2. pertzepzioa aurkezpena

Post on 29-Jul-2015

334 Views

Category:

Documents

15 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

2. unitatea

Gogamen

prozesuak:PERTZEPTZIOAFernando Antolín

Mª José Etxebarria

Alfredo Olarra

Aurkibidea

1. Sentsazioak eta Estimuluak2. Pertzepzioaren definizioa3. Pertzepzio-motak4. Pertzepzioaren osagarriak5. Pertzepzioan eragina duten

fatoreak6. Pertzepzioaren printzipioak eta

legeak7. Pertzepzioaren nahasteak

1. SENTSAZIOAK ETA ESTIMULUAK

• SENTSAZIOA: estimulu bati erantzunez zentzumen-datuak jasotzea da.

• Sentsazioak zentzumenen bidez jasotzen dira.

• Zentzumen guztiak ondo dauzkan pertsonek ikusten dute, entzuten dute… Horiek guztiak sentsazioak dira

ESTIMULUA: zentzumen-organoak kitzikatzen dituen

energia da.• Estilmuluak fisikoak, mekanikoak,

kimikoak… izan daitezke.• Estimulu guztiak ez dira gai

sentsazioak eragiteko (ad:X izpiak)

• Psikofisika: estimuluen neurriak aztertzen dituen psikologiaren alorra da.

• Psikofisikariek atalase kontzeptua erabili ohi dute, neurriok nolakoak diren adierazteko.

• ATALASEAK zentzumenen gaitasunen mugak zehazten ditu.

ATALASEAK

• Gutxieneko atalase absolutua: hartzaileak sentsazioa jaso dezan estimuluak behar duen gutxienezko neurria adierazten du.

• Gehienezko atalase absolutua: hartzaileak atzeman dezakeen estimuluaren gehienezko neurria adierazten du.

• Atalase berreizgarria: antzeko estimuluak bereizteko gai garen unea adierazten duen atalasea.

2.Pertzepzioaren DEFINIZIOA

• Informazioa zentzumenetatik jaso eta, esanahia emateko, informazio hori prozesatzean datza, zentzumenetatik jasotako informazioa nola hautematen (interpretatu eta ulertu) dugun, alegia.

• Pertzibitzean zerebroak informazioa jaso eta deskodetu egin behar du,ondoren informazio horri esananhia eman, gorde ahal izateko.

Pertzeptzioak dituen hiru alderdi:

• Informazioa jasotzeko era.• Informazioaren hainbat

alderdi elkartzeko era.•Aipatuatako hori guztiori

zein eratan elkartzen dugun, aurretik jasotako ezagutzekin batera ulergarria izan dadin.

Pertzepzioa •Pertzepzioa selektiboa, eraikitzailea

eta interpretatzailea da.

•Pertzepzioa ez da bakarrik aurrean daukaguna gure zentzumenen bidez antzematea, gure asmoek, beldurrek eta oroitzapenek baldintzatzen baitituzte.

BEGIRATZEA = IKUSTEA

3. PERTZEPZIO MOTAK

• Pertzepzio erreala edo objektu fisikoen pertzepzioa.

• Pertzepzio pertsonala edo pertsonen pertzepzioa.

• Pertzepzio soziala edo talde eta errealitate sozialen pertzepzioa.

4. PERTZEPZIO OSAGARRIAK

ZENTZUMENEN PROZESUA.

AFEKTUZKO PROZESUA.

PROZESU SINBOLIKOA.

ZENTZUMENEN PROZESUA

Informazioaz jabetzeko lehen fasea SENTSAZIOA da eta edozein energia motak zentzumenen organoren bat estimulatzen duenean gertatzen da.

Kanpoko informazioa esterozeptoreak (ikusmena…)

Barrukoa interozeptoreak/propiozeptoreak

(oreka…)

AFEKTUZKO PROZESUA.

• Mundua pertzibitzeko ezin dugu gure izaera ahaztu.

• Aurretiko esperientziak hautemate-prozesuan eragina izango du.

• Adibidez: txakur bat pertzibitu

PROZESU SINBOLIKOA.

Pertzibitzeak errealitateari egitura ematea dakar,

jasotzen den informazioa interpretatzea etaantolatzea.

Inguruan dauzkagun gauzek hautematerakoanhartzen dute esanahia. Gauza bakoitza

kontzeptubatekin lotzen baitugu.

Prozesu hori sinbolizatzea da.

5. PERTZEPZIOAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

OBJEKTUA SUBJEKTUA

Pertzibitutakoarenezaugarriak

Pertzibitzen duenarenezaugarriak

PERTZEPZIOA

ESTIMULUEN ETA ZENTZUMENEN EZAUGARRIAK

Psikologoen bi jarrerak pertzepzioa aztertzekoan:

• Jatorrizkoa defendatzen dutenak. Faktore genetikoak dira pertzeptzioan eragina duten bakarrak.

• Enpiristak. Hautemate-jardueran ikastea funtsezkoa da.

BIEK DAUKATE ERAGINA

Pertzepzio-egoerak eta hartzailearen EZAUGARRIAK

Hautematen duen pertsonaren ezaugarriak kontuan hartu behar ditugu: motibazioa, aurreiritziak...

Pertsona horren gizataldearen ezaugarriak ere ez dira ahaztu behar.

» Allport (1995): pertzepzio-egoeraren kontzeptua: pertsonaren aldez aurreko jarrerak eta esperientziak baldintzatu egiten dute hautematen dena.

Pertsonen pertzepzioan eragina duten faktoreak:

Motibazioa (gose ala hase)Aginduak (aurrretik espero dena)Ingurua (moja kaleko arroparekin)Aurreikuspena (aurrezagupenak)Faktore kulturalak (antzaren jaia)Emozioa (tristura)Aurretiko esperientzia (bizipenak)Bakoitzaren berezitasunak

(nortasuna)

6. Pertzepzioaren PRINTZIPIOAK ETA LEGEAK

Gestalt Eskolaren PRINTZIPIOA:

Objetuak ez ditugu hautematen sentsazio nahasien konbinaketa edo pilaketa izango balira bezala, aitzitik, OSOTASUN ANTOLATUAK bezala pertzibitzen ditugu.

Gestalt-en PERTZEPZIO LEGEAK

1. Estimulu lege bateratzaileak:1.1. Hurbiltasuna legea1.2. Antzekotasuna legea1.3. Jarraitasunaren legea1.4. Itxiduraren legea

2. Irudi-hondoaren legea3. Konstantzia4. Itxurazko mugimendua

7. Pertzepzioaren NAHASTEAK

1. Haluzinazioak: objeturik gabeko pertzepzioa. Ez dute fikzioa eta errealitatea bereizten.Ad: ahotsak entzun, irudiak ikusi…)

2. Haluzinosiak: Antzekoa baina konturatzen dira hautemanikoa faltsua dela.

3. Ilusioak: hautemate faltsuak estimuluen ezaugarriengatik edo zentzumenen organoen mugengatik.

“ Zergatik ikusten ditugu gauzak diren bezalakoak? Direnak direlako?

Ez, garena garelako.”Hrvich eta Jameson

top related