uribe kostako ipuin laburren ii. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

37
2009ko maiatzean Uribe Kostako ipuin laburren II. leihaketan epaileek saritutako eta aukeratutako ipuinak URIBE KOSTAKO LABURREN IPUIN II. LEHIAKETA

Upload: egizu

Post on 10-Apr-2015

788 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketan, Uribe Kostako herritarrek parte hartzen dute. Eta aitortu behar dugu poz-pozik gaudela, 80 ipuin jaso ditugulako. Bai, iazko parte hartzea ia hirukoiztu da aurten, eta eskerrak zuei denoi eman behar dizkizuegu, idazleoi eta baita sustatze lanetan ibili zaretenoi ere.

TRANSCRIPT

Page 1: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

2009ko maiatzean Uribe Kostako ipuin laburren II. leihaketan epaileek

saritutako eta aukeratutako ipuinak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Page 2: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA Ipuinen aurkibidea

Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketan saritu ditugun lanak eta epaileen arabera onenak ipini ditugu hemen, zuen eskura. Goza ditzazuen!

Saritutako lanak:

A Kategoria: "Joe pirata eta ni" Julen Gonzalez Carbajo

B kategoria: "Zorte onak irribarre egiten dizunean" Koro Euba Higuera

C Kategoria: "Arazoak etxean" Paul Gezuraga Saitua

D Kategoria: "Itsas barreneko deia" Victoria Bengoa Ruigómez

E Kategoriako 1. saria: "Maitasuna" Leire Etxegia Mardaras

E Kategoriako 2. saria: "Itzalak" Mikel Iturbe Urretxa

E Kategoriako 3. saria: "Egun bateko poza" Uxue Zalbidea Olabarri

Epaileek hobetsitako lanak:

C Kategoria: "Aneren lehen eguna oporretan" Maddi Barrenetxea Mardaras

C Kategoria: "Azken hitzak" Oihane Amantegui Escribano

C Kategoria: "Geraxaneren maitasuna" Irati Armentia Marin

C Kategoria: "Hamazortzi" Marta Torres Aparicio

C Kategoria: "Maitasun istorioa" Amaia Bustinza Gonzalez

C Kategoria: "Ura maite" Mikel Seron Esnal

D Kategoria: "AMA-DABLAN" Ana Gonzalez Garcia

D Kategoria: "Bizitza eskukada bat dolarren truke" Maribel Anda Ugarte

E Kategoria: "Amaren bihotzerako sendagaia" Irantzu Duce Etxebarria

E Kategoria: "Ubarroiaren arrangura" Isabel Gezuraga Fuldain

Page 3: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Saritutakoipuinak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Page 4: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Hamaika urteko mutiko bat naiz Asier izenekoa. Oporretan nengoen, oso aspertuta etxean. Orduan leihotik, portuan itsasontzi pirata bat ikusi nuen. Logelatik jaitsi eta amari esan nion:

- Ama portura noa!- Bale, baina kontuz ibili.

Eta korrika joan nintzen portura. Ailegatu nintzenean piraten itsasontzira sartu nintzen nolakoa zen ikusteko. Baina piratek aingura altxatu eta itsasora abiatu ziren. Momentu batean pirata bat hurbiltzen ari zitzaidala konturatzean upel baten atzean ezkutatu nintzen. Ordu erdi bat pasatu eta gero pirata bat ni itsasontzian nengoela konturatu zen eta kamisetatik helduta altxatu ninduen. Itsas gizonek Joe kapitainari deitu zioten. Joe kubiertara atera zen eta esan zuen:

- Nor zara zu mukizu?- Ni, ni Asier naiz — erantzun nion totelduz.- Esan , zergatik zaude nire itsasontzian?- Ba, ni… ikustera sartu naiz. Itsasontziak asko gustatzen zaizkit eta.- Beno… laguntzen badiguzu, etxera eramango zaitugu. Begira, hau altxor baten mapa da. Lagunduko diguzu aurkitzen?- Bale. Eskolan, geografian mapak landu ditugu eta nik primeran ikasi ditut.

Tripulazioa eta Joe, denbora galdu gabe, ziztu bizian abiatu ziren altxorraren bila, beste pirata batzuek aurkitu baino lehenago.

Benetan harrigarria iruditzen zitzaidan nola lan egiten zuten denek. Egunak pasatzen zihoazen eta nik tripulazioarekin batera lan egiten nuen oso pozik. Baina dena ez zen alaitasuna, egun batzuetan izugarrizko ekaitzak izaten ziren. Haizea, euria, trumoiak... Egun batean 8 metroko olatuak zeuden eta Joek kamarotera joateko agindu zidan oso arriskutsua zelako. Kamarotean hotz izugarria zegoen. Nik oihal batzuk jarri nituen eta lo seko geratu nintzen, nekeak jota.

Eguerdian pirata batek esan zidan:- Asier altxatu, lan handia dago egiteko eta.- Ez, utzi bost minutu gehiago.Orduan piratak upel bat ur bota zidan aurpegira. Denek barre egin zuten eta nikberaiekin.

Kubiertara igo nintzen eta ogia eta gazta gosaldu nuen. Gosaldu eta gero kanoiak garbitzera joan nintzen. Kanoiak garbitu eta gero ekaitzak apurtu zuena konpontzen lagundu nuen. Hiru egunetan asko ikasi nuen kanoiak garbitzen, ezpata erabiltzen, belak jasotzen, eta abar.

Lana bukatu genuenean Joek lema utzi zidan eta ikusi-makusira jolastu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Bat batean begiraleak esan zuen: irla bat haizaldean!

Denok oso urduri geunden. Hogei metroko distantzian geundenean Joe, tripulazio erdia eta ni, txalupa batzuetan, igo eta, arraun eginez lehorrera ailegatu ginen.Irlan geundenean hau oso handia eta palmondoz beteta zegoela ikusi genuen. Irlan barrena

A Kategoriako saria: Julen Gonzalez Carbajo

Joe pirata eta ni

Page 5: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

sartu ginen. Joe aurretik zihoan hostoak eta zuhaitzen adarrak mozten ezpatarekin, ibilbidea irekitzeko.

Ordu luzez ibili ondoren, denok nekaporrotuta geunden. Orduan nik 0ihu egin nuen:- Hau da hau! Begira, altxorra palmondoaren azpian dago!Joek eta tripulazioak horra begiratu zuten, palak hartu eta zulo bat egiten hasi ziren.

- Kapitain, begira, altxorra urrez beteta dago. - Esan zuen tripulazioko batek.- Nola igarri duzu Asier? — Galdetu zidan kapitainak.- Bai, nola? — Errepikatu zuten beste piratek.- Oso erraza. Bakarrik interpretatu behar genuen ondo mapan jartzen zuena. – erantzun nuen.

Airean hartu ninduten eta sorbaldan eraman ninduten txaluparaino. Txalupan igo ondoren itsasontzira abiatu ginen.

Itsasontzira heldu ginenean festa itzela ospatu genuen. Denak tiroka hasi ziren zerura eta oihukatzen: Asieeer, Asieeer, Asieeer…

Joe, tripulazioa eta ni oso pozik geunden altxorra eskuratu genuelako. Baina gauzak minutu batean aldatu ziren. Urrutian beste pirata itsasontzi bat zetorren. Joek bekokia ilundu zuen eta orro egin zuen:- Nor eta bere borroka tokira, azkar! Asier, zu kamarotera joan. - Agindu zidan kapitainak.- Ez, nik borroka egingo dut zuekin. - Protestatu nuen nik.- Bale, ondo da, Joan kanoietara baina kontuz ibili, hau ez da joko bat. - Erantzun zuen kapitainak.

Denak prest zeudenean Joek esan zuen:- Hondora dezagun itsasontzi hori, tiro!Denok tiro egin genuen pistolekin eta kanoiekin eta itsasontzi etsaia hondoratzea lortu genuen.Oso pozik geunden eta Joek agindu zuen bezala nire etxera abiatu ginen. Aste bateko bidaia egin genuen eta azkenean portura ailegatu ginen.

Joek esan zidan:- Beno Asier, hemen amaitzen da bidaia. Tori hau: urre pixka bat eta nire ezpata.- Ez zenuen egin behar.- Erantzu nuen.- Bai. Zugatik izan ez balitz ez genuen ezer edukiko.- Eskerrik asko Joe. Ikusi arte!Eta horrela, iji eta aja, denok agrtu genuen elkar.

Etxera bueltatu nintzenean aita eta ama oso kezkaturik zeuden eta galdera asko egin zidaten:- Non egon zara? Ondo zaude? Zer gertatu zaizu?...Nik erantzun nien:- Itsasontzi pirata batean egon naiz eta Joe kapitainari lagundu diot altxor bat aurkitzen. Ez zidaten sinetsi baina nik egia zela banekien.

A Kategoriako saria: Julen Gonzalez Carbajo

Page 6: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Berriro ere nago lau horma zuri hauen artean, baina oraingoan desberdina da; orain, semeak eta jaio berri den ilobatxo bat ditut kanpoan itxaroten. Egia esan, ez da hori aldaketa bakarra, nahiz eta janaria beti bezain zapore txarrekoa izan.

Ai... hainbat gauza dira kontatu nahi ditudanak... eta hain gutxi da kontatzeko daukadan denbora... amak beti esaten zidan gauzak azken momentura arte uztearena kendu beharreko ohitura dela, baina ikusten duzuen bezala, berdin du zenbat denbora igaro; inoiz aldatzen ez diren gauzak dira eta.

Momentu hauetan, testamendua idaztzi beharko nuke, baina ez daukat nire semeei uzteko baliozko ezer, ezagutzea merezi duen istorio bat baizik.

Nire aiton-amonen etxean jaio nintzen, nire amak hamazazpi urte baino ez zituenean, aitarik gabe, eta oraindik ere ezezaguna egiten zaidan datua da hori. Hala ere, nire amak ez bazuen nire aitaz inoiz hitz egin ere, amamak bihotz oneko gizona zela zihoen. Nik zergatik galdetzean, nire begietan horrelako izaera ikusten zuelako zekiela erantzuten zidan, eta nireak bezalako begi berde-griseskak ez zirela familia horretakoak. Nik behin baino gehiagotan nire buruari galdetzen nion amonak ez ote zekien nire aitaren benetako izena zein zen.

Zazpi urte bete nituenean hasi nintzen eskolan, eta benetan gustuko nuen. Euskarazko irakasleak testuak egiterakoan irudimen handia neukala esaten zuen, eta bat zetorren plastikazko irakaslearen iritziarekin. Bertan, betirako lagun izango nituen Xabi, Jokin eta Idoia ezagutu nituen. Xabi, taldeko indartsuena zen, Jokin matematiketan eta zientzietan trebeena eta Itziar, nagusitan zineko izar izatearekin amesten zuen neska panpoxa zen.

Egun batean, klasetik irtetzerakoan, 14-15 bat urte genituela, emakume ijito behartsu batekin egin genuen topo. Pena handia eman zidan eta lagunei proposatu nien diru apur bat botatzeko. Hauek, lehenengo niri eta gero emakumeari begirada bat bota ostean, poltsikoetan zeukaten diru apurra atera eta, denon artean txanpontxo batzuk eman genizkion. Emakumea zeharo poztu zen eta joan baino lehen besotik heldu ninduen. Beldurra sartu zitzaidan eta askatzen saiatu nintzen, baina orduan, behartsuak irribarre egin zuen eta bizitza honetan zortea izango nuela esa zidan. Ondoren, eskua askatu eta berearekin jarraitu zuen:

-Ez egin kasurik – esan zidan Idoiak – ijito zahar hauek guztiak burutik jota daude.-Txarragoa izan zitekeen – erantsi zuen Xabierrek – beste askotan madarikazioak botatzen dituzte.

Gutako inork ez zuen gertatutakoa aipatu edo gogoratu hiru urte beranduago arte. Jokin Madrilera joango zen medikuntza ikastera. Itziarrek hiriburuz hiriburu bidaiatu nahi zuen eta famatu bihurtu. Ni eta Xabi ginen Bizkaiko herrixka txiki honetan geratuko ginen bakarrak. Berak aitarekin lan egingo zuen. Nik ez nuen inoiz etorkizunean pentsatu, baina idaztea gustuko nuen eta agian hori izan zitekeen nire lanbidea, edo bestela, beti izan nintekeen nire herriko eslkolako literatura irakasle, ez bainuen leku hura utzi nahi.

B Kategoriako saria: Koro Euba Higuera

Zorte onak irribarre egiten dizunean

Page 7: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Agur moduan, gau horretan kanpaldi bat egitea erabaki genuen, gure bizitza osorako adiskedatusuna markatuko zuena. Zoritxarrez, kanpin-dendak jarrita genituela, euria hasi zuen. Aterpe baten bila hasi ginen, baina baso erdian galduta geunden. Halako batean, abandonatutako etxe bat aurkitu genuen. Idoiak ez zuen sartu nahi, nahiz eta Xabi atea irekitzeko ahaleginetan egon kexatu orduko. Jokinek Idoia lasaitu zuen bere azalpen zientifikoetako baten bat emanez.

Sartzea lortu genuenean, Jokin eta biok goiko pisura igo ginen, beste biek beheko partea arakatzen zuten bitartean. Logela bat izan zenaren itxura zuen batean sartzean, Jokinek kaxa zahar bat aurkitu zuen eta irekitzerakoan, urrezko eraztun apain bat topatu zuen. Irribarre batekin eskaini egin zidan. Nik irribarre berarekin erantzun eta eraztuna onartu nion, betirako bere oroimenean gordeko nuela zin eginez.

Une horretan, behetik deitu gintuzten eta korrika jeitsi ginen. Xabik aurkitu berri zuen gela batean zegoen, itxuraz zaharra zen baina baliotsua zirudien kaiza baten aurrean. Hurbildu egin nintzen eta kutxa hori nola zabal zitekeen inbestigatzen egon nintzen, eraztun bat bezalako objekturen bat sartzeko moduko zulo bat ikusi nuen arte. Une batez nire eraztunari begiratu nion eta horrekin zabaltzen saiatu nintzen. Justu momentu horretan, tximista bat sartu zen leihotik eta kutxa jo zuen ni konorterik gabe utziz.

Bost hilabete eman nituen koman eta ospitalean esnatu nintzen. Aiton-amonak eta ama nituen zain. Medikuek hamaika proba egin zizkidaten, baina ez neukan inolako arazorik gorputzean. Esan zidatenagatik, hori ezinezkoa zen eta miraria izan behar zuen. Orduan, ijitoarekin oroitu nintzen eta arrazoia zuen zorte ona izango nuela esan zidanean.

Ordu batzuk geroago, lagunak etorri zitzaizkidan bisitan. Beno, guztiak ez; Jokinek Madrilera joan beharra izan zuen. Halako batean, Idoiak kutxa barruan zer zegoen ea gogoratzen nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion, baina ez zen guztiz egia.

Duela pare bat aste, kaletik nindoala, ijito koloreko emakumearekin aurkitu nintzen berriro. Askoz zaharkituagoa zegoen. Ezagutu ninduenean, irribarre egin zidan eta berarengana hurbildu nintzen. Orduan, esku bat luzatu eta nire zortea amaitzear zegoela esan zidan. Buruarekin baietz egin eta eskerrak eman nizkion.

Orain, hemen nago berriro, oraingoan azken aldiz. Eraztuna kendu eta kartazalean gorde dut istorio honekin batera. Nire semeek kutxa aurkituko dutela ziur nago, eta horixe izango da utziko diedan bakarra, ez baitdaukat diru gehiegirik.

Leher eginda nago, eta atseden hartzeko unea iritsi zait. Begiak itxiko ditut betiko, baina lasai joan naiteke.

B Kategoriako saria: Koro Euba Higuera

Page 8: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA C Kategoriako saria: Paul Gezuraga Saitua

Arazoak etxean

Kalean otsaileko haize gogor eta hotza da nagusi. Ingelesezko akademiatik etxerako bidea amaitzean Jabiren kioskoan pipa poltsa bat erosi dut, eta nire etxearen alboan dagoen plazako banku batean jan ditut, pipak etxean jan nituen azken aldian amak esan zidana gogoratuz:

-Aitzol, ez zaitut berriro etxean pipak jaten ikusi nahi. Nork pasako du gero erratza, zuk ez, ezta?

Eta esaldi horrekin zeharo konbentzitu ninduen amak. Ama oso emakume azkarra eta alaia da, baina azken bolada honetan ez dakit zer gertatzen zaion, arraro samar dago. Gero eta sarriago gertatzen dira amaren eta aitaren arteko zentzugabeko liskarrak, baina beti konpontzen dituzte haien arteko arazoak. Jadanik hutsik zegoen pipa poltsa zakarrontzira bota dut eta etxeko tinbrea jo dut, giltzak ahaztu baititut.

-Piiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii-Bai?-Ama, ni naiz, Aitzol. -Ai, Aitzol, ez dakit zer edingo dudan zurekin. Berriro ahaztu zaizu giltzak ateratzea? -Ez, ama. Nik poltsikoan sartu ditut, baina oraijn ez daude..-Ez esan gezurrik Aitzol. Beno ba, igo.

Amaigabeak diren eskailerak igo ditut,(uste dut igogailurik gabeko eraikin bakarra gurea dela) eta etxean sartu bezain laster ama agurtu eta dutxa epela hartu dut, gozo-gozoa. Ondoren, nire logelan sartu naiz, eskolako motxilaren bila, eta “fiskim” liburua hartu dut, bihar azterketa baitut. Mikelen azterketak munduko zailenak dira, eta are gehiago aurreko gaia suspendituta badaukazu, nire kasuan bezala.

Eta orain hemen nago, arkatzarik bueltak eta bueltak ematen eta Athletik-eko posterra begiratzen, guztiz “kontzentraturik”.

Aita etorri berria da, eta ateari eman dion kolpe bortitza entzunda, haserretuta etorri dela dirudi. <<Lanean arazoak izan ditu>> pentsatu dut. Aita agurtzera atera naiz, eta nire albotik pasatzean, ez dit ezer esan. Alkohol usain nazkagarria darama. Bere pausoak arinak eta urduriak dira, eta bere aurpegian amorrua ikusten da. Bai, haserretuta dago.Guztiz haserretuta.

Berriro ere nire logelan sartu naiz, orain pixka bat beldurturik. -Baina zer da hau, berriro babarrunak afaltzeko ? Kakazaharra! – entzun dut aitaren ahotsa. Sukaldean dago, dudarik gabe. -Lasaitu, Txomin – amak – atzoko afarian lapiko erdia geratu zen soberan, eta ez ditut zakarrontzira botako. -Isildu, ez duzu ezertarako balio! Egun osoa ematen duzu etxean eta ez duzu ezta afaria prestatzen!- berriro aitak.

Zaplazteko gogor bat entzun dut eta ondoren amaren negar etsituak. -Aita! – egin dut oihu, baina ez dut izan inolako erantzunik.

Page 9: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

C Kategoriako saria: Paul Gezuraga Saitua

Berriro ere zaplazteko bat entzun dut, baita amaren negar etengabeak ere. Inoiz ez dut ikusi halako liskarara haien artean. Bai, egia da sarri askotan daudela eztabaidan, baina beti konpontzen dute. Aitak ama jotzen jarraitzen du, eta ama gizajoaren oihu bakoitzak nire bihotzean aizto bat sartzen du. <<Ezin dut hau jasan, Aitzol>>. <<Nire gurasoak dira, zerbait egin behar dut>>. Ama negarretan jarraitzen du. Erabaki bat hartu behar dut. Bai, aitari aurre egingo diot. Hara noa...

Page 10: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA D Kategoriako saria: Victoria Bengoa Ruigómez

Itsas barreneko deia

Egun hartan, izugarrizko ekarpena sentitu nuen eta direnak eta ez direnak egin nituen eutsi ezineko itsasoaren deia ez jarraitzeko. Geroztik neure buruari etengabe galdetzen diot zer gertatuko zatekeen dei hura jarraituko banu. Horrelaxe sortu da kontakizun hau.

Begiak irekitzen ditut. Zarata bitxi batengatik erdi-esnatu naiz. Non nago? Ez da nire gela. Itsasoren soinu lasaigarria entzun dezaket. Harigarria. Zer gertatzen da? Leihotik eta pertsianatik eguzki-printzak sartzen dira gelan. Zer gertatzen zait? Pixkanaka-pixkanaka neure burua argitzen doa eta non nagoen igartzen dut. Gogoratzen hasten naiz, eskerrak! Beharbada estresak ahaztarazi dit, baina orain konturatu naiz. Bai, atzo oporrak hasi nituen, nire leku kutunenera etorri nintzen, kostaldera, itsasertzera.

Nahiz eta oraindik erdi lo egon, jaikitzen naiz. Goiz da oraindik, hala ere, hondartzara joatea erabakitzen dut itsas haizea hartzeko. Ordu honetan haizea goxoa izaten ohi da. Gauza pare bat hartu eta hondartzarantz abiatzen naiz itsasoa ikustera, usaintzera.

Dunatara heltzen naiz. Talaia balitz bezala, itsasoa eta hondartza osoa ikusten da hemendik. Baita uhartetxoak eta haitzak ere, itsasoa erdian. Irla batean, pikondo artean, erdi-deuseztatuta baseliza bat dago. Herritarrek asko maite omen dute, aintzina herrikoak batelez bielaz joaten ziren Itsaso eta lurraren emankortasuna eskatzera, baina egun batean bat-batean olatu erraldoiak agertu ei ziren eta txalupa guztiak hondoratu ziren, jende asko ito egin zen. Oraindik hondamen hura gogoratzen da herrian. Harrezkero inor ez da irlara bueltatu eta baseliza erortzear dago.

Azkenean oker nengoen. Haize goxorik ez dago, bero egiten du, ia-ia sargoria. Arratsaldean euria egingo du, sargoriak sarri euria ekartzen du-eta. Dunatik igotzen naiz eta hareatza zeharkatzen dut, itsasertzeraino. Lehertzear nago, izerdi-tantak sentitzen ditut bizkarretik. Bainua hartuko dut, ondo etorriko zait. Oinak uretara sartzen ditut. Hotz dago, baina aurrera!!!. Hotzikarek zeharkatzen dute nire gorputza, A ze gustura! Nire uretako betaurrekoak aurpegian, arnas sakon hartu eta barrura!!!… Beste mundu bat agertzen zait nire begien aurrean, itsaspeko mundua. Isiltasuna. Hainbeste behar nuen lasaitasuna …Alga-baso erdian aurkitzen naiz. Algak itsasoaren sonera mugitzen dira, dantzariak bezalaxe, aldi berean, olatuekin. Euren mugimendu gozoek, eztiek, erakargarriek liluratzen naute, eta barrurago, sakontasunera joateko irrika sentitzen dut. Baina arnasik gabe geratzen ari naiz eta pena handiz azaleratu behar dut, oxigenoaren bila. Fite murgiltzen naiz berriro, gehiago ikusteko, beste gauza harrigarri batzuen xerka. Aurrera noa eta anemonak ikus ditzaket, grisak, tentakulu berde eta arrosekin itsasoarekin dantzatzen. Hainbat kolorezko arrain zarabandatzen dira uretan, korrenteekin mugitzen dira. Berriro azaleratzen naiz arnasa birhartzeko baina atseden ere hartzeko. Hotza sentitzen ari naiz eta eguzkitarara joan beharko dudala pentsatzen dut. Azken begirada laburra ematen dut agur esateko. Eguzki-printzak sartzen dira itasora, hondoa argitzen dute. Itsasoko urdin sakona eta eguzki-errainuak argitsu, zurixka, hareatsu hondalera heltzen dira. Itsas barreneko deia ezin dut ekidin. Harrapatzen nau. Arnasa hartu eta urperatzen naiz, sakonago, gero eta sakonago. Nire baitan gero eta gogorrago sentitzen dut erakarpena. Ezin dut saihestu. Igo behar dut. Deialdi xarmangarri honi ez diot aurka egingo. Amore ematen dut eta urdintasunaren poderioz bat egiten dut itsasoarekin, bere erritmoa jarraikitzen dut, bere musika entzuteko ahaltasuna sortzen zait. Baina zarata berri bat ere entzuten dut, ez da itsasoko musika! Zer da hori? Ezin

Page 11: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

D Kategoriako saria: Victoria Bengoa Ruigómez

dut gehiago, haizea behar dut, nire birikiak lehertuko dira! Azalera joaten saiatzen naiz, baina itsasoak atxiki egiten nau. Beranduegi! Itsasoak harrapatu nau, sorgindu egin nau eta hondorantz igeri egiten dut. Ezin dut gehiago, arnasa behar dut, belarriek min ematen didate. Bat-batean dena ilun jartzen da, distirak ikusten ditut, nire begien erretinaren atzean izar distiratsuak ikusten ditut, nire buruaren barruan. Baina soinuak ere badaude, distirak entzuten ditut, posible ahal da? Niri hitz egiten ari zaidala ematen du baina ez dut ezer ulertzen. Dirdirak itzaltzen dira. Dena ilun dago. Guztia itzaltzen da. Dena dago beltz. Erlaxatu egiten nau, urak nire groputza inbaditzen du, nire birikiak ere bai. Iluntasun. Naretasuna.

Begiak irekitzen ditut, baina ez nago ziur esnaturik nagoen edo ez. Dena ilun dago eta baretasun handiak estaltzen nau. Inoiz baino zoriontsuago sentitzen naiz, hau da nire bizitzako momenturik gogoragarrienetako bat. Baita kezkagarriena ere. Non nago? Ez dakit. Egunsentia hasten da eta eguzki-errainuak sartzen dira. Bat-batean gogoratzen dut…ito egin nintzen!!!! Edo ez? Ez nago ziur. Hilda nago? Bat-batean isiltasun biziaren ostean zarata gogor bat entzuten dut. Lehen entzun nuen zarata berbera. Baina orain zarata ez da, hizkuntza arraro batekin nahastutako soinuak baizik. Harrigarria! Uler dezaket!!! Urrunetik itzal batzuk hurbiltzen zaizkit, itzal horiek soinuak igortzen dituzte, niri hitz egiten didate. Hurbiltzen dira, hemen daude…izurdeak dira!!! Zergatik uler ditzaket? Egunsentiaren argiarekin nire gorputza ikusten dut, baina ez da nire gorputza!! Aldatu egin da!! Izurde bilakatu naiz!!! Zer gertatu zait? Miresgarria da, baina beldurgarria ez. Beldurra sentitzen ez dudan lehen aldia. Zer gertatu da? Ulertzen hasten naiz. Horrelakoxea izango da paradisua? Itsasondoan betiko bizitzea, hori da paradisua? Eta beste delfinak, erromeria hartako itotakoak izango dira? Itsasoa maite dugunon paradisu berezia!!!

Josefinaren oroimenez

Page 12: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA E Kategoriako 1. saria: Leire Etxegia Mardaras

Maitasuna

Orain dela gutxi arte, niretzat soberan zegoen maitasuna. Ez ninduten inoiz maitasuna sentitzeko gogoek erakarri, bultzatu, inoiz ez nuen sentimendu hori bizi, inoiz ez nintzen horretan tenkatuta geratu. Orain ordea maitemindurik nago, eta maitasuna bizi nahi dut, erraietaraino bizi, sentitu. Bizitzeko gogoa dut, berarekin, ez bakarrik. Bai, maitemindurik nago, eta Maiderri esan diot, nire lagun bati.

Egunero, berak gonbidatzen nau amestera, gozatzera, orduro, minuturo berarekin. Norbaitek ongi esan zuen behin, amestea dohakoa da. Nik argi daukat amesten jarraituko dudala, inork ez dit egotziko. Errealitatean ordea, gauzak ez dira ametsetan bezain ederrak, eta askotan, jipoiak jasotzen ditugu, behin eta berriz. Horrek ostera indartsu egiten gaitu, adoretsu.

Bera nagusiagoa da, adinak ordea ez nau kezkatzen. Bere kanpoko itxurak ez nau erakartzen, izaerak baizik. Nik 14 urte ditut, eta kurtsoko mutilek, umeak izaten diraute. Bera aldiz, ezberdina da, adin kontuak direla uste dut, baina horrek bost axola dit, berak ezberdin sentiarazten nau, ez da inolaz ere umea, heldua da oso. Hamar bat urterekin ezagutu genuen elkar, udako arratsalde batean. Hasieran berak gustuko ninduen, nik ostera ez. Maite ninduela bota zidan, nik barren ez dut berak egin zuena esateko ausardiarik. Orain, damutu egiten naiz berari kasurik egin ez izanaz.

Ostiral arratsaldetik igande gauera arte joango gara Iparraldera ikastolarekin. Bigarren zikloko azkenengo bi mailok hartuko dugu parte egonaldian, beraz, bera ere egotea espero dut.

Autobusera sartu bezain alster, begirada iskina batetik bestera pasatu dut, bera tupatzeko itxaropenarekin. Noraezean zebilen non eseri ez zekiela. Maiderrek eta biok, atzealdeko eserlekuetan utzi ditugu txamarrak. Aurretik ere Maider aipatu dudala uste dut, nire laguna da, koadrilako lagunik onena. Berak mutilaguna dauka, nire “maitearen” adinekoa, lagunak dira biak.

Nahiago izan dut nire “maitearen” izenik ez aipatu, orain ordea Gorka deitzea nahiago dut.

Beñatek eta Maiderrek, nahiko denbora daramate elkarrekin, konfidantza asko dute elkarrengan, horrexegatik, Maiderri, Gorkarena kontatu diot, Beñaten laguntzarekin dena errezagoa izan dadin. Egia esan, hainbeste pertsona tarteko, ez dut uste ezer onik gertatuko denik, baina Maiderrek berarengan konfidantza izateko agindu dit, eta arrazoia du, horixe egingo dut. Orain itxarotea besterik ez zait geratzen.

Bidasoa erreka pasatzen ari gara dagoeneko, parajea ederra da, baina pena da, errekak ateratzen duen hots lasaia entzun ezin izana. Horretan pentsatzen nagoen bitartean, Maider Beñatekin joan da atzeko eserlekura, bakarrik geratu naiz. Ez dira segundu asko pasa, Gorkak ea eser zitekeen eskatu didan arte. Naturaltsaunez jokatzea erabaki dut, urduri jarri gabe, baina zaila da maitasun bihotz-taupadak kontrolatzea.

Irrifarra ezin dut ezkutatu, eta Gorkak gogoko duela dirudi. Hitzegiten hasi gara, mihia trabatu egiten zait, Gorkak farre egiten du. Leihora begira jarri naiz disimulatzeko helburuarekin. Pixka bat lasaitu naizenean, beraengana itzuli dut begirada, bere begi berde ederretara. Gogoko dut

Page 13: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

E Kategoriako 1. saria: Leire Etxegia Mardaras

kolorea, berdea, belar freskoaren antzekoa. Lotsa alde batera utziz, hizketan hasi gara berriz, solasaldia luzea egiten ari zait, baina gustura nago berarekin.

Aterpetxeko zaindaria gure esperoan zegoen iritsi garenerako. Bakoitzak bere geletara jo dugu. Zorionez Maiderri eta bioi elkarrekin suertatu zaigu.

Dagoeneko ilundu da zeru garbia, izarrak ari dira agertzen, zapai beltzean, eta ilargia dotore agertu zaigu. Giro ederra dago kanpoan egoteko. Irakasleek musika jarri dute, Ken 7-ren Ilargia abestia ari da bozgoragailuetatik irteten. Maider, Beñatekin ari da dantzatzen, gerritik heldurik daude, goxo-goxo. Maiderrek, Gorkarekin dantzatzera joateko keinua zuzendu dit, eta bilaka ari natzaio, baina ez dut inon aurkitzen. Topatu dut bai, baina beste neska batekin dago, Na-na-na-na-na-na-na-na ari da abesleriaren ahotik ateratzen, une ederra da askorentzat, niretza ostera ez. Gorkak bere ezpainak hurbildu ditu Leirerengara, eta emeki-emeki muxuka hasi dira.

Hala ere, egunero berak gonbidatzen nau amestera, gozatzera, sentitzera, eta hori da txarrena, oraindik maitemindurik nagoela.

Page 14: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA E Kategoriako 2. saria: Mikel Iturbe Urretxa

Itzalak

Atearen danbatekoa agur modura lagaz irten zen etxetik. Gizonezkoak, alkoholaren eraginez kostata jaitsi zituen eskailerak, uneoro horma oratzen saiatuz. Haserre bizian zegoen, aurpegia bera itxuraldatzearen punturaino.

Kaleak argi artifizialekin egiten zuen dir-dir gizonezkoa kalera irten zenerako, aspaldi baitzen eguzkia ezkutaturik. Sigi-sagan, mozkorraren ibilera traketsarekin ekin zion tabernara hurbiltzeari, ahotik madarikazioak botatzen zituen bitartean. Satsaz beteriko kale kantoiak gurutzatu zituen, kalekatu goseti, zorigaiztoko jonki edota putazale amorraturen baten babesleku perfektuak izan zitezkeenak.

Argi gutxidun pub ez gomendagarri horietako bat zen taberna hura, hutsik zegoena momentu hartan. Bertako atetik sartu bezain laster, barra herdoilduaren ostean zegoen tabernariak betiko tragoa atera zion, ez baitzen antzeko egoeran zetorren lehen aldia. Ondoren, horrelakoetan beti egiten zuen legez, tabernariak ezer galdetu gabe, gizonezkoa hasi zitzaion istorio osoa kontatzen, entzule inprobisatua ahotik zerion alkohol kiratsari aurre egiten saiatzen zen bitartean.

-Emakume guztiak urdanga zikinak besterik ez dituk.

Tabernariak, esaldi hori aditzera ohiturik, entzun ez balu moduan egin zuen, edalontziak trapuarekin sikatzen zituen bitartean, ondo baitzekien kontalariari ez zitzaiola gustatzen moztu edo komentariorik entzutea.

-Gaur, berriz ere, bera jo beste erremediorik ez diat izan -jarraitu zuen gizonak-. Nik eramaten diat dirua etxera, nik egiten diat lan. Horrenbeste eskatzea al duk etxera heldu eta lasai deskantsatu ahal izatea? Ez diat ulertzen, ezin diat ulertu. Lanegun gogor baten ostean, ez al diat merezi ganorazko afaria, erre gabekoa, akaso garagardo bat? Ba bera, ez duk izan gai ezta hori egiteko. Zein izango zuan heure eta neure egoera, gu ez baginak gai soldata etxera eramateko? Berak ez zeukak ardura hori, eta neuri esker jaten diagu biok! Esker txarreko bizkarroi nazkagarri bat besterik ez duk.

Edandako lehen basoaren buruan beste bat etorri zen eta ondoren beste bat. Azkenik, erdi zorabiatuta altxatu zen aulkitik, “Apuntatu ezak nire kontuan” botaz tabernariari.

Urduritasunaren ondorioz, mendeak iruditu zitzaizkion minutu batzuk ibiliz heldu zen kotxera, baita bertan sartu eta martxan jarri ere. Berdin zitzaion mozkortuta egotea, gai baitzen gidatzeko, egoera okerragoetan baitzegoen gidatuta, inolako arazorik gabe. Gidatzeak eta batez ere, bigarren mailako errepideetatik abiadura handian joatea gustukoa zuen, adrenalina askatuz. Hausnartzeko aukera ere ematen zion, izatez, beti izan baitzuen gustukoago pneumatiko erre eta gasolina usaina, uharketan harriek sorturiko uhin zirkularrak baino.

Hiritik atera zen, ohiko semaforoan, gaueko ordu txiki horietan kleenexak saltzen zituen errumaniarrari muzin eginez, aurretik kotxerako bidean, arrosak opatzen zebilen txinatarraz paso egin moduan.

Page 15: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

E Kategoriako 2. saria: Mikel Iturbe Urretxa

Autobide eta kamino nagusietatik ibili ostean heldu zen horren gustuko zituen errepide galduetara. Ilargiak kolore gris zurbilez tindaturiko hainbat pinudi beltz, zelai berde eta herrixka bukolikotatik igarotzen zebilen.

Motorraren burrunbak giroturik -hori baitzen gidariaren aburuz kotxeak izan zezakeen musikarik gozagarriena- hasi zen pentsatzen. Amorru bizian zegoen bere andrearekin, ez al zuen honek ulertzen eskaturikoa? Emazteak horrela eskertzen al zion jasotako fideltasuna, edota eguneroko ogia?

Zuen haserrearekin, bere andrea ez zen beste edozein emakumerekin larrutan aritzeko ordaintzeko prest zegoen; bere pisu osoa jarriko zuen bere gainean, emazteak horrenbeste gorroto zuen moduan; emaztearekin inoiz probatu gabeko praktika sexualak egiteari ekingo zion, inolako goxotasun, erruki edo duda izpirik gabe; hitz zikinak esan, irainak ere botako zizkion prostitutari, zergatik ez. Gustura geratu arte.

Atoan pasatu zen gizonezkoa, baina, bere pentsamendu lizun sadiko horrek sorrarazten zion irribarre triunfante horretatik malko mikatzetara, alkoholaren eraginez erreakzioa handituz. Bere semea edo alaba izango zatekeenaz ere gogoratu zen, bere andreak haurdun zegoela galdu zuena. Kolpe gogorra izan zen hura bikotearentzat, umea, bikoteak zituen arazoen konponbidea zela konbentzituta baitzegoen, itxaropentsu. Hala ere, ezbeharraren ostean, gizonak ez zuen haurgaltze hura bere emazteak jasotako astinduen ondorio zela ikusi nahi izan, andreak berak, nahita abortatu zuela konbentziturik zegoelako, berari, aita izango zenari, ahalik eta min handiena sorrarazteko.

Burutik pasa zitzaion nolakoa izango zitekeen bere bizitza inoiz izan ez zuen umearekin, bere emazteak eman nahi izan ez zion umearekin. Iraganarekin ere nahasten zituen sasioroitzapenok, gogoan baitzuen zelakoak izan ziren bere orduko neskalaguna emazte bihurtu zeneko lehen egunak, aspaldiko garaiak, garai ederrak. Horren zaila al zen familia zoriontsu bat desiratzea, haurtzaroan etxean ezaguturikoaren moduan?

Baina, bere pentsamenduen itsasoan murgilduta zebilelarik, bidegurutze batera hurbiltzeaz batera, ez zuen garaiz ikusi kurbaren ostean ertzainek jarritako alkoholemi kontrola, eta berau ekidin asmoz, bolanteari bortitz bezain trakeski eragin ostean kotxearen kontrola galdu zuen. Errepidetik irten eta ezin izan zuen ezer egin gainera zetorkion arbola saihesteko; bete-betean eta aurrez-aurre jo zuen autoak pinu sendoa.

Kontroleko ertzainak heldu orduko odol hari fin bat erortzen hasia zitzaion jada bizigabeko aurpegian zehar. Ertzainek, walkie-talkiea hartu eta suhiltzaile eta osasun zerbitzuari pasa zieten abisua, gorpua kotxetik atera eta, itxura guztien arabera ematen zuena berretsi zezaten, gidaria hilik zegoela alegia.

Gidariaren emazteak oparituriko eskumuturreko erloju apurtuak, bost eta erdiak markatzen zituen.

Page 16: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA E Kategoriako 3. saria: Uxue Zalbidea Olabarri

Egun bateko poza

Istripu madarikatu hura izan nuenetik, nire bizitza erabat aldatu egin zen. Pixkanaka-pixkanaka, nire egoeran zeuden beste pertsonekin elkartzen joan nintzen, betiko lagunak alde batera utziz. Guztiok genituen kezka berdinak, arazo berdinak, zailtasun berdinak… azken batean, hau izan zen elkartu gintuena eta besteengandik desberdintzen gintuena.

Atzo, dena aldatu egin zen. Lagun guztiok, Larunbatero bezala, metroko plazan elkartu ginen. Joseba izan zen lehenengoa, bere aulki gurpildunarekin. Ondoren, Ane heldu zen bere txakurra eta makilarekin. Hamar minutu igaro zirenerako han geunden guztiak: Joseba, Ane, Miren, Kepa, Igor eta seiak.”Gaztelu”tabernara joaten geunden bitartean, obratan zeudela ohartu ginen. Oso urduri jarri nintzen, azken bolada honetan gero eta zailtasun gehiago ditugula lekuetara joateko konturatu nintzelako. Guztiok daukagu gero eta beldur gehiago, batez ere, Igorri, pasa den Ostegunean gertatutakoa ikusi ondoren. A ze nolako sustoa! Paseatzen gindoazela, aulkiaren gurpila alkantarila ireki baten barruan trabatu zitzaion eta buruz behera lurraren kontra jo zuen. Zorionez, hiru puntu baino ez zizkioten jarri bekokian eta ez zen ezer garrantzitsurik gertatu. Hori bai, susto galanta izan zen berarentzat eta baita guretzat ere ezin genuela ezer egin ikusita. Hori izaten da beti txarrena: besteak lagundu ahal ezina.

Baina atzo, dena desberdina izan zen. Bat-batean Joseba altxatu ,bere aulkia besoetan hartu eta obrak oinez zeharkatu zituen, Ane izan zen hurrengoa, makila alde batera utzi eguzki betaurrekoak kendu eta zeharkatzen hasi zena. Ezin nuen sinetsi!

Pentsatu nuen, haiek zutik jartzeko gai baziren ni ez nintzela gutxiago izango. Pixkanaka-pixkanaka, oinak sentitzen hasi nintzen. Hura bai sentimendu atsegina! Arineketan zutitu eta nire gogo guztiekin korrika zeharkatu nituen obrak. Nolabait, librea nintzela sentitzen nuen. Guztiak barrez eta algaraka hasi ginen elkarri besarkatuz pozaren-pozez, berriz, pertsona arruntak sentitzen baiginen.

Baina poza pena bihurtu da gaur goizean, esnatu eta dena ametsa izan dela konturatu naizenean. Penaren ondoren ezustekoa etorri da. Aulki gurpilduna ez zegoen nire ohearen ondoan, goizero egon ohi den lekuan.

Ametsaren erdia gezurra eta beste erdia ote zen, ba?Ez, azkenean amets osoa gezurra. Aitak, ni esnatu baino lehen, konpontzera eraman omen ohi du aulkia; eguerdian ekarriko omen du. Hemen nago ni bitartean, ohe gainen eserita, nire ibilgailuaren zain. Hala ere, ezin dut ukatu bart gaueko ametsa ederra izan denik. Baina ederragoa egia izan balitz.

Page 17: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Aukeratutakoipuinak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Page 18: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

C Kategoria: Maddi Barrenetxea Mardaras

Aneren lehen eguna oporretan

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Pi-Pi, Pi-Pi...

- Iratzargailu madarikatua!!- ahaztu egingo zitzaidan amatzea eta 7:00etan altzatu nau, hau amorrua!!

Hori nire oporretako lehen eguna zen, eta ikusten duzuenez, ez nuen oso ondo hasi. Nota onak atera nituen matematika arloan izan ezik, eta horregatik gurasoek oporretara nora joango ginen aukeratzeko aukera eman zidaten. Ez nekien oso ondo nora joan, baina hondartza izan behar zuen derrigorrez, uda baita berdina hondartzari gabe.

Eskailerak korrika bateam jaitsi nituen, iada ez nintzen logura eta sukaldera abiatu nintzen.

- Kaixo ama, zer dago gosaltzeko?- Baina Ane, ez zara gogoratzen ez daukazula klaserik?- esan zidan amak harriturik.- Bai, noski, gogoratzen naiz! Baina iratzargailu madarikatua iratzarri egin nau eta orain ez naiz logura!- Beno ba ea gogoratzen zaren aitari esateko iratzargailua desprogramatzeko, ah! Eta gozaltzeko arrautza frijituak eta laranja zumoa dago.- Ongi! Ze gozo...

Amak ba zekien arrautza frijituak oso gogoko nituela. Ama gaixoa! Berak ez zituen oporrak hartzen abuzturarte, baina aita bai, maisua zen eta. Dutxa bat hartu nuen, hortzak garbitu, orraztu eta jantzi egin nintzen. Hori egiteko bi ordu eman nituen, baina denbora soberan nuen, neskekin 11:00etan geratu bainintzen. Hondartzara joango ginen! Urteko lehengo bainua...irrikitan nengoen une hori gozatzeko. Oraindik bi ordu nituen eta denbora pasatzeko telebista piztu eta hau ikusten eman nituen bi orduak.

Hamaikak bost gutxi ziren eta ni ba nengoen bankuan itzaroten. Lehenengo Aintzane etorri zen, gero Zuriñe eta ostean denak batera: Goizane, Amaia, Haizea, Eneritz, Ihartze...

Denak geundenean, hondartzara abiatu ginen. Hondartzarako bidean denek pozez txoratuta geunden eta ezin genion hitzegiteari eutsi.

Behingoz, hondatzara heldu ginen, lekua bilatu, toailak jarri eta ondore, batzuk uretara joan ziren, beste batzuk lehenengo krema bota eta falta zirenak eguzkia hartzera jarri ziren.

Nik krema jarri eta segituan, Goizanerekin joan nintzen bainu bat hartzera. Goizane nire lagunik onena zen, betidanik ezagutzen nuen eta oso konpontzen nintzen berarekin, neska atsegina eta barregarria zen eta oso majua. Ura hotza zegoen baina jasangarria zen. Poliki-poliki sartu nintzen baina bat-batean, Amaia ura botatzen hasi zen eta guztiz busti ninduen.

Denbora dexente egon nintzen uretan eta atera nintzenean beroa izugarria zen. Toailan etsan eta Goizanerekin musika entzun nuen. Gero berriz uratara bueltatu nintzen beroa jasanezina zelako eta ondoren dutxetara joan nintzen, iada 15:30k ziren eta etxera joan behar nintzen jatera. Batzuk etxera joan ziren ni bezala eta besteek bokata bat ekarri eta hondartzan geratu ziren.

Page 19: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Etxera bueltatzean aita janaria prestatzen zegoen:

-Kaixo aita, bueltan nago!-Ondo pasatu duzu hondartzan?-Bai, noski, nola ez! Ura ez dago bero baina batean sartuta epeltzen joaten da. -Ah! Ane, gauzatxo bat, iada erabaki duzu nora joan nahi duzu?-Ba....pentsatzen egon naiz Goizanerekin eta biak akordio batera ailegatu gara...-Eta? Nora ba?-AUSTRALIARA!!! Bidai izugarria izango litzateke: Goizanerekin paseoak ematen, kanguroak ikusten, koalak.....Zer iruditzen zaizu?-Ane! Gauza bera pentsatu genuen ama eta biok! Ideia bikaina iruditzen zait!

Hau esan, aitari besarkada bat eman eta Australiara joango ginela esan genuen, eta esan beharra daukat nire bidaiarik hoberena izan zela.

C Kategoria: Aneren lehen eguna oporretan

Page 20: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

-Alaitz, iritsi naiz laztana! Alaitz? Etxean al zaude?

Telefonoko argi gorri batek mezu berria zegoela adierazten zuen. Gehiegi pentsatu barik hau entzuteko botoiari sakatu egin zion Mikelek:

-Kaixo Mikel... barkaidazu ezer esan gabe joan izana baina, ez naiz gai sentitzen hau guztia zuzenean esateko... harriturik harrapatuko zaituela dakidanez, hasieratik azalduko dizut den-dena.

Azken aldi honetan, gure artekoa nahiko arin doala iruditzen zait, eta ez nago ziur etorkizun hau nahi dudan. Oso nahasturik nabil. Barkaidazu horrela uzteagatik baina ez dut bestelako irtenbiderik aurkitu eta… bueno, ez dut uste berriz ikusiko garenik, Koldorekin joango bainaiz New Yorkera bizitzera… bertan benetan nahi dudan bizitza aurkitzeko itxaropenarekin.

Jakin ezazu hau ez dela bat-batean hartutako erabakia, baina ziur nago biontzako onena izango dela…

Nire bizitzako momenturik onenak zurekin pasatu ditut eta ez ditut hauek inoiz ere ahaztuko. Nire bihotzean egongo zara betiko eta gertatzen dena gertatzen delarik, jakizu izugarri maite izan zaitudala, benetan!

Mikel telefonoari begira geratu zen inolako mugimendurik egin gabe. Behin eta berriz entzun zuen mezua gertatzen ari zenaz ohartu gabe. Amesgaiztoa izango ote zen? Ez, errealitate bortitza baino ez…

Golpe arin eta bortitz batez, telefonoa lurrera bota zuen, eta horrekin batera, egurrezko mahai txikiaren gainean zeuden lorontzi eta paperak. Milaka zatitan puskaturiko kristal zatiak Mikelen oinazpietan zabaldurik geratu ziren, honen bihotza bezala.

Telefono mobila hartu zuen eta Alaitzen telefono zenbakia bilatu zuen bertan ahalik eta lasterren, honi deitzeko.

-Pii , Piii, Piii, Piii…-Bai?-Alaitz!-Mikel… mesedez ez egin hau dena baino zailagoa.-Baina zer zaude egiten Alaitz? Zer gertatzen da zure guraso eta lagunekin? Eta…-Mikel, nahikoa da! Esan behar nizuna esan dizut jadanik eta asko sentitzen dudan arren ez dut erabakiz aldatuko. Banoa Mikel, betiko.-Baina… -Agur, hegazkina hartzeko zorian nago, beti gogoan izango zaitut.

Konturatu baino lehen, deia moztu egin zen, milaka amets apurtuz. Gertuen zuen aulkian eseri egin zen, gertaturikoari bueltak ematen. 19 urte zituztenetik maitatutako neskak, 6 urte elkarrekin egon ondoren, bere lagun minenarekin batera zihoan Ameriketara, agurtzeko aukerarik ere eman gabe.

Hainbat egun, hile eta urtez ibili zen Mikel Alaitz burutik kendu ezinean, goizero batera dantzatzen zuten abesti hura behin eta berriz entzuten.

C Kategoria: Oihane Amantegui Escribano

Azken hitzak

Page 21: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Azkenean, ekaineko arratsalde epel batean Nahia ezagutu zuen, Alaitz burutik guztiz kenaraztea lortu zuen neska bakarra. Mikel benetan maitemindu egin zen neskaz eta elkarrekin bizitza berri bati ekin zioten.

Hauek zeramaten bizitza, Mikelek Alaitzekin zeramanarekin aldenduta zeharo ezberdina zen. Lantzean behin zinemara joan ohi ziren, film erromantikoak ikusi eta itzuli bat ematera. Mikel zoriontsua zen, Alaitzekin zena baino askoz gehiago ere. Bazirudien bihotzean barneraino sartuta zuen orratza dagoeneko atera zuela.

Dena den, harreman berria ikaragarri ondo zihoan. Nahia ederra zen, xarmagarria eta oso sentibera. Itzelezko erraztasuna zuen bere sentipenak adierazteko, ondorioz, arratsalde asko igaro izan zituzten bakoitzak zituen arazoez hizketan. Mikelek pila bat maite zuen Nahia, eta oso harro zegoen berarekin egoteaz. Lagunen batek Nahiari desatsegina zen zerbait aurpegiratuz gero, hor zegoen beti Mikel zaindari, neskatxari segurtasuna igortzeko.

Urte ugari pasatu ziren horrela, garai gozoak, momentu onak eta dibertigarriak, hodei batean bizi zirela zirudien. Baina edonork dakien legez, barearen ostean ekaitza etorri ohi da, eta hala gertatu zen kasu honetan,denbora gutxi batez izan arren. Mikelentzat, ekaitzak Alaitz zuen izena.

Izan ere, Nahiak, ezusteko gisa, laugarren urteurrena ospatzeko bidaia erromantiko bat antolatu zuen, Kubara hain zuzen ere. Bertan hondartza harrigarriez gozatzeko aukera izango zuten, ez balitz Alaitzgatik izango.

Aireportutik irteterakoan topatu zuen Mikelek ile beltzeko neska ezagun bat, bere eskuan maleta handi bat zeramana:

-Alaitz! Zeu al zara?-Mikel Aspaldiko!! zenbat denbora elkar ikusi barik.-Bai. Neskalagunarekin etorri naiz, honek gure urteurrenagatik bidaia bat oparitu dit eta. Hura Nahia da, maletak biltzeko itxaroten dabilena. Datorrenean izango duzu berarekin mintzatzeko aukera eta…-A, neskalaguna duzu… ba bueno tamalez… joan beharra dut. Etxera bueltatu behar dut eta…bueno badakizu ezin dudala hegazkina galdu, New Yorkera itzuliko bainaiz laster…-Alaitz, hegazkina laster aterako da eta… Mikel¿-Koldo… ee bueno joan behar gara. Agur.-Mikel itxaron! Mikel!!-Alaitz jadanik ahaztu egin, zaitut ulertzen duzu? Oso txarto pasatu nuen denbora luze batean zehar, baina orain benetan zoriontsua naiz.-Baina Mikel asko damutzen naiz! Eta gainera…

Mikel Nahiari begiratu eta honen ondora joan zen Alaitzek esaten zionari kasu egin gabe.

-Joan gaitezen maitea. Ez dut ezergatik dudana aldatuko.

Neskalaguna eskutik heldu eta maletekin batera ,gertatutakoa ahaztuz, paradisu tropikal hartara irten ziren opor ikaragarri batzuk igarotzeko proposamenarekin , eta hala izan zen.

C Kategoria: Azken hitzak

Page 22: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA C Kategoria: Irati Armentia Marin

Geraxaneren maitasuna

Txikitatik izan naiz oso neska irribarretsu eta alaia. Baserri batean bizi nintzen nire guraso eta nebarekin batera. Gainera, familiako txikiena naizenez apur bat mizke hazi ninduten, izekoen begikoena bainintzen. Haurtzaro ezin hobea igaro dut Garazi nire lagunminarekin batera bihurrikerietan eta betidanik hainbat maite izan dudan Markeli zelatan. Markel, txoraturik naukan auzokidea da, izan ere hain da ederra ….Begi berdeko mutil errubixoa da benetan atsegina. Dena zen ezin hobea. Tamalez zenbat aldatu ahal diren gauzak hain epe laburrean!

Geraxane dut izena eta 14 urteko neskatsa naiz. Ile gorria dut begi marroi berdeskak eta nahiko baxua naiz nire adinerako. Guztia hasi zen orain dela hilabete gutxi gora behera. Orduantxe erabaki nuen, Garazik aholkaturik, Markeli mezu bat bidaltzeko garaia zela, denbora asko neraman bere atzetik, mutiko horrek tentelduta ninduen. Horrexegatik, afal ostean, arkatza hartu eta beragatik sentitzen nuena idazteari ekin nion. Hurrengo egunean, jolasorduan, Garazirekin batera gelara sartu eta mezua bere motxilan sartu nuen. Paper batean idatzi beharrean SMS baten bidez idatz nezakeen baina bi aste neramatzan mugikorrik gabe, mendira joan ginen azkeneko egunean, praken atzekaldeko poltsikoan sartu nuen, baina nola ez, lapraz egin eta ipurdiz erori nintzen, igartzekoa da nola amaitu zuen mugikorrak. Beraz, gurasoek urtebetetzerarte ez didatela mugikor berria erosiko esan zidaten. Hurrengo egunean, eskutiz bat topatu nuen mahaipean eta klaseak amaitzean Garazi eta biok nire etxera joan ginen, mezua irakurtzeko irrikitan baikeunden. Baina ez zen guk pentsatzen genuen mezu erromantikoa, bertan zioenak bihotza erdibitu zidan, ez ninduela maite esaten zuen Aitziberrekin irteten hasia zela eta berataz ahazteko.

Hurrengo asteetan zehar ez nintzen neska bera izan beste mundu batean nengoen, nire irribarrea desagertu egin zen, gainera, gurasoekin liskarrak izaten hasi nintzen noten beherakada zela eta.

Arratsalde hartan, Garazik bere etxera gonbidatzeko deitu ninduen, susmo txarrak zituela esanez. Garaziren hitzek asko nahasi ninduten:

-Geraxane ez al zaizu arraroa iruditzen inork ez jakitea Aitziber eta Markel elkarrekin ateratzen daudela? Klasekideekin hizketan ibili naiz eta horren berri zuten bakarrak Maitane eta Arrate dira Aitziberren lagunik onenak hain zuzen ere.

Agian Garazik arrazoia zuen, agian dena Aitziberrek asmaturiko istorioa zen. Baieztatzeko, hurrengo egunean, Markel leihotik zelatatzen ibili nintzen, baina desengainua hartu nuen. Markelen etxera Aitziber sartzen ikusi nuen, agur nire itxaropen guztiei.

Egun batzuen ostean, Markel hurbildu zitzaidan egun haietan oso goibel ikusten ninduela esanez, eta horrela berriketan hasi ginen. Galdetu nion ea zelan zebilen Aitziberrekin, berak ordea berarekin ez zebilela erantzun zidan:

-Baina zure etxean sartzen ikusi nuen.

-Noski Geraxane! Matematika gainditu gabe utzi dut eta berak klaseak ematen dizkit.

Page 23: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

C Kategoria: Geraxaneren maitasuna

Argi zegoen beraz, Garazi zuzen zegoen, Aitziber ere Markelen atzetik zebilen, berak lapurtu zuen Markeli idatzi nion mezua eta berak idatzi zuen nire mahaipeko eskutitza. Garaziri berehala kontatu nion gertatutakoa eta arratsalde artan SMS bat bidali nion Markeli Garaziren mugikorretik, hasierako mezu berbera. Berak bidali zidan mezuak asko hunkitu ninduen:

‘Geraxane betidanik maite izan zaitut,

txoraturik nauzu,

hain zara atsegina eta panpoxa..

Ez duzu parekorik!!!

Izarretatik distiratsuena zu zara.

Hitz hauek ez dira aski zugana sentitzen dudana adierazteko.

Beraz, nirekin ateratzera gonbidatzen zaitut, SMS baten ordez aurpegira esan ahal izateko.

Zer iruditzen zaizu larunbatean zinera bagoaz?’

Pozez saltoka nengoen. Azkenean heldu zen egun nagusia. Gauza eder pila esan zizkidan, zineman besarkaturik ikusi genuen beldurrezko pelikula bat eta amaitzeko parkera joan ginen, bertan musukatu ginen, ondoren etxera eraman ninduen. Zalantzarik gabe hura izan zen nire egunik onena, baita nire gaurik txarrena ere ordea. Gau osoa sudurretik odolka igaro nuen, sukar altuarekin, orban gorriak atera zitzaizkidan gorputz osotik, ez nuen jateko gogorik, besoetan mina nuen eta beraz, oso ahuldurik nengoen. Egoerak ez zuen onera egin, bi egun barru ospitaleratu ninduten. Bertan esan zidatenez odoleko minbizia dut, hau da, leuzemia.

Gaur martxoaren 24a da eta goizean bisitan etorri zait familia, oso aurpegi tristeak zituzten eta begiak malkoz beteta. Ondoren, Garazi etorri da eta azkenik arratsaldean Markel. Markelek goxo-goxo esan dit belarrira hain atsegin dudan esaldia ‘Maite zaitut’, jarraian musu eman dit. Denbora gutxi bizi izan naizen arren, momentu ahaztezin ugari bizi izan ditut. Ez dakit zenbat falta zaidan, heriotza gertu dut, nahi nuen guztia lortu dut ordea, eta egun hauetan zerbait ikasi badut hauxe da:’Maitasuna da gogor egiten gaituena, maitasuna da bakearen erantzuna’.

Idazteari utzi behar izan diot bat-batean argia joan baita, jende askoren ahotsak entzuten ditut nire inguruan pixkanaka isilduz doazenak, hemendik aurrera ez dakit zer gertatuko zaidan…

Page 24: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Hamazortzi urte.Askatasuna.Bizitza edozein modutan bizi ahal izateko momentua.

Bizitzan zehar betidanik nahi izan nituen hamazortzi urteak, eta han nintzen ni goizeko bostetan nire etxeko atariaren aurrean negarrez, gau hartan gertatutako guztia birpasatuz eta nire buruari galdezka zergatik ote ziren gauza horiek gertatu. Zergatik? Han nintzen ni, bakarrik; bakarrik nire hamazortzi urte madarikatuekin.

2009ko urtarrilaren 30a, nire urtebetetzea. Eguna beste edozein egun izango balitz modukoa hastera nindoan nire ama posez eta irribarretsu nire logelan sartu zen arte. Momentu hartan ohartu nintzen nire hamazortziak prest zeudela eta handik askea nintzela edozein gauza egiteko, baina bereziki edateko, erretzeko eta etxetik alde egiteko. Nire gurasoek egun ona bidali eta atseginak eta zorionak eman ostean etxetik atera nintzen nire lagunekin topatzeko prest. Harrotasuna nire gorputz osoa osatzen zuen nagusitasuna, alaitasuna eta nahasgarritasunarekin batera. Guztion zorionak jaso ostean, egun horretatik aurrera egin ahal izango genituen ekintza guztiak planeatu genituen, bereziki oporrak. Aste Zurian kostaldeko herri txiki bateko kanpinera joatea erabaki genuen lau egun igarotzera. Lau neska eta lau mutil, guztiok batera 2 kanpin dendarekin bakarrik abiatuko gienen, gainera nire lehenengo aldia izango zen lagunekin oporretan nindoala, barnetegiak kontuan hartu barik, noski. Horregatik gauza guztiak antolatzen hasi nintzen aste zuria baino bi aste lehenago, horrela egun horretarako dena prest neukan eta lehenago izandako urduriak kontrolatzeko gai nintzen.

Arratsaldeko hiruretan geratu ginen motxilak Gaizka eta Andereren kotxeetan sartzeko, baina beti bezala jendea berandu iritzi zen, horregatik bostak arte ez gienen herritik atera. Kostaldera eramaten gintuen errepidea hartu eta 2 ordu geroago bertan geunden. Hango guztia zoragarria zen, behintzat momentu hartan horrela iruditu zitzaidan. Gure partzela itsasoaren ondoan zegoen eta handik olatuen soinuak entzuten genituen. Kanpin dendak atera eta bata bestearen aurrean kokatu ostean eta gure motxila guztiak ondo gordeta zeudela ikusterakoan, herritik buelta bat ematera abiatu ginen. Jakin gabe, izugarri handia zen herri batean geunden. Kaleak jendez gainezka zeuden eta bereziki politak ziren etxe gehienak, horrek asko harritu ninduen, betidanik bizi izan nintzelako herri itsusi batean non eraikin garaiak baino ez zeuden. Taberna bat aurkitu genuen kanpina eta herriaren enparantza elkartzen zituen bidean zehar eta bertan gelditu ginen zerbait hartzera. Sartu bezain laster gazte talde handiak topatu genituen eta bat-batean gazte galanta bat nirekin hizketan hasi zen. Bere lagunak aurkeztu zizkidan eta nik nireak. Hamabi pertsona geunden orain elkarrekin eta haiek gu bezala oporretan zeudela kontatu ziguten. Lau mutil ziren, ni baino bi edo hiru urte nagusiagoak guztiak eta laster gauen geratzeko eta elkarrekin aritzeko erabakiak hartu genituen. Bingenek, nirekin hizketan gehien zebilen gazteak, herrian bertan etxe bat zuela esan zigun eta bertara gau hartan joateko aukera eman ostean baietza argia eman genion, ez baikenuen inolako planik gau hartarako.

Iria,Leire eta hirurok kanpinera goiz bueltatzea erabaki genuen, gure lagun berrientzako dotore jartzeko nahietan. Andere eta Aritz, aldiz, elkarrekin geratu ziren bertan beste mutil guztiak Bingenen etxera abiatu zirenean. Guztiok elkartu ginen hamarretan Bingenek gure bila etorri zenean eta bere etxera hurbildu gintuenean. Etxea izugarri handia zen eta festa bat antolatuta egongo balitz moduko apainduraz apainduta zegoen. Sukaldea janariaz eta alkoholaz hornituta zegoen eta egongelan mila tabako-kutxa aurkitu genituen. Gau hartakoa bai festa handia izango zelako sentsazioa nuen.

C Kategoria: Marta Torres Aparicio

Hamazortzi

Page 25: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

C Kategoria: Hamazortzi

Ardoa, garagardoa, vodka, patxarana, whisky, likoreak … denetarik hartu genuen gau hartan tabakoa eta porroak erretzen genituen bitartean, baina egia esanda ez zidan arduratzen, adin nagusikoa nintzen, nahi nuena egiteko gai nintzen. Jolasetan hasi ginen hamabiak batera eta konturatu gabe Bigenekin batera bere logelan amaitu nuen. Oso zorabiatuta sentitzen nintzen eta ez nintzen gai gauzak ondo pentsatzeko ezta nire estimuluetara erantzuteko ere, horregatik ez nuen inolako trabarik egin besteen ondotik aldendu ninduenean. Ohean eserita geundela bera erretzen jarraitzeko kementzen ninduen, nik ezetza eman arren. Orduan nigandik gero eta hurbilago jartzen ari zenean konturatzerakoan handik alde egitea erabaki nuen, baina ezinezkoa zen, atea itxita zegoelako. Urduriak eta beldurrak nire gorputz osoa osatzen zuten. Atea irekitzen edo botatzen saiatu nintzen, baina ez zuen ezertarako balio izan kanpotik itxita baitzegoen. Bere eskuak nire gorputza ukitzen hasi ziren, ni, aldiz, haiengandik alde egiten saiatu. Arratsalde hartan jarritako soinekoa kentzeko ahaleginak egiten zituen, lortu arte. Beldurtuta nengoelarik, ezin nuen oihukatu eta ez nituen behar besteko indarrak bera nire gainetik kentzeko. Momentu hartan gogoratu nuen nire amak beti esandako guztia, egunero gauetan ateratzen hasi nintzen momentutik emandako aholkuak, baina bereziki bat. Ez zaitez inoiz bakarrik geratu ezagutzen ez duzun pertsona batekin.Eta nahi edo ez nahi ez nuen Bingen ezagutzen.Baina han nintzen ni, bakarrik, nire amaren aholkuak kontuan hartu barik, betiko modura. Malkoak nire aurpegia busti zuten eta orduan nire lehenengo hitzak esateko ahaleginak egin nituen. -Ez mesedez, ez!

Bakarrik hori esateko gai izan nintzen. Orduan, izugarrizko mina nabaritu nuen nire barnealdean, bera nire gorputzaren gainean zegoelarik. Ez nintzen gai bere begietara begiratzeko eta negarrak ez zidan bere aurpegia ikustea uzten. Agian 30 minutu baino ez ziren izan, baina niretzat 30 ordu izango balira bezala igaro ziren mina gelditu zen arte eta bera nire gorputzetik aldendu zen arte. Orain edo inoiz ez, izan zen pentsatu nuen gauza bakarra. Ohetik altxatu, nire arropak hartu eta lurrean botata kotxe baten giltzak ikusi nituen, horrek handik urrunera joateko beharra eragin zidan. Pentsatu barik giltzak hartu eta logela hartatik korrika batean urrundu nintzen, ustez bera nire atzetik etorriko zela. Egongelan bakarrik 4 pertsona zeuden, Bingenen lagunak eta Leire. Laurak lurrean etzanda, laurak batera, laurak hutsik zeuden botilaz inguratuak. Non ote ziren besteak? Baina ez neukan denborarik ezta gogorik horretaz arduratzeko. Etxeko atea zeharkatu eta kotxerantz abiatu nintzen korrika batean. Ez neukan gidatzeko baimenik, azterketa gainditu ez nuelako, baina banekien egiten. Etxerainoko bidea hartu nuen eta bi ordu ostean etxeko atarian nengoen. Kotxea herriko leku ageri batean utzi nuen, konturatu barik norbaitek bere lapurketa salatuko zuela eta ni izan nintzela lapurra, baina berriz ere, horrek ez zidan arduratzen.

Etxeko atarian ezeri. Atariko atearen leihoan nire islapena ikusi. Islapena nazka eman zidan. Nire gorputz osoa nazka ematen zidan. Ni nazkagarria nintzela sentitzen nuen denbora guztian, ez nekien nolatan nire lagunekin pasatuko nituen lehenengo oporraldiak amesgaizto batean bihurtu ziren. Orain ondoan behar nituen nire lagunak, orain ondoan behar nuen nire familia, baina ez. Bakarrik nengoen. Bakarrik nire hamazortzi urterekin eta nire buruan abesti baten zatia baino ez:

“Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min handia egiten duten egiak eta ispilu faltsu horretatik kendu dut nire begirada, ez zaidalako gustatu orain ikusten dudana. Baina gaur ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO”

Page 26: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA C Kategoria: Amaia Bustinza Gonzalez

Maitasun istorioa

Nola jakingo nuke nik, umea izanik, hain garrantzitsua izango zenik nire bizitzan? 11 urte nituenean hasi zen guztia…

- Krabelinak mahai horren gainean nahi ditut! …mahai-zapi hori ez dator bat aulkien tapizeriarekin…!-esaten zien amak zerbitzariei.

Ama emakume antolatua zen eta ez zitzaion ezer lekuz kanpo ikustea gustatzen. Amak ilea gariaren kolorekoa zuen eta ongi itxuratutako kizkurrak sorbaldatik jausten zitzaizkion ur-jauzi baten antzera. Bisaia zurbila zuen eta begiak, urdinak. Azala argia izateak, aberatsa zinela adierazten zuen. Horregatik, gizon eta emakume beltzaranak gure etxean egiten zuten lan dirua irabazteko.

- Rosalie andereñoa, jantzi hau ipini beharra duzu jairako. Gurasoek lagunak gonbidatu dituzte festara.-Esan zuen Griseldak.

Griselda, etxeko zerbitzaria zen. Beltzarana zuen azala, beste guztiak bezala, baina bihotza, urrezkoa. Griseldaren sudur zuloak nireak baino askoz ere handiagoak ziren, eta hortzak zuri-zuriak zituen.

Jaialdia, aitaren postu igoera ospatzeko zen. Baina aitaren lana zela eta, baita ere, etxez aldatu beharra genuen. Aita garrantzizko negozio gizona zen eta inoiz ez zuen denborarik izaten lana ez zen ezertarako.

Oraindik ez dizuet nitaz hitz egin. Ni neska polita nintzen; azala elurraren kolorekoa nuen eta orezta txikiak nituen marfilezko bisaian zehar. Nire begi urdinak amaren begiekin bat zetozen baina nire ilea, ordea, haritzaren kolorekoa eta leun-leuna zen.

- Hau Rosalie da, nire alaba.-Esan zion amak emakume gazte bati.- Hau Thomas da, nire semea.-Erantzun zion emakumeak irribarre batekin.- Nire alabak pianoa ederto jotzen du.-Esan zuen amak harro.- Bai? Ba nire semeak biolina jotzen du.-Erantzun zuen emakumeak.Amak irribarre faltsu bat bota zion.- Rose, joan zaitez Thomasekin jolastera.-Esan zidan amak azkenean.

Thomas, 11 urteko mutiko baxua zen. Bere begi berdeek aurpegi zurbila argitzen zuten. Irribarre polita zuen Thomasek; hortz zuriak perfektuki lerrokatuak zituen. Irribarre egiten zuenean, elutxak sortzen zitzaizkion masailetan. Bere ile marroiak, belarriak ezkutatzen zizkion.

- Nahi al duzu zerbait erakustea?-Esan zidan bat batean.- Noski.- Esan nion irribarre eginez.

Etxetik atera eta ondoan zegoen kala batetara eraman ninduen.

- Ze polita!Ez nekien hemen kala bat zegoenik!-Area guztia txirlaz beterik zegoen.

Thomasek, lurretik txirla bat hartu zuen. Bere eskumuturretik soka bat askatu eta txirla sokan jarri zuen lepoko gisa. Ondoren, lepoan lotu zidan idunekoa.

Page 27: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

C Kategoria: Maitasun istorioa

Irribarre egin nion eta momentu batez bata besteari begira geratu ginen, denborak inolako axolarik izango balu bezala.

- Rose! Zertan ari zara hor?! Begira ezazu zure jantzia, areaz beterik dago!-amak eskumuturretik heldu eta etxera eraman ninduen.

Ez nuen Thomas berriz ere ikusi.

Nire bizitzarekin jarraitu nuen. Eskola amaitu ondoren, Nueva Orleans-era joan nintzen bizitzera 1948an; 21 urte nituen dagoeneko. Antzoki batean egiten nuen lan obrak interpretatzen. Egun hartan, Peter Panen antzerkia estreinatzen zen eta nik “Campanilla”-ren papera egiten nuen.

- Campanillak lagunduko dizue, nahikoa da hauts magiko gutxi batzuk botatzea eta hegan egingo duzue!-esan zuen Peter Panek.- Hemen dituzue hauts magikoak!-esan nuen nik.

Antzerkia bukatu zenean, kamerinora joan nintzen aldatzera. Norbaitek atea jo zuen.

- Aurrera.-Esan nuen gauzak batzen nituen bitartean.

20 urte inguru zituen mutil altu bat sartu zen. Begi argiak zituen eta ile marroia.

- Kaixo. Lagundu zaitzaket?-Esan nuen nik.- Kaixo Rose.-Esan zuen berak.

Momentu horretan, ez nuen jakin nor zen mutiko hura baina orduan, irribarre egin zuen bere hortz perfektuak erakutsiz. Masailetan elutxak sortu zitzaizkion eta orduan konturatu nintzen.

- Thomas…-nire lekuan gelditu nintzen lepotik zintzilik nuen lepokoa eskuaz laztanduz.

Mutilaren begietara so egiten nuen bitartean, malko bat nire aurpegitik irristatu zen. Mutikoa niregana hurbildu zen eta besarkada handi bat eman zidan.

- Desagertu egin zinen, Thomas, ez zintudan berriz ere ikusi!-esan nuen negar malkotan.- 10 urte pasa dira, Thomas, 10 urte!!- Badakit, Rose, badakit…Lasai…-esan zidan mutikoak buruan muxu emanez.- Alde egin zenuen!-esan nuen haserre baina negarrez.- Baina ez dut berriro egingo. Hemen nago. Aurkitu egin zaitut eta ez zaitut berriro utziko.

Page 28: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Arratsaldeko 14:00-ak ziren eta aireportuan geunden familia osoa: Luis, Pello, Maria Jose eta laurok. Saharar baten zain geunden. Hegazkina atzerapenarekin zetorren eta oso urduri geunden denok.

Azkenean Loiuko aireportu gainean agertu eta lurreratzen hasi zen hegazkina. Hainbat saharar hasi ziren hegazkinetik jaisten eta ez genekien Brahim nor zen. Denak pistan bildu eta gero autobusean igo eta aireportuko harrera lekuraino iritsi ziren.

Ume batek ere ez zekien norekin joan eta Brahim oihukatzen hasi ginen. Berehala haur txiki eta argal bat guregana hurbildu zen. Oso pozik geunden denok bera ikusita eta aurkezpena egin ondoren etxerantz abiatu ginen.

Brahim-ek ez zion uzten leihotik begiratzeari. Oso harrituta zegoen, inguruko koloreekin liluratuta: belardi eta mendi berdeak, teilatu gorriak … Etxera iritsi eta sartu bezain laster, logela eta gauzak prestatu genizkion. Bitartean etxe osoa arakatzen ibili zen gure lagun sahararra kontu handiz.

Bat-batean komunetik garrasi izugarri handia entzun zen eta arineketan joan ginen. Bertan zegoen Brahim ur-txorrota zabalik eta hari begira. Ezin zuen sinetsi, ura eskura zeukan nahi zuenean beste edonora joan beharrik gabe.

Eguerdia arin pasatu zen eta bazkaltzen hasi ginen. Lehenengo platerra pasta zen eta bigarrenez ahate paparra genuen. Oso arraroa iruditu zitzaion bazkaria. Berak kontatu zigunez, bere herrian cus-cus-a jaten zuten eta guk jarritako pasta ez zuen gustuko. Bigarren platerra, berriz, izugarri gustatu zitzaion, Sahara aldean jaten duten gamelu haragia oso gogorra baita.

Brahim-ek gaztelera oso gutxi zekien baina pixkanaka hitz egiten hasi zen. Gainera euskara pixka bat ere irakatsi genion. Arratsalde horretan sendagilearenera eraman genuen osasun azterketa egin ziezaioten.

Ume sahararra adi-adi zegoen medikuei begira. Ez zuen ulertzen zergatik zeramaten amantal zuria. Ambulategitik atera eta segituan farmaziara joan ginen hainbat sendagai erostera. Geroago, Galea-ko gotorlekura joatea erabaki genuen.

Horrantz gindoazela hondartza ikusten gelditu ginen. Harea leku zabalean ikusita, Saharako basamortua eta bere familia gogoratu zituen Brahim-ek. Egunen batean itsasoko ur guztia senide eta herrikideei eramatea gustatuko litzaiokeela kontatu zigun.

Ilundu egin zuen eta etxera joan ginen afaltzera. Primeran pasa genuen mota guztietako istorioak eta kontuak kontatzen afaldu bitartean. Gaueko hamaika eta erdiak aldera ohera joan ginen. Hurrengo eguna igandea zen eta Plentziara joan gintezkeela pentsatu genuen.

Goizeko hamarretan esnatu ginen guztiok Brahim izan ezik. Hain eroso zegoen lotan ezen ez zuen esnatu nahi.

C Kategoria: Mikel Seron Esnal

Ura maite

Page 29: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Egun horretan Plentzia eta Urduliz bisitatu genituen. Ondorengo asteetan ia egunero Fadurako igerilekuetan egon ginen sartuta, izan ere, uretan jolastea ikaragarri atsegin zuen. Uda osoa arineketan, ia konturatu gabe, pasa zitzaigun eta tamalez azkeneko eguna iritsi zen. Maletak egiten lagundu genion Brahim-i pena handiz.

Oraindik etxean, aireportura joan baino lehenago, gure laguna komunean sartu eta asko luzatzen ari zela konturatuta ea arazorik zegoen ikustera joan ginen. Atea zabaldu eta hara zer topatu genuen: Brahim ur txorrota kentzen saiatzen ari zen bere herrian ura noiznahi izateko eraman nahian!

C Kategoria: Ura maite

Page 30: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA D Kategoria: Ana Gonzalez Garcia

AMA-DABLAN

Etxera itzuli zen, 17 urte pasatuta, porrot eginda, baina berak ez zekien artean. Bazirudien atzo bertan izan zela, arratsaldero, eskola amaitu eta gero, labarrean zehar hondartzaren mendebaldeko alderaino jaisten zirenean; bidean barrena harriak hartzen zituzten, harririk lauenak, gero uraren gainetik harriak saltoka ibilarazteko; beti galdu egiten zuen, ia-ia gauza guztietan galtzen zuen, baina jakin bazekien barru-barruan bera txapelduna izango zela.

Erabakia hartuta zeukan, beka lortzeko eskolan senperrenak egin behar zituen; horixe zen bere aukera bakarra unibertsitatera joan eta herritik ihes egiteko; herrikoa ez zen berarentzat; baserria helbururik gabeko eta esperantzarik gabekoentzat zen; bera arrakasta lortzeko jaioa zen, bera arkitekto ospetsua izango zen, eta den-denek beraren zerbitzuak lortu nahiko zituzten; gizaseme aberatsa bihurtu nahi zuen,eta emakume panpoxen batekin, bere mailakoa zena, ezkondu. Eta horrelaxe egin zuen; ikasi eta ikasi, egunez eta gauez, eta bere gurasoek jo eta ke, bizitzeko beharrezkoa zena semeak falta ez zezan. Hasieran latza izan zen oso; enpresa txiki batean oinarrizko enplegua erdietsi zuen; orduak eta orduak eman zituen lanean, eten gabe, eta horrela berehala enpresaren goiko mailara iritsi zen. Hala eta guztiz ere, gehiago nahi zuen, askoz ere gehiago eta hamaika enpresatan lortu zituen enpleguak ziztu bizian interesik gabekoak ziren berarentzat. Arrakasta handiagoa nahi zuen, jenderik ospetsuenarekin harremanetan jarri, etxe are handiagoa eduki, emakumerik ederrena albo-alboan eduki, autorik erakargarriena eduki, eduki eta eduki… Inguruan zeudenen eta herrikoen inbidiak piztu... Herrian bizi zeneko berak zeukan bekaitza telebistan jende ospetsua ikusten ari zela. Ahalegin guztiek emaitzak eragin zituzten. Nahi zuen guztia bereganatu zuenean, finkatuta zegoenean, jende guztiak bera kontuan hartu zuenean, guztien ahotan zegoenean, herrira itzultzeko unea zela erabaki zuen, jendea seko harrituta uzteko, eta apalarazteko.

Luxuzko hotel batean erreserbatu zuen logela, herritik 70 kilometrora; gurasoen baserria gau batzuk egiteko ez zen behar bestekoa; ez zuen pentsatu gurasoen sentimenduetan hezi zen lekuari mespretxu egiteagatik, gurasoak gutxietsiagatik.

Azken jaguar-modelo batean sartuta , kostaldearekiko paralelo zihoan errepidean barrena gidatzen zuen; bere aurpegian irribarre txiki bat aterako zuen haurtzarorako oroitzapenik ezin zuen gogoratu, ezin zuen bertako jendeaz eta lekuaz herrimin batere izan, bere herrian arraotza zen.

Herrian sartu baino lehen, hondartzaren bidean gelditu zen. Autoa geratu egin zuen; sentsazio bitxi batek aterarazi eta hondartzan zehar osteratxoa ematen hasi zen. Udaberriko arratsalde gozo-gozoa zen; eguzkia goian, eta izpien ondorioz, itsasoak distira egiten zuen. Oharkabean labarrerantz bideratu eta gora begiratu zuen; bai, oraindik Pelloren etxea hortxe zegoen, beti bezala. Ziur asko bertan bizitzen jarraituko zuen, izan ere, bizitzan inoiz ez zuen jomuga handirik izan; mutil zaharra izango zen, eta etxeko ohiturekin jarraituko zuen, lurra eta abereak. Pentsamendu horiek bidean gora sigi-saga joateko bultzatu zuten; ziur zegoen, Pello zur eta lur geratuko zen bera ikustean, makurtuta sentituko zela ziur zegoen. Baserrira heldu zenean, atzo izango balitz bezala gogoratu zuen; hala ere, handitu eta berriztatuta zegoen; ingurua ederki zainduta. Baserriaren atzean ezti, mermelada eta barazkien ontziz beteta mahai bat, den-denak etiketa berdinarekin: “produktu ekologikoa” eta ondoan lagunaren izena. Etxearen inguruan zebilela ahotsak entzun zituen; hurbildu eta bizimodua aldatuko zion irudia ikusi zuen;

Page 31: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

D Kategoria: AMA-DABLAN

antzinako adiskidea, Pello, 4 urteko bi umetxorekin marrubiak biltzen ari zirela, beraiei nola batu, nola moztu eta nola utzi otzaran erakusten zien; marrubi gehienak, ordea, azkenean umeen ahoetaraino heltzen ziren. Halako batean, emakume baten ahotsa entzun zen: “denok askaltzera”; baserriaren atarian bi emakume zeuden, batak lagunaren ama ematen zuen, bestea, askoz gazteagoa, agian lagunaren emaztea, erretilua zeramana. Oihuka eta barrezka, pagoaren azpian elkartu ziren. Askaldu, hitz eta barre egin bitartean umeak handik eten gabe jira-bira eta algaraka zebiltzan poz batean.

Denbora luzean egon zen irudiari begira; buelta eman eta hondartzarako bidea hartu zuen. Itolarria nabaritu zuen eta ez zekien zergatia. Bat-batean azken urteetan egindakoak eta lortutakoak ez zeukala garrantzirik konturatu zen; hark guztiak ez zeukan baliorik; ezta berak ere. Hondartzara helduta itzulirako bidea hartu zuen, hondartzara mendebaldeko alderantz; bitartean harriak hartu zituen, lauenak eta heldu zenean batzuk bota zituen; 3 salto, 4 salto, ai ene!!! 7 salto. Inoiz ez zituen 7 salto lortu. Bihotza ukabil batean sartuta eduki zuen. Zer egin ez zekiela gelditu zen, pentsamenduak trumilka zetozkion. Mobila atera eta deitu egin zuen: “Ama, neu naiz, hementxe nago, etxera itzuli naiz.

Page 32: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA

Zuhaitzen azpian, parke batean non zerua ikustea zaila baita. Hortxe dago bera, urteek higatuta lurrean tinko iltzatuta dagoen banku batean, etzanda . Alboz, gabardinaz jantzita eta maletín fin bat lagun. Han, bankuaren magalean egon zen ordu txikietara arte begiak bildu gabe. Azkenik lortu zuen ametsen atetik sartzea, eta orain hasi da mugitzen pixkanaka-pixkanaka. Arraro samar sentitzen da bere egoeraz ohartzean. Orduan burua leku batetik bestera astintzen du, baina berdin dio, aments sakon batean ari dela ematen du.

Urrun geratu dira garaiak non amak esaten zion gizon ikasia izan behar zuela, bera inoren mende ez egoteko. Ondoegi jaso zuen amaren mezua, eta horrela ikasteari ekin zion, gelditu ezinik, bere buruaren jabe betiko izateko asmoz.

Bai, urrun, oso urrun, urrunegi esango nuke nik, ailegatu zela, Wall-street-era heltzeraino, Burtsa dagoen lekuraino, mundua zuzentzen duen eremu eraginkorreraino. Broker-en artean itzal handikoa, dohain ugariko langilea, britaniarren hitzetan lepoko zuri horietakoa.Inbertitzaile guztiek ahotan zeramaten bere izena eta berarekin, ez beste batzuekin, nahi zituzten harremanak izan bere poltsikoak husteko eta haien aberastunak bere esku uzteko. Konfiantza itsua berarengan. Eta berak konfiantza hori itzultzen zien dirutan, dolarretan edo eurotan edo dena delakotan.

Baina garai latzak etorri ziren eta irabaziak galera bihurtu ziren, poza tristezia, arrakasta suntsipena. Eta sutsuki ekin zion inbertsio errentagarrienak eta arriskutsuenak lortzeari, oiloa zizare bila nola, halaxe hasi zen aztertzen bera, kotizazioz kotizazio, akzioen salmenta-kopuruz kopuru, finantza-txostenez txosten… Baina alferrik, emaitzek bere horretan jarraitzen zuten. Berdin zen bera onenetariko bat izatea. Dena gorriz marrazten zen burtsako panel hartan: emaitzak ezin ziren, txarragoak izan. Enpresa gehienen kotizaziak amilduz joan ziren elur-jausi bailiran. Pirritan aldapan behera, eta bere bidetik topatzen zuten guztia irensten zuten.

Orduan bere burua, kanpoko presioengatik zirkuito elektrikoa nola, halaxe hasi zen bere burmuina, txinpartaka, suziriak bezala. Guztia barrutik, eta txapliguak desagertzean, argirik gabe, iluntasun soil batean murgiltzen zen. Eta belztasun horretan ez zekien nor zen, zer zen ezta sikiera non zegoen ere.

Ilunpe horren ondorioz, eman zion atsedena bere gorputzari parkeko bankuak, etxe bihurtuta. Orain ez dago argirik bere barnean, eta suziri galdu batek burmuina zeharkatzen dion momentu horrexetan konturatzen da desideratzen zuen bizitza ez dela sentitzen duena. Burua galduta ere, badaki zer ez duen nahi baina ez dago ziur nahi duenaz.

Altxatzen da bankutik, kostata. Bi eskuekin eraman du ilea atzerantz, luzatzen du bere gabardina gaueko zimurrak desagerarazteko asmotan, baina, ahaleginak ahalegin, tatuaje gisan geratzen zaizkio. Ez da ezertaz oroitzen, eta maleta ireki duenean, zerbaiten bila bere ezinegona lasaitzeko, ez du ezer konprenitzen, bakarrik hizkiak, hitzak, zenbakiak, baina esanahirik ez. Orduan ibiltzen hasten da nora ezean, asaldaturik. Begiak mugitu egiten dira, norbaiten bila, zerbaiten bila, baina ezaguna. Orduan, gero eta asaldatuago, nahastuago, suntsituago bizkortu egiten du ibilera. Parkeen lasaitasunetik ohianera: kale erraldoiak, kotxe erraldoiak, eraikin

D Kategoria: Maribel Anda Ugarte

Bizitza eskukada bat dolarren truke

Page 33: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

D Kategoria: Bizitza eskukada bat dolarren truke

ikusezinak bere osotasunean etxe-orratzak, eta jendea inurriak bezala edonon. Eta dena amilduz doa, gure lagunaren burua ere bai. Eta suziri galdu bat bere barnean lehertzen denean konturatzen da zirrikitu nimiño bat irekitzen dela. Hain juxtu, lipar horretan argi-ispilu bat sumatzen denean berak muzin egin dio orain arte bere bizitza izan denari jarraitzeari.

Kale basati haien artean etxe pisudun bateko atarian dagoen plaka batek bere arreta erakarri dio:WRITER. 20 th floor. 6D door.

Gure laguna idazle baten bila sartu da beirazko igogailu erraldoi hartan. Segundo batzuen buruan gizon baten aurrean dago.

-Zer nahi duzu? Galdetu zuen ustezko idazleak.-Sor iezadazu pertsonaia bat nire baitan kokatzeko, eta antolatu nire bizitza guztia, sor nazazu paper zuri bat banintz bezala-Ez dut ulertzen. -Enkarguzko eleberri bat baina nire izenean. Ez dut bizi izaterik, nor naizen jakin gabe. Txikitan gogoko nuen nire aitaren lanbidea izatea, itsasontzi nimiño batean arrantzale.-Baina nongo arrantzalea?-Ez dakit.-Agian lepokoan daukazun dominak lagunduko dit zure bizitza berriari gaztetako oroitzapenen bat ematen.-Bermeo jartzen du, baina zer da hori?

Idazleak bete zuen gizonaren ezusteko nahia. Esku artean zeukan bere eleberria gure gizonak. Irakurri ahala konturatu zen bere gorputza puzten zela puxika baten moduan. Yadanik itsasgizona zen. Itxi zituen bere begiak eta olatuen zurumurrua sartu zitzaion belarrietatik. Ur gaziaren usainak, kresalarenak, hezetasunarenak estali zuten guztia, itzala bera irentsi arte.

Etxerako bidean, beldurrak airean ez zebilen, hegazkinez joan arren. Gurpil sorgindu hartatik lortu zuen ihes egitea. Gutiziaren bitartekoa izatetik aske sentitzera.

Orain, herri arrantzale horretan bizi du bere bizitza, handia bere txikian. Eta oraintxe hasi da bere oroimenaren argazki guztiak berreskuratzen.

Page 34: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA E Kategoria: Irantzu Duce Etxebarria

Amaren bihotzerako sendagaia

Atzo ama ikusi nuen negarrez, bere begietatik malkoak isuri egiten ziren gure etxe ondoko parkean dagoen txirristatik jaisten naizen abiadura berdinean. Afalorduan izan zen, aita urritizkinatik deitu zuenean, amaren ahots gozoa bapatean dardarka somatu nuen eta handik gutxira negar hasperenak. Zer gertatzen zitzaion galdetu nionean, berak lasai egoteko, buruko mina besterik ez zuela erantzun zidan eta gauero lez ipuina kontatu eta besarkatu ninduen.

Aitak kanpoan lan egiten du, eta ostiralero etxera dator, bera da egun horretan ikastolara bila datorkidana. Zorioneko eguna!Uste dut badakidala zein den ama hain goibel egotearen arrazoia, ez dut uste buruko mina denik, gainera buruko mina ez al da aspirinarekin sendatzen? Baliteke, buruko mina baino bihotzeko mina izatea eta horretarako ez dago aspirinarik, bai ordea sendagai miragarri bat, baina non bila dezaket?

Gaur osteguna da, egun bat besterik ez da geratzen aita berriz gure artean izateko, ostirala noiz iritsiko den irrikitan nago! ama gaur ere burumakur ikusten dudan arren, noizean behin irrifarretsuren bat ateratzen zaio, nire irtenaldiekin.Amatxok aitatxoren antzera lan asko egiten du, andereñoa da bera, ni ere handia naizenean bera bezalakoa izan nahi dut, andereñoa, baina baita ere medikua, ileapaintzailea, dendaria, ai ene! ez dakit nik hainbesterako denbora izango dudan.

Heldu da azkenik hainbeste espero dudan eguna! Gaur andereño Itzik “ostirala iritsi da, iritsi da ostirala, .......” abestiarekin agurtzen gaituenean, han izango dut nire zain aitatxo, irrifar zabal batekin eta besoak parez-pare zabalik ni hartzeko. Eta horrela gertatu da, aitatxo ikusi bezain pronto lasterka joan naiz berarengana eta berak bere beso sendoekin airean hartu nau.-zer moduz nire damatxoa?-galdetu dit oraindik oinak lurrean jarri gabe ditudanean.-Ondo aita!-erantzun diot segidan. Orduantxe gogoratu dut orain dela egun batzuetatik hona buruan darabildana.-Aitatxo ba al dakizu zuk nola sendatzen den bihotzeko mina, amatxo aspalditik dabil buruko mina duela esaten, baina nik uste dut bihotzeko mina duela, ia beti triste-triste dagoelako.-Umm! Ez dakit nik ba! Zergaitik ez goaz amatxoren bila, ea Donostiatik ekarri diodan sendagai apartak behingoz osatzen duen bere bihotz gaixoa?-Ongi da aita!-erantzun diot nik jakinminez, zer izango ote da aitatxok ekarri duen sendagai hori?

Autoz, amaren lantokira heldu garenean, ama une horretan atetik agertu da, ikusi gaituenean zur eta lur geratu da, ez zuen ba holakorik espero. Autotik jeitsi gara eta hirurak hurbiltzen gindoazen einean amaren aurpegia argituz joan da, ekaitzaren ostean eguna argitzen den moduan. Aurrena aitak bere besoekin inguratu du eta aurpegia estaltzen dion ilea alde batera bota du emekiro, ondoren musu bat oparitu dio ezpainetan. Horren ostean aitak zerbait esan dio belarrira, nik entzun ezin izan dudan zerbait, baina hori esan eta ama gorritu da baita poztu ere. Orduan hirurak autoan sartu eta etxera abiatu gara.

Page 35: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

E Kategoria: Amaren bihotzerako sendagaia

Gabaz aitaxo nire logelan sartu da gaur berak kontatuko dit ipuina, ez du amak bezain ondo kontatzen baina atsegin dut, ipuinak asmatzen primerako baita. Ipuina amaitu duenean amaren bihotza osatu duen sendagai magiko hori zein den galdetu diot, irrikaz negoen jakiteko eta. Hori galdetu eta jarraian nigana makurtu da eta adatseko ilea alde batera eramanez, ezpainak nire ezkerreko belarrira ekarri ditu eta poliki-poliki eta goxo-goxo zera esan dit: “ILARGIRAINO ETA BUELTAN MAITE ZAITUT”

Page 36: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

URIBEKOSTAKO

LABURRENIPUIN

II. LEHIAKETA E Kategoria: Isabel Gezuraga Fuldain

Ubarroiaren arrangura

Gure itsaso gaixoa gaixotuta dugu. Guk, hainbeste maite dugunok, kupida sentitzea baino ezin dugu...ai ene! Dena den, hau ez da solasalditxo honen ardatza, ez. Neure burua aurkeztuko dizuet: ubarroi muttoduna nauzue, Abran bizi izan nintzen hegazti eder bera. Maiz, ibaitik behera zetorkidan soinua entzuten nuen: zoaz, zoaz, zoaz, zoazzz... Bere oihartzunak gauero kulunkatzen ninduen. Aitortu beharrean nago aspaldian irriki bat neukala, hots, bizi lekuz aldatzea. Baina ez nuen Bizkaiko kostaldea begi bistatik aldentzerik nahi izan, biziki atsegin bainuen. Eta ez pentsa sekula hemendik ez naizela mugitu, ez, sasoi batean esparru zabaletatik ibilitako ubarroia naukazue eta.

Egunero arrangura berari eusten nion: aurkitu nahi zaitut, non zara? Aizue, itsasoko aromak neureganatu nahi izan nituen, baina geroago eta gehiago ahaleginduz, are gehiago samintzen nintzen. Nire bizitzaren iluntasunean hilotza izango ote nintzen beldurrez nengoen, zu aurkitu baino lehen ikusgarria den ortzia betirako urruntzearen beldur. Nahiz eta haizeak zutaz zekartzan aztarnak arakatu, ezin zintudan irudikatu, zure ahotsa banuen ere, nire izatasunaren erruz agian ezin nuen zugana hurbiltzerik lortu.

Eta azkenean...topatu zintudan! Itsasoak, amorante haserrekor baten antzera, itzelezko danbadak ematen dizkizun arren, hala ere, hor zaude, erne, zutik...Ez dakit oroitzen zaren zure gailurrera iritsi nintzen egunaz, zure azala zapalduz, zure arkaitzen gainetik lehenengoz hizketaldi bat izan genuen une hartaz, zu sendo, ni izerdi patsetan. Berehala belarren artean lokartu nintzen, zoriontsu, baketsu... eta bien bitartean, kaioak, gudaroste zuri-gris baten modura, ubarroi ausart honen itzalaren zelatari izan nituen, zu zarelako beraien gotorlekua.

Entzun dudanez, badira urte piloa marroiz jantzitako gizonak lehorretik zugaino heldu zirela; gaur egun harri batzuk besterik ez badira gelditzen ere, gizakiaren eraginaren seinaletzat hartu behar ditugu. Zorionez, itsasoak, zure maitale leialak, haiek kanporatzea lortu zuen, bestela jarraituko omen zuten.

Aaaaaa !!! Hemendik goitik ura garbi-garbi ikusten dut, zaborrik gabe, turkesa gardena, olatuen joan-etorria baino ez, saminak eta ezbeharrak aldenduz, gizakien inolango jazarpen gabe... Orain bai, orain bai dela zoragarria hemen bizi ahal izatea, Bizkaiko itsas-ertzean, betiko zurekin IZARO IRLA !!!

Page 37: Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketako lan sarituak & aukeratuak

Eskerrik askoproiektu honetan lagundu diguzuen guztioi, eta nola ez, parte-hartzaile guztiei!

Lan guztiak Creative Commons lizentzia honen pean geratuko dira: Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Unported.

Honekin egileek espreski baimentzen dute lanak edozeinek kopiatzea, banatzea, jendaurrean hedatzea edota lan eratorriak egiteko erabiltzea, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortu eta eratorritako lana baldintza berdinetan banatzen badu.

Informazio gehiago:http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu