03 hodei tripaundia 3.e

Post on 30-Jun-2015

611 Views

Category:

Education

9 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

kuetoeskola ipuina powerkueto 2010

TRANSCRIPT

Bazen behin lagunik ez zeukan hodei bat.

Egun batean hodeia beste herri batera joan zen lagun bila.

Herri hartan lagunak bilatu nahi zituen eta teilatu bat konpontzen zegoen gazte bati galdetu zion:-Nire laguna izan nahi duzu?

Teilatua konpontzen zegoenak erantzun zion:

-Ez!

Hodeia negarrez, beste herri batera joan zen eta loditu egin zen.

Beste herri batean hodeiak lurra lantzen zuten gizon batzuk ikusi zituen eta esan zien:-Nire lagunak izan ahal zarete?

Lurra lantzen zutenek esan zioten:-Ez!Hodeia gehiago loditu egin zen. Hain triste zegoen...!!!Orduan, beste herri batera joan zen.

Hodeia, negarrez, zelai batera iritsi zen, eta han ume batzuk ikusi zituen ibilaldi bat egiten eta berriro galdetu zuen:-Nire lagunak izan ahal zarete, mesedez?Baina ordurako ez zegoen inor.

Itsasora joan zen eta hor itsasontzi bat zegoen eta barruan zegoen bati galdetu zion:-Nire laguna izan nahi duzu?

Ezetz esan zuen marinelak eta hodeia negarrez hasi zen trumoiak eta guztiz.

Hodeia itsaso barrurantz joan eta harri bat ikusi zuen.Gainera, gure hodeia argaldu egin zen.

Negar-tanta bat botaz, harri hartan lore bat sortu zen.

Hori izango zen hodeiaren lagun mina, bai horixe!!

top related