jon arretxe. guía de lectura / irakurketa gida

12
JON I R A K U R K E T A G I D A ARRETXE G U I A D E L E C T U R A

Upload: biblioteca-de-alsasua

Post on 27-Jul-2016

231 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Guía de lectura de Jon Arretxe realizada por la Biblioteca Pública de Altsasu/Alsasua con motivo del Día del Libro de 2016

TRANSCRIPT

Page 1: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

JON

I R A K U R K E T A

G I D A

ARRETXE

G U I A

D E

L E C T U R A

Page 2: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

NARRATIBA - NARRATIVA

ESTOLDA JOLASAK

Erein, 2015 Tourek hondoa jo du, ez du bizirik jarraitzeko adorea ematen dion ezer. Oinazeak itsutu egin du, eta mendekua baino ez du gogoan. Ez du ondorioetan pentsatu, eta deportatu egingo dute, azkenean. Baina berak ez du imajinatu ere egiten zer duen zain bere jatorrizko Afrikan. Bere burua aurkituko du berriro han; oraindik ere ondo sentitzen da kultura eta gizarte hartan, nahiz eta dagoeneko ez den etorkizun hobe baten bila joandako gizon bera. Alou, Aisha eta Yakouba pertsonaietan hezurmamitzen da afrikarrengan ohikoa den abegi ona. Horiek izango ditu alboan burkinafasoarrak bere bizitzaren etapa berri honetan, zeinetan bizi iraupena izango duen berriro ere leitmotiva, batez ere protagonistari gainera datorkion mehatxu izugarriaren aurrean, ihes frenetiko bati ekin beharko baitio.

JUEGOS DE CLOACA

Erein, 2015 Touré toca fondo, nada le motiva para seguir vivo. El dolor le ciega y su deseo de venganza le arrastra a cometer acciones por las que acabará siendo deportado. Lo que él no se imagina es el destino que le espera en su África originaria. Allí se reencontrará a sí mismo en una cultura y una sociedad en las que aún se reconoce, a pesar de que ya no es el mismo hombre que un día salió en busca de un futuro mejor. La hospitalidad africana se encarna en personajes como Alou, Aisha o Yakouba. Ellos acompañarán al burkinés en esta nueva etapa en la que el leitmotiv seguirá siendo el instinto de supervivencia, especialmente ante la gran amenaza que se cierne sobre el protagonista, quien se verá obligado a emprender una huída frenética.

Page 3: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

19 KAMERA - 19 CÁMARAS Erein, 2012

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra.

Diecinueve cámaras controlan el devenir de los habitantes del bilbaíno barrio de San Francisco, escenario donde transcurre la acción de esta novela. Y en este paisaje nos encontramos a Touré, un africano en situación irregular que ofrece sus servicios como vidente.

612 EURO - 612 EUROS Erein, 2013

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.

Respetado por sus compatriotas, vigilado por la policía y deseado por las mujeres blancas, el desplazado Touré sobrevive realizando trabajos de lo más variopintos. En esta ocasión, tras recibir la visita de un supuesto familiar, se verá envuelto en una serie de absurdas vicisitudes donde, para franquearlas, tendrá que poner a prueba todo su ingenio detectivesco.

HUTSAREN ITZALAK - SOMBRAS DE LA NADA Erein, 2014

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.

Tras varios años de supervivencia en Bilbao, Touré recibe la llamada de su hija Sira en la que le anuncia su inminente llegada a Hendaya para pasar unos días junto a él. Con ánimo de sortear las dificultades inherentes a la falta de papeles, Touré envía a su amante Sa Kené a recogerla, pero Sira no aparece a la hora convenida.

Page 4: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

OSTEGUNAK Elkar, 1997

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.

OSTIRALAK Elkar, 1999

Ikasle-garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz. Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan.

LARUNBATAK

Elkar, 2001 Ostegunak eta Ostiralak ipuin-bildumek izugarrizko arrakasta izan baldin bazuten euskal irakurleen artean, hona haien segida, trilogia ixtera datorren nobela. Larunbatak ez da ipuin-liburua, hala ere: nobela bat da, eta bere berezitasunen artean dago txakur bat izatea bertako protagonista eta narratzaile; hemen kontatzen zaizkigun istorioak ez dira ordea animalien kontuak, hankabikoen komeriak baizik, modu barregarri bezain alaian azalduak. Hogei urteko gazteek parranda izaten dute uneoro buruan, eta asteburuaren zain egon gabe ostegunetan bertan irteten dira, trago eta berriketa artean zer lortuko.

Page 5: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

OROITUZ Elkar, 1998

Nobelako protagonista Nepalen eta Indiako iparraldean barrena dabil, inguruko exotismoaren eta miserien gainetik, barruan irakiten sentitzen dituen galdera existentzialentzako erantzun bat topatu nahian, budismoaren zein hinduismoaren iturri izpiritualetatik edanez, monasterioetako guruengandik nahiz herrietako jende xehearengadik ikasiz, zer nahi duen edo zeren bila dabilen berak ere ez dakien arren.

TUBABU Elkar, 1999

Zein da turista eta bidaiariaren arteko desberdintasuna? Turista atzerrira heltzen den lehenengo egunetik etxera bueltatuko den momentuari buruz pensatzen ari da, baina bidaiaria baliteke atzerrian betiko geratzea. Esaldi hori gogoan iltzaturik abiatu da bidaztia. Arina du ekipaia, harako poeta hark bezala.

ZAZPI KOLORE Elkar, 2000

Kolore asko ditu munduak, bidaiaria berehala ohartzen da horretaz, bazter batetik bestera aldatu egiten baitira arrazak, hizkuntazk, ohiturak... eta horrek guztiak ederrago egiten du mundua. Desberdintasun guztien gainetik, ordea, antzeko arazo eta desirak sumatzen dira han-hemen, sentimendu berak baitabiltza taupaka nonahiko gizon-emakumeon bihotzetan... eta horrek are ederrago egiten du gizadia.

Page 6: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

EKIALDEKO MAMUAK Elkar, 2002

New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ostean iritsi da bidaiaria Istanbulera, handik Teheranera joateko asmoz, Turkia eta Iran bizikletaz zeharkaturik, 2500 kilometroko txangoan. Aspaldidanik zeukan gogoan bidaia hori egitea, baina beldur da orain, Ekialde Hurbilean ibiltzeko sasoi egokia ote den, nola hartuko ote duten mendebaldar bakarti bat amerikarrak Afganistan bonbardatzen ari diren bitartean. Mamuak uxatu ezinda ekin dio ibiltari, baina buruan hartuta bere begiz ikusi behar dutela gauzak, aurrez aurre ezagutu jendea.

MANILA KONEXIOA Elkar, 2003

Ibon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe ez dira Sherlock Holmes eta Watson doktorea, antzekoagoak dituzte zinema eta literaturaren historiako detektiberik xelebreenak: Clouseau inspektorea, Cruchot brigadierra, Torrente polizia ohia, Gadget, Maxwell Smart super-agentea... Desagerketa misteriotsu bat argitu behar dute Artabek eta Etxebek, eta hiriko zoko-mokoak arakatzen ibiliko dira horretarako. Arraza, lanbide eta jite guztietako jendea topatuko dute bilaketa ero horretan, zein baino zein bitxiagoak, baina gure lagunek tinko eutsiko diote beti bere langintzari, nahiz eta begien aurrekoari ere ez antzik eman.

GRIOT Elkar, 2004

Afrika beltzera egindako azken bidaiaren berri ematen digu Jon Arretxek liburu honetan; Burkina Fasoko gizon-emakumeek daukate bertan pisu gehiena, eta bidaiaria bera itzalean bezala geratzen da. Liburua are ederrago egiten duen osagai garrantzitsua da Cristina Fernandezen ilustrazio-lana.

Page 7: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

MORTO VIVACE Elkar, 2007

Uztailak 14, festa nazionala Parisen, eta gaua ospatzeko Sena ibaian doaz Miarritzeko opera-korukoak, bateau--mouche batean afaltzen eta kantari. Bat-batean, baina, haietako kide baten gorputz txikitua agertuko da ur gainean. Perrot eta Martinez inspektoreak arduratuko dira heriotza argitzeaz; bata beltza magrebtarra, Pigalle auzoko giroa askotxo gustatzen zaien polizia gogorrak biak. Lanean hasi bezain laster, ordea, katramilatu egingo zaie ikerketa, gertakari berri eta ezustekoak direla-eta

FATUM Elkar, 2006

Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak. Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio honetako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.

.

XAHMARAN Erein, 2009

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe.

Page 8: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

SUSTRAI BELTZAK Elkar, 2010

Terrorearen generoa landu du oraingoan Arretxek, hamaika istorio beldurgarri biltzen dituen ipuin liburu honekin. Hilketa odoltsuak aurkituko ditugu batean, zomorroak ilunpean bestean, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria hurrengoan… Izugarrikeria horien gertalekuak, berriz, munduko hainbat txoko izan litezke: Marrakex, Siberia, Amazonia, Lahore, Varanasi… baina baita aireportu aseptiko bat, edo norberaren atariko etxe arrunt bat ere, ikarak nonahi eta noiznahi harrapa gaitzake- eta, ustekabean gehienetan.

TANGERKO AMETSAK Erein, 2011

Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira..

7 KOLORE Ilustrazioak, Cristina Fernández.

Musika, Francisco Ibáñez Erein,

Ostartu gainetik ibiliz legez, obra honek kolorerik kolore eta emoziorik emozio garamatza. Zazpi dira atalak: beltza, grisa horia, gorria, berdea, urdina eta zuria. Atalak osatzen dituzten narrazioek idazlearen egiazko bizipenak kontatzen dituzte, munduan zehar ikusitako errealitate desberdinak. Baina narrazioez gain bestelako osagarriak dakartza 7 kolore honek. Izan ere, atal bakoitzak bere kolore eta ilustrazioak ere badauzka; eta bere musika ere bai, piano eta ahotserako beren beregi sortua eta CD baten bildua

Page 9: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

GAZTEAK - JUVENIL

HAKUNA MATATA Elkar, 1995

JN ARR Irakurtzea beti da abentura bat, baina idazlea bidaiari nekaezina denean, kasu honetan gertatzen den bezala, liburua mila eta bat gauetako ibilgailu eta kontalari bihurtzen zaigu: horrela, Jon Arretxeren eskutik ezagutuko ditugu Istanbuleko Meskita Urdinaren edertasuna eta Ganges ibai sakratuaren misterioa, Txinako zibilizazio zaharra eta Egiptoko basamortuko gauen lilura… Munduko lau bazterretan kokaturiko ipuin hauek irakurtzean txoko horiek bisitatzen ibili zarela sentituko duzu agian, edo bestela bertako sekretuak zuk zeuk deskubritzeko gogoa sortaraziko dizu.

LURRAREN TAUPADAK Alfaguara, 2001

JN ARR Aturi du izena eleberriko protagonistak, Amazoniako Mukaxi tribuko oihandarrak, alegia, eta bere ahotik entzungo dugu, zehaztasunez eta sentimenduz, bere familiaren, bere tribuaren eta bere inguruaren berri. Mitologiatik abiatu eta gaur-gaurkoak diren arazoetaraino, ekintzaz beteriko ibilbidea egingo dugu Aturiren eskutik. Bizinahia, heriotza, maitasuna, borroka, elkartasuna… eta beste hainbat gertakari eta sentipen tartekatuko dira oihanaren bihotzetik mintzo zaigun mukaxitarraren elean.

Page 10: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

HAURRAK - INFANTIL

BETI IPARRALDERANTZ Erein, 2014

I3 ARR Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera.

HARRESI HANDIRANTZ Alfaguara, 1997

I3 ARR Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa eta behartsua da, eta mutilari barre egiten diote eskolan bere ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera eskainiko dio Ramari. Baina, horretarako, oztopo eta arrisku asko gainditu beharko ditu.

HACIA LA GRAN MURALLA Alfaguara, 2001

I3 ARR Rama, un chico hindú de 13 años, quiere llegar a la Gran Muralla China porque le han dicho que allí encontrará un tesoro que le convertirá en un hombre rico y sabio. Durante el camino se enfrentará a duras pruebas que superará gracias a las indicaciones de los ancianos que se encuentra en cada ciudad. Además, recibirá ayuda de una joven obligada a casarse con un hombre al que no ama.

Page 11: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

ARRETXE MOLDATZAILEA ARRETXE ADAPTADOR

KRESALA. Txomin AGIRRE

Elkar, 1995 JN AGI

Kresala Bizkaiko kostako Arranondo herrian (Ondarroaren izen-aldaketa) dago kokatua. Arrantzale jendearen bizimodu eta ohiturak erakusten dizkigu bertan Agirrek, haritzat amodiozko istorio bat daukan kontaera bizi eta hunkigarrian. Egileak ez du bere pentsaera inoiz ezkutatzen: kristautasuna eta euskaltzaletasuna dira bere lanaren gidari, baina hau ez da inondik ere traba pasadizo barregarri nahiz latzak tartekatzeko, liburuari halako literatur balioa ematen diotenak. Lehenbiziko aldiz eskaintzen diogu euskal irakurleari Kresala euskara batuaz, Jon Arretxek egindako moldaketan. Argitaraldi honekin ez da inongo euskalkirik zokoratu nahi; aitzitik, bizkaierak euskara batuari lexiko, joskera zein esaera aldetik ekarri behar dion aberastasunaz jabetzen lagunduko digula espero dugu.

ARRETXE ITZULTZAILEA ARRETXE TRADUCTOR

ARRANOPOLA. Yak RIVAIS Elkar, 1998

I3 RIV Oso pertsonaia bereziak aurkituko ditu irakurleak bederatzi osatutako liburu honetan: Eduardok animalia bihurtzen ditu bere ingurukoak, Patxik bere txakurrarekin hitz egiten du, Agata lur azpian ibiltzen da, Julia aldi berean bi lekutan egoten da, Fabriziok liburuak jaten ditu... Umore irudimentsua eskaintzen digu liburu interesgarri honek.

Page 12: Jon Arretxe. Guía de lectura / Irakurketa gida

“Jatorriz bizkaitarra izan arren (Basauri, 1963), Gasteizen bizi izan naiz 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi naiz, Arbizun. Hamar urte eman nituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik nire ogibideak honako hauek dira: idaztea, nire liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta opera kantatzea, batzuetan Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan eta batzuetan bakarlari gisa.”

“De origen vizcaíno (Basauri, 1963), he vivido en Vitoria durante 15 años, y desde 2004 resido en Arbizu (Navarra). Pasé diez años de profesor de euskara en “Euskal Irakaslegoa”, de la Universidad de Deusto. Luego fui durante tres años profesor de Educación Física en la Escuela de Magisterio de la UPV, en Vitoria. Desde 1998 vivo de escribir, de dar charlas sobre mis libros o viajes, y de cantar ópera, en ocasiones con los Coros de Bilbao y Pamplona, y en ocasiones como solista.”

LIBURU AURKEZPENA Estolda jolasak

JON ARRETXE

Juegos de cloaca

PRESENTACION DEL LIBRO

Apirilaren 18an, astelehena, arratsaldeko 7etan 18 de Abril, lunes, a las 7 de la tarde

ALTSASUKO HERRI LIBURUTEGIA BIBLIOTECA DE ALSASUA