zirriborro 1

20
KOLDO MITXELENA B.H.I. 1.ZENBAKIA - 2005eko Urtarrila

Upload: km25-koldo-mitxelena

Post on 07-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

zirriborro aldizkaria KM

TRANSCRIPT

Page 1: zirriborro 1

KOLDO MITXELENA B.H.I.

1.ZENBAKIA - 2005eko Urtarrila

Page 2: zirriborro 1

3

• Editoriala

-4-

• Ipuinak -5-

• Bertsoak/Poemak -7-

•Elkarrizketak

-9-

•Iritzia

-13-

•Abestiak -16-

•Musika atala -18-

•Liburu saila

-20-

Page 3: zirriborro 1

4

Kurtso berriarekin batera institutu berria etorri zaigu, eta honekin gauza berriak eratzeko nahia eta ilusioa. Idazle edo idazteko egonezinak garenontzat ia beti egon da aldizkari bat non gure artikuluak, poemak, ipuinak eta abar argitaratzeko aukera eman zaigun. Koldo Mitxelenan, adibidez, duela urte batzuk Aldizka Hemen aldizkaria zegoen. Baina institutu berrian gaudela, batxilergoan gehigao zehazteko, ez dugu aldizkaririk topatu. Horrek eta gure idatziak argitaratzeko baliabide ezak (argitaletxeen ezetzak gure adina aitzakiaz jarriz) gure aldizkari bat osatzeko ideia eman zigun. Hasieran utopia ilusionagarri bat zen, baina egunak igaro ahala eta pertsona gehiagoren animo eta nahiek ZIRRIBORRO aldizkaria aurrera atera dute. Denok dakigun bezala gela guztietako kortxoetan jarri genuen deialdiak pertsona asko animatu ditu aldizkarian parte hartzera. Lana proposatu eta gogo onez aritu dira azken hilabeteetan zehar. Gure nahia 2004ko abenduan lehenengo zenbakia ateratzea zen, baina talde guztiaren lan paregabeak bestelako aldizkari paregabea merezi du, eta horrek denbora eta dedikazioa behar du. Lanak biltzea, pilatzea, ordenatzea, ordenagailuarekin liskarretan ibiltzea eta abar…

Guregan sinistu ez zutenei buruz eta gure ideiekin egon diren sasi plagioak direla eta ez dut komentariorik egingo, egin dutenek zikina izango dute kontzientzia, eta hori nahikoa izango da beraien barruan izango duten zigorrarekin.

Ahal izan dugun eta hoberen egin dugu aldizkaria. Hilabete honetako zenbakia bi ipuinek irekitzen dute; Hurritzaren sustraiak, Itziar Vianak idatzitakoa eta Nire izebari, Garazi Agirrek idatzitakoa. Aratz Ramírez de la Piscinaren bi bertso; Zirriborro aldizkaria eta Euskara, bi poema; izenbururik ez duen Artadik idatzitakoa eta Gerrero Noche y Luna Llena Itziar Vianak idatzitakoa. Elkarrizketak bi izan dira, bata Trebinuko alkateari Itziar Saez de Cámarak egindakoa, eta bestea Rikardo Arregiri, Garazi Agirrek eta Itziar Vianak egindakoa. Hurrengoa iritzia da; Adin hau da guztietan txarrena, izena eman nahi ez duen pertsona batek erredaktatutakoa. Maitane Gómez, Nerea Holgado eta Eukene Unzaluk daramaten saila abestiak dira, eta hilabete honetan Kauta musika taldearen Ezinegona, Zaharrak berri eta Zoriontsu izango ditugu irakurgai. Musikarekin harremantean dagoen beste sail bat daukagu, musika atala; instrumentu ezezagunak ezagutzea ahalbidetzen duena, eta zenbaki honetan digderidooa dugu, Daniel Compañonek egindakoa. Azkenik liburu saila dugu, honetaz Livia Bartolomé arduratuko da eta guztiontzat interesgarriak diren liburuetaz arituko da; El mundo de Sofía, Soinujolearen semea, literatur berriak ahaztu gabe, noski, La sombra del viento, El bosque de los pigmeos eta hurrengo zenbakian agertuko diren gehiago.

Hona hemen ZIRRIBORRO aldizkariaren lehenbiziko zenbakia. Guztiok lan asko egin dugu aurrera ateratzeko eta institutuan zehar banatu ahal izateko. Gure nahia zuen gustokoa izatea da eta gogo onez irakurtzea. Hain egun berezietan gabiltzanez talde guztiaren partez urte berri ona izatea opa dizuegu eta zorionekoak izango zareten itxaropenez.

ZIRRIBORRO.

Page 4: zirriborro 1

5

HURRITZAREN SUSTRAIAK

[2004ko Gabonetako Kontakizunen 1.lehiaketan euskera modalitatean 1.sariko irabazlea]

Aitak jaioberria nintzela landatu zuen hurritza herriko baratzaren ixkin batean. Sendo

eta bakarti jaio zen, ni eta nire bi lehengusina txikiak hazten ikusi gintuen. Baratzaren ixkin batean zegoen, txakurraren etxolaren ondoan. Baratzeko horman bermatzen zelarik hazteko. Behin, betikoa ikusitakoarekin aspertua, adartxoek hormatik gain egin zuten, eta bizilagunaren intxaurrondoarekin berbetan jarduten zuen. Heldutu zenean txakurrari uda sargorietan itzala ematen zion, eta negu elurtuetan haizearen kontrako babesa. Udazken orotan biltzen genituen aitak eta nik zuhaitz maitatuaren hurrak. Familia guztiak gozatzen zuen hurritzaren zerbitzuaz.

Txakurra hil zenean jada ez zen gauza bera izan. Ez ginen paseora ateratzen ezta baso eta zuhaitzartetik elkarrekin jolasten, ezta ehizara joaten, ezta bazkalostean soberan geraturiko janaria plater batean eramaten, ezta hainbeste atsegin zuen erregosiaren salda ogi gogortuan bustitzen. Bere gauza guztiak desagertu egin ziren, baina nik bere lepokoaren plakak hurritzaren ondoan botata aurkitu eta mimoz gorde egin nituen. Aita hil, eta gauza bera gertatu zen. Herrian bere gauza guztiak desagertu egin ziren, edo desagertarazi egin zituzten, nork auzi dezake arrazoiak jakin gabe? Geroztik aitonak hurritzaren fruituak txikiagoak eta urriagoak zirela auzitu zuen. Urteak igarota, udazken orotan biltzen nituen bere hurrak. Udaberri eta uda partean bere enborraren ondoan idatzi egiten nuen, bere hostoek nik idatzitakoa irakurtzen zuten, haizearekin dantzan zebiltzala, bero eta eguzki izpietatik neukatela babespean.

Etxe barruko giroa izoztu eta jasangaitza bihurtu zenean, aitonak udaberriro zulo sakon bat egiten zuen hurritzaren ondoan baratzeko tuberiak aldatzeko. Arratsalde guztietan zebilen baratzean, tuberiak berritzearen aitzakiarekin, landatzen, jasotzen... Nik txakurraren etxola bakartitik begiratzen nuen, begirada galdua nuela bizitzari zentzua aurkitu nahian. Aitonak egindako txantail emozionalagatik, malkoei nola eutsi pentsatzen.

Gaztaroa helduta, hiruzpalau ohiu entzunagatik eta begietako ihintzak behartua, alde egiteko eta berriro ez itzultzeko erabakia hartu nuen.

Urtebete igarota, itzuli egin nintzen, baina, hurritza jada ez zegoen. Begiak sutan nituela aitonarengana joan eta arrazoia galdetutakoan, hur gutxi eta txikiak ematen zituela entzun behar izan nuen, aitzakia. Bazeuden baratza hartan aitak eta biok landatutako udare eta sagarrondoak. Fruitua ez zela lehengoa zioen aitonak, eta orain bi sagarrondo soilik diraute baratzean. Duela gutxi, udazkenean, bisitan joan nintzela, baratzera so egin eta ez zegoen txakurraren etxola. Tuberia berriak jartzeko oztopoa zen, aitonaren aitzakia. Eroan zituzten herritik txikitan nituen oroitzapen maitatuenak, hurritza, txakurraren etxola… Han igaro nitueneko haurtzaroaren une gozoenak, eta orain gaztaroko une garratzenak… Zenbat une zoriontsu ikusi izan dituzten hurritza eta txakurraren etxola… Suhartasunez eutsi nien erretinan denboraren poderioz grabatutako oroitzapenei, begiak ixtean han jarrai dezaten itxaropenez. Begiak irekita, oroitzapen guztiak suntsitu dituelako aitonak. Agian une gozoak oroitu nahi ez dituelako, agian berarekin bizitza garratzegia izan delako, agian bere haurtzaroan hurritzez egindako makilarekin jotzen zutelako, beharbada ardo zaharra delako eta berarengana hurbiltzen den orori konturatu gabe unea ozpintzen diolako. Agian bere bizitzan zehar eraiki duen guztia denborak usteldu duelako, edo dena ustekabean geratatu delako, edo bere bizitzaren ohial beltzean klarion zuriz ezinezko bizi zoriontsuegia marrazten saiatu delako, eta denborak klariona ezabatu duelako... Dena dela nire sustraiak ez daude herri hartan jada. Hego haizeak jotzen duenean eta nostalgiak baratzean topatzean, nire arimak ez du jada sentitzen herri hura nire sorterria. Hurritzaren sustraiak erbesteratu zituztenean, herri hurarenganako estima guztia hego haizeak eraman zuen hegan, udazkenean.

Itziar Viana.

2004ko Abenduan.

Page 5: zirriborro 1

6

Nire izebari: Nire bizitzan idatzi nuen lehenengo gutuna zuretzat izan zen. Sei urte besterik ez nituen. Letra traketsa eta ideia eroak, baina harrezkero ez diot idazteari utzi, Maite, eta hau izango da, edo horrela uste dut behintzat, idatziko dizudan azken gutuna. Noizbehinka ikusten zintudan, urtean behin edo birritan, monjina zinenez, beti han-hemenka zenbiltzan txiroak laguntzen, zure bizitza ematen. Nik ez nuen Jainkoarengan sinisten, baina bai zure istorioetan: Nire adineko neska-mutilak kaletik oinutsik ikusten zenituen horietakoak, hamabi urteko neskatoak haurdun, berrogehita hamar urteko gizonak hiltzorian, eta zu han, beti zerbait egiteko prest. Zuri nebarik txikiena galdu zitzaizun munduari agur esan gabe. Egun batetik bestera Gasteiztik joan eta ez zen bueltatu, eta zuk, zure kargu garrantzitsua aprobetxatuz, munduan zehar ibili zinen, Mattin Ibaiondoren arrastoaren bila. Bere aztarnarik ez zenuen topatu, baina hauen ordez munduko gaixotasun, errumeskari eta goibeltasunak ezagutu zenituen. Egia da oso urriak izan zirela zure alboan zure istorioak arretaz entzuten pasa nituen momentuak, amonaren sukaldea garbitzen genuen bitartean, baina egun batean dena aldatu zen. Telefono dei batek aitari malkoak atera zizkion eta hauek arrapaladan erortzen ziren einean, egunsentiko argia bezain ahula zen ahots batek eman zidan berria: -Izeba Maite gaixorik dago. Minbizia dauka, Angolan hartutako sukarren eraginez.

Geroztik gauzak nabarmenki zaildu ziren guztiontzat. Nik ez zintudan berriro ikusi. Beno, bai; behin kaletik zehar zindoazela, amaren besotik hartuta, zein baino zein ahulago, kotxeko lehiatilatik ikusi zintudan eta zu besarkatzera irten nintzen korrika batean, baina agurtzerakoan "gero arte" bat besterik ez nizun esan, ez nuelako pentsatzen hura ikusten zintudan azken eguna izango zela; ez nekielako hura zela zure besoa heltzen nuen azken momentua. Urtebetetze egunetan hitz egin genuen birritan edo hirutan askoz jota. Zure ahots gozoak bibolin baten goibeltasunez kantatzen zidan haritik. Kemena erakutsi nahi zenuen, baina indargabe zeunden, han, Madrileko hospitaleren batean, familiarengandik urrun. Ez zenuen ni bisitan joatea nahi. Lotsa ematen omen zizun nik zu horrela ikusteak, bizitza eta heriotzaren arteko sokaren gainean, dantza lirain bat deskribatzen. Batzuetan gora, besteetan behera, baina sokaren amaierara heldutakoan, bagenekien denok zer aurkituko zenuen. Azkenean dantza bukatu zen. Zuk dantzan jarraitzeko guk egindako esfortzuek ez zuten ezertarako balio izan, zure dantza behingoz bukatu beharrean zeunden, bizitza kolokan izateak neke izugarriegia zen zuretzat. Zure hiletarako zerbait idatzi nahi izan nuen, baina ez zidaten utzi, ez omen zelako aproposa zure biloba batek azken agurra ematea. Antza, egokiagoa zen ez dakit nongo ez dakit zein elizgizon famatu batek hitzaldi bat botatzea zure omenez, mundu horretan oso garrantzitsua omen zinelako. Berak hitz egiten, eta zure familia, fedegabea, isilik. Orduan ez nuen egoera hori ulertu, baina urteak pasa eta gero ulertu dut zergatik ez zidaten behar bezalako agurra egiteko baimenik eman, eta ulertu nuenean min handiagoa sentitu nuen. Zuk sinistu zenuen Jainkorengan, ez dut sinisten. Zuk bilatu zenuen neba txikia, ez dut topatu eta ez dut inoiz topatuko. Zuk amesten zenuen zerutik, euri tantak erortzen dira nire gainera egunero, baina zure oroitzapenak, nire barruan bizirik jarraitzen du, eta duela urte asko esan behar izan nuen zerbait esan nahi dizut, aintzina ezagutu zenituen letra traketsa eta ideia eroekin:

Agur Maite, ez zaitut ahaztuko.

Garazi Agirre.

2004ko Irailaren 13an.

Page 6: zirriborro 1

7

EUSKARA Gure hizkuntzak historian zehar bizitza izan du krudela baina askoren lanari esker piztu egin da kandela hala ere Koldon ez da mintzatzen askok nahi dugun bezela zabal dezagun ahoz ahora ahalegina ez da hain itzela erakutsiaz institutua euskaldun petoa dela.

ZIRRIBORRO ALDIZKARIA

Zirriborro deitzen da ta hau da agerpena Guztiok egin dugu Lana nabarmena Aldizkari honetan jarriaz kemena zuen laguntzarekin izango da hurrena lana nabarmena jarriaz kemena kasu hontan ez da berdin izana ta izena.

Aratz Ramírez de la Piscina

Esango dudana zirimola basatietan betiko galtzera eramango du haizeak.

Nire idazkiak oro deuseztuko dira; letra zatar hauekin betetako

orrialdeak ezerezaren amildegira doaz etengabe pentsatu gabe jaurtiriko esaldi

bortitzak eta hausnarketa sakonaren ondorio diren esaldi guztiak eramango ditu aurretik denborak, beti uholde, beti ibai, beti olatu baina hala ere, nik badakit zertarako ere hitz egiten dudan nire berbak ama dira, aita dira, laster aitonak, amamak. Euskaiduna naiz.

Artadi

Page 7: zirriborro 1

8

Guerrero Noche y Luna Llena El Guerrero de la Noche cabalga sobre el Negro en busca de su destino.. Su pupila negra se cierne en el centro de su tormenta de verano cubierta en mar cristalina ondeante al viento por sus aguas aguamarinas. Lucha en la oscuridad blandiendo su espada en versos para amar, buscando a la Luna Llena para el camino iluminar, con su luz blanca y destellos en complicidad. Sabe dónde está su Luna Llena pronto la va a encontrar. La última vez que la vio sobre su cuello parecía flotar. Como péndulo manejado por sus manos su garganta hacía sonar con explicaciones lejanas que a otra dimensión le trasladaban. Al contemplar sus ojos en sus mares nadaba, cambiaban con la luz pero igualmente la amaba. La caricia de sus manos le derretía con el alba se creaba una luz e irremediablemente se elevaba. La ligereza, tal cual torbellino las espuelas le alzaba, más rápido que el galope que millones de caballos pura raza. Una sensación... casi indescriptible la Luna le provocaba ahora la busca con ansia, necesita de su luz blanca que como un hada con varita completamente, le enamoraba. Ya la busca en la noche

ya suspira con ganas ya va a encontrar a la Luna cuando llena en el firmamento se alza. Ya ve sus destellos en el camino, ya la oscuridad se aclara, ya queda su capa negra, con reflejos de plata. Ya siente la ligereza, ya nota como se alza, ya su caballo Negro tiene alas puras por patas. Ya sus cascos no tocan el suelo, herraduras de acero escarban la brisa de la Noche sobre el que su Guerrero cabalga. Va a llegar a su Luna, ya su sombra se aclara, se distinguen dos siluetas que profundamente se aman. Ya se ve su guante, negro de seda, suave acaricia su blanca cara, ya sus ojos se unen en una profunda mirada. Su sombrero cae en la noche, delicadamente sobre el alba, la Luna acaricia su pelo espigas de terciopelo, que con su negro contrastan, palabras delicadas a cada oído, contando en versos cómo la ama. La Luna escucha atenta cerrando los ojos ¡cómo suspiraba! Las manos del Guerrero de sus guantes despojaba, quería sentir su piel y con las suyas entrelazaba. Ya estaban unidas la una para la otra, sus dos almas el amor que se tenían, la noche ocultaba. El anillo que llevaba el Guerrero profundamente le ayudaba. Una alianza de acero que en oro suerte llevaba,

el otro como un lucero de luna que era como su amada, el color de sus ojos que con la luz cambiaba entremezcla de verdes y azules no sino de zafiros y esmeraldas en una aleación de los dos que misteriosamente le embelesaba. La caricia de sus ojos, lujuriosa su mirada, las manos blancas a la espalda le pasaban cubierta por su capa el negro la tapaba. Cómo recorrieron esas manos cada rincón de su espalda fundidos en un beso, el amor les desbordaba no había ni un milímetro, que les separara. Repentinamente el Guerrero sin previo aviso agarró su capa. Su vuelo de belleza súbita unió al Guerrero y su Luna amada se cernió sobre todos la noche y apareció el alba, dos mundos aparentemente distintos se fundieron en la plata. Luna Llena y Guerrero Noche con el vuelo de su capa, desaparecieron los dos unidos en el amor, unidos en el alma. Porque dos seres de pureza de verdad nunca se separan, y si los dos se juntan, blanco y negro su fusión de hermosura plena, la plata.

Itziar Viana. 13 de agosto de 2004.

Page 8: zirriborro 1

9

“BATETIK HAMARRERA, TREBINUKO EGOERA ZAZPI EDO ZORTZI BATEAN EGONGO LITZATEKE”

ILUSIO HORREKIN ERANTZUTEN

ZIGUN JUANKARLOS AGUILLO,

TREBINUKO KONDERRIKO

ALKATEAK, GURE GALDERA

GUZTIEI.

TREBINUKO KONDERRIA

ARABAKO BIHOTZEAN

KOKATURIKO LURRALDEA

DAUKAGU, NAHIZ ETA LEKU

EDER ETA ATSEGINA IZAN,

1646. URTEAN HASI ZEN

BORROKA ETENGABEAN

JARRAITZEN DUTE EGOERA

MINGOTS HONI BUKAERA

EMATEKO ASMOZ. NOIZ ARTE

EGOERA LOTSAGARRI HAU???

Trebinuko konderriko alkatea izatea

ardura ikaragarria da, nola

eramaten duzu lan guztia?

Orain dela bost urte hasi nintzen eta

esan beharra daukat hasieran oso

zaila egin zitzaidala, jadanik bost

urte daramatzat kargu honetan eta

ohitu egin naiz. Udaleko lana nahiko

zaila da, badaude lan askoko egunak

eta hauek oso gogorrak izaten dira

baina beti beste zinegotzi batzuen

laguntza izaten dut.

Trebinuko konderria Araban

sartzeko saioak 1636.urtean

hasi ziren; nola izan da prozesu

luze hau?

Nik pertsonalki hitz egin ahal dizut

ezagutzen dudanaz, bestea nolabait

historia da. Urtarrilean egingo dira

25 urteak lehenengo saioak egin

zirenetik. Lehenetarikoa errepresio

handikoa izan zen, jendea udaletik

kanporatu zuten. Azkenetarikoa

1998.urtean egin zen konderriko bi

udalek eskaera proposatu zioten

Burgoseko udalari baina zoritxarrez

Gaztela Leongo jaurlaritzak informe

barregarri batekin erantzun zigun

ezetz esanez.

Zerk animatu zizun alkate izatera

eta ondorioz, nahaste guzti honetan

sartzeak?

Konderriko egoeraren hobekuntza

izan zen niri nahaste honetan sartu

ninduen ilusioa. Pentsatzen nuen

gauzak udalean ez zirela behar bezala

egiten eta ez zela behar bezala lan

egiten, eta aurkeztu nintzen

pentsamendu bakar batekin, eta hori

Trebinu behingoz Araban integratzea

zen eta da.

Franko herriko haur-eskola

elebiduna arrakasta handia izan du,

zeintzuk dira buruan dituzun

proiektuak?

Beno, proiektu pila bat dauzkagu

buruan, orain urari buruzko plan

Page 9: zirriborro 1

10

handi bat daukagu pentsatuta baina

horretarako biltzarraren dirua eta

aprobazioa behar dugu, beste alde

batetik hemendik gutxira internet-

eko gelak irekiko ditugu, errepideen

hobekuntza etab. Trebinuko eskolan

euskara gai bezala ematea gustatuko

litzaiguke, baina gure helburu nagusia

euskal herrian irakasten diren

euskarazko ereduak gure eskolan ere,

jasotzeko aukera izatea da.

Geroz eta aktibitate gehiago

prestatzen ari zarete euskararen

alde, kurtsoak jendeak ikasteko,

ikuskizunak etab. Zein izan da

treninuarren erantzuna?

Erantzuna oso hona izaten ari da,

oraindik ere Trebinun esan dezakegu

hizkuntza minorizatu bat dela baina

hemen euskararen egoera ez da oso

ezberdina Arabakoarekin

konparatuta, uste dut Trebinun

herritarren %10 euskaraz mintzatzen

dela eta gure egoera politiko-

geografiakoa kontuan hartuta ez da

emaitza txarra. Jende gazte asko

etortzen da konderrira bizitzera eta

horren ondorioz giro euskalduna

geroz eta nabariagoa da.

Zuk UDA elkartearekin erlazio

zuzena daukazu, zeintzuk dira

elkarte honen helburuak?

Nik, denbora batean elkarte honen

partaidea izan nintzen eta ni

nengoenean eta orain daukaten

helburua berdina da: Trebinuko

konderria Araban integratzea. Gaur

egun nire erlazioa ez da hain zuzena,

alkatea izateak ematen didan lana

dela medio baina nire laguntza beti

izaten dute eta udalarekin batera

hortxe daude ahal dena egiten arazo

hau inori ez ahazteko.

Korrikak bere ibilbidea Trebinuko

konderriko herrietatik luzatu egin

du, zer sentitzen duzu lekuko

euskalduna Trebinuko herritarren

eskuetan ikusten duzunean?

Normaltasun eta naturaltasun osoz,

nik uste dut Trebinuko jende gehiena

euskalduna sentitzen dela eta

ondorioz euskalduna dela eta

Gasteizeko herritar baten eskubide

berdinak izan behar dituela. Ez dut

gauza arraro bat bezala ikusten, hain

zuzen arraroa ez delako.

Udaleko kanpoaldean “BURSEKOA

TREBINUARREN

BORONDATEAREN KONTRA”

jartzen duen kartel handi bat jarri

duzue, kexa asko egon dira horren

inguruan?

Ba egia esan bai egon dira kexa

batzuk Trebinu Araban sartzearen

kontra dauden partidu politikoengan

bereziki PP koak, horren ondorioz

judizioak ere izan ditugu, baina

azkenean arrazoia guri eman zaigu.

Egia esan, guk egin dugun bakarra

trebinutarren egoera adieraztea da,

kartel horretan idatzita dagoena

errealitate garbia da, trebinuarren

nahi eta borondatea.

Hain famatua izan den “Trebinu

eguna” ospatzeari utzi zion orain

dela urte pare batzuk, zer dela eta

gaur egun ez da ospatzen?

Egun hori UDA elkarteak antolatzen

zuen eta beraiek nik baino hobeto

Page 10: zirriborro 1

11

dakizkite zeintzuk izan ziren

arrazoiak.

Horrelako egun bat ospatzeak jende

askoren partehartzea eskatzen du

eta horretaz gain diru asko baita ere.

Jende asko etortzen bazen ere, dirua

lortzea geroz eta zailago egiten

zitzaien eta zoritxarrez egiteari utzi

zioten. Trebinun ez gara nahiko

genukeen populazio nahikoa, horrelako

egun garrantzitsu eta berezi bat

prestatzeko, ez ditugu “Araba

euskaraz” adibidez dituen baldintza

eta aukerak.

Nola jasotzen duzu arabarren

laguntza, zer esaten dizu jendeak

ikusten zaituenean?

Nik uste dut arabarrek gure

pentsamenduarekin bat datozela,

gutxienez gehiengoa, eta hori asko

laguntzen eta animatzen gaitu.

Askotan sinadurak jasotzen ditugu,

manifestaldietan ere Trebinu kanpoko

jende asko etortzen da eta egiten

genuen lehen aipatutako Trebinu egun

horretan arabarren partaidetza

handia zegoen. Guk laguntza hori

materializatu nahiko genuke, baina

horrek arazoak ekartzen dizkigu.

Geroz eta jende gehiago etortzen

da Trebinura bizitzera, zer dauka

konderri honek hain berezia egiten

diona?

Alde batetik Gasteizen dauden

etxebizitzen prezio altuek, beste leku

batera bizitzera eramaten du jende

gaztea, eta beste alde batetik geroz

eta jende gehiago giro naturalean

bizitzeko gogoak izaten ditu. Oso

erakargarria egiten da etxe merke

eta lorategitxoa daukana, pisu garesti

eta txiki bat baino.

Zuk alkatea eta nekazariaren lana

tartekatzen dituzu, nondik

ateratzen duzu denbora?

Askotan familiarekin arazoak eta

eztabaida txikiak izaten, bi lan hauek

denbora asko kentzen dizute eta

horrek familiari arreta gutxiago

ematea du ondorio.

Nola lagundu dezakegu gainontzeko

arabarrek?

Gure alde egotea eta Trebinuk

jasaten duen egoera latz honetaz ez

ahaztea. Sinadurak bidaliz edo/eta

manifestaldietan parte hartuz...

Arabako udalean Trebinu Araban

sartzearen alde dauden partidu

politikoak bozkatuz etab.

Batetik hamarrera ze posizioan

aurkitzen da momentu honetan

Trebinuko egoera?

(Barreak). Ez gaude posizio txar

batean, batetik hamarrera zazpi edo

zortzi bat jarriko nioke, nire ustez

gero eta gertuago gaude integrazio

horretatik. Jendearen kontzientzia

geroz eta arabarragoa da eta horrek

asko laguntzen du. Azkenean Gaztela

Leonek Trebinuko egoera lotsagarriaz

jabetuko da.

Itziar Saez de Cámara

Page 11: zirriborro 1

12

RIKARDO ARREGIREKIN ELKARRIZKETA “Garrantzitsua da

idazten duen jendearen artean

gauzak pasatzea” Ping-pong galderak

Jaioteguna: Urriaren 4ª. Jaioterria: Gasteiz. Kolorerik gustokoena: Urdina. Janzteko kolorerik gustokoena: Beltza. Musika talde bat: The Smiths. Kafea edo kafesnea: Biak: gosaltzeko kafesnea eta gero kafea. Asteko egunik onena: Ostirala. Petralena: Asteazkena, lanean hasten naizelako. Kanpoko idazle bat: Kavafis (antzinako idazle Grekoa). Hemengo idazle bat: Juanjo Olasagarre Liburu bat: Izuen gordelekuetan barrena, Sarrionaindiaren lehenengo liburua. Nobela bat: Plataforma (Michel Houellebecq). Beldurrak (txikitakoak): Eskolara eta herrira joatea ez nuen oso gustoko. Beldurrak (gaur egungoak): Nire lagun minenak hiltzea. Ikasketa biografia Psikologia eta maisu ikasketak egin zituen Salamankan eta Euskal filologia Gasteizen. Orain maisua da. Galdera orokorrak Txikitatik nahi zenuen honetara dedikatu? Ez; arkeologoa izan nahi nuen edo orkestra zuzendaria, bibolinjolea... Zein adinarekin hasi zinen idazten? Hamasei urterekin. Lehiaketetan parte hartzen zenuen? Ez, buf! Neri lotsa ematen zidan, uste nuen ez zuela merezi, denbora asko eman nuen idazten eta inori erakutsi ezinik, hogeitahamar urterekin argitaratu nuen nire lehenengo liburua. Nola lortu zenuen argitaratzea? Neri lortu zidaten, egia esan, bilatu gabe etorri zitzaidan,

Euskal Filologia ikasten ari nintzela aurkeztu nuen lan baten ondorio izan zen. Konturatu nintzenerako Durangoko azokarako aterako zutela esan zidaten. Zein hizkuntzatan idazten duzu? Euskeraz, eta gaztelaniaz egunkari batzuetan. Zergatik hasi zinen idazten? Gaizki sentitzen nintzen eta poema txiki bat idatzi nuen,

orduan konturatu nintzen hustu egiten ninduela, eta gustoko nuela idaztea. Zer eman dizu literaturak? Zalantza gehiago eta zihurtasun gutxiago. Inoiz ez naiz oso pertsona zihurra izan. Garrantzitsua da ere idazten duen jendearen artean gauzak pasatzea, lagunen gauzak irakurri, elkarri zuzendu... Damutu al zara idatzitako zerbaitetaz? Ez. Gauza batzuk agian aldatuko nituzke, baina ez naiz damutzen idatzitakoaz. Kriston lotsa nuen hasieran, eta galdu "zidatenetik" ez dut berriro sentitu. Zure iritzia aldizkari mota hauei buruz? Oso polita eta garrantzitsua da horrelako gauzak

egitea. Lehen orain baino gehiago egiten ziren. Fakultatean negoenean bazegoen bat edo beste, interneten ere badaude... Mila esker Rikardori elkarrizketa onartzeagatik, eman zizkigun aholku eta denborarengatik. Guztion partez; Nahi duzunean itzul zaitezke!!!

Garazi Agirre eta Itziar Viana.

Page 12: zirriborro 1

13

ADIN HAU DA GUZTIETAN TXARRENA

Utzidazu kontatzen zein den guztietan adinik txarrena.

11 urterekin lehenengo bikotekidea; dena polita. Oso gustukoa zara niretzako, atera

nahi al duzu nirekin? Bai, noski, niretzako ere gustukoa zara... Kalean gurutzatu eta oroitu ere

ez. Batera gelditu ere ez... Hurrengo lau urteetarako lotsagarria da bikotekide horrekin kaletik

topo egitea.

13 urterekin ematen duzu zure lehenengo muxua. Oso ederra, berria, bustia,

nazkagarria: gaizki emana. Asko harritzen zaitu hainbeste jendek hain gustoko duen zerbait

horren hotz eta zapore arraroko gauza izatea. Ez zara momentuan ohitzen, beraz, lehenengo

muxua ematen duzunetik hurrengora aldaketa eta denbora tarte itzelak daude. Baina oso pozik

zaude zuk ere lehenengo muxua eman duzulako.

15 urterekin lehenengo benetako mutila. Elkarrekin geratu, parkera joan, parketik

portura, portutik ikastola ingurura, ikastola ingurutik edonora... Amak ez inork ezin gaitzake

elkarrekin ikusi. Zer pentsatuko du zurekin nabilela jakiten badu? “¡Paso de marrones!”, joan

gaitezen inork ikusiko ez gaituen toki batetara pipak jan eta hitz egitera.

17 urterekin mutila pipak jateaz aspertu da, beste zerbait jan nahi du. Ordurako

hainbeste aldiz aldatu duzu bikotez, hainbeste pipa jan, hainbeste hitz egin. Baina amak badaki

bikotea daukazula, ez dago aukera gehiagorik, ofiziala da. Ea honek pare bat aste baino

gehiago irauten duen.

Adin hau da guztietan txarrena. Nagusia zara, edo horrela sentitzen zara, baina muga

guztiak dituzu. Betebeharrek itotzen zaituzte, debekuek ixildu. Asko egin nahi duzu, eta inork

ez zaitu ulertzen. Asko sentitzen duzu, baina inork ez zaitu entzuten. Ezta zuk zeuk ere. Adin

hau da guztietan txarrena. Bikoteak bi aste irauten ditu, eta hirugarrena ere ondo dihoa. Bere

muxuak gogoko dituzu, baita berarekin igarotako momentuak. Ama beti atzetik daukazu.

“Kontuz ibili horrekin, badakizu zertarako dagoen zurekin! Antisorgailuak erabili, ez nazazu

amona iadanik egin!”. Egunero burua letxuga tartean sartuta ikusi izan duzu ama, afarirako

entsalada egiten, edota lanetik neka-neka eginda itzultzean etxea garbitzen. Ezertan laguntzen

ez diozuelako beti kexuka, ohea egiten. Eta bat-batean, “antisorgailu” hitza ateratzen da bere

garrasi eta deiadarren artean. Inork ez dizu esan zure amak horrelakorik esango zizunik. Inork

ez dizu esan zer aurpegi jarri behar duzun. Eta ez dakizu nola erantzun. Edozein modutan

erantzunda ere, ez duzu espero zure amak ondoren erantzungo dizuna. Esaten dizuna esan.

Beti harrituko zaitu. Zure defentsak ahulduko dira, hankek dardar egindo dizute. Ahoa lehor-

lehor jarriko zaizu eta ideiek burutik aldegingo dizute. Amak bidea libre izango du zu bertan

berak nahi bezain beste edukitzeko. Berak dioena esaten. Zuri betebeharrez itotzen eta

debekuez ixiltzen. Zure sentimenduak uxatzen. Adin hau da guztietan txarrena.

Page 13: zirriborro 1

14

Eta larunbat gauez aurkitzen zara zure bikotekidearekin tabernan. Lagunak “gero arte”

batez agurtzen dituzu; momentuz mutilarekin geratuko zara zerbait hartzera. Aspaldian ikusi

duzun pertsonarik zoragarriena iruditzen zaizu. Ederra, zentzuduna, buruduna, maitagarria...

Zure lehenengo amodioa. Ez dakizu gaueko kalimotxoaren eragina den edo benetako

maitasuna den, baina berdin zaizu eta beren eskutartean murgiltzen zara beren ezpain eztiak

xurrupatuz. “Gaur nire gurasoak ez daude etxean” entzuten duzu muxu eta muxu bitartean, eta

ez dakizu benetakoa den edo zure desioak eraginda imajinatu duzun.

Hainbeste espero eta amestutako gaua iritsi da azkenik. Guztia zehatz mehatz

antolatuta zeneukan, baina ez du ezertarako balio izan. Kondoiak erostea ahaztu zaizue,

erostera zindoazela lotsatu eta “ez dugu behar, bestela berak edukiko du...” pentsatu duzu,

edota guztia bikain zihoala barneraketa ezinezkoa izan da. Praktika falta. Adin hau da

guztietan txarrena.

Aurpegiko gorritasun eta estutasuna ezin kenduta kalera jaisten zarete, lagunengana

bueltan. Oraindik ez dira gaueko ordu biak ere ez, eta momentuz dena ahaztea pentsatzen

duzue; bihar hitzegingo dugu. Lagunak aurkitu eta beste pare bat kalimotxo edaten dituzu

dantzan aritu eta dena ahaztu nahirik burutik kentzen ez duzularik. Laurak aldera iristen zara

etxera. Kolore gorriak masailetan, buruak bum-bum eta belarriak piiiii egiten dizularik etxean

sartzen zara inor ez esnatu eta jarraian ohera sartzeko, baina giltza zerrailan sartu orduko ama

bere etxeko bata arrosa soinean eta zoro itxura ematen dioten ile orraztu gabekoekin agertzen

zaizu parez-pare. “Zer, gaur ere edanda??”. Adin hau da guztietan txarrena.

Hiltzeko gogoa etortzen zaizu. “Zer usain da hori? Non ibili zara gaur, eh? Ez al zinen

zure bikotekidearekin ibiliko, ezta? Noski baietz! Zer egin duzue, eh? Ez ninduzun amona

egingo, ezta??? Pasatu oherantz segituan! Bihar hitz egingo dugu...!!!...”. Ez dakizu zer esan,

zer egin. Bum-bum-piiiii. Arropak justu-justuan kendu eta ohean jausten uzten zara, zulo beltz

batetara eroriko bazina bezala sentituz. Goizean goiz izango duzuna imajinatuz eta gaueko

disgustua oroituz hartzen zaitu loak. Amets gaiztoak.

Ia lorik ere ez duzu egin, eta goizeko bederatziak aldera esnatzen zara. Amak sukaldea

garbitzen duela bakarrizketan ari da, bera bere buruarekin errietan.Ez daukazu gosaltzeko

gogorik, baina Afrikan gosez hiltzen dauden tribu osoa elikatzeko beste janari jartzen dizu

amak, bitaminak berreskuratzeko. Berak dioena entzun nahi ez duzula esan nahi diozu, ez

zaizula axola, ez daukazula ezertarako gogorik. Baina debekuek ixiltzen zaituzte. Gutxi gora

behera ordu betez ama entzuten iraun ondoren zure logelarantz abiatzen zara, ohea egin, logela

batu, mahaia prestatu eta dutxa bat hartu ondoren ikasten hasteko. Bihar, astelehena,

matematika eta ingeleseko azterketa. Pilibilibilibilibiiiii... bikotekidea deika. Ezin duzu sinetsi.

Hil egin nahi duzu. Adin hau da guztietan txarrena.

Iluntze alderako hobeto zaudela ematen du, bikotekidearekin dena konpondu duzu,

elkar maite duzue eta barregarritzat hartu duzue bart gauekoa. Amak onartu ez arren nagusitu

egin zarela ikusten du, eta oraindik zurekin bide luzea geratzen zaiola esaten du zuk entzun

ahal izateko moduan.

Gogo gabe baina gogor ikasi ostean bi azterketak gainditzeko moduan egin dituzu, baina ezer

gertatu izan ez balitz hobeto izango zela uste duzu. Ez da ezer konpondu antza denez. Adin

hau da guztietan txarrena.

Hilabeteak joan, hilabeteak etorri...

Page 14: zirriborro 1

15

Gabonak joan dira eta Aste Santua iritsi da. Bikotekidearekin bikain, lagunekin oso ondo,

institutuan ondo, neba-arreba txikiekin nahiko, eta amarekin... beti bezala.

Opor laburretako jai egun batetan juergan zabiltzala bikotekideak bihotza mila zatitan

hausten dizu. Aurrean jarri zaion lehenengoarekin joan da “mozkorraz zegoelako, zer egiten

zuen ez zekielako”. Orduan ere kalimotxoa lagun. Ondo pasatuko duzula eta ez zaizula axola

sinestarazten diezu lagunei, eta zuk bai aurkituko duzula txortaldi ederra botatzeko norbait!

Piruleta txiki bat ere jan gabe, izugarrizko mozkorrarekin eta zure bihotz eta izana zapaten

pare arrastaka daramatzazula iristen zara zure atarira, eta bertan isurtzen dituzu gau osoan

zehar izan dituzun tripa-korapilo eta kalimotxo guztiak, dena zure penekin zikintzen duzularik.

Giltza zerrailan sartu eta ama itxoiten daukazu. Berriro ez, mesedez. Adin hau da guztietan

txarrena.

Hurrengo goizean erabakita daukazu eta ofiziala da: 17 urteko adina da guztietan

txarrena. Baina konturatu orduko bukatu duzu institutuarekin, 18 urte dituzu, unibertsitarioa

egin zara. Pisua, unibertsitatea, liburuak, argia, janaria... gastuak ezin kitatuta zabiltza, beti

amari eskatuz. Ostegun gauetan juerga tokatzen da, eta horrek ere gastuak suposatzen ditu.

“Caja Mamá”ra jotzen duzu atzera. Izugarrizko lan pila bidaltzen dizute unibertsitatean,

azterketak ikaragarriak dira. Zer ondo bizi zinen 11 urterekin... lehenengo “bikotekidea”. Ez

hor oraindik umea zinen. Baina, zer ondo bizi zinen 13 urterekin... lehenengo muxua,

nazkagarria. Ez, hor oraindik ez zenekien zer zen ona. Baina, zer ondo bizi zinen 15

urterekin... zure lehenengo benetako mutila, beti ezkutuan. Ez, hor ez zeneukan nahikoa

askatasun. Baina, zer ondo bizi zinen 17 urterekin... zure lehenengo amodioa, hobe ez

gogoratzea. Baina, orain okerragoa da, ezin duzu pisu horrekin. Adin hau da guztietan

txarrena.

Eta bukatuko duzu unibertsitatearekin, eta hasiko zara lanean, eta askea zara, zure

amaren etxean, eta bai bizitza aspergarri eta betebeharrez betetakoa. Zer ondo bizi zinen 17

urterekin, betebeharrik gabe. Adin hau da guztietan txarrena.

Eta sartuko zara pisu baten erosketan, eta nahi duzuna egin ahal izango duzu, baina

etxea garbitu egin behar da, eta norbaiten laguntza behar duzu zure bizitza eraiki eta besteari

berearekin laguntzeko, baina bakarrik bizi zara. Zer ondo bizi zinen unibertsitate garaian, beti

lagunekin juergan. Adin hau da guztietan txarrena.

Eta aurkituko duzu bikotekidea, eta joango zarete elkarrekin bizitzera, eta mugak

aurkituko dituzu nahi duzuna egiteko, beste bat bizi da zure bizitzan. Aaaiii, zer ondo bizi

zinen bakarrik, eta zer bizkor pasatu den bizitza ia ezer egin gabe.... Adin hau da guztietan

txarrena.

Eta pasatuko da denbora, eta haurrak izango dituzu. Betebehar gehiago, askatasun

gutxiago. Eta oroituko zara zure iraganeko bizitzaz, eta iraganaz biziko zara 75 urte bete arte.

Eta egunen batean zure bizitza eraiki zuen bihotz nekatuak lan egiteari utziko dio zuk 15 urte

arinago bezala, eta joango zara zure iragana atzean utziaz. Eta orduan konturatuko zara inoiz

ez duzula zure bizitza benetan bizi, eta beti izan duzula iraganaren pisua lepoan. Eta

konturatuko zara bizitza osoa igaro zaizula, joan dela zure aurretik; egin nahi zenituen guztiak

egin gabe. Eta, berriro ere, ADIN HAU DA GUZTIETAN TXARRENA!!!

Page 15: zirriborro 1

16

EZIN EGONA Arrazagatik, itxuragatik

Eman ohi diren

jarrera txarrak izaten dira

eguneroko albisteak

Kulturagatik, ohituragatik

ematen diren

jarrera txarrak izaten dira

eguneroko albisteak

Ezinegona daukat

nire baitan

pertsona askoren

portakeretaz ohartzean

Nere pentsakera azaltzeagatik

eman ohi diren

jarrera txarrak izaten dira

eguneroko albisteak

Kulturagatik...

Ezin egona...

Beltza naiz zuria naiz

nere pentsakera askea da

kultura eta ohitura da

ni neu hazi nauena

Ulertezinak diren gauzak

aldatu nahiean eta ezin

Ulertezin, ulertezinak

Beltza naiz...

Ezin egona daukat nere baitan

petsona askoren

portaeretaz ohartzean.

Goizean begiak ireki ditut

berriak entzundakoan

tristura jendearen aurpegietan

nabaritzen da

kalean nire bizilagun dudan

agure alaitsua

begiak amorruaren malkoez

bustiak dira

erantzun beharra denon gain

adierazi beharra

gureak diren gauzak zabalduz

eta gure indarrak batuz

hizkuntza bakarra dugu guk

komunikabideen artean

euskaraz daukagun

Egunkaria

Euskara delako

euskaldunon oinarri

indarra erabil eta galerazi

zerbait lor eta

orain daude esku hutsik

orain dugu aukera

Berria eraikiz

Ukatzen gaituzten

gauza guztien gainetik

daude gure oinarriak

geldiezinak diren hitzak...

Oraindik daude esku hutsik

orain dugu aukera segi aurrera!!

Page 16: zirriborro 1

17

ZORIONTSU IZAN

Gazte topatu ginen,

Ametzak gureak ziren, laztanak, sentimenduz beteak

Oharkabean, maitasuna zen

Bion arteko istorio honetan

Hazten joan zen sua, barnean

Elkar babesten genuen,

Irrifar bat nahikoa zen

Gaueko iluna argitzeko,

Gure begien isladak,

Etorkisuneko argi samurra

Biontzat atsegina

Istorioaren azken unean aurrean,

Sentimendu ugariak, negar malko artean maite ziren begiradak elkartzean

isiltasuna apurtuz, ZORIONTSU IZAN

Iraganeko sua, itzaltzen joan zenean

Ametsik esnatzean, istorioa amaitzean

Gure maitasun berbak gugandik urruntzean,

Laguntasuna nagusi....

Maitane Gómez

Nerea Holgado

Eukene Unzalu

Page 17: zirriborro 1

18

DIDGERIDOOA

Izenburuan agertzen den hitz arraro hori, irakurle , ez da nik asmatutako hitz

bat, baizik eta musikako instrumentu baten izena, bai ondo irakurri duzu, etnia

batek sorturiko instrumentua da, hain zuzen: Australiako iparraldeko lautadetan

bizi diren bertako indigenek edo “aborigenek” sorturikoa da .

- Nola egiten da zehazki didgeridooa?

Hasierako didgeridooaren egite prozesua ez dute aborigenek egiten, termitek

baizik. Instrumentu hau egiteko, eukalipto edo banbu adar bat behar da eta

zuhaitza ez mozteko lana termitek egiten dute, hauek barruko egurra

jatearakoan, barrutik hutsik uzten dutelako adarra eta hau bera bakarrik pisuaz

jausten delako. Ondoren bertakoek hartu eta moldeatu egiten dute .

- Nola egiten dute moldeaketa?

Lehendabizi, garbiketa egin behar zaio adarrari, barruko aldea eta kanpokoa

garbitzen dira , bigarrenez ahalik eta hoberen lixatzen da kanpoko aldea eta

termitek utzitako zuloak argizariz estaltzen dira , geroago ahopekoa edo

“boquilla” jartzen zaio Didgeridooari alde txikienean, normalean tubo forma

gehiago duen aldea da, hau argizariz egiten da ere; azkenik nahi bada zenbait

marrazki egin daitezke apainketa gisa.

(Didgeridoo egile bat apainketa egiten)

-Nolakoa da didgeridooaren soinua?

Didgeridooaren soinua, aborigenen ustetan, soinu

boteretsua eta sendoa da,

erlaxazio eta batzuetan botere sendagarriak dituena;

soinu honek, natura

errespetatu eta ama lurrarekin konektatzeko balioa

duela esaten dute .

Page 18: zirriborro 1

19

- Nolakoa da Didgeridooa jotzeko teknika?

Didgeridooaren soinua , zurrunbilo baten antzekoa da , “ haizearen ahotsa

edo burrunbada ” – batzuen ustez . Baina nola lortu daiteke?

Teknika nahiko erraza da baina praktika pixka batekin ondo egin daiteke denbora

gutxian:

Lehendabizi, soinua egiteko, ezpainak ahopekoan

globoak puzten ditugun moduan jarri behar dira

baina ezpainak itxita utzi behar ditugu . Ondoren ,

tronpeta jotzean edo haur txikiek egiten dituzten

purrustada edo “pedorretak” egin behar ditugu.

Airea bukatzen zaigula nabaritzean , ahoa posizio

horretatik mugitu gabe , aho-masailak handitu behar

ditugu, honela soinu ezberdinak sortuz eta batera airea hartuz, (masailak puzteko

globo bat puzteko moduan egin behar da ).

(Hemen Australiako aborigen bat ikusi dezakegu Didgeridooa jotzen )

Daniel Compañón

Page 19: zirriborro 1

20

EL MUNDO DE SOFIA – JOSTEIN GAARDER:

“El mundo de Sofía” liburuak filosofiaren historiaz

hitz egiten digu modu bitxi batean. Sofia Admunsen,

istorio honen protagonista, hamalau urteko neskato bat da

Norvegiakoa eta bizitza normal bat eramaten du. Egun

batean, bere etxeko postontzian, gutun susmagarri bat

agertzen da non, galdera bat planteatzen zaio; “Nor zara

zu?”.

Handik aurrera, Sofia filosofiaren mundua ezagutzen

hasiko da, Hermes txakurra eta oso berezia den filosofia

irakasle baten laguntzarekin.

Jostein Gaarder da liburu honen idazlea. 1954an jaio zen Oslon, Norvegian. Liburuak idatzi aurretik, filosofiako irakaslea izan zen hamaika

urtez, baina betidanik ipuinak idazten ditu. “El misterio del solitario”

liburuarekin Norvegiako literatur Kritika Saria jaso zuen, baina ospe gehien

eman dion liburua dudarik gabe “El mundo de Sofia” izan da. Liburu

honekin 15 milioi kopia saldu ditu eta berrogeita lau hizkuntzetara itzulia

izan da. Beste liburu batzuk ere idatzi ditu; “El castillo de las ranas”, “¿Hay

alguien hay?”, “La joven de las naranjas”, “Maya”, “El vendedor de

cuentos”, “La biblioteca mágica de Bibbi Bokken ”, “Los niños de

Sukhavati”, “El enigma y el espejo” dira batzuk, besterik ez apaitzeko.

EL BOSQUE DE LOS PIGMEOS – ISABEL ALLENDE:

Isabel Allenderen azken liburua da. Honekin trilogía bat

osatzen da “La ciudad de las bestias” eta “El reino del

dragón de oro” izanik beste biak. Azken liburu honetan Alexander Cold eta Nadia Santosen abenturak kontatzen

dira, baina honetan, egileak Afrikako bihotzera eramaten

gaitu, pigmeoen herrixka misteriotsu batera...

Page 20: zirriborro 1

21

LA SOMBRA DEL VIENTO – CARLOS RUIZ ZAFÓN: Carlos Ruiz Zafonen azken liburua da. Mundu osoan

arrakasta izugarria izan du. XX. mende hasieran

kokatuta dago, Bartzelona hirian. Pertsonai nagusiak

Daniel Sempere du izena. Liburu ahaztuen hilerrian,

liburu misteriotsu bat aurkitzen du eta, honekin batera,

bere bizitza hankaz gora jarriko da. Liburu horrek

beregan sortzen duen harridurak eramaten du honen

liburuaren sorburura eta bere idazlearen bizitza ikertzera.

SOINUJOLEAREN SEMEA – BERNARDO ATXAGA:

Bernardo Atxagaren azken lana da. Bi lagunen istorioa

kontatzen du, adiskidetasuna, senidetasun, malenkolia,

tristura eta oroimenaren gaiei aurre egiteko balio duena.

Livia Bartolomé.