alhondiga bilbao

23

Upload: bilbao-international

Post on 03-Mar-2016

237 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Hiriaren erdigunean, eraldatze prozesuaren ostean, Bilboko eraikinik adierazgarrienetariko bat berragertzen da: Alhondiga (1909), Ricardo Bastidak diseinatutako ardo biltegia AlhodigaBilbao da orain, pertsona guztientzako aktibitateez beterik dagoen lekua, aisiaren eta kulturaren motor berria bihurtzeko bokazioa duena.

TRANSCRIPT

Page 1: Alhondiga Bilbao
Page 2: Alhondiga Bilbao

Alhondigaren PROIEKTUA

Page 3: Alhondiga Bilbao

Hiriaren erdigunean, eraldatze prozesuaren ostean, Bilbokoeraikinik adierazgarrienetariko bat berragertzen da:Alhondiga (1909), Ricardo Bastidak diseinatutako ardobiltegia AlhodigaBilbao da orain, pertsona guztientzakoaktibitateez beterik dagoen lekua, aisiaren eta kulturarenmotor berria bihurtzeko bokazioa duena.

AlhondigaBilbao estreinatzen da ezagutza eta kultura-sentsibilitatearekiko interesa pizteko aktibitateak hartu ahalizateko ilusioarekin, bizitzaren etapa desberdinetarakoesperientzia positiboak ematea sustatzen dutenak edobalioak tinko ezartzearen alde lan egiten dutenak. Horiguztia 43.000metro karratutan.

Ezagutzak, kulturak eta dibertsioak lekua izango duteespazio berritzaile honetan, diziplina anitzekoa, eta bizitzazbetea. Partekatu, ikasi, eta batez ere, lagun eta senideenkonpainiarekin gozatzeko topalekua.

Page 4: Alhondiga Bilbao

Kokalekua

Abandoko distrituaren bihotzean dago zentroa. Arrikibar Plaza luxuzkoatondoa da erreserbatzerik eskatzen ez duen kultura-espazioan sartzeko.

Glorieta zaharrak autoak alde batera uzten ditu oinezkoari garrantziaemateko, eta bi metroko altuera hartzen du hiri-altzari berri eta loreikusgarrietako zuhaitzekin abegi ona egiteko. Gainera, oinezkoentzakosarbideak daude Errekalde Zumardia eta Iparragirre kaleetatik.

Eraikinak dituen hiru sarreretariko bi, ezinduentzako egokituta daude:Iparragirretik igogailu bidez sar daiteke, eta Arrikibar Plazatik, aldiz,arrapala batetik.

Page 5: Alhondiga Bilbao

KONTZEPTUA: mens sana in corpore sano

AlhondigaBilbao aisi, kultura eta ongizatearen zentroa da, pertsonarenhazkuntza integralera bideratuta.

Juvenalen aipu latinoak, “Mens sana in corpore sano”, espazio honen izpirituaeta kontzeptua laburbiltzen ditu. Horrela ulertzen da AlhondigaBilbaok xedeklasikoa erdiestea ahalbidetzea: adimen eta gorputz orekatuak.

Philippe Starcki eraikina birmoldatzeko proiektua enkargatu zitzaionetik,ekintza guztiak bideratu dira diziplina anitzeko espazioa sortzera, herritarguztiei irekia eta pertsonaren hazkuntza integralera eta giza-harremanakgaratzera bideratua. Hori da liluragarriena. Guztiontzako espazio hauetengabe eraldatzen egongo baita.

Page 6: Alhondiga Bilbao

ALHONDIGAREN HISTORIA

Page 7: Alhondiga Bilbao

1905ean, Albiako zabalgunean alondegi berriaeraikitzeko enkargua hartu zuen Ricardo Bastidak.Arkitekto gazteak industria eraikin handia irudikatuzuen, funtzionala eta aurreratua, ardo, likore eraalkohol biltegia izango zena. Estilo modernistadauka, eta burdina, adreilua eta hormigoi armatuabezalako materialak erabiltzeagatik bereizten da.Alhondigaren historia

1909an inauguratu zen Alhondiga. Hamar urteberanduago suak eraikina kiskali zuen, etaberreskuratzeko zain geratu zen denbora luzez,beste funtzio bat hartzeko zain.

1975etik, asko izan dira Bilboko hiri-paisaiaren etaherritarren irudimenaren parte den eraikin berezihau aprobetxatzeko proposamenak.

2002an birmoldaketarako lehen urratsakeman ziren; proiektu handi bat zegoen eraikinabandonatua erabilera anitzeko espaziointegratzaile bihurtzeko. Philippe Starck, sortzailepolifazetikoa, nazioartean ezaguna, izan zenaukeratua proiektua aurrera eramateko. Hiri etaarkitektura-egokitze lanek zortzi urte iraun dute.

Page 8: Alhondiga Bilbao

AlhondigaBilbaora sartzen direnak “Kulturen Ataria”hartuko ditu, 6.193metro karratuko espazioa, barrukohiru eraikinak eusten dituen 43 zutabez inguratuta.

ALHÓNDIGABILBAO BARRUAN

Page 9: Alhondiga Bilbao

43 zutabeak, zinema eta telebistakoeszenografo den Lorenzo Baraldikdiseinatuak, arkitektura estilo eta materialezberdinak oinarri hartuta eraikita daude,batez ere marmola, brontzea, zura,altzairua, adreilua, terrakota beiraztatua,zementua eta Lecce harria. “Materialnobleei” egindako kontzesioa da, Bastidakeraikin originalean erabili zituen bezala–altzairua, bistako adreilua eta hormigoia-.Hasierako material horiek, birmoldatzeproiektuan mantendu dira eta eraikuntza-sistema garaikideekin konbinatu.

Page 10: Alhondiga Bilbao

Sotoetara topaleku horretatik sartzenda (Kulturen Ataritik, alegia) aisia-gunera heldu ahal izateko: zinemaaretoak, erakusketa gela eta 400ikuslerentzako auditoriuma.

Horrez gain, kolofoi gisa, bisitaria“Eguzki Terrazara igo daiteke”,Alhondigako goikoaldean kokaturik.

Page 11: Alhondiga Bilbao
Page 12: Alhondiga Bilbao

Hauxe izango da Kulturen Atarirasartzen diren bisitariek ikusi ahalizango dutena gorantz begiratzendutenenan, igerilekuen hondogardenari esker.

Page 13: Alhondiga Bilbao

Proiekzio pantaila handi bat dago eskegitaAlhondiga Bilbao unibertsoaren erdigunean, etabertan programazioa edota zentroaren jarduerakerakusten dira, espazioa eguzki erraldoibirtualarekin partekatuz. Eguzkia barrualdeaargiztatzen duen izarra da, proiektuaren genesiperfektuarentzat beharrezkoa den energia etaberoa emateaz gain.

Page 14: Alhondiga Bilbao

HIRU ERAIKINAK

Hiru eraikin tematikoek ia15.000metro karratu duendiziplina anitzeko espazioaosatzen dute, bakoitza hirusolairutan banatuta. Hauxekdira: Jarduera FisikorakoZentrua, Mediateka etaAktibitate Osagarrien Zentrua.

Page 15: Alhondiga Bilbao
Page 16: Alhondiga Bilbao

2.676metro karratuko oinplano eta altuera bikoitzeko bisolairu ditu, erlaxazio, osasun eta pertsonaren garapenfisikorako espazio ideala eskaintzen du. Hemendikateratzen da goiko igerilekuetara eta aldageletara doanpasabidea. Gimnasioak ekipamendurik modernoenadauka eta perimetroko monitoreak dauzka, erabiltzaileektelebista ikus dezaten ariketa egiten ari diren bitartean.

Diziplina lasaiak nahiago dituztenentzat, adimen etagorputzaren arteko harmoniazko batasuna lortzekoaktibitateekin probatzea posible da, hala nola, tai jia,yoga eta beste batzuk, banakako aholkularitza barne.

AlhondigaBilbaok edonorentzako 30 aktibitate eskaintzenditu, eta klaseak 280 ordu baino gehiagoz astean.

JARDUERAFISIKORAKO ZENTRUA

Page 17: Alhondiga Bilbao
Page 18: Alhondiga Bilbao

4.000 metro karratu baino gehiagokooinplanoarekin, hiru solairutan banatua,mediatekak liburutegi kontzeptu berriaaurkezten du, espazio sozialerako sarebezala ulertua. Joera kulturalentzakotopalekua, liburuak kontsultatzeaz gain,audiobisualez gozatzea, musika entzutea...

Mediatekak diziplina anitzeko bilduma dauka,50.000 bolumen baino gehiago alegia, areabatzuetan arreta berezia jarriz: literatura,komikia, aktibitate fisikoa, osasuna, aisialdia,mundu audiobisuala eta zientzia dibulgatzea.Euskarri ezberdinetako informazio guztialibrea da, eta irizpide hurbilak eta errazantzemangarriak erabiliz ordenatuta dago.

MEDIATEKAERAIKINA

Page 19: Alhondiga Bilbao
Page 20: Alhondiga Bilbao

Txikienentzako espazioa ere badauka etahaientzat egokitutako eta pentsatutakoekipamendua. Alde honetan, gurasoekirakurketa deskubritzen lagundu ahaldiete txikienei, baita hazkuntzari, umepsikologiari edo beste gai batzuei buruzkoinformazioa aurkitu ahal izango dute ere,euren seme-alaben garapen intelektual,fisiko eta emozionala jorratzen duen guztia.

Page 21: Alhondiga Bilbao

2.200m karratuko azalera dauka,gutxi gora behera, AktibitateOsagarrien eraikinak. Epelaburrean publikatuko da espaziohoni emango zaion erabilera,betiere AlhondigaBilbaok daukankontzeptuaren barruan.

AKTIBITATEOSAGARRIEN

ERAIKINA

Page 22: Alhondiga Bilbao

Kontserbatu diren hormarteak, behe solairutik hasita, beirazkofatxada jarraituaren bidez integratzen dira eraikinaren ikuspegian.Fatxada horrek, egitura originala eta jarritako metalezkoerrefortzua erakusten ditu. Atarira ematen duten “erakusleiho”handiak aktibitate osagarrietarako dira, erabilera nagusietatikautonomiadunak, batez ere behe solairuan; erabilera nagusieilaguntzen diete ere bai.

Urkixo zumardira ematen duen hormartean, AlhondigaBilbaokobulegoetarako sarrera eta Shopa denda daude. Shopa daAlhondigaBilbaon dagoen denda bakarra, arte eta kulturandago espezializatuta; eta horrez gain, liburu-denda, moda,idazmahairako tresnak eta papergintza, ardo eta olio sekzioa,eta umeentzako espazioa dauzka.

HORMARTEAKAPROBETXATZEA

Page 23: Alhondiga Bilbao

Errekalde zumardiko hormartean,Mediatekarako sarbidea etaYandiola taldearen kafetegi etajatetxeentzako lokalak daude:Yandiola jatetxea, kafetegi-tabernabat (Hola Bar), Florinda jatetxea…

Hormarte horretan bertan, lehensolairuan, sukaldaritza ikasgeladago (Yan Eskola) eta estalkian,Yandiolaren terraza, pribilegiokolekua Bilbori begiratzeko, eta giroaparta erlaxatu eta koktel kartazgozatzeko.