2004_03_idatzia

Upload: luis-murphy

Post on 11-Oct-2015

53 views

Category:

Documents

0 download

TRANSCRIPT

  • 1

    Puntuazioa Puntuazioa ProposaturikoAzpiatala gehienez gutxienez denboraAzterketaren formatuagainbegiratzeko 3 min.1. IDAZLANA

    Idazlana 25 15 55 min.Ortografia 5 1

    2. ESALDIAK BERRIDATZI 5 2,53. SINONIMOAK EMAN 5 2,5 25 min.4. IRAKURMENA 10 5 45 min.Egindako lana gainbegiratzeko 12 min.Guztira 50 29 2h 20m

    Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute zuzenduko irakurri ezin dena. Ariketaguztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko.

    EUSKO JAURLARITZAHEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA

    GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE EDUCACIN,UNIVERSIDADES EINVESTIGACIN

    AZTERKETAKO ARIKETEN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA

    Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketahau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egindezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsatutako denborabanaketa:

    Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

    2004ko martxoaren 6koaA eredua

    1. deitura: .................................................................................

    2. deitura: .................................................................................

    Izena: .................................................................................

    NA zenbakia: .................................................................................

  • 2

    1. Hasierako garaiaz, zer dio Arzakek?a. Umetatik jakin zuela sukaldaria izango zela.b. Lagun baten aholkuz sartu zela Ostalaritza Eskolan.c. Amak beti esaten ziola hobe zuela aparejadore izan.d. Txikitan sukaldean sartu ere ez zela egiten.

    2. Zer iritzi du gaur egungo sukaldaritzaz?a. Antzina bezala, egun ere bizitzeko janariak prestatzea dela sukaldaritza.b. Sukaldari izateko ikasketak egitea ez dela beharrezkoa, nahikoa dela gogoa

    izatea.c. Besteak beste, gozatzeko prestatzen direla janariak.d. Arnasteko airea bezain garrantzitsua dela.

    3. Jateko ohiturei eta kulturari buruz, zer dio? a. Herrien maila gastronomikoak zerikusi zuzena duela kultura mailarekin.b. Ez liratekeela aldatu behar, herrien nortasunari eusteko.c. Kultura mailak ez duela adierazten gastronomia maila.d. Jatea jatea dela eta kultura kultura.

    4. Zein sekretu du Arzakek plater berriak sortzeko?a. Lankideen laguntzagatik ez balitz, ezinezkoa litzateke.b. Naturak eta inguruak laguntzen diote, artistei bezala.c. Osagaiak nahastuz sortzen ditu plater berriak, ez dago hori bezalakorik.d. Sukaldariari, artistari ez bezala, inspirazioa batean-bestean ikusten dituen

    gauzek ematen diote.

    5. Zer deritzo gastronomiaren mundializazioari?a. Musikan gertatzen dena gertatu beharko litzatekeela.b. Berdin-berdin presta litekeela plater bat hemen edo atzerrian.c. Sukaldaritza mota ezberdinek aberastu egiten dutela gastronomia.d. Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar diola.

    Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

    1 2 3 4 5

    AHOZKOAREN ULERMENA I

  • 3

    6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek?a. Ameriketatik ekarritako produkturik gabe, ez genukeela izango euskal sukalda-

    ritza tradizionalik.b. Frantziako sukaldaritza artistikoa denik ezin esan daitekeela.c. Txinako gastronomia perfektua dela.d. Batak bestean duen eragina saihesten saiatu behar dela.

    7. Zerk egiten du sukaldaritza erakargarri?a. Berebiziko garrantzia du bezeroengan pentsatzeak.b. Plater ugaritasunak erakartzen du jendea, batez ere.c. Sukaldaritza berrian azkartasunak janariak berak baino leku handiagoa du.d. Azkartasunaren eta ugaritasunaren arteko orekak.

    8. Nola bateratzen dira teknika eta kalitate oneko sukaldaritza?a. Teknikarik ez balitz, gaur egungo sukaldaritza ezinezkoa izango litzateke.b. Teknikak teknika, sukaldariaren gogoa eta pasioa dira funtsezko.c. Sukaldaritzari kalitatea denborak ematen dio, luze jardun behar da prestatzen.d. Zenbat eta teknika aurreratuagoak, orduan eta artifizialagoa sukaldaritza.

    9. Zein zaletasun du Arzakek?a. Eskubaloia du ikaragarri gustuko.b. Aspaldi golfean aritzen zen.c. Ez du gauza askorik behar dibertitzeko.d. Inoiz ez du zaletasun berezirik izan.

    10. Zer dio Euskal Sukaldaritza Berriaren Mugimenduari buruz?a. Pedro Subijanak eta Arzakek beste sukaldari batzuei ikasita egina dela.b. Euskal Herrian egiten ziren kultur aldarrikapenen haritik sortua dela.c. Sukaldaritza tradizionala gainditzeko egina dela.d. Sukaldaritza tradizionalaren gabeziak betetzera datorrela, gehienbat.

    Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

    6 7 8 9 10

    AHOZKOAREN ULERMENA II

  • 4

    Irakurri ondoko oharrak: 1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:

    a) gaiaren eraketa eta garapena;b) hizkuntza-aberastasuna eta zehaztasuna;c) zuzentasuna.

    4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez dazuzenduko.

    5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko.Gaiak garatzeko, laguntza moduan, dossier bana eta puntu batzuk dituzu:galderak, gogoetak, iri tziak... Ez dira nahitaez kontuan hartu beharrekoak; zukzeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik ere egindezakezu.

    ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

    1. IDAZLANA

  • 5

    EZKONGABEAK EZKONDUEN PARE

    Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gu txienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

    Nolako gizartea, halako familia-eredua. Izatezko bikote heterosexualak / Izatezko bikote homosexualak. Izatezko bikoteen lege-egoera. Eskubide berdintasuna: oinordekotza, pentsioa, adopzioa...

    EAEn IzatezkoBikoteen Legea

    EAEko IzatezkoBikoteen Legea:ezkonduek zeinezkongabeekeskubideberberak.

    Eliza Katolikoak eta beste zenbaitgizarte-sektorek familiaren aurkakoerasotzat jo dute erabakitakoa.

    Testamentu bateratuaegin ahal izango dute.

    Bikote heterosex

    ualez gain, bikot

    e

    homosexualek er

    e izango dute um

    eak

    adoptatzeko esk

    ubidea.

    HABE 207 zk.

    HABE 207 zk.

    HABE 233 zk.

    HABE 233 zk.

  • 6

    PRENTSA ARROSA

    Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gu txienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

    Nolako gizartea, halako prentsa. Intimitate-eskubidea. Esklusibak. Bideo-kamerak nonahi. Non dago muga? Irakurlearen edo ikus-entzulearen profila. Merezimendu berezirik gabeko jendea edozein komunikabidetan. Sasifamatuak. Euskarazko prentsa arrosa?

    Gehienetanalbisteak zerikusigutxi izaten du pertsonaiaren

    kualifikazioarekinedo burutu duen

    lanarekin.

    Itxarongela guztietan egotenda bihotzeko aldizkari

    deiturikoren bat.

    Bihotzek

    o prents

    an lan

    egiten d

    utenak d

    ira gehie

    n

    irabazte

    n duten

    kazetaria

    k.

    Bihotzeko aldizkariak,telebista programa ugari...

    Zeloak, infidelitateak,maitemina,engainuak... ehunkakonfidentzia etxeansartuta teknikaren etaprentsaren bidez.

    Lecturas, 2.670. zk.Lecturas, 2.670. zk.

    Lecturas, 2.670. zk.

    Tele Deia, 389. zk. 2004

    Gaz

    tetx

    ulo,

    38.

    zk.

    200

    4

    Audientziarik gehienprentsa arrosariburuzko programek.

  • 7

    .......................................................................................................................

  • 8

  • 9

  • 10

    Ariketa honetan ematen zaizkizun esaldiak beste modu batez adierazi behardituzu. Horretarako azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldizatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, zerbait idatzi behar da horri lotuta.Adibidez:

    ...takoan etorritakoanPunturik ez badu aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko

    esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldibakar bat osatuz. Adibidea:

    0. Hasieran errua berari egotzi nion. Horrek lotsa eman zidan gero....................................... ...tzat .............................. lotsatu ....................................... .

    1. Aspergarria zait horrelako eztabaida antzuetan aritzea.

    Aspertu ..................................................................................................................... .

    2. Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!

    Dirudienez ........................................................................................................ baino................................................................................................................................... .

    3. Nire aitonak dioenez, egunsentia udaberriaren antzekoa da eta udaberria egunsen-tiaren antzekoa.

    .....................................................................................................................................

    ......................................................................................................................... dutela.

    4. Ona izan dadin, gazte-gazterik hasi behar du dantzariak dantzan.

    ............................................................ izango ............................................................

    ................................................................................................................................... .

    5. Hori esan al du lotsabako horrek? Baten batek erantzun beharko dio, ba!

    ....................................................................................................................... duenari

    ............................................................................................................................. ...la!

    6. Zakur hura handiegia zen etxola hartan edukitzeko!

    ............................................................................................................................. non

    ................................................... bait... .................................................................... !

    7. Gure herrian denok dakigu Oteiza nor izan zen.

    ......................................................................................................................... ...enik.

    2. ESALDIAK BERRIDATZI

    Hasieran bera errudun jo izanak egin ninduen gero

  • 11

    8. Herri txiki hartan igandero joan behar izaten genuen elizara. Bestela gurasoek ezzintuzten lasai utziko egun osoan.

    ........................................................................................................................... ezean

    ................................................................................................................................... .

    9. Biharko hutsik nahi dut etxea. Hala esan zion jabeak maizterrari...................................................................................................... ...ela ......................................................................................................................................................... .

    10. Umea zaintzeaz arduratzen da. Horixe da bere zeregin bakarra.

    ................................................. beste ........................................................................ .

    Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri beharduzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Sinonimobat baino gehiago emanez gero, denek izan behar dute zuzenak.

    1. Everest-erako bideari ekiteko gertu zeudela adierazizuten espedizioko kideek.

    2. Edan ezazu salda lehenbailehen, osterantzean hoztuegingo zaizu eta!

    3. Epelak entzun beharko dituzu zetazko atorra lohituduzula amak jakiten duenean.

    4. Gaingiroki irakurri dut, beste ezertarako astirik ezbaitut izan.

    5. Anbotoko Dama leize ilun eta umel batean bizi omen da.

    6. Ezinduek oztopo gehiegirekin egiten dute topo kaleetanzein garraioetan.

    7. Mikelek ez zion inoiz lagunari iruzurrik egingo, zinezmaite baitzuen.

    8. Amari afarirako mahaia atontzen lagundu genion.

    9. Epaiketa hartan lekukorik behinenak guztiz mozkorturikzeuden eta ezin izan zuten epairik eman.

    10. Behar-beharrezkoa da gogo biziz jardutea, gauzak taxuzegingo badira.

    3. SINONIMOAK EMAN

  • 12

    Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

    SEXUA: BEHARRA ETA PLAZERA

    ehen gizaki klonatua benetan klonatua dela frogatzen ez den artean, gizakiakugaltzeko modu bakarra sexu bidezkoa da. Ikuspuntu biologikotik, sexua biorganismoren arteko truke genetikoa da, ondorengoak sortzeko helburuarekin.Baina ikuspegi zabalago batetik, sexua plazera ere bada, eta baita giza kulturaren

    eragileetako bat ere.Landare eta animalia gehienak sexualki ugaltzen dira. Horretarako, bizidun horiek

    informazio genetikoaren erdia duten zelulak sortzen dituzte, gametoak alegia. Eskuarki,gameto arrei espermatozoide deitzen zaie eta emeei obulu, eta biak elkartzean sortzen dabizidun berria. Gametoak sortzeak, ordea, bi desabantaila ekartzen ditu.

    Batetik, gametoak sortzeko energia asko gastatzen du gorputzak, eta espezieari eregehiago kostatzen zaio bi sexuko banakoak mantentzea bakarrekoak baino. Bestetik,biren informazio genetikoa nahasten denez, guraso bakoitzak ondorengoari egindakoekarpena erdibitu egiten da. Aldiz, ugalketa asexualean, gene guztiak transmititzen diraondorengora. Orduan, zein da sexuaren abantaila? Zergatik irauten dute ugalketa sexualaduten espezieek?

    UGALTZEKO MODUAKIzan ere, sexuala ez da ugaltzeko modu bakarra. Esaterako, bakterioak, besterik gabe,

    erdibitu egiten dira. Belakiek nahikoa dute zelula bat askatzea; zelula bakar horrekkolonia bat sortzen du beste nonbait. Itsas izarrek, berriz, beren gorputz zati batetikbanako oso bat sortzen dute. Badira gemazioz ugaltzen diren izakiak ere: izaki helduarenalbo batean kopia oso bat sortzen da, eta, nahikoa hazitakoan, banandu egiten da. Horiegiten du, adibidez, hidrak. Kasu guztietan, ondorengoek aurrekoaren informaziogenetiko berbera dute.

    Ugaltzeko beste era bat partenogenesia da. Ornogabe ugari ugaltzen dira moduhorretan; ornodunetan, aldiz, 74 espezie baino ez dira ugaltzen partenogenesi bidez: 22arrain-espezie, 23 anfibio eta 29 narrasti. Espezie horien arrautzak ernaldu gabe garatzendira, eta jaiotzen direnak beren amen klonak dira. Bestetik, espezie batzuk partenogenesibidez edo sexualki, ingurumenaren baldintzen arabera, era batera edo bestera ugaltzendira.

    Ia ornodun guztiak eta ornogabe eta landare batzuk, berriz, sexu bidez ugaltzen dira.Sexu-bidezko ugalketa beste erak baino geroago sortu zen, eta orain arte iraun badu abantai-laren bat duelako izango da. Eta halaxe da: sexuak espeziearen aldakortasun genetikoahanditzen du; ondorioz, inguruan espeziearentzat kaltegarria den aldaketa bat gertatzenbada, banako batzuek aurrera egiteko aukera izango dute eta espezieak irautea lortuko du.

    4. IRAKURMENA

    LL

  • 13

    Ugalketa asexuala duten espezieetan, aldiz, aldakortasun genetikoa oso txikia da, etaegoera larrietan, askoz aukera gutxiago dute aurrera egiteko. Horretaz gain, ugalketasexualak mutazio kaltegarrien eragina gutxitzeko aukera ematen du.

    SEXUAREN GATZA ETA PIPERRAHala ere, espezieentzat sexua ez da musu-truk izaten. Bi sexu behar izatea garestia

    da espeziearentzat, espeziearen banakoen erdiek (arrek) beste erdia (emeak) ernaltzekobakarrik balio dutelako. Gainera, bi sexu izateak dezenteko saltsa sortzen du.

    Espezie gehienetan, genetikak erabakitzen du enbrioiaren bilakaera: Y kromosomadaramatenak arrak dira, eta gainerakoak emeak. Nolanahi ere, banako batek sexu batenedo bestearen ezaugarriak izatea ez da kromosomen araberakoa bakarrik, hormonek ereeragiten dute, eta gerta daiteke genetikoki sexu batekoa izanda bestearen ezaugarriakazaltzea.

    Beste espezie batzuetan, berriz, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperatura-kontuada. Adibidez, krokodiloetan, tenperatura baxua bada enbrioia eme bihurtzen da, eta arratenperatura altua bada; dortoketan juxtu alderantzizkoa gertatzen da. Badira espeziehermafroditak ere; horietan organismoak berak sortzen ditu gameto arrak eta emeak.

    Ugaltzeko estrategietan ere barietate handia dago. Atera kontuak: eme batzuek,ernalduak izan eta gero, arra akabatu egiten dute! Hala ere, jokaera hori espezie gutxibatzuetan baino ez da gertatzen. Bestalde, hainbat espezietan, arrek bikotekide bakarraizaten dute bizitza osoan, eta euren geneak transmitituko direla bermatzeko erabiltzendute duten energia guztia, kumeak zaintzen hain zuzen. Beste hainbatetan, aldiz, bikote-kidea etengabe aldatzen dute, baten bat ernalduta geratuko delakoan.

    Emeetan ere denetik dago: bikotekide bakarra duten espezieetan, kumeak zaintzeko,janaria ekartzeko eta familia babesteko aproposa den arra bilatzen du emeak. Besteespezie batzuetan, berriz, araldian dagoenean, emea ahalik eta ar gehienekin uztartzensaiatzen da.

    Ondorengoari erreparatuz gero, bi estrategia nagusi bereizten dira: espezie batzuek,arrainek adibidez, ondorengo ugari izaten dute, baina banakakoek bizirauteko aukeragutxi izaten dute. Beste estrategia aurkakoa da; kume gutxi izaten dituzte, eta ondozaintzen dituzte heldutasunera irits daitezen. Hori da, adibidez, giza espezieak egitenduena.

    Argi dago ugaltzeko hamaika modu eta aldaera daudela. Eta plazera..., zertarakobalio du plazerak? Adituen esanean, emearen ugalkortasuna agerikoa ez den espezieetan,ugalketa gertatuko dela bermatzeko modu bat besterik ez da. Beraz, dena da ugaltzearenmesedetan.

    Ana Galarraga.GARA, ZAZPIKA astekaria,

    236. zk. 2003ko abuztuaren 3a.

    (Moldatua)

  • 14

    1. Testuaren arabera, hurrengoetatik zein da adierazpen zehatzena?

    a. Sexua truke genetiko hutsa besterik ez da.b. Gizaki klonatua ere sexu bidez ugalduko den frogak izango ditugu aurki.c. Sexuak, plazera izateaz gain, giza kulturari ere eragiten dio.d. Sexuak duen helburu bakarra izaki berriak sortzea da.

    2. Zer dio testuak gametoei buruz?

    a. Gameto ar eta eme bizidunak elkartzen direnean sortzen dela bizitza.b. Informazio genetikoa erdian duten zelulak direla.c. Sexu bakarreko bi gameto-mota izateak kostu handiagoa eragiten diola gorputzari.d. Energia kopuru handiagoa behar dela bi sexu dituzten gametoak sortzeko.

    3. Ondoko baieztapenetatik, zein ez da egia?

    a. Sexua, besteak beste, espezieen ugalketarako bidea ere bada.b. Bakterioak ezin dira beren kabuz erdibitu, beste kide baten laguntza behar dute.c. Belakiak zelulen bidez ugaltzen dira.d. Hidrak beren ondorengoak osaturik daudenean banandu egiten dira.

    4. Partenogenesia dela-eta, zer adierazten da testuan?

    a. Arrautzak ernaldu ez direnean gertatzen dela.b. Ornogabeak diren narrastiak era horretan ugaltzen direla.c. Batez ere ornodunak ugaltzen direla modu horren bidez.d. Partenogenesia eta sexualki ugaltzea bateraezinak direla.

    5. Zein da sexu bidezko ugalketak irautearen arrazoia?

    a. Ugalketa asexualean baino aldaketa genetiko gutxiago gertatzen da.b. Ugalketa sexualaren abantailetariko bat mutazio kaltegarrien eragina gutxitzea da. c. Abantaila izaten da espezie batzuek kaltegarriak diren aldaketak izatea.d. Ugalketa asexuala duten espezieek aukera gehiago dute aldakortasunak ematen dituen

    abantailak izateko.

    Ondoko hamar galderetan, aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokionletra koadro honetan ipini.

    1 2 3 4 5

    6 7 8 9 10

  • 15

    6. Bi sexu dituzten espezieetan, zer gertatzen da?

    a. Enbrioiek sexu bataren edo bestearen ezaugarriak dituzte.b. Kromosoma ez da izaten sexu ezaugarriak erabakitzen dituen faktore bakarra.c. Espezieen artean sexua musuen bidez gauzatzen da zenbaitetan.d. Bi sexu dituzten espezieen kasuan arazo dezente ekiditen da.

    7. Zein eragin du tenperaturak sexuari dagokionez?

    a. Dortoken eta krokodiloen artean tenperaturak jokabide bertsua du.b. Narrastien kasuan, tenperatura baxua bada, enbrioia eme bihurtzen da.c. Hermafroditen artean tenperaturak erabakitzen du zeintzuk izango diren arrak eta

    zeintzuk emeak.d. Espezie batzuetan, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperaturak eragiten du.

    8. Bikotekide arren eta emeen arteko jokabidea, nolakoa da?a. Bikotekidea aldatzen ez duten arrek, geneen transmisioa ziurtatzeko, energia guztia

    erabiltzen dute kumeak zaintzen. b. Espezie batzuetan arrak hil egiten dira berez, emeekiko harremanen ondorioz.c. Espezie batzuetako arrek bikotekidea behin eta berriro aldatzen dute, bestela ernalduta

    geratuko lirateke eta.d. Emeek, ernaldu eta gero, arra akabatzeko ohitura dute.

    9. Zein jokabide dute bikotekide emeek?a. Bikotekide bakarra nahi dutenean arra lortzeko janaria biltzen dute.b. Emea, araldian dagoenean, ahal duen gehienetan uztartzen da bere bikotekide arrarekin.c. Araldian dagoenean beste sexuko ahalik eta ale gehienekin elkartzen da emea. d. Espezie batzuetan arrik boteretsuenaren aurrean uzkur agertzen dira.

    10. Ondorengotza ziurtatzeko, zein jokabide nabarmentzen da espezieen artean?a. Espezie batzuek ondorengo asko izaten dituzte, horrela, bizirauteko anitz aukera dutelako.b. Kume gutxi izatea espeziaren kalterako izaten da kasurik gehienetan.c. Espezie gehienetan sexu bidezko plazera ugalketa bermatzeko modua da.d. Ondorengoen iraupena ziurtatzeko espezie guztiek ez dituzte jokamolde berberak.

  • 16

    Azterketahonetan

    lorturikoaErreferentzia

    AHOZKOAREN ULERMENA: guztira

    IDAZLANABERA

    ORTOGRAFIA

    Edukia

    Moldea

    Zuzentasuna

    ESALDIAK BERRIDATZI

    SINONIMOAK

    IRAKURMENA

    AZTERTZAILEAK ERABILTZEKO

    * Adierazi gurutze edo zenbaki batekin zein alderdi ez duen gainditu.

    *

    *

    *

    5

    25

    5

    5

    5

    10

    0-7

    0-8

    0-10

    Kali fikatzeko irizpideakAztertzaileentzako jardunbidea liburuko azalpenen eta oharren sintesia.

    IDAZLANAEDUKIA (0-7) puntu. Honetan adierazia kalifi -katuko da, hots, garatzeko eskainitako gaiazein neurritan osatu den: Gaiarekin lotura duten / ez duten alderdien

    garapena. Argudio eta adibide asko / gutxi. Gutxieneko hitz kopurua.

    MOLDEA (0-8) puntu. Adierazpena kalifikatukoda, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea: Egitura aberatsak / sinpleak. Lexiko zehatza eta adierazkorra / desegokia

    edo urria. Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura. Idazlanaren egituraketa orokorra,

    paragrafoen antolamendua.

    ZUZENTASUNA (0-10) puntu. Hizkuntz akatsnabarmenen araberako kalifikazioa, hots,joskerazko zuzentasuna: Deklinabidean: kasu atzizkiak zuzen / oker

    erabiltzea. Aditz mailakoa. Perpausen egituraketa.

    Hiru alderdi horietakoren batean nabarmenhuts eginez gero edota, oro har, hiruretan mailakaxkarra erakutsiz gero, ezingo da Idazlanagainditutzat eman.

    ORTOGRAFIA

    ES ALDIAK BERRIDATZIBerridatzi den esaldiak honako baldintzak

    bete behar ditu zuzentzat eman ahal izateko: Esaldi bakarra atera behar da berridazketaren

    ondorioz. Eredutzat ematen den esaldiaren zentzua

    osorik jaso behar du. Eskaintzen den bideari jarraituz osatua

    izan behar du, eta ez beste bide batetik eratua. Gramatikaren aldetik zuzena izan behar du,

    osorik. Komatxoak-edo erabili badira, horiek adie -

    razten duten elementuen ordenak eta puntua-zioak ere zuzenak izan behar dute.

    Ortografia zuzena eduki behar du.

    S INONIMOAKOntzat hartu ahal izateko:

    Testuingurua kontuan hartuta, egokia izatea. Bat baino gehiago jarriz gero, denek izan

    behar dute zuzenak. Atzizkiduna bada, atzizki eta guzti emana.

    5 Oso zuzena3-4 Akats ez oso larriak1-2 Akats larri batzuk

    0,1-1 Oinarrizkoak edo akats larri ugari

  • A Z T E R K E T A I D A T Z I A

    2004ko martxoaren 6koa

    Eredua

    A

    A Z T E R T Z A I L E E N T Z A K O O R R I A K

  • 3

    AHOZKOAREN ULERMENA I

    JUAN MARI ARZAK, SUKALDARIA

    Ni sukaldea globalizatzearen aurka nago. Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar dio,hizkuntzari eta ohiturei eusten dien bezala.

    Nola hasi zinen? Noiz eta nola jakin zenuen sukaldaria izango zinela?Txikitan hasi nintzen sukaldaritza kontuetan, baina inoiz ez nuen pentsatu sukaldari

    izango nintzenik. Batxilerra ikasi ondoren, Madrilera joan nintzen, aparejadore ikastera.Lagun bat Ostalaritza Eskolan zegoen, eta han sartzeko esan zidan. Asko ikasi nuen han.Baina, dena den, irakaslerik onena, ama izan dut. Berak erakutsi zidan gauzarik garrant-zitsuena maitasuna dela: maitatu egin behar ditugula bai elikagaiak, eta bai jendea.

    Gaur egun ospe handia du sukaldaritzak, ezta?Bai, azkenean iritsi zaio ospea. Duela zenbait urte, janariak bizitzeko bakarrik

    prestatzen ziren, besterik gabe. Baina, gaur egun, sukaldari izateko, lehendabizibatxilerra ikasi behar da, gero ostalaritzako eskola batean sartu, eta ondoren jatetxebatean espezializatu. Sukaldaritza funtsezkoa da herri baten kulturan. Gizakiak,bizitzeko, bi gauza behar ditu: arnasteko airea, eta jateko elikagaiak. Eta elikagaiekinpresta daitezke bizirauteko moduko janariak, edo gozatzeko modukoak.

    Zenbateraino aldatu dira jateko ohiturak?Jendearen kultura maila aldatzean, jateko ohiturak ere aldatu egin dira. Nire amak

    hamalau urterekin utzi zuen baserria, zerbitzatzera joateko, eta justu-justu zekienirakurtzen eta idazten. Baina sukaldari aparta zen. Eta nik eskolara joan behar nuelaerabaki zuen. Herri baten maila gastronomikoa, bere kultura mailari lotuta dago: zenbateta kultura maila handiagoa izan, orduan eta maila gastronomiko handiagoa izango du.Sukaldaritza ona daukaten herrialde guztiek kultura bat daukate atzean.

    Nola sortzen dira plater berriak? Zein da Arzaken sukaldaritzaren xarmarensekretua?Arzak-en denok aritzen gara plater berriak nola sortu pentsatzen. Baina, nire ustez,

    kalean bilatu behar da inspirazioa. Esate baterako, okertuta dagoen lata bat ikustenbadut, itxura horretako bizkotxoren bat egitea bururatzen zait, edo adar bereziren batekzeukan itxurako postre bat. Mendian gauza asko ikusten dira. Izadiari begiratuz gauzaasko ikasten dira. Egia esan, ez dakit oso ondo zer alde dagoen artisau baten eta artistabaten artean.

    Zein da zure iritzia gastronomiaren mundializazioari dagokionez?Politena, herri bakoitzak bere kulturari eta nortasunari eustea da. Sukaldaritzan ez

    litzateke gertatu behar musikan gertatzen dena: munduko edozein diskotekatan entzunditzakezu La Oreja de Van Gogh edo U2 taldea. Nire ustez, sukaldaritza mota bakoitzabere lekuan dastatu behar da. Egia da sukaldaritzak ere bidaiatu egiten duela, baina osogauza konplexua da. Ni neu Mexikoko bi jatetxeren aholkularia naiz, baina ez daukateDonostiakoarekin zerikusirik, ze ez baitira berdinak ez produktuak, ez zaporeak, ezgustuak. Ni sukaldaritza globalizatzearen aurka nago. Herrialde bakoitzak beresukaldaritzari eutsi behar dio, hizkuntzari edo ohiturei eusten dien bezala.

  • 4

    AHOZKOAREN ULERMENA II

    Nola ikusten duzu euskal sukaldaritza mundu mailan?Bueno, niri gehien gustatzen zaidana euskal sukaldaritza da. Nire ustez, munduko

    onena da, arte eta kontzeptu handikoa. Frantziako sukaldaritza ere oso artistikoa iruditzenzait, eta Txinako gastronomia perfekziora hurbiltzen dela...

    Dena den, izango da besteak baino gehiago gustatzen zaizun sukaldaritzarik...Asko gustatzen zait Estatuan dauden sukaldaritza ezberdinek osatzen duten mosaikoa.

    Eta baita munduko hainbat lekutako sukaldaritzak ere: arabiarra, txinatarra, Ameriketakokreolen gastronomia (Peruko inkena, maiena...). Gastronomia hauek guztiak oso onak dira.Eta leku guztietan ikasten da zerbait. Denok jasotzen dugu elkarren eragina. Gainera,kontuan izan behar da tomatea, indaba, patata edo piperra Ameriketatik ekarriak direla.Horiek izango ez bagenitu, ez genuke euskal sukaldaritza tradizionalik izango.

    Zein da eguneroko sukaldaritza erakargarriagoa bihurtzeko sekretua?Bada, horretaz arduratzea. Ni sukaldearekin maiteminduta nago. Sukaldean aritzea

    plazerra da niretzat, jolas bat bezalakoa. Sukaldariei beti esaten diet konturatu behar dutelaprestatzen ari diren janariarekin jendea zoriontsu egingo dutela. Eta, horretarako, funtsezkoada maitasunez egitea. Ez dut esan nahi janariak azkar edo mantso prestatu behar direnik, baiziketa maitasunez prestatu behar direla. Inori ez zaio bururatzen hogeita hamar lehendabizikoplater, hogeita hamar bigarren plater, eta hogeita hamar postre idatzita izatea. Pentsatzen jarrita,bizpahiru bakarrik bururatzen zaizkigu. Baina plater xume eta goxoak idazten baditugu,sukaldaritza erakargarriagoa bihurtzen da, eta ugariagoa. Sukaldean pozik aritu behar dalanean, ze umore txarrez arituz gero, plateretan nabaritu egiten da. Eta, beste alde batetik, jatenari denak ez du egunkaria irakurtzen edo telebista ikusten egon behar, baizik eta aurreandaukanarekin gozatzen.

    Bateragarriak al dira bitrozeramika edo mikrouhinak bezalako aurrerapenak etakalitatezko sukaldaritza?Teknikak asko laguntzen du, baina gizakiak ez baldin badu bere aldetik pasiorik jartzen,

    inoiz ez da maila jakin batetik pasako. Teknikarekin maila batera iritsiko gara, baina espiriturikgabe ez gara hortik gora igoko. Zerbait bikain ateratzen zaizunean, ez duzu ahanzten.

    Ba al duzu sukaldetik kanpo praktika daitekeen zaletasunik?Egia esateko, orain bertan ez. Garai batean Espainiako eskubaloiko txapelduna izan

    nintzen, eta duela hogeita hamar edo berrogei urtetik golfean jokatzen aritzen naiz. Denaden, ni gauza gutxirekin dibertitzen naiz. Ez diot bizitzari gehiegi eskatzen.

    Euskal Sukaldaritza Berriaren mugimendua sortu zenutenean, pentsatu al zenutensekula gaur egun dituen sona eta garrantzia izatera iritsiko zela?Bada, begira... Pedro Subijana eta biok beste arlo batzuetako sukaldariak bisitatzen aritu

    ginen, oso sukaldari on eta garrantzitsuak. Eta, Euskal Herrira itzuli ginenean, euskal kulturaaldarrikatzen zebiltzala ikusi genuenean, gastronomian gauza bera egitea pentsatu genuen.Gure sukaldaritza aldarrikatu behar genuela ikusi genuen. Orduan, plater zaharrakberreskuratu, eta gure kartetan sartu genituen. Gainera, ekologiaren alde egiten hasi ginen,produktuak ondo prestatzen, eta euskal sukaldaritza tradizionaleko errezetak zabaltzen,parametro mundialetan sartzeko. Nik uste dut oso ondo bete dugula gure asmoa. Munduguztian egon gara eta denek ezagutzen gaituzte.

    Sukaldaria ez balitz, zertan arituko litzateke gaur egun Juan Mari Arzak?Bada, ezingo nuke beste ezertan aritu. Bizitzari ez zaio gehiegi eskatu behar. Nik

    sukaldean aurkitu dut zoriontasuna. Gainera, nire alaba eta ostalaritzako ikasle gazteaklanean ikusita, esan dezaket gure sukaldaritzak bermatuta daukala etorkizuna.

    EUSKONEWS & MEDIA 214. zk, 2003 / 06 / 13-20)(Moldatua)

  • 5

    Aeredua

    2004 / 3 / 6 AHOZKOAREN ULERMENA

    1 B 2 C 3 A 4 B 5 D

    6 A 7 A 8 B 9 C 10 B

    Aeredua

    1 C 2 C 3 B 4 A 5 B

    6 B 7 D 8 A 9 C 10 D

    1. Aspertu egiten nau horrelako eztabaida antzuetan aritzeak. 2. Dirudienez, espero (zutena) baino erantzun zitalagoa jaso / aditu, entzun, hartu / zuten.

    Dirudienez, (erantzun) hura baino (erantzun) gozoagoa espero zuten.3. Nire aitonak dio egunsentiak eta udaberriak (udaberriak eta egunsentiak) (elkarren) antza dutela.4. Ona izango bada, gazte-gazterik hasi behar du dantzariak dantzan. 5. Lotsabako horrek esan duenari baten batek erantzun diezaiola!6. Zakur hura hain handia zen / Hain zen handia zakur hura non ezin eduki baitzitekeen / ezin

    eduki baitzen etxola hartan.7. Gure herrian ez dago Oteiza nor izan zen ez dakienik. 8. Herri txiki hartan igandero elizara joan ezean, gurasoek ez zintuzten lasai utziko egun osoan. 9. Hurrengo egunerako / Biharamunerako etxea hutsik nahi zuela esan zion jabeak maizterrari.

    (Gaizki: Biharko...) 10. Umea zaindu / zaintzea beste zereginik ez dauka / zaintzeaz beste ezertaz ez da arduratzen.

    1. gertu: prest, pronto, listo...

    2. osterantzean: bestela, ezperen, ezpabere...3. epelak: itzelak, ederrak, izugarriak,

    ikaragarriak, sekulakoak...

    4. gaingiroki: azaletik, iraizean, gainetik...

    5. leize: kobazulo, haitzulo, harpe...

    6. ezinduek: elbarrituek, elbarriek...

    7. zinez: benetan, egiaz...

    8. atontzen: prestatzen, antolatzen, jartzen...9. behinenak: garrantzizkoenak, nagusienak,

    funtsezkoenak, oinarrizkoenak...

    10. taxuz: ganoraz, itxuraz, egoki...

    2004 / 3 / 6 IRAKURMENA

    SINONIMOAK (Erantzun-ereduak)Hemen ageri ez den sinonimoren bat ontzat emateko zalantza izanez gero, jarri ohar batneurketa-fitxan.

    ESALDIAK BERRIDATZI (Erantzun-ereduak)