urteko harpidetza kuota: 80 € udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta...

8
Udalerri euskaldunen garapena aztertuko du beka batek Uemak Iñaki Arregi beka sortu du, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko eta, horrekin batera, euskal soziolinguistikaren inguruko jakintza areagotzeko helburuz // 3 TOLOSALDEA HAINBAT HITZORDU, INGURUMEN EGUNAREN HARIRA // 2 SAN ESTEBAN KONPONKETAK AUZORA Ekaineko bigarren hamabostaldian hainbat konponketa eta eraberritze lan abiaraziko ditu, Tolosako Udalak, San Esteban auzoan; gerora, Plan Orokorraren aldaketa k zehaztuko du auzoaren norabidea // 2 JOSU ARTUTXA DORRONSORO Oihana Iguaranek jaso du Mintzolako ikerketa kontratua EHUn ariko da proiektua garatzen eta, zehazki, bertso bidezko diskurtsoak duen agenda izango du ikergai; saioak eta elkarrizketak baliatuko ditu lan tresnatzat // 5 Festak parekide egiteko parte hartze prozesuari ekingo diote Zizurkilgo Udalak, Farapi kooperatibaren eskutik, parte hartze prozesua abiaraziko du, datorren ekainaren 18an; udazkenean amaituko dute prozesua // 4 OSTEGUNA 2019/06/06 7. urtea, 1.070. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Upload: others

Post on 12-Sep-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

Udalerrieuskaldunengarapenaaztertuko dubeka batekUemak Iñaki Arregi beka sortu du,udalerri euskaldunen garapenaaztertzeko eta, horrekin batera, euskalsoziolinguistikaren inguruko jakintzaareagotzeko helburuz //3

TOLOSALDEAHAINBAT HITZORDU, INGURUMEN EGUNAREN HARIRA //2

SAN ESTEBANKONPONKETAK AUZORAEkaineko bigarren hamabostaldian hainbat konponketa eta eraberritze lanabiaraziko ditu, Tolosako Udalak, San Esteban auzoan; gerora, Plan Orokorrarenaldaketa k zehaztuko du auzoaren norabidea //2

JOSU

ARTU

TXA D

ORRO

NSOR

O

OihanaIguaranek jasodu Mintzolakoikerketakontratua

EHUn ariko da proiektuagaratzen eta, zehazki,bertso bidezko diskurtsoakduen agenda izango duikergai; saioak etaelkarrizketak baliatukoditu lan tresnatzat //5

Festak parekideegiteko partehartzeprozesuariekingo diote

Zizurkilgo Udalak, Farapikooperatibaren eskutik,parte hartze prozesuaabiaraziko du, datorrenekainaren 18an;udazkenean amaitukodute prozesua//4

OSTEGUNA2019/06/06

7. urtea, 1.070. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

San Esteban auzoanhainbat konponketaegingo ditu udalak Ekainaren bigarren hamabostaldian hasiko dira eraberritzelanekin, eta hilabeteko epean egitea aurreikusi dute;guztira, 48.253 euroko inbertsioa egingo du udalak

Josu Artutxa Dorronsoro

San Estebanen bizi diren herrita-rrek urteak daramatzate eurenauzoaren itxura berritzeko pro-posamenak egiten. 2017an, leheneraberritze lanak osatu zituzten.Egoera sozioekonomikoak etaherritarren beharrak, ordea, al-datuz joan dira. Orain, auzoarengarapena egungo errealitateraegokituko dute, etorkizun hurbi-lean egikaritu ahal izateko.Hain zuzen, hil honen bigarren

hamabostaldian, zoladura, espa-loi, alkorke, argiztapen eta hiri-altzarien egoera hobetuko da. Ba-tetik, kale nagusian –San Joankalean–, 138 metro karratu espa-loi eraberritu eta txukunduko di-tuzte, egungo ezaugarriak man-tenduz, eta espaloietako alkorke-ak pabimentu drenantez betekodituzte. Bestetik, anbulatoriokoparkingaren sarrera, Zuberoaetxe multzoaren eta auto kontze-sionarioko sarbidea asfaltatukodituzte. Azken eremu horretan,gainera, argiztapena berritukodute, bertan dagoen elektrizitatepostea eraitsiz. Azkenik, hiri al-tzariak berrituko dituzte, 14 ban-ku ordezkatuz, parkeko egurrez-ko baranda konponduz, hormi-goizko hesiak lore eta landarezordezkatuz, eta Ferialekukoaparkalekuaren sare metalikoaberrituz.Guztira 48.253 euroko inber-

tsioa egingo du udalak, eta lanekhilabete irautea aurreikusi dute.

Olatz Peon jarduneko alkateakazaldu duenez, «helburua, espa-zio publikoa berregokitzea» da:«Auzoaren hirigintza egoerakmantentze lanak egitea eskatzendu eta, etxebizitza berriak eraiki-tzeaz harago, oinezkoentzakoegokitua eta kulturalki bizia izan-go den eremua eskainiko dugu».

AUZO ATSEGINAGOAMartxoan, eremu horri eragitendion Plan Orokorraren aldaketa-ren prozedurari ekin zioten. Horidela eta, auzoaren azterketa sa-konagoa eta zehatzagoa osatzeada helburua, auzotar eta eragilee-kin elkarlanean. Udaletik diote-nez, «auzoaren garapena fasezfase egitea ezinbestekoa da, bide-ragarritasun ekonomikoa ber-matze aldera». Diagnostiko ho-rrek kontuan hartuko ditu jasan-garritasuna, mugikortasuna eta

Parkearen eta auto kontzesionarioaren eremua ere eraberrituko dute. J. A.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 6a

Lan eskaintzak

Komertziala.Landanet enpresan.Baldintza ezin hobeak: lan-kontra-tua, soldata finkoa, komisio altuakhilero eta formazioa enpresan. Bidalicurriculuma [email protected] deitu 943 318 606 zenbakira.Zerbitzaria. Ikatza taberna lanaldiosoan lan egiteko zerbitzari bila da-bil. Interesatuek, bidali [email protected] edo deitu 625 70 48 85zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

EGITARAUAEkainak 7, ostirala

17:30.Ginkana eta jolasak, Intujaireneskutik.18:30.Merienda eta superheroienargazki erraldoia.19:00.Ekitaldiaren amaiera.*Eguraldi txarra eginez gero, bertanbehera geldituko da.

Ekainak 9, igandea

9:30-11:30.Adunako biodibertsita-tea eta fauna ezagutzeko mendi ir-teera, herriko plazatik abiatuta.Arropa eta oinetako erosoak, ura etaprismatikoak eramatea gomenda-tzen dute. Gehienez, 30 lagun. Izenaaldez aurretik eman behar da.

Energiarensuperheroiekbat egingo duteZumardi HandianEnergia aurrezteko kanpaina berri batabian jarri zuten martxoan, eta biharizango da amaiera festa, jolasekin

Josu Artutxa Dorronsoro

Nazioarteko kezka nagusietakobat da ingurumen egoera, batezere, energiaren alorrean. Eskual-deko gaztetxoek, kontzientzia-zio bidean, duela hiru hilabeteekin zioten energia aurreztekokanpainari. Horretarako, Tolo-saldea Garatzen garapen agen-tziak lanketa berezia egin du.Azken hiruhilekoan, aurrezte-

ko erronkak proposatuz, ekintzaugari burutu dituzte, Energiarensuperheroia izateko gida erabi-liz. Izpi superheroiaren lagun-tzaz, egunerokotasunean ener-gia aurrezteko urratsak eman di-tuzte. Horrela, puntuak lortu, etasuperheroien taldera batzekoaukera izan dute.Kanpainak arrakasta handia

izan du. Eskualdeko herri guztie-tako ikasleei banatu zieten libu-ruxka, eta segituan agortu zituz-ten Izpi superheroiaren lehen300 kapa eta antifazak. Ondo-rioz, gehiago eskatu behar izanzituzten. «Haurren konpromisomailari balioa eman, eta eginda-ko ahalegina zoriondu nahidugu», diote garapen agentzia-tik. Superheroi egiteko eta gida-ren bertsio digitala eskuratzekoaukera dago, oraindik, tolosalde-agaratzen.euswebgunean.

SUPERHEROIEN I. TOPAKETAAtzo ospatu zen IngurumenarenNazioarteko Eguna. Hain justu,

ospakizun hori baliatuko dute,kanpainarekin amaitzeko. Lehe-nik eta behin, atzo, familiartekoauzolana eta hainbat tailer eginzituzten Zizurkilen. Adunakokultur etxean, berriz, birgaitzea-ri buruzko saio praktikoa.Bestetik, bihar, Energiaren Su-

perheroien I. Topaketa ospatukodute Zumardi Handian, Tolosal-dea Garatzenek antolatuta. Jola-sak eta frogak egingo dituzte eta,ondoren, superheroi guztiekinargazki erraldoi bat aterako dute.Antolatzaileek Izpiren kapa etaantifazarekin bertaratzea eskatudiete eskualdeko ikasleei. Bihar-koa, ordea, ez da azken ekitaldiaizango. Igandean, mendi irteeraegingo dute Adunan.

Berehala agortu ziren Izpiren lehen 300 kapak eta antifazak. CHROMA BRANDING

genero ikuspegia. Eremu atsegi-nagoa bihurtzea nahi dute, herri-ko erdigunearekin duen kone-xioa hobetuz, trafiko eremua gu-txituz eta oinezkoen erosotasunaeta segurtasuna bermatuz.Aldi berean, garraio zerbitzu

publikoak hobetu eta aparkale-kuak berrantolatuko dituzte.Kultur arloa ere mantendu etasustatuko dute, Bonbereneakbere jarduerak aurrera eramate-ko beharrezko eremua aurreiku-siz, Ferialekua handitu eta hobe-tzeko bideak aztertuz eta jardue-ra gehiago sortzeko aukeraksortuz. Azkenik, beharrezkoetxebizitza kopurua zehaztukodute, babes ofizialekoen eta alo-kairu sozialekoen kopurua au-rreikusiz. Hortaz, auzoa bizibe-rritzearen prozesu osoak 17 hila-bete inguru irautea aurreikusidute.

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

Udalerri euskaldunen garapenaaztertzeko beka sortu du Uemak Iñaki Arregi bekak bi lan sarituko ditu; garapena aztertzeaz gain, bekak ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko izango dira

Eneritz Maiz Etxarri

Iñaki Arregi bekaren lehen deial-diarekin udalerri euskaldunakgaratzeko proposamen zehatzaketa bideragarriak bildu nahi di-tuzte. Uemak sortu du beka, etaEusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikarako sailbuordetzarenbabesa du, eta Gipuzkoako ForuAldundiarekin, Kontseiluarekineta UEUrekin elkarlanean osatudute. Uematik diote, «udalerri eus-

kaldunak garatzea» dela euska-raren arnasguneei sendo euste-ko modu «eraginkorrena». Etaudalerri euskaldunak garatzekoadibide praktikoak aztertu etaabiarazi nahi dituzte agintaldiberrian.Iaz, Uema, Kontseilua, Udako

Euskal Unibertsitatea eta Gain-degia elkartu ziren, eta hainbataditurekin batera aztertuz, uda-lerri euskaldunak garatzekohainbat irizpide eta oinarri pro-posatu zituzten: «Oinarri horiekbideratzeko egitasmo zehatzakabiaraztea da orain asmoa, uda-lerri euskaldunak garatzeko etaarnasguneei bizirik eusteko».Beka norbanakoek edota iker-

keta egiteko berariaz sortutakolantaldeek jaso ahal izango dute.

Proposamenak eta lehen laginakaurkezteko epea uztailaren 24rabitarte jarri dute, eta epaima-haiak irailaren 20an emango dujakitera, zeintzuk diren diruz la-gunduko dituzten bi ikerlanak.Egun horretatik aurrera, saridu-nek bederatzi hilabeteko epeaizango dute laginak garatzekoeta ikerlanak aurkezteko. Eta,zehaztu dutenez, amaitzean, la-nak gutxienez 75 eta gehienez200 orrialde izan beharko ditu.

Lehen deialdi honetan lan ba-koitza 5.000 eurorekin saritukodute.

IÑAKI ARREGI GOGOAN2010ean hil zen Iñaki ArregiIhartza, eta Uemako koordina-tzailea izan zen hil arte. Uematikazpimarratu dute: «Ederki ze-kien Uemaren nondik norakoaketa helburuak gainontzekoei he-larazten, eta sorreratik Uemarenarima izan zen».

Euskaltzale sutsua izan zenArregi eta, Euskal Herri euskal-duna lortzeko bidean, ezinbeste-koa iruditzen zitzaion, «Uema-ren lana eta lurgunea zabaltzea».Udalerri euskaldunen garape-

narekin ez ezik, soziolinguistikaedukiak zabaltzearekin eta uda-lerri euskaldunei buruzko iker-ketarekin lotura estua izangoduenez, Uemak aurreratu du be-rak antolaturiko jardunaldietanezagutaraziko dituela bi lanak.

Proposamenak uztailaren 24rako aurkeztu beharko dira, eta beka bakoitza 5.000 eurorekin sarituko da. ATARIA

Nahia Ansorenaren kartelakiragarriko ditu Alegiako festak

E. Maiz Alegia

Ez dira egun asko falta Alegiakofestetarako, eta festa usaina za-baltzen joateko aukeratu dituztefestak iragarriko dituen kartela,logoa eta baita egitarauaren kon-trazalean joango den irudia ere. Azken urteetan egiten duten

moduan, festa batzordeak jaienegitarauko azala izango den iru-dia aukeratzeko lehiaketa bat

egin du. Denen artetik bat auke-ratzeko bozketa sistema erabilidute. Maiatzeko azken asteanherritarrek gehien gustatzen zi-tzaien kartelaren aldeko botoaemateko aukera izan dute kulturetxean. Ikusgai egon dira, etaNahia Ansorenaren lana izan dabozkatuena. «49 boto jaso dituAnsorenaren lanak, bigarren ge-ratu denak baino lau gehiago.Erakusgai ziren beste bi laneklauna boto jaso dituzte eta, balio-gabeak kontuan izanda, guztira106 boto jaso ditugu», azaldudute festa batzordetik.Botoa eman dutenen artean

ardo botila baten zozketa egindute, eta Paula Valor izan da ira-bazlea.Egitarauko kontrazalean ager-

tzen den marrazkia eskolakoikasleek egindakoen artetik au-keratzen da, eta aurten Oier Ore-jak egindakoa aukeratu dute. Az-kenik, jaien bueltan egiten direnkamisetetan zein jaiei buruzkokarteletan agertuko den logoaZiortza Artolak egina izango da.Festa batzordeak eskerrak

eman nahi dizkie lanak aurkeztudituzten guztiei, eta baita bozke-tan parte hartu dutenei ere.

BALKOI ETA LORATEGIAKFesten aitzakian Balkoi eta Lora-tegi Dotoreenaren lehiaketaegingo dute aurten ere. Festa ba-tzordeak dio balkoiak eta leihoakzaintzeko ohitura berreskuratze-ko helburuarekin egiten dela

Sutarrikikasturteamaierakoemanaldiaegingo du, bihar

E. Maiz Alegia

Bihar, hilak 7, Alegiako Sutarridantza taldeak ikasturte amaie-rako emanaldia eskainiko du.22:00etan, Alegiako Elorri pilo-talekuan eskainiko dute ikuski-zuna.Ehun dantzari inguru igoko

dira oholtza gainera, urtean ze-har ikasi duten hori herritarreierakusteko asmoarekin. «Guresustraietatik datozen dantzezaparte, garaikideak diren dan-tzak ere ikusi ahal izango dituz-te», azpimarratu dute Sutarridantza taldetik.Doan izango da sarrera. Suta-

rriko kideek herritar guztiakgonbidatu nahi dituzte emanal-dia ikustera.

UDAKO ZINEMAEkainaren 14an, ostiralean, uda-ko zine saioa eskainiko dute.Kasu honetan, Dantza pelikulaikusteko aukera izango da,22:00etan, Erbeta pilotalekuan. Filma bizitzaren zikloari bu-

ruzko istorio bat da, bizirik irau-teko borrokarena. Horretan,denboraren iragaitea naturarenibilbideak markatuko du. Etadantza da hori kontatzeko hau-tatutako hizkuntza. Musikakeguneroko zereginei lagundukodie. Bizitza erritmoa da.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 6a

Festa batzordeak aukeratuditu Karmengo jaietarakokartela, logoa etakontrazaleko irudia

Karmen jaietako kartela. ATARIA

lehiaketa hori, eta horrek herria-ren itxurari eta ingurumenarieragiten dion mesedeari balioaematea da beste helburua».Epaimahaiko kideak herriko ka-leetan ibiliko dira ekainaren17tik 23ra eta, modu horretan,herriko leiho eta balkoi guztiakaztertuko dituzte. Epaimahaiko kideak adituak

diren pertsonak izango dira.Hainbat irizpide izango dituztekontuan: kolorea, landareenaniztasuna, estetika, konbinake-ta eta txukuntasuna. Erabakia-ren berri Alegiako jaietan eman-go dute, uztailaren 14an, igande-an, hain zuzen ere. Maila bakoitzeko irabazleek

150 euroko opari txartela jasokodute herriko saltokietan kontsu-mitzeko. Hori bai, sarituek egu-nean bertan jaso beharko dutesaria.

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

Parekideagoizango diraZizurkilgo Udalak prozesu parte hartzailea jarriko duabian, herriko jaiak berdinzaleagoak izateko; herrikoeragile eta norbanakoak bilduko dituzte lau saiotan

Jon Miranda Zizurkil

Duela bi urte jaietako indarkeriamatxista kasuetarako protoko-loa egin zuten Zizurkilen. Herri-ko jaiak berdinzaleak izateko bi-dean urrats bat izan zen hura, etaorain bigarrena abiatuko dute.Ekainaren 18an hasi eta azarorabitarte, Farapi kooperatibak gi-datutako parte hartze prozesuaegingo dute, jaiak genero ikuspe-gitik aztertzea inportantea delabarneratzeko. Lau saio izango dira eta, proze-

suak irauten duen bitartean he-rriko bi jai nagusiak ospatzeak,ahalbidetuko du festa horiekberdintasunaren ikuspegitik az-tertzea. Herrigunean abuztua er-dialdean eta Elbarrenan irailahasieran izango dira festak. Fa-rapi kooperatibako kideek aipa-tu dutenez, ospakizunen atzeanantolakuntza lan handia dago,eta prestaketa eremu horietanemakumeen parte hartzea edoparte hartze eza ere ebaluatukodute. «Hala ere, antolakuntzamistoa izateak ez du jaia pareki-dea izango denik bermatzen».Jaiek gizarte ordena modu

trinko batean erakusten dute etaorden hori zilegiztatzeko tresnadira, horregatik abiatu nahi dutejaien inguruko hausnarketa Zi-zurkilen. Edukiak, ekintzak, pro-tagonistak eta, oro har, jaien egi-tura bera aztertuko dute lau saiohorietan. Kooperatibaren esane-tan, «jaietan emakumeen partehartzeko baldintzak hobetzenbadira, honek ondorio zuzenakizango ditu herriko parte hartzeorokorrean, baita bizitza soziale-an ere». Izan ere, ideia eta balore-en munduarekin lotuta daudejaiak, herriaren nortasunarekin,gizarte egiturarekin eta generosistemekin.Prozesu parte hartzailea gida-

tuko dutenek argi dute, festakgenero indarkeria egitura bateankokatzen direla eta horrek jaiakaukera berdintasunean bizitze-ko aukera mugatzen diela ema-

kumeei. «Eraso sexualak, sexujazarpenak, ukitzeak, hitz ziki-nak... Diagnostikoan kontuanhartu behar dira». Beraz, herriko jaietan gerta-

tzen diren genero indarkeriaegoerak ezagutu eta aztertzeazgainera, indarkeria hori bultzadezaketen elementuez pentsatu-ko dute prozesuan. Horrekin ba-tera, emakumeen parte hartzealaguntzen duten elementuakidentifikatzen hasiko dira, etamaskulinitate eta feminitate tra-dizionala erreproduzitzeko exis-titzen diren elementuak ezagutueta jaietan beharrezkoak ote di-ren baloratuko dute parte har-tzaileek. Emaitza urtea amaitzearekin

batera jasoko dute. Herritarrak,teknikariak, ordezkari politikoaketa jai batzordeetako eragileakberdintasunaren beharraz for-matu eta kontzientzatuko dirabidean, eta amaieran, jai berdin-zaleagoak izateko irizpideak ze-haztuko dituzte.

Iaz, Elbarrenako festetako gazte egunean ateratako irudia. ANE URKOLA

04 VILLABONA-AIZTONDO PAREKIDETASUNA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 6a

Igandean Adunakobiodibertsitateaezagutzeko irteeraADUNA // Ekainaren 9an,09:30etik 11:30era izango da ir-teera, eta parte hartzeko aurrezizena eman beharko da, ekaina-ren 7a baino lehen,[email protected] edo 943 69 2571 telefonoan. Adunako Udalaketa Aranzadi zientzia elkartekAdunan dagoen aniztasun bio-logikoa ezagutarazteko mendiirteera izango da.

Intsektuen munduaezagutzeko irteeraizango da larunbateanALKIZA // Fagus Alkiza interpre-tazio zentroak familia eta lagungiroan egiteko ibilbidea prestatudu larunbaterako. Alkizarren-tzat dohainik izango da, baita 12urtez azpiko haur guztientzatere. Helduek lau euro ordaindubeharko dute. Aurrez beharrez-koa da izena ematea,[email protected] Pagolak gidatuko du saioa.

LAU SAIOEkainak 18, asteartea

18:30.Plazida Otaño liburutegikobalio anitzeko gelan, jaiak begiratze-ko gakoak emango dira eta besteleku batzuetako jaiak aztertuko dira.

Irailak 24, asteartea

18:30.Sentsibilizazioa landuko daeta Zizurkilgo jaien errealitatera hu-bilduko dira Plazida Otaño liburutegi-ko balio anitzeko gelan.

Urriak 22, asteartea

18:30.Jaietako irizpide orokorrakidentifikatzen saiatuko dira PlazidaOtaño liburutegiko balio anitzekogelan.

Azaroak 12, asteartea

18:30.Plazida Otaño liburutegikobalio anitzeko gelan, sentsibilizazio-an sakontzeaz gain, jaiak berdinza-leagoak bihurtzeko irizpideak maila-mikrora jaisteko saiakera egingo da.

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

«Errespetuz,poliki eta inormindu gabe, bainaaldaketak emanbehar dira»

AINHOA LARREAUDAL TEKNIKARIA

Egindako lanaren emaitza daorain martxan jarriko duten pro-zesu parte hartzailea, jai berdin-zaleago batzuk izateko gizarteakagertu duen beharrari erantzu-ten diona. Zertara dator orain prozesuparte hartzaile hau?Azkeneko zortzi urte hauetanudalak apustua egina du berdin-tasunaren gaia mahai gaineanjartzeko. Agendan sartu da.5.000 biztanletik beherako he-rrientzako Gipuzkoako Foru Al-dundiko Berdintasun Sailakmartxan duen Berdinbideanprograman parte hartzen dugu.Udalean berdintasunak bere le-kua hartu du. Aurrekontuan dirusail bat gordetzen da, plangintzabat dugu, Berdinbideaneko par-te gara... Egonkortuta daukagudagoeneko esparru hau udalean. Orain arte zein lan ildo zehaz-tu duzue?Adibidez, gazteekin indarkeriamatxista prebenitzeko ildoamartxan dugu, eta Gaztezulonpresente dagoen gaia da. Bestal-de, lanketa horren ondorioz sor-tu dira liburutegiko Emakume-en Txokoa eta jabekuntza saioak.

Ez duzue herrian berdintasunteknikaririk.Baina horrek abantaila bat erebadu. Hainbestetan aipatzenden zeharkakotasuna naturalkiematen da hemen. Sail guztiakelkarrekin harremanetan dau-denez, gaiak proposatzen dire-nean, perspektiba guztiak kon-tuan hartzen dira.Mugimendu feministak az-ken aldian agertu duen inda-rrak bultzatu al du lanketa? Bai, bultzatu du neurri batean.Duela zortzi urte hasi ginen ho-nekin lanean. Gure lehen lan il-doa jabekuntzarena izan zen.Momentu hartan Zizurkilen ba-zegoen talde bat, Donostian, Me-deaken eskutik, formazioak egi-ten zituena. Apustua egin ge-nuen eta Medeakekoak honaekarri genituen, emakume ho-riek herrian bertan formazioare-kin jarraitu ahal izan zezaten.Gazte hauek heltzen joan dira,eta horietako batzuk OporretanEuskaraz-eko begirale bihurtudira, honenbestez, berdintasunikuspegi hori txertatu dute gaz-teekin. Soka bat da, kate bat,transmisioa bermatzen dugu ho-rrela, eta hor dago aberastasuna. Orain da ekiteko unea?Azken bi urteetan Martxoaren8ak garrantzitsuak izan dira Aiz-tondon, oso indartsuak. Baina ezdira egun horiek bakarrik izan,atzetik badago lanketa bat etahorrek fruituak eman ditu. Sako-nagoak dira lanketa horiek etadenboran iraunkorragoak. Ber-dinbideanen esan izan digute,gai honetan landu behar ditu-gun esparruek prozesu izaeraizan behar dutela, ezin direla soi-lik ekintza solteak izan. Ahalegin berezi bat egin be-har al da festen esparruan?Bai. Gauzak aldatu dira, bainaoraindik ere pausoak eman be-har dira. Errespetuz, poliki etainor mindu gabe, baina aldake-tak eman behar dira. Bestela, gi-zartearen norabidearen kontrajoango ginateke.

GIZARTEA VILLABONA-AIZTONDO 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 6a

Fleming HerriEskolako festa izangoda larunbateanAMASA-VILLABONA // Egun oso-ko festa izango da. 09:00etanpala eta esku pilotako txapelke-taren finalak izango dira Arra-tzainen. 11:30ean Bearzana fron-toian, mailaz maila, emanaldiakizango dira. Pilotalekuan egingodute gero bazkaria eta, bazkalos-tean, 5. mailako gurasoek anto-latutako ekintza eta tailerrakizango dira, DJ baten laguntzaz.

Canok gaur jasoko du111 Akademia sariaHika txakolindegianAMASA-VILLABONA // Fakirra-ren Ahotsaeleberriagatik saritudute idazlea. 19:00etan bisita la-burra egingo dute Hika txakolin-degira eta, ondoren, Olatz Prat,Josune Marin eta Joxan Goikoe-txea musikarien emanaldiaizango da. Ondoren jasoko dusaria Canok. Amaieran, RobertoRuiz sukaldariak prestaturikozizka-mizkak dastatuko dituzte.

Lanean jarraitzekoindarra zarete

I datzi honen bidez, Zizurkil-go EH Bilduko kideok eske-rrak eman nahi dizkizuegu.Gure aurreikuspen onene-

tan ere irudikatu ezin genezake-en boto kopurura iritsi ginen,maiatzaren 26an. Parte hartzezabalarekin inoiz alderdi batekZizurkilen lortutako emaitzarikonena eskuratu dugu, 825 boto-rekin. Ez dugu ukatuko, babeszabal horrek poz handia ematendigu. EH Bilduk zortzi urte dara-matza udal gobernuan, eta, zor-tzi urte eta gero, emaitza horieklortzeak bereziki pozten gaitu,baina, era berean, emaitza ho-riek ardura erantsiarekin har-tzen ditugu. Pozik eta harro gaude, baina

harrokeriarik gabe. Umiltasunezeta gertutasunez lan egingo du-gula agintzen dizuegu. Esandugu, behin eta berriz, azken as-teotan, herrigintzatik gatoz etaherritik gertu lan egiten jarraitu-ko dugu udalean ere. Horretara-ko badugu kontratu bat: hilabe-teotan landu dugun herri pro-grama. Berau izango da gureardatza hurrengo urteetan. Etaegitasmo eta proiektuak beharbezala garatzeko ezinbestekoaizango dugu zuen guztion partehartzea.Saiatuko gara zizurkildar guz-

tien alkate eta zinegotzi izaten,bozkatu gaituztenen eta ez gai-tuztenena, eta oposizioko alder-diei lanerako deia egiten diegu.Nahi badute, lanean topatukogaituzte. Hauteskundeetako emaitzen

balorazio lasaiagoa egin eta au-rrera begira jartzeko, ZizurkilgoEH Bilduko kideok batzarraegingo dugu ekainaren 12an, as-teazkenean, 19:30ean, Atxulon-do kultur etxean. Gonbidatutazaudete.

EH Bildu Zizurkil

GUTUNA

OihanaIguarani esleitudiote ikerketakontratuaMintzola Ahozko Lantegiak, eta EHUkoMikel Laboa Katedrak eta Euskara etaIkerkuntza arloko errektoreordetzekesleitutako ikerketa kontratua lortu du

Erredakzioa Amasa-Villabona

Ikerketa kontratua EHUn gauza-tuko du Iguaranek, BertsoarenAgenda. Setting-ak bertsolaritza-ren diskurtsoan duen eraginaproiektuarekin; urtebeteko kon-tratua da esleitu diotena, bestehiru urtez luzatzeko aukerarekin.Bertso bidezko diskurtsoak zeinagenda duen deskribatzea da as-moa, prestakuntza edo entrena-mendu unetik jendaurreko az-ken bat-bateko jarduerarainoikertuz. Txapelketa eta plaza ire-kiko jarduna behatuko du ama-sarrak batetik eta, bestetik, ber-tsolari eta gai-jartzaileen lanketaezagutzeko inkestak eta sakone-ko elkarrizketak baliatuko ditu.

BI PROIEKTU SARI2.000 euroko bi proiektu sari ereesleitu ditu Mintzola AhozkoLantegiak eta EHUko Mikel La-boa Katedrak: Jon Gurrutxaga

Urbietaren Nazio-identitatea,nazio-gatazka eta diskurtsoarenbilakaera Bertsolari TxapelketaNagusian (2001-2017) lanaren-tzat izan da sarietako bat eta, bes-tea, Kepa Matxain IztuetarenAhozko hizkeraren balioa bertsokanonaren eraikuntzan: XabierAmurizatik Maialen Lujanbiora(1980-2017)proiektuarentzat.Gizarte aldaketek eta diskur-

tsoen bilakaerek bertsoetan nola-ko eragina izan duten aztertukodu Gurrutxagak, bereziki, nazioidentitatea eta gatazka aintzathartuta. Bestalde, nazio gatazka-ren inguruko bertsoetan generodiskurtsoak zer nolako eraldake-ta izan duen aztertuko du. Ma-txainek bertso kanonaren erai-kuntzan ahozko hizkerarekin lo-tutako baliabideen pisua zeinden ikertu nahi du eta, horretara-ko, bertso zehatzei baino gehiagoerreparatu nahi dio, bertsoekedukitako harrerari.

Iazko festan jasotako irudia. ATARIA

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

Ekainaren 14aizango dabozetoakaurkeztekoazken eguna

Ibarrako San Bartolomejaietarako programarenazala eta kartelaaukeratzeko lehiaketaamaitzear da

Erredakzioa Ibarra

2019ko sanbartolomeak gertura-tzen ari direla eta, jai egitaraura-ko marrazkiak aukeratzekolehiaketa egiten ari dira Ibarran.Gaia librea da, baina aurkeztuta-ko lanek Sanbartolomeak 2019esaldia eta Ibarrako armarria edohori jartzeko lekua, behintzat,eduki beharko dituzte. Ezin daegilearen izenik edo bestelakoadierazpenik idatzi, marrazkianbertan.Ibarran bizi edo herrian bertan

ikasten duten haurrek izangodute lanak aurkezteko aukera. Bikategoriatan banatu dituzte:LH1etik LH6rako ikasleak etaDBH1ekoak eta DBH2koak. Ela-borazio teknika librez egindakolanak aurkeztu behar dira. Ma-rrazkien formatuari dagokionez,A4 neurrikoak izan behar duteeta orientazio bertikala edukikodute.Bozetoa gutun-azal itxi batean

entregatu behar da eta egilearenizen-abizenak, helbidea, telefo-noa, jaiotze data, ikastetxea etakurtsoaren datuak jarri behardira.Lanak ekainaren 14a baino le-

henago entregatu behar dira,kultur etxean. Abuztuan jakina-raziko dute, festa batzordeakizendatuko duen epaimahaiakhartuko duen erabakia, eta ira-bazleei aurretik jakinaraziko die-te.

‘Ataria’ren urtebetekoharpidetza, euskaraikastearen truke Ibarrako Udalak bosgarren urtez ordainduko dieurtebeteko kuota euskara ikasten ari direnei; aurten 25 ikaslek egin dute bat egitasmoarekin

Irati Saizar Artola Ibarra

Bosgarren urtez jarraian, Ibarra-ko Udalak TOLOSALDEKO ATARIA-ren urtebeteko harpidetza or-dainduko die, euskara ikastenari diren ikasleei. Aurten badaberrikuntzarik, gainera: orainarte euskara ikasten ari zirenibartarrei soilik ordaintzen zie-ten eta, aurten, ibartarra ez iza-nagatik, Ibarran lan egiten dute-nei eta euskara ikasten ari dire-

nei ere zabaldu diete eskaintza.Guztira, 25 lagunek jasoko dute,urtebetez, harpidetza doan. «Euskara sustatzeko eta herri-

tarrak euskarara gerturatzeko»egiten duten egitasmoa delaazaldu Tomas Ugaldebere eus-kara teknikariak. Euskaltegianikasten dutena handik ateratzeakostatzen zaien horientzat balia-garri ikusten du egitasmoa.«Etxean harpidetza izatea etairakurketa ohitura handiagoa

hartzea positiboa da, norberarenikasketa prozesurako», gainera-tu du. Euskaltegietako materialeta-

tik kanpo erreminta bat eskaininahi die udalak, erabileran era-gina izan dezan: «Ikasle horieta-ko batzuk Tolosan mintzalagu-narekin ibiltzen dira, eta mate-rial hau erabiltzen dute egitasmohorretarako». Bezperan jasotakoATARIA, hurrengo egunean min-tzalagunarengana eramaten

Euskara ikasten dutenei , Atariaren urtebeteko harpidetza ordaintzen die Ibarrako Udalak. R. CALVO

06 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA 2019ko ekainaren 6a

dute, bertan agertzen diren be-rriak komentatzeko. Era berean, euskal komunika-

zio produktuak sustatzea erehelburuetako bat dela azaldu duUgaldeberek, eta keinu horrekinATARIA laguntzen jarraitu nahidute. Ibarrako Udala ez ezik, ATARIA

bera ere pozik dago. «Gure hel-buruetako bat euskara gizartera-tu eta erabilera sustatzea erebada, eta bat egiten dugu horre-lako egitasmoekin», esan duIban Urdapilleta kudeatzaileak. Bere aldetik, Ibarrako Udalak

euskara ikasten ari diren horiei%100 ordaintzeko konpromisoa-rekin jarraituko dutela azaldu duUgaldeberek. «Uste dugu nahi-koa esfortzu egiten duela ikaslebatek, eta ez zaigu iruditzen di-ruak izan behar duenik, euskaraez ikasteko arrazoia». Gaur egun 30 ibartar inguru

ari dira euskara ikasten, etagehienak 30 urtetik gorakoakdira. «60 urteren bueltako kua-drilla bat daukagu, bilobekineuskaraz aritzeko gogo eta desio-ak bultzatuta-edo animatu dire-nak», azaldu du teknikariak.

ERABILERAN, GORAKADAIbarran azken kale neurketa eginzenean, 2015 inguruan, jaitsieranabarmena izan zela gogora eka-rri du Ugaldeberek. Horren au-rrean, hainbat egitasmo mar-txan jartzea erabaki zuten eta,pixkana, baina erabilerak goraegin duela nabaritu du. 30-50urte artean dituztenen egoerakkezkatzen ditu gehien: «Beraienartean erdaraz egiten dute as-kok, eta haurrak daudenean eus-karaz». Hori aldatzeko lanketabat egitea beharrezko ikusi duteknikariak, eta kale erabilera-ren neurketa berri bat egiteko as-moa azaldu dute.Irailetik aurrera merkatarien

artean euskara sustatzeko kan-paina bat ere martxan jarrikodute.

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko ekainaren 6a @TOLOSALDEAKIROL

Belabietakoak, Getxoneta EuskadikoanErredakzioa Ibarra

Belabieta Kirol Klubeko gimnas-tek aurreko bi asteburuetan bes-te hainbeste probetan parte har-tu dute. Horietako bat Euskadi-ko Amateur Txapelketa izan zen,eta aipagarria da Inko Oruesa-gastik lortutako domina, mazoe-kin 3. sailkatu baitzen, kadete Amailan, orokorrean 9. postua lor-tuz. Kadete B mailan, Olaia Pla-zasek uztaian 12. eta mazoekin17. bukatu zuen txapelketa, etaOlaia Garziarenak 17. uztailaneta 15. mazoekin. Taldeka, jube-nil A mailan Belabietako taldeak8. postua eskuratu zuen, kadeteK1ek 5.a eta kadete K2ak 22.a. Be-labietako entrenatzaileak osopozik azaldu dira gimnastekegindakoarekin.Beste proba Getxo torneoaren

VI. edizioa izan zen. Denboral-diari amaiera bikaina ematekokadete K1 taldea torneoaren txa-peldun bilakatu zen. Bestalde,

kadete A mailan, Inko Oruesa-gastik 2. postua lortu zuen uz-taiarekin, eta Olaia Garziarenak3.a kadete B mailan. Jubenil Amailan, Laia Ortiz 3. sailkatuaizan zen zintarekin.Hurrengo topaketa Belabieta

Kiroldegian izango da. Ekaina-ren 14an kurtso bukaerako jaial-dia egingo dute, eta bertan es-kualdeko 140 gimnastak partehartuko dute.

UDAKO KANPAINABestalde, Belabieta Kirol Klubakmartxan jarri du Uda Kanpaina.Ekainaren 17tik uztailaren 5eraIbarrako kiroldegian izango dirasaioak, eta 5 eta 16 urte bitartekoneska mutilei zuzenduta dago.Hasi berriak nahiz aldez aurretikgimnastikan ibili direnak partehar dezakete. Informazio gehia-go nahi [email protected] helbide-ra idatz dezake, edo 657 71 95 33telefono zenbakira deitu.

Denboraldi amaierabikaina Danenarentzat,bi taldek igoera lortuta

Imanol Garcia Landa Zizurkil

Danena kirol elkartearentzatemozioz beteriko denboraldiamaiera izaten ari da. Talde na-gusia eta kadete mailako mutilakmailaz igo dira. Datorren denbo-raldian futboleko erregional pre-ferente mailan izango dira taldenagusiko jokalariak, eta kadete-ak talde onenek jokatzen dutenEuskal Ligan lehiatuko dira.Talde nagusiak etxean jokatu

zuen, aurreko larunbatean, itzu-lerako partida eta, Urkiri 2-2 eginondoren, igoera lortu zuten. Au-rretik, joanekoan, 0-2 irabazi zu-ten zizurkildarrek. «Orain delalau urte etorri zen belaunaldi battaldera, eta hasi ziren helburuakjartzen, eta iaz igotzeko zorianizan ginen», esan du Josu Sara-sola klubeko lehendakariak.«Disgustu horren ondoren, aur-ten berriro saiatu dira, eta hasie-ratik oso ondo ibili dira eta,nahiz eta azkenean pixka batkostatu zaigun, eta igoera fasebaten bidez izan, helburua lortudugu. Datorren urtean preferen-tean izango gara, eta horrek pozhandia suposatzen du jokala-rientzat, entrenatzaileentzat,zuzendaritzako kideentzat eta,orokorrean, zale guztientzat». Aurreko larunbatean Elbarre-

na futbol zelaia goraino bete zen.«Inoiz ez ditugu harmailak ho-rrela ikusi. Harmaila berriak di-tugunez, ondo etorri zen jendeguztia sartzeko», esan du Saraso-lak. Hain justu, larunbatean ber-tan elkarteko eguna ospatu zu-ten eta, Joxe Arregi plazan baz-karia egin ondoren, taldenagusia animatzera joan ziren.

DANENA, LEHEN MAILAKOHARROBIEN PAREKadete mailako mutilek lorpenhistorikoa egin dute. «Urtekoezusteko handiena izan da, ezbakarrik Danenarentzat; agianGipuzkoan izan den ezustekohandiena izan da», esan du Sara-solak. «Horrelako herri txiki ba-teko talde bat kadeteen ohorez-ko mailan izatea ikusita zegoen,

baina, Euskal Ligako mailaraigotzea ez dakit norbaitek ikusiduen. Meritu handia du aurtenegin dutenak». Gainera, kontuanizan behar da, mailaz bi urte se-gidan igo dela taldea. Aurrekodenboraldian kadeteen lehenmailan zegoen, eta ohorezkoraigo zen, eta aurtengo denboral-dian Euskal Ligara igotzea lortudute. «Sekulako lana egin dute,eta oso harro gaude beraiez»,esan du Sarasolak. Euskal Liga kadeteetan dago-

en mailan altuena da. «Heme-zortzi talde daude, maila horre-tan, eta bertan daude, esaterako,Reala, Athletic, Eibar... Hau da,lehen mailako taldeen harrobikotaldeak», esan du Sarasolak.«Gero Bizkaiko talde indartsuakdaude, eta baita Gipuzkoakoakere, tartean Tolosa. Euskal Herrimailan dauden talde indartsueta famatuenak. Kontuan izate-ko, egun Realaren talde nagu-sian dagoen Ander Barrenetxea

orain dela bi urte maila horretanari zen lehiatzen. Beraz, Elbarre-natik pasatuko dira jokalari asko,agian, hemendik bi, hiru edo lauurtera, lehen mailan ikusiko di-tugunak». Datorren denboraldiari begi-

ra, helburu nagusia «lehiatzea»izango dela esan du Sarasolak:«Talde bat osatu, aurpegia ahaliketa hoberen emateko, aurkarieigauzak zailak jarri eta, gero, etor-tzen dena emaitzetan etorrikoda, eta denboraldi bukaeran iku-siko dugu zein izango den gurelekua sailkapenean». Hasiera batean, kadete maila-

ko taldearen helburua ohorezkomailan mantentzea zen. «Kon-tuan izan behar da, taldearen he-rena lehen urtekoak zirela», esandu Sarasolak. «Hasi ginen parti-dak irabaziz, pixkana-pixkana,eta ez genuen pentsatuko igotze-ko aukera izango genuenik. Bai-na, azkenean, aukera izan dugueta baita lortu ere».

Sekulakodenboraldiaegiten ari dira

I gande goiza eta Gasteizerajoateko prest, beti bezalaalaitsu eta umore onarekin.Iritsi eta fresko, gero eguz-kiak berotu zuen.

Partida hasi eta gure neskakondo kokatuta, planteamenduona gure entrenatzaileek. Bere-hala, jokaldi eder batean, MariaMartijaren gola eta beste bi auke-ra ederrak, markagailua handi-tzeko. Lehen zatian gehiago izanginen.Atsedenaldia eta Benitoren

hamaiketakoa ederki sartu zen,egiten zuen giroarekin… Edariaere fresko, eta animoak gorantz,irabazten baikindoazen.

Bigarren zatia hasi eta, zorigai-tzeko jokaldi batean, gure ateansartu genuen gola, eta berdinke-ta. Beraiek gora etorri ziren etabeste bi gol sartu zizkiguten; bu-kaeran beraien laugarrena gertuikusten genuen, baina, Zuriñekurruntze batean, gola sartu zuen.3-2 bukaerako emaitza, eta kan-poraketa irekita oraindik.Okerrena Maddi Garikanoren

lesioa, belaunean min hartuzuen, eta frogen zain gaude zerduen jakiteko. Animoak hemen-dik.Beraiek 2. mailako talde indar-

tsua direla erakutsi zuten; 8. gel-ditu dira aurten. Gureak mailaematen ari dira.Larunbatean, 16:30ean, Bera-

zubin itzulerakoa. Itxaropentsugaude, eskatzen hasita finalerairitsi nahi dugu, seguru baietz;hemendik ez dira bizirik aterako. Sekulako denboraldia ari dira

egiten, ez dugu bukatu nahi,noizbait etorriko dira ezurteak...Beherakadak.Autobusean etxerantz abes-

tuz, ze giroa.Larunbatean denok Berazubi-

ra, gure neskek zalegoaren ani-moekin, kanporaketari bueltaemango diote. P.D.: Berriro xanpaina freska-

tzen jarria dut.Aupa Tolosa Trakatra!

HarmailetatikJuan Carlos MartijaTolosa CF, Euskal Liga

Talde nagusiko kideak, igoera ospatzen. ATARIA

Kadete mailakoak Euskal Ligan ariko dira datorren denboraldian. ATARIA

Talde nagusiak preferente mailan jokatuko du, eta kadetemailako mutilek historia egin dute, maila gorenera iritsiz

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Udalerri euskaldunen … · 2019. 6. 5. · kartela, logoa eta kontrazaleko irudia Karmen jaietako kartela. ATARIA lehiaketa hori, eta horrek herria-ren

OSTEGUNA 06AGENDA

Deialdiak

Tolosa.Harri jaia Bedaion. Meza, ha-maiketakoa, bertsolariak eta trikiti-lariak. Ondoren, bazkaria. Amasa-Villabona.111 Akademiarensari banaketa. Harkaitz Canok Hikatxakolindegian jasoko du saria, Faki-rraren ahotsaeleberriagatik. Tolosa.Kontzertua Bonberenean:Flowers & Shelters. Sarrera: 8 euro.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, slasaldia hel-duekin, Joxemi Saizarrekin Tolosal-deko pertsonaia eta Joxemari Itu-rralderekin astero liburu bat.11:00.Hamaiketakoa. AnoetaldeaVillabona Aiztondoko berriak.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa.13:00.Erakutsiz ikasi. TolosaldeaLanbide Heziketa.16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Gozeko onena.20:00.Erakutsiz ikasi. TolosaldeaLanbide Heziketa.

24 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Hiri baratzea

17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.Ajoarrieroa (Hodei Magoa)23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Edurne Mugica MartinezEuskal Herria kalea, 3Telefonoa: 943 67 09 15TOLOSA. Gauekoa.Lourdes Azpiroz GalarzaAmarotz auzoa, 9Telefonoa: 943 67 51 18

EGURALDIA

Iker Ibarluzea

Gaur.Giro lasaia berriz. Os-tarteak; egun amaieran ze-rua estalita. Euririk ez. Ter-

mometroek gora, erdiko orduetan:22-24gradu.

Bihar.Giro nahasia. Gaueansartuko den fronte batenhodeitza; tantaxkaren bat

edo beste. Goizean atertu eta os-tarte batzuk. Iluntzerarte zaparra-daxkaren bat, ezer gutxi. Gaueanatertu eta ostarte zabalak irekikodira. 17-19 gradu erdiko orduetan.

Bertan, bertakoa etabertakoek prestatzeko

Erredakzioa Altzo

Tolomendi Landa Garapen El-karteak, HAZI fundazioarekinelkarlanean, ekin die eskualdekoostatuetan bertako produktuenerabilera sustatzeko prestakun-tza saioei. Altzon izan zen hiru-garrena, joan den asteartean, etaazalpen teoriko nahiz praktiko-ak uztartu zituzten lehen modu-lu horretan, Sonia Tapiaren etaRoberto Ruizen laguntzaz.

Formakuntza hori Tolomen-dik berriki osatutako azterketabaten ondorio da: landa garapenelkarteak eskualdeko ostatuenfuntzionamendua izan zuenikergai, eta haien kudeaketa ego-kia bermatzeko proposamenaegin zuen, besteak beste, bertakoostatuetan bertako produktuakkontsumitzeko, eta ostalarieneta saltzaileen harremanak sor-tzeko nahiz hobetzeko.

Horrela, Altzoko saioaren on-dotik, Tolomendik laugarren etaazken hitzordua eskainiko die,interesa duten ostalariei, dato-rren udazkenean.

Tolomendi elkartea hainbat saio eskaintzen ari da, eskualdekoostatuen kudeaketa egokia izan dadin; Altzon izan da azkena

Altzoko elkartean egin zuten prestakuntza saioa, asteartean. TOLOMENDI

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO EKAINAK 6Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L.ko kideak:

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM