· web view«entzule askok honela zioen harriturik: «nondik honek hori guztia? zer da eman zaion...

15
Astelehena, urtarrilaren 23a DON BOSCO ETA LANBIDE-HEZIKETA EBANJELIOA: Markos 6, 2-4 «Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik». IRAKURGAIA ETA GOGOETA 1844. urtea zen. Bere obraren hasieran Don Boscok harginek, eskaiolistek, harlauza-jartzaileek eta menditik Turinera jaisten ziren beste batzuek osatutako “oratorioa” izan zuen. Beste horiek: txerpolariak, zapata-garbitzaileak, kedar-garbitzaileak, mandazainak,… denak mutil behartsuak, euren negozio tristeaz ahal zuten moduan aurrera egiten ahalegintzen zirenak” (MB3, 44) Ohartu zen mutil gazte hauek, etorkizunean zerbait izateko, heziketa politikoa, soziala, intelektuala eta erlijioari zegokiona behar zutela. Hezkuntza- eta ebanjelizazio-konpromiso sakona behar zen. Premiaz egin beharreko iraultza zen. Don Boscok begirada zabala eta ikuspuntu praktikoa zituen. Gizarte- egitura berriak asmatu behar ziren gazteria behartsu eta abandonatuaren eskakizunei erantzuteko. Bere intuizio pribilegiatuen artean, lanbide-heziketari dagokiona nabarmentzen da. Bere biografo askoren esanetan, Don Bosco, ekintza honen bidez, mende bat aurreratu zitzaion bere garaiko gizarteari. Oratoriora joaten zitzaizkion hainbeste mutilen problematika konpontzekotan, lehenengo eta behin lantegietako patroi eta nagusiengana joan zen. Mutilen lan-egoera, lanaldia, osasun-egoera eta soldata hobetu nahi zituen. Hitz onak entzun zituen, baina egoera ez #EgunOnak #DBH

Upload: others

Post on 03-Feb-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Astelehena, urtarrilaren 23a

DON BOSCO ETA LANBIDE-HEZIKETA

EBANJELIOA: Markos 6, 2-4

«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

1844. urtea zen. Bere obraren hasieran Don Boscok harginek, eskaiolistek, harlauza-jartzaileek eta menditik Turinera jaisten ziren beste batzuek osatutako “oratorioa” izan zuen. Beste horiek: txerpolariak, zapata-garbitzaileak, kedar-garbitzaileak, mandazainak,… denak mutil behartsuak, euren negozio tristeaz ahal zuten moduan aurrera egiten ahalegintzen zirenak” (MB3, 44)

Ohartu zen mutil gazte hauek, etorkizunean zerbait izateko, heziketa politikoa, soziala, intelektuala eta erlijioari zegokiona behar zutela. Hezkuntza- eta ebanjelizazio-konpromiso sakona behar zen. Premiaz egin beharreko iraultza zen.

Don Boscok begirada zabala eta ikuspuntu praktikoa zituen. Gizarte-egitura berriak asmatu behar ziren gazteria behartsu eta abandonatuaren eskakizunei erantzuteko.

Bere intuizio pribilegiatuen artean, lanbide-heziketari dagokiona nabarmentzen da. Bere biografo askoren esanetan, Don Bosco, ekintza honen bidez, mende bat aurreratu zitzaion bere garaiko gizarteari.

Oratoriora joaten zitzaizkion hainbeste mutilen problematika konpontzekotan, lehenengo eta behin lantegietako patroi eta nagusiengana joan zen. Mutilen lan-egoera, lanaldia, osasun-egoera eta soldata hobetu nahi zituen. Hitz onak entzun zituen, baina egoera ez zen hobetzen. Ondorioa: Don Boscok bere tailerrak eragin eta antolatu zituen.

Hasteko, joskintzako, zapatagintzako eta inprenta eta koadernaketako lantegiak antolatu eta zuzendu zituen. Gustukoena inprenta zuen, “Irakurgai katolikoak” inprimatzen baitzituzten.

#EgunOnak #DBH

Page 2:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Hasierako tailer haiek garatuz eta zabalduz zihoazen, ez bakarrik Italian, apurka-apurka, mugak igarota, salestarrak iritsi ziren leku guztietan ezarri baitziren.

Laster, lanbide-heziketari esker, herrialde guztietatik dei egiten zieten salestarrei. Zoragarria da XIX. mendean Don Boscori eta bere jarraitzaileei esker hain arrakastatsu izan zenak gaur, XXI. mendean, gaurkotasun osoa duela ikustea. Nahikoa da garapen-bidean dauden herriei begiratzea. Afrikan, Latinoamerikan, Ekialde Ertainean, Ozeanian, Salestarren presentzia eskatzen da, gehienbat, eurekin batera lanbide-heziketa daramatelako.

Hemen, orain, salestar lagunkidearen jatorrizko bokazioaren alde egin nahi dut. Beti izan da Lanbide- heziketaren arima. Gure lanbide-eskolen arrakasta asko Salestar lagunkideari zor zaizkio. Mahuka-hutsik, gazte behartsuenei eskaintzen die bere bizia, langile onak eta kristau zintzoak prestatzeko ahaleginean.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=JLy_rqRqTrc (1’ 45”)

OTOITZA

Joan Bosco, zure hezkuntza-lanean inoiz nekatu ez zinena, EGIN OTOITZ GURE ALDE Joan Bosco, gazteriaren alde ahalegindu zinena, … Joan Bosco, ikastun edo aprendizen zaindaria, …

Eskerrak, Jauna, Don Boscogatik.

#EgunOnak #DBH

Page 3:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Denak hartzen eta onartzen jakin zuen.Lan-munduaz bereziki arduratu zen.Irakats iezaguzu besteak diren bezala onartzen,inori aldatzeko eskatu barik, geure burua aldatzen saiatuz.Jakin dezagula elkar onartzen, Jainkoak egunero onartzen gaituen bezala.

Eskerrak, Jauna, Don Boscogatik.

Asteartea, urtarrilaren 24a

SAN FRANTZISKO SALESKOA, DON BOSCOREN ESTILOAREN INSPIRAZIO-ITURRI

EBANJELIOA: Markos 10, 13-15

«Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

San Frantzisko Saleskoak esaten zuen: “Euli gehiago harrapatzen da ezti-tanta batez upel bete ozpinez baino”.

Gaur, hilaren 24an, Andre Maria Laguntzailea gogoratzen dugu eta, gainera, San Frantzisko Saleskoaren eguna ospatzen dugu. San Frantzisko Saleskoa Don Boscoren humanismoaren inspirazio-iturri izan zen. Santuaren bihotz-zabaltasunak, adeitasunak eta errukiak hainbesteraino liluratu zuten gure Don Bosco, ezen bere kide eta jarraitzaileek SALEStar izena hartzea nahi izan baitzuen. Izan ere, San Frantzisko Saleskoa Salestarren zaindarietako bat da.

Frantzisko Saleskoa Frantziako Savoian jaio zen, 1567ko abuztuaren 21ean. Gorputz eta arima aritu zen bere eginkizunean: artzain on izaten. Apal egin zen apalekin, teologiaz eztabaidatu zen teologian adituekin, Kristo zerbitzatu nahi zuten arimei “debozio-biziera” erakutsi/irakatsi zien eta denak ontasunez, adeitasunez, gozotasunez eta jakituriaz tratatu zituen.

#EgunOnak #DBH

Page 4:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Sarritan esaten zuen: “Erleak eztia ateratzen du loreetatik, loreoi minik egin gabe, aurkitu dituen bezala, oso-osorik, kutsatu barik eta fresko uzten baititu. Gauza berbera egiten du benetako debozioak: ez du inolako bokaziorik ez zereginik suntsitzen, apaintzen eta edertzen baizik”.

Orduan ez zegoen telebistarik, ez irratirik, ez egunkaririk, baina berak, Jesusen mezua jendeari helarazteko, papertxoak sartzen zituen etxeetako ateen azpitik gauetan. Horregatik, kazetarien zaindaria da. Oso ondo idazten zuen; horregatik, frantsesek literaturako klasikoen artean dute.

Izan dezagun gogoan: “Euli gehiago harrapatzen da ezti-tanta batez upel bete ozpinez baino”. Gauza ezazu hori zure gurasoekin, anai-arrebekin, aitona-amonekin, irakasleekin, lagunekin eta bidean aurkitzen dituzun guztiekin. Eta, hala, zure bizitzan ezti asko dastatuko duzu.

Proposamena: gaurko araua: “Euli gehiago harrapatzen da ezti-tanta batez upel bete ozpinez baino”.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=zBfiu3g2qt0

OTOITZA

Nire proiektuaren oinarria izango datranszendentziaren zentzu sakona. Ikasiko dute Jainkoa Aita ona dela.Jakingo dute, bere presentzian egonik,bere Amaren seme-alaba gisa haziko direla.

Eta hezitzaileek jakingo dute laguntzaz,guztiok adiskidearen eskua sentitzen dugun lekuaz.Eta inork historiaz galdetzen badu,esaiozue: “Dena da amets harrigarri baten emaitza”.

#EgunOnak #DBH

Page 5:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Nik zaindu eta maitatuko ditut, aitak seme-alabak bezala.

Asteazkena, urtarrilaren 25a

DON BOSCO, SALESTAR ELKARTEAREN FUNDATZAILEA

EBANJELIOA: Joan 15, 13-14

«Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue».

Joan 13, 1

«Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Dakigunez, Don Bosco 1815eko abuztuaren 16an jaio zen, Piemonten (Italian). Hamasei urte zituela, Chieriko seminarioan sartu zen. Diakonotza jaso ondoren, Joan Bosco Turingo seminario nagusira igaro zen eta, han, igandero, hiriko zenbait mutiko abandonatu biltzen zituen, eskola eta jolastoki zen egitura batean. “Jai giroko oratorio” esan zion.

Aldi berean, ume abandonatuei ostatu ematen hasi zen. Denbora gutxi barru, berrogei mutil zeuden, gehienak ikastunak edo aprendizak. Don Boscorekin eta beronen amarekin bizi ziren, Valdoccoko auzoan. Lehenengo Oratorioa sortu zuenean, erantzun konkretua eman zion arriskuan zegoen eta aldi berean arriskutsua zen gazteria pobre eta abandonatuari. Joan txikia orduan Don Bosco bilakatu zen… eta Don Bosco etxe, patio, eskola eta parrokia izan zen gazteentzat. Bere hezkuntza-metodoa Sistema Prebentiboa zen. Laster ohartu zen berak mutilen alde egiten zuen on guztia kanpoko harremanen eraginez galtzen zela eta, orduan, bere ikaskuntza-tailerrak eraikitzea erabaki zuen. Lehenengo biak 1853an inauguratu ziren. 1856an, 150 barneko ikasle, lau tailer, inprenta bat, latineko lau eskola eta hamar apaiz zeuden. Kanpoko ikasleak 500 ziren.

#EgunOnak #DBH

Page 6:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Don Boscok, bestalde, bere ametsetako bat lehenengo misiolariak Patagoniara bidali zituenean gauzatu zuen. Apurka-apurka salestarrak Hego Amerika osoan zabaldu ziren. 36 etxe zituzten Amerikan eta 38 Europan.

Don Boscok beti izan zituen laguntzaileak: apaizak eta sekularrak. Bere obrak denboran iraun zezan, 22 lagunekin batera, Kongregazioa antolatzea erabaki zuen. Pio XI.a Aita Santuak Kongregazioaren arauak onartu zituen eta Don Boscok, 1859ko abenduaren 18an, San Frantzisko Saleskoaren Elkartea -Salestar Kongregazioa edo Salestarrak- fundatu zuen.

Kongregazioa azkar hazi eta zabaldu zen: 1863an 39 salestar ziren. Fundatzailea hil zenean, 768 ziren. Don Boscoren hurrengo pausoa emakumeen kongregazioa sortzea izan zen. 1872an abiarazi zen, Maria Dominica Mazzarelloren laguntzaz. 27 neskak abitua hartu zuten. Gure santuak Andre Maria Laguntzailearen Alabak esan zien. Gaur salestar lekaimeak, salesianak, esaten diegu.

Salestar Familiaren parte direnak: Salestarrak, Andre Maria Laguntzailearen Alabak, Salestar Laguntzaileak, Andre Maria Laguntzailearen Elkartea (ADMA), Don Boscoren Ikasle ohiak, Don Boscoren boluntarioak, Salestar Damak, Don Bosco Etxeak, Boluntarioak Don Boscorekin eta Jesusen eta Mariaren Bihotzen Alabak.

Santiago el Mayor Inspektoriak, gazteriaren heziketa ardura nagusi duenak, Ikastetxeetan, Parrokietan, Gazte-zentroetan, Gizarte-plataformetan, Prestakuntzan, Kirol hezitzailean, Misio-eragintzan, Bokazio-eragintzan, Fede-ibilbidean, Gizarte-komunikazioan,… lan egiten du.

Eskaintzen ditugun beste zerbitzu batzuk: Aterpeak, Liburu-dendak, CCS argitaletxea, EDEBE argitaletxea, Astialdiko Eskolak, Egoitzak, Fundazioak eta baserri-eskola.

Gaur egun salestarrak 132 herrialdetan eta bost kontinenteetan daude. 15.502 salestar dira guztira, gutxi gorabehera.

Don Bosco 1888ko urtarrilaren 31n hil zen. 1934an Aita Santuak santu egin zuen.

Gaur bere obrak aurrera jarraitzen du… eta zu zorionekoa zara, bere Hezkuntza-sistema bizi duzulako. Parte hartuko zenuke Salestar Familiaren adarren batean?

IRUDIA

#EgunOnak #DBH

Page 7:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=JDdYi7l8BeI

OTOITZA

Mahai inguruan bildurik, misterioaren bihotzean murgildurik geunden…Bat-batean, Jauna, mahaitik altxatu zineneta, gure aurrean belaunikaturik, esan zenuen: “Nik zuei oinak garbitzea aukeratu dut, maite zaituztedalako”.

Eta gero beste batzuei dei egin zenienumeen eta gazteen anai-arrebak izaten ikas zezaten;eta horietako batzuek Don Boscoren Salestar izena hartu zuten.Esaten zenien: “Egizue nik egin dudana.Ikasi makurtzen, belaunikatzen.Zuen samurtasunak besarka ditzala aurkitzen dituzuen guztiak.Garbitu horien oinak, ez agindua dagoelako, egin nahi duzuelako baizik”.

Eta zure ahotsak, Jauna, durundi egiten du denboran, Salestar Kongregazioaren bitartez:“Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen”.

#EgunOnak #DBH

Page 8:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

#EgunOnak #DBH

Page 9:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Osteguna, urtarrilaren 26a

SALESTARRAK GAUR: LAN DIBERTSIFIKATUA

EBANJELIOA: Mateo 10, 5; 7. 16. 40

«Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: “… Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela… Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo… Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du».

IRAKURKETA ETA GOGOETA

Egun on guztioi!

Urtarrileko “egun on” hauetan Don Boscoren nortasun formaniztunaren zenbait alderdi aztertzen ari gara.

Gaurko gaia: Don Bosco gaur: salestarren lan dibertsifikatua

Don Bosco 1888an hil omen zen, baina Don Boscok bizirik irauten du, eta Salestar Familian bizi da. Honek, haren estiloaren arabera, mundu guztian egiten du lan. 30 bat talde gara (Salestarrak, Andre Maria Laguntzailearen Alabak, Salestar Laguntzaileak, Andre Maria Laguntzailearen Elkartea, Salestar Damak, Don Boscoren boluntarioak, Ikasle ohiak, gaur gure ikastetxeetan salestar estiloaren arabera irakasten duten irakasleak,…). Milaka pertsona guztira. Don Bosco bizirik dago horiengan guztiengan.

Edozein gizataldek bezala, salestarrok Arautegi bat eta Konstituzio batzuk ditugu. Besteak beste, zera esaten digute:

“Don Boscogandik modu askotan gazteriaren alde lan egiten duten pertsonen mugimendu zabala eratorri da… Ikasle ohiak Salestar Familiaren parte dira, jaso duten heziketagatik; berauen pertenentzia handiagoa da salestarrek munduan garatzen duten eginkizunean parte hartzen dutenean”.

“Ama Birjinak erakutsi zion Don Boscori bere lan-eremua: gazteak; eta etengabe gidatu zuen eta eutsi zion…”.

“Don Boscok bere giroetan (ikastetxeetan) den-denak etxean bezala senti zitezen nahi zuen…”.

Hara, gaur Don Boscok 132 herrialdetan lan egiten du: Ikastetxeetan, Parrokietan, Gazte-zentroetan, arriskuan diren ume eta helduei laguntzen dieten Gizarte-plataformetan; Liburu-dendetan, Inprentetan, Argitaletxeetan,… Eremu hauek guztiek izan behar dute “hartzen duen etxe, ebanjelizatzen duen parrokia, bizitzarako prestatzen duen eskola eta lagunekin elkartu eta ondo pasatzeko patio”.

#EgunOnak #DBH

Page 10:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Lagunok, Joan Bosco bizirik dago: “bere arnasa bekokien leuntasunean, begien freskotasunean eta ahotsaren doinuan nabaritzen da; eta Andre Maria Laguntzaileak egun eta ordu orotan, gure bizitzako argi gisa, gidatzen eta laguntzen duelako pozean”.

Lagunok, esango diogu gure Jainko Aitari: “Eskerrak, Jauna, San Joan Boscogatik. Bere espirituak eman diezaiola arnasa gure espirituari, eta egun batean kanta ditzagula zuganako gorespenak bere ondoan, zeruan”. Hala bedi.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=2ysXv_z2RZs

OTOITZA

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, Joan Boscorekin gazteen artean ageriko egin zarelako. Berak sua piztu zuen, gazteek munduan zu Jainko hurbileko zarela senti dezaten.

Bera kalera irten da kaleko umeekin,lanean hasi da historiaren tailerretan,eta, musika eta dantza oinetan,beste mundu batzuetatik iristen direnak hartzen ditu.

#EgunOnak #DBH

Page 11:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, Joan Bosco gazteen aita eta maisuagatik,garai berrietako hezkuntzaren profeta,eta Jainkoaren gazteenganako maitasunaren erakusgarri izan zenagatik.

Eskerrak, Jauna, Don Boscoren etxean bizi gaitezkeelako.Eskerrak, Jauna, Don Boscoren adiskideen artean gaudelako.

Ostirala, urtarrilaren 27a

SALESTAR BOKAZIOA: JESUSEN ETA GAZTEEN LAGUNAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 71, 17

«Ene Jainko, gaztetatik irakatsi didazu, eta zure egintza miragarriak iragartzen ari izan naiz gaur arte»

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Bokazioa jarduera bati ekiteko sentitzen dugun deia da. Denok ditugu bizitzan, gure trebetasunen arabera, eginkizun bat garatzera bultzatuko gaituzten joerak/zaletasunak. Mugitzen garen mundu honetan aukera asko ditugu, baina denok nahi dugu pozik egingo duguna garatu.

Definizio hau argiago gera dadin, hitzaren etimologiara jo beharko genuke. Jatorrizko hitza latinekoa da. Bokazio Zehazki vocare aditzetik dator. Aditzak dei egin esan nahi du. Hortaz, bokazio eta dei hitzek hain harreman estua dute batak bestearekin, ezen ezinezkoa baita batean pentsatzea bestea gogora ekarri gabe.

Eta salestar bokazioa Don Boscok eta beronen jarraitzaileek bereziki haragitu duten idealari jarraitzeko deia da. Ideal hau zertan laburtzen da? Bizitza osoa gazteria pobre eta abandonatua salestarrek zaindari duten San Frantziko Saleskoaren gozotasunez hezten ematean. Jesus Jaunak euren eginkizunean lagunduko diela argi sentituko dute, beronentzat gazteak fundatu zuen Elizaren parterik kutunena baitira. Eliza horren oinarria apostoluak ziren. Apostolua da bere denbora besteen onerako ematen duena. Horregatik, salestar bokazioan, Elizako beste bokazio batzuetan bezala, apostolu izatea lehenengo nabarmendu behar den ezaugarrietako bat da.

#EgunOnak #DBH

Page 12:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Gazte abandonatuetan aurkitu zuen Don Boscok bere lan-eremua edo bere bokazioa, eta Jesu Kristok garatuko zukeen bezala garatu zuen. Denengana iritsiko ez zenez, bizitza mugatua zuenez, Jainkoak nahi zuen bitartean bakarrik biziko zenez, familia bat fundatu zuen berak hasitako lanari eusteko: Salestar Familia. Salestar Familiako taldeek gazteen alde egiten dute lan, batez ere gazte pobre edo behartsuen alde, baliabide ekonomikorik ez dutenen alde. Hala ere, badaude beste pobrezia batzuk: pobrezia morala, pobrezia kulturala, …

Gizateriaren historiaren une honetan, gazteriaz zera esan daiteke: “hain dute presa handia, ezen nora joan nahi duten pentsatu barik abiatu baitira”. Horixe da, hain justu, salestar bokazioaren erronkarik handiena: gazteak bidean orientatu, beren helmuga (besteei laguntzekoa) onik aurki dezaten eta horrek pozez bete ditzan.

Gure salestar bokazioaz (deiaz) beste dei bati erantzun nahi diogu: gazte behartsuek egiten diguten deiari. Jesus Maisuak horretara deitzen digu.

IRUDIA

BIDEOAK

https://www.youtube.com/watch?v=caJnrORh6Nk https://www.youtube.com/watch?v=fAaYlCXRulQ

OTOITZA

#EgunOnak #DBH

Page 13:  · Web view«Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada,

Jakin nahi dut, goiz honetan, zer egin behar dudan.Zuzendu, Jauna, nire bilaketa benetakoa.Eman zentzua, Jauna, nire borrokari eta nire ahaleginari;zintzo joan nahi dut zuregana.Badakizu egunero, nire erara, horretan saiatzen naizela.Jauna, zure bizitzak eman diezazkiola indarra eta bultzada nire bizitzari.

Misterioaren Jauna, egizu senti dezadala zure presentzia bizitzaren bihotzean;aurkitu nahi zaitut egunerokoaren sakonean.Hurbil zaude, baina ni oker nabil, urruti bilatzen zaitudanean.Gure artean zaude, gutako bakoitzean;Liluratzen edo mintzen nauen orotan agertzen zara.Zu zaude elkarrizketa egindako gure intimitatean,Zu gabe, besteak gabe, ezer ez naizela, hutsik nagoela, ulertu dudan unean.

Hementxe nago, ene Jauna, gaur goizeanzure adiskidetasunaren seinalearen zain,Jesusen lagun eta nire anai-arreben senide egingo nauen horri itxaroten;egidazu lagun bidean, Jauna; egin beti lagun, niri, guri.

#EgunOnak #DBH