rufiraola.files.wordpress.com  · web viewhorixe da kuestioa. zientzia eta teknologia kontuetan...

50
ATZERANTZ-AURRERANTZ? 2. eta 3. maila Horixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak. Batez ere, telekomunikazioan asko aurreratu da; ordea, gizakia ez al da gero eta bakarrago sentitzen? Gaur egun inor ez dabil «segapotorik» gabe. Horixe da aurrerapenaren gaurko sinboloetako bat, zeharo popularizatu dena. Ez zaio inori iruditzen atzerapena denik, baina zer komunikazio mota sortzen du? Aurrerantz ala atzerantz goaz? Luzaz jarrai genezake horrela, baina utz dezagun horretan, unitatean zehar aztertu, eztabaidatu eta konklusiora iristeko. 1

Upload: others

Post on 11-Mar-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Horixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak. Batez ere, telekomunikazioan asko aurreratu da; ordea, gizakia ez al da gero eta bakarrago sentitzen? Gaur egun inor ez dabil «segapotorik» gabe. Horixe da aurrerapenaren gaurko sinboloetako bat, zeharo popularizatu dena. Ez zaio inori iruditzen atzerapena denik, baina zer komunikazio mota sortzen du? Aurrerantz ala atzerantz goaz? Luzaz jarrai genezake horrela, baina utz dezagun horretan, unitatean zehar aztertu, eztabaidatu eta konklusiora iristeko.

Hainbat komunikazio-ekintza egingo ditugu, “aurrerantz-atzerantz” gaia gogoan hartuta. Azkenean, zure iritzia eman beharko duzu idatziz.

ENUNTZ HARTZ GAIA NOLA EGOERA E. ESPR D.TIPOA T. MOTA XEDEA

1

Page 2: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Kazetaria Entzule arrunta

VII. jarduera Idatziz Interakti Komunikabi Azalpena Aegudioz Eragin

AURKIBIDEA

Sarrera: Aurrerantz ala atzerantz?

Taula bete eta erantzunak konparatu.

Testua irakurri eta garaian kokatu.

Testua irakurri eta garaia markatzen duten xehetasunak eman.

Testua berreraiki, gaurko testuinguruan.

Gramatikaren txokoa (1)

Etxeko lanen feed-backa.

Sakeleko telefonoari buruzko galderei erantzun, erantzunak alderatu, eztabaidatu eta konklusioak atera.

Konklusioekin testua idatzi.

Fitxa banatako galderei erantzun, eta bozeramailearen bidez azaldu denen aurrean, zientzielarien iritziekin dauden aldeak begiratu.

Hutsuneak bete: testu-antolatzaileak.

Testua landu: hiztegia, ideia nagusiak, irakurketa ozena.

Irakurritako testua ahoz kontatu

Gramatikaren txokoa (2): denborazkoak, aditza, sintaxia.

Idazlana.

Osagarria 1

2

Page 3: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Klasean:

I. JardueraLehen eta orain

A

Argi dago belaunaldi bakoitzak bere kultura, bere festak, aisialdia antolatzeko era, bere arazoak… dituela. Bete ezazu beheko taula hori, zure ustearen arabera.

1940-1960 belaunaldia

1960-1970 belaunaldia

1980-2000 belaunaldia

Etxebizitza-arazoak

Aisia: denbora zertan eman

Etxeko tresnak

Autoa: zein auto- mota

Ikasketak: nork eta zer

Diruaren balioa

Fedea, sinismena

Familia ereduak

Lanbideak

3

Page 4: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Egoera politikoa

Elkar zaitezte konparatu erantzunak. Denok hartu parte elkarrizketan.

B

Orain, Bernardo Atxagaren SOINU JOLEAREN SEMEA liburuko bi pasarte irakurriko dituzue. 15-16 urteko gazteak dira protagonista. Irakur litetarur pasarte hauek eta erantzun galderei:

Zein garairi buruz ari da? Azpimarratu testuan, hori adierazten duten esapideak.

1. pasartea:

Teresa hasia zegoen ordurako niri gutunak bidaltzen, pastel koloreko paperetan, misteriotsu izan nahi zuen mezuekin: “Zer ari zinen irakurtzen atzo, hotelaren harrizko bankuan eserita?” Hari buruz hitz egiten zutenean, Ubandek eta bere kideek bere esaldi haietako bat erabiltzen zuten: “Pantasi handiko neska da”. Eta arrazoi zuten. Arropetan ere antzematen zitzaion bere pantasi fantasia hura. Egun hartan ere txaketa eta galtzekiko traje zuri batekin zihoan: oso janzkera bitxia XXXko Obaba hartan.

2. pasartea:

Adelaren etxeko sukaldea oso handia zen, eta mantendu egiten zuen artean, burdinazkoarekin batera, garai bateko beheko sua. Gainera, egurrezko hiru mahai luze zeuden, hule zuriko mantelez hornituta, zein bere banku luzeekin. Oro har, sukaldeak ostatu zahar batekoa zirudien, jendea zaldiz edo oinez ibiltzen zen garaikoa.Osaba Juanek oparitutako hozkailuak bakarrik adierazten zuen kontrakoa.

Adelak oihu batean hartu gintuen, aspaldi ikusi ez eta bisitak aparteko poza emango balio bezala: “Horixe baietz! Arrautza frijituak egingo dizkizuet patatekin eta urdaiazpikoarekin”, esan zigun ate ondo mahaia seinalatuz. Pertz batean freskatzen zeuzkan sagardo botiletako bat hartu eta Lubisi eman zion, kortxoa ateratzeko. “Zure osabak ekarritako frigoa oso ona da haragiarentzat eta beste janari askorentzat –esan zidan hiru edalontzi harturik batera–, baina sagardoak uraren hotza behar du. Hori halaxe da,” Bitxia egiten zen adelaren ahotan «frigoa» bezalako hitz bat entzutea. Andre mardula zen, ilea painelu zuri-beltzez biltzen zuena. Jendea zaldiz edo oinez ibiltzen zen garaiko zirudien berak ere. “Nik

4

Page 5: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

ardoa behar dut”, esan zuen Pantxok. Libisek ezezkoa egin zion Adelari “Hobe, duzu sagardoa, anaia. Bestela, segituan mozkortuko zara. “Utzi niri bakean!”, egin zigun oihu Pantxok, eta ardo botila hartu zuen lurrean zegoen egurrezko kutxatik.

5

Page 6: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Berriz irakurriko duzue testua, oraingoan arreta handiagoarekin, eta, ondoren, hainbat xehetasun idatzi koadroan, testuan aipatzen den garaiarekin erlazionaturik daudenak.

Liburuko xehetasunak Gure garaian

Ohiturak Ohiturak

Janzkera Janzkera

Tresnak Tresnak

Dekorazioa Dekorazioa

Liburuko xehetasunak jaso ondoren, hitz egin elkarrekin eta jaso, eskuineko koadroan, ezaugarri horiek gaur egun nolakoak izango liratekeen, hau da, testuko garai hura ez, baizik eta gaurkoa azaldu beharko bazenute, zer elementu azpimarratuko zenituzketen.

6

Page 7: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

7

Page 8: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Etxerako:

C

Berridatzi 2. pasarteko 2 paragrafoak, gaurko garaia adierazten duten elementuak sartuta. Hemen, liburuxkan, zirriborroa idatzi, eta gero, txukun-txukun idatzita, irakasleari eman.

8

Page 9: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

9

Page 10: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

II. Jarduera:Gramatikaren txokoa

(1)

A

Oso garrantzitsua da aditzaren aspektua ondo jakitea, gero «hasten gara»/«hasiko gara» eta antzekoak nahas ez ditzagun. Beraz, itzul itzazu hurrengo esaldiak:

1. Estoy leyendo SOINUJOLEAREN SEMEA.

2. También suelo leer algunas novelas Anjel Lertxundi.

3. He leído muchos artículos de Francisco Umbral.

4. Una vez leí EL PARAMO EN LLAMAS de Juan Rulfo.

5. Estaba leyendo EL REY PASMADO de Torrente Ballester, cuando me enteré que se había muerto.

6. De chaval solía leer novelas de Oeste.

7. Nunca he dicho que no leeré algún libro de Cela, aunque todavía no he leído.

8. No dije que no me gustaba Pío Baroja.

9. Ya voy, espérame un poco.

10. Suelo ir a la biblioteca de la Casa de Cultura.

11. He ido muchas veces a las reuniones de EIE.

12. Iba a la conferencia de Bernardo Atxaga cuando me cogió la tormenta.

13. De joven solía ir de ligue a Tolosa.

14. Me preguntaban si volvería el próximo domingo.

15. A veces, en vez de leer, suelo ver la televisión.

16. Me han preguntado si veré alguna película del festival de Donostia.

17. El otro día vi una película estupenda, de Charl Chaplin.

18. Es tan buena que la veré otra vez

19. De crío no solía ver la televisión, porque aún no había salido.

20. El otro día estaba viendo una obra de teatro Arturo Fernández y se estropeó el televisor.

10

Page 11: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

21. Al día siguiente el vecino me preguntó si ví la obra entera.

22. Mi madre pensó que estaba leyendo algo malo.

23. Estoy pensando, para escribir un artículo bueno.

24. Necesito leer para vivir.

25. Algunas veces suelo necesitar una pastilla para dormir.

26. He necesitado ayuda, y los libros han resultado mis mejores amigos.

27. Necesité una transfusión de sangre.

28. Necesitaba dormir doce horas, pues me cansaba mucho leyendo.

29. En la mili solía necesitar sandalias, con la botas sudaba mucho.

30. Neceaaitaréis mucha paciencia para soportarme.

31. Pensé que necesitaría máa tiempo para preparar esta clase.

32. Para ambiebtarnos un poco, vamos a cantar una cación popular.

33. Te voy decir cómo tienes que hacer el trabajo.

34. ¿Dondé habré dejado los ejercicios de mañana?

35. ¿Ha venido Rosa? Me dijo que vendría hoy.

36. Las carpetas están sucias ¿Dónde habrán estado?

Gaztelaniaz ipini hurrrengo esaldia1. Ez genion agur egin. Ikusi ote gintuen?

2. Aldameneko auto hori berea da, nonbai.

3. Egia ote da metodo honekin gehiago ikasiko dugula?

4. Noski! Horretarako, ordea, lan asko egin behar.

5. Zerikusirik ba ote du iazko metodoarekin? Bai, handia.

6. Zertara ote dator jenderik gehien: euskalduntzera ala afalbetatzera?

7. Nik ez nuen esan programa honetan sartzea ezinbesteko zenik.

8. Uste du emaitza onak izango direla. Datorren ekainean ikusiko da hori.

9. Horiek 101. urratsekoak dira, antza; bada, ez dira euskaraz mintzatzen.

11

Page 12: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

10. Argitu bide da galdutako unitateari buruzko misterioa.

11.Berandu da, eta ez dira etorriko. Agi danez, autoa aberiatu zaie.

Apuntatu orrialde honetan, zailtasunak eta zalantzak izan dituzun ariketak eta, oro har, ariketen inguruko gramatikaren gainean galdeku nahi zenukeena, klasean galdetzeko.

12

Page 13: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Klasean:

SOINUJOLEAREN SEMEA testu berreraikia entregatu, irakasleak ikus dezan.

Ariketen zuzenketa-orria eman, ordu laurden batean zuzentzeko, eta zalantzak apuntatu, lehen esan dugun orrialde hartan, gero gogoeta egiteko.

III. Jarduera:teknologia gora,

teknologia…

A

Bistan da gaur egun teknologiaz inguratuta bizi garela: gauza guztietarako eta momentu guztietan behar dugu tresnaren bat: PDA, USB, WEB-CAM, PLAY STATION ... Baina, beharbada, sakeleko telefono da izango da erabiliena. Hor dituzue, behean, mugikorrari buruzko zenbait galdera. Irakurri eta erantzun (taldeka).

Zertarako erabiltzen duzu sakelako telefonoa?

Zer ematen eta zer kentzen du eskuko telefonoak?

Gaztetxo asko dabil telefono mugikorrarekin. Zertarako erabiltzen dute mugikorra?

Komunikabideen aro handian gaude; baina gizakiok ez al gara sentitzen gero eta bakarrago?

13

Page 14: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

14

Page 15: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Orain klase osoa elkartuko zarete, eman dituzuen erantzunak alderatu eta horien gainean eztabaidatzeko. Eztabaidatu ondoren, idatzi konklusiok:

a)

b)

c)

d)

e)

(Azkeneko galderaz jardun ondoren, OSAGARRIA 1 egin daiteke – entzungaia, E/G-)

B Orain, bakarka, konklusioen zerrendari testu-forma emango diozu,

15/20 lerrotan.

15

Page 16: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

C

Aurrerapen eta zientziari buruz ari garelarik, badira galderak jendea asko kezkatzen dutenak edo jakin-min handiaz ikusten dituenak. Jarri taldeka eta erantzun talde bakoitzak galdera sail banari eta arrazoitu:

A fitxa ZENBAT LUZA DAITEKE BIZI-ITXAROPENA? INOIZ AMAITUKO AL DIRA LURREAN BIZITZEKO BEHAR

DITUGUN GAIAK? ZENBAT BEROTUKO DA LURRA BEROTEGI EFEKTUAREN

ERAGINEZ.

B fitxa BAKARRIK AL GAUDE UNIBERTSOAN? ASMATUKO AL DA INOIZ HIESAREN KONTRAKO

TXERTORIK? ZERK ORDEZKATUKO DU PETROLIOA ETA NOIZ?

Seguru, ondorio interesgarriak atera dituzuela. Baina ez daukazue dena hitzez hitz idatzi beharrik, baizik eta aski duzue hitz gakoak idaztea:

Gaia Ondorioak gogoratzeko hitz gakoak

16

Page 17: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

17

Page 18: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Orain, zientzia-aldizkarian gai horiei emandako eratzunak irakurriko dituzu; baina ez zure fitxako galderenak, bestekoak baizik. (Irakasleak emango dizkizue erantzunak).

Talde bakoitzeko bozeramaileak taldean ateratako ondorioen berri emango du. Beste taldekoek, berriz, ondorio horien eta zientzia-aldizkariko informazioaren arteko aldeak jakinaraziko dizkigute.

Irakurri berri dituzun bi paragrafo dituzu segidan, lokailuak kenduta.Jar itzazu zure ustez egokiak direnak.

Ehun mila milioi izarretik gora daude gure galaxian eta ehundaka mila milioi galaxia unibertsoan. Eguzkiaren inguruan, ___________, 150 planeta atzeman dira dagoeneko. Litekeena da, _____________, Lurra ez den beste lekuren batean bizia egotea. Oraingoz, ___________, ez da bizirik atzeman. Ba al da beste bizi motarik?

Zientzialariek badakite Lurraren batez besteko tenperatura berotu egingo dela laster, _________________ berotegi efektuaren eta gizadiaren jokaeren eraginez. _________________ zehazki, zenbat berotuko da Lurra eta zein izango da batez besteko tenperatura hori? Orain arte izandako emaitzek gainditu egin dituzte aurrez ikusitako tenperaturak eta, _______________, ez dago jakiterik sistema klimatikoak nola erantzungo duen hurrengo urte eta mendeetan.

18

Page 19: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

___________________________________________________________________________________________Etxean:

IV. Jarduera:Azpimarratu,

irakurketa ozena

A

Nagore Rementeriak (2005/06/30) idatzitako testua irakurriko duzu, eta hiztegiaren laguntzaz ulertu, bestela ezin dituzun hitzak. Testuaren azpian duzu lekua horretarako.

Mugikorra eta are gehiago

Erraz gizarteratutako teknologiaren adibide garbia da. Izan ere, hasiera batean deiak egin eta hartzeko bakarrik balio bazuen ere, gaur egun musika entzun, telebista ikusi, argazkiak atera... eta beste hamaika gauza egiteko balio du. Etorkizunean…

Tresna gutxi izango da hain epe motzean hainbeste zabaldu denik. Telefono mugikorra da tresna hori. Erraz gizarteratutako teknologiaren adibide garbia da. Izan ere, hasiera batean deiak egin eta hartzeko bakarrik balio bazuen ere, gaur egun musika entzun, telebista ikusi, argazkiak atera... eta beste hamaika gauza egiteko balio du. Eta etorkizunean...Telefono mugikorren munduan aurrerapenak etengabekoak dira. Eta ez da harritzekoa; izan ere, enpresek telefonoak saltzen jarraitu nahi badute, geroz eta tresna erabilgarriagoak —edo, agian, tentagarriagoak— eskaini beste erremediorik ez dute.Bost bat urte atzera egin besterik ez dago konturatzeko sakelako telefonoak zenbaterainoko aldaketa ekarri duen. Garai hartan, inork gutxik zeukan halako telefono bat, eta, onar dezagun, lotsa pixka bat ere ematen zuen kalean edo beste edozein lekutan telefono mugikorrarekin hitz egiteak. Gaur egun, ordea, hamar euskaldunetik bederatzi inguruk du telefono mugikorra; eta edonon telefonoz hitz egiteko lotsa galdua du gehiengoak.Gainera, gaur egun, mugikorrak ez dira deiak egin eta jasotzeko bakarrik. Kameradun mugikorrek itzelezko arrakasta izan dute, esate baterako. Tamalez, oraingoz, nahiko kalitate eskaseko argazkiak ateratzen dituzte —argazkilaria ona izan arren, ez dira paperera pasatzeko modukoak izaten normalean—. Baina arlo horretan ere aurrera egiten ari dira, eta dagoeneko badira argazki-kamera digital baten kalitateko irudiak jasotzen dituzten mugikorrak, gama altukoak, noski.

Musika telefonoanGama altuko mugikorrak izaten dira aitzindari: horiek izaten dituzte baliabiderik aurreratuenak. Esate baterako, aurten musika entzuteko aukera eskaintzen duten aparatuen txanda da. Sony-Ericsson-ek aurten kaleratuko du Walkman izeneko telefonoa. Garai bateko walkmanekin zerikusi handirik ez du: 150 abesti gorde eta entzuteko aukera eskaintzen da (MP3 formatuan). Eta orain bogan dauden MP3-irakurgailu txiki horien arrakastaz baliatu nahi dira.

19

Page 20: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Nork bere abesti maiteenak soinean eraman eta edonon entzuteko aukera eskaintzen duen beste telefono bat ere aurkeztu dute aurten. Nokiak aterako du urte-bukaeran —Apple konpainiarekin elkarlanean—eta aurrekoak baino askoz edukiera handiagoa izango du: hiru mila abesti gorde daitezke.

Musika gutxi bada, telefono hibrido berri horrek gainerako aurrerakuntza guztiak ere izango ditu: argazki-kamera dezente bat, Interneteko konexioa, posta elektronikoa, Bluetooth sistema (kableen beharrik gabe beste telefono batekin, ordenagailuarekin edo dena delakoarekin informazioa konpartitzeko)... Eta, erabilera horiek guztiak gauzatzeko, 4 gigabyteko disko gogor bat. Ordenagailu txiki bat da azken finean.

Izan ere, bide horretatik etorriko omen dira etorkizuneko telefono mugikorrak. Helburua da egunerokoan erabiltzen diren tresna guztiak telefonoan txertatuta izatea. Telefonoa sakelako ordenagailu txiki bat izango omen da. Agenda izango du, bideokonferentzia bidez hitz egiteko aukera, argazki-kamera, eta argazkiak tratatzeko programa erraz bat ere bai (argazkiekin jolastu eta ukitu batzuk emateko). Irratia entzun eta telebista ikusiko dira. Eta Interneten nabigatu, GPSaren bidez nondik nora gabiltzan jakin...Eta hori guztia duen tresnak, gainera, oso erraz erabiltzekoa izan beharko du. Baina aurrez beste arazo bat ere konpondu beharko da, segurtasunarena, hain zuzen. Dagoeneko ari dira aztertzen nola aurre egin birusei eta gainerako erasoei. Jabea ezagutzeko biometria erabiltzeko aukera hor dago: begi-ninia, ahotsa edo hatz-markak ezagutuko ditu telefonoak.

Zer berri?Aurrerapen horietako asko bidean dira. Esate baterako Interneteko orriak telefonoaren pantailara egokitzeko sistema bat (UMTS) aurreratu samar omen dago —WAP izenekoak ez zuen arrakasta handirik izan—.Britainia Handian, mugikorretan ikusteko filmak eta telesailak moldatzen ari dira. Lehen ere saiatu izan dira ohiko filmak eskaintzen, baina, pantaila txikietan ikusteko modukoak ez zirenez, bereziki mugikorretarako ekoiztu dituzte Vodafonek eta Century Fox-ek elkarlanean.

Bideojokoen zaleak ere gustura daude. Nokiaren n-Gage bezalako tresnek telefonoan jokoen kontsola bat izateko aukera dute, edo jokoen kontsolan telefono bat nahi bada. Etorkizunean ohiko izango diren telefono mugikorren aitzindarietako bat da, zalantzarik gabe; izan ere, ezer gutxi falta du: agenda elektronikoa du, irratia eta musika entzuteko aukera...Bestalde, eguneroko bizitza errazten saiatzen diren programak ere badira; esate baterako, Estatu Batuetako hiri batzuetan arrakasta itzela izan du Dodgeball izenekoak. Imajinatu lanetik irten eta kafetxo bat hartzeko gogoa duzula; lagunen bati deitu beharko diozu horretarako, baina nori? Auskalo non dauden, eta nola jakin lagunen bat gertu samar dagoen? Bada, telefonoan kontsultatu, eta hark esango dizu zein lagun dauden kiloetro baten barruan.

20

Page 21: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Gakoa, antza, norberari komeni zaion telefono mugikorra eta programak aukeratzean datza. Eta, horretan, sakelaren neurria ere izan beharko da kontuan, ez telefonoa sartuko ez delako, ordaintzeko garaian larri ibiltzea komeni ez delako baizik.

21

Page 22: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

AZPIMARRATU ETA ESANAHIA ATERA:

B

Berriro irakurri testu osoa eta, oraingoan, azpimarratu ideia nagusiak, klasera itzulitakoan gaineratiko ikaskideekin konparatzeko.

C

Azkenik, irakurketa ozena egiteko prestatu testua: puntuazio markak, entonazioa, arnasa… kontuan izanik. Ongi ulertzeko, ezinbestekoa da ondo irakurtzea.

22

Page 23: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

V. Jarduera:Irakurritako testua

ahoz kontatu

A

Dagokizun testua irakurri eta ahoz azaltzeko prestatu behar duzu. Honako hauek dira testuak:

o 2. MAILARAKO: Telefono mugikorrak osasunerako dituen arriskuak. (Ikastunitateko 20-21 orriak)

o 3. MAILARAKO: Eusko jaurlaritzak eta telefonia enpresa nagusiek lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte. (Ikastunitateko 22-23 orriak)

1- BAKARKA. Zein dira egokitu zaizun testuko ideia nagusiak? Idatz itzazu hemen.

OHAR GARRANTZITSUAK: 1- Ideia horiek zuk esaten dakizun bezala idatzi behar dituzu,

teknizismoak alde batera utzita. ESALDI OSOAK IDATZI.2- Ez ezazu zehar estilorik erabili; alegia, ez erabili “testuan jartzen

du…” eta horrelakorik.

o

o

o

o

o

o

o

o

2- OSO GARRANTZITSUA: Zer da testuan ulertu ez duzuna? Apunta ezazu hemen galdetzeko.

23

Page 24: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

24

Page 25: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

3- 2-3KO TALDETAN. Jar zaitezte elkarrekin testu bera duzuenak. Nola idatzi dituzue ideia nagusiak? Konpara itzazue eta zuzen ezazue zuzendu beharrekoa (ideiaren adierazpen egokia eta gramatika akatsak). Komenta ezazue ulertu ez duzuena.

4- EGIN EZAZUE ESKEMA. Horretarako, gogora ezazue “Hego haizea, udazkena” ikastunitatean jarraitutako prozedura (ideia nagusi bakoitza diskurtsoaren atal nagusietako bat izango da; alegia, idatzizkoan paragrafoa bezala).

5- Eskema egin ondoren, ezkemaz baliaturik, ahozko adierazpena bera prestatu behar duzue. Prestaketa hori taldean (besteek nola egiten duten entzunda ikasi egiten da) edo bakarka egin dezakezue. Ahalik eta ondoen prestatu behar duzue, gero zuen ikaskideek informazio hori erabili egin behar baitute.

6- Diskurtsoa ondo ateratzen zaizuela sentitzen duzuenean, gelan binaka jarri eta elkarri azaldu behar diozue eskema erabiliz. Bat azalpena egiten ari den bitartean, besteak entzundakoari buruzko oharrak jasoko ditu, informazio hori eskuragarri izan dezan. 6 ikasleri grabatu egingo zaie hitzaldia.

7- GUZTIOK BATERA:Entzundako diskurtsoak komentatu egingo ditugu eta, bide batez,

ulertu ez dena edo jasotzeko betarik eman ez dizuen informazioa eskatuko duzue.

25

Page 26: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

2. MAILARAKO TESTUA

Telefono mugikorrak Osasunerako dituen arriskuak

Erkaxo Ingurumen Taldea

Haririk gabeko irrati-telefonia tresna bat da telefono mugikorra, mikrouhinen hargailua eta igorlea, potentzia txikikoa eta maiztasun handikoa. UHF bandan emititzen dute, 900 eta 1800 MHz-ko maiztasunean eta 2 Watioko potentzian (legezko gehienezko potentzia buruko ehunak ez berotzearren). Seinalea 8 Watiokoa da autoetako telefonoetan.

Erradiazio arriskutsuena mugikorraren antenatik dator. Erradiazio hau txikitu egiten da mugikorra burutik aldentzean. Emisio potentzia ez da beti berdina, antena errepikagailura duen distantziaren arabera aldatzen da eta bien arteko oztopoen arabera ere aldatu egiten da (etxeak, metalak, autoak), eta metalezko esparru itxien barnean (autoa) kanpai efektuaren bidez erradiazioa handitu egiten da sortzen diren erreboteengatik.

Eragin biologoko kaltegarriagoak sortzen dituzte GSM sistema digitalizatuek, seinale analogikoa duten telefono mugikor zaharren ondoan. Satelite bidezko telefono mugikorrak inguru radioelektrikoa erabat betetzera

datoz, emisio potentzia handia denez, lur osora iristen baitira.

3,5 eta 24,5 GHz-tako frekuentzia berriak (hari eta radiofrekuentziazko sistema mistoan), gizakion gorputzak eta eraikuntzak zeharkatzeko gaitasun handiagoa dute. Laborategietako azterketa zientifikoek erakusten dutenez zelula mintza kaltetzen dute, ioien fluxuari eraginez Ca, Na, K eta inmunologia sisteman kalteak agertzen dira, ADNaren aldaketak eta tumoreen eboluzioaren azkartzea.Telefono mugikorraren erabilera epe luzera beste honako gaitzekin ere lotu izan da, azaleko minbizia, buruko tumoreak (BBC txostena) eta altzeimerra.

Horren aurrean, Nazioarteko Osasunerako Erakundeak CEM izeneko proiektua martxan jarri du, kutsadura elektromagnetikoari dagokin azterketa, bost urtetan burutuko dena. Epe motzera, telefono mugikorren erabiltzaileengan eta antena errepikagailuetatik gertu bizi direnengan honako efektuak agertu izan dira:

-Estresaren handitzea, buruko uhinetan alterazioak eta bestelako biorritmoak.-Erreflexuen galtzea, erabakiak hartzerakoan atzerapenak, memoria galtzeak.-Buruko min jarraiak ( zefalea, xakeka) -Lo galtzeak.-Belarrietan zartakoak, mareo eta bertigoak.-Bihotz taupadetan aldaketak.

-Tentsioaren gorakadak.

26

Page 27: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

-Begiko korneako ehunen eta belarrietako ehunen beroketak, kataratak izateko arriskua handituz.-Erradiazioen eragina jasandako puntuetan erreak.Kaltea honako faktoreen araberakoa da, erradiazioen eraginpean egoniko denbora, emisio potentzia, telefono mota, analogiko edo digitala, antena eta telefonoaren arteko distantzia eta pertsona bera.

Telefono sareak mikrouhinen antena dei-igorleak erabiltzen ditu; horiek teilatuetan, mendian edo bide ertzetan ikus daitezke. Mugikorraren seinalea behien eta berriz emititzen dute hartzailearenganaino. Potentzia handiz igortzen dute., 15etik 170 Watioetarainokoz, 1800 eta 900 MHz bitarteko maiztasunez. Antena horien kokapena ez da komeni honako guneetatik gertu izatea: haurtzaindegiak, ikastolak, hotelak eta erietxeak. Kezkagarria da bestalde kutsadura elektromagnetikoa inguru urbanoetan, konpainia desberdinen antena emisoreen ugaritzeagatik, denak sare bera erabili ordez.

Erradiazioen eragin kaltegarriak ekiditeko teknologiarik ez dugun bitartean, kontuz erabiltzea gomendatzen da. Honako aholku hauek telefono mugikorrak osasunean eragin ditzakeen kalteak gutxitu ditzakete:- Telefono mugikorrez eginiko deiak eta berauen iraupena murriztea. - Larrialdietarako telefono gisa erabiltzea, ahal denean telefono finkoa erabiliz. - Mugikorraren antena luzatu eta ahal den heinean burutik aldentzea. - Erabiltzen ez denean gorputzetik urrundu. Giltzurrin, bihotz, begi eta burutik urrun eraman. - Etxe barruetan ez erabili mugikorrik, emisio potentzia hazten baitu paretak zeharkatu beharragatik. - Bateriak betetzeko tresnak metro eta erdi aldendu ohe buruetatik edo lan postuetatik. - Hegazkinetan erabiltzea debekatua dago. Marka-pasoa daramatenentzat arriskutsua izan daiteke. - Autoa gidatzen den bitartean ez erabili, debekatua egoteaz gain istripu arriskua %450ean handitzen baitu. - Leku publikoetan ez erabili, besteei kalterik ez egitearren. - Gaztetxoentzat salmenta murriztu eta ahurren erabilera ekidin, sentsibilitate handiagoa bait dute. - Etxean eta lanean antenetatik urrundu, duten potentziagatik eta iraupenagatik.

(ERKAXO Ingurugiro taldeak moldatua, GEA nazioarteko Azterketa Geobiologikoetarako Erakundearen txostenetik; Informazio gehiagorako www.gea-es.org edo 963 743 687 telefono finkoa GEA)

27

Page 28: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

3. MAILARAKO TESTUA

Eusko Jaurlaritzak eta telefonia enpresa nagusiek lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte

Telefonia mugikorrean euskara progresiboki eta pixkanaka sustatzeko. Hitzarmena sinatu duten operadoreak Eroski, Euskaltel, Telefónica, Vodafone eta Yoigo dira; eta fabrikatzaileak: Alcatel, Nokia, Samsung eta Sony Ericsson. Patxi Baztarrika sailburuordeak aurreratu du konpromiso hauen ondorio praktikoak, batez ere, datorren urteko udan eta Gabonetan atzemango direla.

Eusko Jaurlaritzak, Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, eta telefonia operadore nahiz fabrikatzaile nagusiek lankidetzarako bi hitzarmen marko sinatu dituzte gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Hitzarmen hauen helburua telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilerari ateak luze-zabal irekitzea da. Akordio hau "oso albiste ona da" euskararentzat, adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Hitzarmen honen bidez, Eroski, Euskaltel, Telefónica, Vodafone eta Yoigo operadoreek, eta Alcatel, Nokia, Samsung eta Sony Ericsson fabrikatzaileek konprimisoa hartu dute euskara progresiboki, pixkanaka, sustatzeko telefonia mugikorraren esparruan", gaineratu du sailburuordeak, azpimarratuz, baita ere, bi hitzarmen hauek sinatzearekin, Eusko Legebiltzarrak martxoaren 30eko Osoko Bilkuran egindako eskaera bete duela Hizkuntza

Politikarako Sailburuordetzak.

Baztarrikak oroitarazi du azken 20 urteotan "200.000 hiztun irabazi" dituela euskarak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta gaur egun biztanle guztien artean "heren batek" dakiela euskaraz, eta  25 urtetik beherako gazteen artean "% 50etik gora" direla elebidunak. Aipatu du, halaber, euskara orain dela 20 urte baino gehiago eta arlo gehiagotan erabiltzen dela, "baita sekula erabili gabekoetan ere: hezkuntzako maila guztietan  (unibertsitatea barne), komunikabideetan, kultur sorkuntzaren adierazpen guztietan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan edo administrazioan". Eskuko telefonoen erabiltzaileei dagokienez, eta kontuan harturik gazteek asko erabiltzen dutela eta erabiliko dutela, nabarmendu du biztanleen zentsuko datuen arabera 30 urtetik beherako gazteen "%77,30 gauza" dela mugikorra euskaraz erabiltzeko, eta zenbat eta gazteago "orduan eta hobeak" direla portzentaje horiek.

Dena  den, ohartarazi  du euskara "eguneroko hizkuntza" izatea lortzen ari badira ere, erabileraren "erronka irabazteko asko falta" zaiela oraindik, eta estrategia horretan "kokatzen" dela, hain zuzen ere, gaur sinatu hitzarmena.

Baztarrikak azaldu duenez, baserriko hizkuntza izan zen euskara, gerora "kostata baina industrializaziora egokitu zen", eta orain Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarte Globalizatura "egokitzen asmatu behar du, asmatu behar dugu". Eta horretan asmatuko badu, berretsi du "bistakoa" dela Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien munduan euskarak "bere leku propioa aurkitzea nahitaez", zeren eta  "interneten garaia da gurea, posta elektroniko, blog, chat eta SMSen garaia".  "Gazteak dira, gainera, bitarteko hauek gehien erabiltzen dituztenak. Horregatik dakigu euskara telefonia mugigarrian bultzatuz, euskararen oraina eta geroa bermatzeko pausoak ematen ari garela".

Hitzarmen osagarri hauen argitan, sakelako telefonoa euskaraz erabili nahi duenak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango du. Izan ere,  Baztarrikaren iritziz, hori da hizkuntza aniztasun "aberatsa" eta gure gizartearen "elkarbizitza zaintzeko modurik eraginkorrena". 

28

Page 29: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Fabrikatzaileen konpromisoak honako hauek dira:

a) Euskara ezarriko dute pixkanaka/progresiboki Euskadin merkaturatzen dituzten terminaletan.

b) Pantaila interaktiboen bidezko teknologia-produktuetan euskara jarriko dute menu eta aplikazioetako hizkuntza-aukeren artean.

c) Euskara ezarriko dute erabiltzaileen eskuliburuetan eta webetik jaso ditzakegun euskarri elektronikoko gida azkarretan ere.

Eta operadoreena:

a) Terminalak fabrikatzen dituzten enpresei egindako eskaeretan eskatuko diete euskara izan dadila menuetako eta aplikazioetako aukerako hizkuntzetariko bat. Eskaera hori oso mugatua izango da 2007ko Gabonetako eta Erregeenetako kanpainetarako (gauden datetan gaudelako), zabalagoa 2008ko udako kanpainarako, eta orokorra izango da 2008ko Gabonetako eta Erregeenetako kanpainarako.

b) Beren komunikazioetan, kanpainak egingo dituzte beren bezeroek euskararen aukera ez daukaten telefonoak berritu edo alda ditzaten, aukera hori duten terminalak eskuratzeko bidea izan dezaten hala nahi badute.

c) Publizitatean, banaketa-guneetan eta web orrian argi adieraziko dute zein terminalek duten euskara-aukera.

d) Hala  nahi duten bezeroek enpresarekin harremana euskaraz izateko aukera bermatuko dute, indarrean dagoen legeria betez.

 Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, honako konpromisoak hartuko ditu:

a) Eusko Jaurlaritzak babes instituzionala emango die hitzarmen hau sinatu duten enpresek euskara edo euskal kultura sustatzea helburuarekin bultzaturiko ekintzei.

b) Eusko Jaurlaritzak doaneko hizkuntza-aholkularitza eskainiko die hitzarmen hauen sinatzaileei euskarazko bertsioen egokitasuna eta terminologia-zuzentasuna bermatzeko.

c) Eusko Jaurlaritzak gizartean urtero sustatu eta jakinaraziko ditu telefonia mugigarrian euskaraz gertaturiko berrikuntzak, bereziki Gabonetako eta Erregeenetako kanpainetan, operadoreen izenak publikoki jakinaraziz, noski.

Baztarrikak amaitu du esanez konpromiso hauen ondorio praktikoak, batez ere, "datorren urteko udan eta Gabonetan atzemango" direla. Eta aurreratu Kultura sailburuak hil honetan bertan, eta berak eskatuta, "agerraldia egingo" duela Legebiltzarrean hitzarmen hauei buruzko xehetasunak azaltzeko.

Bilbo, 2007ko urriaren 16an

29

Page 30: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

VI. Jarduera:Gramatikaren txokoa

(2)

Gramatika eta diskurtsoa: denborazko hitzak

Ondoko testuan denborazko partikulak kendu ditugu. Ipini bakoitza bere tokian.

artean, graiakoa segituan atzo

garai bateko aspaldi egun hartan ordurako

Teresa hasia zegoen ______________ niri gutunak bidaltzen, pastel koloreko paperetan, misteriotsu izan nahi zuen mezuekin: “Zer ari zinen irakurtzen _____________, hotelaren harrizko bankuan eserita?” Hari buruz hitz egiten zutenean, Ubandek eta bere kideek bere esaldi haietako bat erabiltzen zuten: “Pantasi handiko neska da”. Eta arrazoi zuten. Arropetan ere antzematen zitzaion bere pantasi fantasia hura. ____________________ ere txaketa eta galtzekiko traje zuri batekin zihoan: oso janzkera bitxia XXXko Obaba hartan.

Adelaren etxeko sukaldea oso handia zen, eta mantendu egiten zuen _____________, burdinazkoarekin batera, _________________________ beheko sua. Gainera, egurrezko hiru mahai luze zeuden, hule zuriko mantelez hornituta, zein bere banku luzeekin. Oro har, sukaldeak ostatu zahar batekoa zirudien, jendea zaldiz edo oinez ibiltzen zen _______________. Osaba Juanek oparitutako hozkailuak bakarrik adierazten zuen kontrakoa.

Adelak oihu batean hartu gintuen, __________________ ikusi ez eta bisitak aparteko poza emango balio bezala: “Horixe baietz! Arrautza frijituak egingo dizkizuet patatekin eta urdaiazpikoarekin”, esan zigun ate ondo mahaia seinalatuz. Pertz batean freskatzen zeuzkan sagardo botiletako bat hartu eta Lubisi eman zion, kortxoa ateratzeko. “Zure osabak ekarritako frigoa oso ona da haragiarentzat eta beste janari askorentzat –esan zidan hiru edalontzi harturik batera–, baina sagardoak uraren hotza behar du. Hori halaxe da,” Bitxia egiten zen adelaren ahotan «frigoa» bezalako hitz bat entzutea. Andre mardula zen, ilea painelu zuri-beltzez biltzen zuena. Jendea zaldiz edo oinez ibiltzen zen ______________ zirudien berak ere. “Nik ardoa behar dut”, esan zuen Pantxok. Libisek ezezkoa egin zion Adelari “Hobe, duzu sagardoa, anaia. Bestela, ______________ mozkortuko zara. “Utzi niri bakean!”, egin zigun oihu Pantxok, eta ardo botila hartu zuen lurrean zegoen egurrezko kutxatik.

30

Page 31: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

Gramatika eta diskurtsoa: aditza

Ipini aditzak bere tokian

Teresa hasia___________ ordurako niri gutunak bidaltzen, pastel koloreko paperetan, misteriotsu izan nahi ____________ mezuekin: “Zer ari ___________ irakurtzen atzo, hotelaren harrizko bankuan eserita?” Hari buruz hitz egiten ___________, Ubandek eta bere kideek bere esaldi haietako bat erabiltzen ________________: “Pantasi handiko neska _______”. Eta arrazoi _____________. Arropetan ere antzematen ________________ bere pantasi fantasia hura. Egun hartann ere txaketa eta galtzekiko traje zuri batekin ____________: oso janzkera bitxia XXXko Obaba hartan.

Adelaren etxeko sukaldea oso handia _______________, eta mantendu egiten ________ artean, burdinazkoarekin batera, garai bateko beheko sua. Gainera, egurrezko hiru mahai luze __________, hule zuriko mantelez hornituta, zein bere banku luzeekin. Oro har, sukaldeak ostatu zahar batekoa ___________, jendea zaldiz edo oinez ibiltzen __________ garaikoa. Osaba Juanek oparitutako hozkailuak bakarrik adierazten _____________ kontrakoa.

Adelak oihu batean hartu ______________, aspaldi ikusi ez eta bisitak aparteko poza emango ____________ bezala: “Horixe baietz! Arrautza frijituak egingo ______________ patatekin eta urdaiazpikoarekin”, esan __________ ate ondoko mahaia seinalatuz. Pertz batean freskatzen _______________ sagardo botiletako bat hartu eta Lubisi eman ___________ kortxoa ateratzeko. “Zure osabak ekarritako frigoa oso ona _________ haragiarentzat eta beste janari askorentzat –esan __________ hiru edalontzi harturik batera–, baina sagardoak uraren hotza behar ________. Hori halaxe __________,” Bitxia egiten _________ adelaren ahotan «frigoa» bezalako hitz bat entzutea. Andre mardula ____________, ilea painelu zuri-beltzez biltzen _____________. Jendea zaldiz edo oinez ibiltzen ____________ garaiakoa ____________berak ere. “Nik ardoa behar _________”, esan zuen Pantxok. Libisek ezezkoa egin ____________ Adelari “Hobe, ___________ sagardoa, anaia. Bestela, segituan mozkortuko _____________. “Utzi niri bakean!”, egin _____________ oihu Pantxok, eta ardo botila hartu ____________ lurrean ______________ egurrezko kutxatik.

31

Page 32: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

GRAMATIKA ETA DISKURTSOA: sintaxia

Ondoren, hainbat esaldi dituzu aldaketa egiteko. Trukatu letra lodiz dauden partikulak parentesi artean daudenengatik.

1. Hari buruz hitz egiten zutenean, Ubandek eta kideek beren esamolde haietako bat erabiltzen zuten. (-TZEAN).

2. Gainera, egurrezko hiru mahai luze zeuden hule zuriko mantelez hornituta, zein bere banku luzeekin (BAKOITZA).

3. Oro har, sukaldeak ostatu zahar batekoa zirudien, jendea zaldiz edo oinez ibiltzen zen garaikoa (-ENEKOA).

4. Osaba Juanek oparitutako hozkailuak bakarrik adierazten zuen kontrakoa (-N).

5. Esan zidan hiru edalontzi hartzeaz batera (-N BITARTEAN).6. Nahiz eta HIESa eragiten duen Giza Immuno-eskasiaren Birusa (GIB)

atzeman den, sistema inmunologikoan kaltea nola egiten duen ez da zehaztu (ARREN).

7. Orain arte izandako emaitzek gainditu egin dituzte aurrez ikusitako tenperaturak eta, bestalde, ez dago jakiterik sistema klimatologikoak nola erantzungo duen hurrengo urte eta mendeetan (-N).

8. Harrigarria bada ere, eguneroko bizimoduan baliatzen ditugun gauza asko eta asko NASAko edo Errusiako Espazio Agentziako laborategi modernoetatik ekarri dira (-TZEKOA).

9. Anekdota badirudi ere, ikerlari espazialek asmatutako produktuak dira gaur egun ohikoak ditugun gauza batzuk (NAHIZ ETA).

10.Apolo ontziko nabigatzaileek ilargiko harkaitzak zula zitzaten diseinatu ziren haririk gabeko tresnak. (-TZEKO).

11.Metala eta zeramika konbinatuta egiten dira astronauten jantziak, material isolatzaile eta malguz sorturiko oihal eta zuntzei esker (-TAKO).

12.Gaur egun, industrian eta medikuntzan erabiltzen da (OHI).13.Monitore kardiakoak, hasieran, astronauten osasuna denbora errealean

kontrolatzeko asmatu baziren ere, orain mundu osoko ospitaletan egunero baliatzen dira (ARREN).

14.Skylab estazio espazialean erabili ziren, lehenengo aldiz, egun edozein toki publikotan ikusten ditugun ke-detektagailuak, era guzietako lurrun toxikoak hauteman zitzaten (-TZEKO).

15.Hasieran, militarrek bakarrik baliatzen zuten GPS sistema, baina orain Santiago Bidean galdu den erromesak dispositibo hori aldean baldin badarama, minutu gutxiren buruan aurkituko dute, 112 telefonora deituta (-Z GERO).

32

Page 33: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

VII. Jarduera:Idazlana

2. MAILAKOENTZAT: Aukera ezazu A edo B idazlana. Planifikaziorako, elkar zaitez gai bera aukeratu duen beste bat edo birekin.

A) Ehun eta berrogeita hamar bat (150) hitzeko gutuna idatzi behar duzu. Zuen auzoan telefono antena jarri nahi dute eta bizilagunok bilera egin duzue. Telefono konpainiak diru dezente agindu dizue, baina zuek ez zaudete osasuna arriskuan jartzeko prest. Idatziozue telefono konpainia horren zuzendariari antena zuen auzoan zergatik ez duzuen nahi adieraziz, eta konpainiaren asmoak aurrera egin ez dezala eskatuz. Zuk idatziko diozu auzotar guztien izenean. Ea konbentzitzen duzun. Ez ahaztu planifikazioaz: zer esan nahi duzun, zein ordenatan, zein tonutan… Eskema on bat egin. Aurrena zirriborroa idatzi.

B) Ehun eta berrogeita hamar bat (150) hitzeko gutuna idatzi behar diozu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Sailburuordeari, Patxi Baztarrikari. Gutunaren helburua zoriontzea da, telefonia enpresa nagusiekin sakelakoen menuak euskaraz jartzeko sinatu duten lankidetza hitzarmenagatik. Euskararen normalizazio prozesuan aurrerapauso handia dela uste duzu, bereziki erabileraren arloan. Ea azaltzen diozun zure poz arrazoitua eta, bidenabar, bide horretan aurrera jarraitzera animatu. Ez ahaztu planifikazioaz: zer esan nahi duzun, zein ordenatan, zein tonutan… Eskema on bat egin. Aurrena zirriborroa idatzi.

33

Page 34: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

3. MAILAKOENTZAT:A) Berrehun bat hitzeko idazlana egin behar duzu. AURRERANTZ ALA ATZERANTZ? Horixe da gaia. Honezkero iritzia osatua duzu; orain, egoki azaltzea falta zaizu. Ez ahaztu planifikazioaz: zer esan nahi duzun, zein ordenatan, zein tonutan… Eskema on bat egin. Ez ahaztu nor zaren: gaiari buruz gogoeta sakona egindako pertsona, eta irakurle arruntari idatzi nahi diozu, herri aldizkari batean, irakurle hori informatzeko xedez. Beraz, komunikabideen esparruan gaude; esan bezala, zure iritzia azaldu behar duzu, argudiozko testuaren bidez. Aurrena zirriborroa idatzi.

B) Berrehun bat hitzeko idazlana egin behar duzu. SAKELAKO TELEFONOA: DEABRUAREN TRESNA OTE?. Horixe da gaia. Honezkero iritzia osatua duzu; orain, egoki azaltzea falta zaizu. Ez ahaztu planifikazioaz: zer esan nahi duzun, zein ordenatan, zein tonutan… Eskema on bat egin. Ez ahaztu nor zaren: gaiari buruz gogoeta sakona egindako pertsona, eta irakurle arruntari idatzi nahi diozu, herri aldizkari batean, irakurle hori informatzeko xedez. Beraz, komunikabideen esparruan gaude; esan bezala, zure iritzia azaldu behar duzu, argudiozko testuaren bidez. Aurrena zirriborroa idatzi.

34

Page 35: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

35

Page 36: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

36

Page 37: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

OSAGARRIA 1

Komunikazioa, komunikabideak eta zoriontasuna.

1- Komunikabideak, komunikazioa eta zoriontasunari buruzko elkarrizketa entzungo duzu, alegia, Euskadi Irratian Joxean Artzeri egindako elkarrizketa. Horretan hasi aurretik, irakur ezazu Artzeren biografiatxoa.

Idazlearen zertzeladakJoxean Artze 1939. urtean Usurbilen jaio zen eta bertan bizi izan da batez ere, nahiz eta atzerrian ere bizi izan zen gazte garaian, Parisen, Londresen nahiz Portugalen.

Bere lanen oinarrizko kezka gizakiaren duintasuna dela esan daiteke, nahiz eta humanismo horrek hainbat gai besarkatzen dituen; askatasunaren aldeko jarrera edo inguruarekiko harmonia bilatzea, esaterako. Horren adierazgarri dira euskaldunon artean hain ezagun egin ziren lerro hauek:

Irakurritakoaz komentarioren bat?

2- Orain, entzun ezazu elkarrizketa. Lehenengo entzunaldia egin ezazu egia/ gezurra galderei erantzun gabe.AUDIOAK\ZORIONTSU IZATEA (Joxean Artze).mp3 / http://www.ikasbil.net/audio/zoriontsu_071005_1426.mp3

3- Berriro entzun ezazu eta saia zaitez beheko galderei erantzuten:

01- Sekula ez gara izan gaur egun baino komunikatuago, izan ere, zer komunikatu ugari dugu. E/G

02- Gero eta komunikabide gehiago sortzeak adierazten du gero eta zer komunikatu gehiago dugula. E/G

03- Pentsatzen dugu komunikabideak sortuz konponduko dugula inkomunikazioaren arazoa. E/G

37

Hegoak ebaki banizkioHegoak ebaki banizkionerea izanen zenez zuen aldeginen.Bainan honelaez zen gehiago txoria izaneneta nik…txoria nuen maite

Page 38: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

04- Honako hau da Joxean Artze kezkatzen duena: ez dugula izan nahi geu garen hori. E/G

05- Gizakiak ez du beregan sinesten eta irudi bat sortu du eta irudi hori bizi du besteen aurrean. E/G

06- Artzeren ustez, gutariko bakoitzaren barruko gauzak mamukeriak dira. E/G

07- Ia ezer falta ez zaigunez, gaur egungo gizartea da inoiz izan den gizarterik zoriontsuena. E/G

08- Zoriontasunaren iturria garena izaten ahalegintzean datza. E/G

09- Artzeren familia ere, bere ingurukoak bezalaxe, behartsua izan zen. E/G

10- Bizi garenok zerbait bizi behar dugunez, gaur egun daukaguna biziz bizi gara. E/G

11- Zoriona erosterik balego, orduan guztiok izango ginateke zoriontsu. E/G

12- Ez dira gauza bera zoriona edukitzea eta zoriontsu izatea. E/G

13- Zoriona garestia da; horregatik kostatzen zaigu hainbeste zoriontsu izatea. E/G

14- Astoak, ezinbestez, astakeriak egiten ditu, hori baita berari dagokiona. E/G

15- Honako hau da Artzeren tristuraren iturria: gizakiak, astoek ez bezala, berari dagokiona ez egitea. E/G

16- Artzek bere buruaz oso zoriontsu dela dio, eta, gainera, merezi duela zoriontsu izatea. E/G

4- GUZTIOK BATERA, erantzunak zuzendu eta komentatu egingo dugu elkarrizketa. Bat ote datoz Artzek adierazitakoa eta zuek A ataleko 4. galderari emandako erantzuna?

38

Page 39: rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewHorixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak

ATZERANTZ-AURRERANTZ?2. eta 3. maila

39