6 · web viewunitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak,...

67
MUNDU GARAIKIDERAKO ZIENTZIAK SARRERA METODOLOGIKOA Mundu garaikiderako zientziak ikasgaia erronka berria da, bai gure hezkuntza sistemarentzat bai gure argitaletxearentzat, ez baitu nolanahiko helburua proposatzen: Batxilergoko ikasleei gizadiaren aurrerapen zientifiko eta teknologikoetara hurbiltzeko bidea ematea. 1467/2007 Errege Dekretuan bildutako gogoetaren arabera, “XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, eta XX. mende osoan zehar, aurretiko historia guztian baino ezagutza zientifiko eta teknologiko gehiago bereganatu ditu gizakiak […] herritarren bizitzan txertatuta daude, eta herritarrek erabili egiten dituzte, zalantzan jarri gabe haien oinarri zientifikoa, beren bizitza pertsonalean izango duten eragina edo haietatik eratorriko diren gizarte eta ingurumen aldaketak”. Gogoeta horrek goitik behera justifikatzen du gure xedea. Irakurketa ohiturak sendotzeari, IKTak eraginkortasunez erabiltzeari, ekintzailetza sustatzeari eta beste hainbat helbururi uko egin gabe, curriculumeko honako helburu hauei emango diegu lehentasuna ikasgai honetan: • Mundu garaikideko errealitateen nondik norakoen jakitun izatea eta horiei buruzko iritzi kritikoa lantzea. • Oinarrizko ezagutza zientifiko eta teknologikoak barneratzea. • Ikerketa zientifikoaren funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzea. Liburua lantzeko garaian, oso gogoan izan dugu eduki zientifikoko ikasgaia dela eta ikasleen curriculum komunaren barruan dagoela, eta litekeela dela ikasle askok DBHko 4. mailan Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimika ikasgaiak aukeratu ez izana. Erronkari heldu diogu, edonola ere, eta gizartean eragina izango duten gai zientifiko-teknikoei buruzko iritzi ongi oinarrituak hartzeko behar izango dituzten ezagutzak eskainiko dizkiegu ikasleei. Horri esker, aukera izango 1

Upload: others

Post on 27-Jan-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

MUNDU GARAIKIDERAKO ZIENTZIAKSARRERA METODOLOGIKOA

Mundu garaikiderako zientziak ikasgaia erronka berria da, bai gure hezkuntza sistemarentzat bai gure argitaletxearentzat, ez baitu nolanahiko helburua proposatzen: Batxilergoko ikasleei gizadiaren aurrerapen zientifiko eta teknologikoetara hurbiltzeko bidea ematea.

1467/2007 Errege Dekretuan bildutako gogoetaren arabera, “XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, eta XX. mende osoan zehar, aurretiko historia guztian baino ezagutza zientifiko eta teknologiko gehiago bereganatu ditu gizakiak […] herritarren bizitzan txertatuta daude, eta herritarrek erabili egiten dituzte, zalantzan jarri gabe haien oinarri zientifikoa, beren bizitza pertsonalean izango duten eragina edo haietatik eratorriko diren gizarte eta ingurumen aldaketak”. Gogoeta horrek goitik behera justifikatzen du gure xedea. Irakurketa ohiturak sendotzeari, IKTak eraginkortasunez erabiltzeari, ekintzailetza sustatzeari eta beste hainbat helbururi uko egin gabe, curriculumeko honako helburu hauei emango diegu lehentasuna ikasgai honetan:

• Mundu garaikideko errealitateen nondik norakoen jakitun izatea eta horiei buruzko iritzi kritikoa lantzea. • Oinarrizko ezagutza zientifiko eta teknologikoak barneratzea. • Ikerketa zientifikoaren funtsezko elementuak eta prozedurak ulertzea.

Liburua lantzeko garaian, oso gogoan izan dugu eduki zientifikoko ikasgaia dela eta ikasleen curriculum komunaren barruan dagoela, eta litekeela dela ikasle askok DBHko 4. mailan Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimika ikasgaiak aukeratu ez izana.

Erronkari heldu diogu, edonola ere, eta gizartean eragina izango duten gai zientifiko-teknikoei buruzko iritzi ongi oinarrituak hartzeko behar izango dituzten ezagutzak eskainiko dizkiegu ikasleei. Horri esker, aukera izango dute gizartean era demokratikoan parte hartzeko eta gizartea etorkizun iraunkorrera bideratzeko. Unitateek honako egitura hau dute:

• Unitateko kontzeptuei buruzko hurbilketa historikoa. • Gaur egungo auziei buruzko galdera zientifiko-teknikoen sorta bat.• Jarduerak gauzatzeko beharrezko informazioa bilatzeko eta aukeratzeko baliabideen proposamenak. • Aurkikuntza zientifikoei dagozkien testuinguru sozial, ekonomiko, etiko eta politikoei buruzko hausnarketa jarduerak.

Azken batean, “ikasten ikasteko” aukera eman nahi diegu ikasleei, funtsezkoa baita etengabean aldatzen ari den gizarte honetan bizitzeko, etengabeko iraultza zientifikoak eta horien ondoriozko bizimodu aldaketak ezaugarri dituen gizarte batean bizitzeko.

Badakigu askotariko ikasle taldeek landuko dutela ikasgai hau; horrexegatik finkatu ditugu helburu eta eduki argi batzuk unitateak diseinatzean eta horrexegatik proposatzen dugu metodologia aktiboa, askotariko taldeekin erabiltzeko modukoa.

1

Page 2: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

Lehenik eta behin, azalpen historiko labur baten bidez ikasleak testuinguruaz jabe daitezen lortu nahi dugu. Ondoren, kontzeptuen azalpen argi eta labur bat dator, eta, kontzeptuekin batera, jarduerak; ikasitakoaren ebaluazioa nork bere kabuz egiteko eta ikasitakoaren zentzuaz, jatorriaz edo ondorioez gogoeta egiteko aukera emango duten jarduerak, galdera, erreferentzia bibliografiko edo Interneteko helbideetan oinarrituak.

Ez dugu sartu zuzeneko kontsulta egitea eskatzen duen jarduerarik liburu honetan; prozesuen, tekniken eta horien jatorriaren edo ondorioen gaineko gogoeta edo arrazoinamendua eskatzen duten galderen aldeko apustua egin dugu. Jarduera horietako asko unitateko edukiekin loturiko aipuak dira; horiek irakurri eta landuz, ikasleen ahalmen kritikoa garatu nahi dugu.

Unitatearen amaieran, sail interesgarri bat erantsi dugu, Testu zientifikoak izenekoa. Atal horretan, galdera bat proposatzen diegu ikasleei abiapuntu gisara, horri buruzko informazioa bilatu, txostena egin eta iritzia eman dezaten. Testuak, hurbilketak, bibliografia eta webguneak izango dituzte lagungarri, gaiari buruzko iritzia argudiatzeko datuak bildu eta amaierako txostena lantzeko.

Liburuaren egiturak lanerako bi aukera ematen ditu:

• DBH 4n Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimika ikasi ez duten ikasleek unitatearen jarraipen gutxi-asko sakona egin, eta behar bezala landu dezakete amaierako galdetegia, testu zientifikoen atala, edo biak. Unitatea amaitutakoan, barneratuta izango dituzte programatutako kontzeptu guztiak eta gauzatuta izango dituzte beren gaitasunak garatzeko jarduerak ere.

• DBH 4n, Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimika ikasi duten ikasleek, unitatea azaletik irakurri eta ikasitakoa berrikusteko irakasleak iradokitako jardueraren bat egin dezakete. Testu zientifikoak atala izango da ikasle hauentzako erronka nagusia; irakasleak berealdiko probetxua atera ahal izango dio atal horri, bere eskarmentuaz baliatuta.

Azkenik, proposamen didaktiko honek beste hainbat testu, helbide eta baliabide bideografiko ere eskaintzen ditu, ikasleentzat argigarri modura edo eztabaida nahiz ikerketarako gida modura erabilgarriak gerta dakizkiekeenak. Taldearen ezaugarrien arabera erabakiko dugu zer baliabide erabili, baina ahalegin berezia egin beharko genuke gazteek IKTekiko duten atxikimenduari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Unitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu.

Azken batean, liburu malgu bat eskaini nahi diogu irakasleari, ikasgaia, baliagarria ez ezik, erakargarria eta gaurkotasun handikoa gerta dadin.

2

Page 3: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

01 UNITATEA

Unibertsoa eta eguzki sistema

HELBURUAK

1. Gizakiak historian zehar unibertsoari buruz izan duen pentsamenduaren nondik norakoak ezagutzea.

2. Eguzki sistemaren ezaugarriak aztertzea eta haren funtzionamendua Keplerren legeekin erlazionatzea.

3. Planeten oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

4. Espazioko ibilgailu modernoen ezagutza izatea.

5. Gaur egungo espazioko proiektuen berri izatea.

6. Unibertsoa ezagutzeko jakin-mina garatzea.

7. Unibertsoaren historia ezagutzea.8. Unibertsoaren ezaugarri

behagarrien eta haren jatorriaren arteko erlazioa azaltzea.

9. Lurraren mugimenduak eta mugimendu horiek urtaroekin duten erlazioaren berri izatea.

10. Lurraren sorrera prozesuaren ezagutza izatea.

11. Lurraren egitura haren sorrera prozesuarekin eta gaur egungo adierazpenekin erlazionatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Unibertsoaren jatorria azaltzea, gaur egungo ezaugarriak big bang ereduarekin erlazionatuta.

2. Eguzki sistema, haren funtzionamendua eta haren osagaiak deskribatzea.

3. Eguzki sistemako planetak bereiztea, haren ezaugarri orokorrei erreparatuta.

4. Espazioko ibilgailu eta proiektu nagusiak aipatzea.

5. Lurraren sorrera prozesua azaltzea.

6. Eguzki sistemaren agregazio prozesua azaltzea.

7. Lurraren barne egitura deskribatzea.

8. Geruzen araberako banaketaren eta Lurraren dinamikaren arteko erlazioa azaltzea.

3

Page 4: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

UNIBERTSOA ETA EGUZKI SISTEMA 01

EDUKIAKKontzeptuak

1. Kopernikoren eta Keplerren ereduak.

2. Eguzki sistema.3. Planetak.4. NASA, espazioko

proiektuak.5. Big bang.6. Lurraren sorrera.7. Bereizkuntza

geokimikoa.8. Lurraren dinamika,

plaken tektonika.

Prozedurak

1. Historian zehar izan diren unibertsoaren ereduen arteko konparazioa egitea.2. Eguzki sistemari buruzko eskala problema errazak ebaztea. 3. Denbora geologikoarekin lanean aritzea. 4. Planeten posizioaren eta ezaugarrien arteko erlazioa zehaztea.5. Espazioko proiektuei buruzko informazioa bilatzea.6. Planeta batzuei behatzea.7. Lurraren mugimenduari buruzko grafikoak egitea. 8. Gure planetaren geruzakako banaketaren eta haren iraganeko, oraineko eta etorkizuneko dinamiken arteko erlazioa zehaztea.9. Plaka tektonikoen balizko bilakaerari buruzko aurreikuspenak egitea.

Jarrerak

1. Historian zehar unibertsoari buruzko pentsamoldeak izan duen bilakaeraz ohartzea.2. Gure munduaren mugak ezagutzeko jakin-mina eta zientziaren historia ezagutzeko interesa izatea.3. Espazioko proiektuei eta horiek gauzatzeko egiten diren inbertsio eta ahaleginei buruzko iritzi kritikoa adieraztea.4. Herrialdeen garapen ekonomikoaren eta garapen zientifiko eta teknologikoaren arteko erlazioaz ohartzea.5. Iraganeko prozesuen azalpenei buruzko jarrera zuhurra hartzea, denbora eskalak dakarren ziurgabetasuna aintzat hartuta.6. Lurraren sorrera prozesua oso prozesu mantsoa, milaka urteko prozesua, izan zela ohartzea, eta gizakiaren denbora eskalaren arabera nekez azal daitezkeen mekanismoek ahalbidetu zutela aintzat hartzea.7. Lurraren dinamikak Lurraren itxura taxutzen eta haren bilakaera baldintzatzen duela ulertzea.

4

Page 5: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

01 UNIBERTSOA ETA EGUZKI SISTEMA

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak unibertsoari buruz gizakiak betidanik izan dituen kezkei buruz dihardu. Ikasleek honako ideia hau barneratzea da xedea: historian zehar izan diren zibilizazio guztiak saiatu dira unibertsoari buruzko zalantzak argitzen eta unibertsoa ezagutzen, zibilizazio ororen bizimodua baldintzatu baitu, gutxi-asko, alderdi kosmikoak: alde batetik, urtaroen hurrenkerak, eta, bestetik, meteoroek, etengabe baldintzatu izan dituzte gure arbasoen kulturen jarduerak. Horrez gainera, ez dugu ahaztu behar gizakiak beti izan duela eremu ezezagunak ikertzeko interesa.

Antzinako astronomia aztergai duen atalean, gure historian zehar kosmologiari buruz egin diren planteamenduetan barrenako ibilbidea egingo dugu, Mendebaldeko kosmogoniak oinarri hartuta. Interesgarria izan daiteke aztertzea lehenengo hipotesiak geozentrikoak zergatik ziren eta geozentrismotik heliozentrismorako jauzia zer arrazoik ekarri zuen; horrela, errazago ulertuko dugu eguzki sistemaren funtzionamendua. Ez ditugu ahaztu behar Keplerren legeak, gure sistemako planeten posizioa eta mugimenduak azaltzen baitituzte.

Eguzki sistemak ezustekoak eman ditzake. Izan ere, ikasle askok gure sistema bederatzi planetak osatua dela izatea gogoan; une aproposa izango da, beraz, planetak alderatzeko eta zientzian etengabe gertatzen diren aldaketei buruzko gogoeta egiteko. Planeten bolumenen, osaeraren eta Eguzkiarekiko distantziaren azalpenean, Keplerren legeak berriro gogora ekartzea komeni da.

Espazioko ibilgailu eta proiektuak gizakiak espazioa ikertzeko erabiltzen dituen bideak hurbilagotik ezagutzeko bitarteko egokiak dira. Helburua ez da horien ikerketa xehea egitea, hedabideetan etengabe aipatzen diren gailuen eta proiektuen ezagutza izatea baizik, azalekoa bada ere.

Unibertsoaren jatorria atalean, lanketa xehea egingo dugu; izan ere, hor azaltzen diren kontzeptu batzuk konplexuak dira eta hortik aurrerago edukiak lantzeko ezinbestekoa da prozesua ongi ulertzea. Doppler efektuak ahalegin berezia eskatuko dio irakasleari, baita zeru ilunaren paradoxak ere. Baina ahalegin horrek izango du bere ordaina, 4.2. atalean, big bang eredua lantzean. Bestalde, funtsezkoa da elementuen sorrera ere ongi ulertzea, agregakinen eta planetak eratu zituzten materialen jatorriaz ohartzeko. Une egokia izango da Lurraren jatorriaren azalpena egiteko eta Eguzkiarekiko grabitazio lehiaren garrantzia nabarmentzeko, planeten izaera esplikatzeari begira.

Lurra atala amaitzeko, agregakinen bereizkuntza grabitatorioa eta gure planetaren barne egitura erlazionatuko ditugu. Izango dira taldean DBH 4n Biologia eta Geologia ikasgaia aukeratu zuten ikasleak, eta horiek ez dute zailtasun handirik izango aurrez esandako hori guztia planeten dinamikarekin erlazionatzeko; aldiz, beste ibilbide batzuetatik datozen ikasleentzat zailagoa izango da plaken tektonika ulertzea, barne egituraren eta lur barneko elementu erradiaktibo trinkoenetatik eratorritako balantze termikoaren azalpenik gabe. Bestalde, bereizkuntza funtsezkoa da lurrazalaren egiturari dagokionez. Wegenerren behaketak gainetik azalduta daude, baina komeni daiteke informazio hori zabaltzea, plaken tektonikaren teoria hobeto ulertzeko.

5

Page 6: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

02 UNITATEA

Biziaren eboluzioa

HELBURUAK

1. Izaki bizien eta horien bilakaeraren gaineko pentsamenduaren bilakaeraren ezagutza izatea.

2. Eboluzionismoa une jakin bateko pentsamenduaren eta une horretako gizarte, etika eta erlijio joeren emaitza dela ohartzea.

3. Eboluzioaren frogetan jasota dauden prozesu ebolutiboaren ebidentziak aipatzea.

4. Neodarwinismoa Darwinen planteamendu eboluzionisten eta aurkikuntzarik berrienen arteko sintesitzat hartzea.

5. Eboluzioari buruz hedatuen dauden azalpenez gainera beste azalpen alternatibo batzuk ere badirela onartzea, eta gaur egungo azalpenak behin betikoak ez direla ohartzea.

6. Prozesu ebolutiboaren faktoreak mutazioak, hautespen naturala eta ingurunearen aldaketak direla onartzea.

7. Espeziazioa antzina hasi eta gaur egun oraindik amaitu gabe dagoen prozesu bat dela ohartzea.

8. Espezie berriak agertzeko prozesuaren etapa nagusiak zein diren jakitea.

9. Gaur egungo bioaniztasuna milaka milioi urteko prozesu ebolutiboaren emaitza dela jabetzea.

10. Izaki bizidunen aniztasun oparoa ikertzeko irizpide taxonomikoak erabili beharra dagoela ohartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Landutako kontzeptuei buruzko informazioa lortzea eta kontzeptu horien azalpen arrazoitua emateko gai izatea.

2. Biziaren jatorriari buruzko hipotesi nagusiak ezagutzea.

3. Arrazoinamendu hipotetiko-deduktiboa erabiltzea, gertaera ezagunak eta biziaren jatorriari buruzko azalpenak uztartzeko.

4. Biziaren jatorriari buruz zientziaren historian eman diren azalpenen arteko erlazioak era arrazoituan azaltzea.

5. Teoria endosinbiotikoaren balioa azaltzea.

6. Testuinguru sozial, politiko eta erlijiosoek aurkikuntza zientifikoen bilakaeran duten eragina adibideen bidez adieraztea.

7. Eboluzioaren frogek gaur egungo paradigma ebolutiboari egindako ekarpenak aditzera ematea.

8. Teoria neodarwinistaren eta gainerako teoria eboluzionisten arteko bereizketa egitea.

9. Mutazio eta hautespen prozesuek espezieen eboluzioan duten garrantzia adieraztea.

10. Espezie berriak sortzeko prozesuak adibideen bidez esplikatzea.

11. Irizpide artifizialen arabera osatutako sailkapenaren ordez sailkapen naturala egiteak duen garrantzia aintzat hartzea.

12. Izaki bizidunen gaur egungo sailkapena behin betikoa ez dela ulertzea.

13. Soziobiologiak gizakiaren eboluzioaren interpretazioari

6

Page 7: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

egindako ekarpenei buruzko iritzi kritikoa ematea.

14. Eugenesia jardueren baliagarritasunaz eta askotarikotasunaz ohartzea.

15. Eugenesia jarduerei buruzko iritzi kritikoa izatea.

7

Page 8: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

BIZIAREN EBOLUZIOA 02

EDUKIAKKontzeptuak

16. Berezko sorrera. 17. Denbora

geologikoa.18. Biziaren jatorria.19. Teoria

endosinbiotikoa. 20. Eboluzionismoa,

mutazioa, birkonbinazioa, hautespen naturala.

21. Espeziazio geografikoa eta espeziazio sinpatridoa.

22. Taxonomia eta filogenia.

23. Eugenesia.

Prozedurak

1. Berezko sorreraren teoriaren kontrako argudioak ematea.2. Denbora biologikoan eta denbora geologikoan gertatzen diren prozesuen ezagutza izatea. 3. Teoria endosinbiotikoaren ondorioak azaltzea. 4. Azalpen kreazionisten eta eboluzionisten arteko bereizketa egitea. 5. Mutazioaren, birkonbinazioaren eta hautespenaren arteko erlazioaz eta bereizezintasunaz ohartzea.6. Eboluzioaren frogak bereiztea eta horietako bakoitzaren ekarpenen berri ematea.7. Zer hautespen mota dauden jakitea.8. Espeziazio geografikoa eta kuantikoa bereiztea.9. Kategoria taxonomikoak zein diren jakitea, eta zabalenetik estuenerako bereizketa egitea.10. Sailkapenerako irizpide naturalak eta artifizialak bereiztea.11. Soziobiologiaren eta eugenesiaren planteamenduen aldeko eta kontrako argudioak ematea.

Jarrerak

1. Teoria eboluzionisten bilakaera giza pentsamenduaren bilakaeraren eta une historiko jakin baten emaitza direla ohartzea. 2. Azalpen zientifikoen iragankortasuna onartzea, eta planteamendurik berrienak ere iragankorrak direla jabetzea.3. Denbora geologikoa eta denbora horretako prozesuak interpretatzeko jarrera irekia izatea.4. Teoria endosinbiotikoa eta beste azalpen ebolutibo batzuk behin betikoak ez direla onartzeko jarrera kritikoa garatzea.5. Erlijioak, gizarteak, etikak eta politikak garai bakoitzeko zientziaren garapenean izandako eraginaz jabetzea.6. Eboluzioaren frogak aintzat hartzea, teoria ebolutiboari sinesgarritasuna ematen dieten gertaerak diren aldetik.7. Neodarwinismoa gaur egungo ezagutzen sintesiaren emaitza dela eta behin-behinekoa dela onartzea.8. Espeziazio prozesua iraganean ez ezik gaur egun ere gauzatzen ari dela aintzat hartzea.9. Izaki bizidunen gaur egungo sailkapena etorkizuneko aurkikuntzen

8

Page 9: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

arabera behin-behinekoa izan daitekeela ohartzea.10. Gizakiaren eboluzioaren determinismo genetikoaren edo/eta sozialaren gaineko iritzi kritikoa garatzea. 11. Aztertutako eugenesia jarduerei buruzko jarrera kritiko eta arrazoitua izatea.

9

Page 10: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

BIZIAREN EBOLUZIOA 02

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak bi aukera eskaintzen dizkigu unitatea lantzen hasteko: batetik, Genesia dokumentalaren sarreratik ateratako testu bat, aurretiazko ezagutzei antzemateko tresna gisa erabil daitekeena. Ikasleei testu horren interpretazioa egin dezaten eska diezaiekegu. Bigarren aukera galderei erantzutea da; bide egokia da aurreko ikasturtean zientzien arloan jardun zuten ikasleek orduan landutako alderdiak gogora ekartzeko.

Biziaren jatorria antzinako pentsamenduan atalak gizakiak gai honi buruz historian zehar izan dituen planteamenduak aztertzen ditu. Giza pentsamenduaren bilakaera osoa azaltzen du –sineste fantastikoetatik arrazoiraino–, eta baita gauzen azalpenaren eboluzio normala ere.

Biziaren sorrera, Lurrean atalean, bi oinarri azpimarratu behar dira, hipotesiak aztertzen hasi aurretik: denbora geologikoaren handitasuna, ia denerako aukera ematen duena, eta azalpen guztizko batera inoiz ez iristeko arriskua. Ikasleek bi oinarri horiek barneratzea komeni da, nabarmen baldintzatu izan baitituzte fenomeno natural askori buruzko azalpen zientifikoak. Bereziki baliagarria izan daiteke orrialde ertzean agertzen den Alizia lurralde miragarrian liburuko aipua.

Oparinen hipotesia antzinako sinesteekin alderatzea interesgarria da; izan ere, agerian utziko du garai orotako gizakiek beren jatorria azaltzeko garaian beren planetari eman izan dioten garrantzia.

Teoria endosinbiotikoaren azterketaren bidez, zientziak egin beharreko bide zailaz ohartuko gara. Hauxe azpimarratu behar dugu, bereziki: gaur egun hedatuen dagoen proposamena hori izan arren, hori ere ez dagoela komunitate zientifiko oso-osoak onartuta. Bestalde, ez dugu ahaztu behar litekeena dela denboraren joanean azalpen horrek eboluzionatzea, horretan aldaketaren bat gertatzea eta, are, baztertuta gelditzea ere.

Fixismotik eboluzionismora atalean, gainbegiratua egiten zaie iraganean eboluzioari buruz nagusitu ziren pentsamoldeei. Atal honen helburua hauxe da: testuinguru historikoak zientzia zenbateraino baldintzatzen duen jabetzea. Interesgarria da garai batean Elizak naturalistei nola jazarri zien azaltzen duen orrialde ertzeko irakurgaia irakurtzea.

Eboluzioa, Darwinen arabera atalean gaur egun denok onartzen dugun teoria eboluzionistaren oinarriak azaltzen dira. Gaur egun zaharkituta egon arren garrantzi handikoak direla ohartu behar dute ikasleek, gaur egungo planteamendu eboluzionista guztiak horietan oinarrituak baitira.

Eboluzioaren frogak aztergai dituen atalean, helburua ez da ikasleek froga horiek ikastea; froga bakoitzak adierazten duena eboluzioaren teoriari atxikitzen dion

10

Page 11: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

azalpenarekin erlazionatzea da xedea. Ikasleek gai izan behar dute froga horietako bakoitzak eboluzionismoa nola zilegitzen duen ondorioztatzeko.

Neodarwinismoak jakintza askoren sintesi modura azaltzen du gaur egungo paradigma. Agian, interesgarriagoa da alderdi hori azpimarratzea, teoria bera zehatz-mehatz ikastea baino. Teoria sintetikoa dela barneratzea da gakoa. Beste azalpen batzuk badirela ohartzea eta horiek eta beste batzuk bateratzeko aukerari buruz gogoeta egitea ere komeni da.

Eboluzioaren jarduna atalean prozesu ebolutiboaren xehetasunak ematen dira. DBH 4n Biologia eta Geologia ikasi ez zuten ikasleek ahalegin berezia egin beharko dute, eta irakasleek kontuan izan beharko dute hori. Litekeena da atal honek zailtasun handirik ez sortzea gainerako ikasleei. Edonola ere, ez da komeni liburua lantzen jarraitzea harik eta ikasle guztiek atal hau ulertu dutela ziur egon arte; izan ere, funtsezkoa izango da hurrengo atala, espeziazio prozesua, barneratzeko.

Aniztasunaren jatorria atalak gaur egungo aniztasunera iristeko egin den bidea erakusten du. Atal honetan, interes gehien duen alderdia ez da prozesuaren deskribapena (ikasle batzuentzat zail samarra gerta daiteke), baizik eta prozesu aktiboa dela ohartzea, gaur egun edozein toki eta unetan oraindik aurrera jarraitzen duen prozesu bat dela ohartzea. Orrialde ertzean Surtseyko uharteari buruz erantsi den aipua eztabaidarako tresna egokia izan daiteke.

Izaki bizidunen sailkapena lagungarria izango da ikasleek sailkapen irizpideak eta kategoria taxonomikoak ikasteko ez ezik, baita taxonomiaren beharraz jabetzeko ere. Taxonomiaren ibilbide historikoak berak lagunduko digu behar horretaz ohartzen.

Eboluzioari buruzko zalantzak gaur egun eboluzioari buruz dauden arazoak hurbilagotik ezagutzeko atal egokia da. Soziobiologiaren eta eugenesiaren planteamenduak oinarri hartuko ditugu ikasleek eztabaida egin eta jarrera kritikoa azal dezaten sustatzeko. Atal hau ongi lantzea komeni da; soziobiologiaren azterketa balia daiteke, behaketarako eta gogoetarako ohiturak sustatzeko.

Testu zientifikoak atalean itxura batean oso zientifikoa ez dirudien galdera bat agertzen da, fede kontua ematen duena zientzia kontua baino gehiago. Hala ere, gure helburua ez da ikasleek horri adierazpen arin edo hutsalak egitea, beren arrazoinamendu zientifikoa adieraztea baizik. Liburuan proposatzen zaien orrialdeak kontsultatzeko adina denbora ere eman beharko diegu; ondoren, eztabaida sustatuko dugu, iritzia eman dezaten. Amaierako txostena ez da izango ikasleek gure planetatik kanpo bizirik badagoen edo ez dagoen esateko bide bat; hori baino gehiago izango da: beren iritzia osatzen lagundu dien gogoeta eta argudioen bilduma.

11

Page 12: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

03 UNITATEA

Hominidoak

HELBURUAK

1. Gizakiaren eta beste primate espezie batzuen arteko ahaidetasunak zer esan nahi duen ulertzea.

2. Gizakiaren jatorriari buruzko galderak egitea nork bere buruari eta erantzunak bilatzea, hainbat iturri erabili eta horietatik eskuratutako informazioa era kritikoan aukeratuta.

3. Gizakiaren eboluzioari buruzko informazioa lortu, aztertu eta antolatzea, hipotesiak osatu eta gogoeta arrazoituak egiteko, erabakiak hartzeari eta besteei koherentziaz, zehaztasunez eta argi aditzera emateari begira.

4. Teknika eta teknologia berriek gizakiaren eboluzioaren etapak argitzeko eredu berriak eraikitzeko egin dituzten ekarpenak aintzat hartzea.

5. Gizakiaren eboluzioari buruz oro har onartuta daudenez gainera beste azalpen alternatibo batzuk ere badirela ohartzea.

6. Giza populazioen arteko desberdintasunak azaltzeko arrazoiak ematea, horiei buruzko eztabaida egitea eta ebaluazioa egitea, gure espeziea espezie bakartzat hartuta eta edonolako diskriminazioak baztertuta, betiere.

7. Ikaskuntza prozesuak gizakiaren eboluzioan izan duen eragina aintzat hartzea.

8. Kultura adierazpenak gizakiaren jarduera berariazkoak direla ohartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Gizakia eskala zoologikoko espezie bat gehiago dela ohartzea.

2. Hominidoak eta beste primate batzuk arbaso komunen bidez elkarrekin erlazionatuta daudela jabetzea.

3. Arrazoinamendu hipotetiko-deduktiboa erabiltzea gertaera ezagunak eta gizakiaren jatorriari buruzko azalpenak erlazionatzeko.

4. Bipedismoak hominizazioan izandako eragina era arrazoituan azaltzea.

5. Ingurumeneko aldaketak (klima aldaketak, elikagai urritasuna, lehiakortasuna) hautespen naturalaren mekanismoarekin lotzea.

6. Industria litikoak hominizazio prozesuan izandako garrantzia azaltzea.

7. Hainbat industria litikoren eta beste kultura adierazpen batzuen sorrera hominidoen populazioen migrazioekin erlazionatzea.

8. Adierazpen artistiko eta erlijiosoak hominido espezie aurreratuenei dagozkien ezaugarriak direla jabetzea.

12

Page 13: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

HOMINIDOAK 03

EDUKIAKKontzeptuak

1. Primateak: ezaugarriak eta sailkapena.

2. Hominidoen eta gainerako primateen arteko erlazio ebolutiboa.

3. Bipedismoa.4. Dietak hominidoen

eboluzioan izandako eragina.

5. Industria litikoa.6. Garezur edukiera

handitzea. 7. Suaren erabilera

kontrolatua. 8. Gizakiaren jatorria.

Prozedurak

1. Primate moten arteko desberdintasunak aztertzea.2. Hominidoak eta gainerako primateak bereizten dituzten ezaugarriak zein diren azaltzea. 3. Aurkikuntza fosilen eta fosil bakoitzari dagokion hominidoaren eboluzioaren etapen arteko erlazioa finkatzea. 4. Inguruneko aldaketek hominidoen eboluzioan duten eragina azaltzea. 5. Anatomia aldaketen eta hominidoen sozializazioaren arteko erlazioaz ohartzea. 6. Industria litikoaren ezaugarrien eta industria hori egin zuen espeziearen ahalmenaren arteko erlazioa zehaztea.7. Hominidoen migrazio mugimenduen adierazpen egokia egitea.8. Neanderthalaren kulturaren eta bizimoduaren azalpena egitea.9. Neanderthalaren eta gizakien ezaugarri anatomiko eta kulturalak ezagutzea.10. Giza espeziearen jatorria azaltzen duten hipotesien arteko bereizketa egitea.11. Hominidoen arteko erlazio filogenetikoak adierazteko kladograma bat egitea.

Jarrerak

1. Gizakia mundu naturala arautzen duten lege naturalei loturiko espeziea dela jabetzea. 2. Azalpen zientifikoen iragankortasunaz jabetzea, eta gaur egungo planteamenduak ere hala direla aintzat hartzea.3. Hominizazio prozesuari buruz zalantza handiak daudela eta zalantza bat argitzeko aurkikuntza bat egiten den orduko beste hainbat zalantza sortzen direla ohartzea.4. Teoria ebolutiboak behin-betikotzat ez hartzeko iritzi kritikoa lantzea.5. Erlijioak, gizarteak, etikak eta politikak garaian garaiko zientziaren garapenean duten eraginaz jabetzea.

13

Page 14: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

HOMINIDOAK 03

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak irakurgai bat dakar, eboluzionismoak sortutako eztabaida eta, are gehiago, gizakiaren jatorriak eta gizakiak izaki bizidunen beste espezie batzuekin duen erlazioari buruz sortutako eztabaida erakusten duena. Irakurgai horren bidez, eztabaida sustatu nahi da ikasleen artean, edo, gutxienez, ikasleak eztabaida horiez jabe daitezen lortu nahi da.

Gizakiaren kokalekua, eskala zoologikoan atalaren bidez, giza espeziea beste edozein espezie bezalakoa dela nabarmendu nahi dugu; horretarako, gizakiaren ezaugarriak zehaztu eta primateen gaur egungo sailkapenean non kokatuta dagoen azalduko dugu.

Atal honetan Ikertu eta hausnartu motako jarduera bat agertzen da, iraupen luzeko heldutasun aurreko aroa duten espezieek bizirik irauteko ahalmen handiagoa dutela adierazten duena.

Hominidoen jatorria atalean, gizakiaren prozesu ebolutiboari buruzko lehenengo zalantza nagusia planteatzen da. Zein da hominidoen eta primate ez-hominidoen azken espezie komuna? Bi aipatuko dira, baina ziur gehiago ere izango direla, eta egunez eguneko aurkikuntza fosilen bidez argi-itzal gero eta gehiago sortuko direla. Ikasleei argi ikusarazi behar diegu hominidoen jatorriari buruzko ezagutza oso murritza dela.

Bipedismoa hominidoen ibilera berezia da, gainerako primateena ez bezalakoa. Ibilera horren garrantzia eta haren sorrerari buruzko froga fosilen garrantzia azpimarratu behar dugu.

Hominidoen eboluzioan, funtsezko eragilea izan zen, halaber, dietaren dibertsifikazioa, batez ere, haragia elikagai gisa erabiltzen hasi izana. Orain dela hiru milioi urte Afrikako kontinentean aldi berean hainbat hominido espezie bizi izateko askotariko elikadurak izateak zer-nolako garrantzia izan zuen azpimarratzea komeni da.

Garezur edukiera handitzea ere garrantzi handiko eragilea izan zen hominizazio prozesuan; edonola ere, komeni da azpimarratzea gertaera horrek beste hainbat aurrerapen ekarri zituela, ez soilik inteligentzia areagotzearekin lotura dutenak.

Asiaren kolonizazioa atalean Dmanisiko azken aurkikuntza paleontologikoak eta hominidoek kontinente arteko beren lehenengo migrazioan ustez egindako bidea erlazionatzen dira. Edonola ere, Turkana aintzirako polemikan aditzera ematen denez, fosil berriak agertzeak aldatu egin dezake ordura arte ebidentea ematen zuen ikuspegia.

Atapuercako arkeologia gunea munduko hominidoen aztarnategi nagusietako bat da, eta Europarako migrazioa atalean haren nondik norakoen berri ematen da. Aukera ona da gairi buruzko informazioa osatzeko, www.atapuerca.com webgunera sartuta.

14

Page 15: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

Agerikoa dirudi Neanderthalak eta gizakiak espezie desberdinak direla eta elkarren bestelako lerro ebolutiboei jarraitu dietela. Ideia hori nabarmendu behar dugu, eta bi espezieen arteko desberdintasun nagusiak adierazi.

Hominidoen jatorriari buruz zalantza gehien sortzen duen beste alderdietako bat Homo sapiens espeziearen jatorria da. Giza espeziaren jatorria atalean, komunitate zientifikoaren barruan jarraitzaile gehien dituzten bi hipotesiak ageri dira, baita bataren eta bestearen argudioak ere. Hipotesi horien aldeko eta kontrako jarrerak azpimarratu behar dira.

Testu zientifikoak atalean, bi irakurgai proposatzen ditugu, unitatean ikasitakoari buruzko eztabaida sustatzeko. Lehenengo irakurgaian gizakia ez den espezie batek tresna bakun bat nola sortu zuen erakusten da, eta bigarrenean, berriz, Neanderthalek hitz egiteko gaitasuna –gizakiari esklusiboki egozten zaion gaitasuna– izan bide zutela iradokitzen da.

15

Page 16: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

04 UNITATEA

Osasuna

HELBURUAK

1. Osasuna hainbat aldagai konplexuren emaitza dela ulertzea.

2. Osasuna ongizate pertsonala eta soziala dela ulertzea eta eritasunik eza baino gehiago dela jabetzea.

3. Osasunerako arriskutsuak diren eragileak eta horiek ekar ditzaketen arriskuak zein diren jakitea.

4. Gaixotasunen askotariko etiologiak aztertzea.

5. Gaixotasun arrunten tratamenduen oinarrizko ezagutza izatea.

6. Medikuntza tradizionalak zer aukera eta muga dituen jakitea eta horiek aintzat hartzea.

7. Teknikarik modernoenak eta medikuntza alternatiboak ezagutzea.

8. Osasunean eta medikuntza ikerketan eragina duten eragile sozioekonomikoei, historikoei, kulturalek eta abarri buruzko jarrera kritikoa lantzea.

9. Medikuntza osagarri eta alternatiboari buruzko jarrera irekia izatea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Eritasun arruntenen tipologiak bereiztea.

2. Medikuntzako tratamendu ohikoenak zein diren jakitea, eta horiek ikasitako kategorietan sailkatzeko gai izatea.

3. Medikuntzako tratamendu bakoitza zer gaixotasunetarako gomendatzen den jakitea.

4. Eritasunak sortzen dituzten gizarte eta ingurumen faktore ohikoenak identifikatzea.

5. Arrisku faktoreak identifikatzea eta bakoitzak sor ditzakeen gaixotasunekin erlazionatzea.

6. Dietak osasunean duen garrantzia aintzat hartzea.

7. Norberak bere kabuz botikak hartzeari eta botiken erabilera arrazoizkoari buruzko iritzi kritikoa izatea.

8. Herrien garapen ekonomikoaren eta osasunaren arteko loturaz ohartzea.

9. Medikuntza alternatiboetako teknika hedatuenak ezagutzea eta horiekiko jarrera irekia izatea.

16

Page 17: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

OSASUNA 04

EDUKIAKKontzeptuak

1. Osasuna eta gaixotasuna.

2. Osasuna baldintzatzen duten faktoreak.

3. Dieta osasungarria, dieta mediterraneoa.

4. Elikagaien kontserbazioa eta etiketatzea.

5. Eritasun infekziotsuak.

6. Eragile patogenoak eta transmisio bektoreak.

7. Gaixotasun ez-infekziotsuak.

8. Medikuntzako tratamendu tradizionalak: kirurgia, sendagaiak, etab.

9. Medikuntzako patenteak eta generikoak.

10. Medikuntzako teknika modernoak: erradiologia, medikuntza nuklearra, TAC, erresonantzia, etab.

11. Medikuntza alternatiboa: akupuntura, aromaterapia, fitoterapia, homeopatia, hidroterapia, etab.

Prozedurak

1. Osasuna eta gaixotasunik eza bereiztea. 2. Arrisku faktoreen eta ohitura osasungarrien arteko erlazioa zehaztea.3. Dieta osasungarria zertan datzan zehaztea, oro har. 4. Elikagaiak kontserbatzeko teknika nagusiak bereiztea.5. Gaixotasun arruntenak zein diren eta nola sortzen diren jakitea. 6. Medikuntza konbentzionalaren tratamenduak aztertzea eta tratamendu bakoitza dagokion gaixotasunarekin erlazionatzea. 7. Herrialde batzuen garapen sozioekonomikoaren eta osasun mailaren arteko erlazioa zehaztea. 8. Medikuntzako patenteen eta generikoen arazoari buruzko iritzi kritikoa izatea.

Jarrerak

1. Osasunean norberaren ezaugarriez bestelako faktoreek duten eraginaz jabetzea. 2. Gure ohiturek osasunean duten eraginaz ohartzea. 3. Dieta mediterraneoaren abantailak aintzat hartzea. 4. Medikuntzako teknika tradizionalen gaineko iritzi kritikoa ematea, teknika horien mugei erreparatuta.5. Sendagaien arrazoizko erabileraren garrantzia aintzat hartzea.6. Garapen sozioekonomikoaren eta osasunaren arteko loturaz jabetzea.7. Medikuntza alternatiboekiko jarrera irekia izatea.

17

Page 18: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

04 OSASUNA

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak bi aukera eskaintzen dizkigu. Batetik, testuaren bidez globalizazioak munduko osasunari begira sortutako arazo berriez ohartuko gara. Galderen bidez, bestalde, unitateko kontzeptuzko edukietara hurbilduko gara.

Osasuna atalean osasuntsu egotearen eta gaixotasunik ezaren arteko desberdintasuna zertan datzan ikasiko dugu. Osasuna baldintzatzen duten faktoreak aipatuko dira, baina, jarrerazko edukiak lantzeko atala da, nagusiki. Ikasleek ulertu behar dute osasunaren kontzeptua kontzeptu zabala dela eta hainbat arrisku faktore daudela osasunean eragina dutenak. Ildo horretatik, bi atal eratu dira dietari eta elikagaiei buruzkoak. Eduki gehienak ezagunak izango dituzte ikasleek, baina horietan sakontzea komeni da, iradokizun hauen amaieran aipatzen diren baliabide osagarri batzuk erabilita.

Gaixotasuna atalean, eduki ia osoa kontzeptuzkoa da. Hala, ikasleek bertatik bertara edo etxekoen eta gizartearen bidez ezagutzen dituzten eritasunak identifikatzea eta ezaugarritzea komeni da. Garrantzizkoa da gaixotasunen etiologia ezagutzea, eta, horretarako, arreta berezia eman behar zaie unitatean landuko diren arrisku faktoreei.

Gaixotasunen tratamendua atalak medikuntza tradizionalaren deskribapen labur bat egiten du. Atal egokia da hainbat jarrera lantzeko, adibidez, sendagaiak arrazoiz erabiltzearen garrantziaz jabetzeko (gure gizartean ez baitzaio horri behar adinako arretarik ematen), eta odola edo organoak ematearen garrantzia aintzat hartzeko. Gaiari buruzko eztabaida egiteko, gure herriko eta munduko emaileei eta transplanteei buruz sarean bildutako datuak erabil daitezke.

Medikuntza ikerketen mugak atalean argi eta garbi ikusiko dugu garapen ekonomikoak herrien osasunean duen garrantzia. Une egokia izan daiteke gaixotasun ezohikoen sendabideei, biztanleriaren parte batek sendagaiak eskuratzeko dituen zailtasunei edo Asiako eta Afrikako eremurik behartsuenetako gaixotasunei buruzko eztabaida egiteko.

Osasun arazoei aurre egiteko teknika modernoak atalean, medikuntzan azkenaldian erabili izan diren teknologia berriak aztertuko ditugu; ikasleek ezagunak dituzte horietako asko, hedabideetan aipatzen direlako, baina nekez jakingo dute zein den teknika horien oinarria. Kontzeptuzko atala da, erabat.

Aurrekoa ez bezala, Medikuntza osagarriak eta alternatiboak atala teknikekiko jarrera aldaketa lantzeko atala da, deskribatzen diren teknikak ikasteko atala baino gehiago. Ikasleek jabetu behar dute, teknika horien eraginkortasuna erabat frogatuta egon ez arren, jarrera irekia eduki behar dugula arazo berriei edo medikuntza tradizionalak konpondu ez dituen arazoei irtenbidea emateko.

18

Page 19: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

05 UNITATEA

Bioteknologia

HELBURUAK

1. Izaki bizidunen karaktereen transmisioarekin loturiko oinarrizko kontzeptuen ezagutza izatea.

2. Material genetikoaren izaera kimikoaren ezagutza izatea.

3. Herentziaren teoria kromosomikoa zertan datzan jakitea, azaletik bada ere.

4. Kode genetikoaren aurkikuntzak duen garrantziaren jakitun izatea.

5. Biologia molekularraren oinarrizko dogma ulertzea.

6. Material genetikoan eraldaketak gertatzen direla jakitea.

7. Bioteknologia eta ingeniaritza genetikoa bereiztea eta zer erabilera dituzten jakitea.

8. Giza Genomaren Proiektuaren garrantziaz ohartzea.

9. Biologia molekularrak ekarritako aurrerapenak aintzat hartzea, horiek gabe bioteknologiak ez baitzukeen gaur egungo garapen maila iritsiko.

10. Nekazaritzan, abeltzaintzan eta osasunaren esparruan bioteknologia aplikatuak duen garrantziaz ohartzea.

11. Bioteknologiaren garapenari eta haren aplikazioari buruzko jarrera kritikoa izatea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Azido nukleikoen motak bereiztea eta bakoitzari zer funtzio dagokion jakitea.

2. Genea zer den definitzea eta kromosomen osagai gisa dagokion izaera fisikoarekin erlazionatzea.

3. ADNa kromosomen osagai nagusia dela ohartzea.

4. Kode genetiko bat badela jabetzea eta kode horren premia zergatik dagoen azaltzea.

5. Adierazpen genikoari loturiko kontzeptuak definitzea.

6. Mutazioa zer den definitzea. 7. Bioteknologia eta ingeniaritza

genetikoa bereiztea. 8. Bioteknologiaren eta ingeniaritza

genetikoaren aplikazio nagusiak azaltzea.

9. Bioteknologiaren garapenak zer arazo etiko dakartzan adieraztea.

19

Page 20: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

OSASUNA 05

EDUKIAKKontzeptuak

1. Azido nukleikoak. 2. Kromosomak eta

geneak. 3. Kode genetikoa. 4. Adierazpen

genikoa. Erreplikazioa, transkripzioa, itzulpena.

5. Mutazioak.6. Bioteknologia.7. Ingeniaritza

genetikoa.

Prozedurak

1. Azido nukleikoen egiturari buruzko eskemak egitea. 2. Geneen eta kromosomen eta beren adierazpen grafikoaren arteko erlazioa.3. Kode genetikoaren garrantzia ondorioztatzea.4. Adierazpen genikoan zerikusia duten prozesuak eskema modura adieraztea: transkripzioa eta itzulpena.5. Bioteknologiaren eta genetikaren arteko konparazioa.6. Aplikazio bioteknologikoei buruzko informazioa bilatzea.7. Ikasitako tekniken eta beren erabileren arteko erlazioak.

Jarrerak

1. Geneen eta kromosomen arteko erlazioa aurkitu izanaren garrantzia aintzat hartzea.2. Adierazpen genikoa prozesu konplexua dela eta erreplikazioaren, transkripzioaren eta itzulpenaren arteko konbinazioaren bidez gauzatzen dela ulertzea.3. Eragile mutagenikoak daudela jabetzea.4. Mutazioak espezieen eboluziorako beharrezko aldakortasunaren iturri direla ulertzea.5. Genetikaren ezagutzak gure bizi kalitatea hobetzeari begira egindako ekarpenak aintzat hartzea.6. Ingeniaritza genetikoaren erabilera bidegabeari buruzko jarrera kritikoa garatzea.7. Bioteknologia beharrezkoa dela onartu arren, baina teknologia horren erabilera jakin batzuei buruzko jarrera kritikoa izatea.

20

Page 21: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

05 BIOTEKNOLOGIA

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdearen bidez agerian utzi nahi da oraindik zer ikasi asko gelditzen dela, aurrera begira erronka handiak ditugula eta ezagutzak berak galdera berriak sortzen dituela. Beti gertatu izan da hala ezagutzaren historia guztian.

Genetikako kontzeptu nagusiak atalaren helburua ez da ikasleek karaktereen transmisioaren legeak zehatz-mehatz ikastea. Ikasle hasi berriek informazio genikoaren transmisiorako mekanismo orokorraren eta adierazpenaren berri izan dezaten da xedea. Azido nukleikoek gordetzen eta transmititzen dute informazio hori. Informazioaren adierazpenaren unitateak geneak dira, eta kromosometan daude. ADNak daraman mezua adierazi beharra dago, eta proteina modura eta kode genetikoa deritzon itzulpen sistema baten bidez gauzatzen da adierazpen hori.

Mutazioak atalak material genetikoaren gorabeherak aztertzen ditu, azaletik bada ere. Nabarmendu beharra dago mutazioak daudela hainbat eritasunen jatorrian. Atalaren beste oinarri nagusia prozesu ebolutiboaren oinarrizko aldakortasuna da; 2. unitatean landu genuen, baina komeni da orduan esandakoa gogora ekartzea. Produktu mutagenikoei buruzko informazioa bilatzeko eta produktu horien segurtasun neurriei buruzko eztabaida egiteko erabil dezakegu une hau.

Bioteknologia. Ingeniaritza genetikoa atalean, oso argi utzi beharra dago bi kontzeptuen arteko desberdintasuna; izan ere, gauza bera direla uste izateko arriskua dago. Prozesu bioteknologiko askok beren substantziak ekoizteko gai izango diren izaki bizidunak lortzeko ingeniaritza genetikoaz baliatzen direlako gertatzen da nahasmen hori. Deskribatutako teknikak zehatz-mehatz ikastea baino gehiago, horien erabileran sakontzea da gakoa; orrialde ertzetako testuak eta jarduerak erabiliko ditugu horri buruzko eztabaida sustatzeko.

Giza Genomaren Proiektuak XXI. mendeko genetikaren azken erronka handiarekin loturiko alderdiak aipatzen ditu, labur-labur. Helburu nagusia da ikasleak gaixotasunen sendabidean giza genomak duen garrantziaz eta prozesu ebolutiboaren ezagutzarako zein garrantzizkoa den jabetzea. Giza genoma ezagutzeak ondorio jakin batzuk dakartza, pribatutasunari eta datu horien erabilerari dagokienez, eta horri buruz hartu beharreko jarrerak zehaztu beharko dira, horien ondorioz sozial, juridiko eta ekonomikoak kontuan hartuta.

Hurrengo atalek, Ingeniaritza genetikoa nekazaritza eta abeltzaintzan eta giza osasunean atalek zientzia horren lorpen nagusien berri ematen dute. Alderdi deskribatzaileaz gainera, genetikaren alderdi positiboenak eta genetikaren aplikazioak gure bizi kalitatearen hobekuntzan duen eragina nabarmendu behar ditugu, baina alde batera utzi gabe beste ikuspegi batzuk ere: erabilera eskubideak, “izaki” berrien gaineko patenteak, zelula amen erabilera…

21

Page 22: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

06 UNITATEA

Baliabide eta material naturalak

HELBURUAK

1. Hainbat motatako baliabide naturalak identifikatzea, beren jatorriaren eta horiek eraberritzeko behar duten denboraren arabera.

2. Baliabideak neurriz gaindi ustiatzeak dakartzan arazoak ulertzea.

3. Iraunkortasuna sustatzeari begirako jarrera egokiak garatzea.

4. Ziklo hidrologikoaren nondik norakoak eta ziklo horrek baliabide hidrologikoei ezartzen dizkien mugak ezagutzea.

5. Lurzorua baliabide natural mugatua dela ohartzea, eta lurzoruaren erabileraren planifikazioa arrazionalizatzeko premiaz jabetzea.

6. Baliabide natural nagusiak zein diren jakitea eta gizarte eta kultura garapenean duten eraginaren berri izatea.

7. Baliabide biologikoen aldakortasuna deskribatzea eta horien zaurgarritasunaz jabetzea.

8. Baliabide berriztaezinen kontsumoari buruzko jarrera kritikoa lantzea.

9. Baliabideen kontsumo, gestio eta banaketa naturalaren artean lotura dagoela eta lotura hori beharrezkoa dela ulertzea.

10. Baliabideen banaketak herrien ekonomia eta munduko politika eta ekonomia baldintzatzen dituela ulertzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Baliabide berriztagarriak eta baliabide berriztaezinak bereiztea.

2. Baliabide berriztaezinen kontsumoak dakartzan arazoak deskribatzea.

3. Ziklo hidrologikoa deskribatzea eta ura baliabide mugatua zergatik den ondorioztatzea.

4. Uraren garrantzi soziala eta ekologikoa bereiztea.

5. Urari zer erabilera ematen zaizkion jakitea.

6. Lurzoruaren erabilera arrazionala definitzea, baliabide horren gestio arrazionalaren adibideak emanda.

7. Biosferako baliabide nagusiak zein diren jakitea.

8. Biosferako baliabideak neurriz gaindi ustiatzeak dakartzan arazoak deskribatzea.

9. Erregai fosilen ezagutza izatea. 10. Energia baliabide berriztagarrien

abantailei eta eragozpenei buruzko argudioak emateko gai izatea.

11. Baliabideen banaketaren ondoriozko mundu mailako arazoei eta banaketa horrek munduko ekonomian duen eraginari buruzko argudioak ematea.

22

Page 23: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

BALIABIDE ETA MATERIAL NATURALAK 06

EDUKIAKKontzeptuak

1. Baliabide naturalak. 2. Baliabide

berriztagarriak eta baliabide berriztaezinak.

3. Airea. 4. Ziklo hidrologikoa. 5. Uraren erabilerak.6. Lurzorua.7. Baliabide

mineralak. 8. Baliabide

biologikoak: nekazaritza eta abeltzaintzakoak, itsasokoak, paisaia baliabideak eta basoko baliabideak.

9. Energia baliabide berriztagarriak eta energia baliabide berriztaezinak.

Prozedurak

1. Baliabideak sailkatzea, beren jatorriaren eta eraberritzeko behar duten denboraren arabera. 2. Baliabide naturalek gizartean duten garrantziari buruzko argudioak ematea.3. Baliabide hidrikoen banaketaren eta horien erabilera kudeatzeko premiaren arteko erlazioa zehaztea.5. Hainbat baliabide biologikok eraberritzeko behar duten denboraren arteko konparazioa egitea. 6. Erregai fosilen historiari buruzko ikerketa egitea. 7. Energia alternatiboak erabiltzearen abantailei eta eragozpenei buruzko argudioak ematea.8. Baliabideen banaketari eta kontsumoari buruzko azterketa, ikerketa eta eztabaida egitea.9. Munduko energiaren arazoari buruzko txostenak egitea.

Jarrerak

1. Kontserbazioaren aldeko jarrera garatzea.2. Baliabideak mugatuak izateak gizarte eta ekonomia garapenei ezartzen dizkien mugez ohartzea.3. Baliabide berriztagarriak ustiatzeko teknologiak etorkizunera begirako apustu gisa aintzat hartzea.4. Ziklo hidrologikoaren zaurgarritasunaz ohartzea.5. Lurzoruaren erabilera irrazionalaren ondorioez ohartzea.6. Baliabide mineralek kulturaren garapenean duten garrantzia aintzat hartzea.7. Energia aurrezteko eta energia alternatiboen erabilera sustatzeko jarrerak garatzea. 8. Baliabide naturalen banaketari, ustiapenari eta salerosketari buruz munduan dauden arazoei buruzko iritzi kritikoa garatzea.

23

Page 24: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

06 BALIABIDE ETA MATERIAL NATURALAK

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak unitatea lantzen hasteko bi bide eskaintzen dizkigu. Testuak baliabideen kopurua mugatua izateak dakarren arazo globalaz ohartarazten gaitu. Galderen bidez, berriz, unitatean landuko diren kontzeptuetara hurbiltzeko aukera izango dugu. Ikasleen arabera hautatuko dugu bide bat ala bestea.

Unitate guztiaren ardatza baliabide naturalen deskribapena da. Ikasleek eduki horietako batzuk landu zituzten DBHko 3. mailan. Baliabide naturalak atalari arreta ematea komeni da. Une egokia da, orobat, orrialdeko jarduerez baliatuta baliabideen banaketari eta horrek baliabideen ustiapenari eta kontsumoari begira dakartzan mugei buruzko eztabaida egiteko.

Hortik aurrera, 2-8 ataletan baliabide motei eta horien erabilerari buruzko zenbait xehetasun ematen dira. Baliabide bakoitza aztertzea eta baliabideek eraberritzeko behar duten denborari eta horien banaketaren ondoriozko arazoei buruzko eztabaida egitea komeni da. Ideia ona izan daiteke produktu bakoitza munduan ugaria eta urria non den aztertzea. Ariketa hori baliagarria izango da unitateko azken atalari begira. Ikertu eta hausnartu jardueren bidez, hurbiletik ezagutu ahal izango dugu baliabideen ustiapenari loturiko arazo nagusietako bat, banaketarena.

24

Page 25: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

07 UNITATEA

Premia berriak eta material berriak

HELBURUAK

1. Gaur egun zibilizazioaren energia premiak asetzeko zer prozedura erabiltzen diren jakitea.

2. Energia ekoizteko mekanismoen ingurumen errentagarritasuna balioesteko gai izatea.

3. Gaur egun erabiltzen diren energia iturriez bestelako iturri batzuk aurkitzeko premiaren zergatia ulertzea.

4. Bioerregai moten ezagutza izatea. 5. Energia iturri alternatiboak

ezagutzea.6. Energia iturri alternatiboen eta

bioerregaien abantailei eta eragozpenei buruzko argudioak emateko gai izatea.

7. Gaur egun erabiltzen diren polimeroak eta horien aplikazio nagusiak zein diren jakitea, azaletik bada ere.

8. Material berrien ekoizpenak ingurumenean dituen ondorioei buruzko jarrera kritikoa hartzea.

9. Nanoteknologiaren oinarri zientifikoa eta erabilerak zein diren jakitea.

10. Nanozientziak eta beste teknologia berri batzuek bizi kalitatea hobetzeari begira egindako ekarpenak aintzat hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Energia elektrikoa lortzeko prozesuak deskribatzea.

2. Energia lortzeko mekanismoen abantailak eta eragozpenak aipatzea.

3. Energia iturri berriak eta material berriak aurkitzeko premiaren zergatia azaltzea.

4. Energia alternatiboen abantailak aipatzea.

5. Energia iturri alternatiboen eta bioerregaien mugei buruzko argudioak ematea.

6. Polimeroen osaera orokorra deskribatzea.

7. Polimeroen aplikazio nagusiak aipatzea.

8. Polimero sintetikoen ekoizpenak ingurumenean eragiten dituen ondorioak azaltzea.

9. Nanoteknologia definitzea eta haren aplikazio nagusiak aipatzea.

25

Page 26: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

PREMIA BERRIAK ETA MATERIAL BERRIAK 07

EDUKIAKKontzeptuak

1. Energia elektrikoaren ekoizpena: zentral elektrikoak.

2. Bioerregaiak. 3. Energia

alternatiboak: eguzki energia, eolikoa, mareomotriza, geotermikoa eta biomasa.

4. Material berriak: polimeroak.

5. Polimeroen sailkapena.

6. Polimeroen aplikazioak.

7. Nanoteknologia.

Prozedurak

1. Zentral elektrikoen arteko konparazioa egitea.2. Petrolioaren merkatuari buruzko informazioa bilatzea.3. Bioerregaien garapenaren ondorioei buruzko txostenak egitea. 4. Energia iturri alternatiboei buruzko konparazio taulak osatzea.5. Energia iturri berriak bilatzeko premiari buruzko argudioak ematea.6. Material berriak hainbat irizpideren arabera sailkatzea.7. Polimeroen eta horien erabileraren arteko erlazioa zehaztea.8. Polimero batzuen ezaugarriei buruzko informazioa bilatzea.

Jarrerak

1. Energia premiak handitzearen eta horrek ingurumenean duen eraginaren arteko erlazioaz jabetzea.2. Energia aurrezteari buruzko jarrera positiboa garatzea.3. Energia elektrikoa lortzeko moduei buruzko jarrera kritikoa garatzea.4. Energia iturri berriak bilatzeko premiaren zergatia ulertzea.5. Energia merkatuaren ondorio sozioekonomikoak balioestea.6. Bioerregaien ekoizpenaren ondorio sozioekonomikoak balioestea.7. Bioerregai berrien jatorria zein den jakiteko interesa garatzea.8. Energia alternatiboek ezartzen dituzten mugak balioestea.9. Material berriak premia berrien ondorioz garatu direla ulertzea.10. Materialak birziklatzeko lankidetzazko jarrera garatzea.

26

Page 27: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

07 PREMIA BERRIAK ETA MATERIAL BERRIAK

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak “nora doa teknologia?” galderaren erantzuna aurkitzeko bidea zabaltzen digu. Ikasleek badakite gai horri buruz zerbait, eskura izaten baitituzte mugikorrak, ipod txikiak, etab. Galdera horren gaineko gogoetak zergatiak bilatzera garamatza, ordea. Energia aurrezpena, kostuen merkatzea eta maila molekularra guztiaren oinarria delako ustea daude oinarrian.

Energia elektrikoa eta zentral elektrikoak ataletan gaur egun hainbat iturritatik energia lortzeko erabiltzen diren prozedurak aztertzen dira. Asmoa ez da ikasleek teknologia horiek ikas ditzaten, horien energia eta ingurumen errentagarritasuna alderatzea baizik. Horregatik, 5.5. atalak proposatzen duen “ekopuntua” kontzeptua lantzen hastea komeni da.

Energia premia berriak atalean, ikasleek baliabideak agortzeak munduan sortutako arazoak aztertuko ditugu; horretako, gure premien eta garapen maila apalagoa duten herrien premien hazkundeari buruzko eztabaida egingo dugu. Orrialde amaierako jardueran islatuta daude arazo horien ondorioak.

Bioerregaiak atalean, gaur egun erabiltzen diren bioerregaiak landuko ditugu. Baina amaierako jarduera da, seguru asko, ikasleekin lantzeko interesgarriena: bioerregai gero eta eraginkorragoak lortzea dagoeneko ia erabat gainditutako erronka da; arazoa, orain, horiek ekonomiaren edo ingurumenaren ikuspegitik duten errentagarritasuna da. Interesgarria izan daiteke ikasleek Mexikoko edo Errusiako egoerei buruzko datuak bilatzea.

Energia elektrikoa lortzeko iturri berriak atalean lehenengo atalean energia alternatiboez egindakoaren antzeko azterketa egingo dugu. Teknologien deskribapenaz harago, energia iturri berrien erabileraren ingurumen analisiak gai multzoaren helburu orokorra lantzeko aukera emango digu.

Energia premia berriekin batera, materialen premia berriak sortu dira. Material berriak atalean, hain zuzen, esparru horretako azken lorpenak eta beren aplikazio nagusiak izango ditugu ardatz. Atalaren amaieran premia berriak sortu arren premia horiek betetzeak dakartzan ingurumen arazoak gogoan izateak daukan garrantzia nabarmentzea komeni da. Ekoitzi-kutsatu-kutsadura garbitzeko ekoitzi zirkulu eroa ekiditea funtsezkoa da, gaur egun. Horren ordez, energia eta materialak bide iraunkorretatik ekoitzi beharko genituzke. Eta hori lortzeari begira denok konpromisoa hartzea funtsezkoa da: ardura ez da soilik gobernuena eta industriena, gu guztiona baizik. Atalaren amaieran gure eguneroko bizitzan konpromiso hori gauzatzeko gomendio batzuk bildu dira.

Nanoteknologia atalean zientziaren azken lorpenak, aurrerapen modernoenak hartuko ditugu aztergai. Bioteknologiaren oinarri teknikoak zehatz-mehatz ikasi aurretik, ikasleek arlo horrek gainerako zientziei eta gure bizi kalitatea hobetzeari begira eskaintzen dituen aukerei buruzko gogoeta egitea komeni da.

27

Page 28: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

08 UNITATEA

Atmosferako ingurumen inpaktuak

HELBURUAK

1. Atmosferaren egitura eta funtzionamendua ezagutzea.

2. Baliabideak ustiatzeko mugak daudela ohartzea.

3. Atmosferarekin loturiko ingurumen arazo nagusien berri izatea.

4. Atmosferaren kutsaduraren iturri nagusiak identifikatzea.

5. Norberak eta komunitateak ingurumena babesteko jarduera estrategiak diseinatzea.

6. Zarata ere kutsadura mota bat dela ulertzea.

7. Kutsadura akustikoaren eragileak zein diren eta gaur egun kutsadura hori saihesteko erabiltzen diren prebentzio neurriak eta aurrea hartzeko neurriak zein diren jakitea.

8. Arrisku naturalaren kontzeptua zer den jakitea eta horri aurre egiteko prebentzio eta kontrol neurriak proposatzea.

9. Ingurumen inpaktuek bizi kalitatean eta gizarte garapenean duten eraginaz ohartzea.

10. Gaur egungo ingurumen arazoei buruzko ikerketa egiteko gai izatea, eta emaitzak landu eta alternatibak proposatzea.

11. Garapen iraunkorreko eredua zertan datzan jakitea, eredu horren estrategiak aztertzea eta horien araberako jarduera ereduak diseinatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Atmosferaren egitura eta funtzionamendua deskribatzea, azaletik bada ere.

2. Ingurumen inpaktua zer den definitzea.

3. Ingurumen inpaktua eta inpaktu hori eragiten duten giza jarduerak erlazionatzea.

4. Atmosferako kutsaduraren eragile nagusiak aipatzea.

5. Lurreko sistemak baliabideak ustiatzeko ezartzen dituen mugei buruzko argudioak ematea.

6. Kutsadura akustikoak zer ondorio dakartzan jakitea.

7. Kutsadura akustikoari aurre egiteko neurri pasiboen eta aktiboen ezagutza izatea.

8. Sistema bakoitzeko ingurumen inpaktuaren prebentziorako eta kontrolerako neurriek osatutako plan bat prestatzea.

9. Arrisku naturala zer den definitzea eta horren jatorria azaltzeko gai izatea.

10. Arrisku naturala eta inpaktua bereiztea.

11. Garapen iraunkorra zer den definitzea.

12. Garapen iraunkorraren ereduaren barneko eta kanpoko argudioak bereiztea.

13. Garapen iraunkorreko ereduko gestio neurriak aipatzea.

28

Page 29: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

ATMOSFERAKO INGURUMEN INPAKTUAK 08

EDUKIAKKontzeptuak

1. Atmosferaren egitura eta funtzionamendua.

2. Atmosfera sistemako aldagaiak.

3. Airearen kutsaduraren iturriak.

4. Gai kutsagarriak barreiatzea.

5. Kutsadura akustikoa: iturriak eta efektuak.

6. Garapen iraunkorra. 7. Atmosferako

kutsaduraren prebentzio eta kontrol neurriak.

Prozedurak

1. Lurreko sistemen funtzionamenduari buruzko grafikoak eta eskemak aztertzea. 2. Kutsadurari buruzko grafikoak eta datuak interpretatzea.3. Atmosferako kutsaduran eragina duten aldagaiei buruzko ikerketa egitea.4. Munduko bioaniztasunari eta haren eraldaketa mailari buruzko informazioa biltzea.5. Bioaniztasunaren mapak osatzea.6. Kutsadura mailen eta ingurumen baldintzen arteko erlazioa finkatzea.7. Kutsadura akustikoaren eta haren ondorioen arteko erlazioa finkatzea.8. Lurreko dinamikaren eta hondamendi naturalen arteko erlazioari buruzko argudioak ematea.9. Eredu desarrollisten eta garapen iraunkorreko ereduen arteko alderaketa egitea.10. Gaur egungo ingurumen inpaktu nagusien gaineko informazioa bilatzea.11. Jarduera proposamenak lantzea, garapen iraunkorreko eredua oinarri hartuta.

Jarrerak

1. Berotegi efektua sortzen duten gasen igorpenei buruzko legedia betetzeak duen garrantziaz ohartzea. 2. Giza jarduerak atmosferan duen eragina aintzat hartzea.3. Lurreko sistema bere azpisistema guztien (atmosfera, geosfera, biosfera, hidrosfera) arteko erlazioaren emaitza dela ulertzea.4. Giza jarduerak ziklo naturaletan duen eraginari buruzko jarrera kritikoa garatzea.5. Baliabideak aurreztera bideratutako jarrerak hartzea.6. Zaratei buruzko jarrera kritikoa garatzea.7. Kutsadura akustikoa kontrolatzeko neurriekiko jarrera positiboa hartzea.8. Prebentzioa aintzat hartzea, arrisku naturalei aurre egiteko metodo eraginkorrena den aldetik.9. Garapen sozioekonomikoaren eta arrisku naturalei aurre egiteko gaitasunaren arteko erlazioa balioestea.10. Gure ekintzek iraunkortasunari begirako neurri kolektiboetan duten garrantziaz ohartzea. 11. Kutsaduraren kontrolari buruzko araudia ezagutzeko interesa izatea. 12. Garapen iraunkorreko ereduaren aldeko jarrerak garatzea.

29

Page 30: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

08 ATMOSFERAKO INGURUMEN INPAKTUAK

Iradokizun metodologikoak

8 eta 9 unitateetako edukiek ikasketarako multzo bakar bat osatzen dute. Batxilergo berriko ikaskuntzei buruzko Errege Dekretuko 4. gai multzoko (“Planetaren kudeaketa iraunkorrerantz”) edukiak garatzen dituzte bi unitate horiek. Edukiak banatzeko garaian, sistemak bereizi ditugu eta, aldi berean, garapen iraunkorrari arreta ematen saiatu gara. Gure ustez, kutsadurarekiko kezkaz edo ingurumenaren babesaz harago doan zerbait da garapen iraunkorra; kudeaketa eredu gisa hartu behar dugu garapen iraunkorra, 9. unitatean adierazi dugun moduan.

Unitatearen hasieran, Motibazio orrialdea dago; orrialde horretako testuaren eta galderen helburua hauxe da: ohartaraztea geu garela ingurumen arazoen eragileak, baina, aldi berean, geu garela arazo horien ondorioak jasango ditugunak ere. Gogoeta hori erabil daiteke bi unitateak lantzeko gidari “berekoi” modura.

Atmosfera atala aurreko ikasturteetan ikasitako edukiak gogoratzeko egokia da. Aurreko ikasturteetan Biologia eta Geologia ikasi ez duten ikasleek ere aski izango dute hor agertzen diren oharrak atmosferaren egiturak eta dinamikak gai kutsagarriak barreiatzean duten eragina ulertzeko.

Arrisku naturalak atalean, arrisku horien faktoreak landuko dira. Aurreko unitate askotan bezala, herrien garapen sozioekonomikoa hatuko dugu kontuan (zaurgarritasuna, kasu honetan), herrien eta ingurumenaren arteko erlazioan duen eragina dela-eta.

Ingurumen inpaktuak atalean, kontzeptu orokorra landuko dugu; ondoren, bi unitateetan zehar, sistemaka bilduta aztertuko ditugu inpaktu horiek. Inpaktuaren kontzeptuaren azalpena egitean, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa zer den ikasiko dugu, herritar orok ezagutu beharreko kontrol tresna dela uste baitugu. Ingurumen inpaktuari ezikusiarena egin izan zaio askotan, eta, ez dezagun ahaztu, beste batzuetan era positiboan erabili izan da. Proiektu baten Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren azterketa xehearen bidez, gauzak erlatibizatzeko modua izango dugu. Errealistak izan behar dugu: batzuetan, alternatiben azterketa egokia egitea, kontrol eta babes neurri egokiak ezartzea… obra bat baimentzearen ordaintzat hartu ohi da. Ez dezagun ahantzi gaur egun ezinbestekoa dela aurrerapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa uztartzea.

Atmosferako inpaktuak atalak gizakiak atmosferan eragiten dituen gorabehera guztiak ditu aztergai. Garrantzizkoena ez da inpaktuen deskribapena bera, batzuetan ikasleek ez baitute izango hori sakon ulertzeko behar adinako ezagutzarik; inpaktuen jatorriari eta ondorioei eman behar diegu arreta gehien. Bereziki egokia izan daiteke Alderantzikatze termikoa, ikasleek klimaren ezaugarriek kutsadura mailan duten eragina uler dezaten. Berotegi efektua eta klima aldaketa atalek ikasleekin eztabaida egiteko aukera paregabea emango digute, oso mediatikoak baitira eta begi-bistako adierazpenak baitituzte. Hauxe izango da ingurumena babesteko banakako neurriak lantzeko une egokiena. Horretarako bereziki prestatuak dira 20. eta 21. jarduerak.

30

Page 31: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

Ondoren, sarritan ahaztu ohi den gai batez jardungo dugu: kutsadura akustikoa. Azaletik bada ere, ikasleei ohartarazi nahi diegu eguneroko bizitzan egiten dituzten hainbat jarduera arruntek ere ingurumen inpaktu nabariak eragiten dituztela.

Unitatearen amaieran, ingurumenaren aldeko borrokan gaur egun zer egoeratan gauden azaltzen da, hurbilketa historiko baten bidez. Nazioarteko konpromisoak atalak nazioartean ingurumenari buruz izan den kezkaren historiaren berri ematen du. Amaieran, Garapen iraunkorra atalean, gure etorkizunari buruzko kezka gaur egun zertan den ikus daiteke. 22. jarduerako lana interesgarria izan daiteke gero, 9. unitatean, jarduera estrategia zehatzen eztabaida egiteko.

31

Page 32: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

9. UNITATEA

Ingurumen inpaktuak, uretako eta lurreko arriskuak

HELBURUAK

1. Hidrosferaren egitura eta funtzionamendua ezagutzea.

2. Baliabide hidrikoen ustiatzeak hidrosferaren dinamikan duen eragina ezagutzea.

3. Baliabideen ustiatzean mugak badirela aintzat hartzea.

4. Hidrosferarekin harremana duen ingurumen arazo ohikoena ezagutzea.

5. Uraren eta lurraren kutsaduraren iturri nagusiak antzematea.

6. Pertsonalki eta komunitatean ingurumena babesteko dauden jardunbide estrategiak diseinatzea.

7. Giza jardunak geosferan duen eragina ezagutzea.

8. Bioaniztasuna biosferak etorkizunean izango dituen bilakaera aukerekin harremana duen biosferaren baliabidea dela ulertzea.

9. Munduan bioaniztasunaren galera ekarri duten arrazoiak ezagutzea.

10. Ingurumen inpaktuek bizi-kalitatean eta gizarte garapenean duten eraginari begirako kontzientzia harraraztea.

11. Gaur egungo ingurumen arazoari buruzko ikerketa lan bat egiteko gai izatea: datuak bildu, emaitzak landu eta irtenbideak proposatu.

12. Garapen iraunkorraren eredua ezagutzea. Horretarako, berorren estrategiak aztertu eta horiekin bat datozen jardunbide moduak diseinatu beharko dira.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Hidrosferaren, geosferaren eta biosferaren egitura eta funtzionamendua deskribatzea, azal-azaletik.

2. Planeta sistemen funtzionamendua baldintzatzen duten aldagaiak antzematea.

3. Bioaniztasuna definitzea eta bioaniztasunaren murrizketa bultzatzen duten arrazoiak banaka-banaka aipatzea.

4. Ingurumen inpaktua definitzea.5. Ingurumen inpaktua eta berori

sorrarazten duten giza jardunak harremanetan jartzea.

6. Uraren eta lurraren kutsaduraren iturri nagusiak banaka-banaka aipatzea.

7. Lurreko sistemak baliabideen ustiatzeari jartzen dizkion mugei buruz argudiatzea.

8. Hainbat sistemetako ingurumen inpaktuari aurrea hartzeko eta inpaktu hori kontrolatzeko neurriak bilduko dituen txoke plana eratzea.

9. Arrisku naturala definitzea, eta berorren jatorria azaltzeko gai izatea.

10. Arrisku naturala eta inpaktua bereiztea.

11. Garapen iraunkorraren ereduaren barneko eta kanpoko kudeaketa argudioak bereiztea.

12. Garapen iraunkorraren ereduaren kudeaketa neurriak banaka-banaka aipatzea.

32

Page 33: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

INGURUMEN INPAKTUAK, URETAKO ETA LURREKO ARRISKUAK 09

EDUKIAKKontzeptuak

1. Hidrosfera.2. Geosfera.3. Ingurumen

inpaktuak biosferan eta geosferan.

4. Bioaniztasuna.5. Arrisku naturalak.

Motak.6. Ingurumen

inpaktuak.7. Garapen

iraunkorraren eredua.

8. Garapen iraunkorraren ereduaren jardunbide estrategiak.

Prozedurak

1. Lurreko sistemen funtzionamenduari buruzko grafiko eta eskemen azterlana.2. Kutsadurari buruzko datuen eta grafikoen interpretazioa.3. Uraren eta lurraren kutsadura baldintzatzen duten aldagaiei buruzko ikerlana.4. Geosferako baliabideen ustiatzeari buruzko ikerlana.5. Munduko bioaniztasunari eta berorren gorabehera mailari buruzko informazioa biltzea.6. Bioaniztasun mapak egitea.7. Kutsadura mailen eta ingurumen baldintzen arteko harremana.8. Lurraren dinamikaren eta hondamendi naturalen artean dagoen harremanari buruz argudiatzea.9. Garapenezko eta garapen iraunkorraren ereduen alderatzea.10. Gaur egungo ingurumen inpaktu garrantzitsuenei buruzko informazioa bilatzea.11. Garapen iraunkorraren ereduaren araberako jardunbide proposamenak osatzea.

Jarrerak

1. Hidrosferak giza jardueran duen garrantziari begirako kontzientzia harraraztea.2. Lurreko sistema bere azpisistema guztien (atmosfera, geosfera, biosfera eta hidrosfera) arteko harremana dela ulertzea.3. Giza jarduerak ziklo naturaletan duen eraginari buruzko jarrera kritikoa garatzea.4. Baliabideak aurreztea dakarten jarrera pertsonalak hartzea.5. Aurrea hartzea arrisku naturalei aurka egiteko dagoen metodorik eraginkorrena dela ohartzea.6. Garapen sozio-ekonomikoaren mailaren eta arrisku naturalen aurkako borroka gaitasunaren artean dagoen harremana aintzat hartzea.7. Gure ekintzek iraunkortasunari begirako neurri kolektiboetan duten garrantziari buruzko kontzientzia harraraztea.8. Kutsaduraren kontrolari buruzko araudia ezagutzeko interesa lantzea.9. Garapen iraunkorraren eredua defendatzeko jarrerak lantzea.

33

Page 34: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

INGURUMEN INPAKTUAK, 09 URETAKO ETA LURREKO ARRISKUAK

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeko lanari esker, planetari begira dugun mendekotasunari buruzko ondorioak aterako ditugu. Beraz, aurreko unitateko lehen gogoetara itzuliko gara: ingurumenagatik kezkatu behar dugu, baina bizi sen hutsagatik, norberekoikeriagatik (hala deitu nahi badiogu).

Uretako ingurumen inpaktuak atalean, giza jardunak hidrosferan eragin ditzakeen gorabehera guztiak aztertuko ditugu. Ingurune urtarren kutsadura azpiatalean ere geldialdia egin beharko genuke, kutsadura naturala eta antropikoa bereizi ahal izateko. Hala, sistemek autoarazketarako duten gaitasunari buruz hitz egiteko unea iritsiko zaigu. Egoera berezietan izan ezik, oro har, sistemek gaitasun homeostatikoa izaten dute; alegia, beren igorpenak berriz xurgatu, eta funtzionamendu maila egokietara itzultzeko ezin konta ahal mekanismo dituzte. Ekarpen antropikoa da, beraz, sistema perfektu horiei oreka galarazteko gaitasuna duen bakarra. Bestalde, berebiziko arreta eskaini beharko diogu Lurpeko uren kutsadura atalari. Lurpeko urak ezezagunak dira guztiontzat, benetan zaurgarriak, eta bereziki, Espainian berebiziko garrantzia duen baliabidea da (gogoratu gure klima egoerak ziklikoki jasanarazten digun lehortea); horrenbestez, arreta berezia eskaini beharko diogu atal honi. Hori guztia kontuan izanda, gaiarekin lotutako hainbat jarduera txertatu dira. Itsasoen eta ozeanoen kutsadura atalean, berriz, kutsadurak karbonoaren zikloan duen eraginari buruz hitz egingo dugu. Autoarazketarako gaitasun handiena duten sistemak itsasoak dira; alabaina, itsasoak dira planetan oxigeno kantitate gehien sortu eta CO2 kantitate gehien desagerrarazten dutenak ere. Horregatik, ohartu beharko genuke geure buruari kalte egiten ari garela itsasoak kutsatzen ditugun aldiro. Hurrengo azpiatala Uraren kalitatearen indizeak da. Bertan, helburua ez da ikasleek buruz ikastea indize horiek. Dena den, garrantzitsua da herritar orok jakitea badirela zenbatzeko moduko zenbait parametro; hain zuzen, kontsumitzen dugun uraren kalitatea zaintzeaz arduratzen diren erakundeek erabiltzen dituztenak.

Lurreko ingurumen inpaktuak atalean, bestalde, ikasleek eurek parte hartzen duten inpaktu ezagunena aztertuko dute: hondakinak sortzea, hain zuzen. Atal honi behar besteko arreta eskaini beharko genioke; izan ere, ikasleek ohartu behar dute zein den beren parte-hartzea hondakinen sorreran, eta ohartu behar dute, halaber, gure bizi-kalitatea hobetzen duten prozesu ugarik hondakinak sorrarazten dituztela. Hondakinak kudeatzeko estrategiak azpiatalean, aldiz, hondakinak desagerrarazteko metodoak aztertuko ditugu. Ikasleek ondorioztatu beharko dute kudeaketa egoki baterako ezinbestekoa dela herritarren parte-hartzea. Birziklatzea, berriz erabiltzea eta sailkatzea behar-beharrezko ekintzak dira administrazioei hondakinen kudeaketa arduratsua eskatu ahal izateko.

Baso-soiltzea eta basamortutzea azpiatalean, goitik behera botako dugu mito bat: basamortutzeak oxigenorik gabe utziko gaituela dioena, alegia. Landare estalkia galtzeak ondorio ugari ditu gure bizi-kalitatean, eta ondorio horiek ez dute zerikusirik soil-soilik karbono zikloaren gorabeherarekin. Ikasleek, beraz, basoak higadura

34

Page 35: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

saihesteko berez duen garrantziaz ohartu beharko dute. Era berean, uraren zikloarekin duen harremana ulertu beharko dute. Baso-soiltzeak badu bestelako ondoriorik: bioaniztasunaren galera, nola landarearena, hala bertan bizi den faunarena. Hurrengo atalean hitz egingo dugu, hain zuzen, horri buruz. Dena den, azpiatal hori amaitu aurretik, basamortutzea bultzatzen duten arrazoiei buruzko gogoeta egin beharko dugu. Zur industria handiek basamortutzea dakarte. Alabaina, hiri inguruetan ere prozesu hori eragiten dute zenbaitek; hain justu, akuiferoak gehiegi ustiatzeagatik, gaizki kudeatutako nekazaritza lantzeagatik eta Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaziorik gabe azpiegiturak egiteagatik.

Bioaniztasunaren galera atalak, bestalde, arazo bat azaleratuko digu; oso garrantzitsua izanagatik, herritarrek ia aintzat hartzen ez dutena. Beharbada 2. unitateko azken edukietara itzuli beharko dugu, ikasleei gogorarazteko zein garrantzitsua den bioaniztasuna: bilakaeraren iturri baita, izaki bizidunen egokitze estrategien ontzia baita. Espezie bat galtzen den bakoitzeko, etorkizuneko egoeretan bizirik irauteko aukera bat galtzen dugu. Gogoeta horren harira ikasleek eztabaida interesgarria izan dezakete. Ikertu eta hausnartu atalak, bestalde, munduan ezarritako gordetze eta zaintza estrategietara hurbilduko ditu ikasleak. Azken atalean, gai horri helduko diogu berriro.

Arrisku eta hondamendi naturalak atalean, gizadia-ingurumena harremanaren osagai sozio-ekonomikoei buruz hitz egingo dugu berriz ere. Arriskua neurtzen duten parametroak aztertuz, arrisku horiek herri batzuetan eta besteetan izango dituzten ondorioak ezagutu ahal izango ditugu. Atal hori gain-gainetik irakurri beharko genuke, harik eta guri gehien eragiten digutenak topatu arte: ikasleak aise ohartuko dira prezipitazioak eta lehorteak gure lurraldeko arriskuak direla. Bestalde, arazo horiek gaur egungoak direla uste da, eta sineste hori alboratzen ahalegindu beharko genuke. Hala, hainbat jarduerari esker, bi horiek gure eremuan naturalak diren arriskuak direla ulertuko dugu. Horrek ez du esan nahi, inondik ere, ezin dugula horien aurka egin; alabaina, aintzat hartu behar dugu fenomeno naturalak direla, ez eragindakoak edo bultzatutakoak.

Planetaren kudeaketa iraunkorra atalak aurreko unitatean ikusitako zenbait ideia garatzen ditu. 8. unitatean garapen iraunkorrari buruzko ideia orokor batzuk ikusi ditugu; baina, orain, harantzago jo behar dugu. Ikasleek ulertu behar dute garapen iraunkorrak ekintza eta jardunbide arlo ugari nahasten dituela. Beraz, ez die soilik administrazioei eragiten, baita herritarroi ere; geu baikara horien funtzionamenduaren erantzuleak. Orrialde horretako Ikertu eta hausnartu atalak jarduera interesgarria proposatzen digu. Programako hirien zerrendan ez dira, ziur asko, ikasle guztien udalerriak aterako; alabaina, izango da euren gertukorik edo ezagunik. Beraz, eztabaidarako eta azterlanerako nahikoa izango dugu horrekin.

35

Page 36: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

10. UNITATEA

Informazioaren gizartea

HELBURUAK

1. Azken hamarkadetan informazioaren teknologiek izandako bilakaera ezagutzea.

2. IKTei begira izandako azken aurrerapenak antzematea.

3. Informazioa tratatzeko prozesu nagusiak ezagutzea.

4. Analogikoa eta digitala bereiztea.5. Komunikazio sistemek izandako

iraultzak ekarritako abantailak aintzat hartzea.

6. Sistema bitarra eta hamartarra azaletik ezagutzea, eta baita horien arteko bihurketa ere.

7. Informazioa gordetzeko mekanismo nagusiak ezagutzea, eta egoera bakoitzerako egokiena aukeratzeko gai izatea.

8. Interneten funtzionamenduari buruzko oinarrizko protokoloak ezagutzea, gainetik bada ere.

9. Informazioaren globalizazioari begirako espiritu kritikoa lantzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Informazioaren teknologiekin lotura duten oinarrizko kontzeptuak definitzea.

2. Informazioaren teknologietan gehien erabiltzen diren tresnen ezaugarri nagusiak ezagutzea.

3. Sistema bitarrean dauden datuak hamartarrera pasatzeko gai izatea, eta alderantziz.

4. Seinale analogikoaren eta digitalaren arteko desberdintasunak azaltzea.

5. Seinale analogiko eta digitalen abantailak eta desabantailak argudiatzea.

6. Interneteko protokoloekin harremana duten problema errazak ebaztea.

7. Informazioa gordetzeko sistema guztien arteko desberdintasunak azaltzea.

8. Sarean dagoen informazio ugariari begirako jarrera kritikoa izatea.

9. Datuen babeserako oinarrizko araudia eta horrekin lotura duten mekanismoak ezagutzea.

10. Sareko edukiak arautzen dituen legedia izan badela jakitea.

36

Page 37: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

INFORMAZIOAREN GIZARTEA 10

EDUKIAKKontzeptuak

9. Informazioaren tratamendua: gordetzeko, garraiatzeko eta erreproduzitzeko mekanismoak.

10. Seinale analogikoa eta seinale digitala.

11. Sistema bitarra eta sistema hamartarra.

12. Gordetzeko gailuak: magnetikoak, optikoak eta flasha.

13. Uhin elektromagnetikoak.

14. Sateliteak.15. Kodetzea eta

kriptografia.16. Internet: LAN,

WAN, protokoloak, domeinuak, etab.

Prozedurak

1. Datuak eta informazioa alderatzea.2. Sistema analogikoak eta digitalak erkatzea, seinalea sortzeari eta igortzeari dagokionez.3. Datuak sistema bitarretik hamartarrera eta alderantziz aldatzea.4. Analogikotik digitalera eta digitaletik analogikora bihurtzeko prozesuak ezagutzea.5. Dauden memoria mota guztiak alderatzea.6. Uhin magnetiko bat bereiztea, bere parametroak aintzat hartuta.7. Haririk gabeko komunikazio moduen ezaugarriak ezagutzea.8. Datuen trinkotze, kodetze eta enkriptatzea bereiztea.9. Interneten oinarrizko funtzionamendua ezagutzea, erabiltzea eta adieraztea.10. Interneteko zerbitzariak erabiltzea (posta elektronikoa, FTP, IRC…).11. Informazioaren globalizazioak dituen abantailak eta desabantailak argudiatzea.

Jarrerak

1. IKTak ekonomia eta gizarte garapenerako tresnak direla aintzat hartzea.2. Informazioaren tratamendua zeinen konplexua den onartzea.3. Sistema digitala agertzeak IKTei ekarri zien aurrerapausoa onartzea.4. Informazioa gordetzeko gailurik egokiena aukeratzea.5. Sateliteek informazioarentzako zubi moduan duten garrantzia aintzat hartzea.6. Datuak trinkotzeko eta enkriptatzeko mekanismoak ulertzea.7. Informazioa galtzeko edo datu pribatuetarako bereizkuntzarik gabeko sarbiderako arriskuak aintzat hartzea.8. Sarean dagoen gehiegizko informazioari begirako jarrera kritikoa.9. IKTen erabileran, oinarrizko kode etikoei begirako errespetua.10. IKTak baliabide bat direla onartzea, eta ez astialdirako helburu.

37

Page 38: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

10 INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Iradokizun metodologikoak

Motibazio orrialdeak zientziaren aurrerabideari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen digu; nola testua landuta, hala galderei erantzunda. Hamarkada gutxitan teknologiak izandako aldaketaren abiadura bizkorrari buruzko eztabaida orokorra egitea, esaterako, lanean hasteko modu egokia litzateke.

Informazioaren tratamendua atalean, datuen eta informazioaren arteko aldeak azaltzen zaizkigu. Hala, informazioak, erabili ahal izateko, izaten dituen tratamendu guztiak aipatzen ditu, azal-azaletik. Analogikotik digitalera azpiatalean, bestalde, zehatzago aztertuko dugu gai hori. IKTen gaur egungo munduari dagokionez, eta unitateko gainerako edukiak ulertu ahal izateko, komenigarria litzateke ikasleek bi kontzeptu horien arteko aldeak ulertzea eta elkarren bihurketarako dauden mekanismoak ezagutzea. Atal hori aztertzen amaitzean, ikasleek garbi eduki beharko dute zein diren batak, bestearekin alderatuta, dituen abantailak eta desabantailak.

Informazioaren zenbakizko tratamendua atalean, informazioaren azpian zer dagoen jakingo dugu. Ikasle gehienek dagoeneko jakingo dute atalaren amaieran azaldutakoa; baina gutxi batzuek baino ez dute jakingo zergatik erabil daitekeen informazioa erabiltzen den moduan euskarri digitaletan. Bestalde, atal honetan ikasleek ulertu beharko dute egokiagoa dela seinale digitala erabiltzea. Era berean, seinale hori nola osatzen den ere ikasi beharko dute.

Komunikazioen iraultza atalean, bestalde, telekomunikazioen munduari buruzko azterketa historikoa egingo dugu, baina ez gara ur handitan sartuko. Uhin elektromagnetikoei buruzko edukia, alabaina, sakon aztertuko dugu; izan ere, hori ulertzea behar-beharrezkoa izango da, informazioaren komunikazio eredu guztiak ulertu ahal izateko.

Trinkotzea, kodetzea eta kriptografia atala aztertzean, garrantzitsua da ikasleek ulertzea prozesu horiek zinez beharrezkoak direla. Ikasle guztiek dakite fitxategiak trinkotzen eta destrinkotzen; halere, inor gutxi ahaleginduko zen jakiten zergatik den beharrezkoa hori, eta nola egiten den. Bestalde, gaur egun, informazio ugari dugu eskura, eta edonork du horietarako sarbidea. Eta baliteke ez izatea komenigarria denen “begien aurrean” egotea edo edonork erabili ahal izatea. Mekanismo horiek beharrezkoak bilakatu ziren IKTen erabilera orokortu zenean. Era berean, datuen babesari buruzko gaian ere geldialdia egitea komeni da: zeinen garrantzitsua den eta horretarako gaur egun dauden ezin konta ahala protokoloak landuko ditugu.

Internet: sareko mundua da, hain zuzen, unitateko atal nagusia. Adin honetako ikasle guztiek jakin badakite nabigatzaile batekin jarduten, mezu bat bidaltzen… Baina zenbatek daki oinarrizko kontzeptuak definitzen, edo zenbatek ezagutzen ditu ekintzen oinarrian dauden protokoloak? Erabiltzen diren sigla guztien esanahia eta oinarrizko prozedurak ikasiko dituzte ikasleek. Betiere, erabiltzaile mailan, sarea konfiguratzeko eta bertan nola nabigatzen den ulertzeko lain. Era berean, sareen sareak eskaintzen dituen zerbitzu askotarikoak ezagutu eta ikasiko dituzte.

38

Page 39: 6 · Web viewUnitate guztietan erantsi ditugu webguneen helbideak eta dokumental eta filmen datuak, eta baliabide horiek testua bera bezain baliagarriak izango direla irizten diogu

Herrixka globala atalean, azkenik, ikasitako abantaila guztiez gainera egon badauden arazoak aztertuko dituzte ikasleek. Gehiegizko datuak, horietara sartzeko erraztasuna eta eskualdatze mugatuko datuak; horratx Interneten mundua arautzeko dagoen premia ispilatzen duten adibide batzuk. IKTen mundua arautzen duten kode etikoak eta araudia aztertzeko unea iritsi zaigu, beraz.

Datuen babesa atalean, bide seguruetatik eskuratutako lanpostuak duen garrantzia aipatzen da; hartara, iruzurrak eta lapurretak saihestuko baitira.

39