zaporeak non nabaritu

4
Zaporeak non nabaritu Jaten ditugun elikagaien zaporea ahoan hautematen dugu; mingainean, hain zuzen ere. Ez dut uste hori gauza berria denik inorentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde berean hautematen? Egin dezagun esperimentu bat hori frogatzeko.

Upload: eskola20mintegia

Post on 29-Jul-2015

726 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zaporeak non  nabaritu

Zaporeak non nabaritu

• Jaten ditugun elikagaien zaporea ahoan hautematen dugu; mingainean, hain zuzen ere. Ez dut uste hori gauza berria denik inorentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde berean hautematen? Egin dezagun esperimentu bat hori frogatzeko.

Page 2: Zaporeak non  nabaritu

Kotoia Limoi-zukua

Edalontzi bat ur

Azukrea Gatza

Behar duzun materiala

Kafe hutsa

Page 3: Zaporeak non  nabaritu

Egin beharrekoaMingainaren marrazki bat egin paper batean.Bolatxo bat egin kotoi-puska batekin, busti limoi-zukutan eta igurtzi mingain osoan. Marraztu zure irudian zer aldetan hauteman duzun limoiaren zapore garratza.

Beste kotoi-puska bat hartu, uretan busti, eta azukretan sartu. Ondoren mingain osoan igurtzi, eta, aurrekoan bezala, adierazi mingainaren zein aldek hautematen duen zapore gozoa.

Behar dituzun kotoi-puska guztiak erabili gatzaren zapore gazia, kafearen zapore mingotsa eta bururatzen zaizkizun beste hainbat gauzaren zaporeak mingainaren zein aldetan hautematen dituzun ikusteko.

Page 4: Zaporeak non  nabaritu

Zer gertatu da?Mingainean, zaporea hautemateaz arduratzen diren milaka dastamen-papila daude, eta mingainaren eremu bakoitzekoek zapore-mota batekin bakarrik erreakzionatzen dute. Zergatik uste duzu, bestela, almendrak edo pipak jaten ari zarenean, irentsi arte ez duzula sumatzen mingotsa zegoena? Mingainaren atze-atzean dagoelako zapore hori hautematen duen eremua!