zer eraman. ohar garrantzitsuak
TRANSCRIPT
HAUTAPROBAK. OHAR GARRANTZITSUAK EPAIMAHAIA. (Azterketa non?)
Ibaizabal ikastolari ondoko epaimahai hau egokitu zaio: 01 (Zientzia eta teknologien Fakultatean)
ZER ERAMAN:
• Boligrafoak, arkatzak, atxingia, erregela, kalkulagailua eta eskuko ordularia (mugikorrak amatuta egon behar direlako eta denbora kontrolatzea oso garrantzitsua delako)
• NANa edo beste identifikazio agiri baliagarriren bat (gidatzeko karneta, ...)
• Matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. (Matrikula gordekin hauek Anak eramango ditu)
OHARRAK:
• Ikasleak deituta daude asteazkenean 8:45ean kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara fase orokorrera aurkezten direnak baino ez dira etorriko.
• Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.
• Musikaren eta dantzaren historia, Analisi musikala II, Ikus-entzunezko kultura eta Diseinu gaien azterketak kasuan kasuko epaimahaian egingo dira gainontzeko azterketekin batera. Musikaren eta dantzaren historiako eta/edo Analisi musikala II-ko azterketak egin behar dituztenek CD erreproduzitzailea eta entzungailua eraman behar dituzte.
• Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …