2008 txangoak - · pdf fileetan dauden ekosistemak (110 eta 100 milioi urte artean) eta...

Download 2008 Txangoak - · PDF fileetan dauden ekosistemak (110 eta 100 milioi urte artean) eta Narvaez sendiak berreskura-tu zituen Amonite erraldoien fosil ikaragarriak ezagutuko ditugu

If you can't read please download the document

Upload: phunglien

Post on 06-Feb-2018

226 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

  • Informazioa:Aranzadi Zientzi Elkartea

    Tfnoa: 943-466142www.aranzadi-zientziak.org

    Koordinazioa:

    OHARRA: Beharrezkoa da irteera bakoitzean izen ematea.Izen emateko epeak (baldin badaude), irteera bakoitzean zehazten dira.

    Irteerak bertan behera utz daitezke, izen emandakoen kopurua nahikoa ez bada.

    2 0 0 8T x a n g o a k

    folletoE2008.qxp:excursionesC2008.qxp 11/3/08 15:34 Pgina 1

  • Martxoak 8 (Larunbata)ETNOGRAFIA ETA ARKEOLOGIA HISTORIKO SAILA (Mikel Errazkin eta Javier

    Buces).

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 7:00etan.

    Ibilbidea: Orbaitzetako (Aezkoa) Arma Lantegiaren hondakinak bisitatu ditugu eguerdira arte. Eta

    arratsaldean Orbaitzetako eraiketarik esanguratsuenak bisitatuko ditugu (garaiak, eliza eta etxeak).

    Oharra: Bazkaria Mendilatz aterpean izango da.

    Apirilak 5 (Larunbata)ARKEOLOGIA HISTORIKO SAILA (Juantxo Agirre-Mauleon)

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 8:00etan.

    Ibilbidea: Arangurengo Ondarea.

    Txango bat oinez egingo dugu Irulegiko Erdi Aroko Gaztelua eta Burdin Aroko Kastroa eza-

    gutzeko, Aranzadiko lan-talde batek biak aztergai ditu eta. Gero, Aranzadiren jabetzakoa

    den Gongora Jauregia bisitatuko dugu. Arratsaldean Hilobi-Arkeologia izeneko erakustal-

    dia bisitatzera joango gara, Nafarroako Museoan dago eta azken 25 urteotako arkeologia-

    hondakinik ikusgarrienak biltzen ditu.

    Oharra: Bazkaria antolatuko dugu.

    Apirilak 19/20 (Larunbata-Igandea)ETNOGRAFIA SAILA (Pilar Pascual, Pedro Garcia eta ngel Calvo)

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 7:30etan.

    Los Arcos (Nafarroa) 9:30etan.

    Ibilbidea:

    - Larunbata: Nafarroa, Araba eta Errioxako hainbat elurzulo bisitatzera joango gara: Los

    Arcos, Aras, Lapoblacin, Ekora, Labraza, Sojuela... Horrela, eraiketa horien tipologia zein

    den nahiko ondo ikusiko dugu.

    - Igandea: Arkeologia- eta monumentu-ibilaldia Errioxa Garaian eta Arabako Errioxan zehar.

    Oharra: 15 egun lehenago eman behar da izena.

    Apirilaren 26 (Larunbata)ETNOGRAFIA ATALA. (Javi Castro)

    Irteera: Xanti Taberna (Anoeta-Donostia) 9:00etan.

    2. topa-lekua: Sasiolako Zubi Zaharra (Deba) 10etan.

    Ibilbide gomendatua: Donostiatik autobidea hartuta Bilborantz, 14. irteeran atera behar

    da (Elgoibar/Mendaro), gero Debara doan bidea hartu behar da N-634tik eta Sasiolako

    zubia zeharkatu ostean eskuinetara jo, Lastur alderantz.

    folletoE2008.qxp:excursionesC2008.qxp 11/3/08 15:34 Pgina 2

  • Ibilbidea: Astigarribia (Mutriku) eta Sasiola (Deba) inguruak ezagutzeko txangoa.

    Astigarribiako San Andres elizaren kontsakrazioaren 900. urteurrenarekin bat eginik, bi eliza

    (San Andres eta San Antonio) ez ezik, dorre-etxeak, galtzara zaharrak, saroiak, iturriak, karo-

    biak eta beste elementu interesgarri batzuk ere bisitatuko dira Deba ibaiaren inguruan.

    Oharra: Mendian bazkalduko dugu. Kirol oinetako egokiak ekarri. Ibilbide erraza.

    Maiatzak 10 (Larunbata)ASTRONOMIA SAILA

    Irteera: Aranzadiko egoitza (Zorroaga) 21:00etan.

    Ibilbidea: Autoz joango gara Donostia inguruetan aldez aurretik aukeratutako behatokira.

    Iraupen aurreikusia: 3 h.

    Helburuak hauek dira: Ilargia Ilgora denean esploratzea; Merkurio planeta ilunabarraren

    aldean begiztatzea; garai honetan ikusgai dauden izar eta konstelazio nagusiak antzema-

    tea; Saturno planetari zehaztasunez behatzea; eta espazio sideraleko beste objektu batzuk

    ere aztertzea, besteak beste: izar bikoitzak, kumulu globularrak edota galaxiak.

    Oharra: Gomendioak: Autoz etortzea. Behaketa-saio honetarako prismatikoak ekartzea, oso era-

    bilgarriak dira eta. Gaueko hotzetik babesteko arropa egokia eraman.

    Maiatzak 11 (Igandea)ARKEOLOGIA HISTORIKO SAILA (Juantxo Agirre-Mauleon)

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 8:00etan.

    Ibilbidea: Amaiurko Gaztelua, Zugarramurdiko Sorginen Museoa.

    Aranzadik Amaiurko Gazteluan egindako II. Arkeologia Kanpainaren emaitzak ikusi eta gero,

    osteratxo bat egingo dugu oinez herri erdigunean zehar eta errota ere bisitatuko dugu.

    Arratsaldean Zugarramurdira joango gara, duela hilabete gutxi zabaldutako Sorginen Museoa

    ikusteko.

    Oharra: Bazkaria antolatuko dugu.

    Maiatzak 17 (Larunbata) BOTANIKA SAILA (Joseba Garmendia)

    Irteera: Zehaztu gabe

    Ibilbidea: Gipuzkoako dunak bisitatuko ditugu, horiek zaindu eta leheneratzeko egiten ari

    diren lanak bertatik bertara ikusteko. Balio ekologiko handia dute eta. Landarediari ere kontu

    egingo diogu...

    Oharra: Janaria ekartzea gomendatzen da.

    folletoE2008.qxp:excursionesC2008.qxp 11/3/08 15:34 Pgina 3

  • Ekainak 1 (Igandea)GEOLOGIA SAILA (Jose ngel Torres, Luis Viera)

    Irteera: Xanti Taberna (Anoeta-Donostia) 8:30etan.

    Ibilbidea: ITSASOZ ETA LEHORREZ; GIPUZKOA KOSTALDEKO FLYSCH-AREN IBILBI-

    DEA. Geologia-ibilbidea Zumaia, Deba eta Mutrikuko kostaldean zehar. Autobusa hartuko

    dugu Zumaiara joateko, eta 9:15 aldean iritsiko gara. Kaitik hasita gorantz egingo dugu, poli-

    ki-poliki, zelai berdeak zeharkatuz San Telmo baselizara iritsi arte. Begiraleku ezin ederragoa

    da, lehorrak bat-batean itsasoarekin topo egiten duelarik, benetako harribitxi geologikoa

    osatzen duten labar izugarri ederrak eratuz. Inguru hauetan, denen pozerako, paisaiaren

    edertasunak eta geologia batu egiten dira elkarrekin, bi Aro geologikoren artean dagoen

    sekuentzia estratigrafiko osoari jarraitzeko aukera ematen digun lekurik onenetako batean

    lekutuz bai Zumaia bai bertako labarrak: Bigarren Aro edo Aro Mesozoikoaren eta Hirugarren

    Aro edo Aro Zenozoikoaren artean. Leku bat non mundu osoko geologoek K/T MUGA izene-

    koa ezagut dezakete, duela 65 milioi urte dinosauruen Aroa suntsitu zuen asteroide bat erori

    zela egiaztatzen duen Iridio-kopuru altua duen maila txiki bat egotearen ondorioz.

    - 9:30etatik 11:00ak arte: Ibilaldia labarretan zehar eta bisitaldia Zumaiako marearteko zabal-

    gunera orain dela gutxi biotopo natural izendatua izan den horretara.

    - 12:00etan: Algorri Ezagutza-Etxea bisitatuko dugu. Bertan, besteak beste, tokiko geologia

    ezagutuko dugu.

    - 13:00ean: Kaira joango gara Mutrikuko portura eramango gaituen itsasontzia hartzeko, eta

    Zumaia, Deba eta Mutrikuko kostaldean ditugun flysch-eko labar ikaragarriak ikusiko ditugu

    itsasotik, bertako historia geologiko eta estratigrafikoa azalduaz batera.

    - 14:30etan: Mutrikuko portuan lehorreratuko gara. Jatetxea goi partean dago, eta igo ahala

    herriko kaleak-eta ikusiko ditugu. Bazkaria eta solasaldi geologikoa aipatu jatetxean.

    - 17:00etan: Mutrikuko Ikasgune Geologikoa ezagutuko dugu: Goi-kretazikoko itsas fondo-

    etan dauden ekosistemak (110 eta 100 milioi urte artean) eta Narvaez sendiak berreskura-

    tu zituen Amonite erraldoien fosil ikaragarriak ezagutuko ditugu (Nautilus museoko bilduma

    nagusia osatzen dutenak).

    - 18:30etan: Herria bisitatzeko ordu librea.

    - 19:30etan: Jardunaldi nautiko, geologiko eta natural gogoangarri batez gozatu ostean, auto-

    busa hartuko dugu berriz Donostiara itzultzeko.

    Ekainak 22 (Igandea)ARKEOLOGIA HISTORIKO SAILA (Juantxo Agirre-Mauleon)

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 8:00etan.

    Ibilbidea: Entzia mendizerrako milaka urteko haritzak ezagutu ondoren, Sorginetxe eta

    Aizkomendi trikuharriak bisitatuko ditugu. Arratsaldean, Aguraingo herri erdigunea bisitatzera

    joango gara.

    Oharra: Bazkaria antolatuko dugu.

    folletoE2008.qxp:excursionesC2008.qxp 11/3/08 15:34 Pgina 4

  • Uztaila 19 (Larunbata)HISTORIAURREKO SAILA (Sonia San Jose)

    Irteera: Aranzadi Zientzi Elkartea 9:00etan.

    Ibilbidea: Munoaundi (Azkoitia-Azpeitia) bisitatuko dugu, Burdin Aroko hiri harresitu bat da.

    Aurten indusketa arkeologikoaren III. ekinaldia egingo dugu eta irteeran aztarnategia eza-

    gutzeaz gain, bertan burutzen ari diren indusketa-lanak ikus ditzakegu.

    Iraila 7 (Igandea)ARKEOLOGIA HISTORIKO SAILA (Ana Benito)

    Irteera: Anoeta (Xanti Taberna) 8:00etan.

    Topalekua Bermeon: Euskal Arrantzalearen Museoa, 10:00etan.

    Ibilbidea: Bermeoko Euskal Arrantzalearen Museoa bisitatuko dugu. Gero, Bermeoko kaitik

    abiatuta itsasontziz ibiliko gara eta Laga hondartzatik hurbil eta Ogoo lurmuturretik igaro

    ondoren, Elantxobeko portuan lehorreratuko gara. Portu honetatik bueltako bidea egiteko,

    Izaro irlaren iparraldeko ertzetik joango gara.

    Oharra: Prezioa gutxi gorabehera 18 eurokoa da (Edorta Jimenez bertako historialariak

    itsas ibilaldian eskainiko digun bisitaldi gidatua barnean sartuta dago). Astebete lehenago

    eman behar duzue izena, itsasontziko lekuak mugatuak dira eta. Bazkaririk antolatuko

    balitz, aldez aurretik jakinaraziko genizueke.

    Urriak 10 (Ostirala)MIKOLOGIA SAILA

    Irteera: Aranzadiko egoitza 8:00etan.

    Ibilbidea: Geroago egingo den erakusketarako ziza-espezie ezberdinak jasotzeko asmoz,

    elkarretik hurbil dauden hainbat lekutara egingo dira irteerak.

    Oharra: Materiala biltzeko otarren bat eramatea eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen

    da. Janaria ekartzea ere aholkatzen dizuegu.

    Urriak 19 (Igandea)GEOLOGIA SAILA (Luis Viera, Jose ngel Torres)

    Irteera: Oiartzungo Udalaren aurrean 9:00etan.

    Ibilbidea: Ibilbide geologikoa Aiako Harria natur parkean zehar. Autoak eta pertsonak berri-

    ro elkartu eta Arditurri meatzetarantz abiatuko gara.

    - 9:30etan: Bisitaldia eta ibilaldia Arditurriko meatze inguruetan zehar. Txango geologiko eta

    paleontologikoa. Ikustaldi publikoetarako prestaturiko meazuloa bisitatuko dugu, non ezagu-

    tu ahal izango baitugu Arditurriko meatzeen historia