2012ko ekaineko asanbladen laburpena

13
2012KO EKAINEKO ASANBLADAK 1.- SARRERA 2012ko ekainean zehar, 2012ko asanbladen lehenengo zikloa burutu da. 2004az geroztik, urtero asanbladen ziklo bakarra izan arren, azaroan, hain zuzen ere; egungo gobernu taldeak berriz aplikatuko du, hauteskunde-kanpainan hartutako konpromisoaren arabera, asanbladak arautzen dituen indarreko araudia, non urte naturalean egin beharreko asanbladen zikloak bi direla azaltzen den. Neurri honen oinarrizko helburua asanbladak lanabes bihurtzea da, azaroan jada sinbolikoa den une bat adierazi baino, urte osoan zehar bizitza publikoa betetzeko asmoa duena. Zentzu honetan, auzo asanbladek hausnarketarako prozesu jarraitua izan behar dute, ekimen desberdinen inguruan, tokiko bizitza publikoaren eragile guztiak tartean sartu behar direlarik: auzoetako biztanleak, ordezkari politikoak eta udal teknikariak. Aurrean dugun erronka da asanbladen bilakaera eta, halaber, hausnarketak kalitate oneko etorkizun batera bultzatzea. Arestian aipaturikoak aldaketa eragile bihurtzea auzoko eta udalerriko bizitza publikoaren alde nagusiek eginkizun nagusia izan dezaten. Aldaketa honen irizpideetako bat proposamenak lehenestea da. Hitzetatik haratago, gobernu taldearen nahia da, asanbladen esparruan lehentasunak markatzeko talde-lana proposatzean, auzo asanbladen jarraipen-batzordean aldez aurretik egiaztatutako metodologia, tokiko erabaki kolektiboetan herritarrak benetan inplikatzea. Parte hartzeko jardute hau tokiko bizitzaren beste arlo batzuetan ere berresten ari da: jaiak, antzokirako proposamen berria, eta abar. Aurtengo ekainean egindako hiritar tailerretan, Esteban Perezek, 1977an Udalaren Kudeaketa Alternatiboaren eragilea eta berauen hizlaria, gaur egungo auzo asanbladen erronkak aipatu zituen, koordinazio tresnak eta plangintza mistoa izan beharra azpimarratuz – sektore hiritar, politiko eta teknikoak-, errealitatearen ezagutza eta lehentasunen politika, auzo mailatik, herriaren inguruko ardura orokorra deskribatzen duena. Tresna horietako bat, -jarraipen-batzordea- bageneukan, beste batzuk - lehentasunak- asanbladen ziklo honetan erabili izan dira. Orain, eraginkortasunaren irizpidea aintzat hartuta, horiek sendotzea dagokigu –eraginkortasunaren erronka hau Andoni Aldekoak arestian aipaturiko tailerretan azaldu zuen-, errealitatearen ezagutzan sakontzea ezinbestekoa izanik. Baliteke asanbladen etorkizun hurbila orain arte izan dena baino zeharkakoagoa izatea. Nolanahi ere, ezinbestekoa da azken urte hauetan hasitako auzo asanbladen inguruko hausnarketa prozesua egiteko konpromisoa alferrikakoa ez izatea, eta gero eta politika publiko eraginkorragoak eta erantzukideagoak erraztea.

Upload: laudioko-udala

Post on 29-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

2012ko ekainean buruturiko laudioko udal batzarren laburpena

TRANSCRIPT

Page 1: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2012KO EKAINEKO ASANBLADAK

1.- SARRERA 2012ko ekainean zehar, 2012ko asanbladen lehenengo zikloa burutu da. 2004az geroztik, urtero asanbladen ziklo bakarra izan arren, azaroan, hain zuzen ere; egungo gobernu taldeak berriz aplikatuko du, hauteskunde-kanpainan hartutako konpromisoaren arabera, asanbladak arautzen dituen indarreko araudia, non urte naturalean egin beharreko asanbladen zikloak bi direla azaltzen den.

Neurri honen oinarrizko helburua asanbladak lanabes bihurtzea da, azaroan jada sinbolikoa den une bat adierazi baino, urte osoan zehar bizitza publikoa betetzeko asmoa duena. Zentzu honetan, auzo asanbladek hausnarketarako prozesu jarraitua izan behar dute, ekimen desberdinen inguruan, tokiko bizitza publikoaren eragile guztiak tartean sartu behar direlarik: auzoetako biztanleak, ordezkari politikoak eta udal teknikariak.

Aurrean dugun erronka da asanbladen bilakaera eta, halaber, hausnarketak kalitate oneko etorkizun batera bultzatzea. Arestian aipaturikoak aldaketa eragile bihurtzea auzoko eta udalerriko bizitza publikoaren alde nagusiek eginkizun nagusia izan dezaten. Aldaketa honen irizpideetako bat proposamenak lehenestea da. Hitzetatik haratago, gobernu taldearen nahia da, asanbladen esparruan lehentasunak markatzeko talde-lana proposatzean, auzo asanbladen jarraipen-batzordean aldez aurretik egiaztatutako metodologia, tokiko erabaki kolektiboetan herritarrak benetan inplikatzea. Parte hartzeko jardute hau tokiko bizitzaren beste arlo batzuetan ere berresten ari da: jaiak, antzokirako proposamen berria, eta abar.

Aurtengo ekainean egindako hiritar tailerretan, Esteban Perezek, 1977an Udalaren Kudeaketa Alternatiboaren eragilea eta berauen hizlaria, gaur egungo auzo asanbladen erronkak aipatu zituen, koordinazio tresnak eta plangintza mistoa izan beharra azpimarratuz – sektore hiritar, politiko eta teknikoak-, errealitatearen ezagutza eta lehentasunen politika, auzo mailatik, herriaren inguruko ardura orokorra deskribatzen duena. Tresna horietako bat, -jarraipen-batzordea- bageneukan, beste batzuk -lehentasunak- asanbladen ziklo honetan erabili izan dira. Orain, eraginkortasunaren irizpidea aintzat hartuta, horiek sendotzea dagokigu –eraginkortasunaren erronka hau Andoni Aldekoak arestian aipaturiko tailerretan azaldu zuen-, errealitatearen ezagutzan sakontzea ezinbestekoa izanik.

Baliteke asanbladen etorkizun hurbila orain arte izan dena baino zeharkakoagoa izatea. Nolanahi ere, ezinbestekoa da azken urte hauetan hasitako auzo asanbladen inguruko hausnarketa prozesua egiteko konpromisoa alferrikakoa ez izatea, eta gero eta politika publiko eraginkorragoak eta erantzukideagoak erraztea.

Page 2: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2.- AUZO ASANBLADEN BERTARATZEA. 2012KO EKAINA.

2012ko lehenengo zikloari dagokion auzo asanbladen bertaratzea, orain arte izandakoen artean, baxuenetariko bat izan da, 2000ko bigarren zikloan izandakoarekin parekatuta. Hau azaltzeko arrazoiak desberdinak izan daitezke. Ondorengo eragileak kontuan hartu behar izango dira: herritarren zailtasuna kontu publikoekin konpromiso iraunkorra mantentzeko -konpromisoaren gorabeherak eta puntu gorenak-; asistentzia gorabeheratsuak eta datuak kontuan hartuta, hauteskunde prozesuek herritarren mobilizazio handiagoa eragin omen dute, hurrengo asanbladetan islatzen dena: -2003/%1,80; 2007/%1,78; 2011/%1,92-; itxaropenen arteko lehia; asanblada eredu honek ezin izan du erantzukidetasunerako benetako leku bat topatu (asanbladak kexa adierazteko gunea); eskatzen dudana egiten ez delako pertzepzioa (berriro erantzukidetasuna) eta, kasu horretan, zertarako joan; eta ordutegi aldaketarekin lotutako hainbat kontu tekniko, soroa lantzen dutenentzat garai txarra, eta abar. Zentzu honetan, arrazoiek, batez ere, formatuko faktoreekin zein faktore subjektiboekin zerikusia izango lukete; hau da, pertsonok mobilizazio faktoreek eraginda mobilizatzen gara –udal hauteskunde-kanpainak, adibidez- edo eragin faktoreengatik –norberaren ekarpenak zerbaiterako balio dezakeen itxaropena.

AUZO ASANBLADEN BERTARATZEA. 2012KO

EKAINA.

AUZOA

EMAKUMEZKOA

K

GIZONEZKOA

K

GUZTIRA

Areta 11 22 33 Arraño 3 5 8 Erdigunea 8 10 18 Gardea 5 7 12 Landaluze 2 11 13 Latiorro 2 14 16 Landa-eremua

0 3 3

Ugarte 16 13 29 GUZTIRA

47 85 132 Biztanleriaren bertaratze ehunekoak

Guztirako biztanleak

18.549 0.71%

I. taula: 2012ko ekaineko asanbladen deialdira bertaratutakoak

Page 3: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

Jarraian, ikus dezagun 2000tik aurrera auzo asanbladen bertaratzearen bilakaera.

URTEA BERTARATZEA GUZTIRAKO BIZTANLEAK

%

2000 a 226 19.193 1.18 2000 b 128 19.193 0.67 2001 a 317 19.022 1.67 2001b 282 19.022 1.48 2002 Ez dago aktarik 2003 a 325 18.871 1.72 2003 b 340 18.875 1.80 2004 315 18.620 1.69 2005 310 18.467 1.68 2006 289 18.396 1.57 2007 326 18.281 1.78 2008 258 18.332 1.41 2009 297 18.501 1.61 2010 232 18.550 1.25 2011 356 18.526 1.92 2012 a 132 18.549 0.71 II. taula: guztirako biztanleak kontuan hartuta, asanbladen bertaratzearen bilakaera.

I. grafikoa: aztertutako denboraldiko asanblada guztietako asistentziaren garapen grafikoa (2000-2012).

BERTARATZEA GENERO IKUSPUNTU BATETIK AZTERTUA

0

0.5

1

1.5

2

2.5

%

%

Page 4: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2007az geroztik, agirietan honen inguruko informazioa azaldu zen urtetik, asanbladetara joan den jendearen artean, hauxe da gizonezko eta emakumezkoen arteko banaketa:

Asanbladak

Are

ta

Arr

año

Erd

igun

ea

Gar

dea

Lan

dalu

ze

Lat

oirr

o

Lan

da-

erem

ua

Uga

rte

Guz

tira

G 12 -1 42 28 17 60 7 18 184 E 18 - 33 20 7 35 2 27 142 2007 G 30 - 75 48 24 95 9 45 326 G 14 - 38 20 16 33 5 17 143 E 16 - 39 14 8 11 2 25 115 2008 G 30 - 77 34 24 44 7 42 258 G 19 18 35 25 9 45 5 12 168 E 17 18 34 10 4 26 2 18 129 2009 G 36 36 69 35 13 71 7 30 297 G 18 12 25 24 10 26 3 16 134 E 17 13 11 18 1 11 2 25 98 2010 G 35 25 36 42 11 37 5 41 232 G 34 14 58 16 32 41 8 34 237 E 22 14 22 8 6 21 2 24 119 2011 G 56 28 80 24 38 62 10 58 356 G 22 5 10 7 11 14 3 13 85 E 11 3 8 5 2 2 0 16 47 2012 a G 33 8 18 12 13 16 3 29 132

III. taula: 2007-2012 aldiko bertaratzea generoka

Ehunekotan, hauxe da emakumezkoen presentzia auzoka:

Are

ta

Arr

año

Erd

igun

ea

Gar

dea

Lan

dalu

ze

Lat

iorr

o

Lan

da-

erem

ua

Uga

rte

2007 60.002 - 44.00 41.66 29.16 36.84 22.22 60.00 2008 53.33 - 50.64 41.17 33.33 25.00 28.57 59.52

1 2007 eta 2008ko deialdietan, baita aurreko urteetan ere, Arraño Erdiguneko asanblada barnean zegoen. 2 Taulan agertzen diren kopuruak ehunekotan adierazita daude.

Page 5: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2009 47.22 50.00 49.27 28.57 30.76 36.61 28.57 60.00 2010 48.57 52.00 30.55 42.85 09.09 39.72 40.00 60.97 2011 39.28 50.00 27.50 33.33 15.78 33.87 20.00 41.37 2012 a 33.33 37.50 44.44 41.66 15.38 12.50 0.00 55.17

Batez besteko %

46.95 47.37 41.06 38.20 22.25 29.09 23.22 56.19

IV. taula: emakumezkoen presentzia asanbladetan, ehunekotan zehaztuta (2007-2012)

Hurrengo grafikoetan, asanbladen partaidetza-tresnaren inguruko zeregin ikertzailea garatzen jarraitzeko duen garrantziagatik, auzo asanbladetan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera erakusten dugu auzoka. Ezin ahaztu 2007ko azarotik 2008ko irailera bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldea den Parte Hartuzek eginiko hausnarketa prozesuan, genero adierazlea etorkizun hurbilerako erronkatzat hartu da.

II. grafikoa: Aretako asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

0.00% 10.00% 20.00% 30.00% 40.00% 50.00% 60.00% 70.00%

Ard

atza

ren

izen

buru

a

Areta

Areta

0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Arraño

Arraño

Page 6: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

III. grafikoa: Arrañoko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

IV. grafikoa: Erdiguneko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

V. grafikoa: Gardeako asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

0.00% 10.00% 20.00% 30.00% 40.00% 50.00% 60.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Erdigunea

Erdigunea

0.00% 10.00% 20.00% 30.00% 40.00% 50.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Gardea

Gardea

0.00% 5.00%

10.00% 15.00% 20.00% 25.00% 30.00% 35.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Landaluze

Landaluze

Page 7: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

VI. grafikoa: Landaluzeko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

VII. grafikoa: Latiorroko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

VIII. grafikoa: Landa-eremuko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

IX. grafikoa: Ugarteko asanbladan emakumezkoen bertaratzearen bilakaera

0.00% 5.00%

10.00% 15.00% 20.00% 25.00% 30.00% 35.00% 40.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Latiorro

Latiorro

0.00% 10.00% 20.00% 30.00% 40.00% 50.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Landa-eremua

Landa-eremua

0.00% 10.00% 20.00% 30.00% 40.00% 50.00% 60.00% 70.00%

2007 2008 2009 2010 2011 2012 a

Ugarte

Ugarte

Page 8: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

Asanblada desberdinen portaera aldakorra izanda, asanbladen azken zikloan zehar, emakumezkoen bertaratzeak gora egin du hurrengo auzoetan: Erdigunea, Gardea eta Ugarte. Landaluzen antzeko ehunekoan mantendu da eta beste auzoetan, aurreko urtearen aldean, jaitsi egin da -Areta, Arraño, Latiorro eta Landa-eremua-.

2007-2012ko sailaren ehunekoen batez bestekoaren inguruan, ondoko taulak, gezien bitartez, emakumezkoen bertaratzea zein auzotan igo edo jaisten den adierazten du:

Are

ta

Arr

año

Erd

igun

ea

Gar

dea

Lan

dalu

ze

latio

rro

Lan

da-

erem

ua

Uga

rte

Batez besteko %

46.95 47.37 41.06 38.20 22.25 29.09 23.22 56.19

2012ko % 33.33 37.50 44.44 41.66 15.38 12.50 0.00 55.17

↓ ↓ ↑ ↑ ↓ ↓ ↓ ↓ V. taula: 2007-2012ko sailaren urteko batez bestekoa kontuan hartuta, emakumezkoen bertaratze ehuneko konparatiboak

Auzo mailan, aurreko taulan ikus dezakegun bezala, Erdigune eta Gardea auzoetan izan ezik, non gora egiten duen, beste auzoetan, sailaren batez bestekoarekin alderatuta, emakumezkoen presentziak behera egiten du, eta auzo batean baino ez –Ugarte– auzo asanbladen emakumezkoen bertaratzearen %50etik gorako batez bestekora heltzen da. Datu honekin, eta zortzi asanbladetatik hiru –Areta, Arraño eta Erdigunea– besterik ez daudela %40tik gora kontuan hartuta, esan dezakegu auzo asanbladen profila gizonezkoago bilakatzen ari dela eta zergatikoak aztertu behar izango ditugula.

Udal mailan, asanbladetara joaten den emakumezkoen ehunekoa, gizonezkoekin alderatuta, 2007tik bilduta dagoen sailari buruzko informazioa hauxe da:

URTEA %

2007 43.55

2008 44.57

2009 43.43

Page 9: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2010 42.24

2011 33.42

2012 a 35.60

Urte arteko batez besteko %

40.46

VI. taula: 2007-2012 sailean emakumezkoen bertaratzearen urteko eta urte arteko ehunekoen batez besteko orokorra

Aurreko taulatik ondorioztatzen den irakurketa da, objektiboki, asanbladen azken bi edizioetan emakumezkoen presentziak atzerapauso esanguratsua izan duela eta zergatikoak behar bezala aztertu behar izango dira, nahiz eta presentziaren batez bestekoa oraindik %40ko erreferentzietan dagoen.

Partaidetza tresna honetan emakumezkoen parte-hartzearen alde kualitatiboak azterketa sakon bat merezi du, nahiz eta, gaur egun, informazio nahikorik ez izan, erantzun fidagarri bat emateko.

ASISTENTZIA ADINAREN IKUSPUNTUTIK AZTERTUA

2007 eta 2008 urteen artean egindako hausnarketa prozesuan azaldutako beste erronka bat adinaren adierazlea zen; hau da, gazteak partaidetza prozesuan sartzearen erronka. Ez da beharrezkoa aipatzea hau dela, seguru asko, tresnaren gabeziarik nabarmenena. Ziur asko, udalen gehiengo handi batean dagoen belaunaldi arazoa da, irailaren amaierarako aurreikusita dagoen lehentasun inkesta egin ondoren aztertu behar izango duguna, non espazio digitalak txertatuko ditugun, jende gaztearen komunikazio ohituretatik hurbilago daudenak.

3.- AUZO ASANBLADETAN LEHENTASUN POLITIKA BERRIA

2012ko ekaineko asanbladetarako deia egitean, asmoetariko bat, hauek behin bukatuta, asanbladetara joan direnen kezken isla lortzea zen auzoetan proposatutako gai garrantzitsuenen artean, horrela, auzoaren inguruan asanbladetara joan direnen lehentasunen adierazgarria izateko.

Helburu hau lortzeko, 2011ko asanbladetan eskuratutako informaziotik abiatuta, hau da, bertan azaldutako gai eta proposamenetatik, orri bat prestatu genuen. Bertan, gure ustez eta tartean dauden eragileekin adostu eta gero, gai horiek lehenetsi behar izango lirateke eta udal aurrekontuetan islatu gauzatu ahal izateko.

Udal ekonomiak ezin dienez herritarren eskaera guztiei aurre egin, bagenekien adostasuna zuten proposamenak udal aurrekontuan islatzeko helburua izanez gero, adierazi beharko genukeela zein den bakoitzaren lehentasun edo premia, horrela, premiazkoenak egin ahal izateko. Horretaz gain, bagenekien lan hau herritar guztien

Page 10: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

laguntzarekin egin nahi dugula, udal kudeaketarako hitzak erabiliz, “politika publiko eta, kasu honetan, inbertsioen definizioan erantzukidetasuna sustatzea” deitzen dena.

Asanbladan bertan, lehentasunen orrietan txertatutako proposamenak behar bezala azaldu ziren, haien inguruan udalak duen jarrera barne. Lehentasunen inkesta-orriak galdera eta eztabaidarako txanda zabaldu ondoren bete ziren, non batzuek kontuan hartzeko proposamen berriak egin zituzten.

Lehentasunen orrietatik eskuratutako informazioa inkesta-orria bete zutenen pertsonei buruzkoa bada ere, asanbladetara joan ziren guztiek ez zuten inkesta erantzun. Batzuek ez zuten funtzionamendua ondo ulertu, edo ez zeuden ados, edo ez zitzaien lehentasun proposamena interesatu, edo lehentasunen inguruan ere iritzia emateko informazio nahikorik ez zutela ulertzen zuten. Lehentasunaren behin-behineko emaitzek balio handiko informazioa ematen dute egiaztatze programa bat diseinatzen jarraitzeko, azaroko asanbladetan, Laudioko auzo asanbladen eremuan, lehentasunen zerrenda hierarkizatua lortzeko helburuarekin. Horrez gain, udal mailan, ikuspegi berri bat txertatzeko asmoarekin.

Lehentasun zerrenda auzo mailan:

Nortzuek erantzun dute lehentasun inkesta?

Asanbladara bertaratuak

Inkesta erantzun dute Responden encuesta

Erantzunen %

Baliozko erantzunak

Baliozko erantzunen %

Areta 33 25 75.75 18 72.00

Arraño 8 6 75.00 2 33.33

Erdigunea 18 16 88.88 15 93.75

Gardea 12 6 50.00 4 66.66

Landaluze 13 3 23.07 2 66.66

Latiorro 16 10 62.50 7 70.00

Landa-eremua

3 1 33.33 1 100.00

Ugarte 29 19 65.51 7 36.84

Page 11: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

Guztira 132 86 65.15 56 65.11 VIII. taula: inkestan parte hartu duen jendearen inguruko xehetasunak

Aurreko taulan lehentasunei buruzko erantzunen maila zehaztu dugu, gehienezkoa %88 (Erdigunea) eta gutxienekoa %23,07 (Landaluze), 2012ko ekaineko asanbladetara guztira joan direnen %65,15era heltzen dena. Kopuru hau oso esanguratsua da lehentasunen jarduera gaur egungo asanbladen garapenean bertan lehenengo aldiz egin delako, asanbladen metodologian inflexio-puntu bat dena. Hala ere, proposatutako aldaketen inguruan, nahiz eta oso beharrezkoak izan, pertsonok ez dugu aldeko jarrerarik izaten, salbu eta ez badugu aldaketen ezarpenean zuzenean parte hartu, eta horrek azalduko lituzke metodologia aldaketari erakutsitako erreparoak. Bestaldetik, emandako erantzun guztietatik, %65,11 baliozkoa izan da. Baliozkoak ez diren erantzun gehienak eskatutako 3 proposamen baino gehiago eskatu dituztelako izan da edo bestela, aukeratu dituzten proposamenei balio bera eman dietelako; honela, agerian dago helburuak zein lehentasunak zehazteko prozedura, ahal dela, argiago azaldu beharra.

Jarraian, 2012ko ekaineko asanbladetan lehenetsitako proposamenen zerrenda zehaztuko dugu.

LEHENTASUN INKESTAREN EMAITZAK

Auzoa

Proposamenak

Balioa Areta

Iturralde kaleko irisgarritasuna

13.5

Areta

Haur eskola

7.5

Areta

Argi gutxi duten puntuetako argiztapena hobetzea /

5

Arraño

Arraño auzorako irispide mekanikoa

2

Arraño

Aceros etxeetako urbanizazioaren II. Fasea

1.25

Arraño

Zumalakarregi-Arraño eskailerak hobetzea

1.25

Erdigunea

Villosa zubia

7.5

Erdigunea

Lamuza parkeko proiektua

6.75

Erdigunea

Zubiko kaleko proiektua

5.5

Gardea

ADIF-Santa Kurutz zubia

2.5

Page 12: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

Gardea Elizarako irisgarritasuna 1.25 Gardea

Auzoko baliabideak erabiltzea kirol eta kultura eskaintzarako.

1

Landaluze

Zentro soziala

2

Landaluze

Zumalakarregi-Kukullu lotzea

0.75

Landaluze

Landa-eremuetako kolektore fekalak

0.75

Latiorro

Jesús Guridi plaza eraberritzea

3.25

Latiorro

Autobidean noranzko bietarako sarbidea

3

Latiorro

Villosa etorbideko ekialdeko espaloia luzatzea (ikastetxerantz)

2.75

Landa-eremua

Santa Luzia ur edangarriaz hornitzea

1

Landa-eremua

Santa Luziako apaizetxearen erabilera definitzea (Plan Berezia)

0.75

Landa-eremua

Arreta handiagoa larreei

0.5

Ugarte

Sagastiko hari elektrikoa lurperatzea

4

Ugarte

Sagasti asfaltatzea / Asfaltado Sagasti

2.25

Ugarte

Ugarteko errotonda

2

VIII. taula: aukeratutako proposamen zerrenda, auzoka lehenetsita.

Hau da 2012ko ekaineko asanbladan sortutako lehentasunen inguruko hasierako zerrenda. Kontuan hartu behar dira, baina, arestian aipaturiko gabeziak: asanbladetara doan jende guztiak ez du parte hartzen lehentasunen jardueran (% 34,85ek ez du parte hartzen); erantzun baliogabeen ehunekoa handia da (%34,89); planteamenduari kritikak egin zitzaizkion; 2011ko azaroko asanbladekin alderatuta ekaineko asanbladetako asistentzia nabarmenki jaitsi da. Honen ondorioz, biztanleriaren alderdi gehiagorekin, lehentasunak egiaztatu beharrak bertan dirau, era egokiago batean, auzo bakoitzeko 3 lehentasun markatzeko lehenengo zeregin hau zehazteko.

Honek ez du galarazten lehentasun kolektiboen lanarekin jarraitzea, egoki diseinatu behar izango dena. Hauxe da jarraitzeko proposamena:

1. Inkesta auzoetan. Ekaineko asanbladetan egindako lehentasun itaunketaren emaitzak kontuan hartuta, irailean zehar, auzo bakoitzean inkesta bat egitea, ekainean bigarren mailan geratu ziren proposamenak indartzeko aukera kontuan hartuta, edota asanbladan proposatu zirenak.

Page 13: 2012KO EKAINEKO ASANBLADEN LABURPENA

2. Proposamenen inguruko informazioa. Lehentasunei lotuta dauden eskaera edo proposamen guztien inguruko informazioa bildu, herritarrek ahalik eta egokien iritzia eman dezaten. Informazio hau HAZen zein udalaren webgunean eskuragarri egon behar da. Eskuragarri dagoen materialaren artean badaude 2012ko ekaineko asanbladetan erabilitako aurkezpenak.

3. 24 proposamenen zerrenda eta informazio grafikoa. Lortutako emaitzekin eta 24 lehentasunak behin identifikatuta, dokumentu grafiko bat egin, gaur egungo egoera ulertzeko eta proposatutako irtenbide edo irtenbideak asanbladek iritzia emateko, herri mailan proposamenen hierarkizazioa eginez. Agiri hau asanblada izan baino hamabost egun lehenago HAZen eta udalaren webgunean eskuragarri egon behar da.

4. Hedapena eta erantzunak (izendunak). Aldi berean, webgunean eta HAZen bitartez, epe bat zabaldu herritarrek errealitatea ezagutu dezaten eta, ahalik eta egokien, lehentasunen inguruko iritzia eman dezaten. Asanbladak, webgunean edo HAZen bitartez parte hartzen dutenek nork bere datuak eman behar ditu eta zein auzotakoak diren adierazi. Emaitza hauek asanblada bakoitzean sortzen diren lehentasunekin gehituko dira. Udal mailan, lehentasunean, ahalik eta objektibotasun handiena bilatzeko asmoz, gomendagarria izango litzateke parte-hartzaileek proposamenen guztiei buruzko iritzia ematea, norberaren auzoaren inguruko proposamenei buruz izan ezik.