urtarrilla 2017 berriak - bilbao · martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa denborak oso...

12
Urtarrilla 2017 UDAL BANDA ELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA SOL GILTZAN MUSIKA ESKOLA Berriak PORTADA Sustraietan oinarritutako musika bazter guztietan Bilboko Udal Txistulari Bandak urte berria “2 poliedro” izeneko kontzertuarekin hasi du. Benetako ikuskizun bat txistuan Garikoitz Mendizabal... Gehiago irakurri > Gaur norekin... Rubén González Gómez: Bilboko Udal Bandako saxofoi tenorra Musikan kasualitatez eta jakinguraz hasi nintzen, nire anaiak gitarra bat eskatu zien nire gurasoei eta besterik gabe jotzen hasi nintzen, geneukan irrati-kasete baten entzuten nituen soinuak imitatzen pasatzen nuen denbora, gogoratzen dut nire nebak garaiko pop-rock... Gehiago irakurri > MUSIKA ESKOLA SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA Pribilegio bat da maila honetako bandekin ikuskizunak egitea Gehiago irakurri > AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Urtarrila: 26 Otsaila: 7-9-10-13-14 20-23-27-29-30 Martxoa: 8-14-20-23 27-29-30 Apirila: 3-4-5-6-27 UDAL MUSIKA BANDA Urtarrila: 22 Otsaila: 5-19-27 Martxoa: 4-5-12-26 Apirila: 7-27 UDAL TXISTULARIEN BANDA Urtarrila: 11-25 Otsaila: 8-22 Martxoa: 6-21 Apirila: Informazio gehiagoratu > Sorpresaz beteriko 2017a Audizioak, kontzertuak, erromeriak, kalejirak… Hauxe eta askoz gehiago eskainiko digute Eskolako ikasleek hurrengo hilabeteetan zehar… Gehiago irakurri > Formakuntza tailerrak: Denetarik eta musikari guztientzako BilbaoMusikako Musika Eskolak gai desberdinen inguruko zortzi formakuntza tailer antolatu ditu.… Gehiago irakurri > Martxan 2017- 2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu didaktikoak Arteria Campos Eliseos Antzokian Aurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolaren irakasleagoak bi kontzertu didaktiko eskainiko ditu... Gehiago irakurri > Ezinbestekoa… Patxi Laborda Bilboko Udal Musika Eskolako dantza irakaslea. Gehiago irakurri > Bandarekin bidaiatuz jarraitzen dugu Gernikako Bonbardaketaren LXXX. urteurrena omentzen. Horrela hasi du Bilboko Udal Musika Bandak urte berria. Eta gainera, lagunarte onean egin ere... Gehiago irakurri > ELKARRIZKETA Serafín Zubiri Musikari eta Abeslaria ZK 31 Urtarrilla 2017

Upload: others

Post on 31-Jul-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDASOL GILTZANMUSIKA ESKOLA

BerriakPORTADA

Sustraietan oinarritutako musika bazter guztietanBilboko Udal Txistulari Bandak urte berria “2 poliedro” izeneko kontzertuarekin hasi du. Benetako ikuskizun bat txistuan Garikoitz Mendizabal... Gehiago irakurri >

Gaur norekin...

Rubén González Gómez:Bilboko Udal Bandako saxofoi tenorra

Musikan kasualitatez eta jakinguraz hasi nintzen, nire anaiak gitarra bat eskatu zien nire gurasoei eta besterik gabe jotzen

hasi nintzen, geneukan irrati-kasete baten entzuten nituen soinuak imitatzen pasatzen nuen denbora, gogoratzen dut nire nebak garaiko pop-rock... Gehiago irakurri >

MUSIKA ESKOLA

SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA

Pribilegio bat da maila honetako bandekin ikuskizunak egiteaGehiago irakurri >

AGENDAUDAL MUSIKA ESKOLAUrtarrila: 26Otsaila: 7-9-10-13-14 20-23-27-29-30Martxoa: 8-14-20-23 27-29-30Apirila: 3-4-5-6-27

UDAL MUSIKA BANDAUrtarrila: 22Otsaila: 5-19-27Martxoa: 4-5-12-26Apirila: 7-27

UDAL TXISTULARIEN BANDAUrtarrila: 11-25Otsaila: 8-22Martxoa: 6-21Apirila:

Informazio gehiagoratu >

Sorpresaz beteriko 2017aAudizioak, kontzertuak, erromeriak, kalejirak… Hauxe eta askoz gehiago eskainiko digute Eskolako ikasleek hurrengo hilabeteetan zehar… Gehiago irakurri >

Formakuntza tailerrak: Denetarik eta musikari guztientzakoBilbaoMusikako Musika Eskolak gai desberdinen inguruko zortzi formakuntza tailer antolatu ditu.… Gehiago irakurri >

Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioaDenborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri >

Kontzertu didaktikoak Arteria Campos Eliseos AntzokianAurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolaren irakasleagoak bi kontzertu didaktiko eskainiko ditu... Gehiago irakurri >

Ezinbestekoa… Patxi LabordaBilboko Udal Musika Eskolako dantza irakaslea. Gehiago irakurri >

Bandarekin bidaiatuz jarraitzen duguGernikako Bonbardaketaren LXXX.

urteurrena omentzen. Horrela hasi

du Bilboko Udal Musika Bandak urte

berria. Eta gainera, lagunarte onean

egin ere...

Gehiago irakurri >

ELKARRIZKETASerafín ZubiriMusikari eta Abeslaria

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 2: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017ELKARRIZKETA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Serafin Zubiri definitzea, ez da lan makala. 52 urterekin, bere amets guztiak edo ia gehienak bete ditu jada. Bere bizitza, abentura konstante bat da, gainditze eredu bikaina. 8 disko publikatu ditu eta badirudi ez dela erresistitzen zaionik. Eurovisión Festibalean bitan hartu du parte, bere “Pedaleando” diskatik 1988ko Espainiako Bira Ziklistaren abestia atera zen, Disneyren “Ederra eta piztia” pelikularen soinu banda grabatu du eta egun, bere idoloa omentzen duen “Recordando a Nino Bravo” proiektuan barreiaturik dago. Baina horrekin guztiarekin gutxi balitz, martxoaren 12an, Euskalduna Jauregian, Bilboko Udal Musika Bandarekin eta La Década Prodigiosa taldearekin, bere oso laguna den Iñaki Urkizuren (Bandaren zuzendariordea) zuzendaritzapean “Bidaia 70. kutxara La Década Prodigiosa eta Serafín Zubirirekin” lana estreinatuko du. Duda barik, galdu ezin duzuen ikuskizun aparta.

Zure bizitzan zehar, musikaz gain lan ugari egin dituzu telebista programetan parte hartzaile eta aurkezle gisa, aktore izan zara antzerkian zein telebista serietan eta kirolean izandako lorpenak ere aipatzekoak dira. Maratoi ugarietan hartu duzu parte, Donejakue Bidea oinez zein bizikletaz egin duzu, Akonkaguako tontorra ere konkistatu egin duzu. Beraz, aktorea, lokutorea, aurkezlea, dantzaria, kirolaria, abeslaria... Baina zuk nola definituko zenuke zeure burua?

Ni artista naiz, hots, lengoaia unibertsalaren bitartez, musikaz, komunikatzea kapaza den artista, hain zuzen ere. Nik nire burua musikari, abeslari, pianista, konpositore, interpretetzat dut, hori da ni naizena, beraz, artista.

Noiz eta nola erabaki zenuen musikara dedikatu nahi zinela?

Txikitatik, ezaguera nuenetik argi izan dut musikara dedikatu nahi nuela eta horretarako, solfeoa, pianoa eta kantua ikasi nuen. 18 urte nituenetik musikara dedikatzen naiz profesionalki. Betidanik argi izan dut.

Musika arloan, zein izan da zure erronkarik handiena?

Seguruenik, “Recordando a Nino Bravo”. Betidanik izan delako nire idoloa, nire erreferentea. Dakizkidan gauza asko, gehienak, berari entzunez ikasi ditut. Imajina ezazu zer suposatzen duen niretzako eszenatoki batera igotzea eta nire idoloaren abestiak kantatzea.

Artista bezala, itxaropen guztiak bete ditudala esan dezaket, pentsatutakoa baino askoz urrunago heldu naiz. Baina aldi berean, erronkarik gogorrena ere bada, ahots errekurtsoari dagokionez eta forma fisikoari dagokionez asko exijitzen didalako, asko zaindu behar naiz. Esfortzu handia eskatzen dit, baina merezi du, zorionekoa naiz eta oso pozik nago.

Pribilegio bat da maila honetako bandekin ikuskizunak egitea

Serafín Zubiri

Serafín Zubiri

Musikari eta Abeslaria

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 3: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017ELKARRIZKETA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Nola sortu zen “Bidaia 70. kutxara La Década Prodigiosa eta Serafín Zubirirekin” proiektua?

Jada 3 urte daramatzat musika bandekin lanean, “Recordando a Nino Bravo” izeneko ikuskizunarekin. Proiektu honekin, hain zuzen ere, egonda naiz Bilbon, Euskalduna Jauregian, 2015eko martxoaren 1ean eta aurrerago, Abandoibarran errepikatu genuen abuztuaren 23an, Bilboko jaietan. Esa dezaket, eta benetan esaten dut, orain arte lan egin dudan banda guztietatik, Bilbokoa onena dela. Gainera, zorionekoa izan naiz, bandaren zuzendariordea den Iñaki Urkizurekin adiskidetasun oso handia dudalako. Halaber, Iñakik, “Recordando a Nino Bravo” ikuskizunerako moldaketak egin zizkidan eta proiektu honetan ere lan handia egin du. Niretzako “Bidaia 70. kutxara La Década Prodigiosa eta Serafín Zubirirekin” Bilboko Bandarekin, nire lagun Iñakirekin eta Euskaldunan estreinatzea… ezin da hobeto hasi, ezinezkoa da.

Guztia Nino Bravoren ikuskizunaren ondorioz hasi zen. Oso ondo funtzionatzen duenez, proiektu hau bururatu zitzaidan. Baina hain monografikoa egin beharrean, 70. hamarraldi osoa hartzea pentsatu nuen eta bide batez, Roberto Carlos, Camilo Sesto, Mocedades, Pablo Abraira, Miguel Gallardo, Juan Manuel Serrat, Julio Iglesias, José Felicianoren... abestiak interpretatzea. Hots, denetarik pixka bat. Eta Nino Bravo, noski, artistaren ikuskizunari ere aipamen txiki bat egiten diogu, bere abestirik ezagunenekin. Eta 70. hamarraldiaren revival bat egiten genuenez, La Década Prodigiosarekin hitz egin nuen, proiektuan parte hartzeko proposamena luzatzeko eta hala izan da. Ideia interesgarria iruditu zitzaien eta hori izan da ikuskizun hau jaio izanaren arrazoi nagusia.

Ze itxaropen duzu martxoaren 12an Euskalduna Jauregian eskainiko duzuen kontzertuari dagokionez?

Asko eta oso altuak, jada, badugulako 2015eko martxoaren 1eko oroitzapen miragarri hura. Euskalduna Jauregian egon ginen eta jendez gainezka egon zen, ez zen inor gehiago kabitzen eta espero dut, oraingo honetan, gauza bera gertatzea. Proposamena, bikaina da, Bilboko banda, izugarria dena, La Década Prodigiosa, 70. hamarkadako ikuskizuna, eta zuzenean... bilbotarrentzako erakargarria izateko osagai asko ditu. Gainera, sarrera oso ekonomikoa da eta lekua, ikaragarria. Seguru nago, oso egun berezia biziko dugula. Eskuarki, ikuskizunaren munduan etorkizunean biziko dugun momenturik bereziena. Estreinaldia delako, eta komentatu ditugun osagaiak batzen direlako.

Zer aurkituko dute entzuleek kontzertu honetan? Sorpresarik?

Ez, ez (barreak). Sorpresa, abestiak dira, ikuskizuna bera, ikuskizunaren garapena. Nire ustez, Bilboko Bandarekin, La Década Prodigiosarekin eta nirekin... Ez, ez daude sorpresa gehiago (barreak).

Zure ibilbide osoko egun garrantzitsuena aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?

Egun berezi ugari daude nire bizitzan, argi dago momentu oso politak bizi izan ditudala, baina duda barik, 2015eko martxoaren 1a egun oso berezia izan zen eta seguru nago 2017ko martxoaren 12koa ere izango dela. Nire bizitzako egun berezienak gorriz markatzen ditudan egutegi bat daukat, eta seguru nago, hauxe izango dela markatuko dudan eguna.

Serafín Zubirik badu bestelako proiekturik etorkizunera begira? Edota zein proiektu musikalean dago murgildurik gaur egun?

Ez dut ezer aurreratuko baina badaukat ideiaren bat, musika bandekin mauka izugarria deskubritu dudalako. Jendea ez du ezagutzen bandek duten kalitate artistiko eta musikala, orduan proiektu batzuk etorri zaizkit burura, bandek era guztietako ikuskizunak garatzeko duten gaitasuna erakusten jarraitzeko helburua duten proiektuak, hain zuzen ere. Formatu honetan jarraitu nahi dut, oso gustura sentitzen naizelako, oso eroso eta maila honetako bandekin ikuskizunak egin ahal izatea, pribilegio bat delako. Ordainezina, pentsaezina izango litzateke horrelako ikuskizunak egitea, modu honetan ez bada

Gure eskolan adin desberdinetako 1.700 ikasle inguruk musika ari dira ikasten. Ze aholku emango zenieke musikaz bizitzeko asmoa duten horiei?

Konstantzia, irmotasuna, pazientzia izan dezaten, musikaren mundua oso mundu konplexua delako, esfortzu, prestakuntza eta hezkuntza asko eskatzen duena, baina batez ere, konstantzia. Esaten da konstantzia bestelako bertuteak, epe luzera, emaitzak biltzea lortzen duen bertute bakarra dela. Beraz, konstanteak eta irmoak izaten ikasten badugu, bestea gainera dator.

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 4: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Audizioak, kontzertuak, erromeriak, kalejirak… Hauxe eta askoz gehiago eskainiko digute Eskolako ikasleek hurrengo hilabeteetan zehar. Ikastaro eta tailerrez gain, era hauetako ekintzetan parte hartzea ezinbestekoa izaten da euren ikaskuntzarako, hori baita, klaseetan lortzen diren jakintzen eta aurrerapenak erakusteko lekua, hain zuzen ere. Era honetan, ikasleek kontzertu eta ekitaldi ugari antolatu dituzte entzuleen gozamenerako.

Otsailean, adibidez, La Galeran txistu audizio paregabea ospatuko da. Ekitaldia otsailaren 9an izango da, osteguna, 18:30etan. Eta 10ean, egun osoan zehar Bilboko Kontserbatorioan 2017ko Euskal Herriko Flauta Topaketa ospatuko da. Euskal Herriko 100 flautista baino gehiago, adin guztietakoak, ikasleak edo profesionalak, flautaren inguruko hainbat ekitaldietan elkartuko dira. Flauta interesatzen zaion jende guztiari irekita dagoen topaketa honen ekitaldi nagusia 19:00etan Bilboko Kontserbatorioko auditorioan egingo den kontzertua izango da. Bertan gure ikasleek hartuko dute parte. Otsailaren 13an teklatuen ikasleak, La Galerara bueltatuko dira 19:00etan, “Freaky Concert” izeneko emanaldiarekin gozarazteko prest. Eta 20an audizio bikoitza, La Galeran ere: 19:00etan pianoa eta 20:00etan saxofoia. Hilabetea bukatzeko, 23an urteko kontzerturik desiratuenetariko batekin disfrutatu ahal izango dugu, Inauterietako Kontzertuarekin, hain zuzen ere. BilbaoMusikako Auditorioan izango da 18:30etan.

Martxoan La Galeran denetarik izango dugu. Hilabetea gitarra elektrikoaren ikasleen kontzertu batekin hasiko dugu. Emanaldia martxoaren 8an izango da, 19:00etan. Eta asteartean, hilak 14, 18:30etan jardungo duten bateria eta perkusio ikasleen txanda izango da. Martxoaren 20an, eszenatokia aldatuko dugu eta Campos Eliseos Arteria Antzokira mugituko gara, bertan, 19:00etatik aurrera Musika Talde Handien Kontzertua ospatuko baita. Gitarra ikasleak La Galerara bueltatuko dira 27an 18:30etan eta asteazkenean, hilak 29, kantu ikasleek, 19:45etan hasiko den kontzertua apartan, bertaratutakoen entzumena gozartuko dute.

Azkenik, apirilean, sinfoniko sailaren eta kantu ikasleen kontzertuak izango ditugu. Lehenengoek La Galeran jardungo dute apirilaren 3an eta 5ean 19:45tan eta

apirilaren 6an Félix Serrano ikastetxean 19:00etan. Kantu ikasleek, aldiz, La Galeran jardungo dute apirilaren 4an 19:00etan.

Halaber, hilabeteko azkeneko ostegunetan, 19:30etan, Hika Ateneo blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazz-az gozatzeko eszenatoki paregabea izaten da. Bertan ospatzen dira Jam Sessionak deritzon musika topaketa informala. Bertan parte hartzaileek idatzi gabeko edo entsegurik gabeko musika jotzen duten. Sesio hauek urtarrilaren 26an, otsailaren 23an, martxoaren 30ean eta apirilaren 27an ospatuko dira.

Hauexek dira orain arte programatutako ekitaldiak, baina denboraldia aurrera doan heinean, ekitaldi gehiago programatu eta prestatuko dira. Denak doakoak izango dira (sarrera librea edota gonbidapenarekin edukiera bete arte). Nobedade horiek guztiak, BilbaoMusikako web orrialdean emango dira aditzera: www.bilbaomusika.eus.

Sorpresaz beteriko 2017a

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 5: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLA

BerriakPORTADA SOL GILTZAN

Formakuntza tailerrak: Denetarik eta musikari guztientzakoBilbaoMusikako Musika Eskolak gai desberdinen inguruko zortzi formakuntza tailer antolatu ditu, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle, konpositorei zuzendutakoak, besteak beste. Otsailaren 10 eta ekainaren 4 artean la Galeran burutuko diren tailer hauen prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da.

Jerónimo Martín irakasleak otsailaren 10, 17 eta 24an eta martxoaren 10ean Soundpainting ikastaro bat eskainiko du, musikariei soilik zuzendutakoa. Soundpainting teknika, diziplina-anitzeko konposaketarako zeinu-hizkuntza unibertsala da, musikariek, aktoreek, dantzariek eta ikus artistek zuzenean interpretatzen dutena. Joserra Gutiérrezek partitura editoreak, sekuentziazio programak eta antzeko baliabideak erabiltzen erakutsiko du otsailak 24, martxoak 10 eta 24 eta apirilak 7an egingo den Konposizioa eta moldaketak teknologia berriekin tailerraren bitartez. Halaber, Mónica Linaresek ekainaren 2, 3 eta 4an Biola eta biolina mindfulness izeneko ikastaroan behaketa, meditazioa eta arreta-osoa teknikak erakutsiko ditu. Beste alde batetik, Pedro Estevanek ekainaren 2 eta 3an Perkusio historikoa klasea eskainiko du. Jordi Albertek, aldiz, instrumentuan hobekuntza handiagoa lortzeko motrizitate eraginkor eta osasuntsua garatzeko baliabideen garrantzia demostratuko du Haizezko instrumentuei aplikatutako gorputz-teknikak ikastaroaren bidez maiatzaren 5 eta 6an. Apirilaren 28 eta 29an Luis Fernando Barandiaranek musika eskoletako eta erdi mailako kontserbatorioetako piano ikasleei Piano ikastaroa eskainiko die. Era berean, martxoak 31an eta apirilak 7an musika irakasleek Musika eskola eta aniztasuna. Ikasketa kooperatiboa tailerrean ikasgelako ikasleen aniztasunaz eta haien behar partikularrez jabetuko dira, Maiteder Lertxundi, psikopedagogoa, hezkuntza bereziko espezialista eta musikoterapeutaren eskutik. Ghaith Almulhemek Gitarra elektrikorako legato teknikaren ikastaro trinkoa izeneko tailerra eskainiko du martxoaren 10, 17, 24 eta 31an eta apirilaren 7an. Ikastaro honetan “legato” teknikaren (gitarra elektrikorako teknika gehienak hemendik datoz) oinarriak ikasiko dituzte gitarra jole eta gitarra ikasleek. Azkenik, Tottelka txalapartariek, Txalaparta digitala izeneko tailerraren bitartez, maiatzak 27an, azken berrogei urtetan instrumentu honek izan duen garapena erakutsiko dute, jotzeko era desberdinak eta material berriak uztartuta.

Azpimarratzekoa da ere, Konposizioa eta moldaketak teknologia berriekin tailerra modu online-an egiteko aukera dagoela. Matrikula irekita dago eta horrela jarraituko du ikastaro guztien plazak bete arte. Izena eman beharko da, bai BilbaoMusika bertan, posta elektronikoaren bidez ([email protected]) eta/edo www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez.

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 6: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioaDenborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017-2018 ikasturtea prestatzen. Prest gaude euren eguneroko jarduna musikaz eta erritmoz bete nahi duten pertsona guztiei ateak irekitzeko. Martxotik aurrera ikasturte berrirako izen emate epea hasiko da.

Alde batetik, egun Eskolan ikasten ari duten ikasleek martxoaren 6tik 27ra egin ahal izango dute matrikula. Beste musika diziplinetan ezagutza berriak jaso nahi dituzten egungo ikasleek espezialitate aldaketa eskatu ahal izango dute, matrikula inprimakiari, ikasle berri izateko eskaria erantsiz.

Beste alde batetik, ikasle berriek inprimakiak martxoaren 6tik apirilaren 24ra BilbaoMusikako Eraikinean (La Galera) aurkeztu ahal izango dituzte edota gure web gunearen bitartez egin, www.bilbaomusika.eus.

Onartuen zerrenda Eskolako iragarkien oholean eta web gunean argitaratuko da, maiatzaren 8an. Modu honetan, plaza lortu duten ikasle berriek maiatzaren 22ra arte izango dute matrikula egiteko eta ekainaren 15ean ordutegiak publikatuko dira. Ordutegi aldaketa eskatu nahi duten ikasleek, ekainaren 15 eta 23 artean egin beharko dute.

Matrikulak epearen barruan egin beharko dira, derrigorrez, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara eta apirilaren 10etik 12ra 9:00etatik 13:00etara. Apirilaren 13tik 23ra musika eskola itxita egongo da, baina gure web orrialdetik posible izango da eskaerak bidaltzea.

Epez kanpo egiten direnak eskabide berriekin aztertuko dira. Era berean, epea amaitu eta gero ez da onartuko ez matrikularik, ez aldaketarik, ez matrikula baliogabetzeko eskaerarik. Duda barik esperientzia ahaztezina izango da. Musikaren munduan murgiltzeko, erritmoz inguratuta ikasi eta gozatzeko aukera aparta. Musika entzun dadila!

Onartuen zerrenda Eskolako iragarkien oholean eta web gunean argitaratuko da, maiatzaren 8an

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 7: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Aurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolaren irakasleagoak bi kontzertu didaktiko eskainiko ditu lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean, musikarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin. Arteria Campos Eliseos Antzokian ospatuko diren kontzertu hauetan Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikaslek hartuko dute parte, gutxi gorabehera.

Jardunaldi hauek duten arrakasta ikusita, bi emanaldi egingo dira. Sinfonikoen Saileko irakasleek 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bi kontzertu antolatu dituzte, martxoaren 21erako, asteartea, 9:30etan eta 11:00etan.Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika-estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Ikuskizun honetarako idatzi den umeentzako ipuin bat kontatuko da, BilbaoMusikako irakasleek osatu duten orkestrak zuzeneko musika jotzen duen bitartean; lehen hezkuntzako umeek (Viuda de Epalzako ikasleak) koreografiak egingo dituzte, proiekzioak egingo dira eta musika izango da haria. Programan lan hauetako zatiak izango dira (aldaketak egon daitezke): “10 melodías vascas”, “La Sinfonía de los juguetes”, “The Pink Panther”, “Piratas del Caribe”-ren soinu banda, “En un Mercado Persa” eta “Zapi Zuria”.

Era berean, Instrumentu

Modernoen Saileko irakasleek

beste bi kontzertu programatu

dituzte. Emanaldi hauek Lehen

Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.

mailako ikasleei zuzenduta daude

eta martxoaren 22an, asteazkena,

10:00 eta 11:30etan egingo dira.

Parte hartzaileek, bateria, baxu

elektrikoa, gitarra elektrikoa eta

teklatuaren bitartez, errepertorio

zabala landuko dute. Beste

batzuen artean, The Beatles,

Deep Purple , Bob Marley, Pink

Floyd, The Police, Radio Futura,

Itoiz eta Eskorbuto taldeen obrak

interpretatuko dituzte.

Halaber, lau musika-jardunaldi

didaktiko hauetaz gain,

martxoaren 20an Udal Musika

Eskolak beste kontzertu

bat eskainiko du 19:00etan

Campos Eliseos Arteria Antzokian: BilbaoMusikako Talde Handien

kontzertua. Sarrera librea izango da baina gonbidapenak (bi pertsona

bakoitzeko) eskuratzea beharrezkoa izango da antzokiko lehiatilan.

Ikus-entzuleentzako gozamen hutsa izango da, dudarik gabe. Zuen zain

egongo gara!

Kontzertu didaktikoak Arteria Campos Eliseos Antzokian

“10 melodías vascas”, “La Sinfonía de los juguetes”, “The Pink Panther”, “Piratas del Caribe”-ren soinu banda, “En un Mercado Persa” eta “Zapi Zuria”

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 8: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

EZINBESTEKOA… Patxi Laborda Bilboko Udal Musika Eskolako dantza irakaslea

Dantzan egitea musika entzuteko era bat da. Hau da nire lana eta dantza heziketa nik ulertzen dudan moduan ulertzeko ezinbesteko kontzeptua. Nire ikasleei entzutea eskatzen diet, mugituko diren mundua ezagutzea, era tradizionalean dantzatzean erritmoaren, melodiaren estimuloari erantzuten diogula ulertzea, etxe bat bere zimenduetan oinarritzen den bezala, beraiengan oinarritzen den unibertso bat dela, nahiz eta erritmoak bere zentzu hertsian (adierazkortasuna, interpretazioa…) baino haratago joan. Dantzariek musika ere egiten dugu, eta gure gorputza gure musika tresna da.

Nire ikasleei beraientzat dantzatzen ikastea eskatzen diet, dantza bizipen gisa ulertu dezatela, noizbehinka ikuskizun bihurtu daitekeena, bai, baina ezer baino lehen helburua beraiek dira. Beraien gozamena izango da ondo dantzatzen duten baloratzeko neurgailua, beraiek izango dira beraien oinarriak eta beraien mugak ezarriko dituztenak. Inoiz ez da ikasten bukatzen, zorionez.

Eta batez ere, barre egin behar dute, gozatu, desmitifikatitu, umorea ikaskuntzan integratu: gozatuz ikasi, dantzatuz gozatzeko.

Ezinbestekoa da, mundu tradizionalari dagokionez, estututa gauzkaten eskemak apurtzea gure denborarekin bat datozen errealitate berri aberatsagoak bilatzeko. Ikasleek “gure”, “betiko”, “hau honela da” bezalako esapideak ikasten dituzte, zeinak ados ez nagoen tradizioaren kontzeptu baten emaitza dira. Tradizioa niretzat ez da iraganeko gauza

bat, orain gertatzen ari da eta bestela, ez da tradizioa, “revival”a da. Guk tradizioa dantzatzen eta abesten eta gure herri eta hirietan etengabe eratzen eta aldatzen doazen zenbait musika ulertzeko era helarazten egiten dugu. Kontzeptu dinamiko honetan eta Tradiziotik bizi naiz, sormena gauza natural eta ezin uko eginezkoa da, askatasuna ematen digu eta hazten laguntzen digu. Melodia bera dantzari, musikari, ingurune, sortutako kimikaren arabera ezberdin egiten du. Dantzak ez dira horrelakoak edo beste era horretakoak, dantzak horrela egin egiten ditugu, baina beste era batekoak ere izan litezke. Tradizioak etengabe sortzen du, eta dantzariok ere egiten dugu, arlo pertsonaletik hasita.

Eta bukatzeko, niretzako ezinbestekoak, musika eta dantza mundu hau egiten dudan bezalaxe ulertu arazi eta gozatu arazi didatenak, edozein kale eta plazatan dantzatzeaz eta jotzeaz gozatzen ikusi ditudan ezin konta ahala pertsona izengabeak dira, magiaz beteriko uneak sortuz hor izateaz edo une horren parte izateaz harro sentitu arazi didatenak.

Dantzatzeko jotzen ari den lagun batekin “elkarrizketan aritu”, irribarre batekin bakarrik bukatu litekeen bion artean une oso leun eta oso indartsu bat sortu. Hori niretzat ez dakit ezinbestekoa den, baina alde batera utzi nahi ez dudan zerbait da.

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 9: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017SOL GILTZAN

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDASOL GILTZANMUSIKA ESKOLAPORTADA

Berriak

Musikan kasualitatez eta jakinguraz hasi nintzen, nire anaiak gitarra bat eskatu zien nire gurasoei eta besterik gabe jotzen hasi nintzen, geneukan irrati-kasete baten entzuten nituen soinuak imitatzen pasatzen nuen denbora, gogoratzen dut nire nebak garaiko pop-rock taldeen zintak zeuzkala: Pink Floyd, Dire Straits, Supertramp, Police, Deep Purple... Geroago, gutxi gorabehera 11 urte neuzkanean, britaniar Heavy Metala oso deigarri gertatu zitzaidan. Oraindik gogoratzen dut nire ingeleseko andereñoa harrituta galdetzen “Ruben, are you a Heavy?”, bistan zenez mutila nintzelako, ile luzea neramalako, Iron Maiden taldearen kamiseta bat eta gainera eskolan gitarra jotzen nuelako bolumen zaratatsuan baina suposatzen dut arrakasta gutxirekin, niri kristona iruditzen zitzaidan arren. Garai hartan solfeoan sartu ninduten eskolan eskolaz kanpoko jarduera gisa, eta handik kontserbatoriora joan nintzen. Solfeo ikasten ari nintzela nire gurasoek musika kate bat erosi zuten eta astero jazz maisu bati dedikaturiko bilduma bat egiten hasi ginen, musika horrekin liluratuta geratu nintzen bakar-saio luzeekin eta inoiz entzun ez nuen aberastasunez beteriko armoniadun konposizioekin. Hortaz, gitarra gogoko nuenez eta etxean bat nuenez, kontserbatoriorako beste instrumentu desberdin bat aukeratu nuen, saxofoia.

Hasiera batean nahiko desilusionatu nintzen musika klasikoa besterik ez nuela ikasiko ulertu nuenean, baina zorte bat izan zen txunditu zidan beste hizkuntza bat aurkitu nuelako eta gainera kontserbatorioak ni kide nintzen big-band bat zeukan. Saxofoi klasiko, egungo, jazz, ganbarako musika, moldaketak, big-band,… hainbat master-class burutu ditut prestatzen jarraitzeko. 20 urte daramatzat bandako kide gisa eta bai musikari bai pertsona moduan eduki daitekeen esperientzia biribilenetako bat da, eta bilbotar moduan gainera, harrotasun bat. Bilboko Udal Bandan jotzea niretzako bizitzaren erdia da, milioika une on eta baten bat ez hain onekin, baina batez ere ikaskuntza askorekin: bandak niretzat elkarbanatzea esan nahi du, zure banakotasuna eta zure irizpidea taldearenera menperatzea, entzun eta entzuna izatea… eta gehienbat errespetua.

Daramatzadan urteotan, banda asko aldatu da maila guztietan, gogoan ditut Areatzako kontzertuak neguan hotzak hilik. Orain Euskalduna Jauregian akustikak lehen pentsaezinak ziren errepertorioei ekitea uzten digu, bandako kalitate artistikoak ere aldaketa handia izan du guneen exijentzia eta musikari eta zuzendarien esfortzuari esker. Egun bandaren potentziala itzelezkoa da, sekulako instrumentua da, oso moldagarria, estilo ugari egiteko gai dena. Aurtengo programazioa aparta da, kalitate izugarri eta mota askoko errepertorioarekin, zentzu honetan

Rubén González Gómez:Bilboko Udal Bandako saxofoi tenorra

musikarientzat erronka handia da obra bakoitzeko estilo berezira eta zuzendari bakoitzaren interpretaziora moldatu ahal izatea, kontzertuko aste bakoitzean ahalegintzen gara eta hazten jarraitzen gaitu. Oso zoriontsua naiz nire karrera bandan eta nire bizitza musikari moduan bandatik kanpo aldi berean egitearen, jazz jotzen edo bete talde, banda edo orkestrekin kolaboratu eta uste dut horrek asko lagundu didala taldean nire lana hobeto egiten.

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 10: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017UDAL BANDA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Gernikako Bonbardaketaren LXXX.urteurrena omentzen. Horrela hasi du Bilboko Udal Musika Bandak urte berria. Eta gainera, lagunarte onean egin ere. “Bidaia Gernikara” titulupean Gorka Hermosa akordeoilari eta musikagile famatuarekin, haur, gazte eta BilbaoMusikako Ahotsa abesbatsekin eta Bilboko Udal Txistulari Bandarekin eszenatokia elkarbanatu du.

“Bandarekin bidaiatuz” denboraldiak otsailean jarraituko du Musikene, Euskal Herriko goi-mailako ikastegiko hogeita hiru ikaslerekin, alajaina. Elkarrekin, eta Bandako zuzendari titularra den, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, adierazpen estetiko eta artistikoen bide amaigabeak aurkituko dituzte “Deskubrimenduen bidaia” izeneko ekitaldian. Otsailaren 19an, Euskalduna Jauregian gonbidatu oso berezia izango da. Oraingoan Londreseko musikagile, tronpeta eta piano jole den Philip Sparke izango da “Bidaia Philip Sparkerekin” izeneko kontzertuan banda zuzenduko duena non zuzendari beraren obrak interpretatuko diren.

Otsaila era berezian amaitzen bada, martxoa ez da beste era baten hasiko. Martxoaren 4 eta 5ean, gure musikariek, Musika-Música nazioarteko jaialdian parte hartuko dute, urtero gure hiriburuan ospatzen den izaera tematikodun ekitaldia eta garai, estilo edo musikagile zehatz baten zentratzen dena. Garrantzia handiko ekitaldi bat da, Euskalduna Jauregian maila altueneko eta jatorri oso ezberdinetako interpretatzaile eta orkestra ugari bilduko dituena. Zuzendari titularra den José Rafael Pascual-Vilaplanak zuzenduta, bandak kontzertu bi eskainiko ditu Jauregiko Auditorioan 11:00etan. Baina hori ez da guztia.

12an musika banda bere zuzendariorde den Iñaki Urkizuren

zuzendaritzapean arituko da, “Bidaia 70. Kutxara LA DÉCADA

PRODIGIOSA eta Serafín ZUBIRIrekin” tituludun ikuskizunean.

70eko hamarkadako abestirik ezagunenak eta adierazgarrienak

entzuteko aukera izango da. Besteak beste, Roberto Carlos, Mari Trini,

Pablo Abraira, Camilo Sesto, Mocedades edo Joan Manuel Serraten

abestiekin disfrutatu ahal izango dugu. Amaiera gisa, martxoaren 26an,

ikus-entzuleek “Bidaia memorian zehar” aktuazioaz gozatu ahal

izango dute Ximo Vicedorekin. Espainiar Irrati Telebistako Orkesta

Sinfonikoko Tronboi Bakarlaria, bere lanbidearen zale amorratua da

eta bere lanarekin konprometitua, interpretazio eta pedagogia lan

garrantzitsu bat gauzatuz.

Azkenik, 2016-2017 denboraldia agurtzeko, Bilboko Udal Musika

Bandak Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan

“Bi menderen arteko bidaia” izeneko bi kontzertuz osatutako

Musika historikoko Ziklo bat eskainiko du. Lehenengoa apirilaren

7an izango da eta bigarrena 27an. Biak zuzendari titularra den José

R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Besteak beste Dvorak,

Mendelssohn, Strauss, Wagner o Ponchielli bezalako obrak joko dira.

Bandarekin bidaiatuz jarraitzen dugu

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 11: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

Urtarrilla 2017TXISTU BANDA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Bilboko Udal Txistulari Bandak urte berria “2 poliedro” izeneko kontzertuarekin hasi du. Benetako ikuskizun bat txistuan Garikoitz Mendizabal gure zuzendariarekin eta akordeoian Aitor Furundarena soinujole handi, moldatzaile eta konpositorearekin. Musikaren bitartez poliedro formako marrazki kaleidoskopikoak irudikatu eta margoztu dituzte, koloreak konbinatuz eta bolumenak sortuz. Azken finean, Euskaduna Jauregiko bazter guztiak intentsitate handiko emozioz betetu dituzte. Guztia, pintzel bi erabiliz, akodeoia eta txistua. Dudarik gabe, 2017ko urtea hasteko modu bikaina. Aukerako laguntzaile batekin jarraitu duen urtea: Gaztedi Dantzari Taldea, Bizkaian oso ezaguna eta izen onekoa den talde. Bere lana ia sei hamarkadatan folklorea ezagutarazi, beste probintzietako dantzak aztertu, koreografia berriak landu eta dantza jantziak diseinatzean datza. Zalantza gabe, musika, dantza eta kultura herrikoiaren erakustaldi ederra.

Otsaila sorpresaz beterik dator. Bilboko Bandak Uztaritzeko Txistulari Bandarekin kolaboratzeko ohorea izango du 8an; tradizioari lotua, bi txistuz, silbote eta atabal batez osaturiko talde honek kontzertu honetan xirula, bibolin eta bonbardinoarekin bat egingo du. Halaber, taldea,

bere zuzendari Garikoitz Mendizabal buru izanik eta Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garciak osaturik, Euskalduna Jauregira itzuliko da 22an ikus-entzuleak “Kantaldi” ikuskizunarekin gozatu eta parte hartu arazteko. Interpretatuko diren obren moldaketak Iñar Sastre piano-jole, inprobisatzaile eta konpositoreak egin ditu.

Denboraldiko Kontzertu zikloa martxoan amaituko da. Baina lehenago, “Txistu eta piano errezitala” izango da ganbara musika, binaka, bakarka, etabar luze batekin 6an Mariano Santamaria piano-jolearen eskutik. Azkenik, denboraldiko azkenengo ekitaldia etorriko da martxoaren 21ean, “Txistuak hitz egiten duenean” lelopean, Xabier Otaolea musikagilearen testu eta musika proiektua eszenaratuko da. Ekitaldi nahiko desberdina eta berezia izango da, narratzaile batek musikaren bitartez kontatutako istorio baten murgilduko baikaitu.

Bilboko Udal Txistu Bandak, bere sorreratik bere emanaldien kalitate eta aniztasunagatik nabarmendua izanik, hilabete hauetan formazio tradizionaletako programak elkartuko ditu goi mailako profesional eta talde instrumentalekin. Kontzertu guztiak dohainik dira eta arratsaldeko 8etan hasten dira Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan.

Sustraietan oinarritutako musika bazter guztietan

ZK 31 Urtarrilla 2017

Page 12: Urtarrilla 2017 Berriak - Bilbao · Martxan 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa Denborak oso azkar egiten du aurrera, hori dela eta jada hasi gara 2017… Gehiago irakurri > Kontzertu

AGENDA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urtarrilla 2017MUSIKA ESKOLA

ZK 31 Urtarrilla 2017

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

UDAL MUSIKA ESKOLA

Urtarrila:26 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

Otsaila:09 Txistu audizioa // La Galera. 18:30etan

13 Moderno sailaren kontzertua/audizioa. Freaky Concert (Teklatuak) // La Galera. 19:00etan

20 Piano audizioa // La Galera. 19:00etan

20 Saxofoi audizioa // La Galera. 20:00etan

23 Inauterietako kontzertua // La Galera Auditorioa. 18:30etan

23 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

Martxoa:08 Moderno sailaren audizioa. Gitarra

elektrikoa // La Galera. 19:00etan

14 Bateria eta Perkusio audizioa // La Galera. 18:30etan

20 Musika Talde handien kontzertua // Campos Eliseos Arteria Antzokia. 19:00etan

23 Piano audizioa // La Galera. 18:30etan

27 Gitarra audizioa // La Galera. 18:30etan

29 Kantu audizioa// La Galera Auditorioa. 19:45etan

30 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

Apirila:03 Moderno sailaren audizioa. Konboak //

Bilborock. 19:00etan

03 Sinfoniko sailaren audizioa // La Galera. 19:45etan

04 Kantu audizioa // La Galera. 19:00tan

05 Sinfoniko sailaren audizioa // La Galera. 19:45etan

06 Sinfoniko sailaren audizioa // Félix Serra-no. 19:00etan

27 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

UDAL MUSIKA BANDAUrtarrila:22 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren

kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bidaia Gernikara” (LXXX. Urteurrena) // Zuzendaritza: José R. Pascual-Vilaplana. Gonbidatua: Gorka Hermosa (akordeoia) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 5 €

Otsaila:05 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren

kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Des-kubrimenduren Bidaia” // Zuzendaritza : José Rafael Pascual Vilaplana. Gonbidatua: MUSIKENEren laguntzarekin // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

19 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bi-daia Philip Sparkerekin” // Zuzendaritza: Philip Sparke // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

27 Bilboko Udal Musika Bandaren Ihaute-rietako kontzertua eta Patxi González // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Plaza Barria. 12:30etan // Dohainik.

Martxoa:04 MUSIKA-MÚSICA // Zuzendaritza: José

Rafael Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 11:00etan // 12 €

05 Bilboko Udal Musika Bandaren kon- tzertua. 2017ko MUSIKA-MÚSICA // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 11:00etan // Dohainik.

12 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bi-daia 70. Kutxara” La década prodigiosa eta Serafín Zubirirekin // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Euskalduna Jauregiko Audito-rioa. 20:00etan // 5 €

26 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bidaia memorian zehar”// Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana. Gonbidatua: Ximo Vicedo, tronboia// Euskalduna Jaure-giko Auditorioa. 20:00etan // 2 €

Apirila:07 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren

kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bi menderen arteko bidaia I” // Zuzen-daritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Sarrikoko Kontserbatorioa. 19:00etan // Dohainik.

27 2016-2017ko Neguko Denboraldiaren kontzertua. Bandarekin Bidaiatuz. “Bi menderen arteko bidaia II” // Zuzen-daritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Sarrikoko Kontserbatorioa. 19:00etan // Dohainik.

UDAL TXISTULARIEN BANDAUrtarrila:11 2 Poliedro // Garikoitz Mendizabal (txistua)

& Aitor Furundarena (akordeoia) // Eus-kalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

25 Gaztedi Dantza Taldea eta Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren Ikuskizuna // Euskaduna Jauregia. A1 aretoa. 20:00etan // Dohainik

Otsaila:08 Bilboko Udalaren Txistulari Banda eta

Uztaritzeko Txistulari Bandaren kontzertua // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik.

22 KANTALDIA Bilboko Udalaren Txistulari Bandarekin // Abeslaria: Josu Zarate; Baxu elektrikoa: Javier Fdez. de Jáuregui; Pianoa eta moldaketak: Iñar Sastre // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

Martxoa:06 Txistu eta Piano errezitala // Piano-jolea:

Mariano Santamaría // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

21 Txistuak hitz egiten duenean… Xabier Otaoleak osatutako lan berria // Eus-kalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik