250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] non zer 54 matxalen ziarsolo 30 ainhoa...

29
k u 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

ku250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a

Page 2: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[publizitatea]

Non zer

54 Matxalen Ziarsolo

30 Ainhoa Malexetxebarria

11 Karla Llanos

4. PLAZA. K.olate

5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea.

6. FACEGUK. Eraso matxistei emoten zaizkien erantzunak egokiak dira?

7. LEHEN ETA ORAIN. Kortiñe baserria (Getxo),1973.

8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.

11. ERRETRATUA. Karla Llanos Etxabe.

12. HERRIZ HERRI. Getxo 12. Leioa 16. Erandio 18. Sopela 20.

Berango 22. Gainontzeko herriak 23.

25. AGENDA.

SAKONEAN

26. ALBUMA. Gure Esku Dago dinamika Uribe Kostan.

28. ARGAZKIA. Titan garabia.

30. BERBETAN. Ainhoa Malexetxebarria Unzetabarrenetxea.

34. FOTOGRAFIA. Lander Alvarez, G. Martinez de la Hidalga, S.

Gonzalez eta K. Karakuel.

40. SAKONEAN. Berangok kostalderik izan du? Galdu zuen?

KULTURA ETA AISIA

42. ZINEMA. Bilboko Hileko Dokumentala zinema-eskaintza.

43. MUSIKA. Getxoko Jazzaldiko talde-lehiaketako finalistak.

44. LIBURUAK. Leioako Ni gazte nintzenean... lehiaketa.

45. KIROLAK. Pakea Getxo Bela Eskolaren aurkezpena.

46. MUNDUKATUAK. Aitor Villanueva.

47. ZIENTZIA. Bidaiak denboran zehar ( I ).

AMAITZEKO

49. PINTXOTAN. Txipiroiak amerikar saltsagaz.

50. HOROSKOPOA.

51. KOMIKIA. Laurita Siles.

52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.

53. FLASH BACK. Galea futbol taldea, 1973 inguru.

54. AITORMENAK. Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena.

Azala: Samien herria ezagutu duten bidaiariak

UK3

BerbetanHaize Berria-ko (genero indarkeriabizi izan duten emakumeen kolekti -boa) kide da arkitekto goliztarra.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

www.ukaldizkaria.biz

Erandioko Udala

Plentziako Udala

Urdulizko Udala

TRATU TXARRENBIKTIMAK ARTATZEKOEUSKO JAURLARITZARENTELEFONO ZENBAKIA: 900 940 111

UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa. 48991 Getxo [email protected] tf. 94 491 13 37

HARPIDETZA > bete azpiko fitxa eta guri bidaliIzena.......................................... Deiturak..........................................................................

Kalea/zenb..................................................................... Herria.................................

e-mail.....................................................................................

Telefonoa..................................... Mugikorra........................................

Urtero o 20 euro o 30 euro o 50 euroo beste kopuru bat ............ euro

Kontu zenbakia (20 digito)

oooo oooo oo oooooooooo

aldizkariaetxean jaso gura baduzu

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta Elkartea

HELBIDEA: Martikoena 16, 2. solairua 48992 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171 / Tf. 944 911 337

ZUZENDARIA: Irantzu Sagarminaga

ERREDAKZIOA: Zuberoa Iturburu, Julen Nafarrate,Iker Rincon, Irantzu Sagarminaga

FOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

TESTUEN ORRAZKETA: Ziortza Vega

KOLABORATZAILEAK: Jorje Perez, Bittor Egurrola, ArmandoLlamosas, K.Olate, Amaia Arriaga, Aritza Bergara, Algortako BertsoEskola eta Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

MARRAZKILARIA: Laurita Siles

PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Erika Martinez (944 911 337)

FILMAZIOA: Parima Digital S.L. / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

© Boluntzarreta

Sopelako Udala

Page 3: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[plaza]

Antzuola

gu geu

Zelan ospatu zenbaki borobila?Jai har genezake! Ez ba, zerbait bereziagoa izan beharko luke... Argazki bidez? Aspaldi, herenegun, atzo, gaur, bihar, etzi... Halakoak hamasbotero gurean...Xapain, cava, patxaran, txakolin, sagardo, garagardo, kalimotxo, freskagarri, edo irabiaki... Ur gehiagorik ez! Alkoholdun ala alkohol bako, baina izan dadila etxeko zukua! Itsaski-jana, bi kiloko txuleta, opil goxoak, tarta, pastela... Zeingura, baina izan dadila euskal- !Ez dugu borobiltasun hau ospatuko! Edo: Aldizkariko lau ertzak zabaldu, eta euskaldun zein euskaltzale sukaldari finakaz batu gara. Uribe Kostarako komunikazio-menuak, osagai barri bi izango ditu; hirukoa orduan... Sakon hartu arnasa, sutetik usain goxoa dator... Xuabe-xuabe, zure belarrira irakurle, goxo-goxo, lerroz lerro, zure begietara, eta sakon-sakon...Uribe Kostako egunerokotasuna kontatuko dizugu... Zein zaporeko koktel edo jaki urtengo dan, laster jakingo duzue...

UK-ko lantaldea

250. UK!

K.Olate

Non?, galdetu du harriduraz bikote gazte-ak Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidea-ren al de dagozkien metroak Antzuolanizan go di re la entzutean; lehenengo aldiada, nonbait, izena aditzen dutela edo, be -hintzat, erre pa ra tzen diotela, eta antzik ereez diote ema ten non demonio egon daite-keen herri edo de na delako hori; tira, An -tzuolan Ba rri ka edo Ur duliz aipatuko ba -genu bezalatsu. Bada, gu re biluztasun geo-grafiko-kulturala apur bat estaltze aldera,hona hemen sarean ha rra patutako Antzu -o lari buruzko puska ba tzuk.

Antzuola Debagoiena eskualde gipuz -ko arreko udalerri bat da; 27,9 km2ko aza-lera du eta Bergaratik Zumarragarako bi de -an dago, Deskarga mendatearen magalean;2.200 biztanle inguru ditu; garai batean ne -kazaritza eta abeltzaintza ziren jardueraekonomiko nagusiak; gaur egun, batik batjoan den mendeko 60 eta 70ko hamarral-dietan izandako hazkundearen ondoren,industria da herriko ekonomiaren ardatza.

Lau antzuolarretik hiru euskaldunakdi ra; bizkaiera ere deitzen dugun mende -bal de ko euskararen mugan dago Antzuola,Des kar gako beste isurialdea gipuzkerareneremu baita.

Jai ikusgarria ospatzen dute urtero uz -tai laren hirugarren larunbatean: Mai ru a renAlar dea. Alardeak, batetik, foruak erau ziau rretik urtero egin ohi zen arma eta arma-gizonen errebista dakar gogora; bes tetik,920 urtean Junkarian (Nafarroa) Kor do ba -ko emi rraren aurkako batailan izan zirenhe rri tarren arrakasta oroitzen du, buruzagimai rua errendiarazi zutenekoa antzeztuz,musika, dantza, bertso, eta eskopeta zeinka noi hots artean. Ze haz ta sun historikoakgorabehera –Abdelra man IIIk kristauen os -tea txikitu zuela di o te historialariek– “herriizatea ren harrotasuna” adierazten du tradi-zio ho nek (Antzuolako Udalaren webgunetik).

Antzuolarrek ez dute, baina, tradi-zioa argudiatu jokabide onartezinei eus-teko, eta egungo balio eta ikuspegiraegokitzen joan dira jaia: emakumeaksartu dira, eus ka ra darabilte aurreko gaz-telaniaren or dez, buruzagi mairuarekikoerdeinuzko jo kabidea –turbantea erantzieta zapaltzera behartzen zuten, besteakbeste– zuzendu da, eta bi buruzagiak,antzuolarrena eta mairuena, parez pare

eta elkarrekiko errespetuz azaltzen dira.Antzuolarren bu ru zagiaren azken berbe-kin bukatuko dut, hain zuzen ere,Antzuolari buruzko azalpentxoa, zuzenislatzen dutelakoan Ekai na ren 8an esku-tik helduta bertan bilduko garen UribeKostako herritarrok ere pen tsatzen dugu-na: “guk pe gure herrixan izaeria eta nor-tasuna defendiko dogu,.... eta zin itten do -tsut, zuena eztogula zapalduko”. m

4UK

[irudia]

UK5

Odola zeriola / Aurreko batean [Sakonean]-en kontatu genizun gure kostaldetik nahiko hur, sarri, izurdeak ikustekoaukera dagoela; eta a zer bizipoza halakoetan! Ostera, zoritxarrez, ez da lehenengo biderra, tamalez ezta azkena ere, Uribe Kostakohondartza eta labarrak halako animalien hilerri direna. Bihotza uzkurtzen zaigu orduan... Akituta, zaurituta, ahotik odola zeriola,hiltzeko lur hartu zuen Gorrondatxe hondartzan irudiko izurdeak, itsasoko ur bizi, harro eta askeetatik kanpo... Babes zibilekoeknon eta zelan “lur emon” zioten ez dakigu; uretatik urrunegi ziurrenik. m / Argazkia: Ibon Uribiarte

AZKORRI (GETXO), 2014KO MARTXOAREN 20A

Page 4: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

UK7

Iraganez doa denbora* beti / KORTIÑE BASERRIA (GETXO), 1973* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

[lehen]

[orain]

GET

XOKO U

DAL LIBURUTE

GIA

ASIER M

ENTX

AKA

6UK

[faceGUK] Auzokideen iritzia jakin gura duzu?Herrietan pil-pilean dauden gaiak, galderaumoretsuak, eztabaida sor ditzaketenak...

Idatzi galdera gure facebook-eneta zeure partez luzatuko dugu!

Eraso matxistak emoten direneanegokiak dira emoten diren erantzunak?

Gizarteak ez du erantzun egokia e -maten. Gaur egungo gizarteak paso egi-ten du horretaz, bakarrik parte batekerantzuten du. Norbera ukitzen badutebai irtengo da kalera, baina bestela ez.Instituzioek ez diote ematen behar bes-teko garrantzia. Zerbait egingo balute,gauzak ezberdinak izango lirateke.

Ustaritz Olabarrieta

Leku guztietan irakur ditzakegu kriti-kak, horiek soberan justifikatuta dau de,baina agian norbanako legez zer eginde zakegun hausnartu beharko ge nuke,horiek guztiak konpontzeko eta be rriroerrepikatu ez daitezen. Ber dintasuna be -netan efektiboa izateko per tsona guztionartean zer edo zer egin behar dugu.

Mikel Martinez

Hurbileko kasuak ez direnean jendeanahiko “pasota” da. Beti ikusten duguema kume bat eraso egin dutela ez dakitnon, eta familiarra edo laguna ez bada,paso egiten dugu. Instituzioek agianapur bat gehiago mugitzen dira jendau-rrean, baina ezer gutxi gehiago.

Jorge Cambeiro

Erantzunaren arabera. Uste dut ba -da goela erantzun on bat jendearen alde-tik, informazioa ugaria da, eta kaltetuta-ko emakumeentzako laguntza eskain -tzen diren telefonoak eta elkarteak dau -de. Hala ere, jendearen kontzientziazioagarrantzitsuena da, eskoletan eran tzunhandiagoa egon beharko luke.

Jennifer Gomez

Komunikabideetan sarritan agertzendira genero indarkeriarekin lotutako al -bis teak, baina gizartean beharrezkoa dasakontzea egunerokotasunean bizi ditu-gun jarreretan, sexismoa gertatu ez da -din. Horietan sakon tzen badugu eta ja -rrera horiek identifikatzen baditugu, ego-era aldatzeko gai izan gaitezke.

Eneko Garcia

Ez dago erantzun bat oso deigarriadena. Emakumeen Mundu Martxa plata-formak planteatutako protokolo bat da -go, hau da, jazoeratik 72 ordutara kon -tzentrazio bat egitea; baina uste dut osojende gutxik parte hartzen duela horie-tan. Instituzioetan asko hitz egiten dahorretaz, baina ez dute ezer ere egiten.

Lohitzune Rodriguez

> ikaslea > udal langilea > tabernaria

> langabea > tabernaria > tabernaria

Leioa Leioa Leioa

Leioa Algorta Algorta

6UK

Page 5: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[talaia]

uribitakora > etxera buelta

1

Tenerifeko oporraldiazoritxarrez zait akabo,hegazkinei diedan fobiagainditu beharrean nago.Ai! Bat-batean turbulentziekinhau mugitu da arraro.Gerrikoaren argiak gorridenbora lar du igaro,eta ito arte estutu arrenez nago seguruago.

2

Bueno, hobe dut lasai mantenduirten nahi badut bizirik.Marrazki horiek ikusi ditutlarrialdi plana badakit!Txirrista hori handi batetikegin behar dela irrist.Inor baino lehen aterako naizatzean dudan atetik,garraio astun hau paperezkoabioi bihurtu aurretik.

3

Baina altxatu ta azafatakbegiratu nau hain txarto,momentu batez sentiarazinauela ganorabako.Ondoko batek esan dit "lasai,ez zaigu faltatzen asko"Ia izan ditut ordu erdianhiru atake kardiako.Azkenik lurra zapaldu duguohartu naizenerako.

Testua:Maialen Markaida SantamariaArgazkia:Asier Mentxaka

* Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten

Arriluze, 2014ko otsaila

8UK

Uribitakoran parte hartu gura duzu?Bidal egiguzu atal honetan

agertzea gura zenukeen argazkiaeta bertan ikusiko duzu, bertso eta guzti!

[email protected]

Fredi Paia izango da hizlari

Uribe Kostako Mankomunitate Zerbi -tzu ak jakinarazi duenez, Uribe Kostakober tsolaritzaren gaineko berbaldiak an to -latu dituzte Gorlizen, Urdulizen eta So -pe lan. Lehenengo hitzordua dabordu kopasa bada ere, aukera baduzu oraindino,hurrengo zitak on do ren go hauek dira: hi -laren 24an, eguena, Urdulizko kulturetxean arrastiko 20:00etan izango da hi -tzal dia, eta hurrengo hilean, maiatzaren

8an, eguena bere, Sopelan, Kurtzio kul -tur etxe an 20:00etan. Fredi Paia izan goda hizlari; izan ere, akor duan izan, orainurtebete eskas Al gortako ber tsolariakUribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980)liburua ar gi ta ratu zuela, Labayrugaz al -kar lanean. Ho rren bestez, hor jasotako es -ku aldeko hango zein he men go bertso-(h)is torioak ondo eza gu tzen dituen hiz la -ri a gaz jarduteko aukera egongo da. m

berbaldiak > bertsolaritza Uribe Kostan

Izen-emotea: apirilaren 30era arte

Bapiruke asteburua antolatu du Getxo -ko Bizarra Lepoan euskara-alkarteak.Mai a tzaren 17-18ko aste akabua IrrienLa gu nek Zerainen (Gipuzkoa) duten ater -pe txe an pasatzeko eta bertan antolatzendi tuz ten hamaika koloretako ekitaldiakazgo zatzeko aukera baliatu gura duenakizena emon beharko du hilaren 30a bainole he n. 5-7 urteko ume euskaldunei be -girako ekimena da, Bizarra Lepoaneko

bazkide direnek 40 euro ordaindu be har -ko dute; gainontzekoek 60 euro, eta Ge -txon gitxieneko errenta jasotzen dutenek20 euro. Azaldu dutenez, “Bankuko abo -na rearekin (Euskadiko Kutxa 3035 010806 1081032766) eta Osakidetzako txar te -l a ren kopiarekin bulegora etorri eta izen-emate orria bete”. Horren albotik, arin ibi -li, leku mugatuak daude-eta. mInfo+: 944 910 387 / www.bizarralepoan.org

asteburupasa > irrien lagunakaz, Zerainen

Maiatzaren 16an amaituko da izen-emote epea

Irudimena lehiaketaren IV. ekitaldia abi -a tu dute Azkue Fundazioak eta Eus kalKul tur Erakundeak. Lehiaketaren helbu-rua “gazteen artean euskal kulturaren ingu-ruko sormena bultzatzea da, literaturan,grafismoan eta soinu sorkuntzan”. An -tolatzaileek azaldu dutenez, “Propo sa tzendiren soinuetan oinarrituta, parte har tzai -leek lan berri bat sortu beharko dute hi rukategoriaren batean: soinu berri bat sortu,

idatziz testua sortu, edo irudia sortu. Edo -zein formatu eta lan mota onartzen da, etaparte hartzaileek askatasun osoz sortzekoaukera izango dute”. Bederatzi soinu pro-posatu dituzte, soinumapa.net-etik hartu-takoak dira eta Crea tive Commons lizen -tzia dute. Lanak mai a tzaren 16ra artebidali ahalko dira; ka te goria bakoitzekobina sari emongo dituzte . m

Info+: irudimena.com

lehiaketa > gazteen sormena bultzatzeko asmoz

[talaia]

UK9

Page 6: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[publizitatea]

[erretratua]

Karla Llanos Etxabe > Getxoko memoria saretzenZertarako erabili zen Arrigunagako skate-park alboko gotorlekua? Eta malakateak? Eta...? Txikitatik, horrelako galderak izan dituburuan Karla Llanos getxoztarrak. Inguruarekiko jakinmin asegaitza. Kuriositatea. Hori dela-eta, 2011. urtean Memorias de Getxobloga sortu zuen (http://getxosarri.blogspot.com), Getxoko aspaldiko kontuez berba egiteko, argazki zaharrak erakusteko... “Urte bianastelehenetik barikura arte artikulu bat idatzi dut egunero”. Llanos getxoztar peto-petoa da, “Areetako eskoletako plazan jaioa”, eta betiizan du teknologia barriekiko interesa: “Nahiko pirata naiz, ordenagailuetan saltseatzea gustuko dut”. Baina bere interes nagusia,Getxoko historia, eta batik bat, istorioak dira: “Iraganak gaur egun gertatzen diren egoera asko ulertzen laguntzen digu. Baina memoriahori jaso behar da, bestela denboragaz galduko delako”. Beraz, jendeak elkarbanatzen badu, bera gustura! “Nik nire etxean gordetzeak ezdu ezertarako balio”. Argazkiak jartzeaz gain, elkarrizketak ere egiten ditu: “Batzuk oso bereziak dira, Miren Larrearena, adibidez.Emakume harrigarria da!”. Llanosentzat, ez da erraza informazio hori guztia batzea, baina... “niretzat ez da lana. Lana bihurtzen denegunean utziko dut, nahikoa lan egin dut jada bizitzan!”. m Argazkia: Asier Mentxaka / Testua: Julen Nafarrate

“Iraganak gaur egun gertatzen diren egoera asko ulertzen laguntzen digu”

UK11

Page 7: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[getxo]

Gaur egungo 17 kilometroeibeste zortzi gehituko zaizkiolaster: 25 kilometro bidegorriizango dute txirrindulariekGetxon ibiltzeko. Udalerrikobederatzi gunetan gehitukodizkiote kilometroak, 2012-15eko Bidegorrien Planeanjaso moduan: orain artekobidegorri zati guztiak lotukodituzte. Lanak udabarrihonetan gauzatuko dituzte eta12 astez luzatuko dira;inbertsioa, barriz, 158.370eurokoa izango da.

Getxoko eta inguruko txirrindularieklaster beste zortzi kilometro izango dituztebizikletaz herrian lasai ibili ahal izateko.Izan ere, gaur egungo bideak lotuko dituz-te, guztira 25 kilometroko sarea osatuz;2012-15eko Bi degorrien Planean jasozuten asmo hori. Uda lak iragarri duenez,udabarri honetan abiatuko dituzte obrakGetxoko bederatzi gunetan: “au zo guztiak19 ikastetxe, zazpi kirol-instalazio, aisialdi-gune, merkataritza-zentro eta sei metro gel-tokiekin lotuko dira”.

Areeta, Romo eta Negurin ondokobidegorri-tarteak egingo dituzte, guztira1.860 metro luze: Maximo Agirre kalean70 metro; Kale Nagusian 465 metro; Erre -kagane eta Areetako Moila lotzeko 872me tro; Leioako etorbidean 152 me tro; etaMa kaleta, Bolueko He ze gunea eta La rra -ña zubi ikastetxea lotzeko 302 metro.

Gai nera, Udalak jakinarazi du Go belaki rol degiaren eta Avanzadaren arteko lotu-ra Ura agentzia egiten ari dela, Erre ka ga -

Zortzi kilometro luzatuko da bidegorri-sarea, 2012-15ekoBidegorrien Planean jaso moduan; lanak udabarrian bertanegingo dira eta herriko bederatzi gunetan garatuko dira

Bizikletei bidea zabalduz

nen iba iertza urbanizatzeko obra dela-eta;“400 metroko luzera izango du bidegorrizati horrek eta tarte berriei gehituko zaie”.

Algorta eta Andra Mari, barriz, on -dokoak lotuko ditu, 5.880 metro bidego-rri eraikiz: Algortako Geltokia plaza Fa -

dura eta Ma kaleta etorbideagaz (2.350me tro); Sal si duko biribilgunea, barriz, Al -dapa, Zu billeta ikastetxea eta Fadura atze-aldeagaz (1.440 me tro); Ormazako biri-bilgunea San ta Marina eta Aixerrotagaz(1.920 metro); eta Bi de zabal kalea Ai xe -rrotagaz (191 me tro).

Udalak gaineratu du tarte “gehiene-

“Lanak 12 astez luzatukodira eta, amaitutakoan,25 kilometro izango ditu

bidegorriak Getxon”

Zugatzarte pasealekuko bidegorri zatia

12UK

tan” seinale horizontalak eta bertikalakipiniko dituztela. Bestalde, oinez ko akazpar tekatu beharko dute txirrindulariekhainbat bidegorri zati eta, erabilera parte-katu hori adierazteko, baldosak ipinikodituzte; hain zuzen ere, “bakarrik” Zu ga -tzar te eta Errekagane kaleetako tarteetanegokituko dute “berariazko bizikleta bi -dea”. Era berean, Cervantes kalearen etaZu gatzarte pasealekuaren arteko konexioa“guztiontzat irisgarri egiteko baliatuko”dituzte Zugatzarteko lanak.

Bidegorri tarte barri horiek atontzekoin bertsioa 158.370 eurokoa izango da etalanak 12 astez luzatuko dira, eguraldiakuzten badu, bederen: “jarduketa askotanpin tatu beharra dagoenez euriaren menpebaitaude lanak”, dio Udalak. m

Info+: www.getxo.net

UK13

[getxo]

Iazko programaren baitako ekimenetako bat

GERNIKA PARKEKOAMBIGUREN KUDEAKETANeguriko Gernika Parkeko Ambigu guneabost urtez kudeatzeko eskaintzak aurkezdaitezke apirilaren 24ra arte, ostalaritzakoestablezimendu-jatetxe gisa erabiltzeko.Esleipendunak urtero aldian aldiko kanona,6.242 euro (zergak kanpo), ordaindubeharko du. Baldintzak araupetzen dituenagiria udal webgunean dago eskuragarri,eta eskaintzak aurkeztu behar dira UdalOndare eta Etxebizitza sailean (Foruak, 6).Parkeak 13.000 metro koadroko azaleradauka eta Udalak 2.760.000 euro inbertitudu berau atontzeko.

Info+: www.getxo.net

FORMAZIOA INDUSTRIAKULTURALETANKulturaren eta sormenaren industria-sektoreetan trebakuntza-programadiseinatu du Getxolanek, udalerriko 25gazte langabeturi zuzenduta: kulturaren etasormenaren industrien sektoreko enpresabatek planteatutako benetako erronka batierantzun beharko diote parte-hartzaileek,bost laguneko taldetan eta sei astekoepean. Transcreativa europar proiektuarenbarruan garatuko dute eta helburua dakultur eta sormen-industrien sektoreangazteen enplegua bultzatzea. Maiatzeaneta ekainean garatuko da eta EHUkoGizarte Berrikuntzarako SinnergiakZentroaren laguntza dauka.

Info+: www.sinnergiak.org

SAKABANAKETARENAURKA MOZIORIK EZPresoen sakabanaketaren aurkakomozioak ez zuen aurrera egin martxokoOsoko Bilkuran. Etxeraten mozioaren aldeagertu zen EHBildu, kontra PP eta PSE,eta EAJ abstenitu zen. Mozioak salatzenzuen martxoaren 14an bizia galdu zutela bigetxoztarrek: “2013an, espetxealdi gogoreta luzearen ondorioz gaixo larri zen AngelFigueroa zendu zen eta, 16 urte lehenago,Antxoni Fernandez bere amama”, autoistripuz, iloba ikustera zihoala. Horregatik,“sakabanaketarekin eta urruntzearekin”amaitzeko eskatzen zuen mozioak.

Getxoaktibatu ekimena abiatu dute,bigarrenez: oraindik eta urrira bitarteankultur, kirol eta aisialdi osasuntsua susta-tuko ditu. Tokiko merkatariek, profesio-nalek eta ostalariek bultzatu dute progra-ma, Getxolan, Kultur Etxea, GetxoKirolak, eta udalerriko kultura eta kirolelkarteakaz alkarlanean.

Getxoztarrek, beraz, askotariko eki -me netan parte hartzea izango dute: hitzal-diak, tailerrak, erakusketak, hizkuntza-es -kolak, e.a. Martxoaren 29an izan zen le -he na Algortako Satistegi plazan, dantza-es kolaren emanaldiagaz. Hortik aurrera,do zenaka ekitaldi prestatu dute dendetaneta Getxoko kaleetan, berbarako: apirila-ren 12an, Zumba-saioa egingo dute Al -gor tako Tellagorri plazan, 11:00etan; hila-ren 26an, barriz, yoga eta taichi klasea

emon go dute Bizkaiko zubian 11:00etan,eta ordu erdi beranduago txirrindulagaztxan goa egingo dute Algortako Telletxeplazatik abiatuta. Gainera, aurten nobe-dade bi izango dira: ekainean Ge txo StreetCulture eta irailean Uretan delako ur-jaial-dia; “klubek dozena bat kirol-jarduera hur-bilduko dizkiete herritarrei”.

“Jarduera bultzatzeaz eta tokiko merka-taritza ezagutarazteaz gain”, asmoa da“kultur eta kirol jardueren praktikak hirikoingurunetan sustatzea, eta herritarrei gureudalerriak gordetzen duen talentua elka-rrekin partekatzeko aukera ematea”, Uda -lak dioenez. Horrela, Getxoakti ba tu n“iza era za bala de nez”, parte-hartzeko gon-bidapena lu zatu diete merkatari, profesio-nal, os talari, elkarte eta herritarrei. m

Info+: www.getxoaktibatu.com

Dendak kalera!Getxoaktibatu! ekimena oraindik urrira arte

UK13

Page 8: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

—Protagonistetako batek korrika eginohi du Galean eta Getxoko portuan, etaBilbon ere gertatzen da istorioa.—Protagonista biak bizi dira hemen, bai -na bertakook, oraindik orain, lanerakoerre ferentzia daukagu Bilbo. Ni Bilbonja io nintzen eta Bartzelonan ikasi nuenka zetaritza. Horren ostean ezin izan nionitsasoari uko egin eta Getxora etorri nin -tzen. Gainera, nire amama Areetakolehen merkatarietakoa izan zen, eta amaAre etan jaio zen: nire sustraietara jo dut.Gai nera, sormen literarioaren kasuan, ha -

sieran ez daukazu ezer eta, beraz, niretza-ko garrantzitsua da istorioa eraikitzen denzoru narratiboa toki ezaguna eta maitatuaizatea: babesten nau.—Misteriozko eleberria da?—Misteriozkoa da, baina ez ezagutzendugun misterioa. Lehen orritik alar gu nada protagonista, baina misterioa ze ra da:lagun maite bat galdu duen pertsona batinguratzen duen misterio emozionala.Izan ere, bat-batean konturatzen da agianez duela ezagutzen hari buruzko guz tia.Gehien erakartzen nauen misteri oa da

Info+: www.planetadelibros.com

Donde quiera que estes (Zauden tokian zaudela) da Elena MorenoScheredre idazlearen bigarren eleberria. Bilbon jaioa, baina Getxokobizilaguna dugu duela hiru hamarkada eta, hain zuzen ere, Getxon etaBilbon kokatu du bere istorioa, lehenengo eleberriagaz egin moduan.Planeta argitaletxeak kaleratu du azken lana: “Maria Noriegari senarrahil zaio eta bere bizitza hankaz gora lotu da, senarraren heriotzakerantzunik bako galdera ugari utzi du-eta: Zer egiten zuen toki hartan?Zerikusirik daukate bere heriotzak eta idazten ari zen nobelak?”

guztiok gordetzen duguna, ingurukoenbizitzari buruz sumatzen duguna: ba -dirudi ezer ez dela gertatzen euren bi -zitzan, baina ez da horrela; beti dago zeredo zer. Misterio emozional hori da gus -tuko dudana eta narrazioaren misterioanbiltzen dudana.

—Eleberriak tranpa ei dauka, zergatik?—Nire nobela guztiek daukate tranpa.Esa ten dute maitasunari buruzko idazleanaizela, nobela erromantikoa dela, bainainondik ere ez: maitasun arrosa eta azu-kreztatu hori planteatu ere ez dut egiten.Maitasuna planteatzen dut bere atzapareta pasio danakaz, eta zelan zaramatzanbe ragaz. Askotan pertsonen bizitza osa -tzen du, batez ere emakumeona; emozio-ei sentikorrago izaten gatzaizkie-eta bestegauza batzuei baino.—Zer eragin gura duzu irakurleengan?—Lagun nazatela narrazioan, baina ni -gan dik oso gertutik. Gustuko dut narra-zioek bereganatzea eta hunkitzea eta, be -raz, nik ere horrela idazten dut. Adibidez,nobela historikoak ez nau erakartzen ge -hiegi, nahiago dut bere istorioan nahastennauen narrazioa, eta pertsonaiak gertuko-ak sentitzea. Horregatik kokatu ohi ditutnire pertsonaiak bizi ditudan urteetan edogaraian, nahiz eta gero denboran aurreraedo atzera egin, adibidez, zerbait gogora -tzean. Eta gauza ukigarriak idazten ditut,gaur-gaurkoak. Gainera, esatea irakurleekbabestua sentitzen naizela oso: karrerahau oso zaila da, baina irakurketa ezin-bestekoa da zera ezagutzeko: so egitendiezun tokiei buruz idazten duen pertso-na baten begirada, oraingoan nirea. m

«Norbanakoen misterioemozionala biltzen dut

narrazioaren misterioan»

Elena Moreno Scheredre > idazlea

“Maitasuna planteatzen dut bere atzapar etapasioakaz, eta zelan zaramatzan”

14UK

[getxo] [getxo]

Kontzertuak zapatu gauean izango dira

UMEENTZAKO ZINEMAHIL AKABUAN AREETANAreetako Andres Isasi musika-eskolanizango dira XXXI. Haur ZinemaJardunaldiak, Aste Santuko oporretan.Apirilaren 22tik 25era egunero emongo dutefilm bat, 17:00etan. Hilaren 22an izango daEpic: el mundo secreto; apirilaren 23an,Betizu eta urrezko zintzarria; hilaren 24an,Futbolin; eta apirilaren 25ean, barikuagaz,Gru 2: mi villano favorito. Ohi legez,umeentzako filmak ikusteko sarrerak 2,10euroan salduko dituzte.

Info+: www.getxo.net

SAHARAR UMEAK UDANETXEAN HARTU GURA?ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteakaurten ere abiatu du Oporrak bakeankanpaina, getxoztarrek saharar umeak udanetxean hartzeko. Horretarako interesadaukatenek apirilaren 25a baino lehenemon behar dute izena Getxoko UdalekoLankidetzako sailean (944 660 017 [email protected]). Baldintza bakarra daudalerrian erroldatuta egotea. Programakaukera eskaintzen die 7 eta 12 urtebitarteko saharar umeei “bi hilabetezTindoufeko errefuxiatu kanpamenduetakoerrealitatea ahazteko”. Helburuak diraumeen oinarrizko premiak asetzea, osasun-azterketa egokia eskaintzea, kulturatrukatzea eta sahararrek pairatzen dutenegoeraz sentsibilizatzea herritarrak.

Info+: [email protected]

THE PUB IBILTARIRAKOKANTARI BILA DABILTZAOskorriren The Pub Ibiltaria Getxora iritsikoda maiatzaren 3an. Areetako Andres Isasimusika-eskolan izango da ikuskizuna etakantari bila dabiltza. Hau da, musikataldeagaz kantu bat abestera animatukodiren taldeak behar dituzte, emanaldiederra osatzeko: kanta bat prestatu etaparte hartu gura duzu? Izen-emotea osoerraza da: Marta Herrera Getxoko kulturetxeko dinamizatzaileagaz harremanetanipini besterik ez duzu: 944 319 280.

Zortzigarrena ospatzera doa GetxokoTxorimalo gaztetxea, zortzi urte daroaz-eta herrian gazte-giroa astintzen. Api ri la -ren 22tik 26ra askotariko ekimenak anto-latu dituzte gaztetxeko kideek.

Martitzen arrastian izango da hasiera-ekitaldia, apirilaren 22an, 19:00etan. Ja -rra ian film labur emanaldia egingo du te,eta horren ostean belaunaldien arteko afa-ria: gaztetxearen parte sentitu den edo-nork parte har dezake. Hilaren 23a, ba -rriz, Herri Eguna izango da eta Al gortarahurbilduko dira gazteak: San Ni kolas pla-zan ume entzako jarduerak eta De Baldeazoka egingo dituzte. Hurrengo egunean

eta gaztetxera bueltatuz, agrolinpiadak etabertso-afaria izango dira; Ima nol Uriaketa Odei Barrosok abestuko dute. Apiri -laren 25ean, Desen txufatuak antzezlanaeta kantautore-emanaldia izango dira.

Eta zapatuan amaituko da ospakizu-na: eguerdian tortilla-txa pel keta, bazkaria,gero jokoak eta, 20:00etatik aurrera, kon -tzertuak: De railed eta Joxe Riplay taldeak,eta DJ Mj txikitron (Iruñetik) aritukodira. Sarre rak 5 euro balio du baina, baz -karitarako txartelagaz batera hartuta, bo -noa 8 euroan eros daiteke (bariku goizeraarte egongo da salgai). m

Info+: txorimalogaztetxea.blogspot.com

Txorimaloa dantzanzortzi urtez: Getxoko gaztetxearenurteurrena ospatuko dute 22tik 26ra

UK15

Page 9: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

16UK

Lander Alvarez leioaztarraLaponian ibili da otsail-martxoan,beste hiru lagunegaz batera:Gontzal Martinez de la Hidalga etaSergio Gonzalez bilbotarrakaz, etaKepa Karakuel ibarrangeluarragaz.Eskiz zeharkaldia egin duteFinlandiako Laponian, 200kilometro inguru ibili dira,Nuorgam herritik Ivalo herrira:abenturaren argazkiak dauzkazu UK-ko Fotografia atalean.

—Batzuk lehenengoz egon zarete La po -nian, besteak beteranoak za rete.—Kepak eta Sergiok elkar ezagutzen zu -ten eta hainbat zeharkaldi egin dituzte Ar -tikoan. Laponian hirugarrena izan du Ser - giok eta bosgarrena Kepak. LanderrekLizardi mintza-taldetik jaso zuen bidaia-ren barri, jendea behar zela, eta animatuzen. Azkenik, Gontzal bidaia hasi bainoas tebete lehenago animatu eta oso egungitxian lortu zuen antolatzea.—Hainbestetan joan zarete Laponiara,zer dauka leku hark?—Eski segurua, edur segurua, orain artebehintzat; aurten ikusitakoaren ostean, ezdakigu. Ohi baino epelago egon da, euriaegin du eta hori ez da, ez normala, ez ona:eskiatzeko elurra behar da egoera onean.

—Eskiz ibili zarete, zelan eroan dituzuejanaria eta beharreko gauza guztiak?—Tiraka, horrela eroaten da han materia-la. Pulka izena daukaten gailu batzuetangauzak sartu, gerrira lotu eta tira, irristaka.Zeharkaldia 13 etapa izan dira eta tarteanhiru egunez hartu dugu atseden: 17 egun. —Mantso joan behar izaten da?—Beno, leku lauetan nahiko ondo eroa-ten da, irrist egiten duelako; maldan goragehiago kostatzen da. Eta elurraren egoe-

Zeharkaldiak 17 egun iraun zuen guztira, 13 etapagaz

“Artikoak magia dauka urte osoan: udan argia dago egunosoan eta neguan ez, baina aurora borealak daude”

Gonzalez, Karakuel, Martinez de la Hidalga eta Alvarez > Laponian zeharkaldia

raren arabera ere aldatzen da: elurra bigunbadago pulka apur bat lurperatzen da etagehiago kostatzen da eroatea.—Eguraldi epela dela-eta izotz gaineanere ibili behar izan duzue?—Bai, normalean han dena dago elurtu-ta, izoztutako lakuak barne; izotz gaineanelur geruza bat lotzen da eta haren gaine-an eskia daiteke. Oraingoan, barriz, elu-rrik ez zegoen eta laku gainean ibiltzekooso gaitza zen. Elur-erraketak ipini eta ibi-

liz zeharkatu genuen lakua. Klima aldake-tagaz gero eta murritzagoa da elurretanibiltzeko aukera. Gaur egun, Europakobeste inongo tokitan ez dago ziurtatutaelurra; iparraldera jo behar da horrelakozeharkaldiak egitera.—Eta lotarako, zelan moldatu zarete?—Sinestezina: kristoren aterpe sarea dau-kate basoan, beti zabalik daude, luxuzko-ak esango genuke. Izan ere, aterpe bakoi -tzak hiru etxola zituen: bata komuna,bigarrena egur-tokia eta hirugarrena lota-rako tokia, sukalde, berogailu eta guzti;polit-polita eta beti ondo hornituta. Es ta -tuak hartzen du bere kargu aterpeen zain -tza eta mantentzea. Anima gaitezenEuskal Herriko mendi elkarte edo sareariaterpeak egin eta mantentzera, eta erabil -tzaileei horiek zaintzera, merezi du-eta.Esatea lehenengo gau e an ez ginela helduaterpera. Etxola bat topatu ge nuen, segu-ruenez udan erabiliko dute, itxita zegoenbaina sauna irekita: bik saunan lo egingenuen eta beste biek kanpin-dendan.—Eta zelan kanpin-dendakoak?—Beno, deserosoa batez ere kondentsa-zioa da. Han kondentsazioa izoztu egitenda dendako paretetan eta lo-zaku kanpo-an. Gero, kondentsazio hori urtzen bada,busti egiten du: lo-zakua nahikotxo bustizitzaigun gau hartan, baina beste barik.—Elurraren eta zeruaren zuria, zuhai -tzen beltza; ikusi zenuten kolore bakarraaurora borealaren berdea izan zen?—Artikoak magia dauka urte osoan.Gon tzal udan egonda zegoen txirringaz,orduan argia dago egun osoan. Ne gu anez, baina aurora borealak daude. Lu rrekoleku epeletan urtaroak ez dira hainbestealdatzen: hemengo argazki bat edo zein

urtarotan izan daiteke, baina Artikoanoso desberdina da urtean zehar gertatzendiren gauzak, denak magia handikoak.—Zenbat argi-ordu izan duzue?—Erabilgarri 11 inguru: eguzkia urtenau rretik eta sartu ostean oraindino bada-go argia ordu eta erdiz ibiltzeko moduan.—Bertakoakaz hartu-emanik izatekoaukerarik izan duzue?—Hango biztanle-dentsitatea oso txikiada, Europako txikiena. Bertako bizilagu-nak jende oso interesgarria dira, baina as -ko tan egunak eta egunak emoten genitu -en inor ikusi barik. Politena da euren gi -roan ikustea, basoan; baina askoz ere erra-zagoa da herrietan topatzea. Gaur egun,samiar edo laponiar gehienak herrietanbi zi dira, gainontzeko populazioagaz na -hastuta; elur-motorrak asmatu zirenetikoso gitxik pasatzen du urte osoa mendi an;

ederra da mendia, baina bizitzeko go go -rregia. Batzuk ezagutu ditugu, baina he -rri etan. Zeharkaldian topatu ditugun per -tsona bakarrak izan dira frantses bikotebat eta motorrakaz zihoan talde bat.—Hu rren go abentura buruan daukazue?—Ideiak eta ametsak badauzkagu, Eskan -dinabian, Groenlandian... milaka lekudago. Nik uste nuen ate bat zabaldukozela eta kristoren portala zabaldu da (Lan -derrek); baina kudeatu behar da, o raintxoriak dabiltzalako buruan bueltaka. Niketxeko liburutegian atala daukat Ar tikoarieta poloei buruzkoa (Gon tza lek) eta atebat zabaldu zait lagun hauei esker. m

[leioa]

UK17

«Herrietan bizi dira samiargehienak, gaur egun ez

daude urte osoa mendian»

ROBERT CAPARIBURUZKO ERAKUSKETAKultur Leioako hemerotekan ikus daitekeRobert Capa argazkilari hungariarezagunari buruzko erakusketa apirilaren30era arte (benetako izena ErnöFriedmann, 1913-1954). Capak gatazkapolitikoetako argazkiak egin zituen batikbat. 1936an Espainiara joan zen gerrarenbarri emoteko eta ospetsu egin zengerrako argazkirik ezagunenetako batiesker: Milizianoaren heriotza. XX. mendekoikur bihurtu eta aldizkari garrantzitsuenetanargitaratu zuten: Capa izan zen argazki-kazetaritzaren aitzindaria.

Info+: www.kulturleioa.com

APIRILEKO ZINEMAKULTUR LEIOANApirileko zinema-eskaintzaren barri zabaldudu Kultur Leioak. Hileko azken asteakabuan, apirilaren 26 eta 27anproiektatuko dute El caballero Don Latonfilma umeentzat, 17:30ean. Nagusientzat,barriz, Asier eta biok emongo dute 26tik28ra, 20:00etan. Gainera, PerseoZineforum programaren barruan emongodituzte ondoko filmak: apirilaren 15ean Detal padre tal hijo, 22an Alabama Monroeeta 29an El hombre de al lado. Film horiekere 20:00etan hasiko dira, eta jarraiansolasaldia egingo dute, ohi legez.

Info+: cineforumleioa.blogspot.com

UMORE AZOKAN 45 OBRAANTZEZTUKO DITUZTEMaiatzaren 15etik 18ra izango da aurtenUmore Azoka, eta 45 antzezlan ikusi ahalkodira, horietatik 17 estreinaldiak. Horiekantzeztuko dituzte 43 taldek, horietatik 14Euskal Herrikoak. Bestalde, kulturkudeatzaile profesionalek dabordukoaukera daukate azokan izena emoteko:azokaren webgunera jo behar dute etamaiatzaren 2a baino lehen eskakizunabete; hurrengo hilabete eta urteetan besteherrietan ikusiko diren ikuskizunakaztertzen dituzte kultur kudeatzaileek.

Info+: www.umoreazoka.org

[leioa]

Page 10: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[erandio]

Forestal-Park abentura-parkeazabaldu barri dute Akarlandan etaZuhaitzetik zuhaitzera urtxintxenmoduan ibiltzeko aukeraeskaintzen du. Begoña Santiagoda kudeatzaileetako bat.

—Martxoan zabaldu duzue parkea?—Bai, azaroan hasi ziren lanak eta horiekamaitu barri zabaldu dugu. Bizkaiko Al -dun diak lehiaketa publikoa deitu zuenpar kea kudeatzeko eta Forestal-Park gureen presak irabazi zuen; katea da eta hau dagure laugarren parkea.—Zelakoa da?—Parkeak hiru hektarea neurtzen du gitxigorabehera, eta zuhai tzetik zuhaitzeraibiltzeko zirkuitu bi dauz ka: familiarra etakirol-zirkuitua. Fa mi liarra ume txikieizuzenduta dago batez ere (1,10 metrotikgo rakoei); kirol-zirkuitua, barriz, 1,45me trotik gorako umeei eta hel duei. Ho -rietako bakoitza lau modulutan banatutadago, eta bidean hainbat jolas eta probaegin behar da; amaieran tirolina, liana etaantzekoak dauzkate eta, guztira, 70etikgo ra jolas dago. Zirkuitu familiarra ordueta erdian egiten da, gutxi gorabehera, etabestea ordu bi eta erdian. Gure mo ni to re -ek arnesa ipintzen diete bisitariei, zelanera bili azal tzen diete eta hasieran jarraipe-na egiten diete, erritmoa hartu ar te. Ha le -

re, ko meni da ume txikiak helduek la gun -duta joatea. Baina, orohar, proba horiekegi teko sasoia daukan edonor hurbil dai-teke parkera.—Zenbat ordaindu behar da sartzeko?—Txikiek 17 euro ordain tzen dute etakirol-zirkuitua egiten dutenek 22 euro(umeek zein helduek). Hamarretik goralaguneko taldeetan, barriz, umeek 16 eu -ro ordaintzen du te eta helduek 21 euro,ber tako bizilagunen moduan; hau da,per tsona bakoi tzak euro bat gitxiago. Eta

Info+: www.forestalparkbilbao.com

“Kalean kirola egitea, eta lagun-taldean edo fami-lian egiteko aisialdi-alternatiba eskaintzen dugu”

Begoña Santiago > Akarlandako Forestal-Park barria

ho geitik gora laguneko taldeetan bakoi -tzak euro bi gitxiago. Egunero zabaltzendu gu, 11:00etatik 19:00 etara. Gainera,ur te betetzeetarako es kaintza berezia emo-tea aztertzen ari gara.—Zer eskaintzen diezue?—Kalean kirola egitea, lagun-taldean edofamilian ekintza bat egiteko aukera da, es -kualdetik atera barik. Azken batean, ger -tu tasuna eta aisialdirako alternatiba es -kaintzen diogu jendeari, ez dago-eta gisa-ko eskaintza handirik inguruan. m

18UK

[erandio]

Ibaian gora eta behera Uretan eta lehorrean gidatutako bisitakabiatuko dituzte, industria-turismoa bultzatuz

Itsasadarrean txalupaz ezagutu ahalko dira Altzaga, Axpe eta Lutxana auzoak

Industria-turismoa bultzatzeko apus-tua egin dute Erandioko Uda lak eta Be -hargintzak: aztarna material eta immate-rialak egokitzeko ekintzak abiatuko di tuz -te, bisitariek interpreta ditzaten; hau da,produktu turistiko bat sortzeko ikerketaegingo dute.

Turismo-pakete horrek uztartzen ditu:bisita gidatua uretan eta lehorrean, bisitaau togidatua industriako agertokietan,itsa sadarra produktu gisa, eta teknoturis-mo produktua (jardunean dauden enpre-sak eta fabrikak bisitatuta).

Bisita gidatuaren ibilbideak zati bi i -zan go ditu. Bisitariek Al tza ga ko kaian har -

tuko dute txalupa, handik itsa sadarreangora abiatzeko Lutxa na ra eta, ho rren oste-an, Axpeko erriberara jais teko. Oinezizan go da bigarren zatia eta, txalupan jaso-tako informazioagaz, bi sitariak Altzagakokaleetan barneratuko dira, “auzo horiEran dioko industrializa zio aren lehen fasekoerdigune nagusia bai ta”.

Bisita autogidatua aurrekoaren osaga-rri da “Erandioko industria-historia kon-tatzeko orduan, bai edukiei dagokienez, baierabilitako bitartekoei dagokienez”. Halere,bisita gidatua egin ez dutenek ere egindezakete oinezko bigarren zati hori. m

Info+: www.erandio.net

ELI FERREIRARENARGAZKIAK 16RA ARTEEmakume asko, istorio ugari. Horixekontatzen du Eli Ferreira argazkilariarenerakusketak. Astrabuduko Josu Muruetakultur etxean ikus daitezke irudiakapirilaren 16ra arte, goiz eta arrastiz.Egoera desberdinetan dauden emakumeeierretratuak egiten dizkie Ferreirak, horretanoinarritzen da bere lana, horrela“emakumeen erretratua beti protagonistaduten istorioak sortuz”.

Info+: www.eliferreira.com etawww.facebook.com/eli.ferreira.fotografia

UDALEKUA ARABAKOZUHATZA IRLANPiraguan eta itsasontzian ibiltzea gustukobaduzu plan ezin hobea daukazu udarako,non eta Zuhatza irlan, Araban: IbiliMunduan udalekua izango da abuztuaren1etik 7ra. Parte har dezakete 6 eta 16 urtebitarteko umeek (1998-2008 urteenbitartean jaiotakoak), eta izena emon behardute maiatzaren 29a baino lehen (kontuanizan tokiak mugatuak direla, horrenbestez,eskaera egin behar da ahalbait arinen).Erandion erroldatutako umeek 190 euroordainduko dute eta, gainontzekoek, 200euro. Animatu eta uda gozatu!

Info+: [email protected]

ASUKO PORTUKOHISTORIA ARGITARATUTAAsuko portu zaharreko historia jaso duCarlos Rilova Jericok ondoko liburuhonetan: Aguas de oro. Historia del puertoviejo de Asua. Hain zuzen ere, 2011nEusko Ikaskuntzak eta Erandioko Udalakemondako ikerketa-bekagaz egindako lanada. Oinarria, barriz, iturri bibliografiko etadokumentalak dira, eta modu siste ma tikoeta sakonean berregin du Rilova JericokAsuko portu zaharraren historia: BandoenGerra amaierako pasarteetatik abiatuta etaBizkaian industria-iraultza finkatu zen une -ra arte. Interneten doan eskura daitekelana, Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

Info+: www.eusko-ikaskuntza.org

UK19

Page 11: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[sopela]

Hesiak kendu dituzte eta herritarrekgoza dezakete Urkoko berdegune barria-gaz. Udalak ibarraren iparraldeko par -tzela bat zaharbarritu du, padura bihur-tuz: Gobela eta Le motza ibaien artekogunea da, hain zuzen ere.

Udalak ezagutzera emon duenez, be -larra urten da landa eremuaren %80an,zuhaitzak loratzen hasi dira eta dabordu-ko ikus daitezke animalia ba tzuk pu -tzuen inguruan. Azaldu dutenez, gunebatzuetako belarra ez dute ebagiko: “Ho -rrela, landa garatuko da ziklo oso bat osa-tuz eta loreek haziak sakabanatuko dituz-

Auzolanaren bitartez landatu zituzten zuhaitzak paduran abenduan

Urko zabalik dago!Larrabasterrako hezegune barria gozadezakete sopeloztarrek

te, espezieen mugikortasuna bultzatuz”.Bizibarritze osoa ikusteko, barriz, urteakbehar dira, “landare eta zuhai tzak hazi,basoak sortu arte eta animaliak guneanguz tiz egonkortu arte”.

Ekimen honegaz, Udalaren helburuazen Ur koko ekosistemak leheneratzea etagu ne hori herritarrengana hurbiltzea.Ho rretarako, bertako espeziedun basoasortu eta urmael bi egin dituzte. Horrela,landare inbaditzaileen sarrera ere ekidingura dute. Oinezkoentzako pasealekuaere badauka padurak, baso barria berta-tik bertara gozatu ahal izateko. m

20UK

DIVENIRE IKUSKIZUNAAPIRILAREN 11NCircle of trust & Logela konpainiek Divenireikuskizuna eskainiko dute apirilaren 11n,barikuan, Kurtzio kultur etxean; 20:00etanhasiko da eta sarrerak 8 euro balio ditu(kultur etxean eros daitezke daborduko).Jordi Vilasecak zuzentzen du ikuskizuna etahainbat diziplina nahasten ditu: break-dance,hip-hop, konposizio garaikidea etamultimedia... adierazpenik handiena egingodute ikusentzuleak gozatu, hunkitu etaharrituko direlarik. Ondo pasa!

Info+: www.circleoftrustcrew.com/divenire

NAZIOARTEKO PALATORNEOA HILAREN 13ANSopelan badago zaletasuna: pilota eta palatxapelketa ugari hartzen du herrikopilotalekuak. Horien artean dago OpenBizkaia Nazioarteko 2014 Pala Torneoa.Domeka batean jokatuko da, apirilaren 13an,eguerdiko 12:00etan. Sarrerak pilotalekuanbertan eros daitezke 5 euroren truke, bainaesatea 16 urtetik beherakoak doan sardaitezkeela. Emaionk gogor pilotari!

Info+: www.sopelaudala.org

SOPELA AITZINDARI LEDTEKNOLOGIANLED Industriako ANILED Elkarteak Sopelakoargiteria aldaketaren “arrakasta” aztertu zuenmartxoaren 27an, LED inguruko jardunaldibatean, Udalak aditzera emon duenez. HarkDioenez, “antolatzaileen arabera, Sopelakoproiektuan kontuan izan dute energia-eraginkortasuna, konponbide egokiak bilatuz,LED teknologia eta VSAP argiak uztartzeko”.Beraz, Udalak eskuragai izan dituenbaliabide ekonomikoak “modu egokian”kudeatu dituela uste dute. EEE EnergiarenEuskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzak etaBizkaiko Foru Aldundiak ere parte hartuzuten. ANILEDen arabera, LEDagaz energia%50-60 aurrez daiteke.

Info+: www.sopelaudala.org

Bizikletak modu errazean konpontzenikasteko Cycling Tech tailerra egingo duteapirilaren 12an Urko kiroldegian; Tete dela Course enpresak emongo du. Jon An -der Or tu ondo Gorostizagoiza eta An -tton Zubia Igartua industria-ingeniariekosa tzen dute enpresa.

—Zer landuko duzue Cycling Tech tai-lerrean? Ez da hasibarrientzat, ezta?—Beno, ikastaro bi daude, eta bat badahasibarrientzat: Ciclofficina bizikletentai ler soziala da, eta txirringa egunerokogauzetarako edo aisialdirako apur baterabiltzen dutenei zuzenduta dago. Bai -na ikastaro hori maiatzaren 17an egingodugu. Apirilaren 12an, barriz, CiclingTech tailerra egingo dugu, aurrekoa bai -no teknikoagoa. Zuzenduta dago errepi-deko edo mendirako bizikletak erabil -tzen dituztenei. Ikastaroa ez da bestemunduko ezer, oinarrizkoa da. Arlo na -gu si bi dauzka: bata da mantenua etadoi keta, eta lantzen ditugu transmisioa,

Info+: www.tetedelacourse.cc

balazta-sistema eta suspentsioa. Ikas ta ro -ak dauka alde teorikoa goizez eta prakti-koa arrastiz. Goi zeko saioa bizpahiru or -du koa izango da. Arrastirako nork berebi zikleta eroan be har du.—Eta beste arloa, zein da?—Beste arloan landuko dugu apurtxo batbiomekanika: bizikleta zelan eduki neu-rrira, ohiko zer arazo egoten den eta zelankonpon daitezkeen.

—Horixe da Tete de la Course enpresa-ren egitekoa? Zer lantzen duzue?—Jon Ander eta biok ingeniari industria-lak gara, eta arlo bi lantzen ditugu gureenpresan: batetik, diseinu eta garapen zer-bitzua eskaintzen diegu bizikletei buruz-ko enpresei, produktu, grafia eta markaarloetan. Bestetik, aipatu hezkuntza-ikas-taro bi horiek emoten ditugu. Beraz, gurelana arlo bitan banatzen da. m

Antton Zubia Igartua > Tete de la Course enpresako kidea

“Bizikletaren mantenua eta doiketa, etabiomekanika landuko ditugu ikastaroan”

UK21

«Maiatzaren 17anbigarren tailer bat emongo

dugu hasibarrientzat»

[sopela]

uk zure publizitatea hemen !

94 491 13 37 - [email protected]

Page 12: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[berango]

22UK

DOAKO MUSIKA KLASIKOKONTZERTUAApirilaren 12an, zapatua, Tatiana Cervinskyirakaslearen ikasleek kontzertua eskainikodute Artebi, musika, arte eszeniko eta ikus-arteetako Bilboko eskolaren ekimenez.Aipatutako musika klasiko emanaldia arrastiko17:00etan hasiko da, Berango Antzokian; etasarrera doan izango da musikaz gozatzekobertaratzen diren guztientzat.

SAIO KULTURALAK ETXEKOGAZTEENENTZATApirilaren 13an, domeka, Rosa Martinezekizenik ez duen sagu apartaren abenturakkontatuko dizkie udalerriko gaztetxoeneiEtxean goxo izeneko txotxongilo-istorioagaz.Saioa arrastiko 18:00etan hasiko da, BerangoAntzokian; eta sarrera hiru eurotan eskuratuahal izango da. Astebete beranduago,apirilaren 20an, zinemaz gozatzeko aukeraizango dute udalerriko neska-mutilek Jelly T.Tarzan eskasa filmagaz. Hitzordua 18:00etanjarri dute, eta sarrera doan izango da.

Bilbao Basket Campusa hartuko duaurten Berangok, apirilaren 14, 15 eta16an. BizKir taldeak antolatuko ditu, etahorren partaide den Mikel Torrek cam-pus horren nondik norakoak azalduditu.

—-Zer eskaintzen du Bilbao BasketCampusak bertara apuntatzen direnneska-mutilentzat?—Lehenengo eta behin, gure campusguztiek bezala, Berangokoak kirolarenbi tartez dibertitzea eta saskibaloian jo -katzen ikastea du helburu, hasiera etatrebakuntza mailetan. Gazteenek fut bo -lean eta kirol anitzetako jardueretan a ri - tzeko aukera ere izango dute.—-Hortaz, saskibaloian aritzeaz gaine-ra, jarduera gehiago egingo dituzue.—Bai, gure campus guztietan bezala, jar-duera osagarriak izango ditugu: dantzamodernoa, patinajea eta beste kirol ba -tzuk, hala nola, futbola.—-Nortzuk emango dituzte eskolak?—Guk geuk Berangoko eskolako hain-

bat jardueratan parte hartzen dugu, etahorietan aritzen garen monitoreak aritu-ko gara campusean. Horrez gainera, Biz -kai ko saskibaloian eskarmentu handiadu ten beste monitore batzuk ere egongodira gugaz.

—Nori zuzenduta dago campusa?—4 eta 15 urte bitarteko neska-mutileizuzenduta daude, bai Berangokoei zeininguruko herrietan bizi direnei ere. —Saioak non izango dira?—Jarduera guztiak Berangoko UdalKiroldegian egingo ditugu, 09:30etik13:30era.—Zenbat ume hartuko dituzue aurten?—Kopuruari dagokionez, ez dugu aldezaurretik zehaztutako inolako kopururik.Izena ematen duten umeen adinaren ara-bera arituko gara, instalazioak ahalik etaondoen erabili ahal izateko. m

Info+:www.campusbilbao.com

«Campusa 4 eta 15 urtebitarteko neska-mutilei

zuzenduta dago»

Jarduera guztiak Berangoko udal kiroldegian egingo dituzte

Mikel Torre > Bilbao Basket Campusa

“Saskibaloiaz gain, beste hainbatkirol-jarduera ere egingo ditugu”

[gorliz]

UK23

Uribe Kosta Geodibertsitate-taldeakGorlizko Azkorriaga gotorlekurainokoibilbidea egingo du apirilaren 19an, za -pa tua. Jarduera goizeko 11:30ean ha sikoda, eta interesatuek 5 euro or dain du be -har ko dute horretan parte har tzeko. Ho -rretan, eskualdeko inguruak du en geo -dibertsitatearen nondik norakoa ezagutuahal izango da.

—-Ibilbidean parte hartzera animatzendirenek zer ikusiko dute? —Irteerara datozenek, dinosauroak de -sa gertu ziren kokaleku zehatza, hainbatdinosauroren aztarnak, fosilizatutakodu nak, Bizkaiko flyscha eta euskal geolo-gook deritzogun gure “Sixtina Ka pera”,hau da, Barrikan dauden Txi txa ro pun -tako pliege angularrak ikusi ahal i zangodituzte, besteak beste.—Zer duzue presatuta horretarako—Kostaldeko ibilbidea aprobetxatuz,na tura turismoagaz eta kulturagaz lo -tuko dugu, edonork egin baitezake bi dehori. Geologo batek egingo ditu bisita

gidatuak, eta disziplina anitzeko ikus -pun tu batetik (geodibertsitatea, biodi -ber tsitatea, historia...) inguruko aberas-tasuna azalduko du.

—Zer du berezi gotorlekuak?—Azkorriagakoa XVIII. mendeko gotor-leku defentsiboa da, eta hori jendeak ba -daki. Baina askok ez daki eraikuntza ho riarrezifalen eta bioeraikuntzen aztarnak di -tu en plataforma karbonatatu batean e ginzutela, eta horrek aberastasun paleontolo-giko handia du. Hala, esan genezakeKretazikoko Euskal Karibea izan zela tokihura. —Zeintzuk ezaugarri ditu UribeKostako geodibertsitateak?—Uribe Kostak 8 IGG (Interes Geo lo -gikoko Guneak) ditu, Eusko Jaur la ri tza -ren Euskadi 2020 geodibertsitate kan -pai naren barruan. m

Info+: [email protected]

«Uribe Kosta eskualdeakInteres Geologikoko

8 gune ditu»

Azkorriaga gotorlekuraino joango dira antolatutako ibilbidean

Iñigo Ruiz > Uribe Kosta Geodibertsitatea

“Natura turismoagaz eta kulturagazlotu gura dugu”

Page 13: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

Lemoiz

Genero-ikuspegidun herria sortu guradute herritarren partaidetzagaz

[herriak]

UMEENTZAKO EKIMENAKBARRA-BARRA BARRIKAN Apirilaren 23, 24 eta 25ean Liburuaren Asteaospatuko dute Barrikan. Lehenengo egunean,eguaztena, ipuin kontalaria egongo da, udalliburutegian. Hurrengo egunean, orri marka -gai lu tailerra; eta azkenik, apirilaren 25ean,zinema egongo da Ander Deuna kultur are to -an. Saio guztiak 18:00etan izango dira eta 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.

ARGHIZKIAK ERAKUSKETAARMINTZARA HELDU DAArgHizkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketanparte hartu zuten lanak ikusgai daudeapirilaren 15era arte, Armintzako kultur etxean.Lan horiek hainbat argazkitan oinarritutakotestu laburrak dira. Lehiaketa horregaz, jendeaeuskaraz idaztera eta irakurtzera animatu guraizan zuten; argazkilari uribekostarren lanaezagutarazteaz gainera.

URDULIZKO TOPONIMIALIBURU BATEANUrdulizko 600 toponimo inguru batuko dituenliburu bat bultzatu du tokiko Udalak,Euskaltzaindiagaz batera. Agustin Egañaikertzaileak idatzi du aipatu lana, eta bosturtez horretan aritu ostean, maiatzeankaleratzea aurreikusi dute. Liburuak 117orrialde izango ditu, eta horiek guztiakbetetzeko, Egañak hainbat auzokiderenlaguntza behar izan du. Horregaz batera,Urdulizko mapa historikoa egin du ikertzaileak.

24UK

Kafe-eztabaida maiatzaren 9an izango da, arrastiko 18:00etan, Lemoizko Kultur Etxean

Lemoizko Udala udalerriko hirigintzagenero-ikuspegitik aztertzeko eta hobe -tze ko proiektu bat prestatzen dabil. Ho -rretarako, auzokideen parte hartzea be -harrezkoa dela ikusi dute. Ardu ra du nekjakinarazi dutenez, gizon-emakumeekherria zelan erabiltzen duten aztertu guradute, “ba tzuok eta besteok ditugun beha-rrizanak zeintzuk diren jakiteko”.

Azterlan horregaz, behar horiek guz-tiak era berdintsuan bermatuta egotealor tu gura dute. Horrenbestez, herria ho -beto egokituko dute herritarren be ha rri -za netara, ha la nola, garraioa, ekipamen-duak, kale-altzariak, herriaren ba naketa,eraikiko diren etxebizitzen ezau ga rri aketa segurtasuna e.a.

Herritarren iri tzi a fun tsez koa dela us -te dute, eta partaidetza prozesua antolatudute horretarako. Prozesuak bi fase izangoditu: lehenengoa, elkarrizketak; eta biga-rrena, kafe-eztabaida. El ka rriz ketak telefo-noz egingo dituzte, eta horietan, elkarriz-

ketatzaileak udalerrian bizi duen esperi -en tzia zelakoa den galdetuko dio elkarriz-ketatuari. Kafe-ez ta baidan, barriz, hitzal-di ba tek emango dio hasiera saioari, he rrilagunkoia eta inklusiboa zelakoa den etazer harreman duen generoak he rri arenerabileragaz azaltzeko. Horren os tean,

atsedena hartuko dute, eta jarraian, hain-bat lan-taldetan banatuko dira he rri an zeraldatu behar den eta zelan egin be har deneztabaidatzeko. Azkenik, udalbatzan azal-duko dituzte agertutako gogoeta guztiak,on do ren komunean jarri ahal izateko.Ate ratako ondorioak hirigintza-politikakplanifikatzeko erabiliko direla jakinarazidute arduradunek. m

Info+: www.lemoiz.eu

«Proiektuan parte hartugura duenak izena eman

dezake 946 879 025telefono zenbakira deituz»

UK25

[agenda]

Api. 7 - Api. 22Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tf. 944 911 337

ANTZERKIA

SOPELA4Divenire ikuskizuna. Apirilak 11,20:00etan. Kurtzio kultur etxean. 8euro.

GETXO4El tipo de la tumba de al lado.Apirilak 12, 20:00etan. Andres Isasimusika-eskolan. 10/8 euro.4Kamishibaitik ipuinak. Apirilak24, 18:00etan. Algortako kulturetxean. Doan.

BERANGO4Txotxongiloak: Etxean goxo.Apirilak 13, 18:00etan. BerangoAntzokian. 3 euro.

LEIOA4Aladino. Apirilak 13, 18:00etan.Kultur Leioan. 5 euro.4Despues de todo. Apirilak 25,20:30ean. Kultur Leioan. 10 euro.

BARRIKA4Ipuin-kontalaria. Apirilak 23,18:00etan. Liburutegian. Doan.

ERAKUSKETAK

ERANDIO4Eli Ferreiraren argazkiak.Apirilaren 16ra arte. Astrabudukokultur etxean.

GETXO4Euskal kostaldeko FlyschaGetxon. Apirilaren 30era arte.Algortako Torrene aretoan.4Fariza: nire figurazioak. Apirilaren30era arte. Algortako kultur etxean.

LEIOA4Robert Capa. Apirilaren 30eraarte. Kultur Leioako hemerotekan.

MUSIKA

GETXO4Willy Endaya. Apirilak 10, 20:00etan.Romoko West Side tabernan. Doan.

LEIOA4Kalakan. Apirilak 11, 21:00etan.Kultur Leioan. 10 euro.

BERANGO4Musika klasikoa. Apirilak 12,17:00etan. Berango Antzokian. Doan.

Kanpomartxo apirilaren 13an, Santimamin“Jai euskalduna eta herrikoia, Berbotsen nahia: Erandion euskaraz!”,hori dio Kanpomartxoren abesti barriak. Aurten Santimami auzorahurbilduko da jaialdia, apirilaren 13an, domekan. Eguerdian hasiko dajaia: dantza-erakustaldia egingo dute Trabudu, Goi-Alde eta Uz tar gitaldeek. Amaitutakoan, Mendibaiarte abesbatzak eta bertsolariekkantatuko dute: Andoni Ega ña eta Sebastian Lizaso gonbidatu di -tuzte. Bazkalostean, barriz, Roberto Etxe ba rriagaz abes tuko dituztebetiko kantuak eta ume entzako ikuskizuna egingo du te Pus ki etaTxurruski pailazoek. Egu na ganoraz amaitzeko, Garilak 26 taldearenerromeria izango da 18:00etatik aurrera. Erdu euskaraz!

• Non: Santimami auzoan • Noiz: Apirilaren 13an, egun osoan

4Los Txikis. Apirilak 12, 19:00etan.Berango Antzokian. 1 euro.

ERANDIO4Musika banda. Apirilak 25,20:00etan. Azoka zaharrean.

ZINEMA

GETXO4La gran belleza. Apirilak 11,21:00etan. Areetako Andres Isasi

musika-eskolan. 2,90 euro.4Aviones. Apirilak 13, 17:00etan.Andres Isasin. 2,10 euro.4Haur Zinema jardunaldiak.Apirilaren 22tik 25era, 17:00etan.Areetako Andres Isasi musika-eskolan. 2,10 euro.

ERANDIO4Caminando entre dinosaurios +A proposito de Llewyn Davis.Apirilak 12, 17:00etan eta 20:00etan.Astrabuduko kultur etxean. 2 euro.

LEIOA4De tal padre tal hijo. Apirilak 15,20:00etan. Kultur Leioan. 2,5 euro.4Alabama Monroe. Apirilak 22,20:00etan. Kultur Leioan. 2,5 euro.

BERANGO4Gravity Apirilak 19, 19:00etan.Berango Antzokian. Doan.4Jelly T. Tarzan eskasa. Apirilak20, 18:00etan. Berango Antzokian.

SOPELA4Un asunto real. Apirilak 24,18:00etan. Kurtzion. Doan.

BARRIKA4El secreto del libro de Kells.Apirilak 25, 18:00etan. Ander Deunaaretoan.

BESTEAKGETXO4Hitzaldia: La enigmaticaTurandot. Apirilak 10, 19:00etan.Andres Isasi musika-eskolan. Doan.4Literatur solasaldia: La vida delas mujeres (Alice Munroe). Apirilak24, 19:45ean. Algortako kasinoan.

URDULIZ4Hitzaldia: Uribe Kostakobertsolaritza (Fredi Paia). Apirilak24, 20:00etan. Kultur etxean.

Info+: berbots.blogspot.com

4Jaialdia

Page 14: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

UK2726UK

[albuma]

Gure esku dago

Argazkiak: Uribe Kostako Gure Esku Dago dinamikako hainbat batzorde

“Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da”. Milakala gun batu dira hiru oinarri horiek dituen Gure Esku Dago ekime nera: EuskalHerrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika herrita rre ra. UribeKosta ko hainbat herritan batzordeak daude, eta zenbait ekital di gauzatudituzte daborduko, berbarako irudiotan Gorliz, Erandio, Sopela, Leioa, Lemoizeta Getxokoak (eskualdeko beste herri batzuetan ere badira batzordeak).

26UK UK27

Page 15: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[UKirudia][argazkia]

28UK UK29

GETXOKO UDAL LIBURUTEGIA

Titan garabia Arriluze kaian

XIX. mende amaieran eraikitzenhasi ziren Arriluzeko kaia, Getxokoudalerrian, Ereaga hondartzareneta Algortako portu zaharrarenartean, Punta Begoña muturrean.Titan garabia erabili zutenlanotarako: 1896tik 1903ra lanegin zuen eta L. Coiseau Fils &Felix Allard enpresak ekarri zuen,Bilboko Portuko ObretarakoBatzordeak eskatuta, hain zuzenere, Bilboko kanpoko portuaeraikitzeko. Obra zati bitan eginzuten: dikea eta kaia; azken horisendotzeko 60 tonako blokeakmugitu zituen Titanek (garabiak270 tona pisatzen zuen). Emaitza1.148 metro luzeko kaia izan zen,muturrean itsasargia: 1904anisiotu zuten bere argi gorria. Titangarabia 1972an eraitsi zuten.Haren ordez Angel Cañadarenzeramikazko murala dago gauregun, Titanen oroigarri.

Page 16: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

UK31

AinhoaMalaxetxebarria

[berbetan]

Testua: I. Sagarminaga / Argazkia: Asier Mentxaka

Ainhoa Malaxetxebarria Unzetabarrenetxea (Bilbo, 1971) txiki-txikitatik gorliztarra. Arkitektoa. Gaur egun EHBilduko zine gotziGorlizen. Bizkaiko Haize Berria elkarteko taldekide da. Haize Berria “genero indarkeria bizi izan duten emakumeek sortutakokolektiboa da; eta helburu du: indarkeria edo bortizkeria jasan duten edozein emakumezkoei euren laguntza eta babesaeskaintzea”. Harremanetarako: www.facebook.com/Asociacion.HAIZE.BERRIA.Elkartea/info edo [email protected]

—Zein da Haize Berriaren helburua,egitekoa eta jarduna? —Haize Berria orain dela gitxi gora-behera lauzpabost urte sortu zen. EuskoJaurlaritzak proiektu bat ipini zuen mar -txan, gai honi buruz apurtxo bat aztertugura zuten; eta horretarako hainbat ema-kume batu gintuzten, kontu honi buruzgaldetzeko, gure iritziak ezagutzeko, zeregin litekeen, zer ez... Batzar batzuk egingenituen, eta horiek amaitu eta gero kon-turatu ginen hutsune batzuk zegozela, etainstituzioek ezingo lituzketela bete. Or -du an, gure artean batu eta Haize Berriasortu genuen. Batzuek lehenagotik alkarezagutzen genuen, terapian-eta bateraegon ginelako, eta Jaurlaritzako tailer ho -ne tan barriro alkar topatu genuen, eta el -kartea sortzea erabaki genuen. Zergatik?Kon turatu ginelako, berbarako: prozesuhonetatik urtetzeko momentu horretanema kumeak oso galduta sentitzen garela,emozionalki eta abar oso txarto gare, etagalduta egoten gara, eta normalean ez da -kigu nora joan; joaten bagara ere, senti -tzen dogu atez ate gabiltzala, eta ate ho -

rre tan ez dagoela enpatiarik. Normala da,instituzioetan ezin liteke enpatia hori to -patu... Orduan, esparru horretan sartuna hi genuen, hau da: prozesu honetanhastekotan den norbait gurekin harrema-netan jar liteke eta gurekin, eskua emon-da, joango ginateke leku batetik bestera;ate asko jo behar ditugu: alde psikologi-koa, ume ak, kasu bakoitza ezberdina da...Kon tua hori egotea da, enpatia hori mo -mentu horretan oso beharrezkoa da. —Bestelako ekimenik egiten duzue?

—Enpatia hori eskaintzeaz gainera, gureegitekoa tailerrak-edo eskaintzea ere ba -da; Jaurlaritzako tailerrak amaitu eta ge -ro, eskoletan-eta lekukotzak emoten hasiginen. Orain eskoletan ez da hori egiten,batzuek pentsatzen ei dute ez dela ona...Baina, beno, norbaitek gura izanez gero,eskatzen badigu, tailer moduko bat prest

dugu, gure lekukotza emoteko. Gukpentsatzen dugu oso ona dala jendeakjakitea hau zer dan. Normalean, zehazki,ez dakigu zer den emakumeenganako in -darkeria hau... Beti pentsatzen dugu delakol peak emotea, edo hiltzea... Ho rre ta ri -ko gauzak, bakarrik. Baina, lehenagotik,beste gauza eta egoera asko bizi ditugu:tratu txar psikologikoak... Horiek, nor -malean, jendeak ez ditu ulertzen edo eza -gutzen. Orduan, gure lekukotzen bi dez,jendearengana heldu nahi dugu.

—Lekukotza emotea, bizitakoa barrirokon tatu, benetan gogorra izan behar du.—Bai; hurrengo lau egunetan edo apur -txo bat nahastuta egoten gara, bai. Baina,hala ere, pertsona bat entzuten baldin ba -du gu eta hortik zer edo zer pizten bada,eta pausoak emoten hasten bada, nire -tzat, asko baino gehiago da horrekin...

30UK

“Lehenengo-lehenengo, entzun etaentzun, berba egin, utzi berba egiten,

ataratzen... Besarkada bat...”

“Lortu leike”, lortu du

Page 17: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

—Zeintzuk dira zuekaz hartuemonetanipinteko bideak?—Facebook orrialde bat eta helbide elek-troniko bat dauzkagu [elkarrizketaren sa -rre ran adierazitakoak]; horra edonorkidatz eta jartzen du guna irakur dezake.Oraindino telefonorik ez daukagu. Me zu -ei erantzungo die gu. Bestalde, asko, eza -gu nen bitartez, ahoz aho entzun, ezagutugaituztelako etortzen dira. —Aipatu duzu gizarteak ez dituela onar -tzen, ulertzen, antzematzen tratu txar psi -kologikoak, kontrol-egoerak... ez dela ho -rietaz jabetzen. Hori azaltzeko, ulertaraz-teko, ikusarazteko, kontra egiteko, zer?—Guk lantzen duguna hori da: gure espe-rientzia azaltzea, bizi izan duguna konta -tzea... Emakume asko gara gauza berdin -tsuak sentitu ditugunak, agian batzuek ezhainbesterainoko, baina... Eta bai, gero,ja bekuntza ere lantzen dugu, emakumea-ren jabetzea: tailertxo batzuk egiten ditu-gu horretarako, hizketaldiak, norbait etor -tzen da gauzak azaltzeko, gure artean ber -be tan... Facebook bidez egiten doguz da -nak; gero telefonoa, txata... —Kontrol egoera, tratu txar psikologiko-ak zein fisikoak jasan dituen lagun, lan-kide, ezagun bati laguntzeko, berak horiaitortzeko lehenengo pausoa egin badu,zelan lagun diezaiokegu? Zelan hurbilgai tezke egoera hori bizi duten emaku -me engana? Zein jokabide edo jarreraizan beharko gentiuzke?—Lehenengo, entzun, asko eta luze en -tzun. Entzun, utzi berbetan, utzi atera de -zan. Kontatzera etorri bada, jada nahikoada. Entzun egin behar zaio. Adibidez: gukbadakigu norbait zerbait bizitzen ari dela,bada pertsona honekin egon egon behardugu, askotan, berak konfiantza hartuarte hori kontatzeko; ez da erraza halako-ak kontatzea. Gero, gu ere horretarakogaude; ez da gauza bera halakorik bizi izanez duen bati kontatzea, familiari konta -tzea, ala egoera hori bizi izan duen batikon tatzea. Batzuetan errazagoa da ezeza-gun bati kontatzea; eta gainera, hau bizi

izan badu, errazagoa izan ohi da berarikontatzea. Lotsa hori daukagu barrutik.Beraz, lehenengo-lehenengo, entzun etaen tzun, berba egin, atara... Besarkada bat.Besarkada batek daukan indarra!!! Bizitzahonetan edozertarako eta edonoiz da ona,baina halakoetan... Gero, pertsona horre-kin hainbat lekutara joan, horretan lagun-du: gizarte zerbitzueta hurbiltzen, edo psi-

kologo batengana joatean... Es ku tik joa-tea, bakarrik ez utzi. —Berak ez badu pauso hori emon gura,zelan lagundu? Zer ez genuke egin behar?—Kasu bakoitza ezberdina da. Askotan,edo beti, entzuten dugu: “salatu, salatu,salatu...”. Bai, baina kontuz! Nik ez dutesaten ez salatzeko, hori argi lotu dadila;salatu egin behar da, baina momentu ego-kiena ere topatu behar da. Adib.: hemenbanago eta badakit lagun bat edo halakozerbait bizitzen ari dela... beragaz egon!Sentitu dezala ez dagoela bakarrik. Le he -nen go pausoa berak emon behar du. Ka -su ak eta kasuak daude. Ikusten baduguegoera larria dela, bada, zuzenean salatu,ho ri bai. Baina bizi duen momentuarenarabera, gauza bat ala bestea egin beharkodugu. Goiko pisuan kristoren kolpeak, oi -

huak entzuten baditut, bada hori bai, sala-tu egin behar dut, momentuan, noski!Bai na ez bagaude puntu horretan, bestegau za bat baldin bada, printzipioz pertso-na horregaz egon, lagundu begitxuak za -baltzen, tailerretara joaten, ez utzi etxeangelditzen, ez utzi hor itxita lotzen... Saiatuzulo horretatik urtetzen laguntzen. Hor

sartuta moduan egoten gara, begiak itxi-ta... Ez dogu ikusten, edo ikusten dogubai na ez dogu ikusi nahi... Errazagoa emo-ten du hor geratzea, hori uste dogu... Etaez da egia, errazagoa da urtetzea! Da na ta -ri ko beldurrak izaten ditugu, kontuanhar tu gure autoestima lurretik daukagula,ez gara nor sentitzen... “Zer pentsatukodute besteek? Zer pentsatuko du familiak?”

Guk pentsatzen dugu gure harremaneanez dugula bidea lortu, ez gabiltzala danaondo egiten, milaka eta milaka kontu, etabeldur... Edonorentzat edozein egoeratannorberaren barruari aurre egitea ez daerra za, bada halakoetan pentsa... —Aurre egin dion eredu izanik, urtetze-ko, aurre egiteko bideak zein tzuk litezke?—Niretzat garrantzitsuena la gun tza psi -ko logikoa izan da. Pro zesu ho ri amai tudut, eta orain gauzak beste mo du ba teraikusten ditut. Mo men tu honetan burrukahorretan hasi beharko banu, gauzak bestemodu batera egingo nituzke. Baina ulertubehar dugu dana ba tera hasten dugula,kasuan kasu: dibor tzioa, se me-alabak iza-nez gero, prozesu psikologikoa e.a. Pro ze -su psikologiko hori gu barriro jaiotzeko,gu ilunpe horretatik urtetzeko... Eta hori

dana eta batera, kristoren nahaste-borras-tea da. Horregatik, garran tzitsuena la gun -tza psikologikoa da; eta beharrezkoa, gai-nera, dana aurrera ateratzeko. Bestela, oso-oso zaila... Eta hala ere, bidea oso zaila da;gauza asko dare... Nire ka su an, oraindino,motxila geratzen da. Ez daukat seme-ala-barik, baina beste batzuek bai, eta horiek

betiko daude hor; eta bu rru ka, agian... ezda inoiz amaitzen. Baina, gu, barrutik,pertsona moduan, aldatu egi ten garenez...beste bizitza bat dugu, bes te bizitza batdago hor kanpoan, eta lor tu liteke beldurhorretatik urtetzea, lor tu leike! Eta mezuhori bidali behar dugu: lortu leike! Bizitzabarri bat dago beste al de an, haize berriadago beste aldean! Pro ze sua ez da erraza,

baina barruan ge ra tzea oke rragoa eta zaila-goa da, eta arris ku tsu a goa ere bai! —Gizartearen konpromisoa, mobiliza-zioak, salaketak… inoiz ez da nahikoa.Zer beharko litzateke?—Gizartea aldatzea! Oso zaila da... Gi zar -tea aldatu behar dogu, gu geuk aldatu be -har ditugu gure buruak. Orain dino gizar-te matxista batean bizi ga re; askotan ez do -gu ikusten, ez gara kon turatzen... Asko tanemakumeok gara matxismo horren eredu -ak onartzen ditugunak. Lan demasa du gu

dana aldatzeko. Gizartea aldatu be har do -gu. Emakumeak jabetu egin be har gara,hori ez da erraza; baina, gizonak ere dago-zen eskailera-mailatik jai tsi egin behardute, eta nik uste dot hori zailagoa delaoraindino. Ber din ta sun hori lortu arte... —Askotan entzuten den guzurra: femi-nista bati ez zaio halakorik gertatzen. —Hau edonori gerta lekioke, edonori.

—Belaunaldi gazteetan tratu txar egoeraedo perfil ezberdinak antzematen ditu-zue? Sakelakoak zelatatzea, facebook-abegiratzea, janzkera baldintzatzea e.a.—Instituzioakaz edo psikologoakaz berbaegin dugunean, esan digute gero eta jendegazte gehiago agertzen dela indarkeriaegoera horregaz. Horrez gainera, emaku-me gazteengandik asko entzuten da “onakizan behar dugu etxean, onak kalean, onaklanean...”. Berdintasuna lortzeko prozesuaez da erraza, orduan emakume asko kan -

tsata dagoz ere bai... Eta horrek batzuetanatzera egitera eroaten gaitu, nire ustez e!Ez dut esan gura atzera egin dugunik,baina gauzak ez doaz onera oraindino, edoonera badoaz oso-oso astiro... Asko dugulantzeko, hasi umeetatik, gazteetik... Gaz -te ekin berba asko egin behar dugu, eurekere ulertzeko zer den hau dan hau. Es ko -le tan egon gara, lehen esan legez, gure his -to ria kontatzen... Oso gogorra izan daume en aurpegiak ikustea, askotan eurekere sentitu dituztelako horretariko gauzak.Oso gogorra izaten da, bai. Eta hori askolandu egin behar da, ez badogu hasieratiklantzen...—Zer iritzi duzu hedabideen jardunari?Zelan jorratu beharko lukete…—Guri gertatzen jaku, zerbait gertatzendenean, oraintsu Mungiakoa esaterako,komunikabide guztiek deitzen duzuela;edo Martxoaren 8an, edo Azaroaren25aren bueltan, bardin. Baina, gero, urte-an zehar ezer ere ez! Honi buruz ez datutik esaten! Eta nik, gehiago behar dut.Egunero zerbait. Badakit, ez da erraza,gizartea aldatu behar dogu eta hori apurkaegingo dogu... Baina, lortu leike! m

“Lortu liteke horretatik urtetea, mezuho ri bidali behar dugu: lortu lei ke!

Bizitza, haize berria dago beste aldean”

[berbetan] [ainhoamalaxetxebarria]

32 UK

“Askotan, edo beti, entzuten dugu:“salatu, salatu...”. Bai, baina kontuz!Momentu egokiena ere topatu...”

“Gizartea aldatu behar dogu, eta gureburuak. Orain dino gizarte matxistabatean bizi gare... Ez da erraza”

Bide judiziala

—Bide eta ekinbide judizialen kontua,zelan alda liteke?—Danari buelta emon, dana buruz behe-ra jarriko nuke nik! Hainbeste gauza diraaldatu beharkoak! Hainbeste kasu etaego era ezberdin ezagutzen dodaz... Ezna go sistema horretan, ez dakit zelan al -da litekeen, baina momentu ho ne tan ezda goela ondo, ziur! Hain bat gauza “arra-ro” ikusi ditugu... Adib.: epai-autoetankon traesanak, epai tegi ezberdinak dire-nez, eta euren ar tean ez duten ber ba egi-ten, ba tzuetan ba te ri kasu ala besteari?!Edo epaiketa az ka rra delakoa ipini dute,gau za ona delakoan... Ez dakit, bai na ni -re kasuan be hin tzat... Epai keta az kar horieduki nuenean, nik pentsatzen nu en neunintzela akusatua, ni nintzela sa latu zute-na! Ez nekien zer egiten nuen han! Nik ez

nuen salaketarik inoiz jarri. Beldurra izannuen... Baina, Ertzaintzak jarri zuen sala-keta, nire izenean. Ho rretaz, gerora kon-turatu nintzen. Momentu hartan, nire gi -zo na zenak ere nire kontrako salaketajarri zuen. Pare bat egun pa sa eta geroepaiketa; nik us te izan nuen epaiketa horiberak ni salatu nin du elako zala. Nik eznekien ertzainak sa la keta jarri zuenik nireizenean... Orain, gu (Haize Berria) halakokontuetan ere sartzen gara. Ez dakit eztazer gertatu zen ere. Go goan dudana: ne -ga rrez egon nin tzen epaiketa oso an, es -ka tzen “esan egiozue ni bakean uz te ko;mesedez esan egiozue bakean uz te ko...”.Epailea (ema ku mez koa), hobe ez konta -tzea... Eta nik epaiketa horreta tik ez nuenezer ere lortu.Bestalde, hau kontatu gura nuke: proze-

su psikologikoa egiten nenbilen bitarte-an, behin, lagun batek galdetu zidan nirebi zi tzan zeintzuk ziren pertsona garran -tzitsuenak, izenakaz zerrenda bat osa -tze ko. Eta pentsatu nituen... baina ze -rren da horretan ez zegoen nire izena!!Neuk emakumeei apurtxo bat eu renganpentsatzeko eskatzen diet, geu re buruazaintzeko... Emoten du ema kumeokbarruan halako txip bat edo dugula mun-dua salbatzeko, mundu guz tiari lagun -tze ko prest gagozala, beti bes teenganpen tsa tzen... Askotan geure bu rua zain -tzea ahaztu egiten dogu. Eta hori osogarrantzitsua da. Norbaiti hitz ho neekentzun eta gero zerbait badatorkio buru-ra, jarri dadila gurekin, beste tal de bate-kin edo norbaitekin harremanetan; bainapentsa dezatela hori buruz, ez laga hor.

UK33

Page 18: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

UK35

[samienherrian]

34UK

[fotografia]

Samien herrian

Argazkiak: L. Alvarez, G. Martinez de la Hidalga, S. Gonzalez eta K. Karakuel

Elurraren zuria, basoen beltza eta aurora borealen kolore distiratsuak ekarri dituzte lauabenturazalek, nondik eta Laponiatik. Finlandiako iparraldean dagoen Laponian

zeharkaldia egin dute eskiz eta irudi ederrak jaso dituzte euren kamerek. Orriotara ekarridituzte, UK-ko irakurleak ere goza dezan abentura zoragarri haregaz. Jakin gura baduzuzelan lo egin zuten eta zelan moldatu ziren Europako ingururik hotzenean, elkarrizketa

luzea daukazu Leioako orrietan: begirada bat emon!

Page 19: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[fotografia]

36UK UK37

[samienherrian]

Page 20: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[fotografia]

38UK UK39

[samienherrian]

Page 21: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[sakonean]

Berangoko kostaldearen bila

Berangoribera izena duen lekua bazelafrogatu gura du Iñaki Arestik

“Berango linda al norte con Inglaterra”.Hori da Alberto Diez Saiz historialariakidatzitako “Berango” liburuak emotenduen datuetako bat.

Horren harira, Iñaki Aresti Escuderokbere udalerria den Berangoko kostaldeariburuzko informazioa batzeari ekin zion,udalerri horrek hondartza duela ziurtatze-ko asmoz. “Be ran gok iparraldean Inga la -terragaz muga egiten bazuen, horrek esangura du Be rangok kostaldea izan zuela”, dioArestik.

Gaur egun buru-belarri dabil udalerrihorrek galdu zuen kostalde zatia ikertzen:“dokumentu ugari daude Be rangok kostaza ti bat izan zuela agertzen dutenak: Be -rangoribera izena duena”.

Horri lotuta, inguruko arrantzaleenohiturak gogoratzen ditu Arestik: “jendeugari Sopelara, Barrikara zein Armintzarajoaten zen arrantza egitera, baina La rra -basterrako la gu nak Beran go ribera izenekoleku batera zihoazela esaten zuten”.

Berangoko mugen bilaLagun baten laguntzagaz Sopela eta Be -ran go arteko mugak hartzen dituen mu -ga lari guztien txostena aurkitu du Arestik,1999. urtean idatzitakoa. Hala, Arestirenustetan, Sopelak Berangogaz dituen mu -gak ondo daude, “Gorrondatxe hondartza,

[berangoribera]

Horregaz batera, euren arbasoetakoba ten historia jakinarazi diote Arestiri,Pedro Izaguirre izena zuena. “Hori Pedro‘Mendi’ ezizenez ezagutzen zuten inguruan,Mendi parajearen ondoan bizi zelako. Hu -ra 1884an jaio zen, eta 1920 inguruan,itsa sontzi bat Barinatxe hondartzan leho -rre ratu zenean, hura hara joan zen txatarbila. Bertan zegoela, dinamita kartutxo ba -tek eztanda egin zion eskuan, eta horrenala bak eta ilobak azaldu zidatenez, etxeraozta-ozta iritsi zen bizitza salbatuz”.

Hasiera batean, kontakizun horrek ez

luke ezer frogatuko, baina Arestik bestedo kumentu bategaz egin du topo, nonger taera horregaz lotura izanda, Beran go -ko kostaldea aipatzen duen. Idazki horienarabera, 1920an Bilboko portutik baporebat irteten ari zela, alemaniar urpeko ba -tek torpedo bat jaurti zuen horren kontra.Hala, lurrunontzia Berangoko kostaldeanlehorreratu zela azaldu du Arestik. Orain -goz dokumentu horren kopiarik ez duela

aitortu du berangoztarrak, baina barrirobueltatuko dela eta lortuko duela dio.

Horregaz batera, taberna batean lagunbatzuekaz Berangoko kostaldearen izateazeztabaidatzen zebilela, instituzio armatu-ko ezagun bat hurbildu zitzaion Arestirieta halakoa esan zion: “señor Iñaki, tieneusted razon. Berango tiene costa”. Zur eta

lur, berangoztarrak azaltzeko eskatu zionezagunari. Horren arabera, zerbitzuan ze -goela, gizon bat itsasoan ito zen, eta ho -rren gorpuaren bila zebiltzan. Hilotza Ge -txo ko kostaldean agertzen bazen, Ge txo -ko Bake Epaitegiak hartuko luke ardura;eta Berangokoan agertuko balitz, epaite-

girik ez zuenez, haiek hartu beharko luke-te ardura. “Hori azaldu zidanean poztuegin nintzen, pista gehiago eman zizkidala-ko gaiaren inguruan”, azaldu du berangoz-tarrak.

Froga horien guztien aurrean, gero etaargitasun gehiagogaz ikusten du ArestikBerangoren kostaldearen existentzia. Halaere, badaki asko dagoela egiteko: “AlbertoDiez historialariagaz harremanetan jarrigura dut, ea bion artean kostaldearen iza-tea frogatzen dugun”.

Arestik jakinarazi duenez, bere aurrei-kuspenen arabera behintzat, Berangoribe -ra ez da oso handia izango, “20 toalla jar -tzeko modukoa”.

Berangoriberaren bila dabil buru-belarri azkenaldian Iñaki Aresti

Barinatxe hondartzaren zati bat Berangori dagokiola uste da

Iñaki Arestik Berangok kostaldeaduela aipatzen dituen hainbatdokumentu batu ditu. Bereustetan, Berangoribera delakoaGetxoko Barinatxe inguruetandago, eta hala izanez gero,frogatuko du “Berangokiparraldean Ingala terragaz mugaegiten duela”.

Arestiren ustetan, Mendi parajea ez da Berangoko iparraldeko muga

Hainbat dokumentuhistorikok

Berangoko kostaldeaaipatzen dute

Berangoriberaleku txikia izan liteke,20 toalla baino ezhartzeko modukoa

askok Azkorri izenez ezagutzen dutena,Getxokoa da; ondoan, Barinatxe hondartzadago, eta hori Getxoren eta Sopelaren arte-an banatuta dago. Nire ustetan, hondartzahorretako zati bat Berangokoa da, Beran go -

ribera izena duena. Sopelako mugak ondodaude, beraz, Getxoko partean egon behardu Berangoko zatiak”.

Horrez gainera, berangoztarraren ara-bera, Berangoko hondar tzara joatekobideren batek egon behar zuen, horren-bestez, “Berango eta hondar tzaren artekolur zati batek ere Berangokoa izan behardu”. Hori dela-eta, Getxoko eta Beran go -ko mugen txostenen bila dabil Aresti,

baina ez da erraza lortu beharreko doku-mentu guztiak lortzea, “historialari ba ten -tzat erraza izango zen, baina niretzat iaezi nezkoa da. Hala ere, lortuko dut”.

Larrondo eta lurrunontziaMugak alde batera utzita, Arestik hainbatdokumentu eta kontakizun batu ditu Be -rangoren kostaldea aipatzen dituztenak.

Mendi izeneko parajea da Berangokoiparraldean dagoen azken lekua, eta ber-tan egiten du muga iparraldean Getxogazeta Sopelagaz. Inguru horretan Larrondoizena duen baserria dago, eta Arestik ber-tokoakaz egin du berba: “83 urte dituzte,eta Berangoriberaren inguruan galdetu nie-nean, eurek baietz esan zidaten. Oinez joa-ten zirela Larrondotik Barinatxe hondar -tza ko goiko partean dagoen gotorlekura ar -te, eta handik behera jaisten zirela bidebatetik”.

Ez da errazahistorialaria ez denbatentzat dokumentu

guztiak batzea

40UK UK41

Page 22: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[zinema]

Parallel40 dokumentalen zabalkunde-an espezializatutako banaketa-etxeakurteak daroaz Espainia, Txile, Argen ti -na eta Kolonbiako 53 aretok osatutakosa rean “nazioarteko ospea lortu duen filmdokumental luze baten aldi bereko es -treinaldia” eskaintzen hilean behin. Ai -patutako banaketa-etxeak eta DocsBar -celona Nazioarteko Dokumen tal Jaial -di ak Atera Films-egaz erdietsitako lanki-detzari esker, orain Bilbo ere sare horre-tako kide da. Zikloa Hileko Dokumen -ta la izendatu dute, eta ekimenaren ar -du radun bilbotarra ZINEBI izango da.

Hala, oraingoz hileko az ken eguene-an Bilboko Coliseo Zir kui tuko Mul ti -zine aretoetan “ge ne roaren zaleei na zio -ar teko beste jaialdi batzuetan aukeratuedo saritu, baina gerora ia-ia banaketako mer tzialik ez duten lanez gozatzekoaukera” eskainiko die ziklo horrek.

Oro har, zientzia, ekonomia edotagizarte arloko gaurkotasun handiko gai -ak jorratzen dituzten lanak aurkeztuko

Dokumental-eskaintza Bilbo dokumentalen sarean sartu da,ekaina bitarteko egitaraua prest dute

Rent a family Inc. dokumentala, hilaren 24an emongo dute

ditu ekimenak, eta ekaina bi tarteko egi-taraua behintzat aurreratu dute. Tarteho rre tan emongo dituzten do ku men ta -len gaiak beren-beregi etxebizitza-mer -katu aren krisia, genetikoki eraldatutakoelikagaien segurtasuna eta LHC parti-kula-azeleragailuaren ingurukoak izangodira; ondorengoak hitzorduak eta lanak:

apirilaren 24an, Familia bat alokatu,S.A. (Rent a family Inc; Kaspar AstrupSchroder); maiatzaren 29an GMO: Ge -ne ti koki Eraldatutako Organismoa (Je re -my Seifery); eta ekainaren 26an ParticleFever (Mark Levinson). Lanok itzulita(euskarara ez dugu uste) edo jatorrizkober tsioan azpitituluakaz (euskarazkoakez dugu uste) eskainiko dituzten ez dutezehaztu oraindino. Sarrera: 3,70 euro. m

Info+: www.zinebi.com

42UK

«Apirilaren 24an,maiatzaren 29an

eta ekainaren 26an dirahurrengo hitzorduak»

UK43

Jazzaldiko taldeak

[musika]

Natalia Dicentak uztailaren 2an joko duela adierazten du egitarau aurrerapenak

Getxoko Jazzaldiak XXXVIII. ekitaldiabeteko du uztailaren 2tik 5era. Egitarauaoraindino itxi ez badute ere, kartel-buruizango dira, besteak beste: uztailaren 2anNatalia Dicenta abeslari eta aktorea; hila-ren 3an Jack De Johnette eskarmentuhandiko perkusionista estatubatuarra etauztailaren 5ean, Michel Camilo piano-jotzaile dominikarra.

Gainera, jazzaldiaren harira antola -tzen den talde-lehiaketako finalean lehia-tuko direnen izenak ere ezagutarazi dituz-te; oro har, Aus tri an, Holandan, Ale ma -ni an eta Ita lian sortutako taldeen arteko

norgehiagoka izango da. Etorkizuneko ar -tis ta barriak aurkitzea eta ezagutzera emo-tea helburu duen Getxoko jazz talde-le hi -a ketara 17 herritako 69 talde aurkeztu di -ra aurten, epai mahaiak finalerako lauaukeratu ditu: Lukas Gabric Group (Aus -tria, Hun garia eta Alemania), Liya Gri go -ryan Trio (Holanda), Ylativ algo Quintet(Ale mania eta Errusia) eta MassimaxProject (Italia eta Suedia) hirukotea. Ira -baz lak 3.750 eu ro jasoko dituzte, eta zuze-neko diskoa ere grabatuko dute; bigarre-nek 1.500 euro, eta ba kar lari onenak 750euro eskuratuko ditu. m

Gorlizen bada musika-eskaintzagogorrik! Halakoak gogoko izanez gero,Xurruteko egitarauari begiradatxoa bota -tze ko proposamena luzatzen dizugu,eskualdeko taldeak entzuteko aukeraegongo da, eta Aste Santu bitarteanbaduzu zer aukeratu: hilaren 11n, bari -kua, (21:00; doan) Marmoka Baltzak etaBloque H taldeen kontzertua izango da;hurrengo egunean (hilak 12; 21:00, 5euro) Devil Vow taldeak eta Luis Vilekbere La Mala Crianza taldeagaz jokodute; apirilaren 13an, domeka (20:00; 5euro) Pettiren emanaldia izango da; etaapirilaren 16an, eguaztena (jaiegunbezpe ra; 20:00; 5 euro) Prisma Circus,Downtown Brigade eta The Wizardtaldeak igoko dira oholtzara.

Info+: www.xurrut.com

EHZ jaialdiaren eta ekimenaren harira,EHrZ lehiaketa martxan da. Bertan partehartu gura duten taldeek arin ibili beharkodute, izena-emoteko epea hilaren 15eanamaituko da-eta. Aurten deialdia nazioar -tera zabaldu badute ere, antolatzaileenesa netan, “moldeak pixka bat mugitu dira,baina helburu berdina mantentzen dugu:artista berriengana joaitea, festibalen pro -duzitzeko posibilitatea eskaintzeko. EHZ-ren tematikari oihartzun egiteko kul turaminorizatuetako artistak bultzatu nahi di tu -gu. Kultura minorizatuetaz ari garenean,bizi diren kulturak aipu ditugu. Gaur egun,defenditzeko kuadro finkorik ez dutenkulturak. Kultur dominan teek itotzen etalegemitate osoz pribatzen dituztenak”.

Info+: ehz-festibala.eu/ehrz

lehiaketa >EHrZ, arin ibili!

Natalia Dicenta, Jack De Johnette etaMichel Camilo momentuz kartel buru

kontzertuak >xurruten

Bakarrik eta libre. ImanolUrbietaren kantak lana kale -ra tu zen Zarauzko Udalareneki me nez. Euren moduramol datuz, Imanol Urbieta ren14 kantu abestu dituzte, bes -te ak beste: Eñaut Elo rrieta,Su ta Gar, F. Mu gu ru za, Petti,Jo se ba Irazoki, Lou Topet,Split 77+Aiora Ren te ria, Ana -ri+Mur sego, Ma txu ra, Ma ka -la, Pirritx, Po rrotx eta Ma ri -mo tots eta Andoni Egañak.

Bakarrik eta libre...Batzuen ArteanElkar

Tears From Hiroshima ahotsbarik lotu eta Silvia Guillenenbatzeagaz sortu da, ke haie -ta tik, Hibakusha rock-metalalternatiboko talde nafarra,lotura eginez: Hiroshi makobonbardaketa 1945ko abuz -tu aren 6an izan zen, data ho -rregaz izendatu dute dis koa,taldea ere or du an jaio bai -tzen; eta izena, bizirik di rau -ten “bon ba rda tutako la gu nei”deri tze lako ‘Hibakusha’.

Abuztuak 6HibakushaAutoekoizpena

Agurainen egoitza duentaldearen izenak eta diskoarenizenburuak Ramones taldea -ren “Psycho Therapy” kantuezaguna ekarri gura dutegogora. Triki-punk-ska doinu -ko 14 abestik osatzen duteXabi Arakama (Trikizio, ZeEsatek!, Obrint Pas) eta David“Aguayiko” (Kaotiko) taldeburudituen zortziko tearenestreinako lana. Dagoenekoekin diote aurkezpen-birari.

TherapyXaikoBaga Biga

diskoak

Zabala kaleko 9. zenbakira

MUGITU GARA

Page 23: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[literatura]

Lehiaketa martxanNi gazte nintzenean... narrazio-lehiaketaralanak bidal daitezke hilaren 25era arte

XV. Ni Gazte nintzenean lehiaketako kartela

Leioako Udaleko Kultura eta GazteriaSailak antolatzen duen Ni gazte nintzene-an... narrazio-lehiaketak XV. ekitaldia be -teko du aurten. Gaztetako oroitzapenakliterarioki jasotzea helburu duen lehiake-tara bere memoriak bidali gura dituenakapirilaren 25a baino lehenago egin behar-ko du.

“Zenbat aldiz gogoratu dituzu umeizan zineneko jolasak? Zenbat bider konta-tu dituzu gazte denborako jaien oroitzape-nak? Hartu papera eta boligrafoa eta hasigogoratzen oroimenean dituzun apartekouneak, une ahaztezinak” horiek guztiaketa gehiago gogoan, idatziek gehienezbost orrialdeko luzera izan beharko dute,eta, ohi den legez, saritu bakoak, jatorriz-koak eta argitaratu bakoak izan beharko

dute. Parte-hartzaileek gehienez narraziobi aurkez ditzakete, euskaraz edo gaztela-niaz, eta adinaren araberako bost katego-riatako batean parte hartuko dute: 18urtera artekoek A kategorian, 19 urtetik30 urtera bitartekoek B kategorian, 31urtetik 55 urterakoek C kategorian, etahortik gorakoek D kategorian.

«Lanak Kultur Leioanaurkeztu beharko dituzue;

zuzenean ala postaz»

Lanen hiru kopia bidali beharko ditu-zue; “idazlanek izenburua edo izengoitiabakarrik eduki beharko dute, egilea identi-fika dezakeen xehetasun barik; jatorrizkoa-gaz batera, eta gutun itxian, barruan egile-aren datuak (izena, abizenak, helbidea,adina, telefonoa eta, edukitzekotan, postaelektronikoko helbidea) jasoko dituen orriasartuko da; kanpoaldean idazlanaren izen-burua edo izengoitia eta zein kategoriaridagokion jarriko da”. Hori dana, KulturLeioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11;48940 Leioa, Bizkaia) zuzenean ala postazbidalita aurkeztu beharko duzue. m

Info+: www.kulturleioa.com

Hobe kontatzen ez...Batzuen arteanPasazaite Inportazioko lib.

liburuak

Literatura katalan garaikidekoipuin-antologia da Hobekontatzen ez badidazu. Bostipuingileren (Quim Monzo,Imma Monso, Sergi Pamies,Empar Moliner eta FrancescSeres) hamalau ipuinek, etaipuin moduko hitzaurre batekosatzen dute Gerardo Mar -ku le tak euskaratu duen lana.

Donostian jaio bazen ere,hamaika urtez Gasteizen biziden idazlearen ia 300 orrial -de ko ipuin-liburu barria 38ipui nek osatzen dute, fantas -ti ko ak eta errealistak, metali -te ra ri oak, egunerokotasuna -ren ifrentzua dutenak, azkenboladako gure giro politikoaerretratatzen dutenak e.a.

44UK

Inon ez, inoiz ezIban Zaldua GonzalezElkar

[kirola]

Getxoko Udalak eta Unai Basurko itsas-gizon profesionalaren Pakea Klubak akor-dioa sinatu dute Aste Santutik aurrera etadatozen lau urteetan erakunde horrek U -da leko Bela-Eskola kudeatzeko, Pakea Ge -txo Bela-Eskola izena hartuko duena.

Pakea Klubak eskarmentu handia dubela kirolean, eskifaia eta taldeen sorkun -tzan eta trebakuntzan, nabigatzaileen pres-takuntzan eta eskola-umeei zuzendutakoin gurumen-hezkuntzako programetan.Tal de hori nabigazioaren eta hezkuntzarenalorretan eskarmentu handia duten hain-bat gazte euskaldunek osatzen dute. Izanere, horietako gehienak Pakea Bizkaia be -la ontziko tripulazioko kide izan dira.

Imanol Landa Getxoko alkateak adie-razi duenez, “eskolaren proiektuak belarenartea ezagutzera ematea izango du ardatznagusi, gure historia eta kulturaren alderdigarrantzitsu bezala aurkeztuz, baita edo-zein adinekorentzat kirol eta aisialdiko jar-duera erakargarri gisa”. Gauzak horrela, u -dalerriko ikastetxeek egingo dituzten jar -

du eren artean belako nabigazioa bultzatu-ko dute. Bestalde, Unai Basurkok jakina-razi duenez, “gure lan-talde osoarentzaterronka berri eta erakargarria da nabigazio-artea transmititu ahal izatea, itsasoarekikozaletasun eta errespetuarekin batera”.

Eskolak oinarrizko lau zerbitzu eskai-niko ditu eta Aste Santuan ekingo dio ibil -bi deari, 20 orduko ikastaro bereziakaz.Ho riek bi txandatan banatuta egongo di -ra: lehenengoa, apirilaren 17tik 20ra; etabi garrena, apirilaren 21etik 25era. Hortikaurrera, astegunetako eta asteburuetako i -kastaroak antolatuko dituzte. Udan, ba -rriz, ikastaro bereziak eskainiko dituzte,eta eskariaren arabera, gaztelaniaz, euska-raz edo ingelesez emango dituzte. Eskolak,horrez gain, liburutegi nautikoa eta zine-foruma ere izango ditu. m

Info+: www.pakeagetxobelaeskola.com

UK45

Pakea Getxo Bela-Eskola nabigazioan eta hezkuntzan eskarmentu handia duten kideek osatzen dute

«8 urtetik gorakoneska-mutilentzako

ikastaroak egingo dituzte»

Pakea Getxo Bela-EskolaUnai Basurkoren klubak kudeatuko duAste Santutik aurrera Getxo Bela-Eskola

Page 24: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[mundukatuak]

Aitor Villanueva > Täby (Suedia)

“Bardintasun handiagoadago sexu bien artean”Aitor Villanueva erandioztarrak16 urte zituela, ErandiokoAtegorri institutuak elkartrukeaantolatu zuen EstokolmokoSödra Latin institutuagaz, etahorrela ezagutu zuen VillanuevakSuedia. Estokolmogazmaitemindu zen, Euskal Herritikurteten zen lehen aldia zen etaargi ikusi ei zuen Suedia osomodernoa eta aurreratua zela.Bertako gizarteari etaekonomiari buruz irakurri, etaerabaki zuen etorkizuneanSuedian biziko zela: handikaurrera pauso guztiak bideratuzituen helburu horretara, eta,daborduko, 14 urte daroazbertan; eta luzerako asmoz!

Oso gustura dabil Villanueva Suedianeta ondo balioztatzen ditu antolaketa-mo dua eta zerbitzu-sozialak.

Zer bisitatu eta zer ez galduEstokolmo uharte mordo baten gai-

nean eraikita dago eta ura dago nonahi,Eskandinabiako Venezia esaten diote. Al -de zaharra sekulakoa da, hiri isila eta gar-bia. VASA museoa: 1628. urtean hondo-ratutako untzi suediar bat dago: berrerai-ki zuten eta ikusgarria da. Djurgårdenpar kea: Estokolmoko Central-Park, hirier dian, itzela, museoz eta etxetxoz josita.Södermalm auzoa ere oso polita da.

Harritzeko modukoaMusurik ez agurtzerakoan; eskua es -

kaintzen dute beti. Bestalde, oso zaila egi-ten zaie ezetz esatea: hamaika bueltaeman go dute eta deseroso sentituko dira,eta batzuetan ez dago argi ezetza den.

Behin ez zituen ñabardurak harrapatu etabaietza zela uste izan zuen; ezetza izanzen, ordea, eta kristorena jasan behar izanzuen. Sexu kontuetan gu baino irekiago-ak dira: neska askok aurrea hartzen duligatzean. Eta eguzkiagaz eta beroagazobsesioa daukate: argi-izpi kontsumitzaileobsesiboak dira, eta udabarrian suediarrezjosita daude jesarleku, parke eta plazak,geldi-geldi eta gora begira: fo tosintesiaegiten baleude bezala... iru di oso bitxia.Oro har esan daiteke bardintasun handia-goa dagoela emakume eta gi zonen artean,bai soldata aldetik, bai etxeko lanen alde-tik. Ez da erabatekoa, bai na gurea bainohandiagoa bai.

Zer jan... eta edanGastronomia aldetik ez dago gauza

han dirik. Plater nazionala okela-bolak di -a, ahabi gorri saltsarekin. Arrainari dago-kionez, izokina eta sardinzarra. m

46UK

NongoaErandiokoa

Adina38 urte

Zertan dabilGaztelania eta ingelesa irakas -ten du Estokolmon, 10 eta 15urte bitarteko ikasleei, baina ti -tulua ataratzen dabil 16 eta 18urte bitartekoei ere irakasteko

Noiz arteIa 14 urte daroaz Suedian etajubilatu arte, behintzat, hanlotzeko asmoa dauka

Nor da

LurraldeaSuediako Erresuma

Azalera449.964 kilometro koadro(%8,66 ura da)

HiriaTäby(Suedia hego-ekialdean)

Hiriko biztanleria65.000 inguru

HizkuntzaSuediera da hizkuntzanazionala, baina beste bosthizkuntzek ezagutza ofizialadaukate: sami, meankieli,finlandiera, romani eta yiddishhizkuntzak

DiruaKoroa suediarra

Non dago

Joanak daukan abiadura “normala”bal din bada, hau da, c baino askoz etaaskoz ere txikiagoa, orduan v/c gaia ia-iazero izango da eta formulak t = t´ itxuralasaigarria hartzen du, baina v handituzbadoa c-rekin paregarri izan arte, orduanhasten da dibertimendua... kalkulagailuahartu:

Baldin eta v = 100.000 km/s (Joanaoooooso bizkor doa) orduan (ordezkatubalioak formulan).

t´= t · 0,94, hau da, t´ t -ren %94 da.Adibidez, Nadiarentzat 10 urte igaro badi-ra (t), Joanarentzat 10 · 0,94 = 9,4 urte (t´)igaro izan dira. Orain, Nadiak 20 urte ditueta Joanak 19,4 urte (baina, ez zirenbikiak?)

Beste adibide bat, baldin eta v =299.000 km/s bada, orduan t´= t · 0,08orain t´ t -ren %8 da. Nadiarentzat (etaNadiarekin gelditu zen guztiarentzat) 100urte igaro badira, Joanarentzat 8 baino ez.Orain Joanak 18 urte ditu eta Nadiak 110urte (bizirik badirau). Efektua Joanak 92urte etorkizunera bidaiatu dituela da (!!!)

Harrigarria dirudien arren, etorkizune-ra bidaiatzea posible da, baina momentuz,efektu erlatibista hau nabaria izateko beha-rrezkoak diren abiadurak lortzeko teknolo-gia ez dugu eskuragarri.

Joanak berriro denboran atzera eginnahi duela erabaki du. Ibilbide berbera etaabiadura berberaz egitea erabakitzen dukon trako noranzkoan, baina horrela beste92 urte aurrera bidaiatzea baino ez du lor -tzen, efektua soilik abiaduraren arabera da -go elako, eta ez ibilbidearen arabera. Ba da -go 184 urte etorkizunean. Izutzen ari dabe netan. Bere garaira bueltatu nahi du. Zeregin dezake? Posible da iraganera ere bi -daiatzea? (izarrak behar izango ditugu!).Erantzuna hurrengo zenbakian... m

Bidaiak denboran zehar (I)

[zientzia]

Eduardo San AndresZientzia atala abiatu dugu, Jentilkoba atalagaz txandakatuko dena; hilean behin.

Bertan agertuko diren testuak Eduardo San Andres matematika irakasle sopeloztarrakidatziko ditu; zientziaren eremu luze-zabalean murgilduko gaitu

Robert Zemeckis zinema-zuzenda-riak 1985ean zuzendutako Back tothe future film zoragarrian, prota -gonis tak, Marty McFly-k (MichaelJ. Fox) denboraren makina batasmatu duen Doc deituriko zientzi-lari bitxi bat ezagutzen du. Makinahorrek Delorean auto ikusgarribaten itxura dauka. Martyk iraga-nera bi daia tzen du bere gurasoaknerabe ak ziren garaira hain zuzen.

Garai hartan bere gurasoak elkar ezagu-tzeko zorian zeuden, baina dena korapila -tzen da bere ama nerabea berarekin maite-mintzen denean. Martyren betebeharra be -re gurasoak elkarregaz maitemintzea izangoda, begibistako denbora paradoxa bat ekidi-teko. (Etorkizunerako bueltako bideanarazo teknikoren bat edukiko dute Fluzokondensadorea dela-eta).

Film honen argumentua oso deigarriada, baina, badauka inongo oinarri zientifi-korik? Posible da denboran bidaiatzea? Ikusdezagun... Argi dago de nok ari garela etor-kizunerantz bidaiatzen, baina, erritmo bere-an egiten dugu guztiok? Galdera absurdoada hau?

Izan bitez bi ahizpa biki, Nadia etaJoana. Biek 10 urte dituzte, eta Joanak ibi-lalditxo bat egitea erabakitzen du v abiadu-ra jakin batean, eta gero bere ahizparenganabueltatzen da.

Izan bedi t Nadiarentzat igaro den den-bora, eta t´ Joanarentzat igaro dena Joanabidaiatzen egon den bitartean. XII. men -

dean Isaac Newtonek planteatu zuen fisi-kak, baita zentzuak ere, bientzat denboratarte berbera igaro dela, hau da:

Baina 1905. urtean Albert Einstein-ek, be -re erlatibitatearen teoriaren markoan, bi den-bora tarte horien arteko lotura hain sinplea ezzela aurkitu zuen. Beste modu batean esateko,denborak erritmo ezberdinean egiten du au -rrera norberaren abiaduraren arabera. Zenbateta bizkorrago mugitzen zaren, denbora or du -an eta motelago pasatzen da zuretzat. Eta t etat´ arteko harremana honako hau da:

Formula honetan v mugitzen ari dena-ren (Joana) abiadura da eta c = 300.000km/s argiaren abiadura da (argi-izpi batek300.000 kilometro egiten ditu segundo ba -tean!!!). Ikus dezagun zer eragin daukan t-ribiderkatzen dion gai arrotz horrek.

t = t´

UK47

Albert Einstein

Page 25: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[pintxotan]

Txipiroi amerikarrakTipulagaz eta saltsatan bustita

Egun eguzkitsuetan hondartzara joanohi da jendea. Kai Eder jatetxea Plen -tziako hareatzaren ondoan dago, horren-bestez, leku ezinhobea horrelako egune -tan lasai-lasai kostaldeari begira baz kal -tzeko. Gaurkoan txipiroiakaz egindakoplater azkar bezain gozoa prestatu di guteKai Eder jatetxeko sukaldariek, edozeinetxetan egiteko modukoa.

Platera prestatzeko 10 minutu bainoez ditugu behar, saltsa amerikarra aldezaurretik prestatuta baldin badugu. Ho rida denbora gehien behar duena, bainabehin eginda, beste ba tzuetarako gordeahal izango dugu. Sal tsa egiteko ota-rrainxkak, buru eta guz ti; as kotariko ba -raz kiak; tomatea; arrain-bu ruak; ogi za ti -ak; olioa eta gatza uretan 15 minutuz

sutan ipini be harko dugu. Ondoren, de -na iragazi eta lortutako sal tsa irabiagailu-tik pasako dugu, saltsa fin-fina lortu ahalizateko.

Saltsa prest dugula, tipula potxatukodu gu. Zati txikitan moztuko dugu, eta o -lio txorrotada bategaz, su txikian izangodu gu 10 minutuz. Bitartean, txipiroiakplan txan egingo di tugu 6 edo 7 minutuz.Dana prest da goenean, pla ter bat hartueta txipiroiei ohea e gin go diegu sal tsaamerikarragaz. Gero, txipiroiak sal tsarengai nean ja rri eta guztiaren gainean potxa-tutako ti pula jarriko dugu. Hala, prestizango du gu plater eder eta azkarra. m

Osagaiak: otarrainxkak, askotarikobarazkiak, tomatea, arrain-buruak,ogi-zatiak, gatza, olioa, ura, txipiroiaketa tipula.

Saltsa amerikarra egitea da denbora gehien behar duena

UK4948UK

Taberna eta jatetxe asko ditugu gurean. Gida honetan aukeraketa xumea aurkeztugura dizugu, aniztasuna albo batera utzi barik, eta gozatzen has zaitezen.

[badaukazu non aukeratu]

Zure taberna edo jatetxeahemen agertzea

gura baduzuipini gugaz harremanetan:

94 491 13 [email protected]

Zure publiahemen agertzea

gura baduzu

94 491 13 [email protected]

J A T E T X E A

Menu ederra itsasoari begira

Tf. 94 677 41 33Txurrua kalea zenbakirik gabe - PLENTZIA

www.restaurantekaieder.com

J A T E T X E A

Page 26: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

UK51

[komikia][horoskopoa]

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(Abenduak 21 urtarrilak 19)(Abenduak 21 urtarrilak 19)Norbaitek lore-sorta eder batoparituko dizu, baina ez duzujakingo norena den. Ez da zureurtebetetzea, beraz, agian mireslerenbat izango da. Ez urduritu...

(Abuztuak 18 irailak 16)(Abuztuak 18 irailak 16)Ez dakizu lagunari zer oparitu? Aukeraasko dago: egiozu artelan edo marrazkipolit bat, ziur gustuko izango duela. Etaoso iaioa ez bazara, erosi urdaiazpikogozo bat; baietz asmatu!

(Martxoak 21 apirilak 19)(Martxoak 21 apirilak 19)Idatzita ez dagoena, hitzak, haizeakeroaten ei ditu, eta zuk purrustadaederrak botatzen dituzu ahotik.Horietako azkenak, ordea, luzeiraungo du lagunen buruan...

(Ekainak 19 uztailak 18)(Ekainak 19 uztailak 18)Txikitan zenbat lepoko, koroa etabelarritako egin zenuten bitxiloreakaz!Eder-eder ipintzen zineten lagunak etazu, loreakaz apainduta. Zergatik ezduzue barriro probatzen?

(Otsailak 19 martxoak 20)(Otsailak 19 martxoak 20)Zahartzen hasita zaudelako obsesioakjota zimurren aurkako krema erosiduzu, baina igaro barri da zureurtebetetzea eta ezer berezirik ezduzu sumatu. Bada, egon lasai!

(Uztailak 19 abuztuak 17)(Uztailak 19 abuztuak 17)Kristoren txirrindula erosi zenuen,baina gelan gordeta daukazu, bazterbatean lagata. Eguraldi ona hasi da,beraz, zergatik ez diozu hautsa kentzeneta kalera ateratzen? Eskertuko dizu!

(Azaroak 16 abenduak 20)(Azaroak 16 abenduak 20)Gurasoak aireportura eroan beharkodituzu, nagusientzako bidaia horietakobat egin behar dutelako, nora etaBenidormera. Etxea zuretzat bakarrikaste biz: ondo baliatu aukera!

(Urriak 17 azaroak 15)(Urriak 17 azaroak 15)Negua joan dela dio kantuak, bainazure etxean sartuta jarraitzen du etahotza kalera ezin atera zabiltzate. Bainazergatik ez duzue pizten berogailua?Burugogorrak zarete gero!

(Irailak 17 urriak 16)(Irailak 17 urriak 16)Txoriak miresten dituzu, aske dira guraduten tokira joateko, hegan. Zuk erehegan egin gura zenuke: parapenteanibiltzeko txartela eros dezakezu,interneten ondo merke daude.

(Apirilak 20 maiatzak 19)(Apirilak 20 maiatzak 19)Eguzki premiaz zabiltza, ezta? Nabarida, daborduko galtza motzakerabiltzen hasi zara-eta. Adi ibili etaez erlaxatu, oraindino botatzeke dago-eta sasoiko azken elurtea...

(Urtarrilak 20 otsailak 18)(Urtarrilak 20 otsailak 18)Supermerkatuetako eskaintzen mendebizi zara azken aldian: beti zabiltzaliburuxkak begiratzen eta eskaintzarikonenen bila. Baina ez zara konturatzendespentsa gainezka daukazula?

(Maiatzak 20 ekainak 18)(Maiatzak 20 ekainak 18)Pozarren zabiltza: udabarria iritsi da etalorategiko barbakoa aste akabuguztietan erabiltzen ari zara. Primeran,baina lagunak eta senideak uda osoaizango dituzu etxean.

50UK

KopiakSALGAIUK aldizkariaren

bulegoanUribe Kostako

aldizkariarenekoizpena

uk zure publizitatea hemen !

94 491 13 37 - [email protected]

Page 27: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

Zein gai abiatu duZientzia atalak?

> Aurrekoaren erantzuna: Erandioko metro geltokia

> Irabazlea: Uriz Moreno Ajuria

*deitu telefonoz: 944 911 337

UK-ren zenbatgarrenzenbakia da hau?

• 500.a• 100.a• 250.a

> Aurrekoaren erantzuna: Udabarria

> Irabazlea: Laida Fuertes

*deitu telefonoz: 944 911 337

SARIA Oinutsikkontsulta podologikoa

Zubigane 4, SOPELANA. Tel: 94 404 74 [email protected]

denborapasa LUMA aldizkariaren eskutik

52UK

Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak [email protected] helbide elektronikora edo 94 491 13 37 telefonora deitu

HITZ GURUTZATUAK Ezker-eskuma

Goitik behera1. Ibiltzeko erak. Oxigenoaren ikur kimi-koa.. 2. Praseodimioaren ikur kimikoa.Azerikeriatan maisu diren basapiztiak. 3.Unean-..., momentuko. Ezkosari. 4. Ema -kume izena. Zirkonioaren ikur kimikoa. 5.Bostehun, zenbaki erromatarren arabera.Pluralean, itsas-ura, gesala. 6. Bilo.Oinaze, sufrikario. 7. Txarrantxak, artileakardatzeko erabiltzen diren tresnak. Su.8. Zuhaixka mota, ipuru. Azaldu, agertu.9. Lasterka, korrika. 10. Beldurtia, izutia.Nor eta nork deklinabide kasuen atzizkia.

Soluzioa

1. Ipurdian hartutako kolpeak. 2. Txekiar Errepublikako hiria. EuskalHerriko karst eskualdea, Erronkari aldean. 3. Iodoaren ikur kimikoa. ...asko, mila esker. 4. Latz. Guztia. 5. Ezordua. Kanpo, landa. 6. Musika-nota, eskalan bigarrena. Iseka egile, iraintzaile, trufari. 7. Pluralean, edarialkoholduna. Haragia biltzen duen mintza. 8. Aho-legar. Eritasun kutsakor,legenar. 9. Atzarparkada.10. Makurkeriak, egite okerrak.

ez horren gaztetxoak < bilatu eta irabazi > gaztetxoak

UK53

[flashback]

GALEA FUTBOL-TALDEA, 1973 inguruGalea futbol-taldea sortu (1971) eta gitxira, hastapeneko urte haietan, ateratako argazkia da goikoa. Non egindakoa den ezinigarri, baina Ustarak ondo akorduan daukanez, “orduko zelai danak lupetz-landak ziren!”. Erregionaleko bigarren mailanjokatzen zuen taldea da irudikoa, “batzuetan 14 agertzen ginen partidara, beste batzuetan 12 baino ez, aulkian aldaketarakojokalari barik jokatzen genuen”, Ustarak dioenez. Gaur egungo astegunetako entrenamendu-saiorik ia egin barik jokatzenzituzten asteburuetako partidak, eta “halere, 5. edo 6. postuan lotzen ginen!”. Juan Pedro Guzman zen orduko presidente etaentrenatzaile, batzuetan jokalari ere bai; eta Vicente Otxoa (GB) zuten masaje-emaile zuri-gorriek. m

Zutunik: ? Lopez Eguilaz, Alvaro Allende, Fito Ramirez-Escudero, Gonzalo Guzman, Ignacio Albizuri (GB) eta ? Nicolas.Makurtuta: J. I. Uribarri, J. C. Garay, Pedro Aristegui (GB), Iñigo Ustara eta Asis Garteiz.

IÑIGO USTARAK UTZITAKO ARGAZKIA

SARIA

Atxagaren 'Astakiloen abenturak'ipuin bilduma

Page 28: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea

[publizitatea]

54UK

[aitormenak]

“Uste duguna baino barkatzeko gaitasun handiagoa dugu”

LABURREAN—Matxalen Ziarsolo (Ermua, 1982) Akaba Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina da. Joan den mar -txoaren 16an Espainiako Kopa altxatu zuen bere taldeagaz batera, Kanaria Handiko Rocasaren aurka Alcobendasen(Madril) jokatutako finala irabazi eta gero. Ziarsolo 2001ean estreinatu zen eskubaloiko eremu profesionalean, etaordutik, 11 aldiz internazionala izan da, Liga bat eskuratu du eta Espainiako lau Kopa irabazi ditu, besteak beste.

MATXALEN ZIARSOLO AREITIOAURTENA > Akaba Bera Bera taldeko kapitaina

Testua: Iker Rincon Argazkia: Matxalen Ziarsolo

Defini egizu zeure burua berba bitan.Aktiboa eta soziala.

Zure haurtzaroko oroitzapen bat?Familiarekin kanpinera joaten nintzenekoa.

Badaukazu ohitura txarren bat?Dena azkarregi bukatu nahi izatea.

Eta aitor dezakezun bizio bat?Garagardoa.

Zer barik ezin zaitezke bizi?Pertsona barik nire inguruan.

Barriz egingo zenukeen bidaiarik badago?Indonesiako Bali irlara, baina errepikatzeak pena emango lidake,ezagutu nahi ditudan hainbeste leku daude...

Zer hutsegite ez duzu sekula barkatzen?Zaila da sekula esatea. Egoera eta pertsonaren arabera pentsatzenduguna baino barkatzeko gaitasun handiagoa dugu.

Eguna ala gaua? Zergatik?Gaualdea eta ilunabarra, lasaitasuna transmititzen dutelako.

Miresten duzun historiako pertsonaiaren bat?Dolores Ibarruri, emakumea eta librea izatea zaila zen garaian, gureeskubideen alde borrokatu zuelako.

Euskal Herriko zure txoko kutuna? Zergatik?Anboto ingurua eta Zarautzeko hondartza itsasoa indartsu dabilenetan.

Gorroto duzun topikoa?Jokalari ona, pertsona hobea.

Zein barri gura zenuke irakurri biharko egunkarian?Illunben jokatuko den Bera Berako partidarako sarrerak agortutadaudela. m

Page 29: 250. zenbakia / 2014ko apirilaren 8a · [publizitatea] Non zer 54 Matxalen Ziarsolo 30 Ainhoa Malexetxebarria 11 Karla Llanos 4. PLAZA. K.olate 5. IRUDIA. Gorrondatxen hildako izurdea