05osabuletina14 09

4
2014ko iraila KAZETARIENTZAKO HEZIKETA TAILERRA, «ADINGABEAK ETA ALKOHOLA» EGITARAUAREN BARRUAN Adingabeen gehiegizko kontsumoa era- goztea eta jokabide horiekiko permisibitate giro soziala amaitzea da Adingabeak eta alkohola programaren helburu nagusia. Programak hainbat neurri dakartza hez- kuntza, osasun eta familia eremuetan abian jartzeko. Oraingoan, kazetarientzako heziketa tailer teoriko-praktikoa antolatu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Doako lantegi horretan, adingabeen alkohol kontsumo- aren inguruko gorabeherak aztertuko dira prebentzio teknikarien eta osasun arloko komunikazio adituen laguntzaz. EUSKARAZKO ESKAINTZA KORPORATIBOA GERO ETA ZABALAGOA DA ETENGABEKO PRESTAKUNTZAN Osakidetzako Euskara Planean ezarritakoarekin bat etorrita, Erakunde Zentra- letik antolatzen diren euskarazko prestakuntza ikastaroak ugaritzen ari dira. Urrian, esaterako, euskara beren-beregi langai duten ikastaroak bazter utzita, honako ikastaro hauek dira hastekoak: Genero indarkeria: kasu praktikoak, Presioak eragindako ultzeren prebentzioa eta zainketa, Erizaintzako metodo- logia eta zainketen kudeaketa: Osanaia, Talde lana esparru sanitarioan: trebe- ziak, Adimen emozionala, Eskuen higienearen zainketa atentzio sanitarioan eta Pazientearen segurtasunari buruzko oinarrizko ikastaroa. Esan gabe doa eskaintza ugaritze hori bat datorrela Osakidetzako 2. Euskara Planak ezarritakoarekin, euskararen erabilera Osakidetzako langileen etenga- beko prestakuntzan areagotu egin behar baita apurka-apurka; izan ere, Plan- gintzaldiko hirugarren urterako, etengabeko prestakuntza eskaintza korpora- tiboan, euskarazko ikastaro kopuruak Osakidetzako langile elebidunen por- tzentajearen erdira heldu beharko du apurka-apurka. EHU-K GIZA ANATOMIAKO ATLASA IKASLIBURUA EUSKARATU ETA PLAZARATU BERRI DU EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZAREKIN Anatomiaren arloko erreferentzia li- buru hau Marbán argitaletxearen Máster Atlas de Anatomía lanaren itzulpena da. Atlasak giza anatomia- ren euskarazko terminologia osoa biltzen du, irudi zehatzekin batera. Medikuntzan ez ezik, Osasun Zien- tziekin zerikusia duten beste hainbat arlotan ere baliagarria da, zuzenean edo zeharka: Erizaintzan, Fisiotera- pian, Odontologian, Biologian, Far- mazian, Gorputz Hezkuntzan, Psiko- logian, Hezkuntza Terapian, bai eta Dantzan eta Artean ere. Atlasak 725 orrialde eta hamalau atal ditu, giza aparatuen eta siste- men arabera antolatuak. Lehenengo kapituluan, giza gorputza bere oso- tasunean azaltzen da, eta ondokoe- tan, atalka: larruazala, lokomozio aparatua (muskuluak, eskeletoa eta giltza- durak), bihotz-odoletako aparatua, digestio aparatua, arnas aparatua, gernu- eta ugal-aparatuak, immunitate sistema eta sistema endokrinoa, nerbio siste- ma, eta, azkenik, zentzumen organoak. Liburua osatzeko, glosario bat erantsi da bukaeran, izendapen guztiak lau hizkuntzatan dituena: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez (nazioarteko Nomina Anatomicaren arabera). URIBE-AREETAKO EGUNEKO OSPITALEA OSASUN MENTALEKO ARAZOAK DITUZTEN PAZIENTEENTZAT Uribe-Areetako eguneko ospitalea Osa- kidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean dagoen arreta zerbitzua da, eta osasun mentaleko arazoak dituzten per- tsonei eguneko etengabeko arreta inten- tsiboa eskaintzen die erregimen anbula- torioan, Getxoko esparru geografikoan. Zentro horrek hogeita hamar paziente- ri arreta eskaintzeko gaitasuna du, eta horri esker, buruko gaixotasun larriak di- tuzten pertsonentzako arreta zerbitzuen eskaintza handitu egin da Uribeko es- kualdean.

Upload: afmenica

Post on 29-Jun-2015

55 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: 05osabuletina14 09

2014ko iraila

KAZETARIENTZAKO HEZIKETATAILERRA, «ADINGABEAK ETAALKOHOLA» EGITARAUARENBARRUANAdingabeen gehiegizko kontsumoa era-goztea eta jokabide horiekiko permisibitategiro soziala amaitzea da Adingabeak etaalkohola programaren helburu nagusia.Programak hainbat neurri dakartza hez-kuntza, osasun eta familia eremuetanabian jartzeko.Oraingoan, kazetarientzako heziketa

tailer teoriko-praktikoa antolatu du EuskoJaurlaritzaren Osasun Sailak. Doako lantegihorretan, adingabeen alkohol kontsumo-aren inguruko gorabeherak aztertuko diraprebentzio teknikarien eta osasun arlokokomunikazio adituen laguntzaz.

EUSKARAZKO ESKAINTZA KORPORATIBOA GERO ETAZABALAGOA DA ETENGABEKO PRESTAKUNTZANOsakidetzako Euskara Planean ezarritakoarekin bat etorrita, Erakunde Zentra-letik antolatzen diren euskarazko prestakuntza ikastaroak ugaritzen ari dira.Urrian, esaterako, euskara beren-beregi langai duten ikastaroak bazter utzita,honako ikastaro hauek dira hastekoak: Genero indarkeria: kasu praktikoak,Presioak eragindako ultzeren prebentzioa eta zainketa, Erizaintzako metodo-logia eta zainketen kudeaketa: Osanaia, Talde lana esparru sanitarioan: trebe-ziak, Adimen emozionala, Eskuen higienearen zainketa atentzio sanitarioaneta Pazientearen segurtasunari buruzko oinarrizko ikastaroa.Esan gabe doa eskaintza ugaritze hori bat datorrela Osakidetzako 2. Euskara

Planak ezarritakoarekin, euskararen erabilera Osakidetzako langileen etenga-beko prestakuntzan areagotu egin behar baita apurka-apurka; izan ere, Plan-gintzaldiko hirugarren urterako, etengabeko prestakuntza eskaintza korpora-tiboan, euskarazko ikastaro kopuruak Osakidetzako langile elebidunen por-tzentajearen erdira heldu beharko du apurka-apurka.

EHU-K GIZA ANATOMIAKO ATLASA IKASLIBURUAEUSKARATU ETA PLAZARATU BERRI DU EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZAREKINAnatomiaren arloko erreferentzia li-buru hau Marbán argitaletxearenMáster Atlas de Anatomía lanarenitzulpena da. Atlasak giza anatomia-ren euskarazko terminologia osoabiltzen du, irudi zehatzekin batera.Medikuntzan ez ezik, Osasun Zien-

tziekin zerikusia duten beste hainbatarlotan ere baliagarria da, zuzeneanedo zeharka: Erizaintzan, Fisiotera-pian, Odontologian, Biologian, Far-mazian, Gorputz Hezkuntzan, Psiko-logian, Hezkuntza Terapian, bai etaDantzan eta Artean ere.Atlasak 725 orrialde eta hamalau

atal ditu, giza aparatuen eta siste-men arabera antolatuak. Lehenengokapituluan, giza gorputza bere oso-tasunean azaltzen da, eta ondokoe-tan, atalka: larruazala, lokomozio aparatua (muskuluak, eskeletoa eta giltza-durak), bihotz-odoletako aparatua, digestio aparatua, arnas aparatua, gernu-eta ugal-aparatuak, immunitate sistema eta sistema endokrinoa, nerbio siste-ma, eta, azkenik, zentzumen organoak.Liburua osatzeko, glosario bat erantsi da bukaeran, izendapen guztiak lau

hizkuntzatan dituena: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez (nazioartekoNomina Anatomicaren arabera).

URIBE-AREETAKO EGUNEKOOSPITALEA OSASUNMENTALEKO ARAZOAKDITUZTEN PAZIENTEENTZATUribe-Areetako eguneko ospitalea Osa-kidetzaren Bizkaiko Osasun MentalekoSarean dagoen arreta zerbitzua da, etaosasun mentaleko arazoak dituzten per-tsonei eguneko etengabeko arreta inten-tsiboa eskaintzen die erregimen anbula-torioan, Getxoko esparru geografikoan.Zentro horrek hogeita hamar paziente-

ri arreta eskaintzeko gaitasuna du, etahorri esker, buruko gaixotasun larriak di-tuzten pertsonentzako arreta zerbitzueneskaintza handitu egin da Uribeko es-kualdean.

Page 2: 05osabuletina14 09

2014ko iraila

marga saenz herreroAkutuentzako Ospitalizazio Unitateko psikiatra ondokoa Arabako Unibertsitate Ospitalean

Generoen arteko berdintasuna lortzea da Marga Saenzen helburua eta ametsa (1968, Madril). ArabakoUnibertsitateko Ospitalean aritzen da, Psikiatrian, eta Akutuentzako Ospitalizazio Unitateko psikiatraondokoa da, Psikiatria irakasten du EHUko Arabako campuseko Medikuntza Fakultatean, eta OsasunMentalaren Elkarteko kide da. Dioenez, generoen berdintasuna lantzen du «une oro eta tokiguztietan». Horri lotuta, hitzaldi ugari antolatzen ditu, baita parte hartzen ere. Hori gutxi balitz bezala,liburu bat argitaratuko du laster Europa osoan.

Irailaren 12an, Genero Berdintasu-naren Aldeko I. Jardunaldiak eginzenituzten Osakidetzan; zeuk anto-latuta, gainera. Emaitzarekin gustu-ra?Nire balorazioa oso baikorra da. Helbu-rua zen generoa Psikopatologiaren etaOsasun Mentalaren esparruan ikuska-tzea. 180 eta 200 ikus-entzule ingurubertaratu ziren, eta egia esan, ohikoa-rekin alderatuta, oso kopuru handia da.Osasun Mentalaren Elkarteko kideanaiz, eta genero berdintasunaren ingu-ruko ekimen ugaritan aritu naiz antola-tzaile zein parte-hartzaile. Tamalez, ha-lakoetara oso jende gutxi batzen da: 20eta 30 lagun artean.Poztekoa da gorakada hori. Bainagizartean islatzen al da? Nolakoada egungo egoera?Egoera txarra da, tristea. Krisi garaietanemakumeen eskubideak urratzeko joe-ra dago. Aurtengo udan, genero indar-keria kasuek ikaragarri egin dute gora,eta hori egoera latzaren adierazle argiada. Emakumeen eskubideak etengabezapaltzen dira: adibidez, hor dago Hon-darribian alardearen jaian gertatutakoa.Emakumeak iraindu eta harrikatu zituz-

«Generoak modu nuklearreanmarkatzen du gizabanakoennortasuna eta subjetkibitatea»

gokionez, justiziazkoa iruditzen zaitepeen legea bere horretan uztea. Ga-llardonen legea emakumeen eskubide-en atzerakada argia izango zen. Azke-nean, eutsi egin diogu aukeratzeko es-kubideari. Bestalde, udan EspainiakoBarne Ministerioak abiatu zuen kanpai-na aipatu nahi nuke. Emakumea erru-duntzat jotzeko mezuak zabaldu zituz-ten: ez zaitez igo bakarrik igogailuan,ez ezazu idatzi zure izena etxeko pos-tontzian... Mezu itxuragabeak dira,beste garai batekoak. Zer eraso gerta-tzen diren ikusita, errudunak emaku-meak direla zabaltzen dute. Emakumeguztiok beldurrez bizi gara, eta ez da bi-dezkoa.Hezkuntzan gaia lantzea beharrez-koa da, ezta?Nire ustez, oso garrantzitsua da bai, oi-narria. Haurrei oso nortasun estua inpo-satzen diegu, batez ere mutikoei. Emo-zioak ez adierazten, ahulguneak ezku-tatzen eta sufrimendua estaltzenirakasten diegu. Mutiko batek gonakjantzi nahi izatea guztiz zigortuta dago,eta oihartzun eta eztabaida handia so-rrarazten du. Aldiz, neskato batek fut-bola atsegin badu eta talde batean par-

ten ospakizunean parte hartu nahi iza-teagatik. Zein da arazoa, baina? Halakogertakariek sufrimendu psikikoa eragi-ten dute, eta, horrenbestez, psikologo-en zein psikiatren kontsultetan gizonez-koak baino emakume gehiago egotea.Berdintasunetik oso urrun gaudeoraindik. Zein dira adierazlerik ar-gienak, zure ustez?Agerikoa da berdintasun falta. Nireikuspuntutik, hiru dira adierazle nagu-siak: lehen aipatu ditudan genero indar-keria kasuak, etxeko lanen banaketadesorekatua eta kristalezko sabaia.Kristalezko sabaia?Errepara dezagun ardurazko lanpostue-tan: Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoa-ko zerbitzuburu gehienak gizonezkoakdira. Unibertsitatean nengoen garaian,ikasleen %70 emakumeak ginen. Be-raz, uste dut badirela ardurazko kar-guetarako oso ondo prestatutako etabalio handiko emakumeak, baina ezdago bakar bat ere. Hori ere berdinta-sun faltaren isla da.Ardurazko karguei erreparatuz, zeresango zenuke politikariek egitenduten lanaz?Haurdunaldia eteteko eskubideari da-

Page 3: 05osabuletina14 09

te hartzea erabakitzen badu, hori txalo-tu egiten da: neskato ausarta dela uler-tzen dugu. Eta galtzak jantzi nahi badi-tuzte, hori, noski, ohikoa da, normalaikusten dugu. Arropak ez dira emaku-meenak edo gizonezkoenak, eta eztakoloreak ere. Zuk zeuk gelan landuko duzu gaia,ala?Nik beti lantzen dut gaia, toki guztie-tan. Aurten, esaterako, elikatze jarreraarazoak landu ditut ikasleekin. Oso dei-garriak dira anorexia eta bulimia ka-suen portzentajeak: hamarretik zortziedo bederatzi emakumezkoak izatendira. Duela bi mendetik hona, datuakez dira aldatu, eta hori ez da normala.Datuak interpretatzen baditugu, ageri-koa da oso aurrerapauso gutxi emanditugula. Estereotipoen ondorioa daMendebaldean eratu den gorputzarenirudia: argaltasun maila hori normaletikkanpo dago, guztiz neurrigabea.Liburu bat argitaratuko duzu laster.Zein da gaia?Alemaniako Springer argitaletxearekinari naiz, bai. Gai medikoak lantzen di-tuzte. Argitaratuko dugun liburuarenizenburua Psychopathology in Women.Incorporating Gender Perspective intoDescriptive Psychopathology. Izenbu-ruak dioen bezala, psikopatologia az-terketa egiten dugu, genero ikuspegi-tik. Genero zentsura dagoela uste dut:genero maskulinoa da balio neutroa,eta genero femeninoa harekin erlazio-natzen dute. Jarrera edo sintomak pa-troi maskulinoan oinarrituta sailkatzenedo etiketatzen dira, eta hori aldatuegin behar dugu. Emakumearen sinto-mak eta jarrerak etengabe psikiatriza-tzen eta psikologizatzen dira. Osasunmunduan emakumeaz aritzen garene-an, dena haurdunaldiarekin, erditzea-rekin edota bular ematearen faseare-kin erlazionatzen dugu; baita Osakide-tzan bertan ere. Emakumezkoak amaez badira, osasun mundutik at uztenditugu. Osasun Mentalean ere berdingertatzen da: erditu osteko depresioa,menopausia, hilekoaren aurreko sin-dromea... Emakumearen gorputzarenpsikiatrizazioa zinezkoa izan da XIX.

mendean eta XX.aren hasieran. Aurrei-ritziek beti kalte egin dute emakumee-kiko pertzeptzioan eta haiei ematendiegun tratamenduan. Liburua Europaosoan zabalduko dugu, eta hasiera ba-tean, behintzat, ingelesez argitaratukodugu. Parte-hartzaile asko izan al ditu?Bai, noski. Ni editore lanetan nabil.Atalak koordinatzeko ardura izan dut,eta haietako bostetan parte hartu dut.Gainontzekoetan, mugitzen naizen es-parruetako profesionalek parte hartudute, esaterako: Osakidetzako profe-sionalak, EHUkoak, Madrilgo Uniber-tsitate Konplutentsekoak, LiverpoolgoUnibertsitatekoak eta New YorkekoRoberto Clemente Zentrokoak.Nondik hasi berdintasunerako bi-dea?Uste dut bi eremutan lan gogorra egi-ten hasi beharko genukeela: hezkuntzasisteman eta osasun munduan, hain

zuzen. Bi sistemetan berdintasunerakoagenteek egon beharko lukete ezin-bestean. Aurrerapauso handia litzatekehori. Zientzian ere landu behar dugu ge-nero berdintasuna. Duela gutxi argitara-tu zuten Science aldizkarian generoakontuan ez izatea zientzia gaizki egiteadela. Esparru horietan guztietan hobe-kuntzak egitetik hasi beharko genuke.Denok egin beharreko lana da. Ezinbestean. Ez da emakumeen, gizo-nezkoen, bisexualen edota transexua-len kontua. Gizaki guztiokin zerikusiadu, eta denoi eragiten digu: ez da per-tsonen kontua, giza eskubideen kon-tua baizik. Gaiarekin kontzientziatuta-ko emakume eta gizon asko daude.Berdintasuna bitarikoa balitz bezalaaurkezten dugu, baina hori oso zurru-na da, hausteko taburik zailenetakoa;horrexegatik, emakume guztiok elkar-tu beharko genuke, giza eskubideenalde egiteko denok batera.

IANIRE RENOBALES

Page 4: 05osabuletina14 09

gramatikaSINGULARRA ETA PLURALA:

Izen abstraktu batzuekin, gaztelaniak plurala ohi duen hainbat kasutan euskarak singularra du be-rezko:Familiak baditu esperantzak baino egokiago da beste hau: Familiak badu esperantza.Min hartzeko arriskuak areagotu egiten dira baino egokiago da Min hartzeko arriskua areagotuegiten da.Pazienteak libratzeko zailtasunak ditu baino egokiago: Pazienteak libratzeko zailtasuna du.

Plurala batzuetan ez da zuzena. Kontrolatu erretzeko gogoak forma okerra da; GOGO hitza singu-larrean erabili behar da: Kontrolatu erretzeko gogoa.

Pluralean erabiltzeko joera gaztelaniak eraginda sortu da, «ganas» hitza gehienetan pluralean era-biltzen delako: Tiene ganas de operarse = Operatzeko gogoak ditu.

Ez nahasi, ordea, pluraleko forma horiek NORK kasuarekin: Egizu gogoak ematen dizuna.

Ezezkako esaldietan partitiboan agertzen denean, aditza singularrean agertu behar da, jakina: Ezdu jateko gogorik.

Eta oraindik ere, gogoa lantzeko gogorik baduzu, hona hemen .

Iturburu nagusia: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (Patxi Petrirena)

EGINEZ GERO ≠ EGITEKOTAN

-(e)z gero eta -t(z)ekotan (baldintza zentzua duenean) sinonimotzat hartu izan dira, eta oker horioso zabalduta dago. Ez harritu honelakorik irakurriz gero:

• Berdinketa egotekotan, presidenteak lehentasunezko botoa edukiko du.

• Konstituzionalak aurka egitekotan, herri-galdeketa atzera liteke.

• Bat baino gehiago agertzekotan, lehenengoa bakarrik hartuko da kontuan.

Esaldi horiek honela behar lukete, noski:

• Berdinketa egonez gero, presidenteak lehentasunezko botoa edukiko du.

• Konstituzionalak aurka eginez gero, herri-galdeketa atzera liteke.

• Bat baino gehiago agertuz gero, lehenengoa bakarrik hartuko da kontuan.

Izan ere, baldintzazko esaldiak bi atal ditu: baldintza eta ondorioa. Bien artean kausa-ondorio erla-zioa dago, eta, beraz, lehenbizikoa betetzearen ondorioa da bigarrena:

• Berdinketa (baldin) badago, presidenteak lehentasunezko botoa edukiko du.

• Auzitegi Konstituzionalak aurka egingo balu, herri-galdeketa atzera liteke.

• Bat baino gehiago agertzen bada, lehenengoa bakarrik hartuko da kontuan.

-t(z)ekotan baldintzetan, ordea, ez da betetzen kausa-ondorio erlazioa; ia-ia, baldintzazkoa ez,baizik eta helburuzko esaldia dela esan daiteke hainbat kasutan: Tamaina txikiko tumorazioetan,kortikoideak injektatzeak emaitza onak izan ohi ditu, baina tumore handiak sendatzekotan, kirur-gia eta kistea erauztea beste irtenbiderik ez dago.

Erne, beraz, eta ea nola osatzen dituzun esaldi hauek -(e)z gero eta -t(z)ekotan erabiliz:

1) Sukarra ________(izan)___________, itzuli Larrialdietako Zerbitzura. (sukarra baduzu, itzuli)

2) Kalkulua _________(kanporatu)_______, gorde ezazu, eta eramaiozu zeure medikuari. (kanpo-ratzen baduzu, gorde eta eraman)

3) Bihar ospitaletik gertu ______(aparkatu)______, goiz jaiki beharko dugu. (goiz ez bagabiltza, jai!)

4) Zer aldatuko zenuke gainbegirale ____________(izendatu)__________? (izendatuko bazintuzte)

5) Guztiz _______(sendatu)_________, medikuaren esanak zintzo-zintzo bete beharko dituzu.(aginduak jator bete, eta, agian, sendatuko zara)

2014ko iraila

KOMIKIA dani fano

Hona hemen 2.hizkuntza

eskakizuneko idatzizkoazterketaren iazko

eredu bat

unitate didaktikoa

agenda13. JOSE ANTONIO AGOTE SARIA

OEEk, Osasungoa EuskalduntzekoErakundeak antolatzen du sari hori, LKSeta Mondragon Health-ekin lankidetzan,osasunarekin lotutako ikasgaieneuskarazko testuen sormena etaargitalpena bultzatzeko asmoz.

Lanak aurkezteko azken eguna:2014ko abenduak 31.

EUSKARAZKO TESIENDEFENTSARAKO BEHAR DIRENDIRU LAGUNTZEN DEIALDIA

Tesiaren zatiak beste hizkuntza bateraitzultzeak edo, ezinbestekoa balitz,defentsa eguneko interpretazio lanaksortzen dituen gastuetan laguntzeko.

Eskariak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 15era arte.

HIZKUNTZA ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO PROBETARAKO2014KO BIGARREN DEIALDIA

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 24anbukatu zen, eta datorren urriaren 8anargitaratuko da probetarako onartueneta baztertuen zerrenda. Idatzizkoazterketa azaroaren 8rako aurreikusten da.

webgunearen esteka

ariketak

webgunearen esteka

webgunearen esteka

ERANTZUNAK: 1.- izanez gero; 2.- kanporatuz gero; 3.- aparkatzekotan; 4) izendatuz gero; 5) sendatzekotan