2020ko azaroaren 13a herriko hitza’-k 10 urte, gipuzkoa, xi. urtea … · 2020. 11. 13. · 104....

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ESTIA Handitu da ESTIA ingeniari eskola ikaslez, sailez, kapitalez eta eraikinez b Akitania-Berrira hedatu ditu partaidetzak eta bere ber doa sailetan b Lapurdiko campusak, haatik, barreiaturik segitzen du b 4-5 Bakoitzak bere bidea dagien campusa Enpresak Lauak lantegiko langile batek kanporaketak ez direla ekoizpenari lotuak salatu du 3 Hedabideak ‘Ipar Euskal Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroakoaren gisan 2 Ostirala 2020ko azaroaren 13a XI. urtea 467. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 26-Feb-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ES

TIA

Handitu da ESTIA ingeniari eskola ikaslez, sailez, kapitalez eta eraikinez b Akitania-Berrira hedatu ditupartaidetzak eta bere ber doa sailetan b Lapurdiko campusak, haatik, barreiaturik segitzen dub 4-5

Bakoitzak berebidea dagien

campusa

Enpresak Lauak lantegikolangile batek kanporaketak ez

direla ekoizpenari lotuak salatu du

3Hedabideak ‘Ipar EuskalHerriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa,

Bizkai eta Nafarroakoaren gisan

2Ostirala

2020ko azaroaren 13aXI. urtea467. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

Joanes Etxebarria Ozaze

Ipar Euskal Herriko Hitzaasteka-

riak hamar urte bete ditu. Hain

zuzen, joan den azaroaren 5ean

izan zuen hamargarren urteurre-

na, baita Nafarroako, Gipuzkoako

eta Bizkaiko Hitzek ere. BERRIA

Taldeak sortutako astekariak di-

ra, eta beti argitaratu izan dira os-

tiraletan; Nafarroakoaren eta Ipar

Euskal Herrikoaren kasuan, zor-

tzina orrialdekoak, eta beste bie-

nean, hamaseinakoak. Araban ez

dago Hitza-rik; han, Aleaasteka-

ria dago, eta bertako bazkideeta-

ko bat da BERRIA Taldea.

1990etik aurrera daude kazeta

nazionalak —Euskaldunon Egun-

kariaeta BERRIA—, eta eskualdee-

takoei 2001ean ekin zien hedabi-

de taldeak, tokiko eragileekin el-

karlanean, Tolosaldean Egunero

sortuta —2003an, Egunkaria-ren

itxieraren ondoren, Tolosaldeko

Hitza izena hartu zuen—. Komu-

nikazio proiektua osatzeko sortu

zituen, orain hamar urte, herrial-

deetako euskarazko astekariak.

Hamar urteko ibilbidean La-

purdiko, Baxenabarreko eta Zu-

beroako aktualitateko gai andana

bat aipagai izan ditu Hitza-k; ho-

rren adierazgarri dira 2010eko

azaroaren 5eko azalaz geroztik

artxiboetara pasatu diren beste

hainbat: AHTaren xedea, mugi-

mendu feminista, hizkuntza es-

kubideak, bake prozesua, arazo

‘Ipar EuskalHerriko Hitza’-k10 urte dituAzaroaren 5ean bete zen hamargarrenurteurrena astekaria agertu zenetik b Hiruherrialdeetako gai andana bat jorratu du

1. zenbakia: 2010eko azaroaren

5a. Etxebizitzen arazoa, mugimen-

du sozialak eta autonomia izan zi-

ren aipagai Hitza-n.

85. zenbakia: 2012ko irailaren

7a. Donaixtiko eskola ohiaren

okupazioa. Zenbait gazte mugi-

mendu aipatu dira geroztik.

104. zenbakia: 2013ko urtarrila-

ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-

kal Elkargoaren sortzeko bidea

zein izan den eremu batzuetan.

189. zenbakia: 2014ko aben-

duaren 5a. Gai batzuk iraganeko-

ak dira; beste batzuek oihartzun

handia dute gaur ere.

215. zenbakia: 2015eko ekaina-

ren 12a.Euskarazko astekaria iza-

teaz gain, Hitza-k euskalgintzarekin

atxikimendu berezia ukan du beti.

Ipar Euskal Herriko Hitza-ren aurkezpena, Baionan, 2010eko azaroaren 5ean. BOB EDME

ekologikoak, gai ekonomikoak

eta mugimendu sozialak, gazte

mugimenduak, Euskal Elkargoa-

ren sortzea, kultura...; zerrenda

osoa luzeegia litzateke aipatzeko.

Astekariko Iritzia sailak ere bi-

dea egin du, Eleketa saileko gu-

tun truketik marrazkietara jauzi

egin baitzuen joan den urtean.

Interneten ere, bestalde, presen-

tzia bermatu zuen Ipar Euskal

Herriko Hitza-k, sortu ondotik

webgunea sareratuz eta gaur

egun zenbait sare sozialetatik

edukiak partekatuz.

Azkeneko urteetan, Euskal He-

dabideen arteko elkarlanek ere

isla ukan dute astekari honetan.

315. zenbakia: 2017ko uztaila-

ren 21a. Eztabaida politiko batzuk

barnatzeko ahalegina egin izan du

Hitza-k behin baino gehiagotan.

326. zenbakia: 2017ko azaroa-

ren 3a. Erretreten erreforma, Ma-

cron legea... Mugimendu sozialen

jarraipena iraunkorra izan da.

342. zenbakia: 2018ko martxo-

ren 2a. Azken urteetako greba fe-

ministak azkartuz joan dira, nahiz

ez denetan proportzio berean.

396. zenbakia: 2019ko apirila-

ren 26a. Migratzaileak eta elkarta-

sun sareak aipagai izan dira behin

baino gehiagotan azken urteetan.

438. zenbakia: 2020ko martxoa-

ren 27a. COVID-19ak ekarri tes-

tuinguru berezia ere ikergai izan

da azkeneko hilabeteetan.

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko azaroaren 13aHedabideak

Page 3: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

Joanes Etxebarria Barkoxe

139 kanporaketa iragarriak zirenAiherran Lauak taldeak duen lan-tegian. Baziren hilabeteak zuzen-daritzak deliberoa jakinarazi zue-la, eta aste hastapenean egin di-tuzte bakarkako elkarrizketakkanporatuak izanen direnekin.Sindikatuetako kide diren langileguti batzuk baldin badira ere, ezdira enpresaren barnean antola-tuak, eta, horren ondorioz, zu-zendaritzak «nahi duena egindu», izenik eman nahi izan ezduen langile baten erranetan.

CFDT sindikatuak mobilizazio-

ak egin zituen aitzineko egunetan,

Baionako geltoki aitzinean edo

lantegi aitzinean eskuorriak ba-

natuz langileen artean, eta, sindi-

katuko metalurgia saileko bozera-

maile Jean-Claude Cometek dioe-

nez, gehienik harrituak izan dira:

«Lauak taldeak zein presarekin

plantan ezarri duen plan hori».

Hegazkingintzaren industria-

rentzat lehendabiziko konfina-mendua kolpe ekonomiko gogo-rra izan bazen ere, Frantziako Gobernuak 15 miliar euroko la-guntza iragarri zuen industriamantentzen laguntzeko. CFDTsindikatuari iduri zaio «langabe-zia partzialarekin» irautea posi-ble zela. Kanporaketak, haatik,gertatu dira Lauak enpresan etabeste zenbaitetan.

Balio aniztasuna nagusiAnonimoki mintzatu da Lauakenpresako langilea Ipar EuskalHerriko Hitza-rekin, barnekoibilmoldeak hartara behartzenduelakoan. Kanporatuak izanendirenak izendatzeko, legeakarauak finkatzen ditu: «Fitxa batbetearazi digute, legez hala eginbehar dutelako: diplomak, espe-rientzia, haur kopurua eta abaradierazi behar genituen, eta, ho-rren arabera, puntuak bageni-tuen. Normalean, horren araberahautatu behar zuten nor kanpo-

ratu, baina ez da hala izan; frogada nik ez dudala sekula fitxa horiitzuli, eta ez naizela kanporatuaizan, ez dituzte ezta begiratu ere».

Langile horrek jakin duenez,kanporatuak izan dira, besteakbeste, enpresan hogei urteko esperientzia duten hiru haurrenamak, edo noizbait «zuzendari-tzarekin arazo bat ukan dute-nak». Lan orenetan telefonozmintzatzen edo zigarreta erretzenbehin ala beste atzemanak izanzirenak anitz lirateke kanpora-tuen artean. Orobat, betiere leku-ko anonimoak dioenez, langileonak izanagatik «aho handia du-tenak».

Balio aniztasuna irizpide batizan denetz galdeturik, dudakorda langilea: «Ez zen irizpide ba-karra. Batzuek haurrak badituz-te, baina lanpostu anitzetan ari-tzeko gai dira; langile onak dira,baina kanporatu dituzte».

CGTren izenean metalurgiakokoordinazioko ordezkari Chris-

tophe Brise Dassault enpresakolangilearentzat, ez da harrigarriaeginmoldea: «Normalki, kanpo-raketa planetan protokolo bat ba-da langileak hautatzeko, familiaegoeraren araberakoa eta beste,baina, gaur egun, Macron orde-nantzekin nahi dutena egitenahal dute, ez dira arau horiekerrespetatzera behartuak gehia-

go». Gainera, gehitu du enpresa-burua ezaguna dela egiteko ma-nera horiengatik. CGT saiatzenda, Brisek erran duenez, langileakantolatzen baina ezin; kanpora-tuak direnek ere auzibidera jo de-zaketela argi du baina «hori ezindugu pertsonen partez egin».

Ekaina arte laneanIpar Euskal Herriko Hitza-rekinmintzatu den langileak muntake-ta tailerrean lan egiten du; berezi-ki, Dassault enpresarentzat azpi-kontratuko lanak egiten. Azke-naldian lana «gainezka» dutelaziurtatu du, eta egun hauetakoerritmoarekin ilustratu: tailer horretan lan egin dute atzo etaegun; alta, enpresa zerratua zela-rik asteazkeneko besta egunare-kin zubia egin baita.

Baina haren tailerrean ere kan-poraketak izan dira: 28 langilee-tarik zazpi kanporatuko dituztelajakinarazi zien zuzendaritzakjoan den asteartean. «Zazpi per-tsona horiek arazo ttipi bat ukanzuten zuzendaritzarekin, edo telefonoarekin harrapatuak izanziren lan orenetan... Aho handiakbaina lana behar bezala egiten zu-tenak», uste du. Banaka eginzaizkien elkarrizketetan, halere,ekain hondarra arte lanean segi-tzeko eskatu zaie. «Argi uzten duez dela ekoizpen arazo bat, orainoere haien beharra baitute. Itxoi-nen dute ekoizpena apalago iza-tea kanporatzeko», trenkatu dulangileak.

Christophe Brise CGTko kidea-rentzat, «domaia» da kanpora-tuak direnak ez baitira Prud’-hommes auzitegira joanen, «se-gur» baita badela kasu batzukdefendatzeko manera. «Charri-tonek [Lauak taldeko enpresabu-ruak] auziak galdu izan ditu, ez dauste ukan behar ezetz!», gehitudu. Gainera, konfinamendu ego-erak zailtasun gehigarria dakar,Brisek ikusten duenez, sindika-tuen lana «zaila bilakatua» baitakanporaketak segitzen diren artean.

Lauak enpresak kanporatzeetan«nahi duena» egin duela esan duteAitzinetik jakina zen 130 langilez goiti kanporatuko dituela Lauak taldeak b Zuzendaritzakjakinarazi du nor kanporatua izanen den, eta irizpideak kritikatu ditu langile anonimo batek

Lauak enpresaren Aiherrako lantegia, agorrilean. Lantegiko 130 langilek jakin dute kanporatuak izanen direla. GUILLAUME FAUVEAU

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 13a Enpresak

Page 4: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko azaroaren 13a

Iñaki Etxeleku Bidarte

Sei milako batikasle badabiltza,gaur egun, IparEuskal Herrikogoi mailako ikas-ketetan. Euskal

Elkargoak helburutzat dauka2025erako 10.000 ikasletarat hel-tzea. Bizkitartean, sailen irakur-garritasuna ez da erraza, ikaste-giak buruzagitza desberdinenmeneko dira, eta campus guzizzapartatua da, bereziki, Baiona,Angelu eta Biarritzeren artean.Berezkoagoak diren sail eta esko-lak badira: ingeniaritza alorrean,ESTIA eta ISA BTP adibidez; edogizarte sailean, Etxarri.ESTIA, Bidarteko ingeniaritza

eskola, 1.000 ikasletarat hupatuda aurten. Bi master berri ireki ditu, eta 1,25 milioi euroko kapitalemendatzea egin, akziodun be-rriak sarraraziz. Gehiago dena,egoitza berri-berrian sartu daIzarbeleko teknopoloan. Akziodun berriak, bereziki Aki-

tania Berriko MIGa, merkataritzaeta industria ganbera batzuk dira.ESTIA bera, Baionako MIGak sortuzuen, eta kapitalaren %89 du. Bai-na bere garapenerako diru gehia-goren beharretan zirela esplikatudu ESTIAko zuzendari Patxi Elizal-dek. «Ohartu gara kapitala ez zelanahikoa ESTIAk erabili eremua-ren biziarazteko. Gure oinarriensendotzeko eta eskugaineko diruarazorik ez ukaiteko, beharrezkoazen kapitalaren emendatzea».

Akitania Berrira hedatu

Bigarren arrazoia «estrategikoa-goa» da eskola «garatzen lagun-tzeko». Baionako hirigunetikAkitania Berriko eskualde maila-ra zabaltzeko parada eskaini dieladio Elizaldek. Baionako MIGarennahikaria izan da Akitania Berri-

ko beste MIGak sarraraztea ES-TIAn. Denetarat dozena bat dira.Andre Garreta Baionako ganberaburuak egin die ESTIAn inbertsioegiteko proposamena. «MIGekenpresen lehiakortasunen aldekopalanka gisa ikusten dute forma-kuntza», erran du Elizaldeak, etaanitz interesatuak agertu direlaproposamenarekin.

Sartu diren MIG batzuekin jadapartaidetzak bazituen Baionako-ak, hala nola Mont-de-Marsango-arekin (Landak, Okzitania). Di-seinuan berezitua da, eta elkarrenarteko osagarritasun hori zaie la-keta. «Horrek ekarri gaitu forma-kuntza hibrido baten pikoanematera: diseinugile/industria-asmatzaile (baxoa +3). Ingeniari-tzaren eta diseinuaren arteko ez-kontza arras modernoa da; ofizio-koen behar batzuei erantzutendie, eta gazteen tirria pizten du». Deux-Sevres departamenduko

MIGak (Frantzia) badu ingeniarigazteen erakartzeko interesa.«Niort aldeak erakargarritasuneskasa pairatzen du gazte mailan.

Hango enpresek beharrak dituz-telarik profil teknikoetan. ESTIAnditugunak». Metropoli handia-goekiko lehiak erdiz erdi jotzenomen ditu. «Langabezia guti du-te, baina gazteak hurbileko me-tropolietara doaz: Arroxela [ItsasCharente, Frantzia], Poitiers[Vienne, Frantzia] edo Naoned[Bretainia]». Akitania Berrira he-datzea indartze gisa bizi du zuzen-dariak. «Indar handiagoa ematendigu, ESTIAk mapan posta zigilubaten heineko erakunde [IparEuskal Herria] bat baino eremuzabalagoko hedadura duela era-kusten baitu. Lokalismotik atera-tzen gaitu». Sortu denetik, ESTIAk gustu-

koa du erratea mugaz gaindikoegitura bat dela, Euskal Autono-mia Erkidegoarekin eta Nafarroa-rekin euroeskualdea osatzen due-na. Egituratze berriak horretandeus ez duela aldatzen dio Elizal-dek. «Euroeskualdearen bihotze-an gaude, eta atxikiak gatzaizkio,baita Hego Euskal Herriko kidee-kin ditugun —EHU eta Mondra-gon Unibertsitatea— harremaneiere». Gogoko izanen zuen HegoEuskal Herrikoak ere kapitaleansartu balira. «Ideala izanen zen —sinbolikoa izanik ere— Euskam-pus, Mondragon taldea, EskolaPoliteknikoa, Basque Researchand Technology Alliance gure kapitalean sartu balira». Aipatu

Bidarteko ESTIA ingeniaritza eta teknologia eskola handitu da, eta egoitza berrietan sartu aurten. Bi master berri ireki ditu, bestalde. Kapitalean, Akitania Berriko merkataritza eta industria ganberabatzuk sarrarazi ditu, eragina zabaltzeko. Patxi Elizalde zuzendaria garapenaz eta etikaz mintzatu da.

Nolako unibertsitatea nahi den

ESTIA ingeniari eskola, Bidarteko Izarbel teknopoloan. Ikasturte honetatik, egoitza berri-berria du. ESTIA

Astekoa

Goi mailako irakaskuntza

Page 5: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 13a

zuten bakoitzarekin eta ArantxaTapia Jaurlaritzako ekonomiasailburuarekin ere. «Baina, han,Bordelen bezala, beren burua du-te lehentasun Iparraldean diruaezarri aitzin».

Ingeniariaren etikazAurten bi sail ireki ditu Bidartekoingeniari eskolak: master bat adi-men artifizialari eta big data-riburuz; eta beste bat robotizatzeaz.Adimen artifizialak, datuen

metatze eta erabilpenak, roboti-zatzeak, arrangura eta gogoetaanitz pizten dituzte gizartearenkontrola orokorrari buruz, jende-tasunaren ordezkatzeari buruz,ingurumenari egin kalteari bu-ruz, besteak beste. Elizaldek ez duuste ingeniariak eta ingeniari-gaiak itsuak direnik gogoeta ho-rien aitzinean. «Irakasleak etaikasleak kontziente dira horretaz.Gizarteari eta ingurumenari bu-ruz betekizunak badituzte. Inge-niariaren etika gutunean idatziakdira argiki. Gaia arrunt barnera-tua da, gaur egun; konferentziak,klaseak egiten dira horretaz».Burua argi menperatu behar dengarapen gisa dakusa teknologia.«Bistan dena, teknozale garela-rik, zaletasun handiegikoak izate-aren susmagarri ager gaitezke.Baina hobe da teknologien hobekiezagutzea, ulertzea eta nola eragi-ten duten jakitea, nola menperadaitezkeen jakiteko. Erabilpenbaikorrak izan daitezke, kaltega-rriak izan daitezkeen bezala, bai-na berdin da jardun orotan». 5Gteknologiaren adibidea eman du.«Batzuek erabakiak hartzen dituzte 5Gri buruz gehiagoko gogoetarik gabe. Ez dakit hain onaden gogoeta sakonagorik ez era-matea».

Joan den urte hondarrean,ESTIAk partaidetza izenpetuzuen Frantziako aireko armada-rekin eta Supelec Zentralarekinlankidetza eramateko airekoguduaren garapenean. Armagin-tzaren industrian aritzeko sailada, eta, ingeniariaren etikarengutuna errespetatzen duen gal-degiterakoan, ekonomiaren erre-alitateari begiratzen dio zuzenda-riak. «Ezin da ukatu defentsaindustria ekonomia sail inpor-tantea dela. Estatuko ekonomia-ren zutabe bat da. Ezin zaio biz-karra eman». Etikaren gaiatrenkatu gabe. «Etika, bai, bistanda etika badela, baina galderabera egin daiteke eraikuntza alo-rrean: ‘Lan egin behar ote dutAldayrentzat [etxegintza negozioegilea]? Hazkurri industrian aribanaiz, haizu ote zait Lactalisen-tzat lan egitea?’. Sail anitzentzatbalio du galderak».

Berezko unibertsitateazJuliette Bergouignanek —uniber-tsitate irakasle erretretatua, Bate-ra-n berezko unibertsitatearen

gaia landu duena— gogoeta dakarEnbataaldizkariko azken zenba-kian Ipar Euskal Herriko goi mai-lako ikasketen egoeraz. «Tokikogobernantza falta dugunez, goimailako irakaskuntza eta ikerke-ta dependentzia baten menekoatxikiak dira», dio. Lionel JospinFrantziako lehen ministro zeneanhuts egin aukera aipu du artiku-

luan, baita tokiko hautetsien utzi-keria deitoratzen ere.Ez du Bergouignanek sail oro-

korretako berezko unibertsitate-aren beharra ikusten, baizik eta«teknologia unibertsitate» bate-na, «gai nagusi batzuen inguruanlurraldeko goi mailako forma-kuntzen erakargarritasuna az-kartzeko». Koherentzia eskasazaio arazoa eta guneak barreia-tuak izatea: «BABeko hiriek, pas-tizaren zatia ukan nahiz, forma-kuntzak laurdenkatu dituzte zen-bait gunetan, campus bakarreanbiltzeko partez». ESTIAko zuzendariak uste du

geroa dela ikusmiran atxikibehar. «Ez dugu iragana berrizeginen; hor gaude etorkizunaeraikitzeko. Nahiz damutu gai-tezkeen, berriki arte gaiak ez bai-titu biziki interesatu tokiko agin-tariak. Naski elkargoa ohartuazaion goi mailako ikasketen arlo-an hartu berant handiari». Adie-razgarria zaio Arroxelako Uni-bertsitatea. «Arroxelan ez zutenikasle bakar bat ere, eta uniber-tsitatea sortu zuten borondatepolitiko hutsez. Gaur, 15.000ikasle dituzte, hiri modernoa da;hain segur, horri esker». Bergouignanen gisan, uste du

teknologia saileko puntako sail be-rriak proposatu behar direla. «Ezda eguzkia eta uhinak direlakoikasleak heldu direla. Alderantziz,traba da itxura hori ikasle serioaketorrarazteko. Ikasleak heldu diraformakuntza erakargarriak ditu-gulako, mamitsuak, kalitatezko-ak. Hori da garatu behar». Haatik, unibertsitateen auto-

nomiarena afera zaila ikusten duElizaldek, lehia azkarra delako.«Small is not beautiful garaietangara. Shanghaiko sailkapenean

agertu behar da, egitura gotorrakegin behar dira. Hiri ertainakheren gune bezala ikusiak dira;Bordeleko medikuntza anfitea-troak ez daitezen gaindika».Beraz, berezko unibertsitatebaten aldarrikapena ez zaio bai-tezpada «estrategia ona». Muntahandiagokoa zaio ikasleek ikas-ketak Ipar Euskal Herrian bururaditzaten puntako ikerketetan.«Tokiko enpresa sarea elikadezaten, masterrak hemen eginbehar lituzkete».

Patxi Elizalde, ESTIAko ikasle berriei mintzo ikasturte hastapenean, urrian. ESTIA

«Hobe da teknologienezagutzea, ulertzea eta nola eragiten dutenjakitea, nola menperadaitezkeen jakiteko»

«Ezin da ukatu defentsaindustria inportanteadela; zutabe batestatuko ekonomian.Ezin zaio bizkarra eman»Patxi ElizaldeESTIAko zuzendaria

AKZIODUN BERRIAK

Akitania Berriko MIGa.

150 kilo euro.

Landetako MIGa.150K€.

Paue-Biarnoko MIGa. 150K€.

Deux-Sevresko MIGa. 500K€.

Herrikoa sozietatea. 100K€

Sokoa sozietatea. 100K€

Credit Agricole. 100K€.

ESTIA ZENBAKITAN

Ikasleak.1.000.

Irakasle-ikerlari. 29.

Doktoregai.24.

Kapitala.4,3 milioi euro.

Kapital emendaketa berria.

1,25 milioi euro.

FORMAKUNTZAK

Teknologia bachelor.

S, STI2D, STL.

Ingeniari diploma. Baxoa + 2.

Enpresen Kudeaketa eta

Administrazio Masterra. Ba-

xoa + 4.

Estrategia Masterra. Baxoa

+ 4.

Aholkulari eta Egitasmobu-

ru Master berezitua.Baxoa

+ 5.

Etorkizuneko Egin-moldeak

eta Robotizazioa master be-

rezitua. Baxoa + 5.

Astekoa Goi mailako irakaskuntza

Page 6: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

Ipar Euskal Herriko Hitza-k irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitza-k mozteko eskubidea du.

Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected]%

MARRAZKIRITZIA: ‘JENTILAK’ Fototxotx

6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko azaroaren 13aIritzia

Page 7: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko
Page 8: 2020ko azaroaren 13a Herriko Hitza’-k 10 urte, Gipuzkoa, XI. urtea … · 2020. 11. 13. · 104. zenbakia: 2013ko urtarrila-ren 25a. Azalak argi uzten du Eus-kal Elkargoaren sortzeko

Iñaki Etxeleku

Laugarren filma du Lucas Vernierfilmegileak (Villeneuve-sur-Lot,Okzitania, 1985) Ahlan wa sah-

lan(Ongi etorri)dokumentala, etabigarren film luzea. Aitatxi Fran-tziako armadarentzat egon zen1930eko hamarkadan Frantzia-ren mandatu peko Sirian. Argaz-kiak eta liburu bat atera zituenhartarik. Aitatxiren urratsetanibili zen semebitxia kamerarekinSiriako desertuan, 2009an eta2011n, gerla hasi aitzin. Irudi haie-tarik egin du dokumentala. Mar-txoan atera behar zuen PariskoPompidou Zentroko dokumentaljaialdia kari. Proiekzio guziak ber-tan behera geratu zitzaizkionitxialdiarekin. Azaroan, hogeiprogramatuak ziren —bata, Baio-nako Atalante gelan—, eta konfi-namenduarekin erori dira denak.Kanalduden ikusten ahalko da,ostegunean (21:00). Bernard Vernier zuen aitatxi ze-

naren Siriako biziaren gibeletik

ibili zara dokumental honetan.

Aitatxi hori ez dut ezagutu, ni sortubaino zazpi urte lehenago zenduzelako. Familian Abouna (gure ai-ta) deitzen genuen. Aski pertsonamitikoa da gure askazian. Zerbaitgertatu zen Sirian zelarik, eta on-dotik Erresistente Handi izan zenII. Mundu Gerlan. Gero, posizioantikolonialistak izan zituen; Li-banon, Iraken egon zen, liburuakidatzi; Le Monde Diplomatique-enere bai. Nurenbergeko auzitegianbehatzaile izan zen... Etxekoen-tzat, arbaso-heroia da doi bat.Siriako biziaz idatzi zuen Qedar

liburua izan da dokumentalaren

abiapuntuetarik bat?

Nerabe nintzelarik irakurri nuenQedar, siriar meharista baten

karneta liburu hori. Arras jendegutik bazuen bidaiatzeko aukeraorduan [XX. mende hastapena],ez baziren militarrak edo jendeaberatsak. Aitatxi militarra zenez,berak galdegin zuen hara joatea.Nekez pentsa daiteke militar ba-tek halako liburua idaztea. Hanegin adiskidantzak kontatzen di-tu, ohiturak, basamortuko biziaegunerokoan. Alde antropologi-koa badu, baita egunari intimo ai-re bat ere. Irakurri eta urteak be-rantago, aitatxik orduan hartu ar-gazkiak aurkitu nituen osaba ba-ten etxean. Bideoari interesatuanintzen ordukotzat, eta ari nin-tzen molde bat bazitekeela argaz-ki horien itzultzeko horietanagertzen zirenei. Argazkietan bu-rasoak ageri zitzaizkien haurrei. Hastapenean, zuen aitatxik toki-

ko militarrak hartuz osatu solda-

du talde bat agintzen zuen?

I. Mundu Gerla bururatzean, Oto-mandar Inperioa alemanen alia-tua zenez, garaitua izan zen. Ali-maleko lurraldea zen, eta ingele-sen eta frantsesen arteanhitzarmena egin zuten EkialdeHurbila zatikatzeko. Hor zituz-ten, artifizialki, mugak sortu.Frantziak bere esku zituen Liba-no eta Siria. Presentzia kolonialazen, baina ez Aljerian bezala, nonanexioa eta jendetza kolonizazioaegin baitzen. Hor, okupazio mili-tarra zen gehienbat, 1921etik1946ra arte iraun zuena. Adoste-ak egin zituzten tokiko leinu bu-ruekin. Siria alimaleko eremuada; %70-80 basamortua. Inoiz ezdute zinez kontrolatu ahal izan;aspaldiko beduino leinu ibiltariakbizi diren eremua da. Estatu-na-

zioek beti dena kontrolpean nahidutelako, meharistak baziren.Konskripzio bat zen, Frantziarenmandatu peko armada siriarreanenplegatu soldaduz osatua. De-sertuko polizia baten gisa ari zen.

Abouna jendeei lotu zen, eta ar-

madak zigortu ere zuen.

Liburuan ohartzen da presentziakolonialak gauza txarrak ekartzendituela basamortura. Gero eta be-duino gehiago sedentario bihur-tzen direla, bizimolde bat galtzenhasten dela. [Frantziako armada-ren] Vincenneseko gotorlekuan,artxibo militarretan aurkitu ditut

hari buruz idatzi oharrak: soldadusobera bitxia zela, sobera jakin-tsua, burutsua zela militar onaizateko. Azkenean, bere agintaribat salatu zuelakoan zigortu zu-ten. Aljeriako gerla ez zuen egin,

baina hara igorria izanzen arabiera mintzo zue-lako; familian erraten datxosten bat idatzi zuelatortura salatzeko. Halere,lerrokaturik egon zen

ibilbide militarra bururaino eginzuelako, baina beti bazter bateanutzia. Filmean Palmirako argazkilaria

bada. Dena galdu du. 2013an

berriz filmatu zenuen, eta esker-

tzen zaitu memoria atxikirik.

Mohamed Zoabi. Harrigarria zenharen estudioa. Ni joana nintzenargazki zaharrekin; jendeei ema-

ten nizkien beren burasoak ager-tzen baitziren. Argazkiko etxe berean bizi ziren jendeak aurkitunituen, aitatxi ibili zen lekuetan,eta dena suntsitua da gaur egun.2009an eta 2011n filmatu ditudanirudiek, ustekabean, guziz desa-gertu diren gauzak atxiki dituzte;artxibo bilakatu dira. Gazte frantses bat dena filma-

tzen bere kamerarekin; nola har-

tua izan zinen?

Sirian debekatua da filmatzea, ezbada gune arkeologikoetan. No-nahi pasaportea erakutsi beharda. Laster ohartu nintzen egitennuen gauza oro barrandatua zela.Alegia inozentearena egitennuen, kamera ttipi-ttipia nuen;beraz, turistaren idurikoa nin-tzen. Baimena eskatzen nuen betifilmatzeko, salbu leku aurkitzeranindoan irudi bakan batzuk. Argizen, haatik, argazkiekin etortzeapasaporte bat bezalakoa zela.Gauza harrigarriak gertatu zaiz-kit. Alepoko Sufi kofradia bilatzennuela [lehen eszena filman], biz-pahiruk hartu naute motoan, bi-latzeko; batek etxera gomitatuninduen jatera, eta bere autoare-kin gunea bilatu genuen. Lagun-tasun anitz bazen jendeengandik;harrera egiteko joera handia. Fil-mak horregatik du izen hori. Argazkiek memoriaren indarra

zekartelako?

Sirian ahozkotasunak sekulakoinportantzia du. Bistan da, gauregun, bada Internet eta telefonoa,baina zaharrek oraino istorioakkontatzen dituzte. Askaziari atxi-kimendu handia diote, arbasoen-tzat errespetu handia; herrikomemoriari azkarki atxikiak zaiz-kio. Beduinoek kasu handia ema-ten diote genealogiari. Arras ongiulertzen zuten aitatxiren memo-riari buruz nuen helburua. Badira mesfidantza begiradak

ere, desertuan, leinu baten

oihal-etxola pean.

Filmean bada crescendobat beza-la eskala sozialean. Aipatzen du-zuna Rakanen leinua da. Jaunhandi batzuk dira, biziki puxan-tzak. Basamortua zeharkatzengenuen, eta artzain bati galdetugenion non zen Rakanen oihal-etxola. Hamar minutu berantagonirekin zen lagun siriarrak dei batbazuen telefonoan: «Zergatik Ra-kan ikusi nahi du frantsesak?».Itzultzean, urtegi handi bat zehar-katu eta baziren bi gizon kalaxni-kova eskuan: «A, Rakanen ikus-tera joan den frantsesa. Pasatu,pasatu!». Rakanek nahi duenaeginarazten du. Ez zen, harekin,beduino hazle xumeekin izannuen harreman sinple bera, ez.

«Laguntasun handiabazen jendeengandik,harrera egiteko joera»

Lucas Vernier b Dokumentalgilea

Lucas Vernierren ‘Ahlan wa sahlan’ dokumentala ekoizten lagundu duKanaldude telebistak, eta hark zabalduko du bere atariko ‘Hordok’sailean, euskaraz azpidatzirik, hilaren 19an, ostegunean, 21:00etan.

MÉLANIE GRIBINSKI

«Sirian sekulako inportantziadu ahozkotasunak. Askaziariatxikimendu handia diote,arbasoentzat errespetua»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko azaroaren 13a

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]