urteko harpidetza kuota: 82 € arriarango langileek …inauteriak// kaldereroen biha-ramunean,...

8
Arriarango langileek greba mugagabeari ekingo diote Enpresa zuzendaritzak «negoziatzeko asmorik ez duelako» eta iragan astean bi langile kaleratu ostean, «azken baliabidea» erabiltzea erabaki dute zerbitzuguneko langileek // 2 TOLOSA URTEKO LEHEN AZOKA BEREZIA, ZUHAITZENA // 5 LIZARTZA LEHEN INAUTERIAK HASI DIRA Lizartzarrak hasi dira inauteri giroan murgiltzen; tradizio luzea duen gibel jatearen bueltan igaro dute lehen asteburua, eta bigarrenean, ostiraletik igandera, mozorroak eta konpartsak izango dira protagonista // 4 JON MIRANDA Tolosatzenen egitasmo berriak, «komunitatea sendotzeko» // 3 Euskal Herriko txapeldunorde da Ibarrako sokatira taldea // 7 ASTEARTEA 2020/02/11 8. urtea, 1.185. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Upload: others

Post on 29-Jul-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

Arriarangolangileekgrebamugagabeariekingo dioteEnpresa zuzendaritzak «negoziatzekoasmorik ez duelako» eta iragan astean bi langile kaleratu ostean,«azken baliabidea» erabiltzea erabakidute zerbitzuguneko langileek //2

TOLOSAURTEKO LEHEN AZOKA BEREZIA, ZUHAITZENA //5

LIZARTZALEHEN INAUTERIAK HASI DIRALizartzarrak hasi dira inauteri giroan murgiltzen; tradizio luzea duen gibeljatearen bueltan igaro dute lehen asteburua, eta bigarrenean, ostiraletikigandera, mozorroak eta konpartsak izango dira protagonista //4

JON M

IRAN

DATolosatzenenegitasmoberriak,«komunitateasendotzeko» //3

Euskal Herrikotxapeldunordeda Ibarrakosokatira taldea //7

ASTEARTEA2020/02/11

8. urtea, 1.185. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

Greba mugagabea hasiko duteArriaran zerbitzuguneanAzken hilabeteotako negoziazio eskaerei, joan den asteko bi kaleratzegehitu zaizkie, eta langileek «azken baliabidea» erabiltzea erabaki dute

Itzea Urkizu Arsuaga

Enpresa hitzarmena lortzea izanda, azken hiruzpalau hilabeteo-tan, Tolosako Arriaran zerbitzu-guneko langileen helburua. Lanbaldintza duinagoak eta soldataigoera eskuratu nahi zituzten,eta pankarta eta aldarriekin hasiziren lehenengo, boikot eskaera-rekin jarraitzeko. Orain, enpre-sak joan den astean bi langile ka-

leratu eta gero, greba mugagabe-ra doazela iragarri dute, ELA sin-dikatuaren egoitzan.Agerraldian, azken asteotan

salatu dutena berretsi dute, en-presa zuzendaritzak negoziatze-ko asmorik ez duela gaitzetsiz:«Negoziazio eremua duela hiruhilabete ireki zen, baina negozia-ziorik ez da izan; ez dugu inolakoaurrerapausorik eman». Azaldudutenez, enpresa «hobekuntza-ren bat» negoziatzeko prest lego-ke, betiere, «zerbaiten truke».Baina, Ana Alkorta ELAko kide-ak eta Xabi Labaien Arriarangolangileak azpimarratu dutenez,«inoiz ez digute zehaztu zerentruke».Joan den astean, gainera, bi

langile kaleratu zituen Arriaran-go zuzendaritzak; zazpi langile-tik bost langile izatera pasatudira. Antza, urtarrileko salmen-tetan %10eko jaitsiera izan delaargudiatu du enpresak: «Horreklan baldintzen funtsezko aldake-ta bat ekarriko digula ere azaldudigute, ordutegia aldatu nahibaitigute. Gaur egungo lanaldijarraituaren ordez, lanaldi zati-tuan antolatu nahi gaituzte».ELAk eta Arriarango langileekargi dute, kaleratzeena «meha-txu» bat dela: «Egoera hau guztiaadar jotze bat iruditzen zaigu, etamendeku hartze bat ere bai, gurebaldintzak hobetzen saiatu gare-lako. Baina guk badakigu irten-bide bakarra dagoela hau kon-pontzeko: akordio duin bat ne-goziatzea eta sinatzea».

HILAREN 18TIK AURRERAGipuzkoako gasolindegiek badu-te hitzarmen sektorial bat, bainaELA sindikatua ez zen horretaraatxiki, soldata igoerak nahiz lanerreformaren aurkako blindatzea

ez zitzaizkiolako nahikoa iruditu.Bide horretan, enpresa hitzarme-na lortzeko bidean jarri zirenArriaran zerbitzuguneko langile-ekin, eta hitzarmen proposamen

bat helarazi zuzendaritzari, duelahiru hilabete.Bada, greba deialdia erregistra-

tu eta gero, lehen erantzun batjaso dutela ere eman dute jakite-ra: «Asteburu honetan jaso duguplataforma horren erantzuna, etaorain hasiko gara zehatz-mehatzaztertzen. Lehen begiratuan es-kasa iruditu zaigu, baina ea haulehen urratsa den, negoziazio batgaratu ahal izateko».Greba mugagaberako deialdia

otsailaren 7an erregistratuta,Arriarango langileak datorrenotsailaren 18an hasiko dira greba-rekin.

Xabi Labaien Arriarango langileak eta Ana Alkorta ELAko kideak eman zituzten azalpenak, atzo goizean egindako agerraldian. ITZEA URKIZU ARSUAGA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11

Irteera, Okabe etaIraukotontorramendietaraMENDIA // Oargi mendi elkarteakirteera antolatu du, datorrenotsailaren 16rako. Okabe etaIraukotontorra mendiak igokodituze, 6 ordu inguruko ibilal-dian. Tolosatik 07:00etan irten-go dira autoz, eta izena eman be-harko da parte hartzeko; azkeneguna, hilaren 13a izango da,20:30ak bitarte. 943 67 56 12 eta688 69 86 42 telefonoetan izenaeman daiteke, eta baita [email protected]. Bulegoan bertan, berriz, os-tegunean izango da aukera,19:00etatik 20:30ak bitarte.

Azken bi entseguakpregoi kontzertuanparte hartzekoINAUTERIAK // Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartukodu Berdura plaza. Tolosako UdalTxistulari Banda eta TolosakoMusika Banda igoko dira taulagainera, eta azken hauek azkenbi entseguak izango dituzte,gaur eta ostegunean. Inauterienatariko kontzertuan ohikoa iza-ten da bandako kide ohiek partehartzea, eta horiek ere deitunahi izan dituzte entseatzera.Gaur eta etzi, 20:15ean elkartukodira, musika eskolan.

Zezen plazakosarrerak salgai daudedagoenekoINAUTERIAK // Astelehenean jarrizituzten eskuragarri,ww.bibe.mewebgunean, 3,25euroan. Leidorren saldu ohi di-tuztenak lortzeko, berriz, estrei-nakoz, izena eman beharko daaurrez,www.tolosa.eus/inaute-riakatarian, hilaren 12 eta 13an;gero zozkatu egingo dituzte sa-rrerak, ostiralean.

Urtarrileko salmentak%10 jaitsi direlaargudiatuz, bi langilekaleratu ditu enpresazuzendaritzak

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

Aurrekontu parte hartzaileenprozesua, urte osoan zehar«Komunitatea sendotzeko» asmoz aurreko legealdian abiarazitakoTolosatzen prozesuan egitasmo berriak diseinatu ditu Tolosako Udalak

Rebeka Calvo Gonzalez

«Herri elkarrizketa sustatzea etaherritarren ahalduntzea helburuhartuta, komunitatea sendotze-ko asmoz» 2015-2019 legealdianabiarazitako Tolosatzen proze-sua indartu nahi du TolosakoUdalak. Horretarako egitasmoberriak jarriko dituzte martxan,esate baterako udazkenean eginizan den aurrekontu parte har-tzaileen prozesua urte osora za-balduko dute eta Tolosatzen Es-kola Irekia proiektu pilotua abia-raziko dute.Olatz Peon alkateak esan due-

nez, udal gobernuak erabaki dulegealdiko helburu estrategiko-en artean gobernantza eredu be-rrietan sakontzea eta hor koka-tzen dute Tolosatzen prozesua-ren jarraipena. Horiek horrela,herri elkarrizketa sustatzea, he-rritartasun aktiboa lortzea etaherritarren ahalduntzea bultza-tzea lehenetsi dituztela esan duudalak, beti ere komunitateasendotu asmoz. «Udalaren etaherritarren arteko harremanazuzenagoa eta gertuagoa denheinean, herriak dituen beharre-kiko ezagutza areagotu da eta be-raz, zerbitzuek eskaintza hobe-tzeko aukera izango dugu eta he-

rri bezala etorriko zaizkigunerronka handi desberdinei hobe-to erantzuteko moduan egongogara», esan du alkateak.

EKINTZA ETA EGITASMOAKEkintza zehatzen artean dagoaurrekontu parte hartzaileakurte osora zabaltzea. «Aurrekoesperientziatik ondorioztatudugu lanketa azken bi hilabetee-tan egitea ez dela nahikoa, etaurte osora zabalduko dugu. As-moa da herritarren ekarpenak ja-sotzerakoan teknikoki denboranahikoa izatea lanketa bat egite-ko eta politikoki hausnarketa la-saiago bat egin ahal izateko, au-rrekontuan txertatzeko», esandu Joseba Ormazabal zinego-tziak. 2020an bertan hasiko dira da-

torren urtera begira indarra nonjarri behar den zehazten. Udabe-rrian bilduko dira herritar etaeragileekin, eta udan egin ahal

izango dute lanketa. Udan jaso-ko dituzte ere «beste bide ba-tzuetatik jasotako ekarpenak,kanal berriak irekiko baitugu»,gaineratu du. Udazkenean egin-go dituzte bilera monografikoak.«Helburua herritarren eta udala-ren arteko elkarrizketa urte oso-ra zabaltzea da beraz, eta baitaelkarlanaren bidetik eta besteerritmo batean herri aukerakedo erronkak identifikatzea».

ORDENANTZA BERRIAGobernantzaren ordenantza be-rri bat ere egin nahi du TolosakoUdalak. «Beharrezkoa da proiek-tu hau adostasunez lantzea, baietxe barruan, gobernu eta tekni-koen artean, alegia, eta baitaadostasun politikoarekin ere, etanola ez herritarren adostasuna-rekin». Bide horretan kanal digi-tala jorratuko dute; «badugu apli-kazio bat parte hartzea eta ekar-penak jasotzeko, baina iruditzen

zaigu Tolosatzen proiektuak har-tu duen dimentsioa ikusita, horigaratu behar dela internet bi-dez».

ESKOLA IREKIABeste berrikuntzetako bat, Orma-zabal zinegotziak aipatutako ka-nal berri horri lotuta, TolosatzenEskola Irekia da. «Open eskola-ren kontzeptupean dagoen na-zioarteko proiektu pilotu bat da.Bilbon, Arabako Añanako Kua-drillan eta Tolosan egingo da. To-losan martxotik ekainera bitartegaratuko da eta helburua da espe-rientzia pilotua udazkenetik au-rrera behin betiko bihurtzea, etaurte osoko proiektu izatera pasa-tzea», esan du Garikoitz Lekuonaudaleko parte hartze teknikariak. Tolosatzen Eskola Irekia herri-

tarrei zuzendutako eskola batdela esan du Lekuonak, eta herri-tarrak esaterakoan udal ordezka-ri eta teknikariak ere barnebil-

tzen dituela esan du, «uste baitu-gu gure politiketan herritarra er-digunean jartzen badugu, beha-rrezkoa dela herritarrei tresnadesberdinak eskaintzea herritar-tasun aktibo hori egiteko, eta he-rritarren arteko hartu-emanegonkor hori bideratzeko».

HIRU LAN LERROHiru lan lerro izango ditu EskolaIrekiak. Batetik, herritarren tre-bakuntza eta ahalduntzea bul-tzatuko da eta horretarako ikas-taroak, hitzaldiak eta tailerrakantolatuko dituzte. Bestetik, ko-munitatea sendotzeko herri era-gileen sarea indartzeko elkarteezberdinen arteko topaketak an-tolatuko dituzte, elkarte bakoi-tzak komunitateari egiten dionekarpena balioan jarri eta ezagu-tarazteko. Hau da, udalak eskain-tzen dituen zerbitzu eta baliabi-deak zeintzuk diren jakiteraeman nahi dituzte, udalak egitenduena eskuragarriago jartzeko.Eta azkenik, elkar ezagutzan sa-kondu nahi dute, «lurraldea, he-rria bera eta erakundeen esku-duntzak eta zerbitzu desberdi-nak ezagutzea ezinbestekoa daparte hartzea eta elkarrekiko ha-rremana sustatzeko».Azken lan lerro horri lotuta

Lekuonak esan du herriko taldeedo eragile batzuk ezagunagoakdirela beste batzuk baino, etaguztien saretzea bultzatu nahidutela. «Nolabaiteko katalogobat osatu nahi dugu, herri eragi-leei zuzendutako nolabaiteko elkargune bat sortzeko. Hau da,Tolosan dauden elkarteak identi-fikatuko ditugu, datuak egunera-tuko ditugu eta online jarri, herritarren eskura egon dadin.Herrian alor edo eremu desberdi-netan lan egiten duten eragiledesberdinak daude, eta elkar eza-gutzea nahi dugu».

AUZOZ AUZOKO BILERAKAuzoz auzoko bisitak eta eragile-en bilerak egiten jarraituko duteere. Bi astez behin egingo dituzteauzoz auzoko bilerak etorkizune-ra begirako lanketak egiteko etaaurreko legealdian bezala, orain-goan ere enpresetara joango dira.«Halaber, etorkizunera begirakogai eta erronka estrategikoak lan-tzeko eragile ezberdinekin ere bi-lerak egitea aurreikusten dugu,hala nola, integrazioaren eta in-migrazioaren gaiak jorratzeko».Gobernantza eredu berri hone-

tan pausoak ematen jarraitzendutela esan du alkateak bukatze-ko eta aurtengoan komunitateanjarri dutela indargunea: «Gertuta-suna, gardentasuna eta konfian-tza lantzea da asmoa aipatutakoprograma jakin horien bitartez».

Ezkerretik eskuinera Garikoitz Lekuona, Joseba Ormazabal eta Olatz Peon, egitasmo berrien inguruko azalpenak ematen. REBEKA CALVO GONZALEZ

POLITIKA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11

«Elkarrizketa urteosora zabalduta besteerritmo batean herriaukerak edo erronkakidentifikatuko ditugu »JOSEBA ORMAZABALTOLOSAKO ZINEGOTZIA

«Eskola Irekiamartxotik ekaineragaratuko da etahelburua da behinbetiko egitea»GARIKOITZ LEKUONAPARTE HARTZE TEKNIKARIA

«Programa hauekingertutasuna,gardentasuna etakonfiantza lantzea da asmoa»OLATZ PEONTOLOSAKO ALKATEA

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

Otsolar dantza taldeko dantzariak euren dantza saioetako batean, larunbatean. JON MIRANDA

Txekorra da pasahitzaInauteriei hasiera emateko ohiko gibel jatea egin dute lizartzarrek, txekorra eta dantzazlagunduta; ostiralean jarraituko dute jaiek, mozorroek herria alaituko dutelarik

Jon Miranda Lizartza

Fisikoki bertan egon ez arrentxekorra presente izan zen la-runbatean Lizartzan. Izan ere,inauteriak abiatzeko, urtero mo-duan, gibel jatea egin zuten, etatxekorra izaten da protagoniste-tako bat. Otsolar dantza taldea-ren emanaldiaz ere gozatu ahalizan zen.Eguerdirako egin zuten hi-

tzordua pilotaleku atarian etabertara agertu ziren herritarrakikusmiran. Antzerkia egin zutenfrontoira sartu aurretik eta akto-reek herrian jarri duten wifi sare-aren berri eman zuten. Txekorrada aukeratu duten pasahitza sa-rera sarbidea edukitzeko.Txekorra da, halaber, Lizartza-

ko inauteriaren iraganarekin lo-tura egiten duen irudia, eta gauregun, jai hauei hasiera ematekolizartzarrek erabiltzen duten ai-tzakia. Elkarrekin kantatu zituz-ten bertsoak dira horren erakus-garri: «Esan ohi da, zaharrak be-rri / baina ezin eutsi horri /Garaiak ere aldatuz doaz / ohi-koa da hori / Haize berriak festari/ aurrera begira jarri / Urte asko-tan ospatuko da / ulertuz elka-rri».Bertsotan kantatu dutenez,

«ohitura zaharrak alda daitezke,baina inola galdu ez», eta hortaz,alkatea eta herriko agintariakfrontoian zirela, gibela jan zutenlizartzarrek inauterien hasieraospatzeko festan. Ondoren,Otsolar dantza taldearen ema-naldia abiatu zen, gaztetxo nahizheldu eszenatokian jarriz, herri-ko musikarien zuzeneko musi-kaz lagunduta. Herriko musikariekjarri zuten zuzeneko musika. J. MIRANDA Gibel jatea irudikatzen duen kartela, frontoian zintzilik. J. MIRANDA

Pilotalekura sartu aurretik hasi ziren gibel jatearen antzerkiarekin. J. MIRANDA

04 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

Erein eta zaintzearenmagiak erakarrita Landare, zuhaitz eta loreen zaleek gozamenerako plaza izan duteasteburuan Tolosako Trianguloa; Euskal Herri osotik etorritako 11 mintegik osatu dute urteko lehendabiziko azoka berezia

Itzea Urkizu

Urteroko garaian heldu dazuhaitz azoka: Gabonen ondo-ren, eta inauterien atarian. Urte-ko lehen azoka berezia izan zenlarunbatekoa, eta zuhaitz etalandare zaleek ederki aprobetxa-tu zuten hitzordua, mintegieta-ko adituei aholkuak eskatzeko. Euskal Herri osoko 11 mintegik

parte hartu zuten hitzorduan,eta zuhaitzak, zuhaixkak, landa-reak eta loreak izan ziren nagusi.Hazi mordoa eskuratzeko auke-ra ere izan zen, eta lore sortekinere etxeratu zen, bat baino gehia-go. Eguraldiak zintzo eutsi zioneguerdia pasa bitarte. Hala ere,ereitearen eta zaintzearen ma-giak harrapatutakoak, ohitutadaude zerura begira bizitzen.

Ezkerrean, zuhaixka bat aukeratzen. Eskuinean, bi emakume loreen postu batean begira. ITZEA URKIZU

Herritar bat hazi ekologikoen postuari begira. ITZEA URKIZU

EMANALDI HUNKIGARRIATolosako Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak, inauterietako doinuekin osatuta-ko kontzertua eskaini zuten igandean, Iurreamendi Zaharren Egoitzan. Musika Bandak, gai-nera, gogoan izan zuen duela gutxi zendu zen Tomas Arnal, tolosar musikagilea, inauteriza-lea eta bandako kide ohia. Inauterietako doinuen artean, Arnalek egindako Eup Emendekkantua jo zuen bandak, eta kontzertua ikusten egon ziren familiako kideei eskaini zien. J.A.

GIZARTEA TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAK Jaka finalerdietan,eta Altuna eta Artola,derbirako zainLizartzarra finalerdietarako sailkatu da. Alegiarrak galduegin du, amezketarrak, berriz, irabazi; sailkapeneanberdinduta daude, eta ostiralean elkarren aurka ariko dira.

Josu Artutxa Dorronsoro

Jakak eta Zabaletak gainditudute binakako txapelketako le-hen ligaxka. Jada finalerdietandaude. Asteburuan Zestoan jo-katu zuten Olaizola II.aren etaAranguren gaztearen aurka. Az-ken honek, min hartuta dagoenUrrutikoetxea ordezkatu zuen.22-17ko emaitzarekin lortu zutentxapelketako hamargarren pun-tua, eta finalerdietako ligaxkara-ko sailkapena. Hurrengo partidalarunbatean jokatuko dute,Iruñeko Labriten. Aurkaria, Ben-goetxea VI-Mariezkurrena II bi-kotea izango da berez, bainaikusteko dago, Baiko pilota en-presak, Oinatz edo Victor jartzenduen aurrelari postuan.Iñaki Artolak eta Ander Ima-

zek ez zuten puntu erabakigarrialortzeko aukera baliatu, sailka-peneko bigarren postuan jarrieta sailkapena beraien esku ge-ratzeko. Aurkari gogorrak zituz-ten aurrean: Ezkurdia-Martija.Ez zuten partida ona jokatu gi-puzkoarrek, eta nafarrak aise na-gusitu ziren, erakustaldi handiaeman behar izan gabe. Azkene-an, 22-10 izan zen emaitza. Biga-rren postuan sailkatzeko aukere-kin jarraitzen dute, nahiz eta osoeskasak izan. Elkarren artekopartidetako tantoen aldea gal-dua dute Ezkurdia-Martija biko-tearekin. Beraz, Baiko pilotako-ek, bi partidak irabazi behar di-tuzte, eta Aspekoek, berriz, biakgaldu. Alegiarrak eta oiartzua-rrak, Altuna III-Ladis Galarza bi-kotearen aurka jokatuko dutehurrengo partida, ostiral iluntze-an, Gernikan.Hain zuzen, Artolak lortu ez

zuen puntu garrantzitsua, Altu-na III.ak lortu zuen, larunbatean,Bilboko Bizkaia pilotalekuan.Amezketarrak, Ladis Galarzare-kin bikotea osatuz, 22-18 irabazizuen Laso-Albisu bikotearenaurka. Aspeko pilotariek partidaserioa jokatu zuten, eta hasiera-tik lortutako abantailari esker es-kuratu zuten garaipena, nahiz

eta aurkariek azken zatian ira-bazteko ahaleginak egin. Ares-tian aipatu moduan, Artolareneta Imazen aurka jokatuko dutehurrengo partida, Gernikan. Par-tida garrantzitsua izan daiteke bibikoteentzat. Amezketarrak etabaraibartarrak ere, aukera gutxidituzte bigarren postuan amai-tzeko. Artolak eta Imazek bezala,bi partidak irabazi behar dituzte,eta ondoren, Ezkurdiaren etaMartijaren porroten zain geratu.Ondorioz, Altunak eta Artolak,

aukera oso gutxi dituzte, finaler-dietako ligaxkan sartzeko. Halaere, final-laurdenetarako sailka-tuta daude. Orain, zein postutanamaituko duten jakin behar da.Hirugarren postua, ordea, ez daoso erakargarria, inorentzat.Izan ere, seigarren posturakolehian dauden bi bikoteak, au-rrez txapelketa honetan txapel-dun izandakoak dira, eta betidira arriskutsuak.Hain justu, igandean, partida

erabakigarria jokatuko dute bibikote horiek, Tolosako Beotibarpilotalekuan. Irribarriak eta Re-zustak, Olaizola II-Urrutikoetxeabikotearen aurka jokatuko dute.Aspekoek, puntu bateko aban-taila dute sailkapenean, baina le-hen itzuliko partidan, Goizueta-ko eta Zaratamoko pilotariakosatutako bikotea izan zen garai-le. Hortaz, gipuzkoarrek irabaziz

gero, Baiko pilotako bikotea, txa-pelketatik kanpo geratuko da,matematikoki. Azken hauek ira-baziz gero, beraien esku gera dai-teke sailkapena.

URRETABIZKAIA, EMAITZEN ZAINPromozio Mailako BinakakoTxapelketan ere, jardunaldi be-rria jokatu da asteburuan. PeñaII.ak, Erasunekin batera osatuzuen bikotea. Zizurkildarrak,Aranguren ordezkatu zuen, etatolosarrarekin batera, Elordirieta Etxeberriari irabazi zien, 22-12. Peña eta Aranguren lehenpostuan daude sailkapenean, 10punturekin. Azken hiru partidakirabazi dituzte, eta ostiralean,Salaberria-Garmendia bikotea-ren aurka ariko dira, Gernikan.Hain justu, beste behin ere, Gar-mendia ordezkatu zuen Tolosaanoetarrak. Salaberriarekin ba-tera, garaipena lortu zuten, Al-berdi-Salaverriren aurka, 22-12.Urretabizkaia II.ak, berriz, ez

zuen irabazte lortu. Kamuts ari-tu zen ikaztegietarra, eta ArteagaII.ak eta biek, 22-16 galdu zutenDario-Ruiz bikotearen aurka. La-runbatean, Egiguren V.a etaErostarberen aurka ariko dira,Labriten. Orain, seigarrenak dirasailkapenean, eta laugarren pos-tua bi puntura dute. Bi partidakirabazi behar dituzte, eta gero,emaitzen zain geratu.

Altunak eta Artolak elkarren aurka jokatuko dute, ostiralean, Gernikan. J. ARTUTXA

Areto futbola

BIGARREN B MAILA 20. jardunaldiaLaskorain - Guadalajara 5-3Patatas Gomez - Lauburu 0-2

Sailkapena7. Lauburu Ibarra 36p9. Laskorain 23p

Hurrengo jardunaldiaLauburu - Auzoak de ZierbenaIbararte - Laskorain

GIPUZKOAKO SENIOR MAILA 12. jardunaldiaOrdizia -Tolosala 12-0Eguzki Garoa-Anoeta JokatzekeLaskorain-Samaniego Orixe 12-1

Sailkapena3. Laskorain 19p6. Anoeta 13p8. TEEP Samaniego Orixe 4p9. Tolosala Orbela Taberna 0p

Hurrengo jardunaldiaSanpedrotarra (2) - Laskorain (3)Anoeta (6) - Eskoriatza (5)Tolosala (9) - Eguzki Garoa (7)TEEP Samaniego Orixe (Atsedena)

Futbola1. MAILA NAZI0NALA18. jardunaldiaTolosa CF- Logroño CDEF 0-0

Sailkapena12. Tolosa CF 14p

Hurrengo jardunaldiaMulier CD (11) - Tolosa CF (12)

HIRUGARREN MAILA24. jardunaldiaAriznabarra CD - Tolosa CF 2-1

Sailkapena17. Tolosa CF 23p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (17) - Somorrostro (5)

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA 18. jardunaldiaTolosa CF ‘B’ - Touring KE 6-0

Sailkapena1. Leintz Arizmendi 52p2. Tolosa CF ‘B’ 46p

Hurrengo jardunaldiaZarautz KE (13) - Tolosa CF ‘B’ (2)

ERREGIONAL PREFERENTEA19. jardunaldiaAntzuola KE - Danena 1-1

Billabona KE - Tolosa CF ‘B’ 0-2

Sailkapena4. Billabona KE 33p7. Danena 26p14. Tolosa CF ‘B’ 18p

Hurrengo jardunaldiaDanena (7)- Ilintxa SD (6)Billabona KE (4)-Mondragon CF (11)Tolosa CF ‘B’ (16)-Zumaiako FT (5)

LEHEN ERREGIONALA (KOPA)2. jardunaldiaIntxurre KKE - Asoleus 4-1

Sailkapena1. Intxurre KKE 6p

Hurrengo jardunaldiaAntigua Luberri (4)-Intxurre (1)

GORENGO MAILA, IGOERA FASEA3. jardunaldiaIntxurre KKE - Mariño CD 1-2

Sailkapena6. Intxurre 0p

Hurrengo jardunaldiaLeintz A. Aloña (2)-Intxurre KKE (6)

Eskubaloia1. MAILA NAZIONALA 19. jardunaldiaTolosa - Anaitasuna 19-20

Sailkapena1. Trapagaran 35p12. Tolosa Eskubaloia 15p

Hurrengo jardunaldiaEibar (10) - Tolosa Eskubaloia (12)

SaskibaloiaGIZONEZKOEN 1. MAILA 15. jardunaldiaTAKE (Atsedena)

Sailkapena1. LBC cocinas.com 13-18. Redline Mekanika TAKE 7-6

Hurrengo jardunaldiaTAKE (8) - Aranguren (11)

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA 12. jardunaldiaEskoriatza - TAKE 48-44

Sailkapena1. Atletico San Sebastian 10-26. TAKE 6-6

Hurrengo jardunaldiaTAKE (6) - Añorga Saskibaloia (9)

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko otsailaren 11 @TOLOSALDEAKIROL

Ibarrako sokatirataldea, EuskalHerrikotxapeldunordeBeti Gaztek irabazi du Gizonezkoen GomaGaineko 8x8 Euskal Herriko SokatiraTxapelketa, Ibarrako Belabieta kiroldegian.Emakumezkoen jardunaldia ere jokatu da.

Jon Miranda Ibarra

Larunbatean, Ibarrako Belabietakiroldegian jokatu zen EuskalHerriko Sokatira Txapelketetakofinala, gizonezkoen kategorian(600 kilo). Ibarra, Beti Gazte, Be-rriozar, Txantrea, Gaztedi etaMurueta taldeak aritu ziren txa-pelaren lehian. Azkenean BetiGazte taldekoek irabazi zuten, ti-raldi guztiak irabazi ondoren.Ibarrako taldea ere txukun ari-

tu zen etxean, eta hain zuzen,Beti Gazte ez beste talde guztiakgaraitu zituen. 12 puntu lortuta,txapeldunorde geratu zen. Hiru-garren postuan berdinduta gera-tu ziren Berriozar eta Gaztedi,

zazpina puntu eskuratuta. De-senpatea jokatu ondoren, Gazte-di taldeak eskuratu zuen bron-tzezko domina. Atzetik sailkatuziren Murueta eta Txantrea.Emakumezko kategorian (500

kilo) ere jokatu zen jardunaldia,ligaxkako bigarrena. Hemen ere,Beti Gazteko nafarrek batu zituz-ten puntu gehien. Tiraldi guztiakirabazita, 15 puntu batu dituztegaurko jardunaldian.Badaiotz geratu zen bigarren

postuan, 12 punturekin; Txan-trea izan zen hirugarren, 9 pun-turekin; Gaztedi laugarren, 6punturekin; Ibarra bosgarren, 3punturekin; eta Antsoain seiga-rren, punturik eskuratu gabe.

Gizonezkoen kategoriako taldeak, sari banaketaren ondoren. J. MIRANDA

Aurrera egin du AishaEtxeberriak, EmakumeMaster Cup txapelketanVillabonako Bearzana pilotalekuan jokatu dira asteburuan,txapelketako aurre-kanporaketako partidak, pilotagozoarekin. Amezketarrak, tanto bakarragatik irabazi du.

Itzea Urkizu Amasa-Villabona

Larunbatean jokatu zen Emaku-me Master Cup Txapelketakojaialdia, eta aurre-kanporaketa-ko lau partidak osatu zuten. Guz-tietan ere, pilota gozoarekin ari-tu ziren, eta tartean zen AishaEtxeberria amezketarra. Etxebe-rriak, aurrera egitea lortu zuen,jaialdiko hirugarren partidan,Arantxa Arratibelekin bikoteaosatuz, Maialen Magunagoitiaeta Jone Mateo bizkaitarrei 18eta 17 irabazi ondoren. Irabazle-ak, final-hamaseirenetako sail-katu ziren.Jaialdiko lehen partidan,

Amaia Zarrabeitia Kortezubikoaurrelariak eta Izarne Oiarzabalatzelari andoaindarrak, 12 eta 18galdu zuten, Aizane Ibarrolauhartearraren eta Eider Zubiza-rreta bergararraren aurka. Biga-rren partidan, berriz, Nerea Sa-garna larrabetzuarrak eta HaizeaMarijuan santurtziarrak, 18 eta15 irabazi zieten, Adriana Salateta Miriam Ballesta bartzelona-rrei. Laugarren eta azken parti-dan, Aiora Armendariz nafarraketa Haizea Salanueva Andoain-go atzelariak, 9 eta 18 galdu zu-ten, Nagore eta Leire Galeanoantzuolar ahizpen aurka. Aipa-tutako lau partidez gain, lagu-narteko norgehiagoka bat ere jo-

katu zen Villabonako pilotale-kuan.

HURRENGOAK, DEBANPilota gozoa mailako norgehia-gokek ez dute etenik izango da-torren asteburuan ere, eta, kasuhonetan, Debak hartuko ditu fi-nal-hamaseirenetako partidak.Hilaren 16an, igandea, jokatukodira, 11:00etatik aurrera. AishaEtxeberriaz gain, Maite Tolosaamezketarra ere ariko da lehian,Eneritz Arrieta azkoitiarrarekinbikotea osatuz.Debako jaialdian ere, lau parti-

da izango dira. Lehenengoan,Tolosak eta Arrietak, Nerea Sa-garnaren eta Haizea Marijuanen

aurka jokatuko dute. Ondoren,Paula Iturbide larrabetzuarraketa Onintza Egaña azpeitiarrak,Arratibelen eta Etxeberriarenaurka jokatuko dute. Hirugarre-nean, Irati Ugalde galdakaozta-rrak eta Izaskun Martin basau-riarrak, Aizane Ibarrolaren etaEider Zubizarretaren aurka egin-go dute. Laugarren eta azkenpartidan, berriz, Naiara Trigue-ros beratarra eta Ekiñe Otaola ur-duñarra, Antzuolako Galeanoahizpen aurka ariko dira. Deba-ko partidetako irabazleek Beras-tegin jokatuko dituzte final-zor-tzirenak, otsailaren 22an. Ber-tan, gutxienez, eskualdeko laupilotari izango dira.

Larunbatean, Villabonako Bearzana pilotalekuan jokatu ziren partidak. I. URKIZU

Margari Ezcurdia Cipitria(irakasle ohia)

Fleming beti eraman duzu bihotzean, eta guk beti gogoan izango zaitugu.

FLEMING HERRI ESKOLA

VILLABONA, 2020ko otsailaren 11

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Arriarango langileek …INAUTERIAK// Kaldereroen biha-ramunean, otsailaren 16an, urte-roko pregoi kontzertuak hartuko du Berdura plaza. Tolosako Udal

ASTEARTEA 11AGENDA

Deialdiak

Alegia.Adinekoen elikagaien segur-tasunari buruzko aholkuen ingurukohitzaldia, kultur etxean, 17:00etan.Irura. Irura Bizik deituta, bilera irekia,gela biribilean, 18:30ean hasita.2020ko ekintzen inguruan hitzeging dute.Amasa-Villabona.Villabona.dok.Womanhoodfilma, gaztelaniazkoazpidatziekin, Gurea antzokian,20:00etan. Sarreraren prezioa: 2euro.Tolosa.Tolosako udal musika ban-daren inauteri kontzerturako entse-gua, 20:15ean, musika eskolan.

Erakusketak

Tolosa.Burattinien Mundu Miresga-rria, Topic zentroan. Italiaren txo-txongilo tradizioa erakusten du 70lanen bitartez, eta eskularruen tek-nikaz gain beste batzuk erabiltzendituzten txotxongiloak ere badaude.Tolosa.La importancia de estarera-kusketa, GKo galerian. Luce artistaTolosan lanean aritu ostean, Gko ga-lerian jarri du eginiko lanekin osatu-tako erakusketa. Tolosa.Elloria - Tach Pollard, Gko ga-lerian. Gama art toy kolektiboarenlanak daude ikusgai. Tolosa.Xabier Obesoren Barrukoargiaren bila, Aranburu jaregian. Bi-sita gidatuak larunbatero, 18:30ean.Xabier Obeso errenteriar margolarieta grabatzaileak ibilbide artistiko lu-zea du atzean. Bere ibilbidean zehar,Obesok bide desberdinak miatu ditueta, bideok agortu arte erabili dituelauste izan duenean, utzi egin ditu, gaieta adierazpide berrien bila hasteko.Tolosa.Matxin Labaienen azken la-nekin osatutako erakusketa, Aran-burun.Tolosa.Frame Ink. Mikel Elorza Agi-rre.3 tabernan.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Elkarrizkettap (Iker Zabala)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:15.Leihotik begira (Ibarra)22:45.Zer jan23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egune-ko berriak, Elena Egigurenekin ko-munikazio ez bortitzari buruzko tar-tea, Joxemi Saizarrekin Tolosaldekopertsonaiak, teknologiaren atalaTolosaldea LHko ikasleekin eta es-kualdeko musikari batek proposa-tutako musika proposamena.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.Gure Txokotik. Elkarrizketatartea. Gaurkoan, Yurre Ugartek Iñi-go Ansorenari eginiko elkarrizketa.

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa.Juana Ma-ria Sanchez Alias. Kale Berria, 34.943 69 11 30.

TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18 .

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro goibela izangodugu. Fronte batek hodei-tza handia eta euria ekarriko

dizkigu. Goizean ahul botako du, bai-na arratsaldean zaparrada mardul-xeagoak izango dira eta sarriagobotako du. Haizea ipar/ipar-men-debaldetik ibiliko da, tarteka bizi etatenperatura maximoak ez dira 12-14gradutik pasako.

Bihar.Giroak hobera egingodu. Goizean oraindik zapa-rrada batzuk izango dira,

baina eguerditik aurrera atertu etaostartetxo batzuk zabalduko dira.Haizeak ekialdetik joko du hasieraneta egun amaieran hego ukitua har-tuko du. Maximoak beste pixka batjaitsi eta ez dira 11-13 gradutik pasa-ko.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2020KO OTSAILAK 11Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.info • 107.6 fm •

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

Samaniegoko LH 5 mailako ikasleak TOLOSALDEKOATARIANizan dira bisitan. Erredakzioa ezagu-tu eta nola lan egiten den bertatik bertara ikustearekin batera, Ataria irratianparte hartzeko au-kera ere izan dute. Hain justu, inauterien inguruan aritu dira solasean eskualdeko irratiko mi-krofonoetan, eta guztiek ia prest dutela mozorroa azaldu dute. Bi talde etorri dira, eta LH 5eko hi-rugarren taldea hiru aste barru izango da ATARIAren egoitzan. REBEKA CALVO

SAMANIEGOKOAK BISITAN