuak 4.049 -3,8
Elikadura-zerbitzua 3.111 -1,0
Eraikuntza 2.115 -2,8
Janari eta edarien txikizkako merkataritza 2.024 0,9
Handizkako merkataritza 1.549 -9,7
Finantza- eta aseguru-laguntzaileak eta Higiezinen
jarduerak 1.301 -7,8
Zerbitzu pertsonalak 1.288 1,3
Aisia- eta kultura-zerbitzuak 879 1,0
Konponketak 732 -1,5
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK
Urteko hirugarren hiruhilekoan 185 merkataritza-sozietate berri eratu dira Bilbon, beraz,
% 31,2ko gehikuntza egon da 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta (141). 2012ko
bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, ordea, eboluzioa negatiboa izan da, 26
merkataritza-sozietate gutxiago eratu baitira (-% 12,3).
Merkataritza-sozietate berriak
2012ko hirugarren hiruhilekoan eratutako merkataritza-sozietate berrien sektore-
banaketari dagokionez, sozietateen % 84,3 zerbitzu-sektorekoak dira (156 guztira).
Horietatik % 37,2 enpresei emandako zerbitzuen eta higiezinen jardueren epigrafeetan
erregistratutakoak dira eta % 25 merkataritza-jardueretan erregistratutakoak (58 eta 39
sozietate berri, hurrenez hurren). % 11,4 eraikuntza-jardueretan diharduten sozietateak
dira (21) eta gainerako % 3,8 industria- eta energia-jardueretakoak (7 guztira).
Aurreko urtean baino
merkataritza-
sozietate berri
gehiago eratu dira
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012
31
2012KO III. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK
Azken datua Urte arteko
aldakuntza (%)
Azken datuaren
data
LAN-MERKATUA
Biztanleria aktiboa (kop.)** 165.000 6,5 III. hiruhilekoa
Biztanleria okupatua (kop.)** 135.100 -13,6 III. hiruhilekoa
Biztanleria langabea (kop.)** 29.900 9,7 III. hiruhilekoa
Langabezia-tasa (%)** 18,1 6,7* III. hiruhilekoa
Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kop.)**
30.441 2,5 Iraila
Pertsona afiliatuak (kop.) 167.280 -0,5 Iraila
Erregistratutako kontratuak (kop.)** 26.623 -10,2 III. hiruhilekoa
MERKATARITZA
Merkataritzako gune handien salmentak (indizea)***
90,8 -2,5 III. hiruhilekoa
Pertsona afiliatuak 21.253 -4,1 Abuztua
Kontsumoko prezioak (indizea)*** 103,3 3,5 Iraila
TURISMOA
Ostatu-gauak (kop.) 462.898 2,7 III. hiruhilekoa
Bidaiariak (kop.) 229.186 3,0 III. hiruhilekoa
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak)
2,02 -0,3 III. hiruhilekoa
GARRAIOA
Salgaien itsas garraioa (milaka tona) 4.835,0 -4,6 Uztaila/Abuztua
Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan) 1.291,2 5,6 III. hiruhilekoa
Bidaiarien metropoliko garraioa (milakoetan) 12.107 -0,7 Uztaila/Abuztua
ENPRESA-JARDUERA
Produkzio industriala (indizea)*** 69,0 -9,2 Uztaila/Abuztua
Merkataritzako sozietate berriak (kop.) 185 31,2 III. hiruhilekoa
* puntu portzentualak
** Bilbon bizi den biztanleria
*** Bizkaiko adierazlea
Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
top related