agentziaren profesionalak publizitate prozesuan

18
AGENTZIAREN PROFESIONALAK PUBLIZITATE PROZESUAN Lide Larrañaga eta Garazi Torrealdai

Upload: june-valeria-ibanez-cacho

Post on 09-Jan-2017

151 views

Category:

Business


1 download

TRANSCRIPT

AGENTZIAREN PROFESIONALAK PUBLIZITATE PROZESUAN

Lide Larrañaga eta Garazi Torrealdai

Zer da publizitate kanpaina?

➔ Komunikazio prozesua da, helburu jakin batekin egindakoa.

➔ Informazioa transformatzeko prozesua.

➔ Prozesu planifikatu eta kontrolatua.

➔ Informazio partekatze eta transformatze prozesua.

➔ Esku hartzen duten elementu guztiek eragina dute prosezuaren arrakastan.

Kanpainan jarraitu beharreko pausuak

1. Briefing-a2. Kontra briefing-a3. Kanpainaren proposamena4. Kontratua5. Kanpainaren garapena6. Erantzuna eta emaitzak

Iragarleak briefing-a eratuko du.

Bertan, kanpainaren oinarrizko ezaugarriak azalduko dira:

➔ Xede taldea➔ Komunikazio helburua➔ Aurrekontua➔ Timing-a➔ ...

Kontuan hartu behar dira: agentziaren gaitasunak, datu garrantzitsuenak hautatzea eta hizkuntzaren erabilera egokia.

Kontra briefing-a

Kontu saileko arduradunak, iragarleak egindako lana hobetu eta osatzeko ardura du.

Profesionalak publizitate eta marketinean ezagutza izan behar du, baita agentziaren gaitasunetan ere. Gainera, briefing-a interpretatzeko eta hobetzeko ahalmena, harreman publikoetan abilezia, proiektuetan lidergoa, lan-taldean aritzeko eta ardurak koordinatzeko jakituria eta saltzaile sena behar ditu.

Kontra briefing-a

Lan horretan laguntzeko, planifikazio eta ikerketa sailak informazioa batu behar du eskura dituen iturri guztiak baliatuz.

Profesionalek merkatu ikerketa tekniketan, estatistikan eta informatika aplikatuan ezagutza izan behar dute ikerketak egiteko, marketin eta merkaturatzean planifikaziorako, eta dokumentuen idazkeran eta proiektuen komunikazioan estrategiak sortzeko.

Profesional desberdinen

arabera agentzia baten balio nagusia bi eratakoa

izan daiteke:

➔ Agentziaren sormena ➔ Kanpaina planifikatzea,

komunikazio planak ondo definitzea

Kanpainaren proposamena

Sormen, hedabide eta produkzioak proposamen bat eratu beharko du, bakoitzak bere espezialitatean.

Sormen sailak mezua moldatzen du, komunikazio erreminta indartsu bihurtuz.

Profesionalek sormena suspertzeko teknikak, intuizioa, beste enpresen kanpainen ezagutza eta analisia, xede-taldearekin enpatia eta bikaintasun puntu bat behar dituzte.

Kanpainaren proposamena (II)

Hedabide sailak kanpaina zabaltzeko proposamen prestatzen du.

Profesionalek hedabide eskuragarriak eta hauen audientziak ezagutu eta ikertu behar dituzte, datuen analisi estatistikoan eta informatika aplikatuan ezagutza izan, baita negoziazio- eta erosketa-ahalmena ere.

Kanpainaren proposamena (III)

Produkzio sailak produkzio proposamena egiten du. Diseinu grafikoa, arte grafikoak, fotomekanika, argazkigintza eta soinu eta irudi ezagutzak erabiliz, lan-taldean aritzeko gaitasuna izateaz gain.

Batzuetan enpresa laguntzaileak kontratatzen dira eta hauekin negoziatu egin behar da, baita ahalik eta profesionaltasun gehien atera ere.

Kanpainaren proposamena (IV)

Kanpaina bezeroari erakutsi eta proposatu behar zaio.

Momentu honetan bi gauza gerta daitezke:

1. Bezeroak proposamenaren hobekuntzan parte hartzea.2. Kanpaina txarrera eramatea egiten dituen proposamenekin.

Kontratua

Bezeroaren eta publizitate agentziaren eskubide eta betebeharrak azaltzen dituen dokumentua.

Agentziak iragarleari ematen dion zerbitzua definitzen du, baita honek ordainduko duen diru kantitatea eta prozesuan honek izan ditzaken aldaketak ere.

Kanpainaren garapena

Trafiko sailak iragarlearen antolaketaren eta agentziaren egoeraren araberako timing-a egiten du.

Produkzioa sailak publizitate-piezak sortzen ditu, sormen sailarekin elkarlanean. Iragarleak eskatutakoa, adostutako kalitatean eta adostutako epean egitea, agentziaren lehiakortasuna definituko duen aspektu bat da.

Hedabideen sailean publizitate-piezak zabaltzeko planifikazio egoki bat definituko dute.

Kanpainaren garapena (II)

Lan- eta erosketa-aginduak produkzioko profesionalek eta hedabideek lanaren prozesuan izan ditzaketen akatsak mugatzen dituzten dokumentuak dira, emaitza onak izatea ziurtatuko dutenak.

Erantzuna eta emaitzak

Xede-taldeak iragarkiak jasotzen ditu eta hauen pertzepzioa eta interpretazioa enpresaren esku-hartzetik kanpo geratzen da.

Xede-taldearen erantzuna haien arretaren, pertzepzioaren eta atxikipen selektiboaren araberakoa izango da.

Gaur egun, interaktuazioa ahalbidetzen duten medioei eta erantzunen gaineko kontrolari esker, erreakzioei zuzendutako kanpainak egiten dira.

Erantzuna eta emaitzak (II)

Erantzunaren bidez, kanpainaren eraginkortasuna eta egokitasuna neurtzen dira lortutako informazioari esker.

Ikerketa eta planifikazio sailak, agentziako langileen profesionaltasuna azaleratuko duen emaitzen txosten bat egiten du informazio horrekin.

Neurketa hauek kanpainen errentagarritasuna erakusten dute eta ROI (Return On Investment) kontzeptua indartuz doa publizitatean.