zer da osasunaren pribatizazioa? - oseki.eus

4
Zer da osasunaren pribatizazioa? Unai Martín www.oseki.eus Gehien batean alderdi negatiboekin lotzen denez, eragile guztiak ez dira ados jartzen pribatizazioa zer den kontuari buruz. Hala, askotariko diskurtsu, definizio eta posizionamenduak biltzen dira hitz horren magalean, eta zenbaitetan elkarri aurka ere egiten diote. OSASUN SISTEMA PUBLIKOAK Iradokitutako aipua: MARTÍN, U. (2019) Zer da osasunaren pribatizazioa? OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/osasun-sistema-publikoak/

Upload: others

Post on 02-Aug-2022

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zer da osasunaren pribatizazioa? - oseki.eus

Zer da osasunaren pribatizazioa?Unai Martín

www.oseki.eus

Gehien batean alderdi negatiboekin lotzen denez, eragile guztiak ez dira ados jartzen pribatizazioa zer den kontuari buruz. Hala, askotariko diskurtsu, definizio eta posizionamenduak biltzen dira hitz horren magalean, eta zenbaitetan elkarri aurka ere egiten diote.

OSASUN SISTEMA PUBLIKOAK

Iradokitutako aipua: MARTÍN, U. (2019) Zer da osasunaren pribatizazioa?

OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la

salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/osasun-sistema-publikoak/

Page 2: Zer da osasunaren pribatizazioa? - oseki.eus

ZER DA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA?2 www.oseki.eus

Eztabaida luzea eragiten du “osasunaren pribatizazioa” terminoak. Gehien batean alderdi negatiboekin lotzen de-nez, eragile guztiak ez dira ados jartzen pribatizazioa zer den kontuari buruz. Hala, askotariko diskurtsu, definizio eta posizionamenduak biltzen dira hitz horren magalean, eta zenbaitetan elkarri aurka ere egiten diote.

Konplexutasun hori gorabehera, hala ere bada nolabaiteko adostasun bat pribatizazioa honako honetaz ari dela esate-ko: “aktibo edo ahalmen publiko bat sektore pribatura osorik edo zati batean transferitzea edo lekualdatzea, esparru publikoari zegokion ezein egiteko edo baliabide izan daitekeelarik” (1). Beraz, definizio horri jarraituz, esan dezakegu osasun arloan ere pribatizazio prozesuak ari direla garatzen osasun sistemaren hainbat alderditan.

Lehenik eta behin, pribatizazioa osasun gastuaren finantzazioan eman daiteke. Osasun arretatik eratorritako gas-tuak finantzatzeko moduarekin du horrek zerikusia, osasun zerbitzuak emateko eta osasuna zaintzetik eratorritako gastuak ordaintzeko baliabide ekonomikoen iturriarekin, zehatzago esateko. Finantzazio iturria izan daiteke publikoa, administrazio publikoek eskainia, edo izan daiteke pribatua, aseguru-enpresa pribatuen ekarpenen bidez edota zerbit-zu horiek erostean erabiltzaileek egindako zuzeneko gastuen bidez. Hortaz, bada, osasun finantzazioan pribatizazioa gertatzen da administrazioek esparru pribatuaren esku uzten dutenean osasun zainketa finantzatzeko duten erantzu-kizuna.

Bigarrenik, osasun pribatizazioaren beste aldagai garrantzitsu bat osasun horniketaren pribatizazioa da, eta Es-painiako estatuan, hain zuzen ere, azpimarratzeko moduko garapena izan du azken hamarkada hauetan. Diru publi-koekin finantzatutako osasun zerbitzuak enpresa edo erakunde pribatuen bitartez hornitzen direnean gertatzen da hori. Espainiako estatuan araudi batzuk onartu ziren 1990. hamarkadan, osasun asistentzia finantzatzeko eta osasun asistentzia hornitzeko egitekoak banatzen zituztenak, eta ateak zabaldu zizkieten hornitzaile pribatuei osasun sistema publikoan hornitzaile gisa aritzeko. Hala, erakunde publiko bat arduratzen da –Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila– zerbitzuak erosteko eginkizunaz, eta hori egin daiteke hornitzaile publiko baten bidez –Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, kasu–, baina baita enpresa pribatuen edo irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez ere.

Hirugarrenik, osasun pribatizazioaren beste formuletako batek osasunaren eta osasun politiken plangintzari egiten dio erreferentzia (2). Halakoetan, pribatizazio prozesu bat emango litzateke gobernuek enpresa pribatuen esku uzten badute osasun egoera aztertzeko, beharrak lehenesteko eta osasun sistemaren eta osasun politiken lehentasunak eta lerro estrategikoak ezartzeko duten erantzukizuna.

Azkenik, osasun asistentzian garrantzi handia duten zenbait alor, esate batera osasun prestakuntza eta ikerketa, pri-batizazio prozesuek beregana ditzakete. Lehen kasuan, pribatizazioak unibertsitateko prestakuntzari (fakultatean eta praktika klinikoen bidez lortua) eragin diezaioke, eta baita prestakuntza espezializatuari eta etengabeko prestakuntzari ere. Osasun prestakuntzan logika pribatizatzaileei bide eman dakieke osasuneko profesionalen prestakuntza proze-suetan enpresa pribatuak parte hartzen eta eragiten dutenean, enpresa farmazeutikoen edo unibertsitate eta klinika pribatuen eskutik, kasu. Adibidez, hemengo testuinguruan ere industria farmazeutikoa da etengabeko osasun pres-takuntzaren babesle nagusia, Europako beste herrialdeetan gertatzen den moduan.

Page 3: Zer da osasunaren pribatizazioa? - oseki.eus

ZER DA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA?3 www.oseki.eus

Aipatu alor horien eta bakoitzak pribatizazioa ulertzeko duen eraren osagarri modura, hainbat egilek estrategia integral sakonago baten baitan kokatzen dute pribatizazioa, antza, arestian aipatutako alderdi zehatz horietaz harago baitoa. Egile horien ustez, izan ere, horren atzean ezkutatzen dena ongizate estatua eta zerbitzu publikoak kapitalaren intere-sen mende jartzeko berregituratze etengabea da (3) (Ikus “Osasunaren Gobernantza eta Osasunaren Determinatzaile Komertzialak” kapitulua). Hortaz, bada, pribatizazio kontzeptua harago doa zenbaitetan, eta “merkantilizazio” kont-zeptuarekin harreman estuan jartzen da (3). Azken kontzeptu hori oso erabilia da esparru publikoan, eta korapilatu egiten du pribatizazioari buruzko eztabaida. Esparru publikoan merkatu-irizpideak sartzeari deitzen zaio merkanti-lizazioa, eta berez ez badakar ere pribatizaziorik, horretarako bide ematen du, ordea (1). Zerbitzu publikoen efizientzia eta eraginkortasuna neurtzeko enpresa-irizpideak ezartzeari ere esaten zaio (4). Merkatu-irizpideek ez dute zertan guztiz bultzatu behar sektore publikoaren egiteko nahiz aktiboak pribatura transferitzea (5); azaldu izan denez, ordea, merkantilizazioa arduratzen da pribatizaziora bultzatuko dituen baldintza ekonomiko eta ideologikoak eta gizarte ha-rremanetako baldintzak sortzeaz (6).

Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren arteko harremana begi bistakoa da. Dena dela, bereizi beharrean gara bi kontzeptuak, ez nahasteko. Hala, garrantzitsua da argi uztea osasun merkantilizazioa eman daitekela osasun pribati-zazio prozesu garbirik gabe ere, eta osasun sistema publiko bat ere aritu daitekela osasun merkantilizazioaren eragile. Osasun ikuspegi eta tratamendu indibidual nola biomedikoa bultzatzen duten prozesu neoliberalek, esaterako, eragin diezaiokete osasun sistemari berari, prozesu horien sorrarazle bihurtuz. Adibide baterako, osasun sistema publikoak bizitzaren medikalizazio prozesuak susta ditzake, behar ez diren edo batere eraginkorrak ez diren tratamendu eta esku-hartze kopurua handituz.

Hainbat egilek estrategia integral sakonago baten baitan kokatzen dute pribatizazioa. Haien ustez, horren atzean ezkutatzen dena ongizate estatua eta zerbitzu publikoak kapitalaren interesen mende jartzeko berregituratze etengabea da.

Page 4: Zer da osasunaren pribatizazioa? - oseki.eus

ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus

4 De Lara L, Camprubí L, Guareschi N.M.F, Borrell, C.

Discursos de movimientos sociales sobre privatización

de los servicios de salud catalanes (Kataluniako

osasun-zerbitzuen pribatizazioari buruzko gizarte-

mugimenduen diskurtsuak). Athenea Digital 2015;

15(2):51-80.

https://atheneadigital.net/article/view/v15-n2-delara-

camprubi-guareschi-etal

5 Salman R.B. Melting public-private boundaries in

European health systems. European Journal of Public

Health 2003; 13(1):24-9.

https://academic.oup.com/eurpub/

article/13/1/24/488178

6 Whtfield D. Private finance initiative and public private

partnerships: what future for public services? European

Services Strategy Unit; 2001.

https://www.european-services-strategy.org.uk/

publications/public-bodies/pfi/pfi-and-ppp

1 Camprubí L. Caracterización e indicadores de

la privatización de los sistemas sanitarios: una

aproximación al sistema sanitario de Cataluña

(Osasun-sistemak pribatizatzearen ezaugarriak eta

adierazleak: Kataluniako osasun sistemara hurbilpen

bat). [Argitaratu gabeko master-tesina]. Pompeu Fabra

Unibertsitatea/Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa;

2010.

http://www.euro.who.int/__data/assets/pdf_

file/0019/171334/RC62BD01-Governance-for-Health-

Web.pdf

2 Mindell JS, Reynolds L, Cohen DL, McKee M. All in this

together: the corporate capture of public health. BMJ

2012; 345:e8082.

https://www.bmj.com/content/345/bmj.e8082

3 Martínez A, Vergara M, Benach J, Tarafa G eta

Kataluniako osasunean pribatizazioaren inpaktuari

buruzko lan-taldea. Cómo comercian con tu salud

(Nola aritzen dira zure osasun salerosketan).

Privatización y mercantilización de la sanidad en

Catalunya (Kataluniako osasunaren pribatizazioa eta

merkantilizazioa). Bartzelona: Icaria; 2014. ISBN: 978-

84-9888-595-8.

http://www.icariaeditorial.com/libros.php?id=1482