4. ikasgaia - administrazio egintza

Upload: mikel-sevillano-sampedro

Post on 03-Apr-2018

219 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    1/10

    Administrazio Egintza

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    37

    Laugarren Ikasgaia

    Laugarren ikasgai

    honetan, administrazioegintzaren inguruko

    azterketa burutuko

    dugu, ahala eta bere

    ezaugarriak ikusiko

    ditugularik eta egintza

    mota desberdinak

    aztertuko ditugularik.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    2/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    38

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    3/10

    Administrazio Egintza

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    39

    4. Ikasgaia: Administrazio Egintza4.1 KontzeptuaAdministrazioak egindako eta efektu juridikoak dituen deklarazio aldebakarrekoa da. Ez dute

    egintza izaerarik izango administrazioaren hitzarmenak eta kontratuak, ez baitira

    aldebakarreko deklarazioak.

    Egintzak, deklarazio formalizatuak dira; beraz, ez dira egintzak administrazioaren jarduera

    materialak. Hau da, ez dira egintzak izango zerbitzu publikoak; adibidez polizia jartzea, garraioa

    ematea, azpiegiturak egitea eta abar. Izan ere, horiek prozedura bat behar dute zeinak

    bideratuta dauden egintza bat ematera. Baina, berezitu behar dira prozedura bat behar duten

    eta azkenik idatziz ematen diren egintzak eta administrazioak eskaintzen dituen jarduera

    materialak.

    Administrazio-egintzaren bitartez adierazi daiteke borondatea, desioa irizpidea edo

    informazioa. Desioa, adibidez izango litzateke ebazpen proposamen bat egiten duenean. Izan

    ere, zigor bat ezartzen denean, azkeneko fasean ebazpen proposamen bat ematen da, zeinak

    administrazioak luzatzen dio zigorra jartzeko organo eskudunari. Desiozkoa dela ulertzen da,

    proposamen bat besterik ez delako.

    Irizpidearen kasuan berriz, txostenak izango genituzke, zeinak txostenak ematen dituen

    organoak, bere irizpideak ematen dituen gai baten inguruan. Azkenik, informaziozko egintzak,

    ziurtagiriak izango lirateke. Adibidez, certificado de empadronamiento informazio egintza

    bat izango litzateke.

    Egintzak, administrazio zuzenbidearen menpe egon behar dira; beraz, ez dira administrazio-

    egintzak Zuzenbide pribatuko administrazioen jarduerak.

    Administrazioaz gain, beste organo konstituzional batzuk ere administrazio Zuzenbidea

    aplikatzen zaien heinean, administrazio-egintzak emateko ahalmena izango dute. Honen

    adibide bat izango litzateke Konstituzio Auzitegia.

    Administrazio-ahalak egikarituz sortzen dira egintzak; beraz, haien edukia Ordenamendu

    Juridikoarekin bat etorri behar du. Gogora dezagun, Administrazioa beti legearen menpe

    egongo da eta beraz, ezin izango ditu legeak aurreikusten ez dituen egintzak asmatu. Ezin da

    onartu adibidez, berdintasun printzipio urratzen duen egintza bat. Eta ez bakarrik legea, baiziketa Zuzenbidearen printzipio orokorrak ere errespetatu beharko ditu. Beraz, lotura positiboa

    bada, ikusi beharko da zein nolako kobertura duen legeak. Lotura negatiboaren kasuan, ikusi

    beharko da, zein neurriraino errespetatzen den legea edo printzipio orokorrak.

    4.2 Egintza eta erregelamenduaren arteko bereizketaLehenik eta behin, esan beharra dago erregelamendu-ahala organo zehatz batzuei bakarrik

    dagokie. Aldiz, administrazio-egintza, administrazioaren edozein organok eman dezake.

    Bigarren bereizketa bat izango litzateke erregelamenduak edozein unetan errebokatu edo

    aldatu daitezkeela beste bat emanez. Aldiz, egintza bat errebokatu ahal izateko, zenbait muga

    ezartzen dira.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    4/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    40

    Beste hirugarren bereizketa bat izango litzateke, erregelamenduak Ordenamendu Juridikoan

    txertatu egiten direla eta berritu egiten dutela, egintzak halakorik egiten ez duten bitartean.

    Gainera, erregelamenduak irauteko egiten dira, eta behin eta berriro erabiltzeko aukera

    egongo da hori derogatu arte, ez da agortzen. Egintza berriz, aurrera eraman bezain pronto

    agortu egiten da.

    Desberdintzeko beste irizpide bat, jasotzailea izango litzateke. Izan ere, erregelamenduak

    izaera orokorrekoak dira, hau da, denentzat zuzenduta daude salbuespenik gabe eta denongan

    dute eragina, egintzak indibidualak eta pertsona konkretuei zuzentzen zaien bitartean. Baina

    kontuz ibili behar da irizpide honekin, partikularrak ez diren egintzak egon baitaude.

    Erregelamenduak, biziaturik dauden momentutik aurrera, DEUSEZA izango da beti. Egintza

    berriz, DEUSEZGARRIA.

    Bata eta bestearen aurka joateko bideak desberdinak dira ere. Erregelamenduaren aurka

    joateko bidea izango da, zuzenean auzitegietara jotzea, kasuan kasu dagokion Auzitegira (gure

    kasuan, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko kontentzioso-administratiboko salara). Aldiz,

    egintzen kasuan, lehenik eta behin bide administratiboak agortu behar dira auzitegietara joaurretik.

    4.3 Administrazio-egintza motakLehenik eta behin, Behin betiko ekintzak izango genituzke, hau da, administrazioaren

    prozedurari amaiera jartzen diotenak, zeinak errekurritu daitezke.

    Gainontzeko guztiak, izapidezkoak (de trmite) izango dira. horiek, administrazio-prozeduran

    behin betiko ebazpena eman arte sortzen diren izapideak dira eta soilik hiru kasutan

    errekurritu daitezke LPACko 107. eta LJCAko 25. artikuluei jarraiki:

    a) Defentsa-gabezia edo eskubide bidezko interesetan konponezinak diren kalteaksortarazten dituztenean.

    b) Gaiaren funtsa erabakitzen dutenean.c) Prozedurarekin jarraitzea eragozten dutenean. Demagun oposizio deialdia egiten dela

    eta oinarriak argitarazten dira. Administrazioak, baldintza horiek betetzen dituzten

    pertsonak onartuko ditu. Demagun kanporatuta geratzen diren zenbait pertsona

    baldintzak betetzen dituztela. Kasu horretan errekurrigarria izango litzatele.

    Egintza motetan egin daitezkeen beste sailkapenen artean, egintza murriztatzaileak eta

    gizabanakoen aldekoak izango genituzke.

    Egintza murriztatzaileak eskubideak mugatu edo eginbeharrak edo zamak ezartzen dituztenak

    izango lirateke, zeinak lege lerruneko arauetan jaso behar diren eta arrazoituak behar dute

    izan. Errebokagarriak izan daitezke.

    Gizabanakoen aldekoak berriz, interesatuarentzat aldeko efektuak sortzen dituzte, haien alde

    eskubideak edo bidezko interesak aitortuz edo zamak kanporatuz edo murriztuz.

    Aipatu beharra dago, egintza bat efektu bikoitza izatekotan, onurazkoak izango balira bezala

    errebokatu behar direla.

    Aipatutakoez gain, administrazio egintza moten aurrean, administrazio bidea agortzen dutenak

    eta ez dutenak izango genituzke. Azken hitza duen organoak emandako organoak ematen

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    5/10

    Administrazio Egintza

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    41

    duen egintzak, bide administratiboa agortu egiten da. Hauek, zuzenean bide judizialean

    errekurritu beharko dira, berraztertze errekurtsoa eskatzeko aukera izango dugularik

    kontentziosora, hau da, bide judizialera jo aurretik. Aldiz, administrazio bidea agortzen ez

    duten egintzak, gorako helegitea tarteratu beharko da, goi-organoaren aurrean, zuzenean bere

    gain duen organoaren aurrean.

    Araudiari dagokionez, hona hemen zein den indarrean dagoena:

    Araudi orokorra: LPAC 109. ArtikuluaHonen arabera, bide administratiboari amaiera jarriko diote gorako errekurtsoen ebazpenak,

    gaineko organorik ez duten organo administratiboen ebazpenak, gainontzeko organoen

    ebazpenak lege batek hala ezartzen duenean eta bidearen agortzaile izaera duten paktu,

    akordio, hitzarmen eta kontratuak.

    Estatuan: LOFGAE Xedapen Gehigarriko 15.Artikulua Eremu lokalean: LBRL 52.2artikulua Unibertsitatean: LOU 6.4artikulua.

    Egintzak irmoak izango dira errekurritzeko epea behin igarota dagoenean eta beraz, ezin

    izango dira errekurritu.

    Administrazio-egintza motekin jarraituz, bere hartan utzitako egintzak izango genituzke

    (consentido). Kasu honetan Interesdunak ez du garaiz errekurritu eta ustez onartu egin du,

    nahiz eta hirugarren batek aurkaratu.

    Berrespen-egintzak ere bereizi behar ditugu hemen. Hauek izango lirateke aurretik emandako

    beste egintza baten erreprodukzioa edo bere hartan utzitako bat berresten duena. Hauek ezin

    dira errekurritu. Salbuespenez, deialdi baten oinarriak deusezak direnean errekurritu ahal

    izango dira handik sortutako egintzak.

    Orain aipatu beharra dago egintza politikoak ere badaudela. Hauek historikoki izan duten

    adiera gaur egun gainditu dela esan daiteke. Gobernuak nazioarteko harremanetan edo

    gorteekin duen harremanetan emandako egintzak izango dira hauek. Espainiar Konstituzioaren

    106.artikuluari jarraiki, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioari dagokio kontrolatzea

    erregelamendu ahala eta administrazioaren jardueraren legezkotasuna.

    LJCAren 2.artikuluak Gobernu egintza bezala jasotzen ditu eta esaten du kontrolagarriak izango

    direla honako aspektuetan: elementu arautuetan, eskubideen babespenean eta kalte-

    ordainaren inguruan.

    4.4 Administrazio egintzaren elementuak4.4.1 Subjektiboak

    Elementu subjektiboetan, lehenik eta behin administrazioa bera aipatu beharra dago, zeina

    ahalaren tituluduna izango den. Berarekin batera eskumena izango dugu zeina organo bati

    esleitzen zaion.

    Inbestidura izango da administrazio egintzaren beste elementu subjektiboetako bat. Honek

    suposatuko du legezko izendatze bat, posesioa hartzea eta jarduera egoeran egotea

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    6/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    42

    Administrazioa.

    Azken elementua Abstentzio eta errefusatze kausak ez egotea izango litzateke. Izan ere, hauek

    egotekotan, zenbait organok ezin izango dituzte administrazio egintzak aurrera eraman.

    4.4.2 ObjektiboakElementu objektiboei dagokionez, lehenik eta behin edukia izango genuke, zeina

    ordenamendu juridikoarekin bat etorri behar du, LPACko 53.2 artikuluak xedatzen duen

    moduan.

    Bigarrenik, egintzak irizpidezko elementuak izango balitu, administrazioak askatasun gehiago

    izango du hura ematerakoan, beti ere zuzenbidearen printzipio orokorrak eta xedea

    errespetatuz egiten badu.

    Helburua edo xedea errespetatzen ez denean, dakigunez xede-desbideraketa baten aurrean

    egongo ginateke zeina deuseztagarraitasun kausa bat den.

    Egintzaren edukia zilegia, zehatza eta posiblea izan behar du, askatasuna gutxien murriztenduena aukeratu behar delarik, LPACko 92.artikuluak xedatutako moduan.

    Egintza ebazpen bat izatekotan, esan beharra dago osoa eta kongruentea izan behar dela

    89.artikuluari jarraiki. Osoa izan behar dela aipatzen dugunean, espedientean sorturiko arazo

    guztiak erabaki behar dituela esan nahi dugu eta kongruentea dela esaterakoan, eskatutakoari

    erantzun behar diola esan nahi da.

    4.4.3 FormalakEgintza orok forma konkretu bat izan behar du eta forma hori osatzen duten elementuak

    formalak izango dira, honako hauek bereizten direlarik:

    Lehenik eta behin prozedura izango genuke. Izan ere, egintza administratibo guztiak prozedura

    jakin bat jarraitu beharko dute baliagarriak izateko.

    Adierazpen formari dagokionez, esan beharra dago idatziz eman beharko direla bere izaerak ez

    badu beste era bat exijitzen. Hala eta guztiz ere, beti jasota geratu beharko da hirugarrenen

    eskubide edo interesetan eragingo balu.

    Jakinarazpenak egiteko gero eta gehiago erabiltzen dira baliabide telematikoak. Hau arautzen

    duen legea hiritarrak zerbitzu publikoetara era elektronikoak erabiliz iristeko 11/2007 legea

    izango litzateke.

    Idatziz ematen diren egintzen edukia honakoa izan beharko da nahitaez: idazpurua, hitzaurrea,motibazioa, edukia, errekurritu daitekeen noren aurrean eta zein eperen barruan, lekua, data

    eta sinadura.

    Azkenik, egintza oro motibatua izan beharko da, motibazioa LPACko 54.artikuluan arautzen

    delarik.

    4.5 Egintzak arrazoitzea (motibazioa)Egintza bat motibatzea, arau juridikoek ebazpen bat ematera eramaten duten arrazoiak

    azaltzea da eta ezinbesteko baldintza da irizpidezkoetan eta murriztatzaileetan.

    Motibazioaren bitartez, Administrazioak kanporatzen edo azaltzen du zergatik aplikatu dituen

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    7/10

    Administrazio Egintza

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    43

    arau jakin batzuk, eta horren arabera, zergatik eman duen egintza.

    Esan beharra dago arrazoitzea egintzaren kausa kontrolatzeko neurri tekniko bat dela eta

    nahikoa izan behar duela nahiz eta laburra izan.

    4.6 Egintzen baliozkotasun presuntzioaEgintzen baliozkotasun presuntzioaren arabera, Administrazioak emandako egintza oro

    baliozkoa izango dela presumitzen da kontrakoa frogatzen ez den bitartean, hau da,

    deuseztasun edo deuseztagarritasun kausarik frogatzen ez den bitartean.

    Presuntzio honen ondorioz ulertzen da berehala betebeharreko obligazioa sortzen dela, hala

    ezartzen baita LPACko 56 eta 57.artikuluetan.

    Baliozkotasunaren presuntzio hau iuris tantum da eta beraz, errekurritze-karga egintza

    betebehar duenari dagokio.

    Egintza deusezen aurrean, presuntzio hori desagertu egiten da eta LPACko 112.artikuluaren

    arabera, egintzaren eraginkortasuna geldieran uztea baimentzen da.

    4.7 Egintzen eraginkortasuna:jakinarazpena eta argitalpenaAdministrazio-egintzak berehalako eraginkortasuna izango dutela adierazi dugu LPACko

    57.artikuluak xedatutakoaren arabera, baina artikulu berak honako salbuespenak barnebiltzen

    ditu bere erredakzioan:

    Lehenik eta behin, ez du berehalako eraginkortasuna izango egintzaren eduki berak horrela

    aurreikusten badu.

    Bigarrenik ez du berehalako eraginkortasunik izango egintza jakinarazia edo argitaratua izan

    behar duenean, edo gaineko organo baten onarpena izan behar duenean.

    Jakinarazpenari dagokionez, LPACko 58 eta 59.artikuluetan arautzen da eta horien arabera,

    ebazpenak, eskubide edo interesetan eragiten dutenean jakinaraziak izan beharko dira.

    izapidezko egintzak oso kasu zehatzetan jakinarazi beharko dira.

    Jakinarazpenaren edukia honakoa izan beharko da: testu osoa, arrazoia, bide administratiboa

    agortzen duen eta tartera daitezkeen errekurtsoak.

    Jakinarazpena egiteko moduari dagokionez, jakinarazpena egin dela egiazta dezakeen edozein

    modu onartzen dela esan beharra dago. Honen inguruan 11/2007 legeko 28.artikulua izango

    genuke.

    Salbuespenak ere badaude. Izan ere jasotzailearen bizilekua ezezaguna denean, iragarki-taulan

    iragarriko dira.

    Jakinarazpenaren lekua, interesdunak berak ezarri behar du. Interesduna bere helbidean

    aurkitzen ez denean, prozedura jakin bat jarraitu behar da eta ordezkaritza baliozkotzat jo

    behar da.

    Jakinarazpenak egintzaren testu osoa jasoko ez balu, akastuna izango litzateke eta ez luke

    efekturik izango. Bestelako akatsik balego, arau hori salbuesten da.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    8/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    44

    Argitalpenari dagokionez, esan beharra dago egintzaren hartzailea plurala eta zehaztugabea

    denean onartzen dela. LPACko 59.artikuluak ezartzen duenaren arabera, lehiaketa-

    prozeduretan, deialdiak ezarriko du nola argitaratuko diren egintzak.

    Legeek edo interes publikoak honela galdatzen dutenean ere baimenduko da egintzak

    argitaratzea.

    1172007 legearen arabera, aldizkari ofizial eta argitalpen-taulen argitalpen elektronikoa ere

    onartuko da.

    Argitalpen edo jakinarazpen falta eraginkortasuna atzeratuko du egintza murriztatzaileetan

    baina ez aldeko egintzen kasuan.

    ATZERA ERAGIN-EZAREN PRINTZIPIOA (57.3)

    Administrazio egintzak, atzera eragin-ezaren printzipioaren gain osatzen dira. salbuespen

    gisara legeak onartzen du atzera eragina honako kasu hauetan: deuseztatu diren egintzenordez egintza berriak ematen direnean edo administrazio-egintzek onurazko efektuak

    dituztenean, baina beti ere hirugarren pertsonen eskubideak urratzen ez badituzte.

    4.8 Eraginkortasuna eteteaEgintzen eraginkortasuna denboraldi baterako edo behin-betiko eten daiteke. Denboraldi

    baterako denean, egintza geldieran utzi dela esaten dugu, kautelazko neurri bat izan

    daitekeelarik.

    LPACko 111.artikuluari jarraiki, onartzen da geldieran uztea: egintzaren betetzetik ezin

    konponduko diren edo nekez konpon daitezkeen kalteak sortzeko arriskua dagoenean.

    Honekin batera, 113.artikuluak beste zenbait kautelazko neurri aurreikusten ditu interes

    publikoaren babeserako eta ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko helburuarekin.

    Geldieran uzteak pertsona askoren egoeretan eragingo balu, neurria argitaratu egin beharko

    da nahitaez.

    4.9 Administrazioaren isiltasuna.4.9.1 Ofizioz hasitako prozeduretan

    LPACko 44.artikuluari jarraiki, ofizioz hasitako prozeduretan interesdunarentzat onurazkoak

    diren eskaeren aurrean, isiltasunez ezeztatuak ulertu beharko dira. aldiz, interesdunarentzat

    kaltegarriak izan beharko luketen ebazpenetan, isiltasunak prozeduraren iraungitzea ekarriko

    du.

    4.9.2 Interesdunak eskaturik hasitako prozeduretanEpea igaro eta ebazpenaren jakinarazpenik ez bada ematen, eskaera estimatutzat edo

    ezeztatutzat eman daiteke isiltasunaren bidez. Horrek ez du eragozten Administrazioak duen

    betebeharra ebazpen espresu bat emateko.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    9/10

    Administrazio Egintza

    2012-2103

    Administrazio Zuzenbidea I

    45

    Oro har, interesdunek eskaturi hasitako prozeduretan isiltasuna positiboa dela ulertu behar da;

    hau da, eskaera estimatuz jo behar da. Hiru salbuespen ezartzen ditu LPACko 43.artikuluak:

    Legezko edo Zuzenbide Komunitarioko arau batek aurkakoa ezartzen duenean, Eskabide-eskubidea gauzatzen denean eta Egintza aurkaratzeko prozeduretan; honen salbuespena izango da gorako

    errekurtsoaren ezezko isiltasunaren aurka tarteratu denean.

    Isiltasun positiboaren izaerari dagokionez, esan beharra dago berez egintza administratibotzat

    jotzen dela eta beraz, administrazioak gerora eman dezakeen egintza, isiltasunez emandakoa

    berresteko izan behar direla.

    Deusezak izango dira ordenamendu juridikoa urratzen dutenak, haien bidez ahalmenak edo

    eskubideak eskuratzen oinarrizko ukanbeharrako bete gabe.

    Hauek ofizioz berrikusiak izan daitezke eta prozedura bitartean egintzaren exekuzioa eten

    daiteke.

    Isiltasun negatiboari dagokionez, esan beharra dago ez dela egintzaren mailakoa, baizik eta

    fikzio juridiko bat izango da, interesdunei errekurtsoak jartzeko aukera ematea xede duelarik.

    Ez du eragozten Administrazioak duen betebeharra egintza espresuki emateko eta beraz,

    administrazioa ez dago isiltasun horretara lotuta.

    Interesdunak isiltasuna eta gero sortutako egintza aurkaratu dezake. Isiltasun honen aurrean,

    interesdunak ustezko ezeztea aurkaratu edo espresuki emandako ebazpena itxaron dezake.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Administrazio Egintza

    10/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    dministrazio Zuzenbidea I

    46