arranegiko katuak
Post on 29-Jan-2018
130 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ILARGIRIK EZ BALEGO ZER?
Gau eta egunez askotan nabilzeru goiari begiraideia polit bakar batekin: joatea ilargira.Ideia horrek nire buruan hainbat jira eta biranola eta noiz joan, horiekproblema txikiak dira,ia lan honek amets hortara hurbiltzen nauen sikira
Menua
ILARGIRIK EZ
BALEGO ZER?
1. Ilargia non demontre dago?
2. Lurra eta ilargia: bikote banaezina
3. Ilargian bizi: hori abentura!
4. Ilargiaren kontura: mitoak, denborapasak…
5. Informazio iturriak
Sarrera
1. ILARGIA NON DEMONTRE DAGO?
•Ilargia, lurraren satelite bakarra da eta batez beste lurretik 384.400 Km ko distantziara dago.
•Lurrak bezala bi mugimendu dauzka:
1.- Translazioa. Lurraren inguruan orbita eliptikoak deskribatuz.
2.- Errotazioa. Bere buruari bira emanez.
1. Ilargia non demontre dago ?
ILARGIAREN AURPEGIAK
• Ilargiaren translazioa eta errotazioa denbora berdinean gertatzen direnez Lurrari aurpegi bera erakusten dio beti.
• Guk ikusten dugun aurpegia, aurpegi hurbila izenez ezagutzen da eta gure aurka dagoena, aurpegi urruna, izkutua edo iluna .
• Aurpegi hurbilarekin alderatuta aurpegi urrunak ia ez du itsasorik.
1. Ilargia non demontre dago ?
27 egun,
7 ordu,
43 min eta 7segundu
Errotazio periodoa
(ilargi egun eta gaua)
1.63 m/s2Grabitatea azalean
3340 kg/m3Dentsitatea
7,349x1022 kgMasa
3476 kmDiametroa
ILARGIAREN DATU FISIKOAK
1. Ilargia non demontre dago ?
•Ilargiaren azala ertz menditsuez inguratutako lautada zabalez eta kraterrez josita dago. Mendi batzuk 7000 metrokoak dira.
•Atmosferarik ez duenez, toki berean tenperatura aldaketa handiak daude egunetik gauera:+ 120 º C tik – 180ºC ra
ILARGIAREN EZAUGARRI FISIKOAK
•Eguzkiaren erradiazio ultramorea gainazaleraino iristen denez eta oxigenorik ez dagoenez lurreko animali eta landareentzat ezinezkoa zaigu bertan bizitzea.
1. Ilargia non demontre dago ?
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
Eta noizbait ilargiak lurrari dibortzioa eskatuko balio? Nola aldatuko zitzaion bizitza gure lurrari?
Hurrengo orrietan galdera hauek erantzuten saiatu gara.
2. LURRA ETA ILARGIA BIKOTE BANAEZINA
1. posizioa: Ilargiak Lurrari erakusten dion zatia, Ilargiaren zati iluna da, Eguzkitik argirik jasotzen ez duena, Ilberria.
5. posizioa: Lurretik ikusten den zatia Eguzkiak argitzen duen bera da. Ilbetea.
3. posizioa: Lurretik, Ilargiaren erdi bat argituta ikusiko dugu (eskuineko aldea) eta bestea iluna (ezkerrekoa).
7. posizioan, berriz Ilargiaren, ezkerreko erdia dago argituta eta eskuinekoa iluna.
ILARGI ALDIAKNola ikusten dugu ilargia?
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
Mareak itsasoaren gora eta beherako mugimenduak dira. Fenomeno horren arrazoi nagusiak oso konplexuak dira. Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitate- indarrek lurreko ur geruza erakarri egiten dute.
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
ILARGIA ETA MAREAK
Hilean bitan , ilberri eta ilbete garaian, Eguzkia eta Ilargia Lurrarekin lerroan aurkitzen dira, eta honela erakarpen-indarren eragina handiagoa izaten da marea biziak sortuz. Marea bizietan itsasoa oso gora igotzen da eta oso behera jaitsi. Hori Lekeition ondo ezagutzen dugu
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
MAREA BIZIAK
Hilean beste bitan, ilbehera eta ilgora garaietan, Eguzkiak eta Ilargiak gure planetarekin angelu zuzena eratzen dute, erakarpen eragina txikiagoa delarik eta mareak apalagoak sortuz: marea hilak.
Marea hiletan itsasoa ez da hainbeste igotzen, ez eta hainbeste jaisten ere.
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
MAREA HILAK
Mareak edukiko genituzke eguzkiak ere indarra eragiten duelako. Hala ere ilargiaren faltak mareen altuera gutxi gora-behera bi herenetan txikiagotuko luke. Zergatik?
Nahiz eta Ilargia Eguzkia baino askoz txikiagoa izan eta horren ondorioz eragin grabitatorioa Eguzkiarena baino 200 aldiz txikiagoa eduki, Eguzkia lurretik Ilargia baino 400 aldiz urrunago dagoenez, Eguzkiaren eragina Ilargiarena baino txikiagoa da mareen osatzean. Eguzkiaren eragina gutxi gora-behera heren batekoa da. Horregatik mareak gutxiago nabarituko genituzke.
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
ETA ILARGIRIK EZ BAGENU… MAREARIK
EZ GENUKE?
• Eguzkia, ilargia eta Lurra lerrokatzen direnean, eklipse deituriko fenomeno bat gertatzen da, hau da, astro bat ezkutatu egiten da. Lurretik ikus ditzakegun eklipse nabarmenenak eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea dira.
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
ILARGIA ETA EKLIPSEAK
Eguzkia eta Ilargia lerro zuzen batean aurkitzen badira,Ilargiak Eguzkia ezkuta dezake eta eklipse bat sortu.
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
EGUZKI EKLIPSEAK ETA ILARGIA
Ilargi- eklipseak ilargi betearekin izaten dira beti, Eguzkia, Lurra eta Ilargia, lerro bakar batean jartzen direnean. Ilargia lurrak sortzen duen itzalean sartzen da
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
ILARGI EKLIPSEAK
• EKLIPSE OSOAK: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean
• PARTZIALA:Ilargiaren zati bat itzalaren aldean sartzen da.
• ANULARRA:Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da baina ez du dena estaltzen eta eraztun bat ikusten da.
ILARGI EKLIPSE MOTAK
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
Ilargirik ez balego, haizeteak ere handiagoak izango ziren (160 km/h koak) lurraren errotazio abiadura handiagoa izango zelako. Auskalo, agian Lekeition horrelako irudiak sarri ikusiko genituzke:
ILARGIA ETA HAIZEAK
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
Marea txikiekin ozeanoak pobretuko ziren (itsasoan produktu kimiko gutxiago egongo zirelako) eta haize bortitzekin bizitza erabat aldatuko zen (haize bortitzek espezie batzuen galtzea ekarriko lukelako).
Gainera, zer gertatuko zen ilargirik gabeko gauetan??
Hobeto gaude ilargiarekin bai!
Eta bertara joango bagina?
ILARGIRIK GABEKO LURREAN ZER?
2 Lurra eta ilargia: bikote banaezina
Ikastolan askotan ilargian gaudela esaten digute, baina gaur benetan ilargira joatea erabaki dugu.Bazatoz gurekin?
3. ILARGIAN BIZI: HORI ABENTURA!
3 Ilargian bizi: hori abentura
Ederto pasako dugu ilargian, gu bakarrik… lasaitasuna eta bakea; beste inor gabe!
Tira, bidaia egiteko behar duguna pentsatzen hasiko gara! Lehendabizi beharko ditugun gauzen zerrenda egingo dugu:
3 Ilargian bizi: hori abentura
a) Ura
Ilargian urik badago?
Badaezpada ura eraman beharko genuke. Baina nola?.
Ah! badakit! Hodi luze bat eraikiko dugu lurretik ilargiraino, azken finean 384400 km ko distantziazko hodi bat eraikitzea ez da horrenbesterako.
Gauza zailagoak egiten ditugu ikastolan: matematika azterketak adibidez!
Egin dugu enkargua!!!
3 Ilargian bizi: hori abentura
Listo! Ur ontziei soka luze bat lotuko diegu eta hodien zehar bota! Gero soketatik tira egitea besterik ez dugu.
Sokatiran ibiltzea bezala izango da!
3 Ilargian bizi: hori abentura
Arazoa!!!!!! S.O.S.!!!
Nola ponpatuko dugu ura hodietan zehar ilargiraino iristeko?
b) Elikagaiak
Landareen haziak gurekin eramango ditugu. Letxugak landatuko ditugu. Haziko ote dira hango lur zoruan? Lurrarekin konparatuz alde pixka bat badago baina letxuga ederrak haziko dira (lentejak bezala burdin askorekin!)
3 Ilargian bizi: hori abentura
%2,4Nikela%9Burdina
%12,7Magnesioa%9Kaltzioa
%15,2Silizioa%10Aluminioa
%29,54Oxigenoa%21Silizioa
%34,6Burdina%43Oxigenoa
ILARGIAOSAGAIAKLURRAOSAGAIAK
Animaliak eramateko, beraien espermak eta obuluak hartuko ditugu, bertako laborategian hazteko. Ilargian jaiotako behiak edukikoditugu.Oh…. Agian grabitate txikiak
behiak hegan egitera eramango ditu. Beno euria egitean agian esnea jausiko da!
3 Ilargian bizi: hori abentura
b) Elikagaiak
3 Ilargian bizi: hori abentura
c) Eguzkirako krema eta bainu jantzia
Esaten dutenez eguzkiak majo berotzen du eta itsasoak ere omen daude bainu bat hartzeko. Karraspiokoko hondartza bezain ederragorik hala ere ez dakit topako dugun!
3 Ilargian bizi: hori abentura
d) Forro polarra
Hau ez gendun espero. Bapatean kriston hotza egon daitekela diñue. Elurra ?
d) Kaka!
3 Ilargian bizi: hori abentura
Begiratu datu hauei!
Argona
Oxigenoa
Nitrogenoa
OSAGAIAK
%20Argona
%0,93%23Hidrogenoa
%20,95%25Neona
%78,08%25Helioa
LURRAILARGIAOSAGAIAK
OXIGENORIK EZ DAGO!! Akabo gure ametsa!!
4. ILARGIAREN KONTURA
4. Ilargiaren kontura
Hainbat mitok esaten du, ilargi betea dagoenean gizakia erotzen dela. Era berean kriminalitate handiagoa dagoela, jaiotze tasa handiagotu egiten dela eta emakumeen hilerokoa ere honekin harremanetan dagoela...Egia ote?
MITOAK
Ilargialdiek eragin ona ala txarra izan dezaketenaren inguruko sinesmenak ere asko dira: haziak landatzean, uzta biltzean, zuhaitzak kimatu edo mozterako orduan, abereei ilea moztu edo hiltzerako orduan...
MITOAK
4. Ilargiaren kontura
Ba al dakizu ilargiaren eguna astelehena dela. Latinez gure astelehenari “ Dies Lunae” deitzen zitzaion eta hortik datoz gaztelaniazko “lunes” eta frantsesezko “lundi”Eta ingelesezkoari buruz zer diozu?
ILARGIAREN EGUNA
4. Ilargiaren kontura
UEBAFOBFA
AMNPORAJO
OLKRTTBDI
IAOPBOIZZ
ZEILKARUA
AAPGTRIAL
TBNOROBKS
OUAMFAIZN
RRMNBOLSA
RAOFADAIR
EHZPOYTST
1-Zein da lurraren satelitea ??
2- Ze mugimendu egiten du bere buruarekiko?
3- Eguzkiarekiko zein mugimendu egiten du?
4-Zein forma du ilargiak?
ILARGHIZKI ZOPA
Behin batean… Ken Zazpiko abeslariari bere kantu ezagunean dioena benetan egitea bururatu zitzaion:
…………………….…………………….“Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,eta zu itsu zaude bere argia ikusteko…….”
Eta bururatu eta egin! Eta ez ilargia bakarrik! behin lapurretan hasita eguzkia ere lapurtu zuen. Horrek ondorio latzak ekarri zituen gure herrian. Denak itsu geratu ez, baina egun ilunak besterik ez genituen ikusten.
IPUINA
4. Ilargiaren konturaIpuina
Ez genuen batere argirik eta egun guztian gaua zen. Arazo horri soluzioa eman nahiean, behin herritar batek zeruko amandreari deitu behar geniola erabaki zuen eta jende guztia plazan bildu ostean horixe egin genuen.
4. Ilargiaren konturaIpuina
-”Zeru goienetako amandrea entzun gure eskaria!” Eta bat batean zerutik amandrearen ahotsa entzun zen esanez: -”Kaixo herritarrok,hemen naukazue zuen eskaria entzuteko!” -“Zera…,gure herrian ez dago argirik eta ilunetako izpirituek
izutzen gaituzte” -”Hori al da dena? Arazo hori konpontzeko eguzkia sortuko
dut eta egunez argia edukiko duzue eta horrela ilunetako izpirituek ez zaituztete izutuko”.
Horrela amandreak berriro eguzkia sortu zigun.
4. Ilargiaren konturaIpuina
Modu horretan herritarrok egunez argia izan genuen. Baina,horrek ez zuen erabateko irtenbiderik ekarri eta berriz amandreari deitzea erabaki genuen.-”Zeru goienetako amandrea entzun gure eskaria!”-”Oraingoan zer nahi duzue?”-”Begira, eskerrik asko egunez eguzkiaren argia ematearren baina gauez ... Gauez ilunetako izpirituak berdin izutzen gaituzte”.-”Beno,oraingoan ilargia emango dizuet gauez argia edukitzeko, baina, ez ni aztoratu gehiago”.
4. Ilargiaren konturaIpuina
Baina horrek ez zuen izan eragin handirik, ilargiak gau askotan ez zuelako argi askorik ematen eta ilunetako izpirituak argi txiki haietara ohitu egin zirelako. Gau askotan izuturik bizi ginen!.
4. Ilargiaren konturaIpuina
Orduan azken aldiz deitu genion amandreari.-”Zeru goienetako amandrea entzun, azken eskari bat egin beharrean gaude!”-”Ez ahal nizuen esan ni gehiago ez aztoratzeko?...Tira, tira…!”-”Eskerrik asko amandrea, kontua da ilunetako izpirituak ilargiko argitasunera ohitu direla eta izutu egiten gaituztela”.-”Umm… izpiritu gaiztoak! Ongi da,oraingoan eguzki-lore bat sortuko dut eta hau, sarrerako atearen goiko partean ipini behar duzue eta eguzkia sartzen denerako etxeen barruan egon behar duzue”.-”Eta hori zergatik?” -”Eguzki-lore batek eguzkiaren itxura dauka eta ilunetako izpirituak eguzkiarekin izutzen badira eguzki-lorearekin ere bai eta horrela ez dira sartuko zuen etxeetan eta gauetan ere urrun edukiko dituzue”-”Eskerrik asko amandre”.
4. Ilargiaren konturaIpuina
Eta horrela herritar guztiok amandreak esandakoari kasu eginez, gure etxeetako ateetan eguzki-lore bana jarri genuen, eta handik aurrera poz-pozik bizi izan gara eta ilargia eta eguzkiari beste modu batez begiratzen diegu.
Ahh!... Ken Zazpiko abeslariari dagokionez, zigor moduan bere kantuaren letra aldatzea egokitu zitzaion eta 10 puntuko isuna bete behar izan zuen. Harrezkero Ken hamazazpi izenarekin dabil kanta politak denon belarrira ekartzen.
Eta hau holan bazan edo ez bazan sar nazatela kalabazan…
4. Ilargiaren konturaIpuina
Eih, eih !! ... broma zela!
Halan bazan edo ez bazan sar nadila kalabazan… baina atera nazatela hurrengo zernolako frogan!
4. Ilargiaren konturaIpuina
5. Informazio iturriak
5 LANERAKO INFORMAZIO ITURRIAK
•Natur zientziak DBH 1 -Ostadar liburua-
•Geografi Atlasa –Klaudio Harluxet Fundazioa-
•Elhuyar zientzia aldizkaria
•Wikipedia
•Google irudi bilatzailea
•Lekeitioko argazkiak
•Arranegiko Katuen sormena
top related