zenbat animalia!!!

7
Animalia basatiak Animalia asko libre bizi dira naturan. Animalia basatiak dira. Animalia basatiek beren kabuz bilatu behar dute aterpea eta elikagaia. Animalia batzuk, balea urdina adibidez, desagertuko dira haien bizilekuak zaintzen ez baditugu.

Upload: josean-murguiondo

Post on 19-Jul-2015

221 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zenbat animalia!!!

Animalia basatiakAnimalia asko libre bizi dira naturan. Animalia basatiak dira.Animalia basatiek beren kabuz bilatu behar dute aterpea eta elikagaia.

Animalia batzuk, balea urdina adibidez, desagertuko dira haien bizilekuak zaintzen ez baditugu.

Page 2: Zenbat animalia!!!

Ugaztunak

Tigrea, elefantea eta zebra ugaztunak dira. Animalia ugaztunek gorputza ilez estalita daukate, bibiparoak dira eta, txikitan, amaren esnea hartzen dute.

Page 3: Zenbat animalia!!!

Hegaztiak

Zikoina eta saia hegaztiak dira. Hegaztiek gorputza lumaz estalita daukate eta gehienek hegan egiten dute. Animalia obiparoak dira.

Page 4: Zenbat animalia!!!

Narrastiak

Dortoka eta krokodiloa narrastiak dira. Gorputza ezkataz estalita daukate. Narrastiak ere obiparoak dira.

Page 5: Zenbat animalia!!!

Meroa eta marrazoa arrainak dira. Arrainek hegalak dituzte eta gorputza ezkataz estalita daukate. Animalia obiparoak dira.

Arrainak

Page 6: Zenbat animalia!!!

Arrabioa eta igela anfibioak dira. Azal biluzia eta hezea dute. Anfibioak animalia obiparoak dira. Uretan edo uretatik hurbil bizi dira.

Anfibioak

Page 7: Zenbat animalia!!!

Arrabioa eta igela anfibioak dira. Azal biluzia eta hezea dute. Anfibioak animalia obiparoak dira. Uretan edo uretatik hurbil bizi dira.

Anfibioak