zinema estatu espainolean
DESCRIPTION
MCU web gunea ezagutu dugu oraingo honetan. Filmen eta zinemaren inguruko informazio-iturri hau, Espainian dagoen ahaltsuena da informazio interesgarri asko eskaintzen duelako. Gauzak horrela, bilaketa batzuk egin ditut, ariketa honetan bildu ditudanak.TRANSCRIPT
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/Izena, banaka: Oihan Vitoria
Ekarpenaren helburua: Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri
ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.
Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren
bidez.
Eginbeharrekoak:
Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu
MCU web guneak, zinemari eta ikus-entzunezkoei buruzko informazioa biltzen
du. Esate baterako, industria zinematografikoaren informazioa, Espainiako
filmoteka, zinema albisteak, festibalak, sariak… Zinema albisteak deritzon
atalean sartuz gero, estreinatu berri diren film espainolak, pelikula ikusienak
edota filmaketen ezaugarriak ikusi daitezke. Honetaz gain, zinemaren datu
zehatzak ere aurki ditzakegu. Bertan, Espainiako zinemak urteetan zehar izan
duen garapena ikusteko aukera dago.
Sartu “Boletín informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko
datuak nahi dituzu. 2003tik 2008ra zenbat film estreinatu dira? Zein da
tendentzia?
2003. urtetik 2008ra, 10617 film estreinatu ziren eta tendentzia atzerriko
pelikulak estreinatzea da. Izan ere, urte horietan zehar estreinatutako film
gehienak (8346) atzerrikoak izan ziren, Espainian 2271 pelikula bakarrik sortu
zirelarik.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia
idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008 zenbat eskaera egon ziren
eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin
duzun.
“Memoria de Ayudas a la Cinematografía 2008” izeneko sailean klik eginda eta
horren barruan “Ayudas al desarrollo de guiones” atalean sartuta, 2008. urtean
gidoiak idazteko 453 eskaera egon zirela jakin ahal izan dut. Horietatik, 34k
soilik jaso zituzten diru-laguntzak.
Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika?
Alejandro Amenábarek ze filmetarako egin duen musika bilatzeko, “Datos de
películas calificadas”en sartu naiz. Ondoren, musika bilatzeko aukeran
Alejandro Amenábar ipini dut eta 8 emaitza atera zaizkit: hain zuzen ere, “Al
lado del Atlas”, “Tesis”, “Abre los Ojos”, “La Lengua de las Mariposas”, “Nadie
Conoce a Nadie”, “Luna”, “Allanamiento de Morada” eta “Mar Adentro”.
Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman
emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun.
Aurretik egin dudan bilaketaren atal berdinean (“Datos de películas
calificadas”), Tasio idatzi dut eta ondorioz, 637.660 ikusle izan dituela jakin dut.
Pelikula hau Nafarroako hainbat herritan (Valle de las Amescoasen, Zudairen,
Baquedanon, Barindanon, Galdeanon, Eulzen, Artazan, Eraulen, Mañerun,
Ulibarrin eta Estellan) eta Valladoliden dagoen Viloria herrian grabatu zen.