3.ebaluazioa. errepasoa

Upload: agurtzaneiturbe

Post on 02-Mar-2016

59 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

NATURA ZIENTZIAK2.DBH3. Ebaluazioa

1. Zein dira izaki bizidunen funtzioak? Azaldu.

NUTRIZIOA: Nutrizioari esker, izaki bizidunak hazteko eta bizitzeko ezinbestekoak ditugun materia (materia: hazteko eta hondatutako atalak berritzeko) eta energia (energia: ezinbestekoa da bizi-funtzioak betetzeko)lortzen ditugu. HARREMANA: Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin; hau da, barne-ingurunean nahiz kanpo-ingurunean izandako aldaketak (estimuluak) hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu. UGALKETA: Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdin-berdinak edo antzekoak diren ondorengoak sortzen ditugu.

2. Zein da ondoko substantzia organikoen funtzioa? Adierazi bakoitzaren biomolekula organiko mota Glukosa. Izaki bizidunek energia lortzeko erabiltzen dituzte. Gluzidoa da Kolesterola. Zelula-mintza eratzen du. Lipidoa da Kolagenoa. Egiturazko funtzioa du.Azalean dago. Proteina da. ADN. Azido desoxirribonukleikoa: Izaki bizidunen garapenerako eta funtzionamendurako informazioa gordetzen eta helarazten du. Azido nukleikoa da

3. Osatu teoria zelularrari buruzko esaldi hauek: Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude. Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Izaki bizidun ororen bizi-funtzioak (nutrizioa,harremana eta ugalketa) betetzeko gai den unitaterik txikiena da Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.

4. Osatu esaldi hauek: Mintz plasmatikoa zelula oso-osorik babesten eta estaltzen duen mintz mehea da. Zitoplasma likido likatsua da. Bertan organuluak daude. Material genetikoa zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. Bi zelula mota daude : a) Prokariotoa: Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago.b) Eukariotoa: Material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dago.

5. Ondoko marrazkian izendatu egitura bakoitzaren izena eta azaldu bere funtzioa. Adierazi zer zelula eukarioto mota den eta azaldu zergatik.

1. Erretikulu endoplasmatiko izurtsua: proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu2. Erretikulu endoplasmatiko leuna: lipidoak sintetizatu, gordetzen eta garraiatzen ditu3. Golgiren aparatua: Hondakin substantziak kanporatzea4. Lisosomak: Substantziak digeritzea5. Mitokondrioak: Arnasketa zelularra6. Bakuoloak: Gordekinak eta hondakin substantziak gordetzea7. Mintz plasmatikoa: Substantzien sarrera eta irteera erregulatzea8. Kloroplastoak: Fotosintesia egiten da9. Zelula-pareta: Zelula babesten du eta berari esker forma mantentzen du.

6. Ondoko marrazkian izendatu egitura bakoitzaren izena eta azaldu bere funtzioa. Adierazi zer zelula eukarioto mota den eta azaldu zergatik.(2 p)

Animalia-zelulen ezaugarriak:

Ez dute kloroplastorik, ez zelula-paretarik. Bakuolo ugari daude eta txikiak dira Besikula txikiagoak dituzte. Hainbat forma izaten dituzte.

7. Erantzun galdera hauei:(1 a) Zer da fotosintesia?Substantziak ez-organikoak energia ugariko substantzia organiko bihurtzeko prozesua dab) Zelularen zein organulutan egiten da fotosintesia? Kloroplastoetanc) Zein da ezinbesteko elementua fotosintesia gerta dadin? Eguzki-energiad) Zer da klorofila? Kloroplastoetan dagoen pigmentu berdeae) Nola dute izena fotosintesian bereizten diren bi aldiek?1. Argitako aldia2. Ilunpeko aldia

8. Osatu arnasketa zelularrari buruzko ondoko marrazkia.

a) Zer da arnasketa zelularra?Zenbait substantzia organiko erabat degradatzea (oxidazio batez) da, materia ez-organiko bihurtuz energia aska dadin.b) Non gertatzen da?Mitokondrioetan

9. Osatu ondoko taula:

Zelula-zatiketa motaZer gertatzen da?

ERDIBIKETAZelula ama erdibitu eta bi zelula ume berdin-berdin sortzen dira.

ASKOTARIKO ZATIKETAZelula ama zatitu eta zelula ume asko sortzen dira.

GEMAZIOAEuren artean desberdinak diren bi ume sortzen dira.

ESPORULAZIOAEspora izeneko zenbait zelula ume sortzen dira.

10. Osatu testu hau: Nutrizioari esker izaki bizidunek beharrezko dituzten materia eta energia lortzen dituzte elikagaietatik. Organismo autotrofoak substantzia ez-organikoak substantzia organiko gai diren organismoak dira.11.Izendatu eta azaldu animalien nutrizioan gertatzen diren bost prozesuak Digestioa: Elikagaiak substantzia bakunago bihurtu Arnasketa : Organismoak O2 hartu metabolismoa egiteko eta gero, metabolismoan hondakin gisa CO2 kanporatu.Garraioa: Organismoko zelula bakoitzera O2 eta mantenugaiak banatu eta haietatik hondakin substantziak eta CO2 hartu.Metabolismoa: Zeluletako sortzen diren mantenugaiak erabili, egiturak eratzeko eta beharrezko energia lortzeko.Iraizketa: Metabolismoan sortutako hondakin substantziak kanporatu

12. Definitu digestio-prozesuaren faseetako bakoitza. Irenstea: Barazkiak, haragia edo uretan esekita dauden elikagaiak hartzean egiten da. Animalia gehienek ahoa erabiltzen dute irensteko. Digestioa: Elikagaiak mantenugai bihurtzea da. Mantenugaiak elikagaiak baino substantzia txikiagoak eta bakunagoak dira. Xurgatzea: Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea da. Gero, odolak organismoko zeluletako bakoitzaren barrura eramaten ditu. Egestioa: Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak digestio-aparatutik kanpora botatzea da. Elikagai-hondakin horiek gorotz bihurtuta kanporatzen dira.13.Adierazi ondoko esaldiak zuzenak ala okerrak diren. Okerrak direnak zuzendu: a) Olagarroek zirkulazio-aparatu irekia dute. Okerra (itxia)b) Odolak gasak garraiatzen ditu, hala nola, oxigenoa eta karbono dioxidoa. Okerra (mantenugaiak eta hondakin substantziak)c) Zirkulazio-aparatuaren funtzio nagusia substantziak eta gasak garraiatzea da. Okerrad) Bihotza odolak zeharkatzen duen hodia da. Okerra. (ponpatzen eta organoa) e) Zirkulazio-aparatuaren hiru elementuak ondokoak dira:odola,zainak eta bihotza. Okerra. (garraiorako likidoa , hodiak)14. Definitu iraizketa prozesua eta idatzi organismoen hiru hondakin substantzia. Iraizketa deritzo hondakin-substantziak organismotik kanpora botatzeko prozesuari. Hauek dira substantzia horietako batzuk: karbono dioxidoa,urea eta amoniakoa.15.Idatzi animalien iraizketa prozesuan aritzen diren organoen izenak eta adierazi bakoitzaren funtzioa Giltzurrunak. Gernua, uraren eta hainbat hondakin-substantziaren nahasketa dena, giltzurrunetan sortzen da. Urarekin nahasten diren substantzia horiek urea eta amoniakoa izaten dira. Gernua giltzurrunetatik gernu-maskurira iristen da, ureterretatik barrena, eta uretratik kanporatzen da. Birikak. Haien funtzioa zelulek sortutako karbono dioxidoa kanporatzea da. Izerdi-guruinak. Ugaztunek dituzten guruin horiek larruazalaren azpian daude, eta hondakinak izerdi gisara kanporatzen dituzte. Gibela. Organo honek organismoarentzat kaltegarriak izan daitezkeen hondakin-substantziak isurtzen ditu hesteetara, handik kanporatzeko.Gatza jariatzeko guruinak. Animalia batzuek, hala nola kaioek eta dortokek, itsasoko animaliak jaten dituzte eta, ondorioz,gatz gehiegi metatzen dute organismoan. Hegaztiek mokoaren gainean dituzten zulo batzuetatik kanporatzen dute gatza, eta dortokek, berriz, begien alboan dituzten zulo batzuetatik.16.Jarri ordenan landareen nutrizioan parte hartzen duten prozesu hauek eta azaldu bakoitzean zer gertatzen den eta zeren bidez. Fotosintesia - mantenugaien xurgatzea izerdi landuaren garraioa - izerdi landugabearen garraioa1.Mantenugaien xurgatzea: Sustraien bidez mantenugai ez-organikoak (H2O, gatz mineralak ) xurgatu.2. Izerdi landugabearen garraioa: Garraio-hodietan zehar,mantenugai ez-organikoak landareen berdeetaraino garraiatu.3. Fotosintesia: Eguzki-argia erabiliz substantzia ez-organikoak substantzia organiko bihurtu.4. Izerdi landuaren garraioa: Garraio hodietan zehar substantzia organikoak landareen zeluletako bakoitzera garraiatu.

17.Zer elementuk osatzen dute erlazio-funtzioa izaki bizidunetan? Estimuluak Errezeptoreak Koordinatzaileak Efektoreak

18. Adierazi zein den estimulua eta zein erantzuna kasu bakoitzean:

a)Kanpoko tenperaturak hotzak direnean, muskerra gorde egiten da eta ez du ezer egiten, energiarik ez xahutzeko. Estimulua: Fisikoa Erantzuna: Mugimenduzko erantzuna b)Lur-zizareak argitik ihes egin eta lur hezean gordetzen du bere burua, hezetasuna bilatuz. Estimulua: Fisikoa Erantzuna: Mugimenduzko erantzuna c)Marmokak, animalia bat ukitzen duenean, azala narriatu eta azkura eragiten duen likido bat injektatzen dio. Estimulua: Kimikoa Erantzuna: Jariatzezko erantzuna d)Kameleoiak, inguruan harrapari bat dabilela hautematen duenean, bere burua kamuflatzen du,dagoen lekuaren kolorea hartuz. Estimulua: Biotikoa Erantzuna: Jariatzezko erantzuna 19. Esaldi hauek okerrak dira. Zuzendu, eta idatzi esaldi zuzenak behean. Mugimendua sortzen duten efektoreak guruinak dira. Giharrak Substantziak sortzen dituzten efektoreak giharrak dira. Guruinak Berezko edo senezko portaera ikasi egiten da. Ikasitakoa Koordinazio sistemak nerbio-sistema eta nerbioak dira. Sistema endokrinoa 20. Bete ezazu ondoko taula: EzaugarriakNerbio-sistemaSistema endokrinoa

Zer bide erabiltzen du?Nerbioak

Odola

Zeren bidez helarazten du?Nerbio-bulkadak Hormonak

Erantzunaren lastertasunaAzkarra

Motela

Erantzunaren iraupena Iragankorra,laburra

Iraunkorra

Zer funtzio erregulatzen eta koordinatzen dituLokomozioa

Hazkuntza,garapena.metabolismoa...

21. Adierazi ekintza hauek borondatezkoak (B) edo oharkabekoak (O) diren: a)Tximu batek besoa oso azkar mugitu du, ziztada bat nabaritu ondoren. O b)Katamotz bat erreka bazterrera joan da goizean goiz, ura edatera.B c)Lehoi baten bihotz taupaden erritmoak gora egiten du, gazela baten atzetik doanean.O d) Elefante batek bere gorputzeko tenperaturari eusten dio etengabe.O e)Koala batek maitasunez laztantzen du bere kumearen azala.B 22. Lotu gezien bidez bi zutabeetan ageri diren elementuak: Geotropismoa Argia da estimulua. Fototropismoa Grabitatea da estimulua. Tigmotropismoa Ura da estimulua. Hidrotropismoa Ukitzea da estimulua.

23. Idatzi irudi bakoitzaren azpian zer nastia motari dagokion eta zein den nastia mota horren estimulua:

Nastia: Sismonastia Nastia: TermonastiaEstimulua: Intsektuen kontaktua Estimulua: Tenperatura

Nastia: Fotonastia Nastia: Sismonastia Estimulua: Argia Estimulua: Kontaktua