19 kamera jon arretxe
DESCRIPTION
ÂTRANSCRIPT
19kamera
JON ARRETXE
Literatur solasaldiak
Errenteria, 2015 / 11 / 16
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
Jon Arretxe
Jon Arretxe PerezBasauri, 1963.Jatorriz bizkaitarra bada ere, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi da, Arbizun.
Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da.Musika arloari dagokionez, Pianoko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Kantukoak Gasteizko eta Bilbokokontserbatorioetan.Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisikoa irakatsi zuen hiu urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi eta azken urteotan idaztetik bizi da. Osagarri gisa bere bidaia nahiz liburuei buruzko hitzaldiak ematen ditu eta opera kantatzen du. Bilboko etaIruñeko opera koruetan kantatzen du, eta bakarlari gisa ere aritzenda.1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen. Eleberri beltza, bidaia-literatura eta umorea jorratu izan ditu batez ere, 20 liburutik gora ditu argitaratuak eta horietatiko asko beste hizkuntzetara itzuli dituzte (gehienbat gaztelerara).
Azken obra esanguratsuenetako bat 7 kolore liburuaren berrargitalpen berezia da. 2010Ean kaleratu zuen Erein argitaletxeak, hitza, musika eta irudia uztartuta: atal bakoitzari koloreak eta marrazkiak erantsi zizkion Cristina Fernández ilustratzaileak eta Francisco Ibañez konpositoreak zazpi kanta sortu zituen piano eta ahotserako, interprete hauek dauzkatelarik: Iñaki Belasko pianojolea, Olatz Saitua sopranoa, Enrique Campos tenorea eta Jon Arretxe baxua.
Argitalpenak
1991 Hakuna Matata | Elkar1992 Basauriko euskararen azterketa linguistikoa | Basauriko udala1994 Tubabu | Elkar1995 Urrezko triangelua | Elkar1996 Tuparen seme-alabak | Elkar1997 Harresi handirantz | Alfaguara-Zubia1997 Ostegunak | Elkar1998 Oroituz | Elkar1999 Ostiralak | Elkar2000 Zazpi kolore | Elkar2001 Lurraren taupadak | Alfaguara-Zubia2001 Larunbatak | Elkar2002 Ekialdeko mamuak | Elkar2003 Manila konexioa | Elkar2004 Griot | Elkar2005 Kleopatra | Elkar2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) | Elea2006 Sustrai beltzak | Elea2007 Morto vivace | Elkar 2008 Fatum | Elkar
2009 Xahmaran | Erein2010 La calle de los ángeles | Erein2011 Tangerko ametsak | Erein2012 19 kamera | Erein2014 612 euro | Erein2014 Hutsaren itzalak | Erein
http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jonarretxeperez
19 Kamera
Trama paralelo batzuek osatzen dute umoreaeta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure
da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.
Kritikak
San Frantzisko Bilbon
Iker Zaldua / Gara, 2013-12-29
Asmoaren berri izan nuenean liburua nire esku artera iritsiko
zela pentsatu nuen. Gaia erakargarria iruditu zitzaidan
lehenengo unetik. Kontua zen San Frantzisko zelatatuko zuela
Arretxek, bertako historiak istorio bihurtzeko asmoz, izan ere,
badira zenbait plaza koadernoa beteko dizutenak, ideiaz,
istorioz, komentarioz eta irudimenez. Horietako bat behar du
izan, ez baitut aski ezagutzen, Bilboko auzo hori. Haruki
Murakamik Gauaren sakonean eleberrian egin zuen antzera, Jon
Arretxek kamerak erabiltzen ditu bertako eszenak fokatzeko,
kamera horien arduradunak mugituko du alde batetik bestera
kontakizuna, hara eta hona eramango gaitu, irudi
interesgarrienaren xerka. Murakamik Tokio aukeratu zuen eta
gau bati heldu zitzaion, kameraz giza begiak ikusi nahi ez duen
hori erakusteko. Arretxek Bilboko auzo horren barna ipinitako 19
kameraren aitzakian jarri du gure begien aurrean horren mikro
ez den klima bat erakusteko, gurean ere (hurbil ez, bertan)
berotzen, hozten eta, are, izozten duen klima.
Hala ere, Arretxek koadernoaren irudimenak atalean
ezarritakoari tira egin eta kontakizun mamitsua sortu du.
Urrunegi joan dela iritziko du zenbaitek, fantasiaren atalasera
ere hurbildu dela ere bai, agian. Nago, ordea, kontakizun
horretan agertzen diren miseriak erakustea zela idazlearen
asmoa, hau da, kamera horiek jasotzen duten hori,
arduradunaren eta agintarien iragazkitik pasa eta desagertu
aurretik, gure begietan ipintzea. Burkina Fasoko etorkina da
protagonista nagusia, beste asko bezala, etorkizun hobe baten
bila edo, hobe esatera, etorkizun baten bila gurera etorritakoa.
Paperik gabe, dirurik gabe, iparrorratzik gabe bihotz gabeen
zementuzko oihanean sartu da. Ezagutuko du polizia, ezagutuko
du prostituzioa, ezagutuko du droga trafikoa, ezagutuko ditu
esklabo etorritako nigeriarrak eta ezagutuko ditu gorpu
bilakatutako gorputz alderraiak. Horren mikro ez den klima
horretan, ordea, ezagutuko ditu gizon zuriak eta aristokraziako
lagunak ere bai, azkenean, kasik, ekitaldi bakoitzeko mila euro
irabaz ditzakeen izar bilakatzeraino. Istorioa irakurtzen ari
garela, ordea, mezu subliminalak bailiran, Arretxek auzoan
jazotzen diren bizipenak jartzen dizkigu labur-labur aurrez aurre.
Gure protagonistarekin zerikusirik ez duten istorioak dira, baina
kontatu nahi duenarekin bat datozenak, hilketak,
menderakuntzak eta jazarpenak. Oharkabean iristen zaizkigu
irudi horiek, Toure afrikarrean begian iltzaturik dauzkagula flash
batek jo bagintu bezala, eta flasharekin batera irudiak sartzen
zaizkigu garunean, berehala Toure fokatzen dugun arte berriro.
Bizi doa kontakizuna, gertaerak ez dira berantiarrak eta bat
irensterako beste eszena bat fokatzen du kamerariak. Aurrera
egiteko irrika du irakurleak, ezustekoaren eta aurreikusgarriaren
arteko marra fina ongi kudeatzen du Arretxek, aurreikus daiteke
aurrerago zer gertatuko den, bai, baina ezustekoak ere badira.
Kontakizunaren garapenak zein bide hartuko duen aurreikus
daiteke, apika, baina hori nola mamitzen den, zein bidezidor
hartzen diren, asmatzen ez da erraza. Azken orrietan istorioari
amaiera eman beharrean, segida ematen saiatzen da Arretxe;
kamerak itzali egin dira, baina Toure San Frantzisko auzoan
dago oraindik. Eta San Frantzisko Bilbon dago, oraindik.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=5980
Jon Arretxeren liburuakEIPS/RLPEan ikusteko
Elkarrizketa
UMOREA ETA KRITIKA SOZIALA BALIATU DITU 19 KAMERA (EREIN) NOBELANOstirala, 2012-09-07
http://www.uberan.org/?gatzetangordeak/elkarrizketak/item/jonarretxerielkarrizketa
Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul,Munich, Bamako eta Tangerren kokatu izan ditu bere liburuetakopertsonaiak. Nobela honetan ordea, 19 Kamera izenekoan, Bilbonbarrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan, zehazki esanda.Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzekoorduan. "Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzenda eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa", adierazi digu hitzenuberan izan dugun solasaldian.
Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azken honetan, ordea, etxean kokatu duzu trama.
Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatikegin dut. Beti hitz egiten duzu jende askorekin eta nobeletan betijartzen dut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondo dagoatzerrian kokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea...Baina Euskal Herrian ezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?".Eta horregatik egin dut.
Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Beste
hiriburuetan ez dago Bilboko San Frantziskoren parekorik. Eta nirenobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko girotradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jendebehartsua, ghetto itxurako giroa...
Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela.Dena den, afrikarra denez Bilboko San Frantzisko aldeko ghettohori, ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait.
Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori ere baliatuduzu nobela honetan, ezta?
Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoeneanfilologia ikasten, itsasadarra gauza nazkagarria zen. Ibai bazterguztia estolda modukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Etaorain, Guggenheim edota Iberdrola dorrea ageri dira bertan.
Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatudut nobelan, ezagutzen dudalako mundu hori. Operako munduhori, Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzen Bilboko operakoruan, ABAOko jendearekin.
Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasuhonetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake.Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuakeramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin
kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika sozialaegiteko, baina umore klabean egin dut hori.
Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren,Istanbulen, Lisboan... kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain,berriz, gordintasunak gorabehera, umore klabean idaztea erabakidut.
Asko bidaiatu duzu. Afrikan ibili zara eta pentsatzen dut ezagupenhoriek oso garrantzitsuak izan direla pertsonaia nagusia, Toure,umore klabean jartzeko.
Noski. Afrikako Ipar Mendebaldeko eskualde hori nahikoa ondoezagutzen dut, Mali, Senegal, Burkina-Faso... Baditut lagunak hanbizi direnak eta baita hangoak hemen bizi direnak. Euren izaeraezagutzen dut, egon naiz eurekin han bizitzen eta euren alaitasunhori eta umorearen zentzu hori baliatu nahi izan dut.Positibotasuna eta praktikotasunaren ideia hori oso gustuko dutgainera. Bestela ezinezkoa izango zitzaidan horrelako pertsonaiabat osatzea. Arriskutsuegia izango litzateke.
Tonuan ere igartzen da, beraz, beste aldaketa. Zailtasunik emandizu erregistro horretan aritzeak?
Ez, nahikoa argi neukan. Afrikarrek umore hori nola erabiltzenduten asko gustatu izan zait beti. Nahikoa identifikatua sentitzennaiz. Seguru sentitu naiz pertsonaia sortzerakoan, horrelako jendeaskotxo ezagutzen dudalako. Gainera, badut lagun bat Bamakoneta zalantzak argitzen lagundu dit.
Nobela beltzaren ezaugarriak ez dira falta. Desagertzeak, hilketak,protituzioa...
Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen daeta nik ere banuen hori lantzeko gogoa. Euskaldun normalak nolatratatzen duen etorkin jendea, edota autoritateak nola hartzendituen etorkinak. Inpunitatearen ideia ere hor dago denboraguztian.
Aurreko nobeletan trama indartsu bat osatu izan dut eta horinobelaren ardatz nagusi bilakatu. Oraingo honetan badira tramaparalelo batzuk baina ardatz nagusia Toure bera da. Ondokarakterizatutako pertsonaia da. Ondo finkatzen saiatu naiz,asmoa hori delako: beste nobela batzuetan ere, Tourerekinjarraitzea.
"Kamera horien atzean beste norbait dago"
Narrazioa garatzeko, nobelaren izenburuan zenbatu dituzunkamerak ere baliatu dituzu.
Benetan daude 19 kamera, hasiera batean behintzat 19 ziren,auzoaren kontrolerako baliatzen zituztenak. Delinkuentziakontrolatzeko eta, behar izanez gero, di-da batean polizia edoanbulantzia bidaltzeko hara. Baina polemika handia sortu zuen.Jende asko ez zegoen prest. "Egun osoan kontrolatuta egonbehar? Baina zer da hori?". Norberaren askatasunerako pentsa zersuposatzen duen... Baina ipini ziren, eta kamera horiek denaikusten dute.
Nik nobelaren barruan bigarren narratzaile moduan erabili ditut.Narratzaile nagusia Toure bera da, lehen pertsonan mintzo dena.Baina gero bada bigarren narratzaile bat, hotza, objektiboa guztiz:kamerak. Kontatzen dute ikusten dutena, ikustea komeni ez direngauzak... Eta kamara horien atzean beste norbait dago, kamerahorien atzetik zer gertatzen den kontrolatzen.
Tourerekin saga bat sortzeko asmoa duzula aipatu duzu. Badituzutrama berriak buruan edo Toureren abentura gehiago argitara emanaurretik, beste libururen bat argitaratzeko asmoa duzu akaso?
Nobela oso ondo hasi da. Bilboko Liburu Azokan kristoren harreraizan zuen. Ni harrituta geratu nintzen, krisia dela eta ez dela,gauzak ez daude ondo, baina harrituta geratu naiz izan duenharrerarekin. Behar bada Bilbon kokatuta dagoelako.
Gijoneko Aste Beltzan ere jende askok hartu du. Beraz argidaukat, hurrengo nobela Tourerena izango da, Toureren bigarrenentrega. Hasita daukat eta datorren udaberrirako kalean izango da,nahikoa bideratuta dauzkat ideiak eta ardatz nagusiak.
"Gijoneko Aste Beltzak ez dauka parekorik"
Madriletik Gijonerako bidea egin zuen uztaila hasieran Tren Beltzak,eta horrela hasi zen hain ospetsu bilakatu den Aste Beltza. Urteromundu osoko ehunka idazle, editore eta kritiko biltzen ditu ekimenhonek eta aurtengoan 140 idazle izan dira Gijon aldean. Horienartean gure solaskidea, Jon Arretxe. Oso pozik etorri da handik. 19kamera (Erein) liburuaren aurkezpen ekitaldian, "aretoa bete beteaegon zen, 200dik gora lagun elkartu ziren". Uztailean eman genuenalbiste batean jaso genituen ondoko hitzak. Elkarrizketa hau osatzealdera, egoki ikusi dugu orduko solasaldi hura gogora ekartzea.Gijoneko Aste Beltzan izan zinen uda hasieran. Gustura itzuli zinenhandik, ezta?
Oso gustura, benetan. Ez nintzen guztiz konbentzituta joan. Aldebatetik, tren batean sartu behar nuen hainbat pertsonekin,gehienak ezezagunak, eta ni ez naiz lehengo momentuanberriketan hasten den horietakoa. Baina idazle pilo bat eta kazetaripilo bat ezagutu ditut, zaleak ere...
Gainera, gauza ederrak pasa zitzaizkidan. Tren Beltzean, MadrildikGijon aldera bidean, greban ziren meatzarien ondotik pasa gineneta eurekin elkartzeko aukera izan genuen. Oso polita izan zen.
Eta Gijonen ere, oso ondo. Nire liburuaren aurkezpen-ekitaldian
aretoa bete betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ginen. Osoaurkezle ona izan nuen gainera, Juan Bolea. Oso ondo asmatuzituen 19 kamera nobelako klabe nagusiak; eta oso ondo azalduzituen nobelaren inguruko kontuak. Saio atsegina egin genuelauste dut eta jende pilo bat hurbildu zen. Liburua han bertanzegoen erosteko, eta oso ondo mugitu zen.
Gijonekoa, beraz, plataforma ederra izan da.
Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara Euskal Herritikkanpo ez zaituela inork ezagutzen. Horrelako lekuetara joanbeharra dago. Nik nobelak orain bi hizkuntzetan ateratzen ditut aldiberean, eta salmentetatik bizi naizenez, ba nahitaez egin beharditut horrelako gauzak; gainera ondo ateratzen badira, bafenomeno.
Bi hizkuntzetan eta aldi berean argitaratzea abantaila izan da,beraz.
Duda barik. Baina horrek aldi berean ekarri behar du promozioserio bat. Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean,Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanakapixkanaka ezagunak egiten garen mundu horretan ere.
Agertoki egokia da Gijonekoa, zuk lantzen duzun generoari lotuta
dagoelako erabat.
Ezin hobea niretzat. Eta onena. Nobela beltzaren inguruan egitendira antzeko ekitaldiak Bartzelonan, Getafen... Baina ez daukaparekorik. Ezin da imajinatu ere egin zer nolako azoka denGijonekoa. Uste dut 25. saioa izan dela honakoa. Festa gisafuntzionatzen du baina liburu azokaren bueltan dago antolaturik.Aurten, 140 idazle izan dira handik igaro direnak. Prentsan ereoihartzun handia du.
Loturak
http://www.jonarretxe.net/http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jonarretxeperezhttp://kritikak.armiarma.eus/?p=5980http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee18647http://mugak.eu/revistamugak/no57/jonarretxelomasfascinantedeafricaeslagentelahospitalidaddeesagente