4. ikasgaia - zigorraren helburua
TRANSCRIPT
Zigorraren Helburuak
2012-2013
Zigor Zuzenbidea I
29
Laugarren Ikasgaia
Laugarren Ikasgai
honetan, Zigor
Zuzenbidearen
adierazle den elementu
bat aztertuko dugu:
zigorra. Ikasgai
honetan zehar
zigorraren helburua
adierazten eta azaltzen
jardungo dugu eta
honen inguruan
plazaratutako teoriak
aztertuko ditugu.
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea I
30
Zigorraren Helburuak
2012-2013
Zigor Zuzenbidea I
31
Kanten ideia argiago ikusteko, aipagarria da bere uhartearen adibide
ezaguna. Imajina dezagun uharte bateko biztanleria guztia munduan zehar
zabaltzea erabakitzen duela, eta beren buruei galdetzen diete ea
beharrezkoa den delitugileek oraindik betetzeko duten zigorra mantentze
beharrezkoa den edo ez. Autore alemaniarrak horren inguruan diona da
nahiz eta gizarte horrentzat batere baliagarria ez izan (existitzeari utziko
bailioke), delitugile guztiak bere zigorra bete beharko dutela, guztiek beren
ekintzen balioa, garrantzia eta larritasuna uler dezaten.
4. Ikasgaia: Zigorraren Helburuak
4.1 Zigorraren helburuei buruzko teoriak
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago tradizionalki Zigor Zuzenbidea zigor eta segurtasun
neurriei lotuta dagoenaren ideia zabaldu egin dela gizartean.
Ildo horretatik, zigorraren inguruko teoria desberdinak garatzen joan dira honako modu
honetan sailkatzen ditugularik:
4.1.1 Teoria absolutuak: ordainketa.
Zigorraren kontzepzio tradizionalenak esleitu egin dio zigorrari Justiziak eskatzen duen
ordainketa delitu baten burutzeagatik. Hori, gaitzak zigorrik gabe ezin direla geldituren
ustearen ondorioa da. Uste hori, arrazoi erlijioso, etiko eta juridikoetan oinarritu da.
Funts erlijiosoari dagokionez, kristautasunak -gainontzeko erlijioen modura- zigorraren
ordainketa funtzioaren oinarria finkatu izan du. Modu horretan, ikuspegi erlijioso batetik esan
daiteke badagoela zerikusirik erlijioaren justizia dibinoaren eskakizuna eta zigorraren
funtzioaren artean.
Funts etikoari dagokionez, Kant filosofoari zor diogu funts honen garapena. Autore honen
hitzetan gizakia helburu bat denez bere baitan eta ez tresna bat gizartearen onurako erabiltzen
dena, ez litzateke etikoki onargarria izango delinkuentearen zigorra erabilgarritasun sozialean
oinarritzea. Beraz, zilegi izango da soilik, zigorra Justiziaren eskakizunen arabera delitugileak
merezi duenean oinarritzea: Lege penala inperatibo kategoriko gisara agertzen da; hau da,
Justiziaren eskakizun bat gisara.
Beraz, aipatu berri dugun adibidean argi ikus daiteke zigorraren ordainketaren funtzioaren
ondorioa: zigorra aplikatu beharra dago beti, naiz eta gizartearen onurarako baliagarria ez izan.
Azkenik, Hegel autoreari esker daukagun funts juridikoa izango genuke. Autore honentzat,
zigorraren ordainketa ezaugarria justifikatu egiten da borondate orokorraren berrezartzearen
beharragatik, ordenamendu juridikoak ordezkatutakoa, zeina bortxatua izan den delitugilearen
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea I
32
borondate indibidualagatik.
Funts juridikoa aztertzera pasako gara orain, Hegel-en eskutik datorkiguna. Honen arabera,
pena, merezi den zigorra izango litzateke, urratutako borondatea, hau da, gizartearena,
berrezartzearren zeina egilearen borondateagatik, hau da, borondate bereziagatik urratua izan
den. Beraz, urratutako borondate orokorra (gizartea, zuzenbidea) urratzeagatik merezi den
zigorra izango litzateke pena.
Ondorioz, borondate orokorra, delitugilearen borondateagatik ezeztatua izan bada, ezezko
hori ezeztatu beharko zigorraren bitartez, borondate orokorra berrezartzeko xedez. Eskema
dialektikoak honela azaltzen du hau: borondate orokorra “tesia” izango litzateke eta
borondate horren ezeztatzea delitugilearen eskutik, “antitesia” izango litzateke. Azkenik,
ezeztapen horren ezeztatzea zigorraren bitartez, “sintesia” izango litzateke. Funts juridiko
honetan, pena erreakzio bat bezala azaltzen da, iraganera begiratzen diona (orden juridikoaren
berrezartzea eta delituari) eta ez gerora izan ditzakeen onura erabilgarriei.
Teoria guztiak komunean daukatena penaren funtzioari dagokionez, justiziaren burutzea dela
da. Aldi berean, penaren helburua zuzentasuna bilatzea izango litzateke.
Orain arte azaldutakoa kontutan hartuta, esan beharra dago justizia aurrera eramatearen
funtzioarekin batera, Zigor Zuzenbideari beste funtzio bat esleitzen zaio. Kant eta Hegel-en
formulazioen ondoren, eta bere XIX. Mendeko jarraitzaileenen ondoren, filosofia politiko
liberal bat topatzen dugu, zeinak delitua eta penaren arteko proportzionaltasunean
hiritarrentzako berme muga bat ikusten duen. Ezin izango da delituaren larritasuna baino
larriagoak diren zigorrekin zigortu, giza duintasunak hala eskatzen duelako.
4.1.2 Teoria erlatiboak: aurrezaintzaren teoriak.
Teoria absolutuak pena justiziaren egikaritzarako ezartzen dela defendatzen duten bitartean,
aurrezaintzaren teoriak, beste funtzio bat esleitzen diote pena edo zigorrari: delituak saihestea
zenbait interes sozialen babeserako. Funtzio hau ez da erlijio edo moralean oinarritzen, baizik
eta defendatzen dute, pena beharrezkoa dela zenbait ondasun sozialen mantenurako. Pena ez
da justifikatuko gaitzaren zigor hutsa bezala, jada burutu den delitu bati erantzuna ematen
diona, baizik eta etorkizunean burutu daitezkeen neurri prebentibo bezala. Lehen esan dugu
teoria absolutuak iraganera begiratzen ziotela; teoria erlatiboak, berriz, etorkizunera. Goazen
orain, aurrezaintza orokorra eta aurrezaintza berezia bereiztera:
4.1.2.1 Aurrezaintza Orokorra
Bere zentzu modernoan Feurbach, Filangeri eta Bentham-en eskutik sartuta, aurrezaintza
orokorraren kontzeptua, gizartearen aurreko aurrezaintzari egiten dio men. Pena gizartetik
delitugileak atera daitezen ekiditeko tresna gisara ulertzen du aurrezaintza orokorrak.
Feurbach baino lehen, Antzinako Erregimenean, ekidite hori indarra hartzen zuen penaren
aurrera eramatearekin. Autore alemaniarrarentzat berriz, perspektiba legalista batetik,
liberalismoaren ezaugarri dena, pena, noski, legeak hiritarrei zuzendutako mehatxua izango da
delituak burutzea ekiditeko xedearekin. Penaren aurrera eramateak, mehatxuari seriotasuna
Zigorraren Helburuak
2012-2013
Zigor Zuzenbidea I
33
emateko besterik ez digu balio.
Gaur egun, esan ohi da mehatxua ez dela aurrezaintza orokorrerako bide bakarra. Doktrinaren
zati bat uste du aurrezaintza hau ez dela mehatxuaren bitartez bilatu behar, baizik eta
Zuzenbide Penalaren afirmazio positibo bat bezala, Zuzenbidearekiko errespetu gisara eta
ordenamendu juridikoaren konponketa gisara. Honi, aurrezaintza orokor positiboa deritzo.
Modu honetan, Zuzenbidearen afirmazio bat lortuko da Zuzenbideko Estatu Sozial eta
demokratiko batean. Honekin batera, noski, Zigor Zuzenbideak berekin dakartzan
hastapenekiko errespetua izango dugu, horietatik lehena proportzionaltasun hastapena
izango delarik. Jada azaldu dugun bezala, proportzional tasun hastapena delituaren larritasuna
eta zigorraren arteko proportzio bat galdatzen du. Errespetatu beharko den beste printzipio
bat, legezkotasun hastapena zeinaren arabera, Zigor Zuzenbidea legearen araberakoa da. Eta
azkenik, aipatutako azken printzipio horri arraiki lotuta dauden ultima ratio eta
subsidiariotasun printzipioak.
4.1.2.2 Aurrezaintza Berezia.
Aurrezaintza orokorraren kasuan gertatzen ez den bezala, aurrezaintza berezia egileari
zuzentzen zaio. Hau da, aurrezaintza orokorra gizartean delitugileak ez sortzea bilatzen duen
bitartean, aurrezaintza bereziak bilatuko duena da, jada delitu bat burutu duen pertsona
batek, berriro deliturik ez burutzea. Esan dugu aurrezaintza orokorra, aurrera eramaten dela
edo efektiboa dela, baina aurrezaintza bereziaren kasuan, hori ezin da horrela izan, baizik eta
efektiboa izango da zigorraren egikaritza aurrera eramaten denean. Delitugile konkretuari
zuzendutako aurrezaintza izanda, aurrezaintza indibidualtzat ere ezagutzen da.
Aurrezaintza bereziaren ideia XIX. Mendetik aurrera zabalduko da zenbait autoreen eskutik,
horietatik esanguratsuena von Liszt autore alemaniarra delarik. Hark adierazi zuen, zigor edo
penaren justifikazio bakarra bere izaera prebentiboa dela.
Aurrezaintza berezia, delitugile kategoriaren arabera, modu desberdinetan gauzatzen da von
Liszt-en hitzetan:
Noizbehinkako delitugileen kasuan, pena oroigarri bat izango litzateke.
Delitugile ohiko kasuetan, pena birgizarteratzea bilatuko du.
Delitugile ohiko baina sendaezinen kasuan, inokuizazioa bilatuko du pena.
Beraz, autore alemaniarraren teoriari jarraiki, penaren helburuak hiru lirateke: zuzenketa,
birgizarteratzea eta inokuizazioa.
Orain, goazen aztertzera von Liszt-eri egin zaizkion kritikak.
Alde batetik, pena ez da beharrezkoa beti izan ere zenbait kasuetan ez da beharrezkoa
aurreikusten baita delitugilea ez duela berriro ere deliturik burutuko (kotxeko delituak,
trafikoan). Gainera, badaude ez-egozgarriak diren pertsonak, zeinei segurtasun-neurriak izango
zaizkie aplikagarri.
4.1.2.3 Batasunaren Teoriak.
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea I
34
Penaren funtzioaren teoria guztiak komunean dutena, modu batean edo bestean, aurrezaintza
da, bi ikuspegi desberdinetatik aztertu daitekeelarik jada aipatu dugun moduan:
Gizartearen babesa ordainketaren bidez: atzerapen bat izango litzateke, izan ere,
honen arabera penaren exekuzioa izango litzateke aurrezaintza burutuko lukeena.
Gizartearen babesa ondasun juridikoak babestuz.
Aipatzekoa da, zigorraren funtzioa unearen arabera desberdina izango dela, legearen
aurreikuspenetik bere exekuzioa arte. Roxin-ek zigorraren hiru fase bereiziko ditu eta fase
bakoitzari funtzio bat esleituko dio horietako bakoitza gainontzekoekin erlazionatuta egongo
delarik.
Zigorraren lehen fasea, legearen aurreikuspena izango litzateke; hau da, legeak zigorrak
aurreikustea eta horren bitartez, legezko mehatxu bat bilatzea. Fase honetan, Roxin-en
arabera, zigorraren funtzioa ondasun juridikoen babesa izango da. Izan ere, babes hori soilik
lortuko da ondasun horien aurkako ekintzen aurrezaintza orokorraren bitartez. Legea
delituaren aurrekoa izanda, ezin da ordainekoa izan, ezta delitugilearekiko aurrezaintza berezia
bilatu. Lege penala soilik gizartera zuzendu daiteke, aurrezaintza orokor baten bila.
Bigarren fasea, edo zigorraren bigarren momentua, epaile-ezarpenaren unea izango litzateke;
hau da, epailea zigorra ezartzen dionean delitugileari. Bere funtzioa momentu honetan,
aurrekoaren berrespen bat egitea izango litzateke. Izan ere, legezko mehatxua aurrera
eramango litzateke zigorraren ezartzearekin. Aldi berean, aurrezaintza berezia betetzen
arituko litzateke.
Azkenik, zigorraren hirugarren fasea, bere exekuzioarena izango litzateke. Fase honetan
burutzen den funtzioa, aurrekoen berrespenaz gain, aurrezaintza berezia izango litzateke, eta
delitugilearen birgizarteratzea penaren inposizioaren bitartez.
4.2 Segurtasun Neurrien Funtzioa. Zigorra eta segurtasun neurrien arteko
harremana.
Lehenik eta behin, gogora dezagun segurtasun neurrien eta zigorren funts materiala
desberdina dela. Izan ere, segurtasun neurrien funts materiala arriskugarritasuna da. Beraz,
segurtasun neurriak bere oinarrian aurrezaintza berezia betetzearen funtzioa izango dute.
Segurtasun neurriak, zigorrak ez bezala, ez dira legezko mehatxu bat, hiritarrei zuzendutakoa,
baizik eta tratamendu bat izango litzateke.
Zigorra eta segurtasun neurrien arteko harremana desberdina izan daiteke. Izan ere, alde
batetik sistema monista izango genezake, zeinak bien arteko desberdintasunik ez du egiten
(biak aurrezaintza berezia baitaukate helburuen artean). Bestetik, sistema dualista izango
genezake, monistaren aurkakoa eta azkenik, bikariotza sistema izango genuke.
Zer da baina, bikariotza sistema? Zigor eta segurtasun neurriaren arteko konbinaketa. Sistema
hau pertsona erdi-egozgarriei edota inguruabar aringarri ugari aplikagarri zaizkien pertsonei
aplikatuko zaie.
Zigorraren Helburuak
2012-2013
Zigor Zuzenbidea I
35
Bikariotza sistemaren bitartez, zigorraren iraupena zehazten da lehenik eta behin. Ondoren
aplikatuko den segurtasun-neurria erabakiko da. Lehendabizi segurtasun neurria beteko da eta
ondoren, zigorra, azken horren iraupenari (hasieran finkatutakoa) segurtasun-neurriaren
iraupena kenduko zaiolarik.
Segurtasun neurrien sailkapenari erreparatuz gero, hiru mota topatuko ditugu:
Neurri terapeutikoak: osasuna hobetzeko, sendatzeko edo funtzio aseguratiboa.
Neurri hezitzaileak: adingabeei aplikatzen zaie, funtzio berrezitzea betetzen dute.
Segurtasunezkoak: Zigor Kodearen 96.3.3 artikuluan aurreikusitakoak dira eta bere
funtzioa inokuizazioa da.
Segurtasun neurriak betetzen duten aurrezaintzaren funtzioa mugatua izango litzateke. Izan
ere, bere helburuak honakoak izango lirateke:
Ordenamendu juridikoaren konponketa.
Zuzenbidearekiko errespetua baieztatzea.
Birgizarteratzea eta zuzenketa, delitugileen ikuspuntutik.
4.3 Zigorraren helburuak eta Konstituzioaren Markoa.
Gure marko konstituzionalean aztertzen badugu zigorraren helburua, esan genezake orain arte
azaldutakoa biltzen dela. Espainiar ordenamenduan jasotzen dira aurrezaintza orokor eta
bereziaren ideiak. Hala ere, mugatuta daude, Estatuaren ereduaren arabera.
Estatu demokratiko bat izanda zigorrak, noski honako mugak bete beharko ditu: ezarritako
zigorra beharrezkoa eta ez gehiago izango da, proportzionaltasun hastapena errespetatu
beharko da; hau da, zigorra delituarekiko proportzionala izan beharko da beti. Horretaz gain,
ultima ratio, legezkotasun eta subsidiariotasun printzipioak errespetatu beharko dira.
Amaitzeko esan beharra dago, guzti hau biltzen dela Espainiar Konstituzioaren 25.2 artikuluan
eta Presondegiari Buruzko Lege Organikoan.
4. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea I
36