zerain

13

Upload: hanzila

Post on 15-Jan-2016

39 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

ZERAIN. Kokapena. Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago; Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako eta Nafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorri mendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa, Zegama eta Legazpi ditu mugatzat. Ondoko taulan, 18 urtetan (1992-2009) bizitako biztanle kopurua adierazten digu. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: ZERAIN
Page 2: ZERAIN

Kokapena

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago;Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako etaNafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorrimendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa,Zegama eta Legazpi ditu mugatzat.

Page 3: ZERAIN

Biztanleria

Ondoko taulan, 18 urtetan

(1992-2009) bizitako

biztanle kopurua

adierazten digu.

Page 4: ZERAIN

Burdinaren mendia

• Azpitta adieraztegia

• Labeak

• Burdinaren prozesua

Page 5: ZERAIN

Aizpitta AdieraztegiaAizpitta Adieraztegia

• Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketa, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragin aizan duena zaldu nahi digu. 

Page 6: ZERAIN

LabeakLabeak

• XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdina karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, galeriak, etab. 

Page 7: ZERAIN

Burdinaren prozesuaBurdinaren prozesua

• Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. mendera garamatza, eta ordutik hasita, 1951. urtean gaur egun ikus daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak oso lotuta egon dira Zeraingo herriarekin.

• Mende hauetan guztietan zehar jardun zabala izan dute meategiek eta jauntxoen esku izatetik, ingelesen menera aurrenik eta alemaniarrenera gero izan ziren Aizpeako meak.

• Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak...

• Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.

Page 8: ZERAIN

Larrandoko zerrategia• Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio

Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko.

• 1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu.

• Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri. Hori dela-eta, negu-udaberri garaian lan egiten zen batez ere bertan: baserrian lanik gutxien zutenean eta errekatxoak ur gehien zekarrenean.

• 1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

Page 9: ZERAIN

Herri museoa

Etnologo baten laguntzaz herriko gazte talde batek eginiko auzolanaren ondorioa da 1993. urtean ireki zen herri museoa.

Zeraingo baserrietan zeuden hainbat lanabesen inbentarioa egin eta 21 eguneko erakusketa antolatu zuten; izan zuen arrakasta ikusita, erakusketa iraunkor bihurtu eta museoa antolatzea erabaki zuten.

Horretarako, erakusketan erabili ziren 1000 piezetatik egokienak hautatu eta, gaur egun, museoan 200 baino gehiago daude ikusgai.

Page 10: ZERAIN

(Jarraipena)Museo txiki honek Goierriko herri honen

bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu.

Atal desberdinetan, herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte. Orain gutxi, gainera, museoko eduki guztiak era digitalean azaltzen dituen ikus-entzunezko multimedia berritzailea jarri dute bisitarien ikusgai.

Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.

Page 11: ZERAIN

1711-ko KartzelaZeraingo kartzela edo ziega, udaletxearekin bateraeraiki zen 1711. urtean. Beste zerbitzu batzuenartean, beharrezko zuten garai hartan gisa honetako"txokoa" antolatzea.Kartzelaren berezitasun nagusia, lau paretak haritzoholez estaliak daudela da. Paretetako harrienjoskerak buztinez egiten zirenez, ez zen oso zailagertatzen harri batzuk kentzea ihes egiteko. Haritzegurrarekin paretak babestuz, presoek ihes egitekoarriskua gutxitzea lortzen zuten.Presoak lotzeko zepo eta grilleteak ere ikus daitezke.Halere, ez ziren preso guztiak lotzen, arrisku handienazutenak baizik. Batzuk, paretaren kontra zutik lotzenziren, beste batzuk zepo erraldoi bati etzanda, eta aske egotea ere posible zen.

Page 12: ZERAIN

(Jarraipena)

Urte luze hauetan, kartzelak era guztietako"bisitariak" izan ditu; baita 1835. urtean minatanlan egitera ekarri ziren 26 gerra-preso ere. XX. Mendeanpixkanaka erabiltzeari utzi zioten eta, gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen dugu Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra.Gaur egun, kartzela, Ostatu tabernaren barruanaurkitzenda eta bisitatu nahi duenak ostatukoei esan besterik ezdute, asteazkena ez beste edozein egunetan.

Page 13: ZERAIN

• EGILEAK: Xabier Aguado

Jaione Lekue

Xiker Martin

Helene Zeberio