1053 azala:maquetación 1 09/11/17 12:01 página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko...

28
ELGOIBAR - 1053. zenb. XXIV urtea - 2017-11-10

Upload: vucong

Post on 13-May-2019

213 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ELG

OIB

AR

- 105

3. z

enb.

XXI

V ur

tea

- 201

7-11

-10

1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1

Page 2: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ondo al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu!

Urtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze kasu berriak. Gainera, aurreikusten da popu-

lazioaren zahartzearekin patologia hauek ugaritu egingo direla. Garaiz antzemateko eta ikusmenak sendabiderik gabeko

kalteak izan ez ditzan, komeni da gaztetatik hastea ikusmen-azterketak egiten. Gaixotasunak saihesteko begiak egunero

zaindu behar ditugu, eta komeni da jakitea zeintzuk diren ikusmen galera eragin dezaketen faktoreak eta zeintzuk diren

galera horiek saihesteko moduak.

1. Proba erraza: Erretinografia

proba erraza da, eraginkorra, segurua

eta oso erosoa pazientearentzat.

2. Erretina: Begiaren

atzealdeko geruza da,

zeina argiarekiko oso

sentibera den eta ikus-

teko ezinbestekoa

dugun.

3. Gaixotasun ezber-

dinak: Prozedimentu

honi esker erretinari era-

saten dioten gaixotasun ezberdinen

zantzuak antzeman ditzakegu.

ErrEtinopatia diabEtikoa:

Erretinopatia diabetikoa diabetesaren

konplikazio bat da, oso ohikoa. Diabe-

tesak erretinako odol-baso txikiak kal-

tetzen dituenean gertatzen da, eta

ikusmen-galera eragiten du, batzuetan

itsutasuna ere bai.

MakularEn EndEkapEna,

adinari lotutakoa (DMAE): Makularen

kaltetzeak eragindako begiko gaixota-

suna da. Makularen endekapenak ikus-

mena galtzea dakar.

ErrEtinopatia hipErtEn-

tsiboa: Hipertentsioak eraginda

erretinan gertatzen diren alterazioei esa-

ten zaie. Erretinan ematen diren alda-

ketek bidea ematen dute hipertentsioak

beste organo batzuetan eragin dituen al-

daketen larritasuna aztertzeko eta gai-

xotasunaren pronostikoa errazteko.

GlaukoMa: Begiaren barnealdean

dagoen presioak gora egiten duenean

sortzen den gaixotasuna da. Presioa

handitzeak ikusmen-nerbioari egiten

dio kalte eta horrek ikusmen-galera sor-

tzen du.

Gaixotasun hauetako gehienek ez

dute sintoma agerikorik izaten gaitza

bera oso aurreratua egon arte.

San Frantzisko, 21 -Elgoibar - Tel.: 943 740 359 - www.uzurioptika.com

RP

S 1

83

/12

Publierreportajea

Zergatik da garrantzitsua proba hau egitea?

r Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, itsutasun kasuen

%80 saihestu ahalko lirateke.

r Diabetesa dutenek bi urtean behin egin beharko lukete erreti-

nografia bat.

r Diabetesdunen kopuruak %5 egiten du gora urtero.

r Diabetesa da 50 urtez azpikoetan itsutasun gehien eragiten

duen gaitza.

Zertan datza oftalmologia-txosten telematikoa?

Behin erretinografia egin ostean, oftalmo-

logo batek, erretinan espezialista den batek,

proba horiek jasotzen ditu eta telematitikoki

txosten bat osatzen du erretinaren irudietan

ikusitako anomalia denak jasotzeko. Txosten

hori optiko optometristak emango dizu.

Zertan datza erretinografia?

1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:02 Página 2

Page 3: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletanadierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa An-donegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLOTEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Vi-llena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose LuisAzpillaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirre-azaldegi INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 aleLEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Kandidiasia onddo mikroskopi-koak sortzen duen gaixotasunenmultzoa da.

Kandidiasiaren eragilea ez da,berez, mikrobio patogenoa, mikrobiooportunista baizik. Horrek esan nahi duCandidak immunitate-sistema ahula du-tenei edota bere flora bakteriarra deso-rekatuta dutenei egiten diela eraso.

Candida albicans da kandidiasia-ren eragile nagusia, baina onddo ho-rren beste espezie batzuek ereinfekzioak sor ditzakete.

Kandidiasiak gorputzeko hainbatatali eraso diezaioke: ahoari, digestio-

aparatuari, baginari eta larruaza-lari:

* Ahoko kandidiasia: ahoko mu-kosetan edota mingainean plaka zu-

riak agertzen dira, esne itxurakoak.Ultzerak eta zauriak ager daitezke.

* Digestio-aparatukoak : onddo pato-genoak hestegorrian koka daitezke, batezere. Eztarri eta bularreko mina eta irens-teko zailtasunak eragin ditzake kandidiasihonek.

* Baginako kandidiasia: baginareninguruan gorritasuna eta erremina ager-tzen dira. Harreman sexualen bidez kutsadaiteke.

* Larruazaleko kandidiasia: azazka-lak, eta jaioberrien kasuan pixoihalarekinkontaktuan dagoen larruazala dira kandi-diasi honek erasandakoak.

Immunitate-sistema oso ahulduta dago-enean, infekzioa zabaldu egin daitekeeta eragin larriak sortu, mikrobioa odola-ren bidez hedatzen baita. Kandidiasiakendokarditisa, biriketako kandidiasia, ner-bio-sistemarena, giltzurrunetakoa, etabagertzen dira.

Botika antifungikoak erabiltzeaz gain,larruazaleko edo mukosetako kandidia-siak tratatzeko modu topikoan erabiltzendira botika antifungikoak.

Kandidak ebitatzeko edo saihestekooso garrantzitsua da garbi mantentzeagure gorputza, azal bitarteak ondo sika-tzea, haginak ondo garbitzea, barrukoarropak egunero aldatzea, eta harremansexualetan preserbatiboa erabiltzea. Aldebatetik ez kutsatzeko, eta, bestetik gu geukutsa ez gaitzaten gaitz horrekin.

Kandidiasia

AINHOA ETXEBERRIA

“Candidak immunitate-sistema ahuldua

dutenei edota flora bakteriarra desorekatua

dutenei eragiten die”

Nutrizionista

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 3

Page 4: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

GUTUNAK

u UDAL ORDENANTZEI BURUZ2015eko urrian, 2016ko udal orde-

nantza fiskalak onartu genituen, besteakbeste Udal Gobernuak honako egitasmohau abian jartzeko konpromisoa hartzealortu genuelako:

Etxebizitzen alokairua sustatzeko pro-grama:

Helburua: Programa honen baitanhartuko liratekeen neurriek helburu bikoi-tza izango lukete:

- Hutsik dauden etxebizitzen merka-turatzea sustatzea.

- Elgoibarko herrian alokairuko etxe-bizitzen eskuragarritasuna handitzea,bereziki gazteei begira.

Bitartekoak: Behin programa diseina-tuta eta adostuta, udal aurrekontuetan ja-soko da partida nahikoa programarenbideragarritasuna bermatzeko.

Azkenean lortu dugu! Gaur, 2017kourriaren 23an, onartu dugu, Gobernua-ren batzordean, Elgoibarko herrian gaz-teek etxebizitza alokatzekodiru-laguntzak arautzen dituen deialdia.Bazen ordua!

Hemendik aurrera tresna bat izangodugu gazteei laguntzeko euren emantzi-pazio bidean eta helduen munduan sar-tzeko prozesuan, ahaztu gabe, hurrengodeialdietarako, etxe bizitza batera iris-teko arazoak dituzten beste giza-kolekti-boak.

Pozik gaude lehen urrats bat emandugulako, baina ezin ahaztu bi urte

galdu ondoren adostutako akordioa ezdela bere osotasunean garatu, hutsikdauden etxebizitzen merkaturatzekoneurriak, nahiz eta bat baino gehiago-tan proposatu, ez baitira hartzen.

Etxebizitzaren arazoari aurre egi-teko eta gazteen emantzipazioa bultza-tzeko asko dira kontuan hartubeharreko aldeak: etxebizitza ereduberriak, alokairuaren aldeko apustugarbia, neurri fiskalak, hobariak, diru-laguntzak… Espero dezagun beharrez-koak diren hurrengo urratsak hartzekobeste bi urte behar ez izatea. Hori bai,gure esku dagoen guztia egingo duguhori gerta ez dadin.

EH Bildu

u ORAIN PRESOAK!Bakegileek martxa bat antolatu

dute Parisen, abenduaren 9rako.Denok izango dugu gogoan artisauekegindako lana: ETAren armagabetzeanlagundu zuten, ikusirik Espainiako Go-bernuak eta, maila batean, Frantzia-koak ere, ez zutela inolako asmo etagogorik. Garaitua eta garaile logikannahi zuen Espainiako Gobernuak ETA-ren armagabetzea: atxilotuak alde ba-tetik, armen konfiskazioa... geroberaiek dominak paparrean ipintzeko.Desarmea burutu ondoren, presoengaiari heldu nahi diote. Hainbat puntu-tan laburbildu dituzte euskal presoenegoera hobetuko luketen urgentziazko

neurriak:- PSP(Frantzian preso arriskutsuei jar-

tzen zaien estatu berezia) behingozkendu.

- Euskal presoak Euskal Herrira hur-biltzea eta elkartzea.

- Gaixorik dauden presoak aska-tzea.

- Baldintzapeko askatasuna emateaeuskal presoei.

Frantziako Gobernua eta Bakegi-leen artean elkarrizketa bide bat zaba-lik dago une honetan. Testuinguruhonetan antolatu dute Parisko mobiliza-zioa. Manifestazio hau masiboa izateanahi dute eta, beraz, hegoaldekoei eretokatzen zaigu gure alea jartzea eki-men hau bultzatuz. Parisera joatekotren bat -bigarren bat ere egongo dabeharbada- eta autobusak antolatudira.

Azaroaren 14an (asteartea), KulturEtxeko hitzaldi gelan 19:30 egingodugun batzarrean lasaiago azaldukodugu dena. Batzar horretan, Bakegi-leek egindako bideo bat ikusiko dugu,eta Bagoaz-eko eledun Emilie Martingurekin izango da, bideo-konferentziabidez. Hor elkar ikusiko dugulakoan,jaso besarkada bero bat.

Sare Elgoibar

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

4

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 4

Page 5: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

MOTZIAN 5

Ordenantza fiskalak %1,8 igoko dira, lau urtez izoztuta egon eta gero

Lau urtez izoztuta egon ostean, %1,8 igoko ditu ElgoibarkoUdalak ordenantza fiskalak 2018an. EAJ eta PSE-EEren ba-besarekin onartu zituen Osoko Bilkurak ordenantza fiskalak.

EHBilduk kontra bozkatu zuen, euren proposamenak ez dituz-telako aintzat hartu. EAJ-k testuinguru ekonomikoa aipatu zuen%1,8ko igoera arrazoitzeko. Euskadiko kontsumoko prezioenindizea (KPI) abuztuan %1,8koa izan zen, eta irailean,%1,9koa. Goranzko joera hori hartu dute oinarri. Salbuespe-nen artean, zaborraren tasa dago. KPIren azpitik gelditukoda, %1,15ean, hain justu ere, Debabarreneko Mankomunita-teak Elgoibarko Udalari aplikatzen dionaren berbera. Kirol Pa-tronatuari dagokion tasa, bestalde, KPIaren arabera igokodute, azken urteetan izoztuta egon eta gero. Aurreko urteetanbezala, familia ugarientzako hobariak egongo dira, eta aur-ten, guraso bakarreko familientzako ere bai. Horrez gain, El-goibarko bizilagunek ordaintzen dituzten zerga eta tasaktamaina bereko beste herri batzuekin alderatuta txikiagoak di-rela azaldu zuen EAJ-k. Elgoibarren 546 euro biltzen dira ur-tean biztanleko, eta antzerako udalerrietan, 607 euro inguru.

EHBilduren proposamenaEHBilduk lau proposamen aurkeztu zituen: Ondasun Higiezin

gaineko Zerga (OHZ-IBI) bere horretan mantentzea; OHZ-IBI, etxehutsei %50eko errekargoa jartzea alokairua sustatzeko eta etxe-bizitza hutsak merkaturatzeko; familia ugarientzat hobariak kirol-degian; eta, azkenik, zaborraren gaineko zerga erabilpeneanoinarritutakoa izatea. Proposamen horiek ez dizkiete aintzat hartu,eta horregatik kontra bozkatu zuten. Bozeramaileak azaldu du ezdutela “proposamen demagogikorik” egin, badakitelako zergajaitsiera batek aurrekontuen murrizketa ekarriko lukeela eta zerbitzupublikoen kalitatea ez litzatekeela bermatuko. Baina datu makro-ekonomikoak hobetu arren, esan dute errekuperazio hori ez delaherritar guztiengana iritsi. Euren ustez, aplikatu diren politikek jen-dartearen dualizazioa ekarri dute, batzuk gero eta aberatsagobihurtuz, eta besteak gero eta txiroago. Zerga politika erabaki-tzerakoan ekitatea, progresibitatea eta birbanaketa hartu behardira kontuan, EHBilduren ustez; Oro har, KPI-ren igoerarekin adosdago koalizioa, baina zenbait familiak pairatzen duten zama gu-txitzeko neurriak hartzearen alde agertu zen.

Zuberoako Ikastolen aldekootarrak salgai

Milagrosaren egutegiaksalgai daude

Danborradaren Gabonetakoloteria salgai dago

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topa-gunea elkartean jarri dituzte salgai Zubero-ako ikastolak laguntzeko jakiz betetakootarrak, eta abenduaren 1era arte dagoeskariak egiteko aukera. Bi otarra daudeaukeran, bata 40 eurokoa eta bestea 50eurokoa. Aurten, bestalde, Behin bazenIkastola CDa ere jarri dute salgai 10 eu-roan, Eperra Ikastolako ikasleen etxean en-tzuten dituzten ipuin eta haur kantekin.Eskaerak egiteko 943 741 626 telefonoradeitu edo [email protected] helbidera idatzi daiteke.

Amabirjina Milagrosaren 2018. ur-teko egutegiak salgai daude dagoe-neko. Interesatuek ondorengo lekuetanerosi ditzakete: San Lazaro egoitzan,10:00etatik 12:00etara, edo17:00etatik 19:30era; Maalako eli-zan, ospakizun orduetan edo San Bar-tolome Parrokiako sakristianMilagrosaren bederatziurrenean (aza-roaren 19tik 27ra), ospakizun ordue-tan. Arduraduradunek eskatu dutemesedez ordutegi hauek errespeta-tzeko.

Trinitateetako Danborradaren Ata-bal elkarteak salgai jarri du dagoenekoGabonetako loteria, 70.663 zenba-kiarekin. Ondorengo establezimendue-tan erosi daiteke: Lanbroa, Maala,Txarriduna, Malape, Viento Sur, Sua,Kaia, King-kong, Doña Mercedes, Sa-lento, Eizaguirre, Urkiola, Fotero,Gabi, Gautxo, Ibarrenea, Muruamen-diaraz, Tantaka, Mahats, Iturri, Jai Alai,Ibai Ondo, Ametsa, Otzak, Aterpe,Olaizaga Kiroldegia, Sigma Jatetxeaeta Usatorre.

Aurten ez da Magosto jairik egingo, gaztaina uzta txarra izan delako

Biharko zeukan iragarrita Galiza Etxeak Magosto jaia, baina aurten ez dutela egingojakinarazi du Zuzendaritzak, gaztainak txarrak daudelako. Saiatu dira batetik eta bestetikgaztainak lortzen, baina aurtengo lehorteen eta suteen ondorioz, ezinezkoa izan zaiekalitatezko gaztainak lortzea. Herritarrei produktu txarra eman baino, nahiago izan duteaurtengoagatik jaia bertan behera lagatzea. Galiza Etxeak 30 urte baino gehiagotanantolatu izan du Magosto jaia, eta argi utzi dute etenaldi puntuala izango dela aurten-goa, eta datorren urtean gaztaina uzta ona irteten bada jaia berreskuratuko dutela.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 5

Page 6: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

MOTZIAN6

Bakegileek presoen aldeko martxa antolatu dute abenduaren 9rako. Parisen izango da, eta ondorengo helburuak izango ditu: PSP(Frantzian preso arriskutsuei jartzen zaien neurri berezia) kentzea, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea eta elkartzea, gaixorik daudenpresoak askatzea eta baldintzapeko askatasuna ematea euskal presoei. Manifestazio masiboa izatea nahi dute, eta horretarako hego-aldeko herrietatik ere jendea animatzeko saiakera egiten ari dira. Trenez edo autobusez joateko aukera jarri dute. Trenak 115 eurokokostua dauka, eta autobusak 65 eurokoa. Elgoibarko Sarek kostu horren erdia ordaintzeko proposamena egin du, eta ikasle eta langa-betuentzako bost euroko prezioa jarri dute. Hori posible izateko bono laguntzak jarriko dituzte salgai. Bost euroko bono laguntzak ateradituzte norbanakoentzako, eta 65 eurokoak kuadrilla edo elkarteentzako. Bidaia horren xehetasun guztiak lotzeko bilera egingo dute,eta han batzen direnen artean hartuko dituzte erabakiak. Martitzenean izango da, 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Presoen alde Parisen egingo den manifestaziora joateko bidaia antolatzeko bileraegingo du Elgoibarko Sarek martitzenean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan

Etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak emango dizkie Elgoi-barko Udalak 18 eta 31 urte bitarteko gazteei. Elgoi-barko Udalak jakinarazi duenez, helburu bikoitza du

gazteentzako diru-laguntza programa honek: batetik, gazteeiemantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen lagun-tzea; eta, bestetik, gazteen artean alokairua sustatzea. Lagun-tzen zenbatekoa eskatzaileen diru-sarreren araberakoa izangoda. Hilean alokairuagatik ordaintzen denaren %50ekoaizango da, komunitate eta etxebizitzako gehigarriak kenduta.Gehienez ere, 250 euro jasoko ditu bakoitzak. Diru-laguntzakirauten duen epealdian etxebizitzan erroldatu ahal izango dirakontratuaren titularrak, euren ezkontide edo Erregistroan inskri-batutako izatezko bikotea, eta euren kargura dauden adinga-beak. Beste baldintza batzuen artean, onuradunek ezin izangodituzte, urtean, 25.000,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak izan eta Elgoibarko herrian egon beharko dute errol-datuta, gutxienez eta etenik gabe, 2 urteko antzinatasunarekin,edota udalerrian, etenik gabe, 5 urtez erroldatuta egon direlaerroldatuta egiaztatu beharko dute. Diru-laguntzaren oinarriarautzaileak eta eskaera orria www.elgoibar.eus webguneaneskuratu daitezke.

EHBildu pozik urrats honekinEHBilduk gogorarazi du 2016ko ordenantza fiskalak onartu

bazituzten, besteak beste, Udalak alokairua sustatzeko programamartxan jartzeko konpromisoa hartu zuelako izan zela. 2017kourriaren 23an onartu dute programa. “Azkenean lortu dugu!”,esan du EHBilduk, “Bazen ordua!”. “Pozik gaude lehen urrats bateman dugulako, baina ezin dugu ahaztu bi urte galdu ondorenadostutako akordioa ez dela bere osotasunean garatu, ez delakohartu hutsik dauden etxebizitzen merkaturatzeko neurririk, sarri pro-posatu dugun arren”.

Elgoibarko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu gazteen artean etxebizitzen alokairua sustatzeko

Herriko merkataritza sustatzeko bono-kanpaina jarri du martxan Txankakua merkatari elkarteak

Kontsumoa bultzatu eta herriko merkataritza sustatzeko bono-kanpaina jarri du martxan Txankakuamerkatarien elkarteak aurten ere. 40 euroko bonoa erosita, 50 euroko erosketa egin ahal izangoda hil amaierara bitartean. Txankakuaren bonoa 25 euroko bi zatitan banatuta egongo da; hortaz,gutxienez 25 euroko erosketa egin behar da. Nahi izanez gero, 50 euroko bi bono elkartzeko au-kera ere badago, eta horrela 100 euroko erosketa egin. Mila bono atera dituzte guztira, eta MerkatuPlazan erosi ahal izango dira azaroaren 30era arte. Elgoibarren erroldatuta daudenentzat baliodu. Erosketa egiteko momentuan, bi bonu meta daitezke 100 euroko balioraino.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 6

Page 7: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

MOTZIAN 7

Elgoibarko Udalak Herritarren Arretarako bulegoa berri-tuko du, “herritarrei zerbitzu integrala emateko”. Aben-duaren 4an hasiko dituzte lanak. Obrak iraun bitartean

kontu hartzailetza zerbitzua Udaltzaingoaren parean dagoenplazara lekualdatuko dute, eta herritarrentzako arreta zerbi-tzua, berriz, Kultur Etxeko erakusketa gelara. Proiektuaren au-rrekontua 230.313,37 eurokoa da (BEZ gabe). Guneberriari esker herritarrek formalizatu beharreko kudeaketa etaizapide guztiak toki bakar batean zentralizatu ahal izangodira. Era berean, zerbitzu berria 2018ko Aste Santua bainolehen martxan egotea aurreikusten da.

Arreta bulego berriaren obrak iraun bitartean, kontu-har-tzailetza Saila eta arreta zerbitzua lekuz aldatuko dituzte.Abenduaren 4tik aurrera eta obrak bukatu arte, kontu hartzai-

letza zerbitzua Udaltzaingoa eta Kultur Etxearen artean da-goen plazara lekualdatuko dute, eta arreta zerbitzua, aldiz,Kultur Etxeko erakusketa gelara. Lanak bukatutakoan Herrita-rren Arretarako Zerbitzua Santa Ana kalean kokatuko da,behin betiko, eta sarbidea, Santa Ana kaletik izango du. Gi-zarte Zerbitzuen Saila ere bulego honetan kokatuko dute.

Behin-behineko herritarren arreta bulegoa Kultur Etxean eta Udaltzaingo aurrean kokatuko dute abenduaren 4tik aurrera

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jakinarazpena jaso du A-8autobideko zaratengatik protestan diharduen Joseba Olazabalmendaroarrak. "Bide segurtasunerako autobidearen erabiltzai-leei arreta galtzea eragin diezaieketen jarduerarik ez egitea,ezta kartelik jartzea ere" eskatu dio Gipuzkoako Foru AldundiakJoseba Olazabali aurretiazko errekerimenduan. Bertan ageridenez, 1/06 F.D.A 96.4 artikulua urratzen ari da Olazabal,eta urraketa hori "larria" dela zehazten dute. Eskaera “berehala”bete ezean, 2.000 eta 8.000 euro bitarteko zigorra jaso de-zakeela ohartarazi diote.

Olazabal ezaguna egin da A-8 autobideko erabiltzaileenartean, autobideko zarata salatzeko duen modu bitxiagatik. Bio-lina jotzen egoten da batzuetan, txirula besteetan, eta era etamezu askotariko kartelak jarri izan ditu. Autobide ondoan bizida, Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien za-ratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egindu behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jaso salatu du.

Kartelak kendu ezean zigorra jaso dezakeela ohartarazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Joseba Olazabali

Gizakiaren barne irrikari buruzko hitzaldia eskainiko du Jose Cruz Igartuak eguenean

Elgoibarko Isiltasunaren Eskolak antolatuta, gaurko gizakiaren barne irrikari buruzko hitzaldia eskainiko du Jose Cruz Igartuaapaizak. Igartua aditua da horrelako gaietan, eta besteak beste, ondorengo gaiak landuko ditu saio horretan: Gizarte oro egitu-ratzen da, gure irudiaren arabera eratu dugu erlijio bat, dena dago bilakaeran eta pizten gaituzten aldaketak. Eguenean izangoda hitzaldia, hilaren 17an, 20:00etatik aurrera, musika eskolako auditoriumean.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 7

Page 8: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA8

Merezitako aitortzajaso du

Felix EtxeberriakGure Balioak sarietanFelix Etxeberria Larrañaga Parapenek (Elgoibar, 1926) jaso zuenatzo Debegesaren Gure Balioak Saria, Mendaroko San Agustin Kul-turgunean egin zuten ekitaldian. Epaimahaiak Etxeberriaren “eki-mena eta izaera ekintzailea” nabarmendu zituen, eta baita haren“zintzotasuna, ausardia eta ekimen berriei ekiteko ilusioa” ere.Ekitaldi berean, Maite Maiora mendi korrikalariak (Mendaro,1980) hitzaldia eskaini zuen, kirola eta giza balioak hizpide har-tuta. DanobatGroup enpresaren eta Mendaroko Udalaren babesa-rekin antolatu zuen ekitaldia Debegesak.

Euskaltzale amorratua, ekintzaile saiatua eta langile nekae-zina izan da Felix Etxeberria”, laburbildu du Gure BalioakSariak-eko epaimahaiak. Enpresa, hezkuntza, gizarte eta

kirol arloan diharduten Debabarreneko bederatzi lagunek osatudute epaimahaia, eta Etxeberriak enpresa munduan eta herrigin-tzan erakutsitako “ekimena” nabarmendu dute. Azpimarratu dutetalentu handia erakutsi duela beti lankidetzak lotzeko, eta era be-rean, gaitasun handia izan duela “jendea erakartzeko, motiba-tzeko eta inplikatzeko”. Egindako guztia, gainera, beti euskarareneta euskaltasunaren alde egin duela zehaztu dute: “Euskara etaeuskal kultura izan ditu beti ardatz”.

Ilusioak eta ametsak betearazteko kemen handia erakutsi dubeti Felix Etxeberriak, eta euskaltasuna

suspertzeko gure egitekoan harenbultzada eta babesa izan dugu-nok ondotxo ezagutzen dugubaita ere haren izaera kritikoa;

oker uste zituenak zuzentzeko grinaeta falta dena sortzeko ausardia eta in-

darra. Ez da erraza haren ibilbide profe-sionala eta haren militantzia-lana lerrogutxitara ekartzea, baina nola-hala labur-

bildu beharko bagenu, zubigile eta bidegile izan dela esangogenuke; euskaltzale nekaezina, eta akuilua. Eta hain justu ere bereizate euskaltzale horretan jarri zuen fokua Elgoibarko Izarra Eus-kaltzaleon Topaguneak Felix Etxeberria Gure Balioak Sarietarakohautagai proposatzeko aurkeztutako idatzian. 60ko hamarkadanekin zion Parapanek Elgoibar euskaldunagoa izateko konpromi-soari eta militantziari, baina konpromiso hori ez da herrira mu-gatu. Ahal izan duen guztian egin du Euskararen Herriaren aldeeta horren adibide da, besteak beste, AEK-k bi urtean behin an-tolatu ohi duen Korrikako edizio guztietan parte hartu duela, az-kena aurten, 90 urterekin.

“Aipagarria da ezer ez zegoen tokian zenbat egin duen. Osobaldintza txarretan egin ere”, jaso zuen Elgoibarko Izarrak sariketahonetarako Etxeberriaren hautagaitza aurkeztu zuen egunean.Izan ere, euskalgintzan esaterako, debekuz eta oztopoz betetakogaraiak egokitu zitzaizkion.

Baserrian jaio zen Etxeberria, Sallobente-Ermuaran auzoko Pa-rapanen, 1926an, eta baserriko lanek eskola gehiago jasotzeaeragotzi zioten. Hala ere, eskolagabea izatea ez du sekula trabaizan bide urratzaile izateko. “Eskolaren falta beti izan dut. Hilarenazkenean kobratu ahal izateko sinatzeak ere sekulako bildurraematen zidan. Hori bai, kontra egin behar zenean, edozeini egi-ten nion kontra, intelektualei ere bai”, dio Parapango akuilua’ bio-grafia liburuan. Eskolatzea zaildu arren, baserriak irakaspen onikere eman zion, hala ere. Lanerako prestutasuna, auzolanerakokonpromisoa, eta lurrarekiko - herriarekiko- lotura eta arbasoen-

- AINARA ARGOITIA -

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 8

Page 9: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA 9

gandik jasotako ondasuna zaintzeko eta defendatzeko ardura;“bertako izatearen sentimendua”, alegia. Eta hiru ezaugarri horiekuneoro agertzen dira Parapanen ibilbidean.

14 urterekin hasi zen lanean peoi, Eibarren. Ondoren,Orbea, Sigma eta Jarbe lantegietan aritu zen, eta 27 urterekin,Jarbe lantegian ari zela, Danobat kooperatibaren sorrera-proze-suan jardun zen eragile lanetan (1954). Polemikarako ere emandu pasarte horrek eta zaputza ere eragin du zenbaiten artean Da-nobaten sorreraren inguruan Etxeberriak eman duen bertsioak.Nolanahi ere, eta enpresaz ari garela, nabarmentzekoa da Etxe-berriak lan-mundua euskalduntzeko egindako ahalegina. Danobatbi aldetatik izan zen aitzindaria. Lehenengo esperientzia koope-ratiboa izan zelako gure buelta honetan, eta bestetik, inor bainolehenago hasi zirelako han euskararen al-deko ekimenak abiarazten. Sorrerako urtehaietan ez zegoen euskararen aldeko plan-gintza estrategiko orokorrik, horiek 90ekohamarkadan etorri zirelako, baina aurrera-pen handiak egin ziren estatutuak, agiriak...eta beste euskaratzen eta haietako askore-tan zuzenean parte hartu zuen Etxeberriak.Danobaten azpikontratazioen saileko buruzela, esaterako, sortu zuten hiztegi teknikoa(1976), makina-erremintaren munduan lehe-nengo hiztegi teknikoa izan zena.

Dena ez zen gozoa izan, baina Dano-baten. Aitortu izan du ez zela gustura senti-tzen zuen arduradun batekin eta ezinegona sentitzen zuen,gainera, Danobaten euskarari ematen zitzaion tratamenduaren-gatik. Hala, lokal bat errentan hartu eta Etxepe lantegia sortu zuen1973an. Felix Arrizabalagarekin, Carmelo Bilbaorekin eta Pelieta Xabier Uriguen anaiekin. Eta elkarteko sortze hitzarmeneanbertan jaso zituzten honako hiru printzipio hauek: dirua irabaztea,euskaraz bizitzea eta ahal zen neurrian Euskal Herria euskaldun-tzen laguntzea.

Etxepe Literatur Sariak ere antolatu zituzten, eta Korrikaren 11.edizioan, beste batzuekin batera, Etxepe lantegia omendu zutenantolatzaileek, euskararen alde egiten zutenarengatik.

EKINTZAILETASUNA ETA LANKIDETZA-ELKARLANA

Duintasunez eta erantzukizun sozialez jokatzea eta aukeraberdintasunerako sentsibilitatea izatea dira sariketa honetan ba-lioesten dituzten bi dohai, eta horiekin batera, ausardia eta eki-mena izatea, sortzeko talentua eta hobetzeko espiritua izateaeta gizarte hobe eta justuago baten alde egiteko konpromisoaeta inplikazioa izatea, eta Felix Etxeberriak horiek denak batzenditu bere izatean. “Felix ez da izan ekintza-gizona soilik. Badabarrenagako bestelako gogamenik ere; erraz antzematen diraborrokalari baten ezaugarriak: kezka kontentagaitza, hobetubehar etengabea, eredu ederragoen ametsa, askatasunaren

egarria...”, zioen Andres Alberdik, Etxeberriaren suin XabierLasak idatzitako Parapango akuilua liburu biografikoaren hi-tzaurrean.

Ausardia, ilusioa, konpromisoa, konfiantza, zapalduekikoenpatia eta berdintasun egarria oso bere izan ditu, eta enpresamunduan ez ezik euskalgintzan eta memoria historikoaren aldeegindako ibilbidean agerikoak dira horiek.

Frankismoaren garai ilunean, 1962an, Elgoibarko Ikastolasortu zuten taldean izan zen, eta Elgoibarkoa sortu ondoren,inguruko herrietan hitzaldiak ematen aritu zen, herri horietan erebeste horrenbeste egin zezaten. Irakasle bila ere ibili zen isi-lean, batetik bestera, ikastolen mugimenduaren hasierako urtehaietan. 1963an, Elgoibarko Izarra sortu zuen, Jesus Larrañaga

eta Sabin Osororekin batera [Gure Ba-lioak saria Sabin Osorok jaso zuen2014an], eta bera izan zen lehen urtehaietan eragile nagusia. Garai hartakoeuskaltzaleen liderra eta eragilea izanzen, eta jakin zuen bere ilusioa kutsatzen,herriko jende asko euskalgintzara begirajartzen. Ikastola, gau-eskola, dantza etatxistu eskola, Aubixa aterpetxea... hainbatproiektu sortu zituzten ezerezetik, eta ho-rrek erakusten du bere buruarengan izanduen konfiantza eta ingurukoengan ilusioasortzeko eta haiekin aliantzak sortzekoizan duen gaitasuna. Musutruk jardun zen,

gainera, euskararen alde, zentimorik kobratu gabe, sarri berepotsikotik dirua jarrita, bere aisialdiari eta famliiari eskaini be-harreko orduak euskalgintzari eta herrigintzari emanda.

MEMORIA HISTORIKOA

Gizarte hobe eta justuago baten alde egiteko konpromisoabeti izan du, eta horretarako, memoria egitea zein garrantzi-tsua den badaki. Ume harrapatu zuen 36ko Gerrak, bainaorduan bizitakoak ez ditu ahaztu [Francoren alde egitera be-hartu zituzten haren osaba eta anaia bat eta biak hil ziren ge-rran. “Gogoz kontra joan ziren heriotzara”, dio] etaElgoibarren oroimen historikoaren alde lanean diharduen El-goibar 1936 elkartearen kolaboratzaile aktiboa da sorreratik.“Obligaziotzat hartu nuen haren ekimenekin bat egitea. Baielgoibartar gisa eta baita ere ezin dudalako onartu 75 urtepasa arren oraindik ezkutatua eta lurperatuta jarraitzea herrikohainbat pertsonak eta haien historiak. Eskuetan neukan egitekoguztia egiteko konpromisoa hartu nuen ikuspegi gizatiar,moral, etiko eta politikotik, eta ahal dudana egin dut orainarte”, dio bere liburuan. Hainbat hilotz lekutu ditu urteotan etaberak emandako informazio horri esker ekarri dituzte gero lurazalera gerran hildako hainbaten gorpuak, eta itzuli dieteduintasuna.

Ausardia, ilusioa,konpromisoa,konfiantza eta

zapalduekiko enpatiaeta berdintasun nahia

oso bere ditu Felix Etxeberriak

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 9

Page 10: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ELKARRIZKETA10

- AINHOA ANDONEGI -

u IHINTZA ELSENAARESKALATZAILEA

Ihintza Elsenaar (Deba, 1981) Lasturko ba-serri batean jaiotakoa da, eta umetatik izandu natura eta mendiarekin harremana. Ha-rreman hori, baina, gero eta estuagoa da,eta urteak aurrera egin ahala mendiak es-kaintzen dituen aukera desberdinak ezagutuditu: mendi ibilaldiak, zeharkaldiak, alpinis-moa, eskia, eskalada... Itzultzailea da ofi-zioz, eta etxetik egiten du lan. Horrekaukera ematen dio bere lan ordutegia mol-datzeko, eta libre daukan denbora bere za-letasunari eskaintzen dio. Munduko herrialdedesberdinetan ibili da mendian, eta horietakoesperientzia bat azalduko du MorkaikorenMendi Emanaldien barruan: Perun izan zen2016an, eta eskalatzeko bide berri bat irekizuten Puscanturpa mendian. Martitzeneanemango ditu azalpen guztiak musika esko-lako auditoriumean, 19:00etatik aurrera.

w Lasturren jaiotakoa zara, baina ha-rreman handia daukazu Elgoibarrekin,ezta?

Bai. Ama elgoibartarra zen, eta niregurasoen belaunaldiko jende askok eza-gutzen du Kontxi erizaina moduan. Aitaholandarra zen, eta Lasturko herbehere-arra ere oso ezaguna da ingurune hone-tan. Institutuan Elgoibarren ibili nintzen,eta nire lagun kuadrilla ere Elgoibarrendaukat. Asko ibiltzen naiz hemen ingu-ruan. w Morkaikoren Mendi Emanaldietanhartuko duzu parte, Perun eskalatu ze-nueneko esperientzia kontatzeko. Zerazalduko duzu?

Mendi batean bide berri bat zabal-tzeko espedizioan parte hartu nuenPerun, baina espedizioa bera bainogehiago kontatuko dut emanaldian. Es-pedizio hori nire bizitzako momentu ga-rrantzitsu batean gertatu zen: Bidaia

egin aurretik ama hil zitzaidan, eta bi-daiaren ondoren, aita. Gurasoak galdunituen tarte horretan izan zen, 2016koudan. Ama 2015eko apirilean hil zen,eta aita 2016ko irailean. Une hartan niPaun (Frantzia) bizi nintzen, Erizain La-guntzaile ikasketak egiten ari nintzen etazurrunbilo guzti horren artean bidaia hau

egiteko aukera suertatu zen. Pentsatunuen ondo etorriko zitzaidala jende be-rria ezagutu eta aire freskoa hartzea. Hi-labete egin genuen han, eta egia esansekulako esperientzia izan zen. Bostlagun joan ginen, bi mutil eta hiru neska,denak Pirineo inguruetakoak. Niri Laraizeneko lagun batek egin zidan propo-

“Norberak dakiena bestebati erakustea baino gauza

politagorik ez dago”

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 10

Page 11: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ELKARRIZKETA 11

samena. EPAF (Piriniotako Emakume Al-pinisten Taldea) taldeko kideak garabiok, eta haren bidez joan nintzen. Ema-naldiaren lehen zatian EPAF taldeariburuz hitz egingo dut, eta bigarren za-tian, Peruko espedizioan zentratukonaiz.w Zein izan zen espedizioaren egite-koa?

Huayhuash mendikatean ibili ginen,Mendilerro Zuriaren hegoaldean. Kanpobasea 4.600 metrotara geneukan etagailurra 5.600 metrotan. Mila metrokohorma bat eskalatu genuen. Helburua es-kalatzeko bide berria irekitzea zen, etalortu genuen. Bide berria irekitzen de-nean gutxi eskalatzen da, gehiago diramaniobrak: sokak jarri, materiala igo...Hamabi bat egunetan egin genuen, etauste dut oso bide polita ireki dugula. Ho-rrelako zerbait egiten nuen lehen aldiazen, eta asko gustatu zitzaidan. Osoaberasgarria izan da, bai eskalada al-detik eta baita harremanei dagokieneanere. w Piriniotako Emakume Alpinisten Tal-deko kide ere bazara. Nola ikustenduzu emakumeen eta mendiaren ar-teko harremana?

Gutxi gara emakumeak mendian.Nik nire esperientziatik badaukat iritzibat, agian beste batzuek konpartitzen ezdutena. Baina nik uste dut emakumeoiumetatik erakusten digutela geure buruazaindu aurretik ingurukoak zaintzen. Kul-turalki horrela izan da. Bikotekidea du-gunean, hura zaintzeko joera daukagu,eta umeak ditugunean haiek zaintzekoa.Horregatik arrisku edo abentura egoerabaten aurrean atzera egiteko joera dau-katu. Horrez gain, emakumeok konplexuasko ditugu, uste dugu garena baino gu-txiago garela, ezingo dugula lortu, etagehienetan, gizonezko baten atzetik jo-aten gara. Mutilek ez daukate zaintza-ren ardura hori eta errazago egiten duteaurrera. Seguru mutil askok ez dutelagauza bera pentsatuko, baina nik ba-daukat pertzepzio hori. Nire helburuabada emakumeei bidea zabaltzea, etahelburu horrekin ere egiten ditut ema-

naldi hauek. Zortzi emanaldi eskainikoditut, batetik egindakoa azaltzeko etaemakumeei bidea zabaltzeko, eta baitaere, nire hurrengo espedizioa finantza-tzeko dirua lortzeko. w Paun (Frantzia) bizi izan zara, Pri-niotatik gertu. Igartzen al da gertuta-sun hori jendeak mendirako duenafizioan?

Bai, han mendirako beste kultura batdago, baina ez dut uste gertutasunagatikdenik bakarrik, baizik eta Frantzia de-lako. Gu baino aurreratuagoak daudehan gauza askotan, eta mendizaletasu-nean ere bai. Hemen Franco hil zen arteburbuila moduko batean bizi ginen etagauza askotan 30 urte atzetik goaz;mendirako kulturan ere bai. Hemen ema-kume gutxi ikusten da mendian Frantzia-rekin alderatuta.

w Nondik datorkizu zuri mendirako za-letasuna?

Ni mendian jaio eta hazitakoanaiz, eta Euskal Herrian badago dome-ketan mendira joateko ohitura. Umetangorroto nuen jende hori. Harro konta-tzen zuten domekan mendian egon zi-rela, eta niretzako hori ez zen bestemunduko ezer. Baina denborarekinmendia beste modu batean ikusten hasinintzen. Granadan bizi nintzenean hasinintzen eskalatzen, orain dela 11 baturte. Ordutik lagun askorekin eskalatuizan dut, gehienak mutilak, eta askoikasi dut beraiei esker. Eskalatzen zau-den unean, une hori bakarrik existitzenda, ez dago beste ezer. Zure beldureta zalantzak gainditu behar dituzu une

horretan, eta horrek eguneroko bizi-tzako oztopoei aurre egiteko ere baliodu. Mendian oso garrantzitsua daburua sendo edukitzea eta egiten zau-den horretan zentratuta egotea. Niknire barruko senari kasu handia egitendiot, bai eskaladan eta baita bizitzanere. w Mendian lehiatzea indarrean dagoazkenaldian. Nola ikusten duzu?

Ez dut konpartitzen ikusmolde hori.Jende asko ezagutu dut mendian, lagunasko egin ditut, eta ia denek ni bezalapentsatzen dute. Asko baloratzen dut hori.Alpinismoan ezinezkoa da lehiatzea. Al-pinismoak elkartasunez eta solidaritatezfuntzionatzen du, ezin da zure laguna za-paldu; elkarlanean jardun behar da. Ezin-bestekoa da, gainera, sokalagunarekinkonfiantza edukitzea, eta jakitea uneorolagun hori zein egoeratan dagoen, era-bakitzeko nork egingo duen tira gora. Nigehienetan beste arduradun batzuekinjoan izan naiz, baina tokatu izan zait ba-tzuetan ardurak hartzea, eta bi egoerakdira interesgarriak. Egia esateko, ez dagonorberak dakiena besteei erakustea bainogauza hoberik. Zuk erakutsitakoarekin jen-dea pozik ikustea oso polita da. w Mendizaletasunari esker asko bi-daiatu duzu. Non ibilitakoa zara?

Nepalen izan nintzen orain dela zen-bait urte, trekking bat egiten. Mendi altue-tan ibili ginen, eta gogorra izan zenfisikoki. Altuerara egokitzea ez da erraza.Oso herrialde ederra da Nepal eta lilura-tuta itzuli nintzen. Gustatuko litzaidakeitzultzea. Marokon eta Perun ere izannaiz, eta Pirinioetan eta Alpeetan ere askoibilitakoa naiz. w Zein izango da zure hurrengo proiek-tua?

Urtarrilean Patagoniara noa, NaniErrioxako emakume batekin. 60 urtedauzka eta aspalditik eskalatzen du. Lu-rraldea ezagutzera goaz, eta erabakikodugu zer eskalatuko dugun. Otsailean Es-koziara joango naiz EPAF taldeko neske-kin, eta 2018ko udan beste espedizio bategingo dugu, ez dakigu Ekuador edo Ko-lonbia aldean edo Groenlandian.

“Alpinismoan ezinezkoa da

lehiatzea. Elkartasunez eta

solidaritatez funtzionatzen du

alpinismoak”

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:17 Página 11

Page 12: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

Egiak baditu mila ertz‘Memoria partekatu baterantz’ izenburuko dokumentua aurkeztu zuen martitzenean Elgoibarko Udalak, 1956. urtetik 2016ra bitarteanherrian izan diren giza-eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeria-ekintzen gaineko dokumentu mardula [www.elgoibar.euswebgunean eskura dezakezue]. Argituz elkarteak osatu du txostena, Bizikidetzaren Mahaiaren enkarguz. 2012. urtean ekin zion ElgoibarkoUdalak bizikidetza lantzeko prozesuari eta hortik sortu zen Bizikidetza Mahaia, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean ba-kearen eta bizikidetzaren arloan hausnarketa egin eta ahalik eta adostasun zabalena bilatzeko asmoz. Ane Beitia alkateak (EAJ) eta JoseLuis Ibartzabal (EHBildu) eta Nerea Alustiza (PSE-EE) zinegotziek osatzen dute Bizikidetzaren Mahaia. Txostenaren aurkezpenean, Argituzelkarteko bi lagunek, Aintzane Gamizek eta Jon Muñoxek, eta Jon Mirena Landa Zuzenbide Penaleko katedradun eta EHUko Giza EskubideenBotere Publikoen Katedraren Zuzendariak parte hartu zuten. Bukaeran, Elgoibarko Bizikidetza Taldekoek ere hartu zuten hitza, azaroaren20rako antolatu duten jardunaldiaren berri emateko (Kultur Etxeko Sotoan, 18:30ean). “Nola nahiko genuke eraiki bakea eta bizikidetzaElgoibarren?” galderari erantzuten saiatuko dira, eta ekimenean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Motibazio politikoko indarkeria egoera gordinak bizi(izan) dira Euskal Herrian denbora luzez, eta esangabe doa biktimek -batekoek zein bestekoek- nork

bere zauriei erreparatu izan dietela, sarri besteen minazohartu barik. Biktima batzuk zein besteak elkarri bizkarraemanda bizi (izan) dira Elgoibarren ere denbora luzez, eta,etorkizunari begiratzeko beste jarrera bat usaindu baldin ba-

daiteke ere orain, bistan da memoria ariketa handia dagoelaegiteko oraindik ere, elkarrekin hobeto bizi nahi badugu. Etaariketa hori da txosten honen egileek proposatzen dutena:“Egia guztiak azaleratzea da lehenetariko eginkizuna, gerta-tutakoak ezagutzea, ondoren barneratu ahal izateko”. Horre-tarako, txostenarekin batera orri bat ere banatu duteherritarrek dokumentua osatzeko ekarpenak egin ditzaten.

- AINARA ARGOITIA -

Jon Mirena Landa Zuzenbide Penaleko katedraduna hizketan, martitzenean, txostena aurkezteko ekitaldian. Arg.: Aitor Zabala

12

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 12

Page 13: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA 13

Webgunean ere egin daitezke ekarpenak eta baita e-postaz([email protected] eta Arreta Bulegora joanda ere).Aurrera egiteko, atzera begira jarri dira Argituzekoak. Hala,1956. urtetik gaur arte gertatu diren giza eskubideen urrake-tak batu dituzte: gertakariak, datuak, iritziak eta lekukotzak[1956ko otsailaren 10ean, Francoren erregimenak salbues-pen egoera ezarri zuen lehenengoz estatuan]. Lekukotzen ata-lean, hamar lagun elkarrizketatu dituzte, 40 urtetik 80 urterabitarteko sei emakume eta lau gizon, eta batek ez beste guz-tiek izen-abizenekin eman dituzte lekukotzak [Ertzain batenneska-laguna da izena gorde nahi izan duena]. Hauek diraelkarrizketatuak: Nerea Alustiza Alonso PSE-EEko zinegotzia;Mari Juli Arregi Gorrotxategi ezker abertzaleko kidea; JustoArriola Etxaniz, mugimendu alternatiboetan ibilitakoa eta Alos pies del caballo liburuaren egilea; Ane Beitia Arriola El-goibarko alkatea, Arantxa Berasaluze Iriondo Eusko AlderdiJeltzalearen hurbilekoa; Bruno Guerrero Labada, konstituzio-nalista eta PP eta Ciudadanos-en hurbilekoa; Pello Mendiza-bal Alberdi Herri Batasuneko zinegotzi izandakoaElgoibarren 1991-1999 bitartean; Noemi Otegi Lopez deMurillas, EGIko liberatu izandakoa, Eusko Alderdi Jeltzalekoaeta irakaslea, eta S.J.A., ertzain baten bikotekidea. Horietakosei Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politi-koek proposatuakoak dira, bakoitzak bina. Era berean, txos-tenaren egileek argitu dute ahalegindu direla ETAk hildakobiren etxekoekin hitz egiten ere, baina hainbat arrazoi tar-

teko, ez dutela lortu. [Batekin hitz egin dute, baina ez du nahiizan bere hitzak txostenean gehitzea.]

Mina beti da min

“Biktima bat ulertzeko gai dena biktima guztiak ulertzeko gaida; sufritu dugun guztiok berreraiki behar dugu memoria, bai bai-takigu min hori berdina dela, bai batzuontzat bai besteontzat”,zioen Axun Lasak eta printzipio horretatik abiatu dira [GALek hil-dako Joxean Lasaren arreba da Axun Lasa]. Gertatu den guztiaez da berdina, baina denek sufritu dute, eta sufrimenduak, jakina,ezin dira alderatu. “Pairatu den sufrimendu guztia bildu behar da,nahastu gabe, modu ordenatuan, batzuk eta besteak alderatugabe (...). Memoria partekatu batean ezin daiteke ezer ahaztu”.Giza eskubide guztiak dira “arbuiagarriak”, eta gertakariak edo-noiz izanda ere eta urraketa edonork egin duelarik ere, biktimaguztiek dute egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea.

Bi plano bereiztu dituzte txostenean, nolanahi ere: batetik, gizaeskubideen urraketak daude, bizitzeko eskubideari eta osotasunfisiko eta psikologikorako eskubideari lotutakoak. Horrez gain,baina, beste era bateko indarkeriei buruzko datuak eta lekukotzakere jaso dituzte atal horretan: askotariko jazarpenak, pertsonenaurkako mehatxu larriak, estortsio ekonomikoa, adierazpen aska-tasunaren eta askatasun demokratikoen ukazioa eta ondasun hi-giezinei egindako erasoak. [Biktima horiei, egia eta justiziaz gain,jasotako kaltearekiko proportzionala den erreparazioa ere bada-gokie, nazioarteko araudiaren arabera]. Bestetik, baina, badaudenazioarteko giza eskubideen estandarretan zehazki giza eskubi-deen urraketatzat hartzen ez direnak. Izaera politikoa duten ger-takari bortitzak dira nolanahi ere, eta horiek jasan dituztenakbiktimaren ohiko definizioetan sartzen ez diren arren, sufritu duteeta sufritzen ari dira.

Hildakoak. Bizitzeko eskubidearen urraketak

ETAren eta Komando Autonomo Antikapitalisten adarrek urratudute bizitza eskubidea Elgoibarren, urratu denetan. Zortzi lagunhil zituzten guztira 70eko eta 80ko hamarkadetan, denak gizo-nezkoak. ETA politiko militarrak Angel Berazadi Uribe, Sigma en-presako zuzendari kudeatzailea, eta Ramon Blagietto MartinezZentro Demokratikoaren Batasuneko (UCD) kideak hil zituen,1976an eta 1980. urtean hurrenez hurren. Angel Berazadi izanzen lehenengo biktima. 1975ean ETAren hainbat gutun jaso zi-tuen, iraultza-zerga ordaintzeko eskatuz. 1976ko martxoaren18an bahitu zuten, eta hogei egunera, apirilaren 8an, hil zuten,tiroz, Azkarate gainean. Komando Autonomo Antikapitalistek, be-rriz, sei lagun hil zituzten: Anselmo Duran Vidal Guardia Zibilekolehen mailako kaboa eta Elgoibarko alkate izandako Jaime ArreseArizmendiarreta 1980an, Jose Exposito Afan guardia zibil erreti-ratua 1985ean, Jose Luis Gomez Solis Guardia Zibileko sarjentua1987an, eta Sebastian Aizpiri Leiaristi Eibarko Chalcha jatetxea-

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 13

Page 14: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA14

ren eta Elgoibarko harategi baten jabea eta Francisco Javier Za-baleta Aizpitarte Seguros Mapfre enpresako behargina eta Elgoi-barko Guass diskotekako jabeetako bat 1988an.

Osotasun fisiko eta psikikorako eskubide-urraketak

Ez dago azken urteotan motibazio politikoko atentatu etaerasoetan zauritu dituzten pertsonen kopuruari buruzko datuofizial publikorik. Aseguru-enpresen kalte-ordaina jaso dute-nak bakarrik agertzen dira, itxuraz Datuen Babeserako Le-geak ez duelako besterako biderik lagatzen. Eta hori gogorsalatu izan dute zaurituek, esanez estatistiketan agertzen ezdirenez ematen duela hildakoen familiak bakarrik existitzen

direla eta zaurituak milaka direla, 18.000 bat Estatuan. Elgoibarren, bost lagun zauritu zituzten ETAk eta Komando

Autonomoek 1984an egindako bi atentatutan, eta Guardia Zi-bilak eta Ertzaintzak zortzi lagun zauritu dituzte larri, balaz, pi-lotakadez edota indarra neurriz kanpo erabilita. Zenbaketahorretan ez dituzte kontuan hartu manifestazioetan, grebetanedota bestelako protesta-ekitaldietan zauritutakoak.

Poliziek eragindako zaurituen multzoan sartu behar diratorturatuak ere.Txostenaren egileek Gesto por la Paz taldea-ren hitzak baliatu dituzte azpimarratzeko torturatuen ehunekohandi batek ez zuela inolako loturarik talde terroristekin, nahizeta argi uzten duten lotura egonda ere, tortura beti dela bi-degabea. Are, “bidegabekeria bikoitza da” torturatuena.

HILDAKOAKw ETA p.m-k hildakoak: Angel Berazadi Uribe enpresaria (1976) eta Ramon Baglietto Martinez UCDko kidea (1980)w Komando Autonomo Antikapitalistek hildakoak: Anselmo Duran Vidal Guardia Zibileko kaboa (1978), Jaime ArreseArizmendiarreta Elgoibarko alkate izandakoa (1980), Jose Exposito Afan guardia zibil erretiratua (1985), Jose Luis GomezSolis Guardia Zibileko sarjentu kargua (1987), Sebastian Aizpiri Leiaristi Eibarko Chalcha jatetxearen eta Elgoibarko ha-rategi baten jabea (1988), eta Francisco Javier Zabaleta Aizpitarte Guass diskotekako jabeetako bat eta Seguros Mapfrekolangilea (1988).w Hildakoetatik bost zibilak ziren, eta beste hiru Guardia Zibileko agenteak. 26 seme-alaba gelditu ziren umezurtz.

ETAREN ETA KOMANDO AUTONOMOEN ATENTATUETAN ZAURITUTAKOAKw Diego Rodriguez Penas Azkoitiko bizilaguna, Isaac Gutierrez Perez guardia zibila eta Ramon Murillo Pavo Arrasateko bizilagunazauritu zituzten Komando Autonomo Antikapitalistek 1984ko martxoaren 15ean, atentatuan. Isaac Gutierrezen kontrakoa zen berezatentatua, baina hirurek izan zituzten zauriak.w Josefa Pimentel Muñoz eta Nieves Amigo Redondo NAN en tramitazioan aritzen ziren funtzionarioak zauritu zituen ETA militarrak1984ko urriaren 9an, atentatuan. Polizia-autoan zihoazen bi funtzionarioak eta autoaren kontra lehertarazi zuen bonba ETAk, Mal-tzagako bidegurutzean.w Antonio Perez Fernandez guardia zibila. 1981eko apirilaren 5an zauritu zuten tiroz eta ETAri egotzi izan zaio erasoa, bainaETAk sekula ez du bere gain hartu.

POLIZIEK LARRI ZAURITUTAKO PERTSONAKw Diego Plata Doncel, Francisco Fernandez Gonzalez eta Daniel Campello Tejeiro balaz zauritu zituzten guardia zibilek 1979komartxoaren 19an. Pelouse diskotekatik etxera zihoazen eta kuarteletik tiro egin zieten. w Oscar Luis Ondarza balaz zauritu zuten guardia zibilek, 1980ko azaroaren 17an. Sei guardia zibil El Pub tabernara sartuziren kaleko jantzita eta armak erakutsiz, tabernatik irteteko eskatu zieten bezeroei, dolu-eguna zela arrazoituta. Kalean tiroka hasiziren. Ehundik gora tiro egin zituzten, eta haietako batek jo zuen Oscar Ondarza gaztea.w Jose Manuel Ezeolaza Suarezek begia galdu zuen ertzainek botatako pilotakada batengatik, 1991ko abuztuaren 30ean.w Asier Iruretari beso bat dislokatu zioten ertzainek 1992ko ekainaren 28an.w I.A. adingabeari kubitua eta erradioa hautsi zizkioten ertzainek 1996ko abuztuaren 25ean.w Zortzi lagun zauritu zituzten ertzainek 1998ko ekainaren 6an.

Taula honetatik kanpo laga dituzte Poliziak Donostian jo zituen zinegotziak, eta baita manifestazioetan, grebetan edo bestelakoprotesta-ekintzetan kolpatutakoak, denak zenbatzea ezinezkoa zaiela arrazoituta.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 14

Page 15: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA 15

KALEKO EKINTZETAN ERASOTUAK IZAN DIRENAKw Jesus Mari Castañares Iriondo, Maria Mugertza, 41 urteko emakume bat eta haren senarra zauritu zituzten 1996ko abuztuaren25ean molotov koktelez egindako eraso batean. Burua estalitako hainbat lagun edukiontzi batzuei su ematen ari ziren eta karguhartu zietenean koktel molotov bat bota zieten. Jesus Mari Castañaresek izan zituen zauri larrienak. Gorputzaren %18an erredurakizan zituen eta hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten.

TORTURAK SALATU DITUZTEN PERTSONAK

w Joseba Iñaki Elustondo Oñederra. 1968-08-19. Guardia Zibilak.

w Jon Etxabe Garitazelaia(23 egun komisarian). 1969-04-11. Espainiako Poliziak.

w Felix Etxeberria Larrañaga. 1970-08-10. Guardia Zibilak

w Jose Antonio Arribillaga Askasibar. 1974-09-17. Guardia Zibilak

w Jose Ramon Urzelai Etxeberria. 1976-04-09. Guardia Zibilak

w Aitor Argarate Epelde (21 egun koartelean). 1977-01-25. Guardia Zibilak

w Mari Juli Arregi Gorrotxategi. 1979-03-17. Espainiako Poliziak

w Gemma Jayo Bustundui. 1979-03-17. Espainiako Poliziak

w Rosa Martinez Goikoetxea. 1979-03-17. Espainiako Poliziak

w Luis Juaristi Santos. 1979-03-17. Espainiako Poliziak

w Josu Esnaola Aranguren. 1979-11-21. Guardia Zibilak

w Manuel Beraza Felones. 1980-01-18. Espainiako Poliziak

w Arrate Arrillaga Alonso. 1982-09-08. Espainiako Poliziak

w Iñaki Odriozola Sustaeta. 1982-12-31. Guardia Zibilak

w Jose Manuel Unanue Sorasu. 1983-05-18. Guardia Zibilak.

w Mikel Alberdi Zubizarreta. 1984-11-27. Espainiako Poliziak

w Juan Ignacio Iriondo Garate. 1984-11-27. Espainiako Poliziak

w Iñaki Jaio Bustundui. 1984-11-27. Espainiako Poliziak

w Juan Bautista Izagirre Bernedo. 1984-11-27. Espainiako Poliziak

w Jose Julian Agirre Osoro. 1984-11-29. Espainiako Poliziak

w Sebastian Elizburu. 1985-10-01. Espainiako Poliziak

w Eva Cuesta Trula. 1985-10-20. Espainiako Poliziak

w Iñaki Alberdi Urkia. 1986-08-12. Espainiako Poliziak

w Arnaldo Otegi Mondragon. 1987-07-08. Espainiako Poliziak

w Jon Andoni Altzibar Beloki. 1992-12-20. Guardia Zibilak

w Justo Arriola Etxaniz. 1993-08-22. Ertzaintzak

w Francisco Javier Aldaz Carrera.1994-06-06. Guardia Zibilak

w Ainara Ladron Urbieta. 2010-10-22. Guardia Zibilak.

Atxilotu eta kargurik gabe edo epailearenaurretik pasatu gabe libre laga zituztenakw Josu Esnaola Aranguren

(Aske utzi zuten kargurik gabe). 1979-11-21

w Arrate Arrillaga Alonso (aske laga zuten, epailearen aurretikigaro gabe). 1982-09-08

w Jon Andoni Altzibar Beloki (Aske utzi zuten epailearen aurretik igaro gabe). 1992-12-20

w Justo Arriola Etxaniz eta Rafael Feijoo(Aske gelditu ziren. 1995ean egindako epaiketan hiru ertzain zigortu zituzten). 1993-08-22

w Francisco Javier Aldaz Carrera (aske laga zuten, epailearen aurretik pasatu gabe). 1994-06-06

“Alde batetik, torturak jasaten dituzte; beste alde batetik,ukatu egiten zaie torturak jasan dituztela, eta, ondorioz, ezdute zor zaien aitorpena jasotzen”. Amnesty InternationalekEHUren Kriminologiaren Euskal Institutuak bere garaian aur-keztu zuen txostenaren adierazpenekin indartu dute egiazta-pen hori: “Arduradun politikoek ez dute torturaren eta bestetratu txar batzuen aurkako mezu argirik eman, ez legegintza-ekimenez, ez beste neurri batzuen bidez, eta hori beharrez-koa da ekintza horiek prebenitzeko eta ikertzeko”.

Torturatuen zerrendaz gain, hainbat datu nabarmendu di-tuzte torturak gure herrian eragindako sufrimendua marraz-teko: batetik, Elgoibarren erregistratu dituzten 124atxiloketetatik 28tan tortura-salaketak egon direla [gehiago

izan daitezkeela ohartarazi dute], eta atxilotu zituzten guztie-tatik, 16 kargurik gabe libre laga zituztela eta horietatik seiktorturak edo tratu txarrak salatu zituztela, kuarteletik edo poli-zia-etxetik pasatu ostean.

Gatazka honetan, baina, “zehar-kaltetuak” ere izan dira.Kale-borroka ekintzetan, esaterako, lau lagun zauritu zituztenElgoibarren, 1996ko abuztuaren 25ean. Maalan izan zen.Burua estalitako hainbat lagunek su eman zieten zabor edu-kiontzi batzuei eta han inguruan zebiltzanek kargu hartu zie-tenean, txanodun haiek koktel molotov bat bota zieten. Laulagunek erredurak izan zituzten. Jesus Mari CastañaresIriondo elgoibartarrak izan zituen zauri eta erredura larrienak,eta ebakuntza bat baino gehiago egin behar izan zizkioten.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 15

Page 16: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA16

Giza eskubideen beste urraketa batzuk

Giza eskubide asko urratu dira eta handia izan da sufrimen-dua. Iraultza-zerga eskaerak, mehatxuak, irainak, jazarpena...molde askotakoak dira atal honetan aipatzen dituzten urraketak.Aipagarria da Elgoibarren gutxienez lagun bati exijitu ziola ETAkiraultza-zerga ordaintzea [Angel Berazadi] eta bederatzi lagunekbehar izan dutela bizkartzaina. Ertzainak eta Eusko JaurlaritzakoSegurtasun Sailaren mendeko segurtasun-enpresa pribatuek laupertsonari eskaini zieten bizkartzain-zerbitzua 1990 eta 2010 ar-tean [Hiru kargu politikoak ziren, eta beste bat, kazetaria]. Esta-tuko Segurtasun Indarrek eta haiei lotutako enpresek, berriz, bostlagun babestu zituzten, denak politikariak. Aipatzekoa da, eraberean, herriko kargu publikoen kontrako erasoak ez direla osobortitzak izan txostenaren egileen arabera, baina gauzek okerreraegin zutela bereziki bi garaitan: heroinaren arazoa sortu zenean[eranskin batean jaso dute propio aztertu beharreko gaia dela]eta gaztetxearen eta Udalaren arteko garai liskartsuetan. Lehe-nengo aldi horretan, esaterako, Lucio Beitia alkatea urkatuta ager-tzen zen kartelak agertu ziren herrian [1985] eta bigarren garaihorretan, Jose Mari Oruesagasti EAJko zinegotziaren kontrako pin-

tadak agertu ziren eta hainbat zinegotziren autoen gurpilak zulatuzituzten. Gertakari mingarri gehiago ere izan dira, hala ere. Al-derdi politikoen egoitzen kontrako erasoak izan dira, baita kargupolitikodunen etxebizitzen kontrakoak ere [Juan Carlos MarcosHBko zinegotziari bala bat bota zioten balkoira eta GALen aldekopintadak ere egin zizkioten] eta zenbait agintariren kontrako he-riotza-mehatxuak ere jaso dira. Era berean, askatasunez ibiltzeko,elkartzeko, bilerak egiteko eta manifestazioak egiteko eskubideaeta politikan eta gai publikoetan parte hartzeko eskubidea ereurratu dira. Eta horrek denak “beldurrez eta ezinegonez” bizitzeaeragin du askotan.

Ondasun higiezinen kontrako atentatuak eta erasoak ere askoizan dira Elgoibarren. ETAk egin zuen era honetako lehen erasoa,1970ean. Lerun futbol-zelaiko kantina erre zuen. Erakunde arma-tuaren azken erasoa, berriz, 2008ko apirilaren 20an izan zen.PSE-EEko egoitzari lehergailuz eraso zion orduan. Eskuin muturrekotaldeek eta talde parapolizialek ere egin zituzten erasoak 1979-1997 urte artean. Jose Osoro Loiola preso izandakoaren autoaerre zuten, esaterako, eta Kimetz elkartera ere jaurti zuten gasa.Juan Carlos Merino zinegotziaren kontra ere egin zuten birritan,1997an. ETAk eta eskuin muturreko taldeek eta talde parapolizia-

Nerea Alustiza (PSE-EE), Ane Beitia (EAJ) eta Jose Luis Ibartzabalek (EHBildu) osatzen dute Bizikidetza Mahaia.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 16

Page 17: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ERREPORTAJEA 17

lek egindako erasoei, kale borroka ekintzetan egindakoak gehitubehar zaizkie. Dozenaka guztira: Eraso zieten Renault eta Peugeotkontzesionarie, alderdien egoitzei eta hainbat erakunde, enpresaeta azpiegiturei, erre zituzten autobusak eta egin zituzten su barri-kadak eta beste.

Biktimak, bizikidetzarako eragozpenez eta aukerez

Biktimez ari garela ezin esan daiteke txostenean jaso dituztendatuak datu hotzak direnik, baina ezingo dugu ukatu testigantzekbeste garraztasun bat ematen diotela gai honi. Zirrara bereziasortzen du ezberdinen bizipenak entzuteak eta ikusteak mineanzein gertu dauden bata bestearengandik.

Nor bere bizipenetik aritu dira lanketa honetarako eurenonena eman duten hamar protagonistak. Une gogorrak ekarri di-tuzte gogora, baina sufritutako guztia ahaztu gabe, bizikidetzagiro berri bat sortzen laguntzeko ilusioa eta borondatea agertu di-tuzte. Kontatu dute bizitakoa, eta gogoeta ere egin dute bizitakohorren inguruan agertu duten jarreraz. Hitz egin dute tentsio-unegogorrez eta euren iritziak jendeaurrean emateko une askotan sen-titu duten beldurraz eta horrek sortu dien estresaz, eta aitortu dutebiktimek sarri ez dutela behar besteko aitortzarik jaso. Are, ba-tzuek aitortza handiagoa jaso dute beste batzuek baino, zenbai-ten hitzetan. “Hemen torturatu egin da, hemen atxiloketak egindira, hemen hil egin da, ETAk hil du, baina Guardia Zibilak hildu, Polizia Nazionalak hil du, Ertzainak hil du, Ertzainak torturatuegin du, astakeria izugarriak egin dira, hemen jendea dago kar-tzelan oraindik borroka politikoa egiteagatik eta hori oso ondodakite denek. Orduan hasi gaitezen lehenengoz dena aitortzen”.

Biktimek elkarri mina aitortzeko denbora behar dutela uste dutetestigantza eman dutenek, eta iruditzen zaie oraingoz biktima ez-berdinen arteko hurbiltasun keinuak oso xumeak izan direla Elgoi-barren. “Nik badakit zuk gaizki pasatu duzula eta zuk ere bai nikgaizki pasatu dudala, baina oraindik ez da berbalizatzen”, aipatudu lekukotza eman duenetako batek.

Txostenean jaso dute indarkeria kasu larrienak atzean utzidiren arren, oraindik badirela iraganeko garai gogor haiek go-gorarazten dituzten zenbait egoera, bizikidetza normalizatu ba-terako bidean traba direnak. Presoen gaia dahorietako oztopoetako bat, batzuen ustez [Eus-kal Herria gerturatzeko eskaera babesten dutedenek, baina libre uztea ez], eta beste ba-tzuek, berriz, ezinbestekoa ikusten dute ETArenindarkeria babestu zutenek jarrera horri bu-ruzko autokritika egitea eta publiko egitea.Beste traba batzuk ere aipatu dituzte, hala ere:Espainiako Konstituzioak euskal herritarren era-bakitzeko eskubideari bidea ixtea, hizkuntzaeta identitate nazionala sentitzeko modu ez-berdinak eta Arnaldo Otegiren kartzelatzea.Espainiako Auzitegi Nazionalak Otegiri jarri-

tako sei urte eta erdiko kartzela zigorra bidegabetzat jo dute so-laskide gehienek.

Zailtasunak zailtasun, etorkizunari begirada baikorrez begira-tzeko zantzuak ere ikusten dituzte, hala ere, elkarrizketatuek.Denak bat etorri dira esatean garai bateko tentsio garaiak amaitudirela eta aro berri bat hasi dela. Nolanahi ere, “bizikidetza giroegokia lortzeko” oraindik denbora behar dela nabarmendu dute.Normaltasun giroaren eredu diren adibide asko aitatu dituzte.Esate baterako, lehen ez bezala ertzainek eskoletan ematen dutensolasaldietan agenteak uniformea jantzita agertzen direla orainnormaltasunez, ETAren garaian mehatxupean bizi zirenek bizi-modu normala egin dezaketela orain eta jendea hasi dela politi-kaz lehen baino errazago hitz egiten. Udalean bertan ere gironormalago baten zantzuak antzematen dituzte, ezberdinen artekoadostasunez bizikidetzaren aldeko ekimenak abiatu direlako etaherritarren artean ere sortu direlako antzeko ekimenak, talde txi-kietan bada ere. Bizikidetzaren alde eman diren pausoen artean,Duintasunaren Kolunbarioa inauguratzeko Olasoko hilerrian otsai-laren 31n egin zuten ekitaldia azpimarratu dute, ekitaldi hartannormalean elkarrekin agertzen ez diren politikari, erakunde etaherritarrak batera agertu zirelako.

“Bizikidetza lantzea denon egitekoa da”

Etorkizun hobea eraikitzea denon esku dagoela gogorarazidute lekukotzak eman dituztenek, eta nabarmendu dute horre-tarako ezinbestekoa dela norberanen minaz haragokoa ikustekoeta hura ulertzeko ahalegina egitea. Zailtasunak igartzen dituztebereziki iragan hurbileko kontuak azaltzeko orduan eta zalan-tzak sortzen zaizkie, era berean, hemendik aurrera landu be-harreko bidea-orria zehazterakoan, baina bi gauza garbidituzte: Bata, zabaldu beharreko mezua: indarkeria erabiltzeaksufrimendua sortzeko baino ez duela balio, eta bestea, ezber-dinen arteko zubiak eraikitzeko eta elkarrengana gerturatzekohasitako bideari kosta ahala kosta eutsi behar zaiola. Errezetarikez dute, baina elkarrenganako konfiantza eta errespetua lan-tzeko talde txikietako lan-dinamika interesgarria izan daitekeelauste dute: “Gizartea antolatzeko, seguru aski, talde txikietan

hasi beharko ginateke mugitzen, ezber-dinen arteko konfiantza guneak bila-tzen”. Eta horretan ari dira, hain justu,Elgoibarren herritar talde bat. BizikidetzaTaldea izena hartu dute, eta izaera etakolore ezberdineko jendea dira. Elkarulertzeko bidean pausoak emateko batudira, eragile izateko bokazioz. Iritziakpartekatzea dute helburu, adostasunaklortzea baino gehiago. Hau da, elkarrientzun eta elkar ulertzen ahalegintzea,eta horretarako borondatea duten guztieitaldera batzeko gonbidapena egin diete.

Bi gauza dituzte argi elkarrizketatuek:

indarkeria erabiltzeak sufrimendua baino ez dakarrela eta

hasitako bideari eutsi egin behar zaiola kosta ahala kosta

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 17

Page 18: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 18

Page 19: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

KULTURA 19

“Nire buruari errekonozimendua egitekomodua da lanak erakustea”

Udaltzaina da Soraluzen Eulogio Mancebo (Elgoibar, 1963), etabere lanbideak uzten dion denbora librea argazkilaritzari eskain-tzen dio nagusiki. Gaztetatik ateratzen ditu argazkiak, eta ateraez ezik, digitalki ere berak errebelatzen ditu ordenagailuan, Pho-toshop programarekin. Bere lanak ikusgai daude Kultur Etxean, hi-laren 13ra arte.

w Zer ikusi daiteke erakusketan?29 argazki egongo dira ikusgai, hiru gaitan banatuta. Batetik,

zuri-beltzeko erretratuak daude. Jende ezagunari ateratakoak diragehienak, lagunen seme-alabei edo etxekoei, baina badaudeezezagun batzuk ere bai. Bestalde, paisajeak ikusi daitezke. Pai-sajeak erretratatzea ere gustatzen zait. Ia urtero joaten naiz fami-liakoekin Andaluzia aldera, eta Cadiz aldean ateratako argazkibatzuk ere jarri ditut. Azkenik, akuarela digitalean eginiko lan ba-tzuk ere jarri ditut ikusgai. Azkenaldian gai honetan murgildutanabil. Photoshop programak badauka aukera bat argazkiak gai-netik marrazteko, pintzelaren teknika erabiliz. Eskuz egiten denteknika da, eta denbora eskatzen du. Argazki bakoitzarekin biordu edo gehiago pasatzen ditut. Ez dakit merito handia daukan,azken batean argazki baten gainetik margotzen delako, bainaniri gustatzen zait lortzen den emaitza. w Zuk zeuk errebelatzen dituzu orduan argazkiak Photoshop-en?

Bai, bai. Photoshopean aditua naiz. Photoshop programa irtenzen unean bertan eskuratu nuen, lagun baten bitartez. Argazkilariprofesionalek oraindik ez zuten erabiltzen, eta nik baneukan. Nirekabuz hasi nintzen programa ezagutzen, eta izugarri gustatu zi-tzaidan. Aukera pila bat ematen ditu. Orain dela 13-14 urte hasinintzen Photoshop erabiltzen, eta dakidan guztia nik neuk ikasidut, ikastarorik egin gabe. Argitasuna, kontrastea eta horrelakoaklantzen ditut. Lagunek esaten didate zimurrak kentzeko edo ileajartzeko, baina horrelakoak ez ditut egiten. w Nondik datorkizu argazkilaritzarako zaletasuna?

Betidanik gustatu izan zait. Ez naiz argazkilari profesionalaeta ez naiz argazkigintzatik bizi, baina beti izan naiz kuadrillakoargazkilaria. Lagunek nigana jotzen dute beti ekintzaren bat dau-kagunean argazkiak ateratzeko. Bataio, ezkontza eta jaunartze-ren batzuetako erreportajeak ere egin izan dizkiet lagunei.Kobratutako lan batzuk ere egin izan ditut, Herri Eskolarentzat eta

Eibarko La Salle eskolarentzat, baina gauza txikiak dira. Ez daukatargazkilaritzatik bizitzeko asmorik. w Soraluzen egin zenuen estreinako erakusketa irailean.

Bai, urte pila bat dira argazkiak egiten, baina ez dut orainarte nire lana inon erakutsi. Erakusketak ospea hartzeko edo zer-bait saltzeko egiten dira normalean, baina nik ez dut ezer saltzen.Baina esperientzia polita izan da erakustearena. Nire buruari erre-konozimendu bat egiteko modua da azken batean lanak erakus-tea. Ni gustura geratu naiz eta horrekin nahikoa daukat. w Zein motatako argazkiak ateratzea gustatzen zaizu gehien?

Jendea erretratatzea gustatzen zait gehien. Hola aldizkarianateratzen diren moduko posatuak egitea asko gustatzen zait. w Nolako kamera erabiltzen duzu?

Nikon reflex kamera bat daukat, baina sakelako telefonoa edokamera digital txikia ere erabiltzen dut. Akuarela digitalerako ezda kalitate askorik behar eta ia edozein kamerak balio du. Uda-laren Egutegiko lehiaketara aurkeztu dudan azkena Go Pro bate-kin ateratakoa da, adibidez. w Leihaketetan parte hartzea gustuko duzu?

Elgoibarko Udalaren Egutegia osatzeko lehiaketan bakarrikhartzen dut parte. Zazpi aldiz edo aurkeztu naiz, eta edizio ba-tean izan ezik beste guztietan aukeratu dute nire argazkiren bat.Ilusioa egiten du.

u EULOGIO MANCEBO ARGAZKI ZALETUA

- AINHOA ANDONEGI -

Arg.: plaentxia.eus

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 19

Page 20: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

Unai Villena el-goibartarra, El-goibarren bizi

den Asier Olabarrietabilbotarra eta AitorGomez andoaindarradaude Biziki egitasmo-aren atzean. Proiektua-ren bidez bizikletakeuskara, artea, feminis-moa eta mugikortasu-narekin duenharremanaz hausnartudute, gai horietan ari-tuak diren pertsonekinbizikleta-buelta banaeginez Gipuzkoako zenbait tokitan. Ondoren obrak sortu zituzten, 20 argazki-testu pare,eta gaur bakarrik egongo da lan hori ikusgai Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan. Duela urte-bete ekin zioten lanari, eta crownfounding bidez finantzatu dute egitasmoa.

KULTURA20

Bizikletak gizarteko hainbat alorrekin duen lotura erakutsiko du ‘Biziki’ egitasmoak

Ipuingintza tailerra antolatu dute Mendaron

domekarako

Mendaroko Ludotekak eta Gaztele-kuak ipuingintza tailerra antolatu dutedomekarako, LH4tik LH6rako umeen-tzako. Peru Magdalena Arriagak gida-tuko du saioa, eta helburua izango daparte hartzen duten guztien arteanipuin bat idaztea. Interesatuek Ludote-kan edo Gaztelekuan eman beharkodute izena. Tailerra 16:00etatik18:00etara izango da.

Mendaro, 'Herri txiki, infernu handi'

telebista saioanMendaron grabatzen aritu dira

egunotan Herri txiki infernu handiETB1eko telebista saioa, eta azaroa-ren 16an zuzeneko emanaldia gra-batuko dute Goñati pilotalekuan,20:00etatik aurrera. Zuhaitz Gurru-txaga eta Mikel Pagadi aurkezleekSebastian Lizaso bertsolariarekin ba-tera gidatuko dute saioa, eta besteakbeste, aste honetan Mendaron egindituzten elkarrizketak erakutsiko diz-kiete herritarrei. Saioko arduradunekjakinarazi dutenez, oraindik ez dagozehaztuta noiz emango duten telebis-tan Mendaron grabatutako saioa,baina urtarrilean izango dela aurrei-kusten dute. ETB1ek 2015eko urtarri-lean estreinatu zuen saioa, etalaugarren denboraldia estreinatuzuten joan den urrian.

Jasone Osoro idazle eta kazetari elgoibartarrak Kirmen Uribe eta Alaine Agirreidazleak elkarrizketatuko ditu eguaztenean, Hamaika Litera egitasmoaren barruan.Gaur da gero izenburua ipini diote saioari, belaunaldi desberdinetako bi idazle di-relako elkarrizketatuak. Uribe 1970ean jaio zen, eta Agirre, 1990ean. Kirmen Uri-beren literatura munduratu da, sari garrantzitsuak jaso ditu eta ibilbide oparoa dauka.Alaine Agirre, aldiz, hasiberria da, baina “proiekzio handikoa”; sariak jaso ditu etabadu errekonozimendua. Biekin hitz egingo du Jasone Osorok literaturaz ikuspegiprofesional batetik: zer den idazlea izatea, zer dagoen euskal literaturaren uniber-tsoan, zer suposatzen duen iritzia emateak, pertsona publikoa izateak, zer den auto-fikzioa... 19:00etan izango da saioa, musika eskolako auditoriumean.

Kirmen Uribe eta Alaine Agirre idazleakelkarrizketatuko ditu Jasone Osorok

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 20

Page 21: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

KULTURA 21

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza-erabileraren kale neurketaegin du Elgoibarren, Udalak hala eskatuta, eta aurten es-treinako aldiz gaztetxoen kirol entrenamenduetan erabiltzen

den euskara ere neurtu dute.

Kale-neurketaGuztira, 3.559 elkarrizketa neurtu dituzte (2014an 2.254)

eta horietan 9.327 herritar izan dituzte solaskide (2014an6.246). Oro har, elkarrizketen % 35,9 izan da euskaraz, beraz,2014ko neurketarekin alderatuz, 3,8ko beherakada eman da.Kontuan izan behar da, baina, 2014ko neurketan baino 1.305elkarrizketa gehiago jegin dituztela aurten.

Elgoibarren, inguruko herrietan bezala, haurrak dira euskaragehien erabiltzen dutenak (% 55,3). Ondoren, helduak (%32,5)gazteak (%25,1), eta azkenik, adinekoak (%24,5). 2014ko neur-ketarekin konparatuz, haurrak izan dira erabilerari eutsi dioten ba-karrak; gainerakoen erabilerak behera egin du, bereziki, gazteenartekoak, hemen jaitsiera 9 puntukoa izan baita. Hortaz, haurraknagusi diren giroa da euskaldunena, paseo eta jolaslekuetan era-bilera % 43,1ekoa izanik. Sexuari dagokionean, emakumezkoek(%39) gizonezkoek (%31,5) baino gehiago erabiltzen dute eus-kara kalean.

Arduradunen arabera, badirudi Elgoibarren euskararen erabi-lerak goia jo duela, azken zazpi urteotan %37 ingurukoa izandelako erabilera. Euren iritziz, kezkagarria da, batez ere, gazteeneta helduen erabilera “eskasa”, horietako asko euskaldun alfabe-tatuak direla kontuan izanik. Kezkatuta daude, baita ere, etxetik

kanpoko familia giroan eta paseo eta jolaslekuetan eman den jai-tsiera.

Kirol entrenamenduakEskola kiroleko, eskubaloiko eta futboleko entrenamendu ba-

tzuk neurtu dituzte aurten. Guztira 2.078 elkarrizketa jaso dira,6.118 solaskide. Euskararen erabilera orokorra entrenamendu ho-rietan %56,6koa izan da. Entrenatzaileen erabilera %64,5ekoaizan da eta jokalariena %63,8koa baina entrenamenduak ikusterajoaten den jendea ere neurtu da eta ikusle horien erabilera %34ingurukoa izan da, beraz, horrek eragina izan du erabilera oro-korraren datuan. Kirol jarduera batetik bestera dagoen aldea na-baria da: Eskola kirolean ematen da erabilerarik altuena,%76,7koa, jarraian, eskubaloian, %59,6koa, eta azkenik, futbo-lean, %30,4koa.

Arduradunek esandakoaren arabera, adinean gora eginahala, (11-12 urtetik gora) gaztelaniarako joera gehiago ematenda. Kirol entrenamenduetan ere emakumezkoek (%71,1) gizonez-koek (%47,6) baino gehiago hitz egiten dute euskaraz.

Elgoibartarren %36k hitz egiten dute euskaraz kalean, eta emakumeek gizonek baino gehiago egiten dute

Bertso-bazkari literarioa bideoan ikusi daiteke ‘barren.eus’ atarian

Bertso-bazkari literarioarekin amaitu zen Euskalgintza eta Feminismoari bu-ruzko zikloa, eta BARRENek bideoan jaso du saioa. Maialen Lujanbio, UxueAlberdi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek hartu zuten parte, Danele Sarriugar-tek gidatuta. www.barren.eus atarian duzue bideo osoa ikusgai.

Errigoraren kanpaina, Nafarroakoeuskara sustatzen laguntzeko

Errigorak beste kanpaina bat abiatu du Na-farroa Hegoaldeko euskarari bultzada emateko.Oraingoan ere Nafarroa Hegoaldeko baratze-etako produktuez osatutako bi saski jarri dituzteaukeran, bakoitza 50 euroan. Azaroaren 14raarte egin daitezke eskaerak www.errigora.euswebgunean.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlanalanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroahegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ezden zonaldean eragin nahi du, eremu horreta-koak propio diren produktuei Euskal Herrianbidea emanaz, euskaratik, euskararako eta eus-karaz.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 21

Page 22: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

KIROLA22

Morkaikoren mendi emanaldietako bi saio datorren astean

Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloko hirugarreneta laugarren saioak eskainiko dituzte datorren as-tean. Martitzenean, azaroaren 14an, Peruko Huay-huash mendikatera eginiko eskalada espedizioarenberri emango du Ihintza Elsenaarrek. Musika eskolakoauditoriumean izango da, 19:00etan. Ale honetanirakur dezakezue BARREN aldizkariari eskaini dion el-karrizketa. Azaroaren 16an, berriz, Txabolaren para-sherpakadak izeneko saioa eskainiko du Iosu JuaristiTxabola elgoibartarrak. Gauza serioei buruz umoreikutuarekin arituko dela aurreratu dute Morkaikotik. Pa-rapentearekin egiten dituen hegaldien berri emateazgainera, Maite Maiora antxintxikari eta bikotekidea-rentzako egiten dituen "sherpa" lanak ere kontatukoditu Txabolak. Isilean eta ezkutuan gelditzen den lanabistaratuko du Lanbroa tabernan emango duen ber-baldian (21:30).

Futbolean nabarmendu diren emakume elgoibartarrak omendu zituen C.D. Elgoibarrek

Club Deportivo Elgoibarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan, lehen mai-lan futbolean jokatu duten sei emakume elgoibartar omendu zituzten Mintxetan:Yolanda Mateos, Itziar Gurrutxaga, Eli Ibarra, Evelyn Santos, Oihana Chico eta

Nagore Lueches. Taldekide izan zituzten emakumeek, C.D. Elgoibarren harrobiko jokalarigazteek eta ondoren haien kontra jokatzekoak ziren Bergarako jokalari gazteek ohorezkopasiloa egin zieten, eta ondoren oroigarri bana jaso zuten omenduek Elgoibarko Udalekoagintarien eta C.D. Elgoibar Klubeko arduradunen eskutik. Evelyn Santosek ezin izan zuenomenaldi ekitaldira agertu, eta haren gurasoek jaso zuten oroigarria.

Mugertza kroseko irabazleak, 75 argazkitan

Nazioarteko Mugertza Krosak 75urte beteko ditu datorren urtean, etahorren harira, Mintxeta Atletismo Tal-deak 75 edizioetako irabazleen ar-gazkiak argitaratuko ditu saresozialetan [facebook.com/CrossEl-goibar/; @CrossElgoibar (Twitter) etacrosselgoibar (Instagram)]. 1943anjokatu zen Mugertza krosaren estrei-nako edizioa eta Prudencio Ayerrakirabazi zuen. 2018ko urtarrilaren14an izango da Nazioarteko Muger-tza Krosaren hurrengo edizioa, etaegun horretan 75 urte beteko ditu kro-sak.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 22

Page 23: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

KIROLA 23

AgendaESKUBALOIA (Olaizaga kiroldegian)

Zapatua, 11

10:00 Hotel Txarriduna – Ereintza (Inf. mut.)

11:15 Pneumax Elg. – Usurbil (Inf. nesk.)

12:30 Modeltek Elg. – Ereintza (Inf. nesk.)

16:00 Urkunde – Urduliz (Kad. mut.)

17:30 Deca Elg. – Urduliz (Jub. mut.)

19:30 Alcorta F.G. – Usurbil (Senior giz.)

Domeka, 12

10:00 Cometel-Dario Bus – Bera Bera (Kad. nesk.)

11:30 Bankoa Elg. – Tolosa (Kad. nesk.)

FUTBOLA (Mintxetan)

Zapatua, 11

9:00 Elgoibar – Lazkao (Inf. Txiki)

10:30 Elgoibar – Eibar (Oho. inf.)

12:30 Elgoibar – Anaitasuna (Oho. kad.)

16:30 Haundi – Beasain

Domeka, 12

9:30 Elgoibar – Mutriku (Futbol Eskola, mut)

12:00 Elgoibar – Zarautz (Futbol Eskola, nesk)

16:00 Elgoibar – Urki (1. erreg.)

Hirugarren txapela Irusta eta Arrizabalagarentzat bikote mistoen pala txapelketan

Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak irabazidu Elgoibarko Bikote Mistoen laugarren Pala Txapelketa, hiruga-rrengoz. Txapelketa irabaztea zer den dakiten bi bikotek neurtu

zituzten indarrak finalean, urriaren 27an. Batetik, estreinako edizioa -2014.urtekoa-, eta iazkoa irabazi zuten Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak;eta, bestetik, 2015ko txapeldun Lara Urainek eta Julen Salaberriak. Irustaeta Arrizabalaga gailendu ziren, 22-16ko emaitzarekin. Antolatzaileek biafari ere zozketatu zituzten. Amets Izagirrek irabazi du Ibai Ondo erretegianbi lagunentzako bazkari edo afaria. Xabier Arakistainek, berriz, Sima jate-txean bazkaldu edo afaltzeko saria irabazi du.

Hogei umek parte hartu zuten Morkaiko Mendizale Elkar-teak eta Karakate Mikologi Elkarteak elkarlanean antolatu zutenperretxikoak ezagutzeko irteeran. Joan zen domekan eguniluna eta euritsua egin zien arren, pare bat orduz aritu zirenperretxiko bila Karakate mendiaren magaletan. Batutako aleakAzkueko San Roke baselizaren arkupeen babesera eraman zi-tuzten gero. Han, Karakate elkarteko lagunek perretxikoei bu-ruzko azalpenak eman zizkieten.

Perretxiko bila, euripean

Xabier Loiola txapeldunorde Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Txapelketani

Iruzubietako (Bolibar) bolatokian jokatu zuten Euskal Herriko 28.Hiru Txirlo Bola Txapelketako azken jardunaldia -laugarrena-, joanden urriaren 28an. Unai Loiola elgoibartarra gailendu zen Iruzu-bietako saioan, baina sailkapen nagusian Asola Berri elkarteko Bi-ttor Astigarraga eibartarrak lortu du lehen postua, gizonezkoetan,lau jardunaldietan 21 txirlo botata. San Migel taldeko Xabier Loiolaizan da txapeldunordea, guztira 18 txirlo botata. Bikoteen katego-rian, Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea elgoibartarrek jantzi dutetxapela (36 txirlo). Taldeetan, Asola Berri A nagusitu da, 74 txirlo-rekin, eta San Migel Ak (56) eskuratu du hirugarren postua.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 23

Page 24: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

MERKATU TXIKIA24

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Berogailurako gasolioaren azpiegitura zentrala duenkomunitate batean, gasolioaren depositua egoera osotxarrean dago eta inbertsio handia egin behar da kon-pontzeko. Horregatik aztertzen ari gara gas naturalajartzea gasolioa kenduta. Jakin nahiko nuke zenbatekoadostasuna behar den aldaketa hori egin ahal izateko.

Hornigai aldaketa (gasoliotik gasera) eta depositu zaharraaldatzeak berez, ez du esan nahi zerbitzu hori gabe gelditukodenik inor. Hori bai, sistema zentralizatu hori kentzeaz gain,ur beroarentzako gailu edo berogailu indibidual berriak jarribehar baldin badira, jabekideen hiru bostenen botoak beharkodira.

Zure komunitatean berogailu sistema zentrala eta ur bero-aren sistema aldatzeaz gain, galdara indibidualak jarri nahibaldin badira, interes orokorreko zerbitzu bat kentzeaz arikoginateke berbetan. Eta aldaketa hori, jakina, legeak ezarritakoarauak betez egin beharko zenukete. Horretarako jabekideengehiengo kalifikatu bat behar da, hau da hiru bostenen ones-pena izatea.

AHOLKUA: Hornigaia aldatu eta depositu zaharra be-rriagatik ordezkatu nahi bada bakarrik, nahikoa dagehiengoak alde bozkatzea.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAsteazken eta ostiral goizetan lanegingo nuke, adinekoak zaintzen edogarbiketa lanak egiten. ( 684 318 696 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago. ( 632 061 103 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago. Goizez.( 652 668 877 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, base-rrietan ere bai. ( 674 687 863-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo zerbitzari la-netarako prest nago.( 634 434 416-----------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen da edozein laneta-rako. Erabateko malgutasuna.( 631 714 707-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago. Orduka.( 629 872 270 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago. Ordukaedo interna. ( 688 738 823 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko edogarbiketak egiteko prest nago. Ordukaedo interna. ( 688 718 853 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. ( 602 047 812-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketa lane-tan jardungo nuke. Baserriko lanak ereegiteko prest. Esperientzia daukat.( 631 827 339 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeanzein ospitalean. Gidabaimena dut.( 631 343 232 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta etxeko garbiketakegingo nituzke. Orduka. ( 664 357 381 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketak egi-teko prest nago. Arratsaldez eta gauez.( 632 898 972 -----------------------------------------------------------------------------------------Sukalde laguntzaile edo zerbitzari lane-tarako prest. Gustura jardungo nuke ba-serriko lanetan ere. ( 640 312 987 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egiten ditut.( 664 009 315 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egiten ditut.( 631 115 608 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketak egiteko eta adinekoak zain-tzeko prest nago. Esperientzia daukat.( 640 312 987 -----------------------------------------------------------------------------------------Emakumezkoa eskaintzen da adinekoakedo umeak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko. Arratsaldez edo gauez.( 646 821 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan edo zerbitzari lanetanaritzeko prest. Esperientzia handia. Adi-nekoak ere zainduko nituzke. Orduka.( 631 363 056 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna umeak zaintzekoedo etxeko lanak egiteko prest.6:00etatik - 11:00etara. ( 617 248 087 -----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko prest nago. Arratsal-dez. ( 606 612 288 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko edogarbiketa lanetarako prest nago. Ekono-mia ikasketak eginda dauzkat. ( 632 893 515 -----------------------------------------------------------------------------------------Ume edo nagusiak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. ( 685 724 861 / 943 748 899 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna pertsona nagusiakzaintzeko prest. ( 626 435 491 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska gaztea eskaintzen da garbiketakegiteko edo adinekoak zaintzeko. Espe-rientzia eta erreferentzia onak ditut. ( 688 712 075 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak orduka zaintzekoprest nago. ( 633 401 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edo su-kaldari laguntzaile lanak egiteko prestnago. Interna edo orduka. ( 602 047 812

EskaintzakDBHko eskola partikularrak ematekopertsona behar dut. ( 617 386 198----------------------------------------------------------------------------------------Eibarko jatetxe baterako pertsona eus-kalduna behar da, jangela eta barra-rako. Bidali CV-a iansola@telefonica.nete-postara.----------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko denda batean lan egitekoneska bat behar da lehenbailehen. Ezin-bestekoa da euskaraz hitz egitea. Bidalicurriculumak: [email protected]

ETXEBIZITZAK.....................Etxebizitza alokagai Deban, abendutikuztailera arte. Egoera onean eta ondokokatua. Oso prezio interesgarria. ( 669 339 529 ----------------------------------------------------------------------------------------

Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 626 329 979

GARAJE ETA LOKALAK......Garaje itxia saldu edo alokatzen da.103 m2. 4,10 metroko altuera. Igeltse-ritza edo margoketa biltegi moduan era-biltzeko egokia. Baita autokarabanakgordetzeko ere. Olasope inguruan.Arratsaldez deitu. ( 661 827 292

BESTELAKOAK...................82koen kinto bazkaria, azaroaren18an, Sigman. 50 euro sartu, 30350007 23 0071134433 kontuan.13:30ean luntxa, 14:00etan argazkia,15:00etan bazkaria Sigman. ----------------------------------------------------------------------------------------Hankan eraztuna duen txori txiki batagertu da Ibartxiki baserrian. ( 943 740 201----------------------------------------------------------------------------------------Gazteentzako logela salgai, osorik edozatika. ( 943 742 596 - 659 539 862----------------------------------------------------------------------------------------Ene Bada dendako poltsa bat ahaztunuen zapatuan Ubitarte inguruko bankobatean, erropa erosi berriekin.( 679 703 248----------------------------------------------------------------------------------------Mendiko bizikleta salgai, ez dudalakoerabiltzen. ( 660 933 887----------------------------------------------------------------------------------------La Union Elkarteko bazkide-akzioa sal-gai. Baldintza ezin hobeak. ( 679 578 115

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 24

Page 25: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

ZORIONAK 25

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Maule, zorio-nak; 6 urte, seku-lakoak!

Z o r i o n a k ,Oihane! 9 urteeder bete dituzu!Segi horrela!Muxu handi bat,bereziki, Saioarenpartez.

Zorionak, Maia-len, azaroaren6an 2 urte betez e n i t u e l a k o .Nuria eta Leirerenpartez.

Zorionak, Nuria.azaroaren 7an10 urte bete zeni-tuelako. Leirereneta Maialenenpartez.

Z o r i o n a k ,Nuria! 10 urte!Gora eta gorazoaz. Muxu handibat etxekoen, etabereziki Leirereneta aittitta-ama-men partez.

Zorionak, Esta-nis! Jada urtetxobat! Ilargiraino etabueltan maite zai-tugu. Elene, aitaeta ama.

Zorionak, kilker,azaroaren 7an 2urte egin zenitue-lako. Aupa,Luma! Etxekodenon partez.

Zorionak, po-txola, 10 urteegin dituzulako.Jarraitu beti be-zain alai. Muxubat Leireren, aita-ren eta lagunenpartez.

Zorionak, Izai eta Luken, azaroaren2an 7 eta 8 urte bete zenituztelako.Muxu pila bat familia osoaren partez.

Zorionak, Beñat eta Intza, zuen 11.urtebetetzean! Patxo bana etxeko guz-tion partez.

Zorionak, Elena,azaroaren 7an10 urte egin zeni-tuelako. Muxuaketxekoen eta bere-ziki, Mariarenpartez.

Zorionak, Lucia,.hilaren 8an 7 urteegin zenituelako.Etxekoen eta bere-ziki, Markel etaSareren partez.

Concha Azkue Villar2017ko urriaren 31n hil zen, 96 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Hegaldi, amets eta

bizipen bakoitzean

zure presentzia beti izango dugu

gure bihotzetan

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,edo [email protected] e-postara bidali.

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 25

Page 26: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

AGENDA

10 BARIXAKUA19:00 Argazki erakusketa. Biziki. HiriAsko kulturgintza elkarteak antolatuta, Kul-tur Etxeko sotoan.20:30 Antzerkia: Kuadernoa zuri. HikaTeatroak taularatuko du, Herriko Antzo-kian.

12 DOMEKA16:00 Ipuin-idazte tailerra, Mendaron.Peru Magdalena Arriagarekin idatzikodute ipuina. LH4tik LH6rako umeentzako.Mendaroko Ludotekan edo Gaztelekuaneman behar da izena.

13 ASTELEHENA18:00 Eulogio Manceboren argazki era-kusketa ikusteko azken eguna. 20:30 arteegongo da zabalik, Kultur Etxeko erakus-keta gelan.

14 MARTITZENA19:00 Mendi emanaldia. Ihintza Else-naar Perun eskalatzen. Morkaikok antola-tuta, Musika Eskolako auditoriumean. 19:30 Bakegileek Parisera antolatuduten martxaren berri emateko batzarra.Elgoibarko Sarek antolatuta, Kultur Etxekohitzaldi gelan.

15 EGUAZTENA19:00 Literatur emanaldia. Gaur dagero. Kirmen Uribe eta Alaine Agirre. Ha-maika Litera taldeak antolatuta, JasoneOsoro elgoibartarrak gidatuko du saioa.Musika Eskolako auditoriumean.

16 EGUENA18:00 Gurasoentzako formazioa: Jola-saren garrantzia umearen garapenean. 0-6 eta 6-12 urtekoen gurasoentzat.Kalamua guraso elkarteak, EIGK-k, Arrei-turreko eta haurreskolako gurasoek etaOngizate Sailak antolatuta.20:00 Hitzaldia: Gaurko gizakiarenbarne irrika. Jose Cruz Igartuak eskainikodu, musika eskolako auditoriumean.

21:30 Morkaikoren mendi emanaldiak:Iosu Juaristi elgoibartarraren ikusentzunez-koa. Lanbroa tabernan.

17 BARIXAKUA17:30 Kiribil. Elgoibarko Izarrak antola-tuta, Maalako parkean. 20:30 Aurrez grabatutako opera ema-naldia: La Boheme. Herriko Antzokian.Sarrerak Kutxabank bidez edo zapatuetanHerriko Antzokiko lehiatilan, 19:15etik21:45era.

26

Zinea (Herriko Antzokian)

‘It’

11 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)12 domeka, 19:0013 astelehena, 21:30

‘Capitán calzoncillos’

12 domeka, 16:30

‘En la via láctea’(Ongarri zinekluba)

16, eguena, 21:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:0010 Barixakua GARITAONANDIA11 Zapatua ETXEBERRIA12 Domeka ETXEBERRIA13 Astelehena FERNANDEZ14 Martitzena YUDEGO15 Eguaztena ORUESAGASTI16 Eguena BARRENETXEA17 Barixakua IBAÑEZ

GUARDIAK 20:00 - 22:00Guardia Elgoibartik kanpora de-nean, asteburuetan izan ezik:BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar)San Agustin, 3 - 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

1053 alea:Maquetación 1 09/11/17 12:18 Página 26

Page 27: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

Sendian beti maitagarriata goxoa izan zeralagun artean umoretsuaoso argia gaineraarrazoia ta grazia berrizzendun hitzetik hitzeragu agurtuta orain bazoazzu atsedena hartzerabeti izar bat izandakoaizarrekin elkartzera.

Jose Mari Irusta Larrañaga1947/04/21 - 2017/10/27

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Maria Teresa Lizundia Muguerza2017ko urriaren 30ean hil zen, 77 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,

ez zaitugu inoiz galduko

gure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

Txomin Barrenetxea Urkiola“Borrajen”

2017ko azaroaren 5ean hil zen, 78 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Aitxitxa Txomin,zure indarra eta adoreagogoan dugun bitartean,

beti izango zara gure artean.

1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:02 Página 3

Page 28: 1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:01 Página 1 … al dago zure erretina? ikusmena zaintzeko zerbitzu berria daukagu! U rtero agertzen dira glaukoma, DMAE, erretinopatia eta erretina-askatze

1053 azala:Maquetación 1 09/11/17 12:02 Página 4