zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...aurkezpena okela elikagai garrantzitsua da gure...

11
Okelaren kontsumo osasuntsu eta kontzienterako gida txikia: behikia eta ardikia. Zein okel jaten dugu?

Upload: others

Post on 20-Jan-2021

20 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Okelaren kontsumo osasuntsu eta kontzienterako gida txikia: behikia eta ardikia.

Zein okel jaten dugu?

Page 2: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?

Okelak bitaminak eta mineralak ditu.Okelak burdina, zink, fosforo eta B taldeko bitamina kopuru nabarmenak ditu. Erraiek, bereziki gibelak, bitamina eta mineral gehiago dauzkate.

Okela koipe-iturri garrantzitsua da.

arrautzak okela eta arrainaesnekiak lekaleak zerealakfruitu lehorrak

eta haziak

Koipeak beharrezkoak dira organismoarentzat. Koipeak asegabeak edo aseak izan daitezke. Gehiegizko koipe asea kaltegarria da organismoarentzat.

Elikagaien koipe-iturri nagusiak:

Urdail bakarreko animaliek elikadura naturalagoa dutenek asegabeko koipe proportzio handiagoa daukate.

Zereal eta lekale konbinazioak proteina gehiago aprobetxatzen laguntzen du.

Ase gehiago

Asegabe gehiago

Gida honen eraketan Komertzio eta Zerbitzuen Elkarte Arabarrak, ASELCARrek (Arabako Harategi Hautatuen Elkartea), UAGAk (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna), Arabako Slow Food Conviviumek, CRICek (Kontsumorako Ikerketa eta Informazio Zentroa), Bakea eta Elkartasuna Euskadi Fundazioa - CC.OOk, Setem Hego Haizeak eta Mugarik Gabek hartu dugu parte.

AURKEZPENA

Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren, bai abeltzaintza ereduaren arabera ere.

Gida hau behikian eta ardikian zentratzen da, Araban gehien mantentzen den abeltzaintza baita.

Gure helburua informazioa ematea da, okelaren kontsumo osasuntsuagoa sustatzeko eta bertako ekoizpen eta komertzializazio eredu justuagoak eta jasangarriagoak mantentzeko eta bultzatzeko.

OKELAREN PROPIETATE NUTRITIBOAK

Okela proteina-iturri ona da.Elikagai nagusiak, gramoko aprobetxa dezakegun proteina kopuru handienetik txikienera ordenatuta, honakoak dira:

Page 3: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?OKELAREN EKOIZPEN EREDUAKEredu industrial intentsiboa. Okel asko duen dieta batentzat, okelik gabeko 4 dieten laborantzarako

lursaila behar da.

Okelaren ekoizpen-ziklo guztiak energia asko eta CO2 isuri handiak eskatzen ditu. Okelaren ekoizpenak

elikagaiak ekoiztetik eratorritako CO2 isurien % 44 suposatzen du. Landareen ekoizpenak CO2 isurien %

8 suposatzen du. Beste CO2 isuriak kontserbazio, garraio, enbalatze eta elikagaien industriatik

eratortzen dira.

Zenbat eta handiagoa izan ustiapen eta ekoizpen lekuaren eta kontsumo lekuaren arteko distantzia, orduan eta

handiagoak dira garraio, kutsadura eta animaliaren akidura kostuak. Animaliak nabe handietan pilatzeak gorotz metaketa handia sortzen du, eta honek lurra eta akuiferoak kutsatzen ditu.

Abeltzaintzaren gehie-gizko mekanizazioak

animalia kopurua handitzea dakar, inbertsioak amortizatzeko eta lan-

gileak murrizteko. Gertatzen ari da sektorea hazi eta gai kimiko multina-

zionalekin lotuta dauden enpresa txikietan metatzen ari dela.

Ekoizpen industriala merkataritza-gune handientzat

pentsatuta dago. Hauek bolumen handiago eros dezakete eta prezio baxuagoak negoziatu. Produktuaren zati

bat ez da saltzen eta galdu egiten da, eta kontsumituak ez diren baliabide naturalak gastatzen dira.

Nabe handiak, non produktiboenak diren arraza uniformeetako abelburu metaketa hadia dagoen, okela era iraunkorrean ekoizteko.

Animaliak etzalekuetan sartuta bizi dira eta ahalik eta gutxien mugitzen dira denboraren erdian lodi daitezen. Emeak artifizialki intseminatuak dira eta produktu hormonalekin araldirako estimulatuak erditze kopurua handitzeko.

Euren elikadura pentsu, zuzengarri, lasaigarri eta animalien errekuperazioari laguntzeko beste substan-tzia batzuetan oinarrituta programatzen da, baldintza hauetan osasun ahula baitute. Europan, antibiotikoen erdia animaliek erabiltzen dituzte.

Animaliak abeletxe batean jaiotzen dira eta beste batean gizenduak izaten dira, askotan herrialde ezberdinetan. Kumeek urdail-arazoak izaten dituzte titi-kentze erradikal baten eta elikadura aldaketa baten ondorioz. Duten proteina eta kaloria edukiagatik, pentsuen osagai nagusiak soja eta artoa dira, gero eta gehiago hazi transgenikoetatik datozenak. % 90 baino gehiago gosetea eta desnutrizioa duten herrialdeetatik inportatuak dira. Monolaborantzek bertako kontsumorako nekazaritza aukera eragozten dute eta basoak soiltzea, nekazariak eta indigenak euren lurraldeetatik kanporatzea eta emigratzea eragiten dute.

Page 4: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?OKELAREN EKOIZPEN EREDUAKEredu tradizional estentsiboa.

Animaliek mendi komunalak garbitzen eta soroak ongarritzen laguntzen dute. Ganadutegi tradizionalek euren zereal eta lekadunak lantzen dituzte abereak gizentzeko.

Ganadutegi hauek ziklo osoa egiten dute, hau da, animaliak leku berean jaiotzen,

hazten, titia kentzen eta gizentzen dira.

Txahalek 8 hilabetez hartzen dute titia, progresiboki moldatzen zaizkio

bazka-elikadurari eta 10 arte bizi dira taldearekin.

Ondoren, elkarrengandik

banatzen dira eta pentsuekin eta

bazkekin elikatzen dira gizen daitezen.

Arkumeak taldearekin hartzen dute titia eta

bertan bizi dira hil arte, hilabete eta erditik aurrera

esnekoak baldin badira (amaren esnearekin soilik elikatzen dira) eta ia urte

erdirekin dagoeneko bazka jaten dutenak.

Hiltzea, komertzializazioa eta kontsumoa 50 eta 100

kilometro arteko erradioan eman ohi da.

Familia artean kudeaturiko ganadutegi txikiak edo ertainak.

Okelerako arrazak bertakoak izan daitezke, inguruneari ondoen moldaturiko animalien hautespen naturalaren bitartez. Gizentzea eta haztea motelagoak dira. Animaliak euren egoera naturaletik hurbilago dauden baldintzetan daude, euren bizitzaren zati handi bat kanpoan ematen dute, taldean eta mugitzeko espazioa dutelarik. Osasun hobea dute eta botika gutxiago behar izaten dira.

Araldi naturala errespetatu ohi da, eta erditzeak urte-sasoikoak dira, beraz, emeen bizitza luzeagoa da.

Euren elikadurak inguruko bazka eta larratze gehiago ditu. Paisaiaren eta lurraldearen kontserbazioari lotuta dago eta bizirik mantentzen du landa-sektorea.

Page 5: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?

Araban 1.815 ganadutegi inguru dago, eta horietan 40.500 behi eta 78.000 ardi daude. Arraza batzuk haragitarako erabiltzen dira, eta beste batzuk esnetarako, esnekiak nahiz gaztak egin edo ekoizteko.

Behi-haziendari dagokionez, 30.000 behi haragitarako dira, eta 10.000 inguru, frisiar arrazakoak, esnetarako.

Ardi-haziendan, 18.000 ardi haragitarako dira, eta 60.000 latxa arrazakoak, esnetarako.

Esnetarako gai diren arrazetako arkume eta txekor arrak (frisiar eta latxa arrazetakoak, hurrenez hurren), haragitarako ere erabiltzen dira, hazitarako direnak izan ezik.

Txekorrak beste probintzi batzuetako ustiategiei saltzen zaizkie eta horietan gizendu egiten dituzte. Ondoren, EAEtik kanpo kontsumitzen dira. Bildotsak eta arkumeak, gizendu egiten ez dituztenez eta eskaria handia denez, Euskal Herrian saltzen dira.

Informazio iturria:Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Departamentua eta UAGA.

BEHIKI ETA ARDIKI GANADUTEGIAK ARABAN

Biasteri

Zuia

Aiara

Añana

Agurain

Kanpezu- Arabako Mendialdea

Gasteiz

Behi-buruen kopurua

Ardi-buruen kopurua

Ganadutegi kopurua

Page 6: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

GANADUTEGIAK ARABAN HILTEGIABehiki eta ardiki abeltzaintza Araban familia arteko enpresa txikiek eta ertainek eratzen dute. Gehienak kalitate izendapenei atxikitzen zaizkie. Oro har mota estentsiboko erabilerak egiten dituzte. Badaude bakarrik haztera edo gizentzera dedikatzen diren ganadutegiak ere. Honek abereak elikatzeko larreen eskuragarritasun nahikoarekin zerikusia du, baina baita merkatu eta ekoizpen ereduetan emandako aldaketekin ere.

Joan den mendeko iraultza berdeak ongarrien, ongailuen eta landare-osasunerako gai kimikoen aplikazioa ekarri zuen nekazaritzako ekoizpena handitzeko. Familia arteko ganadutegi askok euren ekoizteko modua eraldatu zuten. Alde batetik, pentsu-fabrikei saltzen dizkieten zereal lursailak lantzen dituzte eta, beste alde batetik, pentsuak erosten dituzte abereak elikatzeko. Ganadutegia beste enpresa batzuen, bitartekarien eta merkatuan zerealek eta okelak duten prezioen menpe dago. Garraiorako agrodiesel ekoizpena bereziki eragiten ari zaio sektoreari.

90eko hamarkadan landa-enpleguaren eta landuriko lurren erdia baino gehiago galdu da. Araban 1/10 behiki ganadutegi eta 1/4 ardiki ganadutegi itxi egin dira. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena murriztu egin da landa-lurraren industrializazio eta urbanizazio hazkorragatik eta okel ekoizleei ordaintzen zaien prezioen erorketagatik. Txahal ganadutegiei duela 10 urte baino % 23 gutxiago ordaintzen zaie. Paradoxikoki, biztanleria eta animalia produktuen kontsumoa hazi egin dira. Eskaera hau asetzeko, okelaren % 60 beste probintzia eta herrialdeetatik inportatzen da.

Ganadutegi batzuk eredu tradizional eta ekologikoetara bueltatzen ari dira eta euren abereek behar duten elikagaia ekoizten dute. Europar Batasunak okelaren merkatuari ematen dizkion diru-laguntzak ez dira sektorearen jasangarritasun eta bideragarritasunerako konponbide.

Egun, animalia guztiak baimenduriko hiltegietan hil behar dira. Hiltegiak haragi-enpresa batenak izan daitezke edo titularitate publikoa edo pribatua duten enpresa independenteenak.

Hiltegi kopurua murriztu egin da eskakizun sanitarioak direla-eta, baita bolumenari eta metaketari dagokienez merkatuaren funtzionamenduagatik ere. Araban, hiltegi txiki bat geratzen da Laudion. Amurriokoa 2008ko urtarrilean itxi zen eta Gasteizkoa 2005ean. Harrezkero komertzializazioa eta hilketa Bizkaian eta mugako probintzietan zentralizatu dira.

Honek eragin txarra izan du familia arteko ganadutegietan eta harategi tradizionaletan. Garraio kostuak handitu egin dira beharrezkoa baita hainbat animaliaren eskariari itxarotea garraioa errentagarri egiteko, eta horrek xehekako salmenta espezializatua zaildu egiten du. Garraioa eta itxaronaldia estres faktoreak izaten dira hilko diren animalientzat. Horrek okelaren samurtasunari eragiten dio, aurretik animaliak jasotako zainketak zapuzten direlako.

Hilketa eta gero, behikiak eta ardikiak gutxienez 3 edo 4 eguneko heltze prozesu bat igaro behar dute. Kalitate izendapenek 7 egun edo gehiago exijitzen dute.

Araban hiltegi berri baten eraiketa sustatu, egungo eskaerari egokitua, eta Araban ekoizturiko behiki eta ardikiarentzako ekoizpen eta komertzializazio eredu berriak bultzatu. Ohiko eran, ekologikoan eta errito musulmanaren arabera hazitako animalien hilketarako bideak ezarri nahi dira.

Ondorioz, 2006an “Harategi Artean” elkartea sortu zen eta UAGAk, ASELCARrek eta aurreko hiltegian lan egiten zuten komertzializatzaileek eratzen dute. Helburuak:

Funtsezkoa da kontsumitzaileok eredu estentsiboetako bertako okela eta gure ingurumen ekologiko eta sozialerako duen balore gehigarria aintzat hartzen jakitea.

Zer okel jaten dugu?

Page 7: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?HARATEGI TRADIZIONALAKEgun, okela erosketa-saskiaren produktu nagusia da.

Harategi tradizionalen konpromisoa kontsumitzaileei konfiantzazko eta kalitatezko okelak eskaintzea da, espezializatu eta berezitutako posizionamendu baten arabera. Batzuek harreman zuzena mantentzen dute inguruko familia arteko ganadutegiekin.

Okelaren sektorean izandako elikagaien krisiak okel tradizionala konfiantzazko okela gisa aukera-tzea ekarri du.

Merkataritza-gune handiek eta supermerkatuek urtetik urtera elikagaien salmenten ehuneko handiagoa metatzen dute.

Hala ere, behikiaren kasuan, ehunekoa urtetik urtera hazten da harategi tradizionalen mesedetan.

Behikia adierazgarriena da harakintza tradizionalean. Egun, behikiaren % 50 harategi txikien bidez saltzen da. Ehuneko hau % 85era iristen da zertifikaturiko okelen kasuan. Harategi tradizionalek ardikiaren % 40 saltzen dute.

%21,40

%13,40

%13,30%10,70

%6,20

ZEIN GARAITAN JAN OKEL BAKOITZA?Okel osasuntsuenak baldintza naturalagoetan hazitako animalienak dira. Elikagaiak urte-sasoikoak dira eta okela ere urte-sasoiko elikagaia da. Txahalak udaberrian jaiotzen dira eta 13 bat hilabeterekin edo gehiagorekin hiltzen dira. Arkumeak neguan jaiotzen dira, abendutik martxora. Esneko arkumeek, hilabete batetik bi hilabetera edukitzen dute hiltzen dituztenean eta larreko arkumeek lautik seira. Hobe da adin gehiago edukitzea. Badaude erditzeak urtearen gainerakoan, baina gutxiago. Udaberri eta uda partean bertako ekoizpeneko behiki eta arkume eskaintza handiagoa dago prezio egonkorretan.

Urtean zehar adin handiagoa duten animalien kalitatezko okel eskuragarritasuna badago, bigarena, behiarena eta ardiarena. Okel hauek zapore gehiago daukate eta ezin hobeak dira plater tradizional asko prestatzeko. Edadeko pertsona askok eta kultura musulmana dutenek nahiago izaten dute, hain zuzen.

Urte osoan zehar produktu berberen eskari etengabeak ganadutegi txikien eta harategien arteko harremana zailtzen du. Harategiek, bezeroen gustuak asetzeko, era egonkorrean horni ditzaten behar dute. Horregatik beste probintzia batzuetako ganadutegi intentsiboetara jotzen dute, animaliak etengabe eta urte osoan zehar hazte fase ezberdinetan ekoizteko gaitasuna dutenetara.

Elikagaiak euren urte-sasoian ezagutzeak eta eskatzeak okelen kalitatea gordetzen eta urte-sasoikoa den bertako ekoizpenari eusten laguntzen du.

Jaiotzak: Eskaintza:

Ohiko harategietako okela salmenta%40%50 %85

Page 8: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?

Abeltzaintza estentsiboko animalien okelak lehen begiratuan ikus ditzakegun koipe zerroak dauzka. Ustiapen intentsiboko animaliena oro har bigunagoa eta melengagoa da. Koipe kopuru handiagoa daukan arren, ez da ikusten zuntz muskularren artean sartuta baitago. Testura trinkoa duen okel bat sintoma ona izan daiteke.

Okelak espeziearen beraren kolorea eta animaliaren adinarena izan behar du. Printzipioz, abeltzaintza estentsiboko behikiarena eta ardikiarena gorri bizia da. Abeletxe intentsibo batzuek koloragarria botatzen diote pentsuari okelaren kolorea eman dezan.

Okelaren usainak atsegina izan behar du. Haragi txikitua erosterakoan momentuan eta kontsumitzailea aurrean dagoela txiki dezaten exijitu behar da. Saltokian okela beti hozkailuan kontserbatu behar da.

NOLA ANTZEMAN OKELA?

ZERROAK

Okel fresko piezarekin batera derrigorrez honakoak agertu behar dira: 1. Piezaren izen komertziala (ad: txahalkia, azpizuna).2. Prezioa kilogramoko.

ETIKETATZE

Okel freskoa hozkailuan kontserbatu eta 48 ordu baino lehen kontsumitu, edo izozkailuan gorde.

Izoztu baino lehen, pieza handia baldin bada, zati egokietan zatitu, gero progresiboki desizoztuz joateko.

Ontzi itxietan kontserbatu hurbil dituen beste elikagaien usainak eta zaporeak xurga ez ditzan.

Behin desizoztuta, ez izoztu berriro inoiz.

OKELAREN KONTSERBAZIOA

Okel freskoak ez darama etiketarik, baina derrigorrezkoa da hutsean enbasaturiko okelarentzat.

Harategiak jendeari izaera fakultatiboa duten beste datu bat-zuk agertu behar dizkio:A. Animaliaren identifikazioa (emea, arra). B. Haragi-zatiketako salaren identifikazioa.D. Hiltegiaren identifikazioa.E. Jatorrizko herrialdea.F. Hazi deneko herrialdeak. G. Belarriko zenbakia (animaliaren identifikazioarena).H. Osasun bermearen zigilua.

OKELA ETIKETATZEA

KOLOREA

USAINA

Page 9: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu?

ZANKARROIA. Nerbiodun okela, gelatina askorekin, mamitsua, oso samurra geratzen da prestatuta eta haririk gabe.LEPOA. Okel garbia, uniformea, samurra eta zapore onekoa.HEGALA. Koipe-zerroak dituen okela, oso mamitsua, zapore oso definituarekin.

Gisatzeko2

MASAILAK. Behikiaren lepapea, oso-oso mamitsua, nerbio askorekin, gelatina askorekin, zapore berezia, kolore bizia, egosketa luzea behar du.ZANKARRA. Nerbioak ditu, haririk ez, ahosabaiarekin kontaktuan oso leuna da. Azienda larrikoa gomendatzen da.BEHIKI SAIHESKIA. Zapore biziko eltzekoa ematen duen okel zaporetsua.

Eltzekorako3 TXURRASKOA. Behiki saiheskia, hezur zentimetro bat inguruko tiratan moztua hezurrak kendu gabe.BIRIBILKIA. Bere zuku propioan erretzeko errezeta tradizionala. TXULETOIA. Egokia barbakoetarako.ROAST-BEEFA. Behiki txuletaren beheko bizkarraren zatia, pieza batean erreta eta ondoren moztuta xerratan.AZPIZUNA. Bere zuku propioan erretako pieza ezin hobea edo ahate foie freskoz beteta.

Erretzeko4

OKELAREN KATEGORIAK ETA ZATIKATZEABehikia/Txahalkia

BESOKIA. Hezurrarekin edo hezurrik gabe zatituta okel ezin hobea txilindrona, saltsa espainiarra eta abar prestatzeko.HANKA. Modu berean prestatzen da.LEPOA. Okel oso zaporetsua eta mamitsua, ezin hobea gisatzeko edo barazkiekin eltzekoak egiteko.HEGALA. Egosketan barazki jakin batzuen zaporea nabarmentzeko pieza ezin hobea.

Plantxan1TXULETILAK. HANKA xerratan moztuta.

Erregosteko edo xerratan moztekoXerratan moztutako HANKA.

2

Gisatzeko3

Arkumea/Ardia

BIRIBILKIA. Okel oso gihartsua, nerbiorik gabekoa eta pixka bat haritsua.AZPIZUNA. Okel meheagoa, zapore delikatuagoa duena eta nerbio bakar bat.BUZTANTXOA. Maskal eta ipurtezur artetik irteten den pieza txikia, oso samurra, zapore onekoa eta aparteko emaitza ematen duena. Egosketa motza: 15 minutu eltzean edo 40 minutu labean.

Erretzeko4Larreko arkume TXULETILAK txingarretan erreta jartzeko. Esneko ARKUMEAK erdibituta edo laurdenetan zatituta labean erretzeko.

Erregosteko edo xerratan mozteko1

3 33

211

3

4

3

2 44

4

43

3

2

2

1

1

1

Page 10: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Zer okel jaten dugu?Zer okel

jaten dugu? HARATEGI TRADIZIONALAK GASTEIZEN

ARRONIZ HARATEGIA Ariznabarra 2ACEBO HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 26ACEBO HARATEGIA Nafarroako Errege-Erregin azoka Salt. 1AIZPEOLEA HARATEGIA Florida azokaAKELARRE HARATEGIA Pablo Uranga Margolaria 5AMADO HARATEGIA Arabako Biltzar Nagusiak 29AMELIA HARATEGIA Toroko Gaztelua 9ANGEL MARTINEZ HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 18APELLANIZ HARATEGIA Legutianoko Atea 2ARGÓMANIZ HARATEGIA Iturritxu 3ARIZMENDI HARATEGIA Zuia 8BASILIO HARATEGIA Paraguai azoka Salt. 6BEHIAK HARATEGIA Donostia 43COLLADO HARATEGIA Domigo Beltrán 66CONCHI HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 27 -28DANIEL UBIS HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 7DÍAZ HARATEGIA Juan Aiala Kantzilerra 2E. ARTEAGA HARATEGIA Herrandarren 51E. LEGARDA HARATEGIA Aiztogile 4 ELVIRA HARATEGIA Fernandez de Lezeta 1- Jesusen Zerbitzarien- Koroatze 9 - Arana 31 - Gasteiz hiribidea 37ESPADAS HARATEGIA Gorbea-Zaldiaran azoka Salt. 17- 18F. ECHEVARRÍA HARATEGIA Domingo Beltrán 63GASTEIZ HARATEGIA Adurza 18 GENARO HARATEGIA AranzabelaHNOS GONZÁLEZ HARATEGIA Tomas Zumarraga Dohatsuar 40 Salt. 2HNOS TUDERO S.C. HARATEGIA Paraguai azoka Pto. 13HNOS. GARCIA HARATEGIA Nafarroako Errege-Erregin azoka Salt. 20HNOS. MARTIN HARATEGIA Hebillaseko azoka Salt. 12HNOS. MTZ DE ALEGRIA HARATEGIA Enrique Eguren 5HNOS. MTZ DE ALEGRIA HARATEGIA Kuba 3HNOS. MUÑOZ HARATEGIA Santa Luzia azoka Salt. 10HNOS. ONETXA HARATEGIA Aurelio Vera-Fajardo margolaria 6HNOS. ONETXA HARATEGIA Zabalguneko azoka Salt. 13-14HNOS. UNZALU HARATEGIA Judizmendi hiribidea 15HNOS. VEGA HARATEGIA Lorenzo Prestamero 10ISIDRO HARATEGIA Florida 61JESÚS HARATEGIA Jacinto Benavente 35JESUS IZAGUIRRE HARATEGIA Gasteiz azoka Salt. 11

JESUS Mª DOMAICA HARATEGIA Judizmendi hiribidea 12JESUS MARI OJANGUREN HARATEGIA Benito Guinea 2JOAQUIN IZAGUIRRE HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 14JOSE ARRIBA HARATEGIA Adurzako azoka Salt. 24JUANMA HARATEGIA Zabalguneko azokaL.G. TUDERO HARATEGIA Nafarroako Errege-Erregin azoka Salt. 23LUIS FERNANDEZ HARATEGIA Kuba 2MARI HARATEGIA Arana 13MARI CARMEN HARATEGIA Santa Olaja de Acero 1MARIO HARATEGIA Hedegile 87MARQUINEZ HARATEGIA Adriano VI. 11MEDIAVILLA HARATEGIA Nikaragua 2MIGUEL UNZALU HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 8 - 9MITXEL HARATEGIA Domingo Beltran 31MONTERO HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 4MUJIKA HARATEGIA Uribegela 2 (Abetxuko)NATI S.C. HARATEGIA Extremadura 18OSCAR HARATEGIA Pepe Ubis enparantza 11OSKAR HARATEGIA Panama 2PACO HARATEGIA Bruno Villareal Gorbea izk.RAMIRO HARATEGIA Logroño 1ROSI HARATEGIA Santa Barbara azoka Pto. 24SANTAMARÍA HARATEGIA Trenbide 10SANTI HARATEGIA Pablo Xerica 5 - Federico Baraibar 3SANTI S. C. HARATEGIA Sansomendi azoka Salt. 1SANTIAGO HARATEGIA Hebillaseko Azoka Salt. 7SEVE HARATEGIA Florida 46 - 44TOMÁS HARATEGIA Ariznabarra 9VALLE HARATEGIA Santa Barbara azoka Salt. 35ZURBANO HARATEGIA Extremadura 7ZUYA HARATEGIA Arantzazuko azoka Salt. 6-7GOYA HARATEGIA/JANARI-DENDA Zaramagako enparantza 8LA TERNERA S.C. Antso Jakituna 19ÁLVAREZ OILAZKO-DENDA/URDAITEGIA Nafarroako Errege-Erregin azoka

Dieta bariatua eta orekatua eraman, bertakoak diren urte-sasoiko elikagaietan oinarrituta.

Animalia-gantzak mugatu hestekiak eta haragi-azpiproduktuak, batik bat.

Okelaren kantitateari baino, kalitateari eman lehentasuna.

Bertako ganadutegi estentsiboetatik datozen okel osasuntsuagoak kontsumitu.

Jatorriari, hazte motari eta abereen elikadurari buruzko informazioa eskatu harategi tradizionaletan.

Okel gutxiagorekin, baina hobearekin prestatu plater osoak eta zaporetsuak, eltzekoak eta paellak, kasu.

Okel osasuntsuagoa, justuagoa eta jasangarriagoa dastatu eta konpartitu.

GOMENDIOAK

ALAVA HARATEGIA Elexondo 10HNOS. MENOYO S.C. HARATEGIA Dionisio Aldama 7SAN JOSÉ HARATEGIA Zabaleko 8

Vitoria-Gasteiz

Amurrio

Page 11: Zein okel jaten dugu? - economiasolidaria.org...AURKEZPENA Okela elikagai garrantzitsua da gure dietan. Bere zaporea eta testura preziatzen ditugu. Okel ezberdinak daude, bai animaliaren,

Antolatzaileak:

Dirulaguntza:

Komertzio eta Zerbitzuen Elkarte ArabarASELCARU.A.G.A.

Slow Food Araba

Bakea eta Elkartasuna Euskadi Fundazioa - CC.OOMugarik Gabe

SETEM Hego Haizea