zaborra: arazo benetan ‘globala’. d:02 d:04...ehunak: % 2 metalak: % 3,5 beira: % 7,5...

26
Etxeetako hondakinak Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 Zer daramazu zabor-poltsan?. D:04 Bidaia zabortegiaren erdigunera. D:08 Birziklatzea, abantailak denontzat. D:12 Plangintzak diseinatzeko garaia da. D:22 Hondakin elektriko eta elektronikoak. D:29 Hondakinen kudeaketa mundu-mailako arazoa da. Horretaz jabetuta, Europako Batasunak legedi berria sortu du. Hemendik aurrera, zabortegiak gutxiago erabili eta tratamen- du alternatiboek indarra hartuko dute; bes- teak beste, birziklatzeak, konpostak eta errausketak. Euskal Herrian bertan, eztabaidarako garaia da. Eskualdeko planak komunikabide gehie- netan dira hizpide, eta laster batean erabaki eta abian jarriko dituzte. Baina material berriak etengabe ari dira agertzen eta, fase hori amaitu bezain laster, egokitzapenen garaia helduko da. Kontsumo-gizartea alda- tzen ez den bitartean, hondakinen kudeake- tak arazo izaten jarraituko du.

Upload: others

Post on 22-May-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Etxeetako hondakinak

Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02

Zer daramazu zabor-poltsan?. D:04

Bidaia zabortegiaren erdigunera. D:08

Birziklatzea, abantailak denontzat. D:12

Plangintzak diseinatzeko garaia da. D:22

Hondakin elektriko eta elektronikoak. D:29

Hondakinen kudeaketa mundu-mailako arazoada. Horretaz jabetuta, Europako Batasunaklegedi berria sortu du. Hemendik aurrera,zabortegiak gutxiago erabili eta tratamen-du alternatiboek indarra hartuko dute; bes-teak beste, birziklatzeak, konpostak etaerrausketak.Euskal Herrian bertan,eztabaidarako garaiada.Eskualdeko planak komunikabide gehie-netan dira hizpide, eta laster batean erabakieta abian jarriko dituzte. Baina materialberriak etengabe ari dira agertzen eta, fasehori amaitu bezain laster, egokitzapenengaraia helduko da. Kontsumo-gizartea alda-tzen ez den bitartean, hondakinen kudeake-tak arazo izaten jarraituko du.

Page 2: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

lehen trinkoa eta ia erabat organikoa bazen ere, orainaskoz bolumen handiagoa hartzen du, ez da guztizbiodegradagarria, eta gero eta toxikoagoa da (pilak,plastikoak, pinturak, garbigailuak...).

Hirietako hondakinei emandako irtenbide nagusiazabortegietan pilatzea izan da orain arte. Horrek eraaskotako kalteak sortzen ditu: besteak beste, lur azpi-ko urak poluitzeko arriskua dago, gaixotasun-iturridiren mikroorganismoak eta arratoiak hazteko ingu-ru aproposak dira, paisaia hondatu eta kiratsa sortzendute, eta hiritarren arteko bereizketa agerian uztendute, zabortegiak jartzeko inguru pobreenak aukera-tzen direlako beti.

Gizakiak betidanik sortu dituhondakinak: egindako tresna etagaiak behin eta berriro erabiliondoren eta beste ezertarakobalio ez dutenean, bota egin ditu.Alabaina, nomada izateari utzizionetik, zabor-pilaketa gero etaarazo larriagoa bilakatu da munduosoan.

Duela hamarkada batzuk arte, etxeetan sortutakohondakinak abereak bazkatzeko edo lurra ongarritze-ko erabiltzen ziren. Gainontzekoa besterik gabe ibai-ra, itsasora, lurraren azalera edo azpira botatzen zen,baina normalean hondakin organikoak zirenez, des-konposatu eta naturaren zikloan sartzen ziren berri-ro. Orain ere hala egiten da nekazaritza-giroko herritxikietan.

Toki gehienetan, ordea, Lurrak gizakiak alboratutakohondakin guztiak bereganatzeko ahalmena galdu du.Batetik, biztanleria ikaragarri hazi da, eta bestetik, hi-rien hazkuntzaren, garapen teknologikoaren, indus-tria-jardueren eta kontsumo-ohitura berrien eraginez,askoz zabor gehiago sortzen da. Esaterako, iraganeaniraunkortasuna oso kontuan izaten zen tresnak egite-ko garaian. Egun, berriz, ‘erabili eta bota’ leloa zabal-du da, eta gai asko zuzenean zaborretara botatzendiren alferrikako ontzietan bilduta saltzen dira.

Horrela, herrialde garatuetan, egunero biztanle ba-koitzak kilo bat hondakin sortzen duela kalkulatzenda; duela 30 urte, aldiz, 200-500 gramo hondakin bo-tatzen ziren. Nolanahi ere, arazoa ez da kantitatea soi-lik; kalitateak edo konposizioak ere zerikusi handia du:

Zaborra: arazo benetan‘globala’

D: 02 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

Etxeetako hondakinakD:Dosierra

Ana Galarraga Aiestaran. Elhuyar

Zabortegiek, zuzenean edo zeharka, kaltenabarmenak eragiten dituzte bai ingurumeneanbai osasunean.

Etxeetako hondakinak

ART

XIBO

KOA

Page 3: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, zaborra bil-du eta era egokian tratatzeko sistema garaturik ezdutenez, arazoa are larriagoa da. Adibidez, Indiakohiriburuan, New Delhi-n, zaborra lehen berdeguneakziren tokietan pilatzen da. Hiriko 13 milioi biztanlekzortzi mila tona hondakin sortzen dute, baina hiri--zerbitzuek erdia baino gutxiago bil dezakete. Gai-nontzekoa edozein bazterretan gelditzen denez, in-fekzio-foku arriskutsuak sortzen dira nonahi. Mun-duko hiri zikinenen artean daude Kairo, Bangkok etaMexiko Hiria hiriburuak ere.

Irtenbide bilaBadira hamarkada batzuk herrialde industrializatuakarazoaz jabetu zirela. Geroztik, konponbidea emate-ko hainbat bide urratu dira. Adibidez, errausketa--plantei esker zaborrak toki gutxiago hartzen du; iza-tez, zabor-kantitatea % 90 gutxitzen da. Baina, osa-sunean eta ingurunean kalteak eragiteko arriskua ezda desagertzen.

Beste bide batzuk kontsumitzaileen parte--hartzea eskatzen dute, eta gero eta jendegehiagok hartzen du hondakinak bereizieta birziklatzeko edukiontzietara eramate-ko ardura. Politikariek eta hainbat era-kundek, Nazio Batuak esaterako, gaia az-tertu eta aldaketa eta neurri batzuk propo-satu dituzte (Agenda 21, Rio de Janeirokodeklarazioa).

Dena dela, arazoa kontsumo-gizartearenmuinean dago, eta ekoizpen-metodoak etabizimodua aldatzen ez diren artean, osozaila izango da erabateko konponbideaaurkitzea.

D: 03EL H U YA R. 177. Z K .

Herrialdegaratuetan,biztanle bakoitzakkilo bat hondakinsortzen du egunero.

Zabortegiek ez die mikroorganismoei eta arratoiei

bakarrik ematen babesa; milaka pertsona bizi dira za-

bortegietan, hondakinen artean jasotako materialez

egindako txaboletan eta aurkitutako tresnak erabiliz,

eta zabortegia bera da haien lantokia.Egoera horretan,

edozer hondamendi gertatzeko arriskua dago. Batek

baino gehiagok izango du gogoan 2000. urteko uztai-

lean Filipinetako hiriburutik gertuko zabortegian ger-

tatutako sarraskia. Orduan, euriteen ondorioz, 15 me-

trotik gorako garaiera zuen zabor-mendia 60.000 per-

tsona inguru bizi ziren txabola-auzo baten gainera ero-

ri zen. Ia ehun pertsona hil ziren.

Unicef erakundeak salatu duenez, milaka eta milaka

ume bizi dira mundu osoan birziklatze-industriako

minoristei saltzeko materiala biltzetik, batez ere pape-

ra, plastikoak, arropak, kristalak eta metalak. Ume

horien osasun-egoera penagarria da; askok hazteria

pairatzen dute, eta kristalak eta metalak biltzen dituz-

tenak, eskuetan eta oinetan egiten dituzten ebakien

ondorioz,tetanosa harrapatzen dute.Gehiegizko zama

eramateagatik behar baino gutxiago hazten dira, eta

egoera txarrean dauden elikagaiak jateagatik sarritan

gaixotzen dira.

Zabortegiakbizileku

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Garapen-bidean dauden herrialdeetan, arazoa begi-bistakoada, ez baitute zaborra tratatzeko sistema eraginkorrik.

Page 4: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Plastiko gehiena behin bakarrik erabiltzen diren ontziaketa era guztietako bilgarriak izaten dira: PVC eta PETpolimeroez egindako botilak, polietilenozko poltsak,kortxo zurizko erretilu eta kaxa babesleak... Plastikoekbolumen handia betetzen dute zabortegietan eta doze-naka, ehunka edo milaka urte behar dituzte desegite-ko. Gainera, konposatu toxikoen iturri izan daitezke.

Duela urte batzuk PVCak eztabaida handia piztu zuen,erretzerakoan edota degradatzerakoan oso toxikoakdiren klorodun substantziak askatzen dituelako. Unehaietan, oihartzun handia izan zuen Greenpeace taldeekologistak PVCaren kontra abiarazitako kanpainak,baina ez da toxikotasuna hondakin plastikoen arazobakarra, birziklatzen ere ez baitira errazak izaten. PVCa,adibidez, oso erraz hondatzen da birziklatze-prozesuan.PET polimeroa (plastikozko botila argiak) hobea da bir-ziklatzeko, baina ez da PVCzko botilekin nahasi behar

Demagun kontzientziaekologiko gutxi duzula,gaikako bilketarik ez duzulaegiten. Eta etxean sortutakozabor guztia poltsa bereansartzen duzula. Demagun orain,poltsa ireki eta barruan dagoenarigainbegiratua egiten diozula.Zer daramazu zabor-poltsan?

Gutako bakoitzak kilo bat inguru zabor sortzen duegunero. Gaur egun, eta gaikako bilketaren laguntzaz,% 20 birziklatu egiten da, baina oraindik orain % 80zabortegira bidaltzen da. Azken mende erdian giza-kiak sortutako zabor-kantitatea (eta etxeetakoaz bes-terik ez gara ari) ikaragarri hazi da, eta, dudarik gabe,ontziak dira hazkunde horren zati handi bat. Pentsa,ireki berri duzun zabor-poltsa horren erdia ontziak etabilgarriak dira: mota guztietako plastikoa, latak, pape-ra eta beira, bizitza modernoaren hondakinak.

Zer daramazuzabor-poltsan?

D: 04 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

Etxeetako hondakinakD:Dosierra

Eider Carton Virto. Elhuyar

Hondakinen sorrera Barne Produktu Gordinarekinzuzenean erlazionaturik dago; zenbat eta BPGhandiagoa izan, orduan eta zabor gehiagoekoizten da. Zifra orokorren arabera, estatubatuarbatek egunean bi kilo zabor sortzen ditu, europarbatek kilo bat, eta garapen-bidean daudenherrialdeetako biztanle batek, berriz,100-500 gramo.

Etxeetako hondakinak

Zabor-poltsarenkonposizioa

Ehunak: % 2

Metalak: % 3,5

Beira: % 7,5

Plastikoak: % 9

Bestelakoak: % 10

Papera eta kartoia: % 15

Materia organikoa: % 52

E. C

ART

ON

VIR

TO

Page 5: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

kalitate oneko material birziklatua lortu nahi bada. Etaez ahaztu plastikoak petroliotik eratorritako produktuakdirela. Plastikoa erraz erabili eta botatzen dugu, bainaez da hain erraz sortzen ez desagertzen.

Tetrabrik ontziek ere arazo handiak sortzen dituzte.Aluminio-, zelulosa- eta polimero-geruza finez osatu-tako ontzi horiek erruz erabiltzen dira freskagarriak,zukuak, ardoa, saltsak, esnea, etab. ontziratzeko. Elika-gaiak ongi kontserbatzen dituzte, gutxi pisatzen dute,eta biltegiratu eta garraiatzeko forma egokia dute; bai-na erabili ondoren aluminio- eta plastiko-geruzak ba-natzea hain da zaila, ezen nekez birziklatzen baitira.

Eta latak! Latak ere ikaragarri kontsumitzen dira:burdinezkoak, latorrizkoak eta batik bat aluminioz-koak. Latak hondakin gisa arriskutsuak dira, metalastunen iturri izan daitezkeelako, baina fabrikazio--prozesuan ere ikaragarri poluitzen dute. Esaterako,bauxita mineraletik aluminioa lortzeko, hondakin ez--organiko toxikoak sortu, energia ikaragarri kontsu-mitu eta fluoruroak aireratzen dira. Izan ere, zabo-rra ez da ekoizpen-zikloaren amaieran bakarrik sor-tzen. Nazio Batuen Ekonomia, Lankidetza eta Gara-peneko Erakundeak dioenez, zikloaren amaieran sor-

tzen den zabor tona bakoitzeko 5 tona sortzen diraekoizpen-prozesuan, eta beste 20 lehengaia erauzte-ko puntuan.

Beira, aldiz, zabor-poltsaren osagai garrantzitsua izanarren, behin eta berriz birzikla daiteke kalitaterik galdugabe. Horregatik eta korrosioa jasaten duelako, gehiga-rririk behar ez duelako eta iragaztezina delako, ontziakegiteko materialik egokiena da. Garai batean beirazkoontziak berrerabili egiten ziren. Gaur egun, ordea, behinerabili eta birziklatu egiten dira eta, nahiz eta % 100balia daitezkeen, birziklatzen energia xahutzen da.

Ontzi guztiak atera ondoren, papera, kartoia eta, az-kenik, materia organikoa gelditzen zaizkizu zabor--poltsan. Papera nahiko erraz birziklatzen da, bainaplastikoa bezala, kalitatea galtzen du, eta beti gehitzenzaio erabili gabeko zelulosa. Janari-hondarrak, orohar, zabortegian pilatzen dira eta gutxi aprobetxatzendira. Zenbait zabortegitan materia organikoa ustel-tzean sortzen den metanoa erregai gisa aprobetxatzenda, eta beste zenbaitetan konposta (ongarria) egitekoerabiltzen da. Baina gehiena galdu egiten da.

D: 05EL H U YA R. 177. Z K .

Zikloaren amaieransortzen den zabortona bakoitzeko5 tona sortzen diraekoizpen-prozesuan,eta beste 20 lehengaiaerauzteko puntuan.

Etxeetakozaborraren % 80zabortegirabidaltzen da.Birziklatzen den% 20tik, 9 paperaeta kartoia da,5,5 beira,1,6 ontziak eta3,9 bestelakoak.

Pilak, koipegabetzaileak, desinfektatzaileak, detergen-

teak, hodiak libratzekoak, disolbatzaileak, bernizak,

kola, intsektizidak, botikak, aerosolak... Horiek guztiek

zabor-masaren zati txiki-txikia hartzen dute, baina ez

arriskuarena. Botoi-pila bakar batek, adibidez, 600.000

litro ur merkurioz polui ditzake. Konposatu horiek

zabortegira iritsi eta bertan kontrolik gabe pilatzen

badira, oso posible da inguruko edo lur azpiko urak

poluitu eta bizidunengana iristea. Gehienak ezin dira

birziklatu, baina oso garrantzitsua da aparte bildu eta

tratatzea.

Gutxi, bainaarriskutsuak

ART

XIBO

KOA

K

Page 6: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

hartzea, hondakinak kudeatzea... gauza berri samarrakdira. Noski, ez zen gaur egun bezainbeste zabor sor-tzen eta gehiena materia organikoa izaten zen.

Zorionez, hondakinak etxetik urrun botatzeak gaixotasunasko saihesten lagundu dio gizakiari, zaborra dagoen to-kietan karraskariak, intsektuak eta mikroorganismoak

Duela ez hainbeste zabortegiak gutxi gorabehera edo-non jartzen ziren. Herritik urrun samar zegoen ibartxiki bat, zulo bat edo sakonune bat birritan pentsatugabe aukeratzen zen zabortegitzat. Han pilatzen zirenhondakinak, bere kasa hartzitu eta pixkanaka desager-tuko ziren esperoan. Ingurumenaren gaineko eraginakaztertzea, lurraren ezaugarri geokimikoak kontuan

Aurreko artikulua irakurri baduzu, jakingo duzu egunero sortzen duzunhondakin kilotik 800 gramo zabortegira joaten direla. Gizakiak bizilekutikurrun metatu izan ditu antzinatik hondakinak, eta askok ez dakitezaborrontzian utzitako poltsarekin zer gertatzen den.Zabortegian pilatzen direla, bai, baina nola? Eta noiz arte?

Bidaia zabortegiaren erdigunera

D: 08 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

Etxeetako hondakinakD:Dosierra

Eider Carton Virto. Elhuyar

Etxeetako hondakinak

ART

XIBO

KOA

Page 7: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

ugaritu egiten baitira. Erdi Aroan, zabortegietan hazita-ko mikroorganismoek eta arratoiek izurri beltza zabalduzuten Europan; eta, oraindik ere, munduko herrialdepobreenetan kolera-izurriteak izaten dira hondakinekpoluitutako urarengatik.

Zabortegi kontrolatugabeek airea, ura, paisaia, landa-redia, fauna eta gizakia kaltetzen dituzte. Hondakinakerretzen badira, kean egoten diren partikulek arnasbi-deetako gaixotasunak sor ditzakete, eta zaborraren har-tziduratik sortutako gasak arriskutsuak izan daitezke:metanoa lehergarria da eta hidrogeno sulfuroak ikara-garri usain txarra du. Gainera, zabortegian behera ira-gazten den urak hondakinetako produktu disolbaga-rriak hartzen ditu (edozer gauza: piletako merkurioa,pestizida-hondarrak, plastikoen osagaiak...) eta ingu-ruko erreka edo akuiferoak polui ditzake. Likido horieilixibiatu deritze, eta oso poluitzaileak izan ohi dira.

Zaborra kontrolpeanGure zaborra, oro har, kontrolpeko zabortegietanpilatzen da eta, horietan ere buruhauste nagusia gasaketa lixibiatuak izan arren, behar bezala kudeatuz geroez dute arazorik sortzen. Itxi ondoren 30 urtez kon-trolpean mantentzen dira, baina gero berdegune edolaborantzarako lur bihur daitezke.

Zabortegi kontrolatua zaborrak tratatzeko sistemariksinpleena da: hondakinak metatu, xehetu, trinkotu,lurrez estali eta mikroorganismoen esku uzten dira.Lehen egunetan hartzidura aerobioa gertatzen da,

hau da, mikroorganismoek oxigenoaz baliatuz lan egi-ten dute; ondoren, oxigenoa ahitzen denean, hartzi-dura anaerobioa hasten da. Prozesu horietan lehenaipatutako produktuak sortzen dira (karbono dioxidoaeta nitratoak aerobioan eta karbono dioxidoa, ura,amoniakoa, hidrogeno sulfuroa, burdina eta manga-neso sulfuroak anaerobioan).

Dentsitate txikiko zabortegietan hondakinak 1,5-2,5m-ko lodierako geruzatan uzten dira eta egun bere-an estaltzen dira lurrez. Dentsitate handiko zaborte-gietan, berriz, hartzidura aerobioaren fasea luzatzeko,zaborra geruza estuetan zabaltzen da aireak ahalik etaazalera handiena uki dezan. Dentsitate handiko zabor-tegietan zaborra asko trinkotu eta behin eta berriznahasten da, eta arrisku txikiagoko lixibiatuak sortzenbadira ere, dentsitate txikikoek baino azalera handia-goa behar izaten dute.

D: 09EL H U YA R. 177. Z K .

Zaborrarenhartziduran sortzendiren gasak etalixibiatuak dirazabortegietakoburuhauste nagusiak.

San Markos-ko Mankomunitatean 1995az geroztikegiten da gaikako bilketa. Birziklatzen ez denaSan Markos-ko zabortegira eramaten da orain,baina 4 bat urtean zabortegia bete egingo da.

Hondakin-mota Deskonposatzeko beharduen denbora

Hondar organikoa Egun batzuk

Fruta-azala 3-6 hilabete

Egunkaria 3-12 hilabete

Zigarro-punta Iragazki gabekoak 3-4 hilabete,

Iragazkidunak 1-2 urte

Altzairu-zatia 100 urte

Aluminiozko lata 200-500 urte

Plastikozko poltsa 450 urte

Plastikozko bilgarria 100-1.000 urte

Telefono-txartela 1.000 urte

Beirazko botila 4.000 urte

Zenbat denborandesagertuko dazure zabor-poltsa?

E. C

ART

ON

VIR

TO

Page 8: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

oxigeno, hidrogeno eta hidrogeno sulfuro apur bat ereizaten duen. Zabortegiaren ezaugarrien arabera kon-posizioa alda daiteke, baina, oro har, hiri-hondakin soli-doen tona batek 3-15 m3 biogas ekoizten du egunean.

Zabortegira,ezinbestekoa baino ezEuskal Herriak eta Europa osoak erronka handi batiaurre egin behar diote 2006. urtea baino lehen. Izanere, arteztarau berriaren arabera, Europako zaborte-gietara azken hondakinak besterik ezingo dira era-man. Birziklatu edo nolabait aprobetxatu daitezkeenhondakinak ezingo dira zabortegietan utzi, eta mate-ria organikoa ere tratatu egin beharko da. Gainera,zabortegien hondoak plastikoz iragazgaiztu beharkodira (Euskal Herrian, lurrak buztinezkoak izaki, za-bortegi gehienek ez dute iragazgaizteko materialikzabortegi azpian). Badago zereginik.

Gasak bildu eta kontrolatzeko tximiniak ipintzen dira,eta hondoko lixibiatuak jasotzeko drainatze-sarea erai-kitzen da. Lixibiatuak hirietako hondakin-urekin bate-ra tratatzen dira araztegietan (eskualdeak araztegia iza-tekotan, noski), baina zabortegi batzuetan aurretrata-mendu bat ematen diete araztegietara bidali aurretik.Gipuzkoako San Markos Mankomunitateko zaborte-gian halaxe egiten dute, “baina ez da erraza” dio Ele-na Egurrola ingurumen-teknikariak; “araztegiarekinarazoak izaten ditugu, lixibiatuen emaria eta konposi-zioa oso aldakorrak baitira eta, gainera, ez baitira para-metro finkoen arabera aldatzen. Gaur araztegian jaso-tzen dena ez da atzo botatako zaborraren hondarra, etaarazketa etengabe egokitu behar da”.

Gasak, berriz, bildu ondoren erre edo energia lortze-ko erabil daitezke. Izan ere, dentsitate ertain eta txiki-ko zabortegietan deskonposizio-prozesu biologiko etakimikoetan eratzen den gasa elektrizitatea ekoiztekobaliagarria da. Gas hori, biogasa, % 50 karbono dioxi-doa eta % 50 metanoa izan ohi da, nahiz eta nitrogeno,

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

2006rako, birziklatuedo nolabaitaprobetxatu daitezkeenhondakinak ezingo dirazabortegietan utzi.

San Markos-ko zabortegiaren hondo guztia plastikoz iragazgaiztua dago. Argazkiko guneaune hauetan ez da aktiboa eta landarediak iaestali egin du zaborra. Gasak erdialdeko hodiarenbidez jasotzen dira.

Europa osorako onartu den arteztaraua baino lehen,

ez zegoen zabortegiak arautzeko berariazko legerik;

1961eko jarduera gogaikarri,kaltegarri,osasungaitz eta

arriskutsuen erregelamendua zen erreferentzia ia

bakarra. Zabortegiak, hortaz, zeharka arautu izan dira,

ingurumen-inpaktua edo uren kalitatea erregulatzeko

neurrien baitan.Zabortegiaren kokalekua aukeratzeko

hiri, herri, itsasertz, ibai edo errepideetatik distantzia

minimora dagoen begiratzen da lehenik, eta ondoren

tokiaren azterketa hidrogeologikoa egiten da. Iragaz-

kortasun txikiko eta topografia egokiko lurra aukeratu

behar da, lixibiatuak ez direla inolako ubide edo akui-

feroetara isuriko ziurtatzeko. Egokiena hondoa plasti-

koz iragazgaiztea bada ere,orain arte buztinezko lurre-

tan iragazgaiztu gabeko zabortegiak eraikitzea posi-

ble izan da.Kokagunean uholdeak edo lur-jausiak ger-

tatzeko arriskurik ez dagoela ere begiratu behar da eta,

azkenik, paisaia ahalik eta gutxien aldatzen saiatu.

Non jarrizabortegia?

E. C

ART

ON

VIR

TO

“Hondakinak murriztu, berrerabiliedo azkenean birziklatu”

San Bartolome, 2. 20400 IBARRA Tel. eta Faxa: 943 676 216 e-posta: [email protected] Web: www.gipuzkoa.net\tolosaldeko-mankomunitatea

Page 9: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Tona bat paper birziklatzeak hamazazpi zuhaitz sal-batzen ditu; eta, horrez gain, 26.500 litro ur, orduko4.200 kilowatt (familia bakarreko etxea sei hilabetezberotzeko behar den energia) eta ia 1.500 litro olioaurrezten ditu eta 27 kilo poluitzaile airera igortzeasaihesten du.

Ez da gauza berria: birziklatzeak abantaila-piloa ditu.Zakarrontzira botatzen dugun gehiena birzikla dai-teke; baina horren atzetik ahalegin asko egin behardira. Eskasiak birziklatzea sustatzen du eta oparota-suna horren etsaia da.

Papera, adibidez, etxean bertan birzikla daiteke; denadela, ez da izango dendan erositakoa bezalakoa. Horipaperarekin ez ezik, beste edozein materialekin ere

Lehen, zaborra poltsa bakarreanjasotzen zen. Orain, aldiz, denabereizi egiten dugu etxean:zabortegia ematen du gure etxeak.Gainera, gauza batzuk gure kaleanbota ditzakegu, baina beste batzukuzteko auzoan turismoa egin behardugu. Ez al digute gehiegi eskatzenagintariek?

Birziklatzea, abantailak denontzat

D: 12 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

Etxeetako hondakinakD:Dosierra Etxeetako hondakinak

Guillermo Roa Zubia. Elhuyar

G.

ROA

ZU

BIA

Page 10: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

gertatuko da. Hainbat talde ekologistek, ordea, bir-ziklatzeari buruzko beste ideia bat indartu nahi dute:oinarrizko birziklatzea berrerabiltzea da.

Ia material guztiak birzikla daitezke: papera, beira,metala, plastikoa…; baita etxeetako gailu elektrikoe-takoak ere. Baina material bakoitza birziklatzeko,horri dagokion teknika erabili behar da. Beste fakto-re batzuk ere kontuan hartu behar dira. Aluminioabirziklatzea, adibidez, berria sortzea baino merkeagoada; paperarekin aurkakoa gertatzen da.

PaperaGaurko gizartean paper asko erabiltzen da. Izan ere,papera gizartearen handikeriaren neurria izan daiteke.Zaborraren zatirik handiena, % 40 inguru, papera da.Horrek esan nahi du kontsumoa ere izugarria dela.Nondik dator kontsumo hori guztia hornitzeko lehen-gaia? Urtetan, basoak ustiatu eta hazkuntza azkarre-ko zuhaitzak aldatu, beste biderik ez zen jorratzen.

Baina azken hamarkadetan papera birziklatzen hasi da.1994an Estatu Batuetan, 2000ko paperaren % 50 bir-ziklatzea finkatu zen helburu bezala. Helburu hori ezda bete, baina % 45 inguru birziklatzen denez, kan-painak arrakasta izan duela esan daiteke. Europan pro-portzio hori handiagoa da, eta Japonian guztietan han-diena (1996an % 60 inguru birziklatzen zuten). Bainazerk egiten du hain zaila eta garestia birziklatzea?

Prozesuaren ikuspuntutik, paperarekin batera subs-tantzia asko izaten duela hartu behar da kontuan.Horietatik ugariena tinta da, baina ez bakarra. Birzi-klatzearen lehen urratsa tinta kentzea da; horretarakoura erabiltzen da. Prozesu horretan sortutako mate-riari orea deritzo, eta papera berregiteko lehengaia da.Baina paper askok presioarekiko sentikor diren itsas-garriak dituzte, eta substantzia horiek ez dira uretandisolbatzen. Itsasgarri horiek orean daudenean, pape-raren 'akatsak' sortzen dituzte; itsasgarri horiek ken-tzeko tratamenduak asko garestitzen du birziklatze--prozesua.

Bestalde, paperak (zelulosak) zuritasuna eta propieta-te mekanikoak ematen dizkioten gehigarri asko izatenditu. Garrantzitsuenak kaolinita, kaltzio karbonatoa,magnesio silikatoa (talkoa) eta titanio oxidoa dira. Bir-ziklatzean, ez dira substantzia horiek kentzen. Egingoden produktuaren arabera, gehigarri batzuk bereizibeharko dira zelulosatik, eta beste batzuk ez. Oro har,gainera, ingurumena poluitzen dute bereizitako pro-duktuek (tintaren osagaiak ere poluitzaileak dira);substantzia horiek ere tratatu egin behar dira.

Presioarekikosentikor direnitsasgarriakkentzekotratamenduak askogarestitzen dubirziklatze-prozesua.

Sortzen dugun zaborraren oso zati handia papera da.

zenbaterainobabesten dugu

natura?

ART

XIBO

KOA

Page 11: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

D: 14 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

D:Dosierra

Material bezala, beirak oso propietate bereziak ditu:berez gardena denez, ontzi barrukoa ikusten uzten du;oro har, ez du edukiarekin erreakzio kimikorik sortzen;ez da degradatzen; oso fusio-puntu altua dauka, hau da,ez da giro-tenperaturan hondatzen. Horrez gain, kolo-rezko beirak argiaren eraginetik babesten du barrukoa.

Beira birziklatzeak beira egiteko prozesuarekin zeri-kusia du. Azken batean, beira egiteko hondarra besteosagai batzuekin batera urtu, nahasi eta solidotu egi-ten da. Birziklatzeko, lehengaia ez da hondarra, era-bilitako beira-puskak baizik. Gainera, horrek abantailanabarmen bat du: puska horiek hondarra baino ten-peratura baxuagoetan urtzen dira.

Hori guztia ikusita, ez da harritzekoa paper birziklatuaberria baino garestiagoa izatea. Orduan, nola susta dai-teke birziklatzea? Publikoaren partaidetza indartuta?Tinta kentzen duten makinak garatzeko inbertsioakeginda? Paper berriaren gaineko zergen bitartez?

BeiraDuela 5.000 bat urte asmatutakoa izan arren, beira-gintzak aldaketa garrantzitsu bat izan zuen XX. men-dearen hasieran. 1905ean beirazko ontziak egitekolehen makina asmatu zen; ondorioz, ontzien ekoizpe-na asko handitu zen, eta material horrekiko jarreraerabat aldatu zuen jendeak. Ordura arte, beirazkoontziak balio handiko objektuak ziren, egiteko zailakbaina apurtzeko errazak. Baina aurrerapen industria-lak hankaz gora bota zuen hori: aurreko garaietan ezbezala, beirazko ontzia apurtzen bada, erraz lor dai-teke ordezkoa.

Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Beira birziklatzeko,lehengaia ez dahondarra,erabilitako beira--puskak baizik.

Hirietako zabor-kantitate handien arazoari aurre egiteko,

birziklapen industriala ezinbestekoa da.Kontsumoan oina-

rritutako gizarteak nolabaiteko irtenbidea eman behar dio

hondakin gisa geratzen zaion material guztiari, eta birzi-

klatzeko instalazioak ezagu-

tzen ditugun alternatibeta-

tik ekologikoena izan daite-

ke. Dena dela, ezin da birzi-

klatu zaborraren % 100, tar-

tean arazo handiak sortzen

direlako.

Birziklatzeak hiru gauza

eskatzen ditu: kontsumitzai-

learen erantzuna,zaborra bil-

tzeko estrategia egokiak

martxan jartzea eta bildu

ondorengo tratamendua. Herri askotan zaborraren gaika-

ko bereizketa non egin behar den eztabaidan egon da.Oso

kontzientziatutako gizarte batean kontsumitzaileak berak

bereizi beharko luke zaborra;baina,hori ondo egiteko,edu-

kiontzi askoko sistemak egon beharko lirateke. Bereizketa

egiteko instalazioak ezinbestekoak izaten dira,gehienetan;

horrek zergetan du eragina.

Euskal Herrian, adibidez,

oinarrizko bereizketa egite-

ko besterik ez zaio eskatzen

kontsumitzaileari.Saio asko-

tan ikusi da ez gaudela prest

bereizketa zehatzago bat

egiteko (kolore ezberdineko

beirak, plastikoak edo tetra-

brick ontziak bereizteko,adi-

bidez), baina bidean goaz.

Birziklatzearen aldeko kan-

painek arrakasta handia iza-

ten dute eta, pixkanaka, birziklatutako zabor-kantitatea

handitzen ari da.

Bildu gabe, ezin birziklatu

Beira berdeak ontziaren edukia argitikbabesten du.

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 12: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Dena dela, prozesuan erabiliko diren puskak presta-tu egin behar dira. Paperaren kasuan gertatzen denbezala, beirak hainbat gehigarri izaten ditu. Birzikla-tzean, gehigarri horietako batzuk bakarrik ezabatubehar dira, eta beste batzuk ez.

Beirari sodio karbonatoa gehitzen zaio, nahastehorren fusio-puntua beira hutsarena baino baxuagoadelako. Bestalde, kareharriak beira nekezago hausteaeragiten du. Bi osagai horiek ez dira birziklatzeko pus-ketatik ezabatu behar. Beirari kolorea ematen diotensubstantziak ere talde horretan sartzen dira, baldin etakolore bereko ontzi birziklatuak lortu nahi badira.Horregatik, toki askotan birziklatzeko beira kolorea-ren arabera bereizten da jasotzeko.

Dena dela, beste hainbat material eta produktu kimi-ko batzuk ezabatu behar dira birziklatze-prozesuariekin baino lehen, besteak beste, metala, materialzeramikoa, etiketaren papera (eta itsasgarria). Boti-lek izan ditzaketen substantzia poluitzaileak ere eza-batu behar dira, baina horrek birziklatze-prozesuagarestitzen du.

Azkenik, beiraren birziklatzeari buruz idazten dutengehienek oso ezaugarri garrantzitsua goraipatzendute: prozesuak ez dio beiraren kalitateari kalterikeragiten, hau da, birziklatutako beirak eta hondarre-tik egindakoak kalitate bera dute. Beraz, beira nahiadina aldiz birzikla daiteke.

PlastikoaPlastikoak gure bizimodua aldatu du. Propietate oso be-reziak dituenez, lehen erabiltzen ziren material gehie-nak ordezka ditzake aplikazio askotan. Dena dela, hon-dakin bihurtzen denean, ingurumenean arazo handiaksortzen ditu, bai zabortegietan, bai errausketa-insta-lazioetan. Beraz, plastikoa birziklatzea premiazkoa da.

Dena dela, plastikoa ez da material bat, material asko-ren izen generikoa baizik. Horregatik, bildutakoa bir-ziklatzeko lehen urratsa materialak bereiztea da. Bai-na kasu batzuetan nekez egin daiteke; alde batetik,plastiko bakar bat substantzia askoren nahastea dela-ko, eta, bestetik, konposizio kimiko bereko plastiko-ek material ezberdin asko egiteko erabiltzen direlako.

Plastikoek polimero sintetikoa erabiltzen dute oinarribezala. Horrez gain, kolorea, plastikotasuna, pisua, sua-rekiko erresistentzia eta beste hainbat propietate ema-teko substantzia izaten dute nahasirik. Gainera, etike-ta baldin badu, beste produktu batzuk ere baditu. Plas-tikoa birziklatzeko, substantzia horiek zein diren har-tu behar da kontuan. Beirarekin gertatzen den bezala,batzuk ezabatu egin behar dira, eta beste batzuk ez.Legearen ikuspegitik, hainbat substantzia debekatutaedo debekatzeko bidean daude. Beraz, substantziahoriek ezin badira bereizi, plastiko asko ezin izango dirabirziklatu. Adibidez, Europako legediak metal astunasko baztertu nahi ditu merkatutik.

Birziklatutakobeirak etahondarretikegindakoak kalitatebera dute.

Plastiko-mota asko egon arren, polimero bakar batzuez eginda daude.

zure galdereierantzuna

ARTXIBOKOAK

Page 13: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Bereizitako plastikoa birziklatzeko, birrindu egiten da;gero, egin behar den piezaren arabera, estrusioa eginedo molde batean injektatzen da fluidizatutako poli-meroa; hortik aurrera, gehitu behar zaizkion substan-tziak gehituta plastiko berria sortzen da. Lortzen denplastikoak eta jatorrizkoak antzeko kalitatea dute; halaere, talkarekiko erresistentzia txikiagoa izaten duberriak, eta beraz, ia beti ezaugarri hori emateko subs-tantziak gehitu behar zaizkio.

Metalak/PilakMetalak birziklatzeko oso produktu egokiak dira.Azken batean, prozesua oso sinplea da, urtze hutsare-kin itxura berria eman eta produkzio-kate batean sardaitezkeelako. Dena dela, metal bakoitzak bere ezau-garriak ditu.

Gauza arruntak egiteko gehien erabili den metalaaltzairua da, burdinaren eta karbonoaren aleazioa, ale-gia. Gogortasuna eskatzen duten metalezko piezakegiteko oso baliagarria da. Baina altzairua baino ari-nagoa eta oxidatzeko zailagoa den aluminioa ere ohi-ko bihurtu da, edari-potoetan, adibidez. Aluminioabirziklatzea bauxitatik (aluminioa duen minerala)erauztea baino merkeagoa eta azkarragoa da. Birzi-klatzera botatako aluminio-potoak 6-8 asteko epeanmerkatura daitezkeela kalkulatzen da.

Bi metal horien birziklatze-portzentajea, beraz, osoaltua da. Baina metalak ez dira metalezko tresnetanbakarrik izaten, piletan ere badaude. Eta horietan

Hala ere, polimero gutxi batzuk dira aplikazio gehie-netan erabiltzen direnak; horrek birziklatzea zertxo-bait errazten du. Birzikla daitezkeen material plasti-koetako polimero ohikoenak polietilenoak (HDPEeta LDPE), polipropilenoa (PP), poliestirenoa (PS),polibinil kloruroa (PVC) eta polietilen tereftalatoa(PET) dira. Zartaginak egiteko erabiltzen den tefloia(politetrafluoroetilenoa) eta beste polimero asko ezdira birziklatzen.

Alabaina, bereizteko metodo bat baino gehiago era-bili behar dira, eta horrek arazoa areagotu egiten du;izan ere, metodo bakoitzak polimero eta gehigarrigutxi batzuk bakarrik identifikatzen ditu. Beraz, osa-gaiak erabat bereizteak oso metodologia garestia eska-tzen du. Horregatik, plastiko-motak kontsumitzaileekbereizita biltzen bada, diru asko aurrezten da. Hainbatherritan, birziklatze-sinbolo bereziak erabiltzen diraontzietan plastiko-mota adierazteko. Hemen, ordea,birziklatzeko kultura ez dago hain zabalduta, eta plas-tikoa metalezko ontziekin batera jasotzen da.

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Polimero gutxibatzuk dira aplikaziogehienetanerabiltzen direnak.

Page 14: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

metal-kantitateak txikiak badira ere, metal horiek osoarriskutsuak dira osasunerako, eta oso poluitzaileakekologikoki.

Berriz kargatzeko piletan nikela, kadmioa eta berunaerabiltzen dira; besteetan, litioa, zinka eta merkurioa.Azken metal hori oso arriskutsutzat jotzen da, eta,beraz, gero eta herri gehiagotan ari da debekatzenpiletan erabiltzea. Dena dela, pilak birziklatzekogaraian merkuriorik ba ote duten eta zenbat dutenkontuan hartzea ezinbestekoa da. Beste edozein meta-lekin ere prozesua konplexua izaten da, prozesu elek-trokimikoen bitartez egiten baita.

OlioaOlioak erabilera asko ditu, eta horietako bakoitzera-ko olio-mota bat erabili behar da; osagaiak, beraz,ezberdinak izango dira. Izan ere, olioa ez da konpo-satu kimiko bat, konposatu-nahastea baizik. Horre-gatik, olioa birziklatzeko zein motatakoa den eta zer-tarako erabiliko den zehaztu behar da.

Ur-lasterrera isuritako olioak mota askoko poluitzai-leak izan ditzake: metal astunen aztarnak, disolba-tzaile kloratuak, gasolina, hidrokarburo aromatikopoliziklikoak, glikolak, PCBak eta abar. Substantziahoriek ere oliotik erauzi eta, neurri batean, birzikladaitezke, eskatzen duten prozesu kimikoaren arabe-ra. Bestalde, olioa iragazi eta frakzionatu egiten da;handik ateratako frakzioak industriara bideratzendira.

Aspaldian, autoetako olioa jasotzeko eta birziklatzekoprogramak jarri ziren martxan; duela gutxi, sukalde-an erabiltzen denerakoak ere diseinatu dira. Horrela,orain arte ibaietan eta itsasoan isuri den olioa berre-rabilita, sortzen duen poluzioari aurre egiteko moduegokia bilatu zaio.

KonpostaEtxeetan sortutako zabor-kantitate handi bat mate-ria organikoa da, hau da, jakietatik dator. Azalek,hezurrek eta jatekoa izanda jan ez denak zaborrarenzati organikoa osatzen dute. Eta naturak hori ezaba-tzeko edo, hobeto esanda, zikloan berriz sartzekomodua badu. Konpostgintza prozesu natural horrenantzekoa da, gizakiak egindakoa izatea. Horregatik,konpostgintza ulertzeko, naturan gertatzen den pro-zesua ulertzea komeni da.

Hondakin horiek denborarekin deskonposatu egitendira, basoan orbelarekin gertatzen den bezala. Bainaprozesu arrunta ematen duen arren, sistema konple-xu baten jardueraren ondorioa da. Mikroorganismo

D: 17EL H U YA R. 177. Z K .

Olioa ez dakonposatu kimikobat, konposatu--nahastea baizik.

Metala errazbirziklatzenda. Beraz,zergatik utzibehar duguherdoiltzen?

Sukaldekoolioa erebirzikladaiteke.

ART

XIBO

KOA

K

ART

XIBO

KOA

Page 15: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

askok hartzen dute parte, eta tenperatura, hezetasun,eta karbono:nitrogeno proportzio zehatzen mendekobilakaera geldoa da.

Landareak 'hazten dituen' lurra, azken batean, plane-taren azala besterik ez da. Azal hori etengabe ari daberritzen, lurraren gainean materia organikoa eten-gabe pilatuz. Materia organikoa usteltzean, lur gehia-go sortzen da, gainean pilatutakoaren presioarenlaguntzaz. Azaletik gertuko lurraren airea, gutxi gora-

Konpostgintzaulertzeko, naturangertatzen denprozesua ulertzeakomeni da.

behera, ordubetetik behin berritzen da, eta horrek erelaguntzen du zoru 'osasuntsua' eratzen.

Lurraren oreka hori ez da erraz lortzen. Lorezaleekdiote lurra zaindu behar dela, ez landareak; lurra ego-era egokian badago, landareak hazteko moldatukodira. Baina oreka lortzea, zaila izateaz gain, naturakoso motel egiten duen kontua da. Konpostgintza,aldiz, horren imitazio azkarra da. Lurraren eskalan

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Bereiztea, birziklatzearen oinarria.

ART

XIBO

KOA

Page 16: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

materia organikoa birziklatzen dela esan daiteke, bai-na konpostgintza ezin da birziklapentzat hartu; bigauza dira.

Naturan, hala ere, konposta egiten da. Esate batera-ko, Australiako txori batek honela egiten du konpos-ta: materia organikoa habian pilatzen du eta ur-tantenbitartez 'tratatzen' du mokoaren laguntzaz. Gizakiakgauza bera egiten du zabor organikoarekin; pilatu etamikroorganismo deskonposatzaileen lana arintzekoahaleginak egiten ditu.

Materia organikoa mikroorganismo-mota askok des-konposatzen dute. Batzuek molekula organikoetakoelementuak erauzten dizkiete hondakinei: nitrogenoa,sufrea, fosforoa eta metal-aztarnak. Beste batzuekmineralak erauzten dituzte: potasioa, magnesioa, kal-tzioa eta burdina, besteak beste. Beste mikroorganis-mo batzuek, adibidez, materia organikoan geratudiren hazkuntza-hormonak erauzten dituzte, etahorrek laguntzen die han sor daitezkeen belarren sus-traiei hazten.

Bestalde, bakterio batzuek airean dagoen nitrogenoafinkatzeko ahalmena dute, batzuetan landareekin sin-biosian eta besteetan inongo loturarik gabe. Nitroge-no hori amonio edo nitrato bezala gordetzen dute, etagainera, beharraren arabera, forma horietako bakoi-

tza bestean transforma dezakete landareek. Horrela,zoruaren ezaugarri kimikoak hobetzen ditu, eta, sin-biosiaren kasuan, landareek amonioa sintetizatzekoerabiltzen dituzte aminoazidoak.

Askotan bezala, naturaren tresneria eraginkorra era-biltzen da konposta egiteko. Baina naturak berezmende batean egingo lukeena urtebeteko epean egi-ten da gizakiak bideratuta. Horrek esan nahi duzoruaren ezaugarri asko zaindu egin behar direla:materia organikoaren C:N (karbono:nitrogeno) pro-portzioa, ur-kantitatea, aireztapena, batez ere. Hon-dakin organikoak tratatzeko modu egokia da, bainausainaren arazoa dakar konpostak. Azken batean, bes-te hondakinekin gertatzen den gauza bera gertatzenda hemen: arazorik handiena tratatu beharreko kan-titatea da.

D: 19EL H U YA R. 177. Z K .

Naturak berezmende bateanegingo lukeenaurtebeteko epeanegiten dakonpostgintzaz.

Konpostgintzahondakinorganikoentzatalternatiba da.

Hondakin solidoak tratatzeko beste alternatiba bat

badago:erre eta energia sortzea.Tenperatura handiko

errekuntza kontrolatuaren bidez,materia geldo eta gas

bihurtzeko tratamendu termikoa da. Prozesu horrek

hondakin solidoak (zepa eta errautsak) eta gaseosoak

(errekuntza-gasak) sortzen ditu.

Erretzean, turbinen eta sorgailuen bidez, elektrizita-

tea sortzen da. Erretzearen arazo nagusia prozesu

horretan sortutako produktuak dira,besteak beste,dio-

xinak eta beste produktu arriskutsu sortzen baitira.

Gainera, sortutakoa kontrolatzea ezinezkoa da, hon-

dakin solidoen jatorria ezin delako kontrolatu, hain

zuzen.

Beraz, birziklatzeak ez bezala, errausteak eztabaida

soziala sortzen du: kalte ekologikoak eta hirietako

hondakin-kantitatea izaten dira, hurrenez hurren,

kontrako eta aldeko argudio nagusiak eztabaida

horretan.

Erraustea

ART

XIBO

KOA

K

Page 17: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Plangintzek zabortegien ordezkoen artean aukeraegin behar dute eta gai horren inguruko eztabaidaikusirik ez dirudi lan erraza. Birziklatzea, konpostaegitea eta errausketa, horra hor gehien aipatzen direnaukerak; baina bada “eta hondakin gutxiago sortukobagenu?” dioen ahotsik ere.

Erakunde batzuek gauzak argi dituzte eta hartu beha-rreko erabakiak jadanik hartuak dituzte, baina besteaskok oraindik erabaki baino zalantza gehiago dute.Hortaz, bakoitza bere erritmoan dabil, nahiz arazoaeta epeak guztientzat berak izan.

Hondakinen kudeaketa,urarenarekin batera, erakundepublikoen buruhaustenagusietakoa da; eta ez dagutxiagorako. Zabortegiak lepobeteta eta zaharkituta daude, eta,gainera, kontsumorako joerek geroeta zabor gehiago sorrarazten dute.Egoera horri aurre egingo diotenplangintzak eztabaidatu etadiseinatzeko tenorea da.

Hondakinen arazoa bi ikuspegitatik da larria. Aldebatetik, esan bezala, gero eta hondakin gehiago dago-elako eta, bestetik, gai horri buruzko Europako Bata-sunaren arteztarauak zabortegiak legeztatzeko jarri-tako epea gero eta hurbilago dagoelako.

Plangintzakdiseinatzekogaraia da

D: 22 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

Etxeetako hondakinakD:Dosierra Etxeetako hondakinak

Trebiño

Amurrio

Laudio

Bermeo

DuranKarrantza

Algorta

Boveda

Urduña

Murgia

El

Zuhatzu

Basauri

Gernika

GA

Elan

Zornotza

Dima

Gaubea

Bastida

Joana Mendiburu Garaiar. Elhuyar

5

Page 18: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

D: 23EL H U YA R. 177. Z K .

Papera, beiraeta ontziak

birziklatzekoinstalazioak

Orainartekoak Aurreikuspenak

Zabortegia

Konpostaegiteko

instalazioa

Errausketa--instalazioa

Garbiguneak*

* Olioa, arropak, etxetresnak, etab.botatzeko guneak

BAIONA

teri

Miarritze

Donibane--Lohizune

Hazparne

Atharratze--Sorholüze

Irurtzun

Agoitz

Irunberri

Zudairi

Amaiur

Agurain

Oion

Lizarra

Altsasu

Tutera

Lodosa

Viana

Cintruenigo

Erriberri

Tafalla

Zangoza

Bera

Baigorri

Sara

Irun

Beasain

Leitza

darroa

kina-mein

Bergara

Ozaeta

Elizondo

Kanpezu

Zarautz

Goizueta

Donapaleu

Santa-Grazi

Izaba

Otsagabia

Ribaforada

Valtierra

ZarrakazteluAzkoien

Los Arcos

ZIRUÑEA

DONOSTIA

MAULE

DONIBANE--GARAZI

Zumaia

Elgoibar Azpeitia

Andoain

Tolosa

Oiartzun

Uztaritze

Bastida

Bidaxune

Bidarrai

UrepeleLekunberri

Jutsi

Sarrikotapea

Altzürükü

Bernedo

Lantz

Etxalar

Etxarri-Aranatz

Jaitz

Gares

Luzaide

GaraioaUztarroze

Garde

Oñati

Page 19: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Papera da gehien birziklatzen denmaterialetako bat.

D: 24 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

D:Dosierra

Ardura udalen eskuEuskal Herriko etxeetako hondakinak bildu eta trata-tzea udalen esku dago, baina erantzukizun guztia ez daalkatearena. Foru aldundiek eta herri arteko erakun-deek bideratzen dute hondakinak kudeatzeko plana.

Gaur egun, EAE osatzen duten hiru probintziatanHiri Hondakin Solidoen Kudeaketarako Plan Inte-gralak daude. Bizkaiko kudeaketa-plana Foru Aldun-diak onartuta dago, Gipuzkoan zazpi planen arteanegokiena azaroan aukeratuko dute eta Arabangarapen-fasean dago oraindik. Plan Integral horiekEuskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakin Soli-doen Kudeaketarako Plan Zuzendariari lotuak dau-de (1998).

Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako planak, lehen-tasuna birziklatzeari ematen dio; baina material guztiakbirzikla ezin daitezkeenez, Bilbo inguruan errausketa--instalazio handi baten beharra ere azpimarratzen du.Zabalgarbi deituriko errausketa-instalazioa Artigas-eneraikiko dute eta urtean 228.000 tona hondakin trata-tzeko kapazitatea izango du.

Gipuzkoan zazpi plan daude mahai gainean. Bizkaianbezalaxe, birziklatzea eta erraustea osagarriak direlanabarmentzen dute, baina konposta egiteko instala-zioa eta gune mekaniko-biologikoa ez dituzte bazter-tzen. Azken horretan, zabortegira bota aitzin, hon-dakinak egonkortu eta bolumena gutxituko litzateke.Zein plan den egokiena azaroan erabakiko da, bainaForu Aldunditik gehien aipatzen den planean, Gipuz-koan bi errausketa-instalazio eraikitzea aurreikusten

Gero eta zabor gehiagoHondakinen ekoizpenari so eginez, azken urteetan,pare bat aldaketa nabarmendu behar dira. Alde bate-tik, gero eta hondakin gehiago sortzen dela eta, bes-tetik, hondakinen konposizioa.

Kopuruari dagokionez, gutxiago ekoiztu beharranabarmentzen dute erakundeek, gizarte-agenteek zeinherritarrek. Alta, iritzi bateratu hori eduki arren, iaherrialde guztietan gero eta zabor gehiago sortzen da;eta kontsumoaren joera ikusirik, nekez pentsa litekegutxituko denik. Kasurik onenean, Gipuzkoan esate-rako, hondakin-kopurua mantendu egiten da urtebatetik bestera, baina Araban eta Nafarroan nabarmenegin du gora hondakin-kopuruak.

Etxeetako hondakinen konposizioa ere kontsumoare-kin batera aldatzen ari da. Zabor-poltsan hainbatmaterialez egindako gero eta ontzi gehiago dago.Hortaz, gero eta ontzi-kantitate handiagoak birzikla-tzea ez da soilik herritarren kontzientzia-maila igodelako.

Zer egin hondakin horiekin guztiekin? Hori da era-kunde publikoek erantzun beharreko galdera. Herri-alde batzuek jadanik prest dituzte datozen urteei begi-ra egindako plangintzak, baina guztia ez dago eraba-kita eta erakunde publikoek badute lanari nondik hel-dua.

Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Zabortegi gehienakaurreikusi bainolehen bete dira, etaplangintza berriakaurkezteko garaiada.

2000 2001Igoera Biztanle bakoitzak

portzentajea (datu berriena)

Gipuzkoa 297.488 297.468 1,17 kilo egunean

Bizkaia 459.694 452.799 % -1,5 1,1 kilo egunean

Araba 104.272 111.108 % 6,5 1,06 kilo egunean

Nafarroa 237.701 233.894 % -1,6 1,2 kilo egunean

Iparraldea 126.000 130.000 % 2,4 1,22 kilo egunean

Ekoizpena herrialdeka

ART

XIBO

KOA

Page 20: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

da, bata Tolosaldean eta bestean Txingudin. Gainera,2016an 541.996 tona hondakin kudeatuko dela aurrei-kusten da.

Araba, berriz, beste probintziak baino beranduagodabil, eta Foru Aldundiak ez du oraindik planik aur-keztu. Hala ere, argi utzi du Araban ez dela erraus-keta-instalaziorik eraikiko.

Ipar Euskal Herrian, aldiz, kudeaketa sindikatuenesku dago, hau da, herri arteko egitura batzuen esku.Jean Falagan Beskoitzeko auzapezak adierazi digunez,“gaur egun Ipar Euskal Herriko herri guztiak 14 sin-dikatutan daude elkartuta, baina gutxi barru, gehienakbilduko dituen Bil ta Garbi sindikatua sortuko dugu”.(Elkarrizketa egin zenean, oraindik data ez zegoenfinkatuta). Sindikatu berriak Ipar Euskal Herriko

D: 25EL H U YA R. 177. Z K .

Nahiz etxeko tresnaelektrikoak, oihalak,etab. botatzeko garbiguneak eskurajarri, oraindik zaborasko botatzen daerreka eta bidebazterretan.Bizkaian, adibidez,170 legez kanpokozabortegi daude.

2001 Aurreikuspena

2001 Aurreikuspena

2001 Aurreikuspena

2001

Birziklapena% 18,5 Birziklapena

% 37

Birziklapena% 18,2

Birziklapena% 15,5

Birziklapena% 35

Errausketa% 56,3

Zabortegia% 56,3

Zabortegia% 84,5

Zabortegia% 42

Konposta% 6,7

Errausketa% 6,7 Errausketa

% 23

Birziklapena% 17

Zabortegia% 81

Konposta% 2

Zabortegia% 81

Konposta% 0,5

Bizkaia

Nafarroa

Birziklapena% 17

Zabortegia% 30

Konposta% 9,2

Errausketa% 43,8

Birziklapena% 11

Zabortegia% 17Konposta

% 28

Errausketa% 62

Araba

Ipar Euskal Herria

2001

2016an tratamendu nagusia errausketa izango da.Hala ere, Foru Aldundiak ez du oraindik mahai

gainean dituen zazpi planetatik egokiena aukeratu.

Herri arteko egitura arida plana diseinatzen.Eztabaida instalazioenkokalekuaren inguruandago.

Oraindik ez dago datozenurteetarako planik, bainaForu Aldundiak argi du ezdela errausketa-instalaziorikeraikiko.

Helburuak materialka finkatudituzte. Esaterako, beiraren % 65eta paperaren % 75 birziklatunahi da. Era berean, materiaorganikoaren % 90 konposta etabiogasa egiteko baliatu nahi da.

Foru Aldundiak onartutako planak Bilbo inguruanerrausketa-instalazio handi bat eraikiko dela

zehazten du.

Kudeaketa-planak herrialdeka

Gipuzkoa

J. M

END

IBU

RU G

ARA

IAR

Page 21: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

hondakin guztien tratamendua segurtatuko luke etabilketa, aldiz, orain arte bezala, udalen esku gelditukolitzateke.

Bil ta Garbi sindikatuaren aldeko herriek aurreikus-ten dutenaren arabera, Ipar Euskal Herriko honda-kinak tratatzeko bi bereizketa-gune, bi zabortegi, kon-posta egiteko bi eraikuntza eta errausketa-instalaziobat edo bi beharko dira. Ezadostasuna eraikuntzahorien guztien kokalekua da, inork ez baitu nahihorrelakorik bere herrian. Gainera, hasiera batean,kostaldeko herriek bozen % 66 izango zutela aurrei-kusten zen; hori zela eta, barnealdeko herrietakoordezkariek eraikuntza guztiak barnealdean egingoziren beldur ziren. Badirudi ez dela horrelakorik ger-tatuko eta boz-kopurua berrikusi egingo dutela.

Ipar Euskal Herriko herrien artean adosten ari direnplangintza horrez gain, Kontseilu Orokorreko Ingu-rumen arduradun Gourgan jaunaren hitzetan ”mugazbi aldeetako herrialdeak elkarlanean ari dira ahal denneurrian hondakinen kudeaketa elkarrekin egiteko”.

D: 26 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Gipuzkoa eta Bizkaiko plan berriekerrausketa bidezko tratamenduaaurreikusten dute. Zer deritzozue?Gu errausketaren aurka gaude erabat.Duela urte batzuk, Gipuzkoan eztabaidaegin zen. Bertan, erakunde publikoek,gizarte-eragileek eta nahi zutenek parte harzezaketen.Debate horren ondorioa erraus-keta baztertzea izan zen. Baina, Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak aurkeztu dituen planguztiek errausketaren aldeko apustua egi-ten dute. Hiru errausketa-instalazio txikieraikitzea aurreikusten duena da diputa-zioaren gustukoena.

Bizkaian, berriz, errausketa-instalazio izu-garri bat eraikitzekotan dira. Eztabaida ko-kapenaren ingurukoa da gehienbat, etaerrausketak sortzen dituen ondorio kalte-garriak ezkutatu egin dira neurri batean.

Zergatik zaudete errausketaren aurka? Alde batetik, arazo teknikoak daudelako,eta bestetik, osasunari loturikoak.Arazo teknikoei dagokienez, lehenik, itxu-raldatzea aipatu behar da. Alde batetik,eraikina dago, baina errausketa-instala-zioraino goi-tentsioko lineak ere eramanbehar dira, eta, beraz, itxuraldatzen dutenelementu bat baino gehiago dago.

Gainera, errausketa-instalaziora egunerokamioi asko joango da,eta horrek poluzioa,zarata eta bideen buxatzea eragingo ditu.Horri guztiari osasunari loturiko kalteakgehitu behar zaizkio. Lehenik eta behin, ezda ahantzi behar errautsak hasierako hon-dakinen % 30 izan daitezkeela, eta, beraz,errausteaz gain zabortegia ere behar dela.Hondakin-kopurua murriztuko da, bainagelditzen diren errauts guztiak poluitzailehandiak izango dira.Hortaz,etxeetako hon-dakinetatik oso toxikoa den hondakineta-ra pasatuko gara eta horrek beste trata-mendu bat eskatzen du.Gainera, errausketak sortzen dituen etaosasunari kalte egiten dioten gasen artean,furanoak eta dioxinak daude. Jakin beharda Vietnameko gerran amerikarrek erabilizuten Napal gas laranjaren osagarrietakobat zirela furanoak. Bakoitzak atera ditzalabere ondorioak. Horrez gain, karbonomonoxidoa, sufre dioxidoa eta kloro- etafluor-konposatu inorganikoak ere jaurti-tzen dira. Erabiltzen diren filtroak ez direlabatere eraginkorrak ikusi da beste lekubatzuetako errausketa-instalazioetan.

Hondakinen % 90en irtenbidea ezin da errausketa izan

Alberto Frias.Eguzki taldeekologistako

bozeramailea.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herrikoprobintziek errausketaren aldeko apustua egindute. Irudian, Aulestiko errausketa-instalazioa.

J. M

END

IBU

RU

GA

RAIA

R

J. M

END

IBU

RU G

ARA

IAR

Page 22: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Artikulua idazteko mementoan oraindik ez zegoenegindako lanaren emaitzak argitaratzerik, bainaproiektuaren berri uda baino lehen ematea espero da.

Nafarroari dagokionez, 1989ko Hiri Hondakin Soli-doen Plan Zuzendariari jarraiki, datuak egokitu etaEuropako arteztarau berria kontuan hartuz, 1999andiseinatu zuten hondakinak kudeatzeko plana. Bertanagertzen denez, bost urteko epean berrikusi beharko

D: 27EL H U YA R. 177. Z K .

Zein irtenbide proposatzen duzue?Errausketaren aldekoek diote hondakineisu emanda hondakin-kopurua murriztendela, eta, horrela, zabortegien arazoa kon-pontzen dela. Gainera, birziklatzen ez denhondakin-kopurua oraindik garrantzitsuadela gehitzen dute, eta beren iritziz bolu-men hori gutxitzeko irtenbidea su emateada.Planteamendu horretan bi akats daude:‘psikologikoa’deitzen dudana,norbanako-ari eragiten diona hain zuzen,eta teknikoa.

Zein da akats ‘psikologiko’ hori?Erakundeek birziklatzearen aldeko kanpai-nak egin eta, aldi berean, errausketa plan-teatzen badute,nola ikusaraziko diogu jen-deari zaborrak zerbaiterako balio duela?Horrelako planteamenduekin, jendeakpentsatzen du: “Su emango badiote, zer-gatik hartuko dut nik hondakinak sailkatu-ta botatzeko ardura? ” Ikuspegi psikologi-kotik kontraesana iruditzen zait.

Eta zein da akats teknikoa?Birziklatzea edo erraustea beste irtenbide-rik ez dagoela planteatzen dute. Birzikla-tzea kalte gutxi sortzen duen zerbait da,baina ez da onuragarria.

Lehen egitekoa ekoizpenetan ahalik etamaterial gutxien erabiltzea da.Bestalde, material batzuk berrerabili dai-tezke eta joera hori bultzatu behar da.Lehen, esaterako, erosketak egitera bakoi-tza bere otarrarekin joaten zen,eta beiraz-ko botilak ere, hustutakoan, dendara itzul-tzen ziren berrerabiltzeko. Zergatik ez daorain horrelakorik egiten?

Lehen bi pausoak baztertu eta zuzeneanbirziklatzera joz gero,jakina da zabortegiak

bete egingo zaizkigula eta, horrekin bate-ra,bestelako arazoak ere sortuko direla:lixi-batuak,usain txarra,gaixotasunak eta abar.Bestalde,hondakinak era selektiboan bota-tzen ez dituztenen hondakin-poltsakzuzenean zabortegira edo errausketa--instalaziora bideratzen dira.Bide horretanberreskuratzeko indarra eginez gero, hon-dakina % 20an geldituko litzateke. Noski,birziklatzeko materiala zikinduta egon ohida eta, beraz, kalitate txarragoa du, bainaezin da baztertu.

Errausketa energia-iturri dela ere esa-ten da.Ez dugu uste errausketa denik energia sor-tzeko biderik onena.

Badira birzikla ezin daitezkeen honda-kinak ere.Ospitaleetako hondakinekin, adibidez,ezinbestekoa izan daiteke erraustea,bainahorrelakoak kasu bakanak dira.Etxeetako hondakinei dagokienez, itzulgaitezen hasierako galderetara; zergatikbaimentzen da ekoizpenean birzikla ezindaitezkeen materialak erabiltzea?

Lehenik,gutxierabiltzea,berrerabiltzeaetabirziklatzeaplanteatubehar dira.

Urarenarekin batera,zaborren kudeaketaerakunde publikoenarazo larrienetakoabihurtu da.

Hondakin-iturriak

% 16% 23% 23

% 4% 34

Industrialak(arrisku

gabeak)

HirikoakEraikuntza etaeraisketa

Nekazaritza etaabeltzaintza

Industrialak(arriskutsuak)

Etxeko hondakinak dira gehigarri honetan aipatu dire-

nak, baina jakina da industria eta nekazaritza ere

hondakin-sortzaile handiak direla,nahiz bestelako kude-

aketa eta tratamendua eskatzen duten.

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

Page 23: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

ra guztientzat erreferente izan nahi du eta jarduerahoriek guztiak koordinatzen ditu. Helburu nagusiak,halaber, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, gaikakobilketa bultzatzea eta zabortegietara eta errausketa--instalazioetara ahalik eta hondakin gutxien bidera-tzea dira.

da (heldu den urtean, beraz). Aurrerapen teknologikoeta gainerako planak aintzat hartuta eta beharrezkoaurreikuspenekin diseinatu zuten plana.

Plan horrek Nafarroako hondakinen kudeaketarengaur egungo egoera eskualdeka aurkezten du eta dato-zen urteetarako helburuak zehazten ditu. Besteak bes-te, planak hondakinen inguruan egiten diren jardue-

D: 28 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Aurkeztuko al zenuke bi hitzetanZabalgarbi proiektua?Zabalgarbi 228.000 tona hondakin tra-tatuko dituen errausketagunea da.Hauda, Bizkaiko hondakinen kudeaketa--planaren aurreikuspenen arabera,hondakinen % 23 tratatuko da bertan.Gainera, hondakinak erretzea energia--iturri da eta, beraz, Europako araudieijarraiki, Zabalgarbin energia sortukoda. Izan ere, Europak dio hondakinakbalorizatu egin behar direla; ahal denneurrian materialki eta bestela ener-getikoki.Zabalgarbin hori egingo dugu. Urtean710 milioi kW energia sortuko da, etamerkatuko prezioan saldu.Proiektu horren aurrekontua 25.000milioi pezetakoa da, eta lanak2004rako amaituko dira. Zabalgarbieraikitzeko sortu den sozietatearen% 57 enpresa pribatuen esku dago eta% 43 erakunde publikoen esku.

Hondakin horien % 20-30 inguruerrauts bihurtuko da. Zer egingo dasortutako errautsekin?Errautsak segurtasuneko zabortegibatera eramango ditugu. Aldez aurre-tik, inerte bihurtuko ditugu; hau da,egonkortu egingo ditugu lixibiaturiksor ez dadin.

Eta zer diozu hainbeste aipatzendiren dioxinen arriskuez?Minbiziaren Institutuaren arabera, 210dioxinatatik bakarra da minbizia izate-ko arriskua gehitzen duena. Diotenez,isurketa handia gertatzean minbizi--arriskua 1,4 aldiz gehitzen da (erre-tzaile pasiboen arriskua 1,2 igotzen daeta erretzaile batena, berriz, 20 aldiz).1976an Seveson (Italia) gertatu zenleherketaren ondoren, esaterako, inoizez da jakin zenbat dioxina zabaldu zen,baina 20 minutuan 2 eta 18 kilo bitar-tean aireratu zirela idatzi da.Baina iker-ketek ez dute frogatu istripuarenondorioz minbizi-kasuak ugaritu zire-

nik. Animaliak hil ziren, baina hori dio-xinek espezie batzuei besteei bainogehiago eragiten dielako da.Zabalgarbik 25 urtean 1,4 gramo dio-xina besterik ez du aireratuko.

Zure ustez errausketarako guneakezinbestekoak dira?Nahiz ahalik eta hondakin gutxien sor-tu behar litzatekeen, egia da gero etahondakin gehiago dagoela. Oso ga-rrantzitsua da ahalik eta hondakingehien birziklatu ahal izateko honda-kinak bereizita botatzea, baina argieduki behar da ezinezkoa dela guztiabirziklatzea (bereizten ez dena, kalita-te txarreko papera, plastiko-mota ba-tzuk…). Gainera, etxeko hondakinekinoso zaila da kalitate oneko konposta-jea egitea.Hortaz, Bizkaiko planaren helburuazabortegira ahalik eta gutxien bota-tzea da eta faseak elkarren osagarriakizatea: prebentzioa, birziklatzea etabalorizatzea.

Hondakinak erretzea energia-iturri daFidel Vicandi. Zabalgarbiko prentsa-arduraduna.

Sarrera etanahasketa Ke-arazketa

Energiaelektrikoaren

sorreraErrekuntza

HHSenhobia

HHSak galdara

tximinia

turbinak

amoniako--injekzioa lurrinaren

sorrera

karesne--injekzioa

igorpenenkontrola

parkeelektrikoa

berreskuratzegaldara

arazketa--hondakinak

atera

errautsakatera

zaborrakatera

errausketa--parrilla

mahuka--iragazkia

keagarbitzea

ikatzaktiboareninjekzioa

Sareelektrikoa

irteera

Page 24: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

D: 29EL H U YA R. 177. Z K .

txosten horretan. Horrek esan nahi du HEEak batezbeste hiri-hondakinak baino hiru aldiz azkarrago haz-ten ari direla.

Tresna elektriko eta elektronikoak beira edo paperabaino askoz ere zailagoak dira birziklatzeko. Tresnabakoitzak osagai ezberdin ugari ditu bere baitan: zir-kuituak, kableak, plastikoak, merkuriozko etengailuak,izpi katodikoen hodiak, kristal likidozko pantailak,metagailuak, argiztapen-aparatuak, kondentsadoreak,

Egunero entzuten dugu gailu elektroniko berriren bat agertu delamerkatuan, azken belaunaldiko telefono mugikor berria edo bizitzaantolatuko digun ordenagailu ultramoderno horietako bat.Gero eta azkarrago, etxean dauzkagun elektrotresnak zaharkitu egiten diraeta berria erosteko premia izaten dugu. Baina, zer egin botatzen ditugunalferrikako tresnekin?

Hondakin elektrikoeta elektronikoak

Olatz Orobengoa Guridi. Elhuyar

Tresna elektronikoekduten material--nahasketa arazo handia da birziklatzerakoorduan.

Orain arte, tresna guztien %90 zabortegira eramandugu aurrez inolako tratamendurik egin gabe, bainaazkenaldian arazo larria bilakatzen ari da hondakinhorien pilaketa.

Europako Batasunak kaleratutako txosten baten ara-bera, 1998an sei milioi tona hondakin elektriko etaelektroniko (HEE) sortu ziren Europa osoan (hiri--hondakin guztien % 4). Urtero hondakin horienbolumena % 3tik % 5era igoko dela aurreikusten da

ART

XIBO

KOA

Page 25: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

D: 030 EL H U YA R. 2002 EK A I N A

D:Dosierra Etxeetako hondakinakEtxeetako hondakinak

Horregatik guztiagatik, orain dela urte pare bat, Euro-pako Batasunak HEEak erregulatuko dituen artezta-rauaren proiektua plazaratu zuen. Horren bidez, tres-na elektriko eta elektronikoen ekoizpenean erabiltzendiren material arriskutsuen kopurua mugatzea etajadanik pilatuta dauden HEEen birziklatzea bultzatzeada helburua. Arteztarauaren arabera, 2006ko bukaera-rako HEEen % 70etik % 90era bitartean birziklatubeharko da Europa osoan, eta 2008ko urtarrilaren1etik aurrera, metal astunak eta su-babeserako bro-modun materialak hain kaltegarri ez diren beste mate-rial batzuez ordezkatu beharko dira.

Birziklatzearen historia Ordenagailuen kasua nahiko esanguratsua da. Oraindela 25 urte hasi ginen tresna horiek erabiltzen etaordutik hazkuntza izugarria izan da. Baina hasierakoordenagailuak armairu baten tamainako tramankuluizugarriak ziren. Material-piloa behar zen tresnabakoitzerako eta hondatuz gero, errentagarria zenkonpainia ekoizlearentzat bertan zeuden metal astu-nak birziklatzea. Baina, denbora aurrera joan ahala,ordenagailuak gero eta txikiagoak egin dira eta geroeta material gutxiago erabiltzen da –eta material-motaezberdinak ugaritu–. Horregatik, gaur egun enpresaekoizleentzat ez da errentagarria metal astunak etabestelako materialak birziklatzea. Europako Batasu-nak plazaratutako arteztarauan HEEen birziklatze--gastuak ekoizleek beren gain hartzea proposatzenda, horrela tresna berrien diseinuan materialen bir-ziklatzea kontuan hartu eta ahal den neurrian proze-sua erraztuko baita.

erresistentziak eta abar. Gainera, osagai horietakobakoitzak ingurumenerako kaltegarriak diren hainbatmaterial ditu, horien artean garrantzitsuenak: metalastunak (merkurioa, beruna, kadmioa eta kromoa),substantzia halogenatuak (CFCak edota bifenilo poli-kloratuak, adibidez), PVCak, su-babeserako bromo-dun materialak, amiantoa eta artsenikoa.

Esan bezala, orain arte, hondakin eta material horiekinolako tratamendurik gabe bota dira zabortegietara,horrek dakarren poluzio-arriskuarekin. Uste da za-bortegietan neurtzen diren metal astunen eta subs-tantzia halogenatuen kontzentrazio altuak HEEenpilaketaren ondorio zuzena direla. Gainera, hainbes-te substantzia-mota ezberdin batera agertzean, hon-dakinak errez gero, makina bat erreakzio kimiko ger-tatzen dira, eta oso arrisku handia dago dioxinak etaantzeko molekulak atmosferara bidaltzeko. Erre ordezzabortegi kontrolatuetan pilatuz gero, metal astunaketa substantzia kimikoak lixibiatzeko arriskua dago,hots, euri-uretan disolbatu eta zabortegi inguruko lur-zoruetara iragazteko arriskua.

D: 30

HEEak hiri--hondakinak bainohiru aldiz azkarragohazten ari dira.

Orain dela 25 urte material-piloa behar zenordenagailu bat egiteko.

1994an Bilbon egin zen esperientzia-pilotuan lortu ziren

emaitza onak ikusita,1997.urtetik aurrera erkidego oso-

ra zabaldu ziren Garbiguneak. Horietan HEEak batzen

hasi ziren, eta batutako kopurua haziz joan da etenga-

be.2000.urtean,esaterako, 710.707 kilo HEE batu ziren.

Gaur egun,batutakoaren % 77,73 birziklatzen da (bei-

ra, burdina eta kableak); hondakin toxikoak, % 0,3, ku-

deatzaile baimenduetara bidaltzen dira eta plastikoak

ez dira birziklatzen,momentu honetan plastiko birzikla-

tuentzako merkaturik ez dagoelako. Hori dela eta,

HEEen % 21,97 kontrolpeko zabortegietara bidaltzen da.

Europako Batasunak argitaratutako arteztarauan

agertzen den helburua urteko eta biztanleko 4 kilo HEE

birziklatzea da. Gaur egun, 2,4 kilo bakarrik birziklatzen

dira; beraz, bide luzea dago oraindik egiteko.

Eta, zertan daEuskal AutonomiaErkidegoa?

ART

XIBO

KOA

Page 26: Zaborra: arazo benetan ‘globala’. D:02 D:04...Ehunak: % 2 Metalak: % 3,5 Beira: % 7,5 Plastikoak: % 9 Bestelakoak: % 10 Papera eta kartoia: % 15 Materia organikoa: % 52 E. CARTON

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa ugari hasi diraaurteztarauari aurrea hartzen. Horren adibidea duguFAGOR enpresako elektrotresnen sailak, INASMETenpresarekin batera, burutu duen ‘Recifrigo’ proiek-tua, hozkailuak zenbateraino birzikla daitezkeen az-tertzen duen txostena.

Baina, nola birzikla daitezketresna horiek?Ikusi besterik ez dago merkatuan zenbat tresna elek-triko eta elektroniko dauden, horiek birziklatzea zeinkorapilatsua izan daitekeen ulertzeko.

Lehenik eta behin, batu den tresna bakoitza sailkatueta osagaiak bereiztu egin behar dira: plastikozko kar-kasak, izpi katodikoen hodiak, kableak eta abar. Geroosagai bakoitzak bide ezberdina egingo du. Berriroerabilgarriak diren osagaiak ekoizleei bidaliko zaiz-kie. Birzikla daitezkeen materialak, berriz (plastikoak,metal astunak, beira eta bestelakoak), eskuz bereiztu-

ko dira ahal den neurrian. Birziklatzeko egokiak ezdiren zatiak erre edo kontrolatutako zabortegietarabidaliko dira.

Material-nahasketa handia duten osagaiak bereizte-rako orduan agertzen dira arazo gehien. Orain arteeskuz egin da, baina material oso poluitzaileen ma-neiuak langileen osasunean eragin latza du. Gainera,gero eta osagai txikiagoak erabiltzen dira tresnetan,eta birziklatzerako orduan makina espezialduen beha-rra gero eta handiagoa da. Azken urteotan materialhoriek mekanikoki bereizteko makina eta metodoezberdin ugari ari dira agertzen.

2006ko bukaerarakoHEEen % 70etik% 90era birziklatubeharko da Europaosoan. ‘Recifrigo’ proiektuaren bidez, hozkailuak

zenbateraino birzikla daitezkeen aztertu duFAGORek INASMETekin batera.

ART

XIBO

KOA