1ebaluaziorakoak 5 ingurune hasierakoa

Upload: christopher-johnson

Post on 28-Oct-2015

1.002 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Conocimiento del medio 4

Ingurunearen Ezaguera 5 Ebaluaziorako baliabideak Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educacin, S. L.ren Lehen Hezkuntzako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Jos Toms Henaoren zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.Irudiak: Jorge Salas, Paul Coulbois, Carlos Fernndez, Carles Salom, Jos Santos eta Bartolom Segu

Hizkuntza-egokitzapena: Miren AburuzaEdizioa: Ainhoa Basterretxea eta Mar Garca 2009 by Zubia Editoriala, S. L / Santillana Educacin, S. L.

Legizamon Poligonoa

Gipuzkoa kalea, 3148450 Etxebarri (Bizkaia)

PRINTED IN SPAINInprimatzailea:EK: 132988Lege-gordailuaLan hau egile-eskubideei buruzko legeek babestuta dago eta Zubia-Santillanari dagokio haren jabetza intelektuala. Legezko erabiltzaileei ikasgelan erabiltzeko fotokopiak egitea bakarrik zaie zilegi. Debekatuta dago baimendutakoez bestera erabiltzea, batez ere merkataritza-helburuekin erabiltzen bada.

Aurkezpena

Irakasleei beren lanean laguntzeko, baliabide hauek eskaintzen ditugu liburuki honetan:

1. Hasierako ebaluaziorako baliabideak. Atal honetan, hainbat baliabide ematen ditugu, ikasturteko lehenengo asteetan irakasleek jakin dezaten zer egoeratan abiatzen diren ikasleak. Atal honen barruan sartuta daude:

Ebaluazio-irizpideak. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hastean ikasleek eduki behar duten mailaren adierazleak dira. Ebaluazio osoa egiteko, irizpideak zortzi ataletan sailkatuta daude: Giza gorputza eta osasuna, Izaki bizidunak, Ingurune fisikoa eta haren zaintza, Materia eta energia, Makinak, Biztanleria eta ekonomia, Denbora- eta espazio-nozioak eta Historia.

Ariketetarako iradokizunak. Behaketa zuzenaren bidez, ikasleen abiapuntua balioesten laguntzen diete proposamen hauek irakasleei. Ariketa horiek banaka egin daitezke, taldeka edo gela osoan. Ebaluazio-irizpideekin lotuta aurkeztu ditugu.

Proba idatziak. Banakako ebaluaziorako fitxa fotokopiagarriak. Aurretik aipatutako ebaluazio-irizpideetan ikasleak zer egoeratan dauden jakiteko aukera ematen dute. Bi orrialdeko proba bana dago zortzi ataletarako, eduki guztiak sartzeko eta hasierako ebaluazioa prozesu gisa egiteko eta ez une jakin batean bakarrik egiteko.

Erregistro pertsonaleko formularioa. Orri fotokopiagarri hau erabil daiteke ikasle bakoitzaren emaitza idatziz jasotzeko.

Erantzunak. Proba idatzien erantzunak.

2. Unitateak ebaluatzeko baliabideak. Atal honetan ageri diren baliabideei esker, ikasleen jarraipena egin daiteke ikasturte osoan zehar. Unitate bakoitzean, elementu hauek daude:

Kontrola. Bi orrialdeko fitxa da, eta hainbat motatako hamar ariketa ditu, unitatea berrikusteko.

Testa. Orrialde bateko fitxa da, eta hamar galdera eta hainbat aukera ditu, ebaluazio azkarra egiteko. Mota horretako probak nolakoak diren kontuan hartuta, kontzeptu-eduki garrantzitsuenei buruzkoak dira galderak. Gainera, beste mota batzuetako ebaluazio-probak egiten ohitu nahi ditugu ikasleak.

Ebaluazio-irizpideak. Aurreko probetako ariketekin zerikusia duten ebaluazio-irizpideak, banan-banan aipatuta.

Erantzunak. Kontrol-fitxen eta test-fitxen erantzunak.

3. Hiruhileko bakoitzeko ebaluazioak. Atal honetan, hainbat proba ageri dira, hiruhileko bakoitzaren amaieran ikasleak ebaluatzeko. Unitateen ebaluazioek bezala, elementu hauek dituzte:

Hiruhileko bakoitzeko ebaluazioa. Hainbat motatako ariketak dituzten bi orrialde. Hiruhilekoan ikasitako eduki garrantzitsuenetako batzuk ageri dira.

Testa. Galdera itxiak eta hainbat aukera dituen orrialde bat.

Erantzunak. Hiruhileko bakoitzerako proposatutako proben erantzunekin amaitzen da atal hau.

4.Amaierako ebaluazioa. Ikasturtearen amaieran proba orokorra egin nahi duten irakasleentzat, bi fitxa sartu ditugu: batean hainbat motatako ariketak ageri dira, eta bestean testa, dagozkien erantzunekin.

Hasierako ebaluaziorako baliabideak

Hasierako ebaluaziorako irizpideak eta iradokizunak.

Proba idatziak:1. Giza gorputza eta osasuna.

2. Izaki bizidunak.

3. Ingurune fisikoa eta haren zaintza.

4. Materia eta energia.

5. Makinak.

6. Biztanleria eta ekonomia.

7. Denbora- eta espazio-nozioak.

8. Historia.

Banakako erregistroa.

Ingurunearen Ezagueraren hasierako ebaluaziorako irizpideak eta iradokizunak. Lehen Hezkuntzako 5. mailaIrizpideakProba idatzietako ariketakIradokizunak

Giza gorputza eta osasuna

Hezurren, giharren eta giltzaduren funtzioak azaltzen ditu.1 Biribil bat osatzea, eta ikasle guztiei banan-banan gihar edo hezur baten izena ozen esateko eskatzea. Hezurren eta giharren izenak zer egoeratan entzun ohi diren gogoraraztea; besteak beste, futbol-partidetan kirolari batek min hartzean eta medikuaren kontsultara joatean.

Digestio- eta zirkulazio-aparatuetako eta arnas aparatuko organoak zein diren badaki.2, 5 Gizaki baten profila marraztea arbelean. Digestio- eta zirkulazio-aparatuetako eta arnas aparatuko organoak aipatzea. Ikasle batzuei banan-banan deitzea eta organo horiek dagokien tokian marrazteko eskatzea.

Plastilina erabiliz, digestio- eta zirkulazio-aparatuen eta arnas aparatuaren eredu bat egiteko eskatzea. Kolore bat erabili behar dute organo bakoitzerako, ondo bereizteko.

Badaki zein tokitan dauden gorputz barruko zenbait organo.2, 5

Eskema anatomikoak interpretatzen ditu.2

Harreman-funtzioan zentzumen-organoek nola esku hartzen duten azaltzen du.3 Arbelean zirkulu bat marraztea eta ikasleei galdetzea nork marraz dezakeen begi bat zirkuluaren barruan. Beste ikasle bati garuna marrazteko eskatzea, eta beste ikasle bati nola ikus dezakegun azaltzeko eskatzea. Ariketa bera egin daiteke belarria eta entzunbidea marraztuta.

Txartel batzuk egiteko eskatzea ikasleei. Hau idatzi behar dute txarteletan: gantzak, karbohidratoak, proteinak, bitaminak, mineralak eta zuntza. Hainbat elikagai aipatzea, eta, ahal izanez gero, argazki edo irudiren bat erakustea ikasleei. Elikagai bakoitza erakustean, zer mantenugai dituen adierazi beharko dute, txartelen bidez. Esaterako: fruitu bat erakutsiz gero, bitaminen txartela altxatu beharko dute. Batzuetan txartel bat baino gehiago altxa dezaketela gogorarazi behar diegu.

Badaki nolakoa den dieta osasungarria, eta jabetzen da dietak garrantzi handia duela osasunean.6

Badaki zer diren ohitura osasungarriak.4

Elikagai taldeen horma-irudi bat egin dezatela eskatzea. Aurretik, supermerkatuetako publizitate-liburuxkak edo elikagaien irudiak ageri diren beste hainbat material ekarri beharko dute etxetik. Lan-taldeak antola ditzakegu, eta kartoi mehe bat eman diezaiokegu lan-talde bakoitzari.

Menuak proposatzea, eta menu bakoitzean zer aldatuko luketen galdetzea, menua osasungarriagoa izateko.

Badu pertsonen hazkunde-etapen berri, eta badaki zer ezaugarri dituen etapa bakoitzak.7 Hainbat deskribapen egiteko eskatzea ikasleei, bizitzako etapak azaltzeko. Horretarako, inguruko edo familiako lau pertsona aukeratu behar dituzte: haur bat, nerabe bat, heldu bat eta adineko bat. Labur-labur deskribatu behar ditu pertsona horiek, eta desberdintasunak nabarmendu behar ditu.

Izaki bizidunak

Badaki zein diren animalien eta landareen bizi-funtzioak: nutrizioa, harremana eta ugalketa.1 Izaki bizidunak sailkatzeko eskatzea, hainbat irizpide kontuan hartuta; besteak beste, irizpide hauek: elikagaiak lortzeko modua, kontsumitutako elikagai motak...

Harreman-funtzioaren adibideak emateko eskatzea ikasleei. Esaterako: Nola egiten dute ihes animaliek sutatik? Eta atzetik duten harrapari batengandik? Zer egiten dugu abiadura handian datorkigun auto batek ez harrapatzeko? Zer egiten dugu zopa beroegia ez hartzeko eta ez erretzeko? Nola gainditzen ditugu oztopoak, oinez gabiltzala?

Intsektu baten ugalketaren faseen marrazki bat egiteko eskatzea ikasleei; hau da, intsektu batek bestea estaltzen duenetik kumeak jaio arteko faseen marrazki bat egiteko eskatzea. Horretarako, entziklopediak, liburuak eta Internet erabil ditzakete.

Badaki landareek zer zati dituzten.2, 3 Loreontzi bateko landare bat behatzea. Zurtoina, hostoak, loreak... deskribatzeko eskatzea. Loreontzitik lur pixka bat kenduz gero, sustraiak erakutsi, eta zer diren ba al dakiten galde diezaiekegu.

Animalia ornodunen talde bakoitzaren ezaugarri nagusiak aipatzen ditu.4, 5 Ikasleak taldeka banatzea, eta bakoitzari animalia ornodunen eta ornogabeen talde baten izena ematea. Talde bakoitzaren ordezkari bat egon behar du. Ikasleei jakinaraziko diegu horma-irudi bat egin behar dutela, egokitu zaien animalia taldearen ezaugarriak deskribatzeko.

Badaki zer berezitasun dituzten hainbat ornogabe taldek; besteak beste, marmokek, harrek, moluskuek eta artropodoek.4, 6, 7

Ingurune fisikoa eta haren zaintza

Badaki nolakoak diren Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurraren errotazio- eta translazio-higidurak eta Ilargiaren translazio-higidura deskribatzen ditu.1, 2 Ikasleei eskatzea binaka atera daitezela arbelera. Arbelean, Lurra, Eguzkia eta Ilargia marraztu behar dituzte. Marrazkiak erabil ditzakegu, gai horri buruz zer dakiten ikusteko; besteak beste, galdera hauek egin ditzakegu: Zer alde dago Eguzkiaren eta Ilargiaren artean? Zergatik ikusten ditugu izarrak gauez soilik? Zergatik ikusten dugu Ilargia gauez? Zergatik egon ohi dira urtaroak?...

Badu uraren egoera-aldaketen berri.3 Uraren zikloa arbelean marraztea, eta ikasleei osatzeko eskatzea, zikloaren ordena adierazteko geziak erabiliz. Egoera-aldaketak (itsasoko ura lurruntzea, izotza urtzea, kondentsatzea) koloretako gezien bidez bereizteko eska diezaiekegu.

Uraren zikloa deskribatzen du, eta badaki fase bakoitzeko uraren egoera- eta leku-aldaketak azaltzen. 4

Badaki aireak zer ezaugarri dituen.5 Ikasleei airearen ezaugarriei buruzko marrazkiak egiteko eta ezaugarriak hainbat elementuren bidez bereizteko eskatzea.

Eguraldia eta klima bereizten ditu.6 Ikasleei beren herriko eguraldia eta klima ozen azaltzeko eskatzea. Galdera hauek egin diezazkiekegu: Euri asko ala gutxi egiten du? Zer motatako euria egiten du? Zer urtarotan egiten du euri gehien?...

Badaki zer diren harriak eta mineralak.7 Ikasleei mineral bati buruzko lan bat egin dezatela eskatzea. Gogorarazi hainbat gauza adierazi behar dituztela: zertarako erabiltzen den, nondik ateratzen den, naturan ugaria den ala ez, zer itxura izan dezakeen... Informazioa biltzeko, hainbat iturri erabiltzeko eska diezaiekegu.

Badaki nola eratzen den lurzorua.8 Zenbait galdera egitea, gai horri buruz ikasleek zer dakiten ikusteko. Esate baterako:

Zer osagai ditu lurzoruak?

Lurzoruko zein geruzatan jaiotzen dira landareen sustraiak?

Zer desberdintasun dago lurzoru emankorraren eta lurzoru lehorraren artean?

Zerk eragiten du higadura?...

Badaki zer diren ekosistemak, bai eta zer harreman dauden ekosistemen artean ere.9 Ikasleei proposatzea begira diezaiotela ikastetxetik gertu duten ekosistema bati, eta azal dezatela zein izaki bizidun bizi diren ekosistema horretan eta zer ingurune fisikotan garatzen diren. Horrez gain, ekosistema hori ezagutzen dutenetik zer aldaketa izan dituen azal dezakete.

Badaki zer ezaugarri dituzten mendiko, ordokietako eta kostaldeko paisaiek.10 Ikasleen autonomia-erkidegoko mapa fisiko baten fotokopia bat ematea, erkidegoko erliebearen osagai nagusiak aurkitzeko, markatzeko eta ozen azaltzeko.

Badaki zer diren ibaiak, bai eta zer zati dituzten ere.10

Badaki zer ezaugarri dituen bere autonomia-erkidegoko erliebeak.11

Materia eta energia

Badaki zer den materia eta zer propietate dituen.1 Gela hiru taldetan banatzea. Talde bakoitzak proiektu bat egingo du: materia eta materiaren propietateak, materiaren aldaketak eta egoera-aldaketak. Collage irudimentsu bat egiteko eska diezaiekegu ikasleei; hau da, egokitutako gaia marrazkien, argazkien, ebakinen eta objektu zatien bidez adierazteko. Talde bakoitzak bere collagea aurkeztuko die gainerako ikasleei, eta collagean zer ikusten duten azaldu beharko dute haiek.

Hainbat paisaiaren argazkiak eramatea gelara, eta arretaz begiratzeko eskatzea ikasleei. Objektuak eta substantziak aipatu beharko dituzte, eta zer egoeratan dauden esan beharko dute.

Jolas txiki bat egitea ikasleekin, erritmo bati jarraituz. Gelako objektuak eta objektu horiek egiteko erabilitako materialak txandaka aipatzeko eska diezaiekegu, eta gelako kide guztiek txalo bidez ezar dezakegu jolasaren erritmoa.

Badaki nola aldatzen den materia.2

Badaki zer diren materialak eta zer propietate dituzten.3

Badaki zer indarren eraginez mugitzen edo deformatzen diren objektuak.4 Hainbat egoera proposatzea, egoera horietan zer indarrek eragiten duten ikusteko eta, horrela, ikasleek hainbat indar mota azaltzeko. Esate baterako, klera bat erortzen utz dezakegu, eta zergatik erori den galde diezaiekegu ikasleei.

Baloia paretaraino pirritan eramatea eta paretan errebote egitea. Ondoren, ikasleei galdetzea egoera horretan zer indarrek eragin duten: baloiari mugitzen hasteko eragindako indarra; baloiaren eta lurraren arteko marruskadura-indarra; paretaren indarra, kontrako noranzkoan bidali baitu baloia; eta, azkenik, marruskadura-indarra.

Badaki zer den energia eta zer energia mota dauden.5 Energia zer den eta zer ez den galdetzea ikasleei; esate baterako: Gasolina energia al da? Argi-izpi bat energia al da? Eta korronte elektrikoa? Energia al da erradiadoretik ateratzen den beroa? Eta lasterketetako auto bat?...

Energia moten adibideak jartzeko eskatzea ikasleei.

Arbelean hainbat energia-iturriren izenak idaztea. Ondoren, ikasleek sailkatu egin beharko dituzte; hau da, energia-iturri berriztagarriak edo berriztaezinak diren esan beharko dute.

Hainbat aparaturen izenak aipatzea, ikasleek zer energia-eraldaketa gerta daitezkeen adierazteko. Esate baterako, haizagailuetan, energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen da.

Badu hainbat energia-eraldaketaren berri.6

Energia-iturriak izendatzen ditu.7

Badaki gorputzek zer jokabide duten argiaren aurrean.8 Ikasleei eskatzea gelan ikusitako objektu gardenen, zeharrargien eta opakuen izenak esateko.

Gelako koloretako objektuak erabiltzea, argiaren zein kolore xurgatzen duten eta zein kolore islatzen duten galdetzeko ikasleei.

Newtonen diskoa deritzona egiteko eskatzea ikasleei. Hain zuzen ere, disko horren bidez froga daiteke argi zuria kolore guztietako argiz osatutako argia dela. Kartoi mehearen zati bat, koloretako pinturak eta arkatz bat beharko dute. Kartoi mehean hamar zentimetroko diametroko zirkulu bat marrazteko eskatuko diegu ikasleei. Ondoren, zazpi zati edo gaztatxo berdinetan zatitu behar dute. Zati bakoitza ortzadarreko kolore bat erabiliz margotu behar dute. Margotutako zirkuluaren erdian arkatz bat sartzeko eta eguzkitako baten modura birarazteko eskatuko diegu ikasleei. Horrela, zazpi koloreek batera kolore zuria osatzen dutela egiaztatuko dute.

Argi zuria kolore guztietako argiz osatuta dagoela azaltzen du.9

Makinak

Badaki zer diren makinak, badu inguruko makinen berri eta badaki zertarako balio duten.1, 2, 3 Makina batzuek nola funtzionatzen duten galdetzea ikasleei eta haien azalpenak osatzea; esate baterako:

Hegazkin bat: motor batez osatutako makina bat da. Motorrak aurreraka bultzatzen du. Haizea azkar ibiltzen da hegoen gainean. Aldi berean, indar batek goraka bultzatzen ditu hegoak, eta hegazkina aireratu egiten da.

Badu makina bakun batzuen berri.4, 5, 8

Badaki makina konposatuek hainbat osagai dituztela.6, 7, 8

Biztanleria eta ekonomia

Herriak, probintziak, autonomia-erkidegoak eta hiri autonomoak, eta estatua bereizten ditu.1 Zenbait esaldi proposatzea ikasleei, eta zuzenak edo okerrak diren erantzuteko eskatzea. Esate baterako:

Probintzia herri bat da, eta udal batek gobernatzen du.

Autonomia-erkidego bat 17 probintziaz osatuta dago

Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa bereizten ditu, bai eta emigrazioa eta immigrazioa ere.2, 3 Orrietan, biztanleriarekin zerikusia duten kontzeptuak idaztea (adibidez, etorkina, jaiotza-tasa, berezko hazkundea), tolestea eta poltsa batean sartzea. Ikasleek paper bat hartuko dute banan-banan, irakurri eta kontzeptua definitzen saiatuko dira. Gainerako ikasleek zertaz ari den asmatu beharko dute.

Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako ekonomia-jarduera nagusiak zein diren badaki.4, 5 Aitak eta amak zer lanbide duten azaltzeko eskatzea ikasleei. Lanbide horiek sailkatu egin beharko dituzte, eta naturarekin, industriarekin eta zerbitzu-sektorearekin zerikusia duten azaldu beharko dute.

Hainbat lanbideren argazkiak gelara eramatea, eta ikasleei eskatzea argazkiei begiratzeko, jarduera deskribatzeko eta zer sektoretakoa den azaltzeko.

Herriko, autonomia-erkidegoko eta estatuko gobernu-erakundeak zein diren badaki.6, 7 Gela hainbat taldetan banatzea, eta talde bakoitzari ikerketa-lan bat egiteko eskatzea, bere herriko eta autonomia-erkidegoko erakundeak, funtzioak eta kideak zein diren azaltzeko.

Denbora- eta espazio-nozioak

Espazio-nozioak eta puntu kardinalen erreferentziak erabiltzen ditu, ingurunean kokatzeko eta objektuak non dauden jakiteko eta deskribatzeko. 1 Gelara mapa bat, plano bat edo krokis bat eramatea, eta galderak egitea, ikasleek hainbat toki aurkitzeko.

Eskala grafikoko planoak eta mapak interpretatzen ditu.2, 3

Denbora neurtzeko hainbat unitate (hamarkada, mendea) erabiltzen ditu, bai eta ondorengotza, ordena eta aldiberekotasun nozioak ere.4, 5, 6 Denbora-kontzeptuekin zerikusia duten galderak egitea, ikasleek koadernoan erantzuteko. Esate baterako: Zer da hamarkada? Zer izen du 100 urteko denbora-tarteak?... Ondoren, ikasleek elkarri pasatuko diote koadernoa, eta erantzunak zuzenduko dizkiote elkarri.

Historia

Badaki nola aldatu diren eguneroko bizitzako objektuak, denboraren poderioz.1 Antzinako eta gaur egungo objektuen erakusketa bat antolatzea gelan. Ikasleek argazkiak, posta-txartelak, jostailuak, jantziak, txanponak, liburuak... bildu beharko dituzte. Objektu bakoitzaren azpian, zer objektu den eta zertarako balio duen idatzi beharko dute.

Badaki zein diren eta nola erabiltzen diren historia pertsonalaren iturriak.2 Testu baten bidez, historia pertsonala zer den eta nola gogora dezakegun azaltzeko eska diezaiekegu ikasleei.

Historiako aldi nagusi batzuk zein diren badaki.3 Gela taldeka banatzea eta gizakiak duela 2.000 urte, duela 1.000 urte, duela 500 urte eta duela 200 urte nola bizi ziren adieraztea, horma-irudien bidez.

Historiako aldiak bereizten badaki, garai bakoitzeko eraikinak eta garraiobideak kontuan hartuta.4, 5

Badu bere autonomia-erkidegoaren historiako gertaera eta pertsona nagusien berri.6 Ikasleei taldeka beren autonomia-erkidegoko historiaren gida bat egiteko eskatzea. Gidan, marrazkiak, argazkiak eta testuak sartu beharko dituzte, hiriaren edo erkidegoaren bilakaera historikoa azaltzeko.

1.Idatzi zer hitzi dagokion definizio bakoitza.

Eskeletoa osatzen duten organo zurrun eta gogorrak.( Hezurrak Hezurrak elkartzen diren tokia.(giltzadurak Hezurretara lotutako organo malguak. Hezurrak

mugiarazten dituzte.( giharrak2.Zer gorputz zati ageri dira? Osatu marrazkia.

Margotu digestio-aparatuko organoak. 3.Begiratu marrazkiei eta azaldu zer funtzio duen garunak ikusmenean.

Ikusteko,begiak jasotako informazioak

Garunera iritsi behar du. Informazio

hori ikusmen-nerbioan zehar joaten da

begietatik garunera4.Idatzi esaldi bat, hitz hauek erabiliz.

Higienea, atsedena ,kirola eta jarrera egokia ohitura osasungarriak dira.5.Idatzi Z, zuzena bada; O, berriz, okerra bada.

Arnas aparatuaren bidez, odola gorputz osoan zehar ibiltzen da.

Odola odol-hodietan zehar ibiltzen da.Urdailak bultzatzen du odola.

Arteriak, zainak eta kapilarrak odol-hodiak dira.

Giltzurrunek odola garbitu eta gernua sortzen dute.6.Begiratu elikagai-gurpilari eta erantzun galderei.

Zenbat elikagai talde ditu elikagai-gurpilak?

Elikagai-gurpilak sei elikagai talde ditu Zer elikagai jan behar ditugu sarrien?

Elikagai-gurpilean zati handiena betetzen duten elikagaiak hartu behar dira sarrien Zer elikagai ez ditugu askotan jan behar? Eman hiru adibide.

Galletak ,haragia eta gazta 7.Esan bizitzako zer etapatan gertatzen diren gauza hauek.

Seme-alabak eduki daitezke.( Helduaroa Esne-hortzak erortzen dira.( Haurtzaroa Haurrek gero eta ahots baxuagoa dute.( NerabezaroaHezurrak hauskorrak dira.( Zahartzaroa

1.Esan zer bizi-funtzio ageri den marrazki bakoitzean eta eman arrazoiak.

2.Idatzi lore zatien izenak.

3.Osatu eskema.

4.Zer ezberdintasun dituzte animalia ornodunek eta animalia ornogabeek? Azaldu.

5.Osatu taula.

ArrainakAnfibioakNarrastiakHegaztiakUgaztunak

Nola hartzen dute arnasa?

Zerez daukate estalita gorputza?

Gorputz-adarrak

Ugalketa mota

6.Lotu.

7.Idatzi intsektu honen zatien izenak.

1.Zer da Lurraren translazio-higidura? Azaldu.

2.Zer izen dute Ilargiaren aldiek?

3.Osatu eskema.

4.Ordenatu uraren zikloko faseak.

Ur-lurruna kondentsatu eta hodeiak eratzen ditu.Hodeietako ura euri, elur eta txingor modura erortzen da.Errekek eta ibaiek itsasora eramaten dute berriro ura.Itsasoko ura lurrundu egiten da.Uraren parte bat lur azpira doa, eta lurpeko urak sortzen dira.Haizeak hodeiak mugitzen ditu.5.Begiratu marrazkiei eta idatzi airearen zein ezaugarri ageri den marrazki bakoitzean.

6.Osatu.

Tenperaturak, prezipitazioek eta haizeak adierazten digute nolakoa den

. esaten zaio toki batean hainbat urtean egin ohi duen

eguraldiari.7.Egin X bat esaldi zuzenetan.Mineralek osagai bakarra dute.

Harriek osagai bakarra dute.

Lurraren zati solidoa dira mineralak.

Lurraren zati solidoa dira harriak.8.Zer da lurzorua? Azaldu.

9.Begiratu elika-kateari eta erantzun galderei.

Zein izaki bizidun da ekoizlea?

Zein izaki bizidun da bigarren mailako kontsumitzailea?

10.Idatzi laukiko hitzak dagokien tokian.

11.Azaldu nolakoa den zure autonomia-erkidegoko erliebea.

1.Lotu.

2.Idatzi aldaketa fisikoa ala aldaketa kimikoa den.

Ura izoztu egin da.( Burdina herdoildu egin da.( Gurina urtu egin da.( Kandela erre egin da.( 3.Idatzi propietate hauetako bakoitza duen material baten izena.

erresistentzia ( ( elastikotasuna( malgutasuna (( gardentasuna(4.Azaldu zergatik den okerra esaldi hau.

Marruskadura-indarraren eraginez erakartzen ditu Lurrak objektuak.

5.Zer energia mota dute? Pentsatu eta idatzi.

Haizea

( Elikagaiak( Argia

( Gasolina(6.Azaldu adibide baten bidez energia elektrikoa nola bihurtzen den bero-energia.

7.Osatu eskema.

8.Begiratu marrazkiei eta idatzi argiarekin lotutako zer fenomeno gertatzen diren.

9.Esan zuzena den esaldi hau eta azaldu zergatik.

Argi zuria kolore guztietako argiz osatuta dago.

1.Zer dira makinak? Azaldu.

2.Osatu esaldiak, hitz hauek erabiliz.

Makinen bidez, eta

gutxiago behar ditugu lan egiteko. Telefono bidez,

egin gaitezke. Makina guztiek behar dute funtzionatzeko. Grapagailuek pertsonen esker funtzionatzen dute.

3.Zer energia mota erabiltzen dute makina hauek? Idatzi bakoitzaren azpian.

4.Lotu.

5.Begiratu marrazkiari eta azaldu zer makina mota den.

6.Inguratu makina konposatu bat osa dezaketen elementuak.

7.Zer desberdintasun dituzte makina bakunek eta makina konposatuek? Azaldu.

8.Osatu eskema.

1.Egin X bat aukera zuzenean.

Udalerri bat probintzia batez edo hainbat probintziaz osatuta dago.

udal batek gobernatutako herri batez edo hainbat herriz osatuta dago. Eskualde bat herri bat baino handiagoa da.

herri bat baino txikiagoa da. Eskualdeburua eskualdeko herri zaharrena da.

eskualdean komunikazio onena duen herria da.

Probintzia bat hainbat herriz osatuta dago.

autonomia-erkidego batez osatuta dago.

Espainiako lurraldea bi autonomia-erkidegotan eta hamazazpi hiri autonomotan antolatuta dago.

hamazazpi autonomia-erkidegotan eta bi hiri autonomotan antolatuta dago.

2.Gauza bera al dira berezko hazkundea eta migrazio-hazkundea? Azaldu.

3.Begiratu marrazkiari eta azaldu zergatik hazten den toki bateko biztanleria.

4.Idatzi zer ekonomia-sektoreri dagokion definizio bakoitza.

Naturako produktuak lortzen dituzten lanbideensektorea.( Herritarrei zerbitzuak ematen dizkieten lanbideensektorea. (

Lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten lanbideensektorea.(

5.Sailkatu jarduera hauek dagokien sektorean.

6.Lotu erakunde bakoitza dagokion funtzioarekin.

7.Erantzun.

Zer hauteskundetan aukeratzen dira erkidegoko erakundeetako agintariak?

Zer hauteskundetan aukeratzen dira Europako erakundeetako ordezkariak?

Zer hauteskundetan aukeratzen dira herriko agintariak?

Zer hauteskundetan aukeratzen dira estatuko agintariak?

1.Begiratu non dagoen Eguzkia eta osatu marrazkia, puntu kardinalen izenen bidez.

2.Begiratu planoari eta erantzun.

Txulobitik Kanpamentura joateko, zer norabidetan joan behar duguoinez? Haranederretik Aintzira Urdinera joateko, zer norabidetan joan behar dugu oinez?

Erdoiztatik Dorrea tontorrera joateko, zer norabidetan joan behar dugu oinez?

Ondoren, osatu. Gaztainondo Dorrea tontorretik dago.

Aintzira Urdina Erdoiztatik dago.

Haraneder Txulobitik dago.3.Lotu Mallorca uharteko mapa hauek bakoitzari dagokion eskalarekin.

Eskala izango balitz, Mallorca uharteak handiagoa ala txikiagoa dela emango luke? Zergatik?4.Zatitu xx. mendea hamarkadatan.xx. mendea

Mendeko 1. hamarkada1901etik 1910era Mendeko 6. hamarkada

Mendeko 2. hamarkada Mendeko 7. hamarkada

Mendeko 3. hamarkada Mendeko 8. hamarkada

Mendeko 4. hamarkada Mendeko 9. hamarkada

Mendeko 5. hamarkada Mendeko 10. hamarkada

5.Idatzi zer mendetakoak diren data hauek.

69( 203( 1115( 1456 ( 1789( 1894( 6.Idatzi familiako kide batzuen jaiotegunak eta erantzun galderei.

Ama(

Aitona( Aita( Amona(

Zer mendetan jaio ziren aitona-amonak?

Zer hamarkadatan jaio zen aita?

Zer mendetan jaio zinen?

1.Begiratu marrazkiari, bilatu bost akats eta inguratu.

Zergatik ez dira zuzenak inguratutako elementuak? Azaldu.

2.Zer dira denboraren lerroak?

Ondoren, osatu zure bizitzaren denboraren lerroa.

3.Ordenatu zaharrenetik berrienera.

4.Osatu taula.

Duela milaka urteDuela 2.000 urteDuela 1.000 urte

Pertsonak non bizi ziren?

Nola joaten ziren batetik bestera?

Zer utzi ziguten?

5.Begiratu irudiari eta idatzi zer garaitakoa den. Ondoren, azaldu zergatik dakizun garai horretakoa dela.

6.Idatzi adibide bana.

Zure autonomia-erkidegoko monumentu garrantzitsu bat:

Zure autonomia-erkidegoko pertsonaia historiko bat:Lehen Hezkuntzako 5. mailako Ingurunearen Ezagueraren hasierako ebaluazioa egiteko banakako erregistroa

IrizpideakBAIFB*Oharrak

Giza gorputza eta osasuna

Hezurren, giharren eta giltzaduren funtzioak azaltzen ditu.

Digestio- eta zirkulazio-aparatuetako eta arnas aparatuko organoak zein diren badaki.

Harreman-funtzioan zentzumen-organoek nola esku hartzen duten azaltzen du.

Badaki zein tokitan dauden gorputz barruko zenbait organo.

Eskema anatomikoak interpretatzen ditu.

Badaki nolakoa den dieta osasungarria, eta jabetzen da dietak garrantzi handia duela osasunean.

Badaki zer diren ohitura osasungarriak.

Badu pertsonen hazkuntza-etapen berri, eta badaki zer ezaugarri dituen etapa bakoitzak.

Izaki bizidunak

Badaki zein diren animalien eta landareen bizi-funtzioak: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

Badaki landareek zer zati dituzten.

Animalia ornodunen talde bakoitzaren ezaugarri nagusiak aipatzen ditu.

Badaki zer berezitasun dituzten hainbat ornogabe taldek; besteak beste, marmokek, harrek, moluskuek eta artropodoek.

Ingurune fisikoa eta haren zaintza

Badaki nolakoak diren Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurraren errotazio- eta translazio-higidurak eta Ilargiaren translazio-higidura deskribatzen ditu.

Badu uraren egoera-aldaketen berri.

Uraren zikloa deskribatzen du, eta badaki fase bakoitzeko uraren egoera- eta leku-aldaketak azaltzen.

Badaki aireak zer ezaugarri dituen.

Eguraldia eta klima bereizten ditu.

Badaki zer diren harriak eta mineralak.

Badaki nola eratzen den lurzorua.

Badaki zer diren ekosistemak, bai eta zer harreman dauden ekosistemen artean ere.

Badaki zer ezaugarri dituzten mendiko, ordokietako eta kostaldeko paisaiek.

Badaki zer diren ibaiak, bai eta zer zati dituzten ere.

Badaki zer ezaugarri dituen bere autonomia-erkidegoko erliebeak.

Materia eta energia

Badaki zer den materia eta zer propietate dituen.

Badaki nola aldatzen den materia.

Badaki zer diren materialak eta zer propietate dituzten.

Badaki zer indarren eraginez mugitzen edo deformatzen diren objektuak.

Badaki zer den energia eta zer energia mota dauden.

Badu hainbat energia-eraldaketaren berri.

Energia-iturriak izendatzen ditu.

Badaki gorputzek zer jokabide duten argiaren aurrean.

Argi zuria kolore guztietako argiz osatuta dagoela azaltzen du.

Makinak

Badaki zer diren makinak.

Badu inguruko makinen berri eta badaki zertarako balio duten.

Badu makina bakun batzuen berri.

Badaki makina konposatuek hainbat osagai dituztela.

Biztanleria eta ekonomia

Herriak, probintziak, autonomia-erkidegoak eta hiri autonomoak, eta estatua bereizten ditu.

Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa bereizten ditu, bai eta emigrazioa eta immigrazioa ere.

Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako ekonomia-jarduera nagusiak zein diren badaki.

Herriko, autonomia-erkidegoko eta estatuko gobernu-erakundeak zein diren badaki.

Denbora- eta espazio-nozioak

Espazio-nozioak eta puntu kardinalen erreferentziak erabiltzen ditu, ingurunean kokatzeko eta objektuak non dauden jakiteko eta deskribatzeko.

Eskala grafikoko planoak eta mapak interpretatzen ditu.

Denbora neurtzeko hainbat unitate (hamarkada, mendea) erabiltzen ditu, bai eta ondorengotza, ordena eta aldiberekotasun nozioak ere.

Historia

Badaki nola aldatu diren eguneroko bizitzako objektuak, denboraren poderioz.

Badaki zein diren eta nola erabiltzen diren historia pertsonalaren iturriak.

Historiako aldiak bereizten badaki, garai bakoitzeko eraikinak eta garraiobideak kontuan hartuta.

Badu bere autonomia-erkidegoaren historiako gertaera eta pertsona nagusien berri.

FB: finkatu beharra.ErantzunakGiza gorputza (14.-15. orrialdeak)

1. Hezurrak, giltzadurak, giharrak.2. Erantzun grafikoa (E. G.).E. G.3. Ikusteko, begiak jasotako informazioak garunera iritsi behar du. Informazio hori ikusmen-nerbioan zehar joaten da begietatik garunera. Garunak informazioa jaso eta interpretatzean ikusten dugu.4. Erantzun-eredua (E. E.). Higienea, atsedena, kirola eta jarrera egokia ohitura osasungarriak dira.5. O, Z, O, O, Z.

6. Elikagai-gurpilak sei elikagai talde ditu.Elikagai-gurpilean zati handiena betetzen duten elikagaiak hartu behar dira sarrien. E. E. Galletak, haragia eta gazta.

7. Helduaroa.Haurtzaroa.Nerabezaroa.Zahartzaroa.

Izaki bizidunak (16.-17. orrialdeak)

1. Elikadura-funtzioa, untxia jaten ari baita.Harreman-funtzioa; izan ere, kanpotik informazioa jasotzea eta erantzun egokia ematea da harreman-funtzioa. Katuaren begiek baloia hauteman dute, eta informazioa bidali dute garunera. Garunak informazioa aztertu du, eta aginduak bidali ditu hanketako giharretara. Jauzi egiteko eta baloia harrapatzeko agindu die.Ugalketa-funtzioa; izan ere, dortoka arrautzak erruten ari da, eta arrautza horietatik beste izaki bizidun batzuk sortuko dira, denboraren poderioz. Horrela, Lurreko bizitzak iraun egingo du.

2. E. G.

3. Landareen beharrak: karbono dioxidoa, eguzki-argia, gatz mineralak eta ura. Landareek sortutakoak: elikagaiak eta oxigenoa.

4. Animalia ornodunek hezurrez egindako eskeletoa dute, eta animalia ornogabeek, aldiz, ez dute hezurrik.

ArrainakAnfibioakNarrastiakHegaztiakUgaztunak

Nola hartzen dute arnasa?Zakatzen bidezZakatzen eta biriken bidezBiriken bidezBiriken bidezBiriken bidez

Zerez estalia dute gorputza?EzkatazLarruazal biluzia duteEzkatazLumazIlez

Gorputz-adarrakHegatsakHankakHankakHegoak eta hankakGehienek lau hanka dituzte

Ugalketa motaObiparoaObiparoaObiparoaObiparoaBibiparoa

6. E. G.

7. E. G.

Ingurune fisikoa eta haren zaintza (18.-19. orrialdeak)1. Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbideari esaten zaio translazio-higidura. Lurrak urtebete, 365 egun, behar du Eguzkiaren inguruan bira osoa emateko. Lau urtaroak sortzen dira translazio-higiduraren ondorioz.2. Hauek dira Ilargiaren aldiak: ilbehera, ilgora, ilbete eta ilberri.3. E. G.4. 2, 4, 5, 1, 6, 3.5. Aireak ez du berezko formarik.Aireak toki bat betetzen du.Aireak pisua du.6. Eguraldia; klima.7. Mineralek osagai bakarra dute.Lurraren zati solidoa dira harriak.8. Lurzorua lur-geruza bat da. Geruza horretan, ura, airea, eta animalien eta landareen hondarrak daude, eta harriak estaltzen ditu.9. Izaki bizidun ekoizlea belarra da.Bigarren mailako izaki bizidun kontsumitzailea hontza da.10. E. G.11. Erantzun librea (E. L.).Materia eta energia (20.-21. orrialdeak)1. Masa

( objektu baten materia kantitatea.Materia

( inguruko objektu guztiak osatzen ditu.Bolumena( objektu batek betetzen duen espazioa.

2. Aldaketa fisikoa.Aldaketa kimikoa.Aldaketa fisikoa.Aldaketa kimikoa.

3. E. E. Erresistentzia( altzairua.Malgutasuna( larrua.Elastikotasuna( kautxua.Gardentasuna( beira.

4. Esaldi hori okerra da, grabitate-indarraren eraginez erakartzen baititu Lurrak objektuak.

5. Haizea( energia mekanikoa.Elikagaiak( energia kimikoa.Argia( argi-energia.Gasolina( energia kimikoa.

6. E. E. Erradiadore elektrikoan, erradiadoreak funtzionatzeko behar duen energia elektrikoa bero-energia bihurtzen da.

7. 8. Islapena; errefrakzioa.

9. Esaldia zuzena da; izan ere, argi zuriko izpi bat kristalezko prisma batean zehar pasatzen badugu eta horma batean proiektatzen badugu, ortzadarraren koloreak agertuko zaizkigu. Hortaz, kolore guztietako argien nahasketatik, argi zuria sortzen da.Makinak (22.-23. orrialdeak)1. Makinen bidez, denbora eta ahalegin gutxiago behar ditugu, lan egiteko.2. Denbora, ahalegin.Komunikatu.Energia.Indarrari.

3. Pertsonen indarra; haizearen energia; energia elektrikoa.

4. E. G.

5. E. E. Intxaur-hauskailua makina bakuna da. Elkarri lotutako bi palankaz osatuta dago, eta palanka horiei presioa egitean, intxaurra hausten dute, egindako indarraren eraginez.

6. Zirkuitu elektronikoa, engranajeak eta motorra inguratu behar dira.

7. Makina bakunak pieza bakar batez edo pieza gutxiz osatuta daude, eta makina konposatuek, aldiz, pieza asko dituzte.

8. Biztanleria eta ekonomia (24.-25. orrialdeak)1. Udal batek gobernatutako herri batez edo hainbat herriz osatuta dago.Herri bat baino handiagoa da.Eskualdean komunikazio onena duen herria da.Hainbat herriz osatuta dago.Hamazazpi autonomia-erkidegotan eta bi hiri autonomotan antolatuta dago.2. Ez dira gauza bera. Berezko hazkundea urtebetean jaiotako eta hildako biztanleen kendura da, eta migrazio-hazkundea toki batera iritsitako immigranteen eta handik alde egindako emigratzaileen kendura da.3. Hildakoak jaiotakoak baino gutxiago direlako eta etorkinak emigratzaileak baino gehiago direlako hazten da biztanleria.4. Lehen sektorea.Hirugarren sektorea edo zerbitzu-sektorea.Bigarren sektorea.5. Lehen sektorea: nekazaria eta meatzaria.Bigarren sektorea: zapatagina eta igeltseroa.Hirugarren sektorea: abokatua eta arkitektoa.

6. Autonomia-erkidegoko erabaki garrantzitsuenak hartzen ditu( Erkidegoko gobernua.Herria gobernatzen du eta udal-zerbitzuen ardura du( Udala.Autonomia-erkidegoko aurrekontuak onartzen ditu( Erkidegoko parlamentua.

7. Hauteskunde autonomikoetan.Europako hauteskundeetan.Udal-hauteskundeetan.Hauteskunde orokorretan.Denbora- eta espazio-nozioak (26.-27. orrialdeak)1. E. G.2. Ekialderantz joan behar dugu oinez.Hegoalderantz joan behar dugu oinez.Iparralderantz joan behar dugu oinez.Ekialdera.Mendebaldera.Iparraldera.

3.E. G.Handiagoa dela emango luke, zentimetro baten bidez errealitateko hamar kilometro adieraziko bailirateke.4.

xx. mendea

Mendeko 1. hamarkada1901etik 1910era6. hamarkada1951tik 1960ra

Mendeko 2. hamarkada1911tik 1920ra7. hamarkada1961etik 1970era

Mendeko 3. hamarkada1921etik 1930era8. hamarkada1971tik 1980ra

Mendeko 4. hamarkada1931tik 1940ra9. hamarkada1981etik 1990era

Mendeko 5. hamarkada1941etik 1950era10. hamarkada1991tik 2000ra

5.69( i. mendea203( iii. mendea1115( xii. mendea1456( xv. mendea1789( xviii. mendea1894( xix. mendea6.E. L.Historia (28.-29. orrialdeak)1. Hauek inguratu behar dira: helikopteroa, gladiadorea, atleta, motor-gidaria eta sakelako telefonoa.Tokiz kanpo daude, ez baitira marrazkian adierazitako garaikoak; izan ere, lehenbiziko fabriken garaia ageri da marrazkian. Esaterako, gladiadorea erromatarren garaikoa da (duela 2.000 urte baino gehiagokoa); eta atleta, motor-gidaria, sakelako telefonoa eta helikopteroa gaur egungoak dira.2. Denboraren lerroa marrazki bat da, eta hainbat gertaera adierazten ditu, gertatutako ordenan. Denboraren lerroan, egun bateko edo askoz denbora-tarte luzeagoko gertaerak adieraz daitezke.E. L.3. 2, 5, 1, 4, 3, 6.Duela milaka urteDuela2.000 urteDuela1.000 urte

Pertsonak non bizi ziren?haitzuloetan, txaboletan eta herrixketan.domusetan, intsuletan eta villetan.zaldunak gazteluetan bizi ziren, eta nekazariak, herrixketan.

Pertsonak nola joaten ziren batetik bestera?oinez, gurdiz eta itsasontziz.oinez, gurdiz edo zaldiz galtzadetan, eta belaontziz. oinez, gurdiz edo zaldiz errepidean, eta belaontziz.

Zer utzi ziguten?pinturak, tresna soilak eta zeramika. eraikinak, pinturak eta mosaikoak, eta latina.eliza erromaniko eta gotikoak.

4. Zaldunen garaiko eraikina da, duela 1.000 urtekoa. Garai hartan, zaldunak gazteluetan bizi ziren. Gazteluek harresiak, defentsa-dorreak eta lubanarroak zituzten. Gazteluak, oro har, toki garaietan eraikitzen zituzten, erasoetatik babesteko.5. E. L.

Ingurunearen Ezaguera

ebaluaziorako baliabideak

5 LEHEN HEZKUNTZA

Aurkezpena 3

Hasierako ebaluaziorako baliabideak 5

Aldizkako ebaluazioetarako baliabideak 39

- Unitate bakoitzeko ebaluaziorako baliabideak 40

- Hiruhileko bakoitzeko ebaluaziorako baliabideak 100

Amaierako ebaluaziorako baliabideak 112

Giza gorputza eta osasuna

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

kirola

higienea

jarrera egokia

atsedena

elikadura

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Izaki bizidunak

(

(

(

estamina

pistiloa

sepaloa

petaloa

Landareek sortutakoak

Landareen beharrak

marmokak

harrak

artropodoak

moluskuak

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Ingurune fisikoa eta haren zaintza

lurruntzea

urtzea

solidotzea

kondentsazioa

likidoa

solidoa

gasa

golkoa mendilerroa mendia ibaia lurmuturra ordokia

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Materia eta energia

inguruko objektu guztiak osatzen ditu.

masa

objektu batek betetzen duen espazioa.

materia

objektu baten materia kantitatea.

bolumena

Energia-iturriak

adibidez

berriztagarriak

adibidez

petrolioa

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Makinak

ahalegin

indarrari

energia

komunikatu

denbora

txirrika

palanka

plano inklinatua

zirkuitu elektronikoa

txirrika

engranajeak

plano inklinatua

motorra

pieza asko

konposatuak

palanka

bakunak

pieza gutxi

gurpila

plano inklinatua

motak

osagaiak

Makinak

adibidez

osagaiak

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Biztanleria eta ekonomia

nekazaria

zapatagina

igeltseroa

abokatua

meatzaria

arkitektoa

bigarren sektorea

lehen sektorea

hirugarren sektorea

Autonomia-erkidegoko erabaki garrantzitsuenak hartzen ditu.

Erkidegoko parlamentua

Udala

Herria gobernatzen du, eta udal-zerbitzuen ardura du.

Erkidegoko gobernua

Autonomia-erkidegoko aurrekontuak onartzen ditu.

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Denbora- eta espazio-nozioak

Txulobi

Dorrea tontorra

Haraneder

Erdoizta

Gaztainondo

Aintzira Urdina

Elutse ibaia

Kanpamentua

I

M

E

H

0

47

0

25

10

0

Izena

Data

Hasierako ebaluazioa

Historia

( Jaioteguna.

19__

(

(

(

(

(

(

(

(

(

Izena

Data

Energia-iturriak

berriztagarriak

berriztaezinak

eguzki-argia

haizea

adibidez

petrolioa

ikatza

adibidez

Makinak

motak

konposatuak

adibidez

plano inklinatua

gurpila

palanka

bakunak

osagaiak

pieza gutxi

osagaiak

pieza asko

14 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.15 2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.