2012, urtarrileko bandoa

1

Click here to load reader

Upload: bildu-portugalete

Post on 13-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

2012ko urtarrilean bilduk argitaratutako bandoa.

TRANSCRIPT

Page 1: 2012, Urtarrileko bandoa

UDAL BANDOABILDUk abenduaren 28a kendu nahi du

Udalaren egutegitikZortzi hilabete pasa dira Kepa, Izaskun eta Iñaki Udaletxean sartu zirenetik eta, haiekin batera, BILDUren bitartez, behar-beharrezko aire fresko eta garbia sartu zen. Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi genuen, aurreko legealdietako inposizioa, esku-hartzea eta gehiegizko soldatak errotik atera nahi genituen.

Haize arin gisa hasi ziren, alderdien arteko akordioa proposatu zuten eta zeuk ere eskatzen duzun politika egiteko molde berria sortu zuten: herritik, herriarekin, herriarentzat.

AzAzken udalbatza abenduaren 29an egin zen. Jokaera ona eta zuzenaren bidetik gindoazela ematen zuen. Gai-zerrendaren ohiko puntuetan adostasuna zegoen. Baina garrantzitsuena heldu zenean, premiazko mozioen bidez, PSEk eta PPk harresi lotsagarria altxatu zuten eta puntu horiek aztertzea galarazi zuten. Abenduaren 28ko inozentada biharamunean jaso genuen.

PSOEk alkatearen dekretuen bidez gobernatzen du, herritarren eta elkarteen eta Udala osatzen dugun gainontzeko indar politikoen parte-hartzea eragotzi du.

PPremiazkoa da PSOErentzat Azetako maldetan egin duten sarraskia egiteko makinak sartzea eta Parke Naturalaren egitasmoa suntsitzea; premia horrek Azokaren etorkizuna kolokan jartzen du, Alde Zaharra birgaitzeko Plan Integrala abian jartzea oztopatzen baitu. Aitzitik, Udala euskalduntzeko bitartekoak jartzeko premia atzera bota dute, herritarren elkarteen idazkiak (Birportu) galtzen dituzte, hil honen 7ko manifestaldia egin baino lehen portugaletetar preso eta exiliatuen eskubideei buruz hitz egitea debekatu ziguten…

AbenduaAbenduaren 28 gehiagorik ez. Isekarik ez. BILDUk, bere indar guztiez, Udal honen amarrukeria, ezkutatze eta engainuak salatuko ditu eta aurre egingo die. Baina horretarako zure laguntza behar dugu. Behar dugu zure laguntza eta ZU ZEU behar zaitugu, BILDUrentzat premiazkoak baitira.

Etor zaitez urtarrilaren 31n, arratsaldeko 7etan, Gune Zibikoan egingo dugun BILDUren batzarrera. Zure zain gaituzu

Portugaleten, 2012ko urtarrilean