140607ondojarriezinik

Post on 06-Mar-2016

220 Views

Category:

Documents

2 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

BERRIA egunkarixan egindako erreportaia laneko posturei buruz. Bertan aditu modura aholkuak emon nittuan.

TRANSCRIPT

Nagore Etxeberria Donostia

Eskolako ordurikgehienak, eserita; ja-torduak egiteko, ese-rita; autoan zein ga-rraio publikoan, ese-

rita; eta, etxera iritsi orduko,aulkian edo sofan eserita. Egune-ko ordu gehienak jesarrita edotalotan etzanda igarotzen ditugu.Geldirik edo eserita egoteko joerahorrekin apurtu, eta lana zein ja-torduak zutik egiteko moda za-baltzen hasia da gizartean.

Ez da gaur egungo kontua edomoda, ordea, Thomas Jeffersonekere zutik lan egiteko ohitura bai-tzuen. Eta horiek orain dela hirumendeko kontuak dira. ErnestHemingway idazlearen elebe-rriak ere aulkian eseri gabe idatzi-takoak omen dira. Zutik lan egite-ko ohitura, beraz, ez da egun sor-tu den korrontea.

Nondik dator, baina, zutik lanegiteko bat-bateko ohitura horiorain? Azkenaldian argitaraeman diren hainbat ikerketarenemaitzek diotenez, osasun arazolarriak ekar ditzake luzaroan ese-rita egoteak. Bizkarreko minak,zirkulazio txarra, giharretako de-generazioa, bihotzeko arazoak,diabetesa eta koloneko minbiziadira, besteak beste, denbora luzezeserita lan egiten duten langileekizan ditzaketen gaixotasunetakobatzuk.

Archives of Internal Medicinealdizkarian argitara eman direndatuak ere esanguratsuak dira:egunean zortzi orduz eserita lanegiten duten langileek lau orduzeserita lan egiten dutenek baino%15 arrisku handiagoa dute he-riotza goiztiarra izateko. Ordugehiagoz eserita lan egiten dute-nen kasuan, areagotu egiten daportzentaje hori. Gainera, JoanVernikos medikuak, NASAko LifeSciences Divisioneko zuzendariohiak, ondorioztatu du denboraasko jesarrita egoteak zahartzekoprozesua bizkortzen duela. As-tronautekin hainbat proba eginostean iritsi da ondorio horretaraVernikos.

Arazo horiek guztiak saiheste-ko asmoz, beraz, zutik lan egitekojoera gero eta gehiago zabaltzenari da jendearen artean, eta askoklanerako mahaiak eta inguruakegokitu dituzte, baldintza egokie-tan lan egiteko helburuarekin.Google, Facebook eta Twiter en-presetan, esaterako, hasiak diraidazteko mahai altuak eta aulkibereziak erabiltzen.

Dena, neurrianAdituak, ordea, bat datoz ideiabatekin: zutik egoteko ohitura

horri neurria hartu behar zaio,neurriz kanpo egiten den ezer ezbaita ona. Izan ere, luzaroan ese-rita egotea bezain txarra izan dai-teke ordu askoan zutik egotea.Halaxe dio Rob Danoff AEBetakoOsteopaten Elkarteko kideak etamedikuak: «Ez gaude eginakegun osoan eserita egoteko, bainaezta egun osoz zutik egotekoere». Iritzi berekoa da Oier Goro-sabel fisioterapeuta ere: «Luzaro-

an tente egon edo luzaroan eseritaegon, kalteak berberak dira», ar-gitu du Gorosabelek.

Izan ere, zutik eta jarrera bere-an ordu luzez egoteak ere arris-kuak eta kalteak dakartza: bari-zeak, zirkulazio arazoak, giharre-tako mina, aldakako eta gerrikominak, nekea, astrosia, ultzerak,sorbalda eta lepoko minak, biz-karreko gainkarga...

«Zutik zaudenean, hanketako

giharrek lan gehiago egiten duteeserita zaudenean baino, eta, on-dorioz, zirkulazio arazo gutxiagoizango ditu zutik lan egiten due-nak. Denbora askoan zutik egote-an, ordea, onura horiek galduz jo-aten dira, eta ez da hain mesede-garria hanketako zirkulaziorako.Gainera, bestelako arazo batzuksortzen dira: bizkarra kargatuegiten da, esaterako», aitortu dufisioterapeutak.

Gorosabelek dio jesarrita lanegiten dutenek sorbaldatik gehia-go sufritzen dutela oro har, etazutik daudenek, berriz, gerritik.

Ikusitakoak ikusita, jarreraguztiek dute, beraz, alde ona etaalde kaxkarra, eta, beraz, «ezinda esan zutik egotea eserita ego-tea baino hobea denik. Jarrerabakoitzak onurak eta kalteakditu».

Gorosabelek argi du: «Ez dagojarrera perfekturik ezertarako. Ezdago zortzi orduz jarraian moduberean jarri eta ongi egotea ahal-bidetuko duen jarrerarik».

Tente egoteko zein eserita ego-teko jarrera egokienak zeintzukdiren esaten da han eta hemen,baina gogoratu du horiek jarreraestandarrak direla. Izan ere,«esandako baldintzak zehatz-mehatz bete eta jarrera estandarperfektuena mantendu arren,geldirik bazaude, bizkarreko mi-nez amaituko duzu», ohartarazidu.

Gakoa: aldaketaZein da, beraz, sekretua? Mugi-mendua, hain justu. Zutik edoeserita, eserita edo zutik, baina«hiru ordu baino gehiagoz jarre-ra berean ez egotea da sekretua».Hala, tarteka, jarreraz aldatzea,deskantsatzea, eserita dagoenaaltxatzea, mugitzea, luzaketa edoariketa gutxi batzuk egiteagomendatzen da. «Jarrera alda-tzen bada, berdin da jarrera bihu-rrienean, arraroenean edotaxelebreenean egotea. Mugitzenbazara edo jarrera aldatzen badu-zu, ez da etorriko ez lepokominik, ez bizkarreko minik, ezbestelako minik ere», ohartarazidu fisioterapeutak.

Zer da egokiago, beraz, zutikedo eserita lan egitea? Honakohau da denetan egokiena: tartekaeserita lan egitea eta, aldianbehin, zutik jarraitzea lanean.Azken batean, etengabe mugi-tzea da osasunerako jarrerarikegokiena.

Luzaroan eserita egoteak osasunean eragiten dituen kalteakdirela eta, zabaltzen hasia da zutik lan egiteko ohitura.Horren inguruan, adituek diote ez dagoela jarrera perfekturiketa egoteko jarrera aldatzea dela egokiena.

Ondo jarri ezinik

Jarrera berean ez egotea da lan egiteko egokiena, osasun arazoak saihesteko. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ezin da esan zutikegotea eserita egoteabaino hobea denik;jarrera bakoitzakonurak eta kalteak ditu»

«Ez dago zortzi orduzjarraian modu bereanjarri eta ongi egoteaahalbidetuko duenjarrerarik»Oier Gorosabel Fisioterapeuta

‘‘

Bizigiro b 35Laneko osasuna

BERRIA

Larunbata, 2014ko ekainaren 7a

top related