unitate didaktikoa ikt

7
UNIBERTSOA EZAGUTZEN SARRERA: Gure objektu digitala Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzenduta dago. Jarduera honen helburua ikasleentzat ariketa digitalizatu bat sortzea da eta era berean, ikasleak informazioa haien kabuz eta IKT-en bitartez bilatzera animatzea. Eskola 2.0ren ikaskuntza prozesuekin oso lotuta dago. Eskola 2.0 gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKT-ak heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz horniturik. Helburu nagusiak ikasle nahiz irakasleen IKT trebetasunak garatu eta klaseko metodologia aldatzea dira; lan dinamikoa, parte-hartzea eta ikastetxe lankidetza sustatuz. Jarduera Natur zientzietako ikasgaiarekin lotu dugu, ikasleentzat gustuko ikasgaia izaten baita. Beraz, jarduera digital hauek garatzerakoan Natur zientzietako konpetentziak eta IKT konpetentziak garatuko dira. Jarduera sinpleak dira eta ez dute ezagutza informatiko handirik eskatzen, hasiera edo tarteko maila bat da. Ikasleek jarduerak burutuko dituzte irakasleak sortutako blog batetan. Blog horretan ikasleei jarduerak burutu aurretik jarraitu beharreko pausoak azalduko zaizkie. Jardueren gaia Unibertsoa eta eguzki sistema izango da. Jarraian, gure sekuentzia didaktikoaren nondik norakoak azaltzen dira eta honi oinarrizko curriculum diseinuaren arabera nahiz eskola 2.0ren mekanismoaren arabera dagozkion konpetentzia, helburu, eduki eta ebaluazio irizpideak.

Upload: irakasleberritzaileak

Post on 25-Jun-2015

635 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: UNITATE DIDAKTIKOA IKT

UNIBERTSOA EZAGUTZEN

SARRERA:

Gure objektu digitala Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzenduta dago. Jarduera honen helburua ikasleentzat ariketa digitalizatu bat sortzea da eta era berean, ikasleak informazioa haien kabuz eta IKT-en bitartez bilatzera animatzea.

Eskola 2.0ren ikaskuntza prozesuekin oso lotuta dago. Eskola 2.0 gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKT-ak heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz horniturik. Helburu nagusiak ikasle nahiz irakasleen IKT trebetasunak garatu eta klaseko metodologia aldatzea dira; lan dinamikoa, parte-hartzea eta ikastetxe lankidetza sustatuz.

Jarduera Natur zientzietako ikasgaiarekin lotu dugu, ikasleentzat gustuko ikasgaia izaten baita. Beraz, jarduera digital hauek garatzerakoan Natur zientzietako konpetentziak eta IKT konpetentziak garatuko dira. Jarduera sinpleak dira eta ez dute ezagutza informatiko handirik eskatzen, hasiera edo tarteko maila bat da.

Ikasleek jarduerak burutuko dituzte irakasleak sortutako blog batetan. Blog horretan ikasleei jarduerak burutu aurretik jarraitu beharreko pausoak azalduko zaizkie. Jardueren gaia Unibertsoa eta eguzki sistema izango da.

Jarraian, gure sekuentzia didaktikoaren nondik norakoak azaltzen dira eta honi oinarrizko curriculum diseinuaren arabera nahiz eskola 2.0ren mekanismoaren arabera dagozkion konpetentzia, helburu, eduki eta ebaluazio irizpideak.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EZAUGARRIAK:

1. Jarduera: Lehenengo jardueraren helburua hutsuneak betetzea da. Ikasleek unibertsoari, galaxiari eta izarrei buruzko esaldiak irakurriko dituzte. Esaldi hauetan hitz bat faltako da eta ikasleek jakin beharko dute zein den hitz egokia.

2. Jarduera: Bigarren jarduerari dagokienez, ikasleek bertan bilatu behar dute informazioa. Bideo honen bitartez eguzki sistema, galaxiak, big bang-a eta planeten informazioa azaltzen baita, beraz, ariketa honen bitartez zenbait kontzeptu barneratuko ditu, bideoaren tartean, gainera, galdera desberdinak azaltzen dira eta bertan erantzuna jarri behar da.

Page 2: UNITATE DIDAKTIKOA IKT

3. Jarduera: Hirugarren jarduera gurutzegrama bat osatzea da pista desberdinen bitartez, gurutzegrama hau betetzeko zenbait definizio azaltzen direlako eta definizio hauei dagokien hitza bilatu behar da.

Gurutzegrama hau erreztasun handiagoarekin bete ahal izateko, web-gune bat eskeintzen diegu ikasleei bertan behar duten informazioa bila dezaten.

4. Jarduera: Azkeneko jardueran ikasleek planeten izenak identifikatu behar dituzte. Horretarako, planeta baten izena azalduko zaie eta ikasleek dagokion planetaren irudiaren gainean klikatu beharko dute. Emaitza egokia lortzeko bi saiakera edukiko dituzte.

OINARRIZKO HEZKUNTZA KONPETENTZIAK:

1.- Zientzia-,teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

3.- Matematikarako gaitasuna.

4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

5.- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ikasgai guztiek oinarrizko konpetentziekin erlazioa dute. Natur zientzietako ikasgaiak erlazio zuzena du gizarterako eta herritartasunerako gaitasunarekin. Alde batetik, hurbileko harremanak sendotzen ditu, ikasgaian sortzen diren elkarrizketa, hausnarketa, debate eta talde lanen ondorioz. Gainera, hurbileko harreman horiek gainditu eta auzora, udalerrira, Estatura, erkidegora … hurbiltzen dira, lantzen diren

Page 3: UNITATE DIDAKTIKOA IKT

gaien ondorioz. Beraz, kontzeptuetatik haratago, jarrerak landu egiten dira eta honekin batera, gutxinaka gutxinaka ikasten ikasten da eta autonomia garatzen da.

Eskuratzen den gaitasun garrantzitsuena eta ikasgaiarekin lotura gehien duena Zientzia-,teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna da, izan ere, eduki askok gizakiak bere inguruko munduarekin duen harremana dute ardatz.

Ikasgai honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte- kulturarako gaitasunari: adierazpen kulturalak ezagutzea, haien aniztasuna balioestea eta kultura ondarearen adierazpenak aintzat hartzea.

IKT KONPETENTZIAK:

1.- TEKNOLOGIEKIKO JARIAKORTASUNA: Teknologiak erabiltzen jakitea eta arazoen aurrean errekurtsoak izatea da.

2.- BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: Jarrera aktiboa, norberarekiko konfiantza eta talde ikaskuntza sustatu adina edozein dela ere.

3.- BIZTANLERIA DIGITALA: Jarrera kritikoa bideratzen du jaso daitezkeen informazio iturri ugarien aurrean eta arauak errespetatzen irakasten du.

Esan bezala, gure jarduera sekuentziak eskola 2.0 proiektuaren prozedura jarraitzen du. Horregatik, curriculumaren nahiz IKTen gaitasunak kontuan hartzen ditu. Batzuetan zaila da jarduera batek eskola 2.0rekin erlazioa uztartzea baina kasu honetan lortu egin dugula uste dugu.

HELBURUAK:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezagueraren ikasgaian 12 helburu zehazten dira Curriculumean baina horietatik batzuk bakarrik daude gure jarduera sekuentziarekin erlazionatuta:

1.- Inguruneko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak identifikatu, pentsatu eta konpontzea, hipotesiak eginez eta ondoren frogatuz.

2.- Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea.

Page 4: UNITATE DIDAKTIKOA IKT

3.- Ezagutza zientifiko teknikoak aurrera egitea.

Helburu kurrikular hauetaz aparte, beste helburu batzuk formulatu ditugu:

1.- Unibertsoaren ezaugarri eta konposaketa orokorrak ezagutzea.

2.- Planeten izena, kokapena eta ezaugarri orokorrak ezagutzea.

3.- Jasotako informazio digital baten sintesia egin eta baliogarri izango den informazioa aukeratzea.

EDUKIAK:

Hauek dira Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzen diren eduki multzoak:

1.- Ingurunea eta hura iraunaraztea

2.- Izaki bizidunen aniztasuna

3.- Osasun eta garapen pertsonala

4.- Pertsonak, kulturak eta gizarte antolakuntzak

5.- Aldaketak denboran zehar

6.- Materia eta energia

7.- Objektuak, makinak eta teknologiak

Unibertsoa eta Eguzki Sistemaren gaia lehen eduki multzoan kokatzen da. Zehazki hauek dira gure jardueretan burutzen diren edukiak:

1.- Planeten izenak eta kokapena.

2.- Galaxiak

3.- Sateliteak

4.- Big bang-a

5.- Astroak

6.- Konstelazioak eta izarrak

Page 5: UNITATE DIDAKTIKOA IKT

EBALUAZIO IRIZPIDEAK ARLOAREKIKO:

1.- Ea ezagutzen dituen planeta desberdinen izenak eta eguzki sisteman kokatzen dituen.

2.- Ea gai den bideo batek eskaintzen duen informazioa ulertzen eta gogoratzen.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK IKT-EKIKO:

1.- Ea baliabide teknologikoak erabili eta ulertzeko gai den.

2.- Ea modu etiko eta arduratsuak erabiltzen dituen IKT-ak.

3.- Ea gai den informazio kopuru handi batetatik behar duena bakarrik aukeratu eta erabiltzen.