zintzo mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

14
Zintzo Mintzo: Gogoeta prozesua 2010eko ekaina

Upload: zintzo-mintzo-euskaltzaleon-elkartea

Post on 28-Jun-2015

674 views

Category:

News & Politics


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

Zintzo Mintzo: Gogoeta prozesua

2010eko ekaina

Page 2: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

3

1. Sarrera

2010eko maiatza eta ekainean ZINTZO MINTZO euskara-taldeari buruzko gogoeta-prozesua egin dute elkarteko hainbat kidek Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Prozesuaren helburuak honakoak ziren:

• Ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea. Horrekin batera, Elkarteak egun bizi duen egoeraren azterketa egin eta diagnostikoa osatzea.

• Aurrera begira, Elkartearentzako etorkizuna zehaztea; hau da, aurrera begirako helburuak eta eragin-eremuak zehaztea.

• Antolamendua aztertzea eta Zuzendaritza eta lantaldeak berritzea; hau da, elkartea biziberritzea.

• Zintzo Mintzoko partaideen artean talde-izaera indartzea.

Gogoeta-prozesuaren inguruko hainbat argibide eta prozesuak berak eman duen emaitza jasotzen dira dokumentu honetan. Hasieran agertzen diren zenbait datu teknikoz gain, bi zati nagusi ditu memoria honen edukiak:

Alde batetik, gogoeta-prozesuaren planteamendu orokorra azaltzen da. Atal horietan, gogoeta-prozesua bere osoan nola planteatu den ikus daiteke.

Bestetik, prozesuan zehar taldeak egindako gogoetaren eta lanaren emaitza dugu. Taldeak berak saioetan egindako ekarpena jasotzen da atal horretan, kasu gehienetan taldeak sortutakoa hitzez hitz islatuz. Prozesuan parte hartu dutenen zerrenda ondorengoa da:

Sebas Iturriotz Josu Aztiria Ritxi Babarro Asier Zaldua Pello Akizu Miren Iturriotz Lide Agirrezabal Jon Mikel Intsausti Gema Lasa Gorka Ojanguren Juan Luis Aranburu Gurutze Mendizabal Marian Toledo Marijo Etxeberria Aitor Lizarazu Xabier Barriola Marisa Alvarez Belen Baztarrika Josune Zarandona

Elhuyar Aholkularitzako bi lagunek bideratu dute prozesua:

Juanjo Perez eta Agurtzane Loidik.

Txosten hau prozesuaren bi saioen memoria da.

Page 3: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

4

2. Datu teknikoak 1. saioa 2. saioa

Data 2010/05/22 2010/06/05

Saioaren iraupena 5 h 5 h

Parte-hartzaile kopurua 12* 15*

* Bideratzaileak sartu gabe.

3. Prozesuaren planteamendu orokorra

1. saioa 2. saioa • Norberaren burua aurkeztu. • Prozesuarekiko espektatibak

eta balioak jaso. • Prozesuaren

aurkezpena/azalpena egin. • Zintzo Mintzo eta Ni. • Zintzo Mintzoren ibilbide

historikoa osatu. • Atsedena. • Zintzo Mintzoren diagnostikoa

egin. • Etorkizuneko proposamenak

egiteko bikoteak egin. • Saioaren balorazioa egin.

• Sarrera: girotzeko teknika. • Aurrera begirako proposamenak

azaldu. • Proposamen guztien sintesia egin. • Inplikazioaren diana. • Atsedena. • Inplikazioaren teknika. • Taldea nola osatu? • Aurrera egiteko urratsak zehaztu. • Prozesuaren balorazioa egin.

Page 4: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

5

4. Emaitza

4.1.- Prozesuaren espektatibak Saioetan parte hartu duten lagunek prozesu honetatik zer espero duten jaso dugu. Hauek dira jasotako espektatibak:

Zintzo Mintzoren etorkizuna argitzea • Zein bide hartu eta nola. • Elkartearen etorkizunaren jarraipen nahia. • Gure elkarteak aurrera egiteko bidea urratzea. • Etorkizuna birplanteatu euskararena batez ere. • Zintzo Mintzok norantz jo behar duen.

Zintzo Mintzoren gaineko hausnarketa • Hausnarketa egitea. • Abiapuntua jartzea. • Ondorioak atera eta bide bat zehaztu. • Hausnartu eta eman beharreko pausuak adostu. • Elkartearen inguruan bakoitzak ditugun ideiak konpartitu eta ideia horiek

argitu eta osatu. • Ideien zurrunbiloa eta eztabaida egitea.

Egitura bat sortzea • Herrian euskararen normalizazioan jarraitzeko egitura bat sortzea. • Antolaketa berri bat sortzea. • Aurrera egiteko ilusioa izango duen taldea osatzea.

Page 5: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

6

4.2.- Prozesuaren balioak Prozesu honetan lantaldeak kontuan izango dituen balio edo printzipioak definitu ditugu. Hona hemen aipatutakoak:

Prozesuaren balioak • Positiboa, laguntzailea izatea.*** • Parte-hartzailea, aktiboa eta irekia * izatea. • Ahal den neurrian hemen hartzen diren (neurriak) bultzatzea. • Iritzi guztiak baliagarriak izatea* : Esan beharreko guztiak esatea. • Entzutea *: modu aktiboan errespetuz entzutea. • Zama handiak ekiditea. • Gogoa, ilusioa. • Euskararen aldeko dinamiketan elkarlana bultzatzea. • Eten bat egin nahi dut gero indarberrituta berriro ere ekiteko.

*Balio batzuk behin baino gehiagotan aipatu dituzte

4.3.- Zintzo Mintzoren ibilbide historikoa Atal honetan, Zintzo Mintzok 1994tik egun arte egin duen ibilbidea osatu dugu. Horretarako, lantaldeko kide bakoitzak Zintzo Mintzorekin izandako une esanguratsu bat adierazi du marrazki baten bidez. Aipatutako une esanguratsu batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk negatiboak.

Positiboak Negatiboak

Aldizkaria berritu eta atari digitala sortu zen. Indarberritu eta ilusioa zegoen unea zen.

Hasiera. Sektore askotako jendea zegoen, baina asko kanpoan gelditu ziren. Prozesua herren hasi zen.

Hasieran, zinean bideo-emanaldiak eman genituen euskaraz haurrentzat.

Erreleboa: espektatibak, zailtasunak.

Hasieran giroa ez zen oso egokia izan eta talde-bizipena eta giza-harremanak ez ziren gehiegi landu.

Ilusioa, aurrera begira. Herritarrak urruti, zerbait falta da.

Kantu-afaria: anitza, parte-hartzailea... Ekintzarekin asmatu genuen.

Sorrera, ilusioa, gogoa, esperantz.

Otamotz: sorrera luzea izan arren, urrats handia izan zen.

Otamotz aldizkaria.

Elkartearen sorrera: kontzientzia, bide baten hasiera.

Merkataritza-plana bideratzen bazkide-ak eta elkarteak zituen espektatibak betetzeko zailtasuna.

Page 6: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

7

Bakoitzak bere marrazkia ibilbidean itsatsi du eta ondorengo ondorioak atera ditugu:

− Ibilbidearen hasieran hainbat lantalde zeu-den eta bakoitzak egiteko jakinak zituen; gaur egun ez dugu horrela lan egiten eta antolaketa aldatu egin da. Aldaketa hori 1996tik aurrera eman zen. Lantaldeak ahultzen hasi ziren eta horrela ez fun-tzionatzen jarraitzea erabaki genuen.

− Elkarteak lan-poltsarako balio izan du eta hori positiboa da, hainbat lanbide sortu dira haren gerizpean.

− Elkarteak akuilu lana egin du, ekintzak eta ideiak sortu eta ondoren ofizializatu direnean, utzi, “delegatu” egin ditu (gazte-lokala,...)

− Elkarte-izaera eta talde-izaera sendotzeko eta denon artean konpartitzeko bi ekintza besterik ez ditugu egin (afariak) eta behar bada gehiagotan egin behar zen.

Ondoren 1994tik 2010 era arteko Zintzo Mintzoren ibilbidea aurkeztu dute Sebasek eta Josuk.

Page 7: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

8

Ibilbidea ardatz hauen arabera berreraiki dugu:

• Bazkideak. • Egitura. • Diru-iturriak. • Aisialdia. • Sentsibilizazioa. • Kultur ekintzak. • Hedabideak eta corpusa.

Ondoren taldeka ardatzak aztertu eta hainbat ondorio atera ditugu.

4.4.- Ibilbide historikoaren ondorioak

Bazkideak, diru-iturriak, egitura

• Bazkideen artean jende berria erakartzea eta biltzea izango litzateke erronka.

• Jende gazteak ez gaitu eza-gutzen ez du gugana hurbil-tzeko beharra sentitzen. Ba al du elkartearen premiarik?

• Bazkideen sentsibilizazioa, kontzientzia hartzea, hori lan-du beharra dago.

• Finantziazioa/hitzarmenari dagokionez oreka mantendu da. Baina, azke-nean, zama bihurtu da. Hedabideak kudeatzeak lan handia suposatu digu.

• Bazkideak: Elkartea nahi bai, baina konpromiso handiegirik gabe. Ekintzetan eta horiek antolatzeko parte-hartzea badago, puntuala.

• Beste antolaketa-eredu bat behar dugu (lan-banaketa eta pertsonak) Nork egin tira? Hor dugu arazorik handiena.

• Euskaldunengan euskaraz hitz egiteko nahia eta kontzientzia sustatu beharra dugu eta horretarako estrategiak zehaztu behar ditugu.

Page 8: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

9

Hedabideak eta corpusa

• Corpusari dagokionean, he-rrian zegoen hutsune azpi-marragarri bat bete dugu lan hori egiterakoan (toponimia eta Urretxu Zumarragako euskara).

• Hedabideei dagokienez, nahiz eta berandu jaio “gertutasuna” eta egokitzeko ahalmena izan ditu aldiz-kariak. Hitza sortu zenean horretara egokitzen jakin du.

• Atari digitalak orain arte egindakoa jasotzen lagundu du.

Aisialdia, sentsibilizazio eta kutur ekintzak

• Asmatu diren ekintzak: antolaketa erraza eta parte-hartze handia izan dutenak eta zintzo mintzok berak bakarrik antolatu dituenak: − Kantu afaria. − kandela piztea. − bertso eskola.

• Beste elkarte batzuekin bate-ra antolatu ditugunak: − Zuberoara irteera. − Iñaki Beitia. − Mintza laguna.

• Asmatu ez ditugunak: − Beste batzuek antolatutako ekintzak euskaraz izan daitezen eragin. − Gazteen sentsibilizazioa lantzen. Hobetzeko esparru handia (eskolak). − Aisialdi ekintzak antolatzeko ez da jende berririk izan.

• Mantendu direnak, zergatik mantendu dira? Lehenbiziko esperientzia arrakastatsua izan delako eta talde propioa, independentea sartu delako ekintza horretarako.

• Ibilbidean konstantea da jende berririk ez dagoela. Ideia/ekimen berri gutxi. Ideia bera urtero egiteak erre egiten du.

• Non bukatzen da Zintzo Mintzoren lana eta hasi Udalarena? • Ez dugu salaketa-lanik egin (adibidez: Koru lehiaketaren webgunea). • Kurtur ekintzek geroz eta lehia handiagoa dute (internet, telebista, kirola...). • Kultur ekintzekin ilusioa, gogoa eta esperientzia berriak transmititu behar

genuke, eta, batzuetan, ez dugu ilusioa eta gogoa transmititzen. • Parte-hartzea eskatzen duten ekintzek; hala nola, Iñaki Beitia, Bertso-

eskola… entzun edo jaso soilik eskatzen dutenak baino arrakastatsuagoak dira eta komunitatea sortzen laguntzen dute.

Page 9: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

10

Talde handian talde bakoitzak bere ondorioen aurkezpena egin du eta denon artean hainbat ondorio atera ditugu ardatz bakoitzean:

Bazkideak • 30 urtetik beherako bazkideak: 1994an, 59 (144 bazkideetatik), %41, egun,

30 (331 bazkideetatik), % 9 elkartea zahartu egin da. 1994an bataz besteko adina 33 urtekoa zen eta gaur egun 46 urtekoa.

• Bazkide leialek horri eutsi diote. Baina kuota ordaintzeaz gain, %95ak ez du beste ezer egin, ez du inolako konpromisorik hartu.

• Hutsunerik handiena gazte falta (elkarte askoren arazoa). Zergatik ez dira gazteak hurbiltzen? Beste modu batean esanda, zer eskaintzen die Zintzo Mintzok gazteei gurera hurbiltzeko? Gazteei bideratutako ekimenak falta zaizkigu; esate baterako, sentsibilizazio-ekimenak.

• 1995etik aurrera etorri diren bazkideak “konfundituta” etorri dira. Ez dute jarrera aktibo bat erakutsi. Harpidedun/bazkide.

• Zergatik egiten gara bazkide? Kanpainek eragina dute. Esate baterako, Bertsozale Elkartearen txapelketen harira jende asko egiten da bazkide; mendi-taldeek euren irteerak eta dituzte eta hor ikusten da lotura bat; baina, zer eskaintzen du Zintzo Mintzok jendea bazkide egiten animatzeko?

• Euskara oso mundu zabala da eta beste elkarte batzuk ere euskara lantzen dute. Euskara elkarteak zerbitzu zehatz bat edo produktu bat behar du?

• Parte-hartzea egon badago, gauza puntualetarako, ez ekimen edo ardura egonkorretarako. Tira egite horretan jendea falta da.

• Laburbilduz: fideltasuna dugu, baina aldi berean erregenerazio falta, gazteak batez ere; bazkide-kopuru polita dugu, baina aktibotasunik ez eta gero eta urrutiago ikusten dute elkartea. Jendeak nahi du Zintzo Mintzo, baina konpromisoak hartzerik ez.

Egitura • Funtzioak birplanteatu egin behar ditugu. • Esku-artean ditugun proiektuek soilik dedikazio handia eskatzen dute, ez

dugu tarterik hartu haiengandik aldendu eta haietatik haratago begiratzeko. • Ezer egitekotan, zuzendaritza-talde indarberritua behar dugu. • Proiektu zehatzak aurrera ateratzeari ahalegin handia eskaini diegu, baina,

egun, kolokan daude, ahaleginagatik eta nekatuta gaudelako. • Helburuak lortzeko baliabideak egokitu genituen; gaur egun, helburuak

adostu behar ditugu. Egitura ez da oso operatiboa izan. • Zer nahi dugun adostu behar dugu; jendea falta zaigu hori egiteko. • Galtzaundi dena ari da planteatzen, mahai gainean jarri dute dena. • Gaur sortuko bagenu ZM, zein izango litzateke haren egitekoa? Esaterako,

kultur jarduerez arduratu behar gara, edo hori Udalaren ardura da? Erabilera sustatzeko ekimenak bultzatu beharko genituzke, batez ere.

• Emaitza duina da; beste kontu bat da ea hori izan behar den gure egitekoa edo horiek diren egungo lehentasunak. Adibidez, zinea euskaraz sustatu genuen, horretarako aukerarik ez zegoelako; baina gure helburua izan behar da, ekimen horiek autonomia hartzea eta horretan interesa dutenek antolatzen jarraitzea. Oso kultur ekintza gutxi egiten ditugu gaur egun, beste batzuk egiten dituztelako. Gure egitekoa zaintza izan behar du; adibidez; gazte lokalak funtzionatzen du, bai, baina zein hizkuntzatan? Hori kontrolatzea eta erabilera bultzatzea izan beharko litzateke gure lana.

Page 10: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

11

Hedabideak • Egokitzeko ahalmen handia izan du; esaterako, Goierriko Hitza sortu

zenean. • Unerik gozoenak, 2004tik hona. • Kostu ekonomiko handia du aldizkariak. • ZMrentzat ikurra izan da. Horri esker ezagutzen gaituzte. Oso tresna

garrantzitsua da; hori behintzat ez litzateke desagertu behar. • Atari digitala elkarteak egiten duena argitara emateko balio duen tresna da,

gaur egun sarean egon beharra dago norbait izatekotan, baina ZM ez dago sarean webgune baten bitartez zerbitzu baten bitartez baizik.

• Une honetan, komunikazio-funtzioa ari gara betetzen. Ona litzateke beste batek bideratzea, autonomoa izatea. Aldaketa gainean dago (Udalak argi utzi du eskaintza bakarra nahi duela…). Agian, atari digitalak bereari eutsi ahal izango dio, baina aldizkariak…

Corpusa • Lan handia egin dugu. • Hutsunea bete du, egiteko handia zegoen, eta hor dago egindako lana. • Didaktizatzeko ahalmen falta. Aurrera begira, elkarteak planteatu egin

beharko luke (ahotsak).

Aisialdia, sentsibilizazio eta kultur ekintzak • Antolaketa errazeko ekimenek eta ekimen masiboek parte-hartze handia

izan dute. • Ez dugu euskararen erabileran eragiten asmatu. Presio/akuilu lan

handiagoa egin beharko genuke. • Batzuetan, lan handia egin dugu, baina ez dugu emaitzarik lortu. • Euskara elkartearen egitekoa zein izan behar da, bezeroak aktibatzea? • Zer mantendu da? Ekimenarekin asmatu eta gero berezko lan-taldea sortu

denean. • Oro har, ekimen dezente dago herrian eta parte-hartzea ere handia da. • Agian, gure egitekoa izan behar da sentsibilizazioan eragitea. • Non dago gurea bezalako elkarteen ekarpenaren koska? Guk euskaldun

moduan bizi ahal izatea; jarrera aktibo hori sustatzeko moduak aktibatu behar ditugu, eta ez dugu hori egin. Hor badugu enfoke arazo bat.

• Non bukatzen da ZMren lana eta non hasten da Udalarena? Eta alderantziz.

• Beste kutur elkarteei egiten duten horretan euskaraz egitera bultzatu beharko genituzke eta gure laguntza eskaini beharko genieke horretan. Ez salatu, baina bai bultzatu eta sustatu. Nola egingo genuke beste agenteak sentsibilizatzeko? Merkataritzako kanpainan estrategia bezeroa aktibatzea izan da jabea sentsibilizatzeko. Agian estrategia hori erabili beharko genuke.

Page 11: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

12

• Kultur ekimenek gero eta lehiakide handiagoak dituzte. Besteek egiten dutenaren diferentea egin beharra. Eskaintza ikaragarri handitu da.

• Nola heldu herritar euskaldunengana egunerokoan euskaraz bizi daitezen? • Kultur eskaintza orok ez du balio; asko kontsumo-kultura, folklorikoak…

Ezer eskaintzekotan, kalitatea eskaini behar dugu. • Adibidez, beste elkarte batek edo Udalak gazteleraz antolatzen dituzten

ekimenak antolatu beharko genituzke euskaraz, nahiz eta euskararekin inolako loturarik ez duten; esate baterako, taila ikastaroa.

• Zertan gara onak? Parte-hartzea bultzatzen.

4.5.- Ondorio orokorrak Hauek dira, beraz, ondorio orokorrak:

Ondorio orokorrak

• Bazkideak: Bazkide faltarik ez dugu, baina konpromiso-maila txikia dute, erregenerazio falta dugu, gazteak.

• Egitura. Birpentsatu eta lehentasunak ezarri behar ditugu.

• Diru-iturriak: Hitzarmenak berma dezake konpromisoa dagoen artean. Aurrera begira zalantzak ditugu...

• Hedabideak: Lana eta emaitza positiboak lortu ditugu; etorkizunean berrantolatu beharra dago; autonomia...

• Corpusa: Positiboa, lan txukuna. Aurrera begira lan horrekin jarraitu egin beharko genuke.

• Aisialdia, sentsibilizazioa eta kultur ekintzak: Erabilera da gakoa. Eskaintzen den horretan erabilera nola areagotu? Hor egin beharko genituzke ahalegin nagusiak.

Page 12: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

13

4.6.- Aurrera begirako proposamenak Talde proposamen hauek egin ditu:

1. taldea:

• Etorkizuna: - Hedabideei irtenbide egokia. - Gaztetxoen bertso-eskolako kudeaketa bermatu. - Erabilera areagotzeko egitasmoei arreta. - Euskaltzaleak identifikatu eta zerbitzuetan (kirola, kultur

elkarteak...) erabilera areagotzeko estrategiak. • Zergatik:

- Kudeaketa konplexuko egitura/egitasmoetatik xumeagoetara pasatzea: parte-hartze handiagoa, identifikazioa, aurrekontu erraldoirik ez.

• Nola: - Elkarte berria sortu: “izena aldatu”.

• Egitura: - Dozena bat laguneko taldea.

• Zeintzuk: - Gu egituran parte hartzeko prest; zuzendaritzan, ez.

2. taldea:

• Sentsibilizazioa, Euskaltzaleak eragile aktibo. • Erabilera-esparru edo proiektu “estrategikoak” (neurtuak). • Bultzatzaile-- eta eragile-lana.

- Birmoldaketa-proiektu berria. - Hedabideek bide autonomoa.

3. taldea:

AURRERA EGIN BEHAR DA! • Arazo nagusia: tira egiteko jendea. • Antolaketa berria:

- Zuzendaritza. - Hedabide-taldea.

• Zuzendaritza aukeratzeko prozedura. - Batzuengana zuzenean jo. - Bazkideetatik bozketaz aukeratu. - Hausnartze-taldetik jendea atera.

4. taldea:

• Jendearekiko, gehien bat gazteengana hurbilketa bat egin behar da. - Errelebo falta.

• Euskararen egoera txarra delako. • Ardurak banatzea. • ? • Denok.

Page 13: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

14

5. taldea:

• ZMk irautea nahiko genuke. - Gure ustez, egitasmo berritarako indarrik ez dugu=Dugunari

eutsi, herritarron sentsibilizazioan eragin. • Otamotz ez genuke galdu nahi. • Eginkizunen zerrenda osatu. Horren araberako antolaketa egin.

o denbora, pertsonak, maiztasuna...

6. taldea:

• Sentsibilizazioa. - Eragin beharra.

• Erabilerak kezka. • Lan-taldeak eratu.

- Sarea. • Bazkideei lan zehatzak.

Aipatutakoak:

Proposamen guztiak aurkeztutakoan talde handian aipatu zirenak:

• Berriro hastea izango litzateke? Helburuak eta guztia birplanteatzea? Gauza batzuk zehaztuta daude, baina dena birplanteatu beharko litzateke jende berria sartu nahi bada, noski orain arte egindakoa ahaztu gabe.

• Hedabideei dagokionean, nire ustez herri guztietarako irtenbide orokorra eman beharko litzaieke bakoitzaren lokaltasuna mantenduz. Denok nahi dugu herri aldizkari bat izan, baina horrek dituen mugak zeintzuk diren ikusi behar ditugu.

• Ezin dugu berriro elkarte berri bat egin, helburu berriak eta jende berria bai, baina ez elkarte berri bat egin.

• Funtzioak aldatu dira, lan sozialari ekimen sozialarekin heldu behar zaio. Eraginkortasunari begira harreman sozialak landu behar dira eta dinamika sozial bati ekin.

• Hedabideak bere bidea egin behar dute. • Baina aldi berean hedabideak bermatu behar ditugu. • Hedabideei irtenbide ona eman behar zaie. • Daukaguna ezingo genuke galdu. • Baina daukaguna ezin dugu dagoenetan mantendu gainerako guztia

zurrupatzen duelako. • Horregatik zehaztu behar dira lehentasunak, ondoren, guk behar bada modu

batera ikusten dugu, baina ondoren egongo direnak beste era batera ikusten dituzte lehentasunak.

• Zintzo Mintzo sortu baino lehen aldizkari bat sortzen ahalegindu ginen, baina ez genuen lortu. Ondoren Zintzo Mintzo sortu ondoren lortu genuen Otamotz sortzea eta indartzea, orain jarraitu beharko luke, baina gu ezin gara hedabide enpresa bat izan.

• Zintzo Mintzok proiektu autonomoak egin behar ditu. • Hedabideak bermatzekotan beste batzuekin elkarlanean izango da. • Sare bat osatu beharko genuke herrian eta elkarlanean asmatu, egiten diren

ekimenak elkarlanean egin, bakoitzak bereak egitea baino. • Talde anitza sortu beharko genuke eta elkarte desberdinetan parte hartu eta

bertatik eragin.

Page 14: Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

15

4.7. Zintzo Mintzo, ideia nagusia: erabakiaren sintesia Erabakiaren sintesia

Urretxu-Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra dago. Daukaguna birmoldatu egin behar dugu. Motor bat behar dugu, zuzendaritza-talde berri bat, parte-hartzaile berriak, lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituztenak.

Proposamen irekiarekin joan behar gara, jende berriaren inplikazioa lortzeko eta haien ekarpenei ateak irekita lagata.

Hedabideak eta Gaztetxoen bertso-eskola autonomoak izateko bideak jorratu behar ditugu, beste eragile batzuekin elkarlanean. Erabileran eragin beharra dago, kultur jardueratan baino gehiago, gizartean eta hiztunengan eragina izango duten jardueratan.